Issuu on Google+

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

www.gazteberri.info •

2010ko ABENDUA 74. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Bekaturako programatuta Zazpi bekatu nagusiak

6.

Orrialdea

#gazteberri Elkarrizketa:

Ines Osinaga Gose taldeko abeslaria

Kultura kontsumitzen


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

12

ABENDUA Hotzaroa neguila

Abendua izena latinezko ‘adventum’ izenan du jatorria. Beste bi kasuetan esanahia garbia da: hotzaren hila eta neguko hila hain zuzen ere. - Abendu beroek eta emakume ederrek ez dute etxea altxatzen. - Abendu lehorra urte ugaritsua. - Abendua heze eta hotz, etxeko nagusia udan poz. - Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

Inkesta Sarean

Txorroskiloa

Hankaz gora B

adirudi krisi ekonomikoari ez zaiola inoiz amaierarik emango oraindik pairatzen ari baikara honen ondorio larriak. Batetik, langabeziaren mamuek ez gaituzte bakean uzten estatu mailan 4 milio pertsona baino gehiagok langabezian jarraitzen baitute; eta bestetik, oraindik makina bat enpresa ateak isten ari dira. Harrigarriena da hemendik aurrera ezin izango dugula ezta kulturarik kontsumitu ere. Adibidez, Hernaniko Chillida-Leku museoa istean pentsatzen ari dira Eduardo Chillida eskultorearen familia-kideek. Hau guztia gutxi balitz, Chillidaren hamabi lan salmentan jarri dituzte. Gainera, mundu mailan Wikileaks erakunde mediatikoak gobernuek oso etikoak ez diren egindako ekintzak ezagutzera ematen ari da eta dokumentu hauek krisia areagotu dezakete. Izan ere, batik bat Estatu Batuetako datuak agertzen dira Wikileaks-en web gunean eta Estatu Batuek ekonomikoki galtzen badute, munduko beste lekuek sufritzen dituzte ondorioak. Hala eta guztiz ere,

ildo honetan, nabarmentzekoa da batzuek herritarrongan par egiten dutela krisiaren aitzakia dela eta. Aire-kontrolatzailez ari naiz. Orain dela hainbat hilabete jakin genuen langile hauek urtean 300.000 eta 900.000 euro

Osasunak Barcelonaren kontra galdu ostean eta Errealak Athletic 2-0 menderatu ondoren donostiarrak ditugu sailkapenean euskal talderik onena.

Zein euskal taldek lortuko du sailkapen onena 2010/11 liga txapelketan? %47(*)

Athletic Club

%42

Erreala bitartean irabazten dituztela eta Gobernuak zertxobait bere soldata jaitsiko zuela azaldu zuen. Handik aurrera, langile hauek gaixoaldi-baja susmagarriak eta baja-kolektiboak egiten hasi dira, kasuan kasu, abenduko lehenengo egunetako zubi honetan. Langile hauek lotsagabe hutsak izan dira eta ganora barik jardun dira milaka eta milaka bidaiari aeroportuetan utzi baitituzte. Beti berdinak izorraturik irteten dira eta oraingoan zubi hau itxaroten zeuden herritarrek izan dira. Ziur aski lanean aritu diren langileak dira, bidaiatzeko dirua aurreztu dutenak eta azkenean oporrak disfrutatu barik geratu direnak. Eskerrak Gobernuak ostiralean kontrolatzaileek hasitako 'greba'ri irtenbide azkarra eman dioten eta langile hauei erantzukizun juridikoa eskatu dieten. Alabaina, dagoeneko kaltea egina dago. Oraingoz aire-kontrolatzaileek aipatu dute eguberrietan ez dutela grebarik egingo eta aeroportuen funtzionamendua bere horretan jarraituko duela. Ea egia den eta ea eguberri lasaiak igarotzen ditugun nahiz eta batzuek ezta turroierako ere dirurik ez izan. Ni behintzat itxaropentsu agertzen naiz, batetik pentsa izan nahi dut Irlandari gertatutako Espainiari ez zaiola gertatuko, eta bestetik, Jesus Egigureren hitzak beteko direla. Apika pentsamendu hauek soilik ditut 2010 hankaz gora hasi eta amaitu dugulako eta badelako garaia 2011 urtea hobea izateko.

%11

Osasuna

(*) Abenduaren 9ra arte emandako datuen arabera

Inkesta hau martxoaren 26a arte zabalik izango da. Zure botoa emateko, sar zaitez gazteberri.info-n

Lege gordailua: BI-1151-04

KULTURA SAILAK

posta helbidea: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña Bilboko delegazioa: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info Publitzitatea: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola, Cristina Domínguez eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez

(KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


ABENDUA ´10

3

Gazteberri

Bekaturako programatuta Seven pelikula arrakastatsuan zazpi bekatu nagusiak ardatz hartuta erahilketa batzuk aurkeztu zizkiguten pasa den mendearen amaieran. Zazpi bekatu hauek, hots, lizunkeria, sabelkeria, nagitasuna, inbidia, harrokeria, amorrua eta zekenkeria, gizakiaren eboluazioari estuki lotuta omen daude, hala behintzat diote munduko ikerketa zentru eta unibertsitate desberdinek elkarlanean egindako ikerketa neurologikoen emaitzek

L

izunkeriari dagokion ikerketa EE.BBetako Northwestern unibertsitatean burutu da, eta horretarako, hainbat bolondresen laguntzaz baliatu dira. Bolondres hauek guztiak burmuina aztertzen duen eskaner batera konektatu eta pelikula erotikoetako irudiak erakutsi zizkieten. Irudi hauek ikustean, ikerlariek estimuluen aurrean erantzun fisologikoak prozesatzen dituen bolondresen burmuinen sistema linbikoan hainbat aldaketa ematen zirela ikusi ahal izan zuten. Hau ez da lizunkeriaren inguruan burutzen den lehen azterketa, eta aurreko lanetan ikus zitekeen bezala, lizunkeria gizakion kode genetikoan txertaturik dagoen jarrera dela baiezta daiteke. Sabelkeriaren kasuan antzeko fenomenoa gertatzen dela ikusi ahal izan da. Ikerketa taldeko kide den Adam Safronek adierazitakoaren arabera, sabelkeria ere gizakiaren eboluzioaren ondorio bat besterik ez litzateke izango. Zer dela eta? Hona hemen Safronek emandako azalpena: aintzinean, gizakiok ez zuten elikadura horniketa ziurtatuta, eta hainbat garaietan goseteak ere pairatu behar izan zituzten. Garai horietan, asko jatea iraunbizitza kontua zen; asko jaten zuenak nahikoa zuntz pilatzen zuen bere gorputzean janaririk gabeko egun luzeak igarotzeko. Gutxi jaten zutenek, berriz, elikagai eskasiarekin batera ahuleziaz hiltzen omen ziren. Paradoxikoki, bere garaian hil ala biziko kontua zena, gaur egun osasun arazoa bilakatu da. Izan ere, gure egunetan, mendebaldeko herrialdeetan bereziki, elikadura horniketa ziurtatuta dagoen heinean, asko jateak loditasun arazoak sortu ditu hainbat gizakietan.

