Issuu on Google+

IRUNBERRIKO ARROILA Herria: LUMBIER Zonaldea: Pirinioak

EGILEA:Julen Trigueros

Esteka interesgarriak:

TALDEA:1.2.m

www.focesdelcamino.org/pagina.asp?id=29

ZUZENKETAREN DATA: 02/05/2011

www.pirineonavarro.com www.lumbier.es

Sai arre taldeak malkarren gainean hegan; harkaitz zorrotzak, hegaztien habia toki; arroketan pasabide mehar eta bitxiak zizelkatzen dituen erreka-ur garden eta freskoa; elezaharraren arabera, deabruak lagundurik eraikitako zubiaren arrastoak; antzina, Irati Espainiako lehenbiziko tren elektrikoak zeharkatutako bi tunelak. Malkartsua, beraz, hango paisaia, eta Irunberriko arroilara hurbiltzen bazara, ederki gozatu ahalko duzu ingurunea. Izan ere, Irati ibaiak landu du natur erreserba izendatutako zintzur estu hura. Geologia izugarria dagoenez eta mendeetan isolaturik egon denez, hango haitz malkartsuak estaltzen dituen landaredi bereziak bere horretan iraun du, eta hegazti harrapari handien egoitza da. Horma gorrixkez osatutako ikuskizun paregabe horretako pitzaduretatik zuhaitzak eta zuhaixkak hazten dira zintzilik, hegazti harrapari handien pausaleku. Irunberriko arroila berezia da 1.300 metro luze den hango ibilbidean herribide seinaleztatua dagoelako. Labarren oinean, ibaiari hurbil jarraitzen dio bideak, eta Nafarroako Pirinioen ekialdeko lehen mendiak iragartzen ditu. Entzun uretako marmarra eta belatxingen oihuak, hango natur inguruneko edertasuna gozatzen duzun bitartean. Hona hemen argazki batzuk ikusteko , zein polita den Irunberriko arroila.


SARE TROFIKOA:

KATE TROFIKOA:


Irunberriko arroila Julen T