Page 1

Prentsa DOSSIERRA

Astelehena, 2011ko urriaren 27a.


Bilboko Bilduk parte-hartzea ostiraleko udalbatzarrera eramango du 2011/10/26 · Partehartzea, Politika soziala Hiritarren partehartzea ardatz nagusia bada eta izango da Bilduren lan instituzionalean, gure hauteskunde-programan esan genuen bezala. Gure apustua sustraizko demokrazia da, hiritarren kalitatezko eta benetako partehartzea bermatzen duena, gaur egungo ereduaren aurrean. Hori dela-eta, datorren Osoko Bilkurarako Bilbon bizi dugun defizit demokratikoari amaiera ipintzea helburu duten proposamen batzuk aurkeztu ditugu. Horrela, batean, Bilboko zortzi Barruti Kontseiluetan Auzo Batzordeak sortzea eskatzen diogu Gobernu Batzordeari, Auzokide Planak eztabaidatzeko, zeinetan urrengo lau urtetan Barruti bakoitzean egingo diren inbertsioak hartzen diren. Gaurko Barruti Kontseiluek ez dute asetzen osatzen dituzten auzoen beharrak. Barruti Kontseiluek auzo oso desberdinak batzen dituzte eremu berean erabakiak hartzeko, esate baterako, Ametzola eta Peñaskal, Solokoetxe eta San Frantzisko, eta horrek mugatzen du auzo bakoitzaren errealitateari dagokion lana egitea. Horrexegatik proposatzen dugu Auzo Batzordeak eratzea, zeinetan auzoetan lan egiten duten Elkarteak egon behar duten, eta baita ere parte hartu nahi duten auzokideak. Barruti Kontseiluei dagokienez, Euskadiko Alderdi Sozialistaren proposamen bati gure baietza emango diogu, hain zuzen ere, administrazioaren deszentralizazioa gaurko sistema berraztertzea eskatzen duena. Euskadiko Alderdi Sozialistaren proposamenean Udalean dauden alderdi politikoak parte hartzeko eskatzen da berrikusketa horretan eta guk emendakina aurkeztu dugu proposamen hori aberasteko, hau da, Bilboko auzo eta gizarte eragile guztiak parte hartu behar dutela prozesu zabal eta parte hartzailea bermatzeko, batez ere, Barruti Kontseiluetan daudenak. Gaur egungo deserdirapen sistema berraztertu behar da, ez duelako bermatzen hiritarren partehartzea, bai lurralde banaketaren aldetik bai Barruti Kontseiluetan erabiltzen diren funtzionatzeko metodoen aldetik, partehartzea bera bultzatu beharrean neutralizatu egiten du-eta. Beste proposamen bat aurkeztuko dugu: “Ohore, Bereizmen eta Zeremonietako Udal Erregimenaren Araudia” aldatzea, hain zuzen ere, Bilboko Ospetsuaren titulua eskuratzea Alkatearen eskumen bakarra delako. Hori dela-eta, Bilduk eskatuko du Araudi hori aldatzea, alderdi guztiok eta Bilboko eragile sozialek parte har dezaten pertsona ospetsuen aukeraketan. Azkenez, Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak aurreko Osoko Bilkuran aurkeztu zuen proposamena eta EAJren Gobernu Batzordeak eztabaidatzeari bere ezetza eman ziona, honetan gu geuk defendituko dugu. Bilduk uste du eta bultzatzen du auzokideek euren kabuz aurkezten dituzten proposamenak Udalbatzan eztabaidatu behar direla, hiritarron eskubidea delako, alderdi politikoek duten bezala. Ekimen hauen helburua gure hiri eta auzoen eraikuntzan egunero lan egiten duten pertsonen eta gizarte eragileen partehartzea bultzatzea da. Honela bermatuko da udal gaietan erabakitzeko hiritargoaren benetako ahalmena.


Bizkaiko batzarkideek uko egin diote Bilbao jaunaren gonbidapenari 2011/10/26 路 Albisteak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, Foru Aldundiko balkoitik Bakea behar dugu leloa duen pankarta kenduko du bihar goizean. Bilduko hautetsien eta udal gobernuen adierazpen instituzionalean azaltzen den bezala, oraindik Euskal Herrian bakea lortzeko pausu ugari eman behar dira. Gure herrian normalizazioa, errekonziliazioa eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bakea eskuratzea atzera ezinezko lana bada ere, oraindik gatazkak bere horretan dirau, eta bere ondorioek sufrimendu handia eragiten dute. Horregatik, Bilduko Bizkaiko batzarkideek ekitaldi horretan ez parte hartzea erabaki dugu.


Prentsa dossierra 2011.10.27  

Prentsa dossierra 2011.10.27

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you