Bekatuak mingarri direnean

pertsonak elkartu dituzte. Azken talde honetako partaideei pertsona arrakastatsuen profila aurkeztean, lehenek burmuinean erreakzio berezi bat zutela ikusi ahal izan zuten japoniar ikerlariek. Erreakzio hau, min fisikoa nabaritzen dugun burmuineko eremu berean ematen zen, eta ondorioz, japoniar taldeak inbidia min ematen duen bekatua dela ondorioztatu dute. Harrokeriaren kasuan antzeko fenomenoa jazotzen da. Kasu honetan, bekatu nagusi honen inguruan ikerketa burutu duen erakundea New Yorkeko Montclair Unibertsitatea izan da. Aipatu unibertsitatean garatutako ikerketaren arabera, pertsona harroek depresioa garatzen den burmuinaren eremuan hainbat eraldaketa pairatzen dituzte. Amorruaren inguruko ikerketa Australiako New South Wales unibertsitatean burutu da. Bertan burututako ikerketa nahikoa bitxia izan da, izan ere, bertan parte hartu zuten bolondresak jipoituak izan baitziren hauen amorrua edo haserrea pizteko. Bolondres hauek makina batera konektatuta zeuden eta jipoitzen zituzten bitartean haserreak burmuinean zein nolako eraldaketak sortzen zituen aztertu ahal izan zen. Lortutako emaitzen arabera, zenbait bolondres izaerak markatutako aurretiko jarreratik abiatzen ziren. Izaera depresiboa edota aiherra gordetzeko joera duten pertsonetan, berriz, burmuinean erreakzio berezia ematen da. Adituen ustetan, erreakzio hau gure eboluzioaren ondorioa da eta ingurugiroak baldintzatutakoa da. Azkenik, zekenkeriaren kasu bitxia dugu. Zazpi bekatu nagusietatik hau da ikerketa neurologiko, soziologiko edota historikorik izan ez duen

Janariaren eskasiarekin erlazionatutako beste bekatu nagusietako bat, gezurra badirudi ere, nagitasuna dugu. Safronen esanetan, ai-

patu aintzinako garai gogor horietan, gizakiok ez zuten garbi noiz jan ahal izango zuten. Hori dela eta, janari oparo bat hartu ostean, gizakiak ahalik eta gutxien mugitzen saiatzen ziren. Jarrera horrekin, kaloria gutxiago erretzen zituzten eta, ondorioz, jandako elikagaien energiak iraupen edota eragin luzeagoa zuen bere gorputzetan. Zazpi bekatu nagusietaz hitzegiterakoan, sarritan, hauek plazerrarekin lotzen ditugu. Orain arte azaldutako hiru bekatu nagusien kasua arrazoia nahikoa garbia da. Baina plazerraz haratago, izan badira mina ere sortzen dituzten beste zenbait bekatu nagusi. Inbidia, harrokeria, amorrua eta zekenkeriaz ari gara. Japoniako ikerketa zentru batean inbidiaren inguruan ikerketa neurologiko bat burutu dute. Kasu honetan, bi bolondres talde erabili dituzte. Lehenengo talde batean, bizitza arrakastatsua izan duten pertsonak bildu dituzte, eta bigarrenean, berriz, hala-nolako bizitza duten

bakarra. Hainbat adituen esanetan, baliteke zekenkeriarako berezko oinarriak izatea, baina ikerketa ildo nagusia ingurugiroaren eta ikaskuntzaren eraginan zentratzen da.

Gizakion eboluzioan pairatu behar izandako egoerek baldintzatu egin dute gure burmuinaren funtzionamendua


4

Gazteberriak

ABENDUA ´10

GazTeBerriak Animaliak ere ezkontzen dira

Z

enbat eta jendea gehiago ezagutu are eta gehiago maite dut nire txakurra' esaera zaharra ondo barneraturik du australiar gazte batek bere txakur emearekin ezkontzean pentsatzean. Gauzak horrela, Josep Guiso gazteak Honey izeneko bere txakurrarekin ezkondu da bere esanetan animalia ikaragarri maite duelako eta bien artean sentimendu sendoak daudelako. Gazteak Honey bere lagun mina dela gehitu du. Ezteiak parke batean izan dira eta Josep Guisoren lagunak eta familia kideak joan dira ohiko ezkontza izango balitz bezala. Zeremonia ematen ari zenean, txakurrari galdetzean ea Josep Guisorekin ezkondu nahi zen galdetzean hau isildu da eta denok ulertu dute ezkondu nahi zela. Erokeria hau soilik ezkontza batean geratu da, izan ere, gazteak aipatu du ez duela txakurrarekin harreman sexualik izango.

Galiziar bat eguzkiaren jabea

O

rain arte eguzkia naturari zegokion elementua eta izar bat zela pentsa genezakeen. Alabaina, izarrak ere bere ugazaba izaten hasiak dira. Horretarako, besterik oso ondo aztertu behar dira nazioarteko hitzarmen eta araudiak. Eta hori da Ángeles Duran galiziarrak egin duena. Badirudi ez dela inon adierazten pertsonek planeta edo izarren jabeak ezin izan daitekenik. Hala eta guztiz ere, nahiz eta aktak jabetza baiesten duen, emakume honek ezin du jabetza-erregistroan izarraren jabe dela ezarri jabetza-erregistroan bakarrik hemengo ondasun materialak erregistratu ditzakeelako. Antza denez, Duran ez da ideia hau izan duen lehenengo pertsona. Izan ere, bada bere izenean ilargia eta eguzki sistemako planeta guztiak bere izenean jarri dituen beste pertsona bat. Antza, eguzkiaz ahaztu egin zen.

Kontuz bidaltzen dituzen mezuekin

Aitona, non duzu burua!

E

H

EBB-etako droga saltzaile batek, gaizki erregistraturik omen zuen droga erosle baten zenbakia eta arrazoi honengatik poliziak atxilotu izan du 26 urteko gaizkile hau. Hain zuzen, gazte honek bi mezu bidali zituen gaizki hartutako mugikor telefonora eta zoritxarrez (edo zorionez) Estatuko Fiskalari zegokion mugikor zenbaki hori. Mezuak “Roxy 250” eta “Aizu, soilik esaten ari naiz ea Fortys-a behar duzun” dira. Fiskalak, mezu arraroak zirela ikustean poliziarengana jo zuen eta honek detektibe baten bidez mezuak deszifratu zituen. Gauzak horrela, detektibeak aintzat hartu zuen droga saltzaileen jerga erabiltzen ari zela mezu horietan. Horregatik, fiskala saltzailearekin geratu zen eta horrela gaztea atxilotu izan zuten. Badirudi une horretan clorhidratoko metadonaren 10 mgko pilulak zeramatzala ontzi batean.

ain erraza izan daiteke zure familiakoa ez den ume bat eskolatik etxera eramatea eta inor ohartu ez? Donostian bederen, gertatu izan da. Aitona batek, bere bilobaren bila joan zen haur-eskolara baina 500 metrotara zegoen beste haur-eskolara joan zen eta konturatu gabe 15 hilabeteko beste haur bat hartu zuen. Beranduago, aitonak jasotako ume horren ama haur-eskolara hurbiltzean, eskolatik emakumeari esan zioten haurra aitonak eraman zuela. Emakumeak konprobatu zuen ea bere familia-kiden batek haurraren bila joan zen eta ezetz jakitean, bahiketa bat izango zelakoan poliziarekin batera, haurraren bila hasi ziren. Handik bi ordutara, 500 metrotara zegoen eskolako arduradunekin hitz egitean, dena aiton baten nahastea izan zela jakin izan zuten eta haurra bere amari bueltatu zitzaion. Susto galanta izango zen emakumeak hartutakoa!


ABENDUA ´10

5

Gazteberriak

Helduak era apalean Lurratik Martitzera bidaltzen

E

Hau bai ikasle bikaina!

