Page 1

Eskola Kontrol Sozialerako elementu gisa Sistema kapitalista patriarkarrak jendartea kontrolpean izan behar du statu quo-a iraunarazteko (gauzek bere horretan jarrai dezaten). Sistemaren beharrak asetzeko herritarren eskubideak urratzen dira etengabe, eta altxamendurik egon ez dadin, jendeak lasai eta txintxo jarrai dezan, neurriak hartu behar ditu sistemak. Neurri horiek modu askotarikoak izan daitezke. Kontrol sozialerako elementu teknikoekin (kamerak, telefono higikorrak, kreditu txartelak,...) pertsonak etengabe non dauden, zer egiten dabiltzan, zerk kezkatzen dituen eta zein interes duten kontrolpean izan dezakete. Bestetik, langileria kontrolatzeko soldata bera baina hoberik ez dago, izan ere, gure kapaziadadearen gainetik bizi garen honetan, 40 urteetarako hipotekak ditugun honetan, nork jarriko du bere lan postua zalantzan protesta batengatik? Eta azkenik, eta garrantzitsuen, jendartea kontrolpean izateko, jendartea sumisoa eta akritikoa heztea bezelakorik ez dago. Hezkuntza lana modu askotan egin dezake sistemak; telebista, medioak orokorrean,... baina zalantzarik gabe eskola da horretarako bitarteko eraginkor eta aberasgarriena. Kontutan izan behar dugu, 16 urteko ikasle batek, bere bizitza guztiaren %25a lo eman badu, esna ematen dituen 90.000 orduetatik, 16.000 inguru eskolan ematen dituela, hau da, esna dagoen denboraren %18a! Telebistaren aurrean bitartean ez da %4ra iristen, beraz atera kontuak eskolak kontrol sozialerako duen garrantziaz. Eskolaren bidez, etorkizuneko jendartea hezten dabil sistema, nahi duten bezalakoak izateko hezten gaituzte. Akritikoak nahi gaituzte, konformistak, gertatzen den astakeria bakoitza zalantzatan jar ez dezagun. Irakasalea orojakilea da, politikoak bezala, haiek diotena mezara doa. Sumisoak nahi gaituzte, txikitatik erakusten digute aoturitatea ezin dela zalantzatan jarri, ezin zaiola aurre egin, eta gaizki portatzen bagara, zigorra edukiko dugula. Finean, eskolaren bidez umeak izatea da lortzen dutena; pertsona heldu, kontziente, aktibo eta kritikoak ordez, umeak ateratzen dira eskoletatik. Kasualitatea? Ez, inola ere ez! Nola umetzen gaitu eskolak 1.- berezkoak ditugun gaitasunak desaktibatuz “Eskolaren porrota� John Holt-en liburuan oso modu adierazgarrian azaltzen du eskolak herritarrak tontotzeko duen funtzioa. Bere aburuz, frogarik garbiena zera da: pertsona batek, eskolara joan baino lehen, bere bizitzako lehen urteetan, inoren laguntzarik gabe hizkuntza bat ikasten du. Hau da, inork ezer esplikatu gabe, ohartzen da bera bezalako gizakiak dituela inguruan, ohartzen da gizaki horiek elkarren artean zelabait komunikatzen direla eta elkarri gauzak eskatzeko kapaz direla. Eta hori gutxi izango balitz, berak bakarrik, entzumenaren bidez jasotzen dituen ahotsetatik hizkuntza ezagutzen hasten da, beste pertsonek zer esan nahi dioten ulertzen hasten da. Eta hareago, erabat sineskaitza dirudiena, inork ezer esan gabe, irakasleen laguntzarik gabe, ulertzen hasi den hizkuntza hori erreproduzitzen hasten da, hizketan hasten da! Nola da orduan posible, eskolan hainbeste urte emanda, kontzeptu matematiko sinpleenak ere ez ulertzea pertsona batek? Nola da posible hain oinarrizkoak diren edukiak barneratzeko zailtasunak izatea? Oso erraza, eskolak bere funtzioa ondo bete duelako. Ikus dezagun nola lortzen duten gu umetzea: Hasteko eta behin, eskolak bertan egotera derrigortzen gaitu, ikasteko ariketa egunero egunero, asteburuak salbu, 8etatik 5ak arte egiteko gaitasuna izango bagenu bezala. Normala denez, hau ez da horrela, eta beraz, eskolak ikasteko leku bat baino, derrigorrez egon behar garen leku baten izaera hartzen du. Gaizki hasten gara bada... Bestetik, eskolara mundua aztertu eta ulertzeko gaitasunez beteta heltzen gara, ikasteko gaitasun eta energiaz lepo, eta eskolak pupitre baten esertzen gaitu eta ezer ez dakigula eta ikasiko duguna eskolak soilik irakatsiko digula esaten digu. Eskolarentzat ez du inporta zein diren gure ezinegonak, kezkak, interesak, gaitasunak, ez baitakigu ezer, urteetan zehar edukiz beteko diren liburu zuriak besterik ez baikara.


