Page 1

127377#_#0160-0179.qxd

14/8/08

09:20

Página 179

Oraina ulertzea 29. DOK. EMAKUMEAREN AURKAKO ERREPRESIOA AFGANISTANEN

Sufragismoa eta feminismoa Feminismoak garrantzi handia izan du emakumeek gizonekiko eskubide-berdintasuna lortzeko egindako borrokan. Feminismoa Ilustrazioan sortu zen, eta Frantziako Iraultzan sustatutako berdintasun- eta askatasun-ideiekin batera garatu zen. Sufragismoa, berriz, XIX. mendean sortu zen, emakumeen eskubide politikoak aldarrikatzeko; bereziki, boto-eskubidea. Lehen Mundu Gerran, aldaketa gertatu zen emakumearen gizarte-egoeran eta kontzientziazioan. Izan ere, gizonezkoak gerran ari ziren bitartean, emakumeek beren gain hartu zuten ekoizpen-jardueraren ardura. 1960tik aurrera, mendebaldeko herrialde gehienetan emakumeek boto-eskubidea lortua zutenean, mugimendu feministek benetako berdintasunaren alde egin zuten (lana, ohiturak...), eta haien eskakizunetako asko legeetan jaso ziren. Baina, herrialde askotan emakumearen berdintasunerako lorpen garrantzitsuak egin diren arren, gaur egun oraindik ere emakumea diskriminatzen duten mekanismo sozialak eta kulturalak daude. Gainera, printzipio horiek ez dira neurri berean errespetatzen herrialde guztietan. 28. DOK. EMAKUMEAREN DISKRIMINAZIOA

Argitalpenean nabarmentzen den gaia da lan-arloan oraindik ere haustura dagoela, eta beharrezkoa dela politika integralak abiatzea, soldatetan eta lan-banaketan dagoen diskriminazioari aurre egiteko, eta lana eta familiako erantzukizunak bateragarri egiteko. Hau da txostenean aipatzen den adibidea: Europar Batasunean, gizonek eta emakumeek jasotzen dituzten diru-sarrera gordinen aldea % 15 da. Emakumeek lanerako indarrean duten parte-hartzearen tasak hazten jarraitu zuen, % 56,6 arte, eta beraz, adierazle horrekin lotutako haustura murriztu egin da. Baina txostenean azaltzen denez, emaitza horiek ez dira berdinak lekuen arabera: Ameriketako Estatu Batuetan, parte-hartzea % 71,1 da; Europar Batasunean, % 62; Ekialdeko Asian eta Pazifikoan, % 61,2; eta Ekialde Erdikoan eta Afrikako iparraldean, % 32. Emakumeen egoera hobetzeko neurri garrantzitsu bat kalitatezko lanbide mota jakin batzuetan aritzeko aukera ematea da: hala nola, legegile, funtzionario nagusi edota kudeatzaile. Arlo horietako parte-hartzea handitzeak oztopoak murrizten ari direla adieraziko luke. NLEren lan-arloko berdintasunari buruzko txosten orokorra, 2007

Nazio Batuen Erakundearen emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Giza Eskubideen Batzordeak salatu duenez, Afganistango neska eta emakume gehienek «pairatzen duten indarkeria eramatea beste aukerarik ez dute». Emakumeak mundu islamikoan pairatzen duen mendekotasuna eta diskriminazioa areagotu egin da Afganistanen, talibanen mende urte batzuk eman ostean. Afganistango emakumeak ez du autonomiarik; bereziki, landa-eremuetan. Leku publikoren batera bakarrik joaten diren emakumeei berehala «sexu-delitua egin izana» leporatzen diete, eta «poliziarengana edota epaileengana jotzen badute, babes eske, askotan iraindu egiten dituzte». Gainera, Afganistango emakume asko espetxeratu egin dituzte, adulterioa egin izana egotzita, etxetik ihes egin ondoren; «neska edo emakume batek gau bat etxetik kanpo egiten badu, ahaideen kontrolik gabe, proskribatu bihurtzen da». NBEren txostenaren arabera, «emakumeen aurkako indarkeria sortzen duen arrazoietako bat ezkontzera behartzen dituztela da; askotan, neskatxak direla». Ohitura hori oso errotuta dago islamiar gizarteetan; emakumeei ez diete senarra aukeratzen uzten, eta behartuta ezkonarazten dituzte, aitak adostuta. La Razón, 2007ko urriak 8

1979 Marshall Uharteak, Mikronesia, 1970 Andorra, Kongoko Palau Errepublika Demokratikoa**, Yemen 1980 Irak 1971 Suitza 1984 Liechtenstein 1972 Bangladesh 1986 Afrika Erdiko Errepublika, 1973 Andorra**, Bahrain, Djibuti San Marino 1974 Jordania, Salomon Uharteak

1989 Namibia

1975 Angola, Cabo Verde, Sao Tome eta Principe, Vanuatu

1990 Samoa

1976 Portugal*

1993 Kazakhstan, Moldavia

1977 Ginea Bissau

1994 Hegoafrikako Errepublika (Beltzak)

1978 Nigeria, Zimbawe**

2005 Kuwait

*Zenbait murriztapenen amaiera. **Hauteskundeetan aurkeztea

30. DOK. EMAKUMEEN SUFRAGIOA ONARTU DUTEN AZKEN HERRIALDEAK.

Galderak 30 Zer da feminismoa? Eta sufragismoa? 31 XIX. mendetik aurrera, mugimendu feministak emakumeen boto-eskubidea lortzeko borrokari ekin zion. Zergatik? 32 Zer arazo ageri dira egunkarietako albisteetan? 33 Herrialde garatuetan lortu al da benetako berdintasuna? Zer desberdintasun daude? Zer gertatzen da, zure ustez, Espainian?

Gaiari buruzko informazioa • http://clio.rediris.es/udidactica/sufragismo2/ • http://www.historiasiglo20.org/sufragismo/acerca.htm

Lehen Mundu Gerra

• www.historiasiglo20.org/enlaces/sufragismo.htm • www.nodo50.org/mujeresred/feminismo.htm

• www.mtas.es/mujer/

179

-SUFRAGISMOA  

1979 Marshall Uharteak, Mikronesia, Palau Zer da feminismoa? Eta sufragismoa? 30. DOK. E MAKUMEENSUFRAGIOAONARTUDUTENAZKENHERRIALDEAK . 29....

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you