K

ouichi Julián Andrés Cruz hamabi urte dituen mutiko argentinarra da. Munduko edozein guraso harro sentitzen da adin horretako (edo bestelako) edozein seme-alabarekin, baina Cruz gaztetxoaren gurasoek badute benetan bere semeaz harro egoteko pisuzko arrazoiak. Izan ere, Juliánek urtebete eskas zuela irakurtzen ikasi zuen eta hiru urtekin pertsona heldu baten antzera irakurtzeko gai zen. Julián Andrés bere adineko beste haurrak baino aurreratuagoa da, eta hori dela eta, adin

handiagoa duten ikasleekin ikasi ohi izan du beti. Hauek ere atzean utzi eta ikasgelan dexente aspertzen zela onartu du Julián Andrés-ek. Orain, soilik hamabi urte dituelarik, unibertsitaterako sarbide azterketa gainditu du Julián Andrés gazteak. Ez hori bakarrik, bere asmoa bi karrera batera ikastea baita! Berak onartzen duenez, matematika eta, oro har, zientziarekin harremana duen guztia du gustoko. Hori dela eta, informatikarekin zerikusia duten bi karreretan eman du izena.

Pribatutasunari eraso nabarmena

B

atzuetan XXI. mendean egon beharrean XIII. mendean gaudela dirudi. Izan ere, Norvegiako enpresaburu batek bere enpresako emakume langileei hilerokoa dutenean eskumuturreko gorri bat eramateko eskatu die. Azken urteotan, Estatu Nordikoek produktibitatea kontrolatzen ari dira eta enpresariek neurri desberdinak hasi dira hartzen emankortasuna ez jaitsiarren. Txosten baten arabera, Norvegiako enpresarien %66ek txartel elektronikoak jartzen dizkiete langileei bere produktibitatea uneoro neurtuarren eta langileek denbora gal ez dezaten. Gainera, enpresa askok kamerak ezarri dituzte kontrol hori areagotzekotan adierazten da

agirian. Hala eta guztiz ere, azterketa hau egitean konturatu dira enpresa batean emakumeei eskumuturreko gorri bat eramateko hilerokoa duten bakoitzean derrigortu die buruzagiak jakiteko hilerokoa dutela eta hauei komunera gehiago joateko baimena emateko. Sindikatu batek neurri hau kondenatu du emakumeak gaitzesten dituen neurria baita. Era berean, Norvegiako Herriaren Defendatzaileak kontu honen inguruan lanean ari da eta argi adierazi du eskumuturrekoaren eskakizun hori pertsonen bizitza pribatuan sartzea suposatzen duela. Horrela, ea enpresariek bere langileen pribatasuna urratzen duten neurtuko du.

spedizio eta saiakuntza bitxiekin topa gaitezke baina zientzialariek proposatutako hau are gehiago harrigarria izan daiteke. Estatu Batuetako zenbait zientzialarik pentsatzen ari dira adinekoei Martera bidaltzean baina itzulirik gabeko bidaia batean. Askok galdetuko diote bere buruari zertarako bidaia arraro hori. Zientzialarien esanetan, Marteren kolonizazioarekin jarraitzeko pertsona boluntarioak bidaltzea planeta menderatzearren eta han bizitza ere kokatzearren ideia ona izango litzatekeela. Dirk Schulze-Makuch eta Paul Davies zientzialariak horrelako misio bat posible dela egitea baieztatzen dute baina oso garestia dela. Hori dela

eta, ikerkuntza aldizkari batean merkeagoa izango litzatekeela espedizio honetan bidaia soilik joanekoa izatea defendatzen dute eta era berean, horregatik, pertsona helduak bidaltzea otu zitzaien. Laburbilduz, haien proposamena bi pertsona, bakoitza espazioontzi batean, planeta gorrira hornikuntza nahikoekin bidaltzea da. Gainera, noizean behin, beste pertsonak ere bidaltzea proposatzen dute zientzialariek. Badakite ideia honengatik kritikak jaso ditzaketela nahiz eta haien arabera ez da “misio suizida”. Hala eta guztiz ere, horrelako espedizioak zientzia eta politika eztabaidak ekar ditzaketela gehitu dute.


6

Elkarrizketa

ABENDUA ´10

Ines Osinaga,

Gose taldeko kidea

“Gure kantek duintasun bat merezi dute” Gosea asetzeko asmoz, 'Gose' musika taldeak beste lan berri bat kaleratu du, bere laugarren diska, alegia. Taldeak, lan bakoitzari janzkera berezia ematen dio kolore baten bidez oraingoan arrosa izan dena "desirak izateko eta ilusioa izateko". Ines Osinagak (ahotsa eta trikia), Iñaki Bengoak (erritmoak eta sekuentziak) eta Jon Iñaki Zubiagak "Osoron" (kitarra eta baxua) osatzen dute Arrasaten 2004ean eratutako talde hau. Hiruek talde desberdinetan aritu ziren Gosen baino lehenago, hain zuzen, Ines Ekon taldean, Iñaki Bad F-linen, eta Jon Iñaki Gatillazon. Ines Osinagak (Arrasate, 1982) aipatu bezala, "ezinegon antzerakoak partekatzen" zituztelako elkartu ziren. Berarekin hizketan, taldearen eta bere azken lanaren inguruko beste hainbat gauza ere esan dizkigu.

Nolatan bururatu zitzaizuen trikitia musika elektronikoarekin uztartzea? Bide batez bi gauzak, bai trikia baita musika elektronikoa ere gustatzen zaizkigulako, eta ez zitzaizkigulako ez fandangoak ezta DJ enpresa aspergarriak ere gustatzen. Hori dela eta bi gauzak uztartuz gure gustoko zerbaitetan pentsatu genuen eta esperimentua izanik hasi ginen, ziur aski, garai batean, ardoa eta Coca Cola nahastearena izan zen bezalakoa. Oraingoan zuen laugarren lana DVDan ikusgai dago eta era berean, zuen web guneak irudiarekin jokatzen du asko. Irudiari garrantzia nahi eman diozue ala modernitate kontua izan da? Ez gauza bat ez bestea. Irudiari beti eman diogu garrantzia, lehenbiziko diskotik Goseren zuzeneko kontzertutan irudia oso presente egon baita beti. Bideoa laugarren instrumentua da eta gure asmoa ez da modernizatzea baina egia da bideoari euskarri fisikoa eman nahi geniola. Gaur egun bideoak egiten dituzunean ohikoa da sarean eskaintzea. Hitzak haizeak eramaten dituenez, nahi izaten duzu horri euskarri fisikoa eman. Eta oraingoan hori egin dugu dokumental batekin, bideoklip batzuekin, zuzeneko kontzertu batekin... Hori da kaleratu nahi genuena. Horretaz gain, proposamen bat genuen 10-12 lagunez egindakoa, gure kantak haiek bere egiteko DVDarekin batera kaleratu duguna. Aipatutako proposamen hori diska

bat da non Fermin Muguruza, Oreka TX, Mikel Urdangarin eta abar parte hartu duten. Esperientzia berria izan da? Bai, baina gutxi gorabehera ezagutzen genituen kontzertuetan topatzetik edota grabazio estudioetan topatzetik. Haiekin abesten jartzea sekulako esperientzia izan da asko ikasi dugulako eta guretzako plazerra izan da. Irudiaren kontura itzuliz, musika munduan berriztatzaile izan behar zaretela uste duzu merkatuan mantentzeko? Musika merkatua hain zaila da... Horri buruz disketxeak hobeto hitz egin dezakete. Guk musika egiten dugu eta ostean musika merkatuan egon behar bagara, ondo. Gure ikuspuntua beste bat da nahiz eta gu ere autoekoizle ere bagara. Egia da gure lana autoproduzioa izan dela baina honen gainetik musikariak gara. Orduan ezin dugu hitz egin industriaz, hori baino duintasun gehiago eskatzen dute gure kantek. Beraz, diskak kaleratzen ditugu guk musika eskaintzeko eta norbaiti gustatzen bazaio gure musika, ederki, eta bestela, beste zerbaiten bila segi behar. Zuek zuen lanen autoekoizle izan zarete hala nahi izan duzuelako? Ez, duintasun kontua da. Guk ekoiztu dugu modu duin batean gure kantak kaleratzeko prest zegoen disketxerik topatu ez dugulako. Guk uste dugu gure kantek duintasun