Eta horixe egiten du eskolak urteen poderioz, gure buruetan denok berdinek izango bagina bezala, eduki batzuk txertatzen saiatu. Guk, indibiduo bezala egin behar dugun gauza bakarra, azterketa bat gainditzen ahal dugun ala ez erakustea da. Gauzak horrela, eskolak helburu nagusi bat lortzen du: pertsonen berezko gaitasuna apaldu eta bere kabuz pentsatzen eta aritzen ez uztea. 2.- Jendartean txertatu nahi diren baloreak trasmitituz Baina eskolaren bidez, ez da soilik ikasleak bere gaitasunak ez garatzea lortzen. Askoz gehiagorako ematen du gaztetxoak 16 urterarte leku batean egunean 6 orduz mantentzeak (). Argi dago denbora guzti horretan ikaslearengan gauza gehiago txertatu eta moldatu ahal direla etorkizuneko jendarteari forma eman nahaian. Horietako bat jendarteko rolak barneratzea da. Eskolan berehala sailkatu gaituzte “listoak” eta “tontoak” bezala. Azterketak gainditzen ez dituenari, tonto deituko diote irakasleek azterketak suspendituz eta gainera sinetsaraziko diote hala dela, pertsona tontoa dela, eta ez duela ikasteko balio. Azterketak nota onarekin gainditzen dituena aldiz “listoa” izango da, baina honek zerikusi gutxi dauka bere azkartasun mentalarekin, izan ere, nota ona ateratzeko memorizatzeko gaitasuna handia izan dezake pertsona batek, edo oso habila izan azterketetan kopiatzen. Ba rol hauek barneratzen diren bezala, beste hainbat rol barneratzen dira eskolaren bidez: txintxoak, bihurriak, liderrak, jarraitzaileak, bereziak, arraroak,... Eskolaren paper hau bereziki oso esanguratsua da generoen araberako rolak banatzeko roduan. Eskolak hezkuntza hezkidetzaile baten bidez, jendarte parekide baterako urratsak ematetik urrun, jendartean egun ematen diren rolak eskola barruan birproduzitzen ditu. Mutil bihurriak neska bihurriak baina “normalagotzat” hartzen dira, denak izan behar dira txintxoak eta isilak, baina neskak bereziki. Inseguroagoa da, langile izkutua, neska izango da arbela garbitzera aterako dena, edo irakasleak eskatuta ikasleen artean orriren bat banatuko duena, eta mutilen batek ipurdia ukitzen badio irakasleren batek hori bere erruz gertatu zaiola esango dio, klasera tangarekin joateagatik. Egunero ikusten ditugun, baina oharkabean pasatzen diren mila jarrera eta gertaerek gure rolak zehazten dituzte eskolako hormen artean igarotzen ditugun urteetan zehar. 3.- Gazteok arduragabetasunean heziz Orain arte azaldutakoa, eskolak beti izan dituen ezaugarri batzuk besterik ez dira. Dena dela, azken hamarkadan ezaugarri berri bat ere gehitu zaio eskolari. Pertsona bezala ez garatzeaz gain, eta rolak barneratzeaz gain, eskolatik ume bezala ateratzeko helburua ere hartua dute agintariek. Dena emana ematen digute, eskolan ez dugu ezer gure kabuz egin beharrik. Ez dugu ezeren erantzukizunik, ez eta inongo erabakirik hartu beharrik, edota gure iritzia eman beharrik. Dena emana ematen digute. Oroitu eskolan ez garela subjektu, objetu baizik, edukiz betetzeko liburu zuriak besterik ez gara. Ondo eta gaizki zer dagoen ere ez dugu gure kabuz pentsatu beharko, irakasleek etengabean esango baitigute zer dagoen ondo eta zer gaizki. Orain gainera, educación para la ciudadania ikasgai berriarekin, terrorismoa zer den irakatsiko digute. Gure harremanak ere, helduek arautzen dituzte, haiek zigortzen gaituzte, haiek erabakitako legeekin. Ez dugu gure arteko harremana arautzeko eskubiderik ere! Eskolako edozein erabakitan gure iritzia emateko ordezkari batzuk ditugun arren, ez da orokorrean inongo kasurik egiten eta ez gaituzte askotan bileretara deitzen. Eta deituta ere, ez dugu inongo erabakirik hartu beharrik, gurasoak dira dira erantzuleak, eta ez gu geure buruaren erantzuleak. Gurasoek dute gure hitza eta erabakia. Greba egin nahi badugu, gurasoek erabaki behar dute. 4.- Ikasleok lan mundurako prestatzen Eta derrigorrezko eskolaz gain, unibertsitatean ere agerikoak dira umetze honen ondorioak. Bolognak eskatzen duen metodologia aldaketarekin, full time ikasle profila bultzatzen ari dira, hau da, eguneko 24 orduak ikasketei begira emango dituzten ikasleak. Bestelako bizitzako aspektu interesgarriak albo batera utziaz, egunean 8 lan


