Issuu on Google+

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Musika eta Dantza Eskola.

Musika eta Dantza Eskola

Escuela de Música y Danza autorizada por el Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco.

Barne Arautegia: ia: Matrikula eta Ikasleen sleen onarpena ena

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskola “Xabier Munibe” zuhaiztia z/g -20720 emaila: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com www.bizkargimusikaeskola.com 943/85-10-70 ƒ 943/85-37-64 AZKOITIA


Matrikula eta Ikasleen onarpena

Arautegi Orokorra

1.- Eskolan matrikula egin nahi duten pertsonek Zuzendaritza Batzordeak onartutako baldintzak bete beharko dituzte, eta baita etorkizunean ematen diren lege eta araudietan ezarritako edozein eskakizun ere. 2.- Ikasle guztiek matrikula egin ahal izango dute oinarrizko irakaskuntzan, bai musika-tresnetan, bai aho-teknikan eta/edo dantzan, eta baita ikasgai osagarrietan ere, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Musika Eskola ez-arautuak sortzeko oinarrizko arauak ematen dituenak, ezarritako irizpideei jarraituz. 3.- Matrikula egiteko agiriaren bitartez, ikaslegaia eskolako ikasle bihurtuko da, ikasle bezala dituen eskubide eta betebehar guztiak bereganatuko ditu, eta Eskolako barne-araudian ezarritakoa bete beharko du. Prozedura horren bidez, Eskolak ikasleen matrikula formalizatuko du datorren ikasturterako, bi prozedura desberdinen arabera, bata lehengo ikasleei eta bestea ikasle berriei zuzenduta:

Lehengo ikasleak: 4.- Lehengo ikaslea da matrikula egiteko aldian, Eskolan, aktibo moduan izena emanda dagoen ikaslea. Ikasleak Musika Hizkuntzaren ikasketak ere egin nahi baditu, edo musika-tresna ikasteko beharrezkoa den prestakuntza duela egiazta-tzen badu, lehentasuna izango du lehen tresna-espezialitatea aukeratzeko orduan, prestakuntza hori egiaztatzen ez dutenen aurretik, betiere horretarako zehaztutako epeen barruan matrikula egiten badu.. 5.- Bigarren tresna-espezialitatea ikasteko plaza eskatzen badu, espezialitate horretan matrikulatzeko ikasle berria balitz bezala jokatuko da (plaza esleituko zaio matrikularen frogagirian dagoen hurrenkera-zenbakiaren arabera, betiere plazarik badago).

www. bizkargimusikaeskola.com


Matrikula eta Ikasleen onarpena

Arautegi Orokorra

6.- Plaza librerik ez badago, dagokion itxaronzerrendan sartuko da ikaslea. Bajaren bat gertatuz gero, plaza zerrenda horren arabera beteko da, hasiera batean. Plaza tresnaren bat jotzen ikasteko bada, ikasleak beste tresnaren bat aukeratu ahal izango du, bigarren aukera bezala. 7.- Lehengo ikasleek taldeko ikasgaietan matrikula egin nahi izanez gero, ikasle berrien epea ireki baino 2 eskola asteak lehenago egiteko aukera izango dute. Matrikula epe horren barruan egiten ez bada, ikasle horiek ikasle berrien aukera berak izango dituzte, hau da: Taldeak eta ordutegia aukeratuko dituzte matrikulaorrian dagoen hurrenkera-zenbakiaren arabera. 8.- Ordutegiak eta ikasle taldeak aldatu egiten dira ikasturte batetik bestera, horregatik, ikasleak berak edo, egokia bada, gurasoek aukeratu beharko dute taldea (betiere, musika-eskolak eskaintzen duen ordutegiaren barruan). 9.- Tresna jotzeko ordutegia denean, prozesua eskola barruan egingo da, hau da: hurrengo ikasturteko eskola-ordutegia aldez aurretik esleituko da eta ikasleek eskola-orduen banaketa onartu beharko dute. Ordutegi hori behin-behinekoa bada ere, irakasle bakoitzarekin adostuko da, ikasturte berriaren aurreko ekainaren 30a baino lehen (egun hori barne). 10.- Ikasleek matrikulatzeko inprimakia bete beharko dute, eta bertan adieraziko dira ikasgaiak eta ordaindu beharreko zenbatekoa. Zenbateko hori matrikula formalizatzen den unean ordaindu beharko da. ** Pertsona berak matrikula ditzakeen ikasle kopurua: Familia-unitate bereko ez den ikasle bakarra matrikula daiteke.

Ikasle berriak 11.- Ikasle berria da matrikula egiteko aldian, Eskolan, matrikulatu nahi duen espezialitatean aktibo moduan izena emanda ez dagoen ikaslea. Ikasle horientzat matrikula egiteko epea, lehengo ikasleena baino bi aste geroago irekiko da.