bat merezi dutela. Musikan kolpeak jaso daitezkela eta haietatik bizkor ateratzea izan dela taldearen ezaugarrietako bat diozue. Zer egiten duzue kolpe horiek ekiditeko? Hau promozio orrian jarri dugu eta nahiz eta ez den hori horrela beti, egia da gure ezaugarrietako bat aurrera egitea eta borroka egitea dela. Kolpe guztietatik ikasten da eta bi aukera dituzu, burua makurtu ala aurrera egin. Nolako harrera jaso zenuten Japonian eta Kurdizistanen emandako kontzertuetan? Izugarrizkoa. Egia esan, asko harritu gintuen etxetik hain urrutira joatea eta guk sentitzea gure kantak ondo ulertzen zituztela nahiz eta haiek euskararen piperrik ez ulertu. Azken batean, musika hizkuntza internazionala da eta horrrekin frogatzen da aurreritziak alde batera utzi behar direla. Aurten ere atzerrira joateko asmorik duzue? Aurten ez daukagu ezer planifikaturik, urtea bukatzeko geratzen den hilabetean egingo dugu diska aurkeztu, Durangoko azokara joan eta Euskal Herrian zehar diska aurkeztu. Datorren urtekoak datorren urtekoak izango dira. Eta Gose V ikusi ahal izango dugu? Bai guk hala pentsatuta daukagu behintzat.

"Autoproduzioaren gainetik, musikariak gara"

"musika hizkuntza internazionala da eta horrrekin frogatzen da aurreritziak alde batera utzi behar direla"


7

Agenda

ABENDUA ´10

Kontzertuak [ 2010eko Azaroa & Abendua] ] 12/16. Ari. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 12/16. Billy Bao. Ibu Hots. Gasteiz. ] 12/16. Tom Boyle. Piper's Irish Pub. Algorta. ] 12/16. Butterfly. Bandera Blanca. Rock Star. Bilbao. ] 12/16. Kiko Veneno. Kafe Antzokia. Bilbao. ] 12/16. Iñigo Coppel & Julio Molina. Residence. Bilbao. ] 12/16. Roberta Picket Trio. Bilbaina Jazz Club. Bilbao. ] 12/16. The Wornouts. Triangu, la. Sopelana. ] 12/16. Motorhead. Anoeta, Belodromoa. Donostia. ] 12/16. Bide Ertzean. Victoria Eugenia. Donostia. ] 12/17. The Calippos. Sentinel Rock Club. Erandio ] 12/17. Jingo the Lunch + Flyshit + UK Hill. Sala Plateruena. Durango. ] 12/17. Dünedain + Zenobia. Bilborock. Bilbao ] 12/17. Lantana. Fnac. Bilbao. ] 12/17. DJ, Loic Andrieux. Tunk. Irún. ] 12/17. Petti. Txerrimuño. Lezo. ] 12/17. Kaotiko + The Montons. Gaztetxe. Anoeta. ] 12/17. Ilegales + The Rock Sifredi. Gazteszena. Donostia. ] 12/17. Mobydick y Giranice. Putzuzulo. Zarautz ] 12/17. Pourkoipa. Usoa. Hondarribia. ] 12/18. Ama Say. Borrokan. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 12/18. Howlin Rain. The Soulbreaker Company. Helldorado. Gasteiz. ] 12/18. Kopia Barata + Macarrada. Ibuhots. Gasteiz. ] 12/18. Eate + Maldito Ruido. Bilborock. Bilbao ] 12/18. Guadalupe Plata. El Balcón de la Lola. Bilbao. ] 12/18. Elfo Negro. Willis Drummond. Crickbat. Gaztetxe La Kelo Santurce. ] 12/18. Gospel Factory. Auditorio Kultur Leioa. Leioa. ] 12/18. Barón Rojo. Rock Star Live Barakaldo. ] 12/18. Cordura. Dink. Portugalete. ] 12/18. Maderacore. Cordura. Sou Edipo. Dink Portugalete. ] 12/18. Ruper Ordorika con Bernardo Atxaga y Josetxo Silguero. Audience. Mikel Laboaren Omenez. Jai Alai. Gernika. ] 12/18. Atom Rhumba. Los Tupper. Kafe Antzokia. Bilbao. ] 12/18. B.C. Bombs. Rock Club. Erandio. ] 12/18. MobyDick. Iberre Taberna. Larrabasterra. ] 12/18. Non Servium + Ignotus. Jam. Bergara. ] 12/18. The Graffiti Classics. Santa Ana Antzokia. Oñati. ] 12/18. Musikagela Weekend. Sabur + Melmac + Polaroid. Gazteszena. Donostia. ] 12/18. U.K. Bill + Jingo de Lunch. Gaztetxe. Andoain. ] 12/18. Ahotsak Gazte + May-Bi. Teatro Victoria Eugenia. Donostia. ] 12/19. Alabama Gospel Choir. Euskalduna. Bilbao. ] 12/19. Los Rebeldes. Rock Star Live. Barakaldo. ] 12/19. Joshua Nelson Singers & The South Carolina Gospel Chorale. Kursaal. Donostia. ] 12/22. Triángulo de Amor Bizarro. Rock Star. Bilbao. ] 12/23. Calaña. Gora Taberna. Gasteiz. ] 12/23. Zodiacs. Café El Comercio. Las Arenas. ] 12/23. Ruper Ordorika. Kafe Antzokia. Bilbao.

] 12/23. Ken Zazpi. Euskalduna Jauregia. Bilbo ] 12/23. Fito & Fitipaldis. Bec. Barakaldo. ] 12/24. Jancee Pornick Casino. Los Fontane. Helldorado. Gasteiz. ] 12/24. Jackie Revlon. Residence. Bilbao. ] 12/24. Navidad Party. Dj Juantxi, Rodolf Bevelaqua. Tunk. Irún. ] 12/25. Cápsula. Munlet. Helldorado. Gasteiz. ] 12/25. Segismundo Toxicómano + Delitos Menores. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 12/25. Santiago Delgado & The Runaway Lovers. Residence. Bilbao. ] 12/25. Motociclón. The Basque Country Pharaons. Gaztetxe. Andoain. ] 12/27. Mind The Gap. Fnac.

Bilbao. ] 12/28. M Clan. Kafe Antzokia. Bilbao. ] 12/28. Los Fastuosos de la Ribera. Residence. Bilbao. ] 12/29. M Clan. Kafe Antzokia. Bilbao. 12/29. El Cabrero. Jimmy Jazz. Gasteiz. 12/29. Ydilia + Wha Buga Band + DJ. Leize Gorria. Donostia. 12/29. Indekitxen, Glaukoma Sound System y Dolce Tangana. Bonberenea. Tolosa. 12/30. Mikel Urdangarin. Kafe Antzokia. Bilbao. ] 12/30. Midnight Road. The Tribe. Azkena. Bilbao. ] 12/30. Elis Casado & The Lizzard Experience. Residence. Bilbao. ] 12/30. The Black Dogs. DOGS Rock-Southern Rock + The Sffinters. Usoa. ] 12/31. The Shakes of Araby. Residence. Bilbao. ] 12/31. We Are Standard. Kafe Antzokia. Bilbao.


8

Erreportajea

ABENDUA ´10

Kultura kontsumitzen Nork dio gazteek ez dutela irakurtzen, ez direla zinemara joaten, ez direla kontzertutara joaten edota ez dutela marrazkigintza edo argazkigintza gustuko? Gazteek jarduera kultural hauek eta askoz gehiago egiten dituzte Kulturaren Euskal Behatokiaren ikerketa baten arabera. Eta ez da gutxigorako. Izan ere, entretenimendu gisa eta pertsona gisa garatzeko kultura kontsumitzen dute.