ordu eman behar ditugu, horietako asko derrigorrezko klaseak izanik. Lan mundu prekariora ikasleak ohitzeko estrategia honek, bere oinarria ikasleen heldutasun faltan dauka, izan ere, unibertsitatean ikasleari klasera derrigorrez joan behar duela esaten ari dira! Gure buruak nola formatu jakingo ez bagenu bezala, klaseak noiz balio digun, eta noiz ez erabakitzen jakingo ez bagenu bezala. Nahikoa helduak izango gara ba klasera noiz joan nahi dugun erabakitzeko, ezta? Nahikoa helduak izango gara jakiteko noiz gauden ikasteko gogotsu eta noiz ez. Edota ikasgai konkretu bateko irakaslea txarra delako hobe ikasten dugula liburutegian ondorioztatzeko. Jakingo dugu hori gure kabuz erabakitzen, ezta? Eta ez badakigu, oraindik umeegiak bagara hori erabakitzeko, gu izango gara ondorioak pairatuko ditugunak azterketak suspenditzean, espabilatuko gara hori gertatze4kotan, ezta? Bizitzako lezioak hartu beharko ditugu noizean behin, klaseetakoak hartuz bizitza guztia daramagu eta! NAHIKOA HELDUAK GARA! Argi dago, bagara nahikoa helduak. Itzartu gaitezen eta irauli dezagun egoera. Zapalketa eta alienazio egoera honen aurren bi irtenbide ditugu soilik. Inuxenteak bezala jokatu dezakegu, eskolak gure onerako egiten duela pentsatuz... inuxente eta ezjakinak dira pertsona zoriontsuenak... Alta, egoera aldatzeko determinazioa har dezakegu, horretarako nahikoa helduak garela erakutsiz eta heldutasun hori praktirakara eramanez. Zaila dirudi, baina aritze hutsarekin ohartuko gara dugun eragiteko gaitasunaz... bi dira hasteko ditugun egitekoak: Alde batetik, ikasle boterea eraikitzea posiblea dela sinetsi behar dugu, eta horretarako formatu egin behar gara. Formatu batez ere ikasle boterearen erreferentzia ezberdinak jasotzeko. Beste herrialdeetako errefrentziak alde batetik, baina hemengo erreferentziak ere, aspaldikoak, hurbilagoak eta egungoak. Asko dugu ikasteko ikasleon gaitasunaz jabetzeko bidean, eta azaroaren 22ko Ikasle Egunean ospatuko diren Ikasle Topaketetan beste ikasleen esperientziekin janzteko aukera izango dugu. Baina ikastearekin batera, praktikara ere eraman beharko dugu gure heldutasuna eta gure eragiteko gaitasunaz kontziente izan. Oso ideia sinple batetaz ohartzen bagara, gauzak aldatzen hasiko dira:� zuzendaria edo irakaslea bera haserrarazteko kapaz bagara, espero ez duten eta atsegin ez duten zerbait egiteko kapaz bagara, orduan edozer lor dezakegu� Eta bestetik, ikasleon kontzientziak astindu behar ditugu etengabe. Azaroaren 17a bera, Ikasleon Nazioarteko Eguna, horretarako egun gisa kokatu behar dugu. Buruak astinduz, mezu argi bat helarazi behar diegu: ez izan umeak! Umeak nahi gaituzten horien aurrean txupetea kendu eta nahikoa helduak garela erakutsi dezaiegun! Ez dadila ikastetxean ikasle bat ere gelditu itzartu gabe, denek dugu zer esana afera honetan. Sortu polemika, aztoratu giroa, astindu kontzientziak eta kendu txupetea!


NHG  

Nahikoa Helduak Gara dokumentua

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you