www. bizkargimusikaeskola.com


Matrikula eta Ikasleen onarpena

Arautegi Orokorra

12.- Ikasle berriek edo espezialitate berria aukeratu nahi duten lehengo ikasleek ordutegia nahiz espezialitatea hautatzeko orduan, kontuan hartuko da matrikulaorriaren frogagirian dagoen hurrenkera-zenbakia, ikasleei horren arabera lehentasuna emateko. 13.- Onartutako ikasle guztiek matrikula formalizatu beharko dute Eskolak horretarako zehazten dituen epeen barruan. Matrikula epe horien barruan formalizatzen ez bada, ikasleek plaza galduko dute, eta Eskolak plaza hori itxaronzerrendan dagoen beste ikasle bati esleituko dio. 14.- Bigarren aukera bezala aukeratutako tresna-espezialitatean matrikulatzen diren ikasleak itxaronzerrenda batean mantenduko dira iraileko lehenengo astera arte (aste hori barne), eskatu zuten lehenengo aukeran; era horretan, aipatutako data baino lehen bajaren bat gertatuz gero, itxaronzerrendako hurrenkeraren arabera jokatuko da, eta bigarren aukeraren matrikula lehenengo aukera bihurtu ahal izango da, hala nahi badu ikasleak. 15.- Hauek dira matrikula egiteko unean ikasleek aurkeztu behar dituzten agiriak: - Matrikula-fitxa, behar bezala beteta. - Familia Ugariaren tituluaren fotokopia eguneratua. 16.- Ikasleak matrikula egin eta gero baja egiten badu, itxaronzerrenden bidez beteko dira, lehen hiruhilekoaren amaiera arte, tresna- edo talde-espezialitateetan bete gabe dauden plaza guztiak, betiere eskoletan arazorik sortzen ez bada taldean moldatzeko orduan. Era berean, edozein arrazoi dela-eta gatazkarik gertatuz gero (ordutegia, irakaslea, etab.), ikasleei lehentasuna emateko irizpidea matrikularen frogagirian dagoen hurrenkera-zenbakia izango da.

www. bizkargimusikaeskola.com


Matrikula eta Ikasleen onarpena

Matrikula-prezioak

17.- MATRIKULAK: Ikasgai bakarra ...................................................................................... 15 â‚Ź Ikasgai bat baino gehiago ...................................................................... 20 â‚Ź *(Familia ugariko kideek % 50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan). 18.- HILEKO KUOTEN MURRIZKETA: Famili unitate bereko hainbat kidek matrikula eginez gero: a) Famili unitate bereko hiru kidek matrikula egiten badute: % 50eko beherapena hirugarren kidearen kuota osoan. b) Famili unitate bereko lau kidek matrikula egiten badute: % 100eko beherapena laugarren kidearen kuota osoan. 19.- BAJEN BERRI EMATEA: Hona hemen ikastaro berria hasi eta gero bajen berri emateko prozedura: Ikasturtea hasi eta gero baja egin nahi duen ikasleak horren berri eman beharko du Idazkaritzan. Hileko kuotak epe hauen arabera ordainduko dira: * Lehenengo epea: Irailetik abendura bitartean (biak barne) jakinarazi den baja: kuotak abendura arte ordainduko dira (abendua barne). * Bigarren epea: Urtarriletik martxora bitartean (biak barne) jakinarazi den baja: kuotak martxora arte ordainduko dira (martxoa barne). * Hirugarren epea: Apirilaren 1etik aurrera jakinarazi den baja: kuotak ekainera arte ordainduko dira (ekaina barne).

www. bizkargimusikaeskola.com


Matrikula eta Ikasleen onarpena

Arautegi Orokorra

A.1.- TALDE-ESPEZIALITATEEN ORDUTEGIAK Eskolako iragarki-taulan ipiniko dira matrikula-epea ireki aurreko eskola-astean hasita. MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA (0-2 urte bitartean, bi urtekoak barne) MUSIKA LANTEGIAK (3-6 urte bitartean, biak barne) EUSKAL DANTZA (4 urtetik aurrera) MUSIKA HIZKUNTZA (7 urtetik aurrera) HARMONIA TRADIZIONALA HARMONIA MODERNOA TEKLATU TALDEAK-ORKESTRA-BESTE TALDEAK ABESBATZA MUSIKA HIZKUNTZA (helduentzat) EUSKAL DANTZA (helduentzat) MUSIKOTERAPIA A.2.- Ikasle berriei zuzendutako TRESNA-ESPEZIALITATEEN ORDUTEGIAK irakasle bakoitzarekin adostuko dira, matrikula-epea amaitu eta gero. Hau da, ekaineko azken astean. Irakasle bakoitzarekin ordutegi horiek adosteko egunak Eskolako iragarkitaulan egongo dira ekainaren azken eskola-egunetik aurrera. A.3.- Posta jasotzeko orduan edo beste edozein arlotan hutsegiterik gerta ez dadin, gomendatzen dugu daturen bat (helbidea, telefonoa, banku-helbideratzea, etab.) aldatu behar izan duten ikasleak Idazkaritzara joatea lehenbailehen, datuak eguneratu ahal izateko. www. bizkargimusikaeskola.com


Matrikula eta Ikasleen onarpena

Eranskinak

A.4.- IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (eskola-aldian) Hau da matrikula egiteko ordutegia eta harrera-ordutegia:

09:30etik 11:30era 16:00etatik 18:00etara * Telefono bidez ez da plazarik gordeko. * Ordutegi bateraezintasuna dela-eta matrikula formalizatzeko Eskolara etortzerik ez badago, matrikula beste pertsona baten bitartez egin ahal izango da, betiere matrikula egiteko baldintzak betetzen badira. Nolanahi ere, famili unitate bakoitzak bera ez den famili unitate bakar baten matrikulak formalizatu ahal izango ditu. A.5.- IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA (ekaineko azken astea) Hau da harrera-ordutegia:

09:30etik 13:00era A.6.- ITXARONZERRENDAK: Plazarik ez duen espezialitate baten itxaronzerrendan egon nahi duten ikasleei zerrendaren hurrenkeran deituko zaie ikasturtearen barruan baja gertatzen denean, libre geratu den ordutegia eskaintzeko. * Nolanahi ere, itxaronzerrenda indarrean mantenduko da, bakar-bakarrik, plaza eskatu den ikasturtean. * Matrikula formalizatu eta gero, Eskolak aintzakotzat hartuko du finkatuta dauden arauak interesdunak onartzea.

www. bizkargimusikaeskola.com


Euskeraz Barne Arautegia