T

eknologia berriek hartu dute bere lekua gizartean baina horrek ez du esan nahi hurrengo belaunaldiek kultura kontsumituko ez dutenik baizik eta beste era batera egingo dutela. Egun, teknologia berrien transizioan murgildurik gaudela, benetako aretoak eta areto birtualak batera elkarbizitzen ari dira eta biztanleriak bi aukera ditu kultura kontsumitzeko. Baina zer da gazteek kontsumitzen dutena? Galdera hau ihardestekotan, Kulturaren Euskal Behatokiak kultura azturei buruzko ikerketa egin zuen 2008n egindako inkesta desberdinen bitartez eta IV. Lan Jardunaldien bitartez. Lehenik eta behin, 15 eta 30 urte bitartekoek kulturaz zer ulertzen duten galdetu zitzaien. Halaber, zenbat denbora libre duten eta zer egiten dut e n

denbora horretan ere itaundu zitzaien. Gauzak horrela, haien aburuz, batik bat antzerkiarekin, musikarekin edo artearekin erlazionatzen dute kultura. Era berean, egunerokotasunetik kanpoko ikuskizunak, jarduera bereziak eta norbera aberasten duten praktikak irakurtzea adibide- dira kultura osatzen dutenak. Aisialdi denborari dagokionez, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %76,5k hiru orduko aisialdia edo gehiago du astean zehar. Astegunetan denbora librea duen mutilen portzentajea emakumeena baino handiagoa da, hain zuzen %79,8 eta %74,2, hurrenez hurren. Adin taldeka bereizketak egiterakoan, 25 eta 29 urte bitartekoek dira aisialdi gutxien dutenek eta 20 eta 24 urte bitartekoek denbora libre gehien dutenek. Gazteek bere aisialdia batez ere sozializazio-jardueretan ematen dutela

nabarmentzen da txostenan. Hala nola, gazteek batez ere denbora lagunekin irteten, poteoan edota kafea hartzen igarotzen dute. Hala eta guztiz ere, maiz lagunekin edo bikotekidearekin kultur jarduetara joaten direla irteteko elkar geratzerakoan aipatzen dute. Testuinguru honetan, inkestatuen gazteen arabera, egiten dituzten jarduera nagusiak telebista ikustea, lagunekin edo bikotekidearekin egotea eta musika entzutea dira. Aisialdi denboran, %49en kasuan telebista ikustea da gehien egiten dutena, %45en kasuan lagunekin edo bikotekidearekin egotea, eta %42en kasuan musika entzutea. Jarraitzen dioten jarduerak kirola egitea (%26) eta etxean ordenagailuarekin aritzea (%24) dira. Telebista lehenengo lekuan egon arren, 15 eta 25 urte bitarteko gazteek kasik ez dute telebista kontsumitzen. Hauek ordenagailua askoz gehiago erabiltzen dute, musika deskargatzeko, sare sozialetara konektatzeko edota bideoak eta telesailak streaming-ean ikusteko. Deigarria da, belaunaldi hau orain dela hamarkada bat telebista ikusle multzo nagusiena zela eta orain gutxien ikusten duena da. Kultura Behatokitik fenomeno honen inguruan emandako zioa da sareak milaka aukera eskaintzen dituela eta nahi duten kultura guztia interneten haien eskura dagoelako.

Musika entzutea Oro har, Kulturaren Euskal Behatokiaren 'Kultura-ohiturei, praktikei eta kontsumoari buruzko 2007-8ko' estatistiken datuen arabera, kulturarekin harremana duten ekintzetatik, gazteek musika entzun, zinemara joan,

kontzertuetara joan eta liburuak irakurtzea dira nagusiki egiten dituztenak. Horrela, 15 eta 24 urte bitartekoen artean, %96,8k musika entzuten duela dio, %88,3k zinemara joaten dela, %69,1ek kontzertuetara joaten dela, eta %68,2k liburuak irakurtzen dituela. Datuei erreparatuz gero, jarraitzen dioten jarduerak liburutegietara/mediatekara joatea (%57,9), museoetara joatea (%35,9), erakusketara joatea (%22,2), antzerkira joatea (%19,3), dantza-ikuskizunetara joatea (%11,6), bertso-saioetara joatea (%11,1), eta opera-ikuskizunetara joatea (%3,1) dira. 25 eta 35 urte bitartekoek ere musika entzutea atsegin duten jarduera da, hain zuzen %91,3entzako. Irakurtzea ere gustokoa dutela % 75,9k aitortzen dute eta zinemara joatea %73,7k. Azpimarragarria da gazte askok musika entzutea gustoko dutela eta bere aisialdian batik bat egiten duten jarduera del a


Erreportajea

ABENDUA ´10

aipatzen dutela, alabaina, kulturarekin ez dutela erlazionatzen musika apika bere bizitzako parte hartzen dutelako. Zinemari dagokionez, gazte gehienek zinema-aretoetara joatea atsegin dutela diote baina gero eta gutxiago joaten direla ziurtatzen dute egun filmak eta seriak on-line kontsumitu ditzaketelako eta sarreren salneurri altuarengatik. Egun, 3 dimentsioetako filmak aretoan ikustea positibotzak jotzen dute, azken urteotako berrikuntza baita. Liburuak irakurtzearen kasuan, gazteen artean muturreko profilak dira nagusi. Hau da, edo ez dute ezer ez irakurtzen edo asko irakurtzen dute. Eta bere burua liburuirakurletzat jotzen dutenek liburuak aukeratzeko orduan lagunen gomendioak jarraitzen dituztela, liburuen laburpenentan oinarritzen direla edota komunikabideetako kritikez baliatzen direla diote. Nahiz eta batik bat gaztelaniaz irakurtzen duten, aipagarri da 15 eta 25 urte bitarteko gazte gehienak elebidunak direnez, euskaraz gehien irakurtzen duten biztanle taldea dela. Behatokiak jarduera aktiboetako parte hartzea ere aztertu du non 15 etas 24 urte bitartekoen artean, musika-tresnaren bat jotzea, argazkigintza, marrazkigintza, idaztea eta dantzan egitea diren gustokoen dituzten jarduerak. Horrela, praktikatzen dituzten portzentaiak %34,3, %26,4, %25,4, %21,3 eta %21,1 dira. Hainbeste praktikatzen ez dituzten ekintzak berriz, bertsolaritza, antzerkia, abesbatza edota beste arte plastiko batzuk dira. 25 eta 34 urte bitartekoen artean, argazkigintza lehenengo lekuan kokatzen da (%35,5) eta marrazkigintza eta musika-tresnaren bat jotzea jarraitzen diote, %21,9 eta %21,6 portzentaiekin, hurrenez hurren. Bertsolaritza, abesbatza eta antzerkia dira gutxien egiten dituzten ekintzak. Kultura-jardueretan zein partehartze maila egongo den zehazten duten faktoreen artean, ikasketamaila eta generoaren arabera desberdintasunak daudela ikus daiteke. Adibidez, generoari dagokionez, nesken kolektiboak musika

tresneren bat jotzea, margotzea, irakurtzea edota dantzan egitea haien zaletasun nagusiak direla nabarmentzen dute. Bestalde, Behatokiaren ondorio bat da adinean gora egin ahala, gazteek kultura jarduerak egiteari uzten diotela denbora-eza dela eta.

