Page 1

Prentsa DOSSIERRA

Astelehena, 2011ko urriaren 31a.


Gaia: Jendartea Herria:Plentzia Plentziako foru egoitza eraisteak utzitako orubean aldi baterako aparkalekua jartzea eskatu du Bizkaiko Bilduk Igorlea: UKBERRI.NET - Data: Osteguna, 2011 Urr, 27 - 05:07 PM 2010eko abenduan eraitsi zuten Plentziako foru egoitza. Hainbat hedabidetan agertu denaren arabera, "denbora dezente" pasatuko da Aldundiak eraikin berria egin arte. "Beraz, geratu den orubea ez da ezertarako erabiliko", Zuri単e Gaintza Jauregi Bizkaiko Batzar Nagusietako Bilduren taldeburuak adierazi duenez. Koalizioaren aburuz, "Plentzian dagoen aparkalekurik eza arazo handia da, batez ere erdigunean". Hori dela eta, utzi duten orubea aldi baterako aparkaleku bihurtzea eskatu du Bizkaiko Bilduk, "hainbat arlotan eragin positiboa izan eta momentu honetan guztiz beharrezkoa" delakoan. Bide horretan, horixe bera eskatzeko arauz besteko proposamena aurkeztu dute talde independentista eta soberanista, Bizkaiko Batzar Nagusietako Kultura eta Euskara Batzordeko bileran eztabaidatzeko asmoz. "Proiektua oso erraza da eta ez du eraginik izango aurrerago eraikiko den egoitzan; hau da, ez da oso garestia izango eta teknikoki oso sinplea da, bai egiteko, bai kentzeko", azpimarratu du Gaintzak. Argazkian, Plentziako udaletxea.


Plentziako Udalbatza “BATERAGUNE”an kondenatu zituen kideen askatasuna eskatuko du 2011/10/30 ·

Plentzian egin da Osoko Bilkuran BILDUk “Bateragune” deritzon epaiketaren inguruko adierazpen instituzional bat aurkeztu zuen. BILDUren aldeko hiru botorekin onartu zen aipatutako mozioa, EAJ eta Grupo Independiente abstenitu ziren bitartean. Onartutako puntuak hiru ziren:instituzionalean urratsak emateko konpromisoa hartzen du.2- Epaiketa politikoak behin betikoz alde batera utz daitezen eskatzen dugu, zabaldu den garai berriari jarri nahi zaizkion oztopoekin amaituz. 3- “Bateragune” auzian inplikaturik dauden kide guztien berehalako askatasuna eta absoluzioa exijitzen dugu. Bestalde, atzoko Osoko Bilkuran Plentziako Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziari helegiteak egiteko epearen luzapenari buruzko mozioa ere onartu zen. Bigarren mozio honek BILDU (3), EAJ (4) eta Grupo Independiente (2)alderdietako bederatzi kideen aldeko botoak jaso zituen eta azken talde honetako beste 2 kideren kontrakoak. Emaitzak erakusten duen moduan, mozioak independienteen artean kontraesanak eta tirabirak sortu zituen. 1- Udalak gatazkaren irtenbidea sustatzeko, dagokion jarduera Plana herriaren garapenerako proiektu estrategikoa dela kontuan hartuz, ILDUtik argi utzi nahi dugu ahalik eta adostasun handiena lortzea izan zen gure lehentasuna, baina zoritxarrez hau ez zen posible. Mozioarekin batera, Alde Zaharreko auzokideei Planari buruz informatzeko eta zalantzak argitzeko beste proposamen batzuk azaldu genituen, helegiteak ahal diren modurik hoberenean aurki ditzaten: Panari buruzko gidatxo bat argitaratzea edo proiektu hau diseinatu zuen arkitektoarekin batzarrak izatea, besteak beste.


2011.10.31 Prentsa dossierra  

2011.10.31 Prentsa dossierra

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you