Motibazioa Orokorrean biztanleria orori eta zehazki gazteriari kultura kontsumitzea gustatzen zaio motibazio desberdinek eraginda. Gazteen kasuan, kultura-jarduerak egiten dituztenek gustatzen zaizkielako egiten dituzte. Beste hainbat zio dira ekintza kulturalak lasaitu egiten dituztelako eta kultura bidez pertsona gisa garatu daitezkelako. Hortaz, ezaguera areagotzeko eta entretenimendu gisa kontsumitzen dute kultura. Halaber, Behatokitik aztertu dute zerk eragiten du pertsona batek kultura jarduera bat ala beste kontsumitzeak. Hauek baieztatzen dute txikitan ikasitakoak eragin handia daukala eta familiak transmititutakoa eta norberak dituen gustuen arteko nahasketa dela.

Teknologiaren eragina kulturaren kontsumoan

K

ultura-ohiturei, praktikei eta kontsumoari buruzko estatistikan' agertzen diren datuek adierazten dutenez, gazteek aurreko belaunaldiek baino gehiago erabiltzen dute Internet, eta aurrekoek baino askoz gehiago erabiltzen dute kultura-helburuetarako. Kultura-kontsumoan duen eragina beraz, agerikoa da. Izan ere, gaur egun teknologiak haien bizitzaren zati bat dira eta ez dira edukien partehartzaile pasiboak, aktiboak baizik. Ikerketa honetan parte hartu duten gehienek internet gabe ezin liratekela bizi eta hainbatek "sarea hondatuz gero" hondamendia egongo litzatekeela diote. Gainera ere badira mugikorrarekiko menpekotasuna dutela aitortzen dutenek. Interneterako sarbidea kultura-kontsumoa egiteko maiz erabiltzen dute gazteek. Kasuan kasu, 15 eta 24 urte bitartekoen artean%68,2k dio maiztasunez erabiltzen duela sarea kultur kontuetarako eta 25 eta 34 urte bitartekoen %63,3k. Testuinguru honetan, 15 eta 24 urtekoen artean, interneten bidez kulturarekin harremana duten honakoak egiten dute: musika entzun, kultura-gaiak aztertzeko webak kontsultatu, bideoak edo filmak ikusi, egunkariak irakurri, eta sarrera-txartelak erosi. Ekintza hauek egiten dituzten portzentaiak, %63,5, %54,4, %44,8, %34,1 eta % 28,9 dira, hurrenez hurren. Gutxien egiten dituzten jarduerak besteak beste, dokumentazio zentruak kontsutatu, kultura foroetan parte hartu eta musika edo filmak erostea dira. Bestalde, 25 eta 34 urte bitartekoen artean, datuak parekoak diren arren, desberdintasunak ere nabari daitezke. Hots, egunkariak irakurtzea eta musika entzutearen ekintzetan. Gazte multzo honek egunkariak gehiago irakurtzen baititu musika entzutea baino. Era berean, desberdintasun apalak daude bideoak ikusten duten portzentaian eta baita sarrera-txartelak erosten dituzten portzentaian ere. Gauzak horrela, sarean gehien egiten dituzten ekintzak kultura-gaiak aztertzeko webak kontsultatzea (%60,1), egunkariak irakurtzea (%48,5), musika entzutea (%42,2), sarrera-txartelak erostea (%39,7), eta bideoak eta filmak ikustea (%30,4) dira. Interneten kultura kontuetarako gutxien egiten dituzten ekintzei dagokionez, 15 eta 24 urte bitartekoen antzekoak direla esan daiteke. 25 eta 34 bitarteko gazte multzo honetan, azpimarragarria da interesatzen zaizkien gaien inguruko ezagutza partekatzeko erabiltzen duela, haien esanetan blog eta foro desberdinetan esku hartzen baitute. Behatokitik aro digitalaren gaineko ondorio esanguratsu batean indarra ezarri dute. Hain zuzen, egun ez direla kultura-jarduera berriak agertu baizik eta kultura-kontsumoa egiteko modua aldatu egin dela baieztatu dute. Halaber, aipatzen dute gazteek kultura sarean kontsumitzen dutela hegemonikoa den eskaintzatik ihes egiteko, globalizazioatik ihes egiteko, alegia. Izan ere, gazteen esanetan interneten bidez nahi dutena eta nahi duten unean kontsumitzen dute. Era berean, sarea kultura-kontsumoa demokratizatzeko bidea dela uste dute interneti esker jendeak kultura-produktuak eskuratu ditzakelako eta sarea egongo ez balitz eskuraketa horiek erdiestea askoz zailagoa izango litzatekelako.

9


10

Sexua

ABENDUA ´10

XXI. mendeko sexu joerak Gizakion joera sexualak aldatzen ari omen dira. EE.BBetan egindako ikerketa baten arabera jendea ohiko joera sexualetaz ‘aspertuta’ dago eta esperientzia berriak bilatzen ditu

E

Bularrak ikusi gehiago bizitzeko

A

lemanian burututako ikerketa baten arabera egunero hamar minutuz emakumezkoen bularrak ikusten dituzten gizonezkoek bizi itxaropen handiagoa dute. Karen Weatherby zientzilariak zuzendutako ikerketa honen arabera egunero, hamar minutuz, emakumezkoen bularraz ikusten dituzten gizonezkoek bost urte gehiagoz bizi ahal izan dira. Txantxa badirudi ere, aipatu ikerketa burutzeko, Weatherby doktoreak sei urte eman ditu 400 bolondresen jarraipena egiten, eta aipatu ikerketaren ondorioak New England Journal of Medicine aldizkarian argitaratu dira. Ikerketaren arabera, bularrak ikusten zituzten gizonezkoek presio arterial hobea zuten, eta ondorioz, gaixotasun kardiobaskularrak izateko arrisku gutxiago, kitzikapen sexualak bihotza gehiago lan egitera behartzen baitu eta ondorioz odol zirkulazioa ere hazten da. Weatherby doktorearen ustez, batez ere berrogei urtetik gorako gizonezkoek saiatu beharko lukete praktika hau aurrera eramaten, bere ustez, hamar minutuz bularrak ikustea 30 minutuko kirol ariketaren antzekoa baita.

E.BBetako 'Journal of Sexual Medicine' aldizkarian argitaratutako bederatzi ikerketen arabera zenbat eta adin handiago izan orduan eta neurri gutxiago hartzen dira sexu harremanak izaterakoan. Horrela, kontrakoa pentsa bazitekeen ere, gazteak dira antisorgailuak gehien erabiltzen dituztenak. Ikerketa hauen arduradunen esanetan, batez ere, berrogei urtetik gora jendea ez da ezusteko haurdunaldietaz hainbeste kezkatzen eta, ondorioz, preserbatiboen erabilera urriagoa da aipatu adin tarte horretan. 'Journal of Sexual Medicine' aldizkariak ale berezia kaleratu du aipatu bederatzi ikerketen berri emateko. Antisorgailuen erabileranena ezezik, ikerketa hauetatik guztietatik hainbat ondorio interesgarri atera daitezke. Horrela, gazte eta 70 urtetik gorako pertsonen artean masturbazioa da bikotekidearekin gehien praktikatzen de sexu harremana. Masturbazioa da inkestatutako 5865 pertsonen artean azaldu diren 40 jarduera sexualetako bat. Izan ere, azken 20 urteetan, sexuaren inguruan bikoteen imaginazioa biderkatu omen da.

Hainbat aldaketa Mende berriarekin batera helduen harreman sexualak aldatu omen dira. EE.BBetako Osasun Sexualaren Sustapenerako Zentroko (CSHP) zuzendaria den Debby Herbenickek adierazten duen bezala 'Gaur egun, pertsona helduak ez dira beraien harreman sexualetan koitora mugatzen. Koitoak praktika sexual hedatuena izaten jarraitzen duen arren, gaur egun bestelako praktikekin batera ematen da, hala nola, masturbazioa edota aho-sexua'. Ez hori bakarrik, gero eta gehiago omen dira sexu bereko pertsonekin harremanak izateko tentazioa duten pertsonak. Orgasmora iristeko bideak direla eta gizonezkoek koitoa dute ia bide bakarra.

Emakumezkoek berriz, koitoaz gain, bestelako joko sexualak ere gustoko dituzte.

Gazteak Ikerketa hauen guztien arduradunen arabera, ikerketa hauek orain arte egin diren sakonenak dira, besteak beste, nerabeen

jarrerak ere jasotzen direlako. Horrela, gizartean bada gazteak gero eta gazteago harreman sexualekin hasten direnaren ustea. Ikerketa hauen arabera, sexua oso garrantzitsua da gazteentzat, baina ez da bere bizizten ardatz nagusia. Horrela, ikerketan jasotako datuen arabera, gazteak nahikoa arduratsuak dira eta preserbatiboa erabiltzen dute ia kasu gehienetan.


11

BIUTIFUL

B ALDEKO KANTUAK

Uztail amaiera da eta Mariok dei bat jaso du gauerdian. Emakume baten ahotsa da, João anaia gaztea Santa Grazin larri dagoela jakinarazi diona. Eta Mariok zer egin erabaki beharko du: joan, ez joan...

TXUMA MURUGARREN Hiru urte dira Sasoi Ilunak taldeko kantari ohiak ez duela diskorik plazaratzen.Denbora honetan guztietan kanta berriak sortzeko sasoia izan du. Hauxe da kaleratzen duen seigarren diskoa .Audience taldeko musikariek ere hartu dute parte grabazioan. Abesti borobilak eta testu sendoak.

ELKAR. Liburu hau ez da ohiko begiekin irakurtzekoa: edozein paraje eguzkipean edo lanbro artean itxuraldatzen zaigun bezala, hau preziatzeko, magiaren kristala ipini behar duzu begietan.

Jokin Urain

Miren Agur Meabe

Erdi-goi mailako neska eta mutil managaitz baten arteko ohiko amodiozko istorioa dugu. Neskaren ohiturek topo egingo dute mutilaren bizitza arriskutsuarekin, hau beti motor lasterketetan ari baita.

ZAZPI ORDUAK

Uxbal izeneko gizon baten istorioa azaltzen zaigu film honetan. Uxbal oso gizon bakartia da eta barne borroka bat du bere seme txikien etorkizuna ziurtatzeko bizi den auzo marginal batean.

SUSA. Ez dago etxean kartzelako euskal literaturaren ibilbide orri bat da. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri zehatza dakar, hala aldizkarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat.

SPLIT 77

TXALAPARTA.

ESPAINIA. 120 Min. ZUZENDARIA: Fernando González Molina. AKTOREAK: Mario Casas, María Valverde, Álvaro Cervantes, Marina Salas, Nerea Camacho, Luis Fernández.

ZUZENEAN BIZITZEKO GOGOA

Patxi Zubizarreta

Hiru aztik gaizkia menperatzea lortu eta kaxa batzuetan sartu dute. Azti bakoitzak kaxa bana zaindu beharko du, baina batek huts egiten du eta kaxan sartuta zen Gudaren Jaunak ihes egitea lortuko du.

ESPAINIA & MEXIKO. 138 Min. ZUZENDARIA: Alejandro González Iñárritu. AKTOREAK: avier Bardem, Blanca Portillo, Rubén Ochandiano, Félix Cubero, Karra Elejalde.

EZ DAGO ETXEAN

MYSTIKAL ESPAINIA. 90 Min. ZUZENDARIA: Ángel Alonso García. AKTOREAK: Iban Garate, Savitri Ceballos, Maite Agirre, Kiko Jauregi, Ramón Agirre, David Errasti, Kandido Uranga.

JOAN

3 METROS SOBRE EL CIELO

Gazteberri

ABENDUA ´10

GATIBU

SPLIT 77

Gatibuk DVD batean bildu du bere zuzenekorik indartsuena. Gatibu taldea sasoi betean eta indarberriturik itzuli zen euren hirugarren diskoarekin “Laino guztien gainetik, sasi guztien azpitik”. Egoera horri etekina atera beharra zegoen eta horren emaitza da “Zuzenean bizitzeko googoa”.

Zerbait oso berezia lortu du Bilboko taldeak hirugarren disko honekin; estetika musikal berritzaile bezain propio baten jabe dela erakutsi. Alegia; Spliten doinu berritzaileak ez dira inportaziozko musika hutsa, euskal hirian sorturiko modernitatearen doinuak baizik.


12

Gazteberri

Euskal kulturaren topagune Gerediaga elkarteak eman zion Durangoko Azokari bizitza euskal kulturaren zabalkundea errealitate bihurtzeko

U

gari dira igarotako udazkenak Durangoko lehenengo Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu zenetik. Eta dagoeneko, azokaren 45. edizioa izan da non Durangoko kaleak kulturaz blai egon diren abenduaren 4tik 8ra. Guztira, 285 stand ezarri ziren eta 505 nobedade aurkeztu ziren Euskal Liburu eta Disko Azoka honetan 'auzolana' ezaugarri nagusi izan zuena. Historioz beteriko ekitaldia dugu Azoka 1965ean antolatu baitzen lehenengo azoka. Gauzak asko aldatu dira hago urtetik gaur egun arte, alabaina, aipagarri da jaio zen helburuarekin finko mantentzen dela Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea zuen xede eta du xede. Bide batez, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, argitaletxe, diskoetxe eta banatzaileen azoka da, alabaina, argitaplenik ez duten erakunde edota elkarteek ere parte hartu dezakete. Gerediaga elkarteak eman zion bizitza azokari eta izugarrizko lana egin zuen euskal kulturaren zabalkundea errealitate bihurtzeko. Gerediaga elkarteak Durango euskalgintzan jardutean, euskal topaleku batean pentsatu zuen eta lehenengo urtean 19 erakusle izan zituen azokak. Hasierako urteetan liburuak eta diskoak nagusi izan ziren eta gerora, DVD, bideo eta euskarri desberdin askotako ekoizpenak jarri dira ikusgai eta salgai. Azokaren kokapenenak ere historia dauka. Gauzak horrela, hasieran eta 1974 urtera arte, Andra Mariko elizpean izan zen urte bateko etenaldiarekin. 1967n ez zen azokarik antolatu elizan konpontze-lanak egiten ari zirelako eta baldintza egokietan ezin zitekeelako ekimenik antolatu. 1974tik aurrera, merkatu plazan egitea pentsatu zen hangoan gobernadore zibilak aipatu baitzuen azoka ez zela ekitaldi erlijiosoa han egiteko. Enparantzan izan ziren azoka gehienak, 1974tik 1996ra. Durango, apurka liburu eta diskoez haratago, kultur eragileen topagune bihurtu denez eta gero eta

jende gehiago hurbiltzen den, merkatu plaza txiki geratu da eta 2003 urtetik aurrera, Landako Erakustazokan izaten da. Historian zehar azokak beste eraldaketa bat ere pairatu du. Hain zuzen, data aldaketarena ekimen hau ez baita beti abendu hasieran izan. Hasierako edizioek Domu Santu eguneko jai eguna profitatzen zuten eta 1980 urtetik aurrera abenduko lehen jai egunak aprobetxatuta antolatzen da. Gerediaga elkartea, Durangaldearen ondarea eta eskualde kontzientzia berreskuratzeko eta indartzeko asmoz sortu zen 1965n. Durango Merinaldeko Adiskideen gerediaga Elkartea hartu zuen izena eta harrezkero Durangaldeko Merinaldeko ondare historiko-artistiko-kulturalean lan egin du. Eskualdeko kultur ondarea berreskuratu, ikertu, batu eta zabaltzeko lanak egin ditu, batzuetan ikerketak bultzatuz edota aholkularitza lanak egiten. Halaber, eskualdeari buruzko liburuak, aldizkariak edota erakusketak prestatzeko materiala biltzen du.

Aurtengo edizioa 45. edizio honek 'auzolana' izan du ezaugarri nagusi. Era berean, aurrekontuetan izan duten %30eko murrizketari aurre egiteko, argitaletxe, ekitaldietako partaideek eta azokan lanean dihardutenen esfortzuak eta ahaleginak garrantzia handia izan du. Erotismoa izan da ekimenaren gai ardatza eta mahainguru batean gaiaren inguruan

eztabaidatu ziren zenbait kultur sortzaile. Bestalde, Joxemari Carrere ipuin kontalariak eman zion hasiera azokari ipuin-konferentzia baten bidez. Azokan jarduera ugari egon ziren, hots, diska eta liburu aurkezpenak, mahainguruak, hizketaldiak, dokumentalak edota kontzertuak. Hiru eremu nagusi izan ditu azokak erakustazokak izateaz gain: Azoka barruko aretoa, sortzaileen gunea den Ahotsenea, eta Haur Literatura Aretoa. Azken honetan, haur eta gazteei kultura hurbiltzeko ekitaldi desberdinak antolatu ziren. Herrialde gonbidatua, bestetik, Kurdistan izan zen. Idazle, musikari eta kazetari kurduak bisitatu zituzten Durangoko azokaren azpiegiturak eta gutxitutako hizkuntzei buruz eta adieazpen askatasunari buruz mahainguruetan parte hartu zuten.

Argizaiola omen-sariak Nabarmen da Gerediaga elkarteak, azokaren baitan eta 1992 urtetik aurrera argizaiola omen-sariak banatzen dituela. Pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatzea da sari honen helburua. Batez ere urte zailenetan, trabak traba, lan egin dutenei ematen zaie saria. Aurten Imanol Urbieta zarauztarrak jaso du omen saria umeen kantugintzan egin duen lana eta musika umeen irakaskuntzan erabiltzeko sortu duen eredua goraipatuarren.

Azoka, argitaletxe, diskoetxe eta banatzaileen azoka da, alabaina, argitaplenik ez duten erakunde edota elkarteek ere parte har dezakete

Argazkiak: Txelu Angoitia (Gerediaga)

ABENDUA ´10


13

Gazteberri

ABENDUA ´10

Giza Eskubideak Txikitatik berdintasuna landu

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren aldeko marrazki lehiaketa Lehenengo aldiz Fernando Buesa Blanco Fundazioak Giza Eskubideen Aldeko Tira sariketa antolatu du hemendik aurrera bi urtetik behin egingo dena. Marrazketa lehiaketa bat da publiko orotara zuzendua non partehartzaileek gehienez hiruna lan grafiko bidaliahal izango dituzten. Horrela, lan bakoitzak gutxienez bineta bat eta gehienez hiru bineta izango ditu eta betiere, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluetako batekin harremana izan behar du. Gaztelaniazko, euskarazko eta beste atzerriko hizkuntzatako lanak onartuko dira eta epaileek batez ere lanen izaera eraikitzailea, positiboa eta kritikoa hartuko dute aintzat. Tira lehiaketa honetako lanak originalak izan behar dira eta eszenak eta pertsonaiak egileak berak sortutakoak. Txuri-beltzean zein koloretan egin ahal izan dira marrazkiak orrialde bakarrekoak izan behar dira eta gehienezko formatua 800 bider 600 pixelekoa izanik eta gutxienekoa 72 pixelekoa izanik. Sariak honakoak izango dira: lehenengo sariaren irabazlearentzat 1.500 euro; bigarren sariaren irabazlearentzat 1.200 euro; hirugarren sariaren irabazlearentzat 1.000 euro; laugarren saridunarentzat 800 euro; eta azkenik, 500 euro bostgarren sariaren irabazlearentzat. 60 pertsona baino gutxiago parte hartuz gero, sari bakarra banatuko da 2.000 eurotakoa. Martxoan izango dira sari hauen banaketak. Lanak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira posta elektronikoaren bidez. Mezu elektronikoan egilearen izen-abizenak, jaioteguna, NAN-a eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira. Posta elektronikoa fbuesadh@yahoo.es da.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren urteurrena urrian izan zenez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza nagusiaren bidez, eta Deustu Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuarekin batera, Bizkaiako Giza Eskubideen 3. Foroa antolatu du herritarren artean giza eskubideen kultura sustatuarren. Foru honek gai desberdinak lantzen ditu, hala nola, aniztasunarekiko errespetua, eskubideen unibertsaltasuna eta aukera berdintasuna. Gauzak horrela, foru honen baitan, lau hitzaldi antolalatu ziren: Giza ekintza eta giza eskubideak: Haiti, erronka jarraituak, Aniztasunaren eta giza skubideen kudeaketa: janzkeraren inguruko eztabaidak, Gazteak eta giza eskubideak: genero berdintasunarekiko baloreak eta jarrerak, Krisi ekonomikoa eta giza eskubideak: bizikidetza-erronkak. Gazteak eta giza eskubideak: genero berdintasunarekiko baloreak eta jarrerak hitzaldian Asturiaseko zentru baten lengua eta literaturako irakaslea den eta kohezkuntzaren inguruko hainbat lan egin dituen Marian Morenok, eta Eusko Gazteriaren Kontseiluko Tamara Arroyo eta David Lopategi parte hartu zuten. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteri Zuzendariak, Maitane Leizaolak moderatzaile gisa aritu zen. Azken honen esanetan, egia da gero eta gehiago aldarrikatzen direla gazte eta berdintasunaren inguruko eskubideak “baina praktikara eramatea kosta egiten zaigu”. Bizkaiko Foru Aldunditik gazteen gaineko Informazio Koadernoa egiten ari dira eta Leizaolaren arabera, “gehienetan aspektu orokorreko inkestak egiten dira eta oso gutxitan galdetzen zaie zein da benetan beraiek pentsatzen dutena”. Berdintasunaren gainean, Leizaolak haiek maneiatzen dituzten hainbat datu ezagutzera eman zituen. Hain zuzen, gazteen %59,7aren arabera, emakume eta gizonen artean

Maitane Leizaola, Marian Moreno, Tamara Arroyo eta David Lopategi.

ez dagoela diskriminaziorik. Hala ere, Leizaolak azpimarratu zuen lautik batek desderdintasunak egoten bere horretan jarraitzen dutela dio. Izan ere, emakumeen %34,8k dio ia etxeko lan guztiak egiten dituztela eta soilik gizonen %2,2k dio ia dena egiten dutela etxean. “Hortaz, aurrerapenak egon arren, oraindik gauzak egiteko daude”, ziurtatu zuen. Marian Moreno hizlariaren esanetan, badirudi gazteek “urrutitik” badakitela zer den berdintasuna eta gaizki ikusten dituzte bortxakeri eta jazarpenak baina “hurbiletik” gauzak aldatzen direla. Izan ere, eskolan ikasleek esaten dituzten hainbat esaldi aztertu ditu non oraindik berdintasunaren esparruan lan egin behar den baieztatzen dutenak. Adibide gisa “neska hori azeri-emea da” edo “negarra egiten duen mutila maritxu bat da” adierazpenak aipatu zituen. Nerabeen pentsamendu sinbolikoa ezagutzea eta okerreko ideia badute hau aldatzea da egin beharrekoa bere aburuz. “Adibidez sorgina izaki asmatua da eta denok buruan dugun irudia emakume batena erratz baten gainean da. Gauza bera gertatzen da nesken eta mutilen inguruko ideiak aztertzean nerabeek pentsatzen baitute neskak izatez hobeto

garbitzen dutela eta mutilak izatez mekanikari hobeak direla”. Bere iritziz, arazo nabarmenena da oraindik gizartean desberdintasun horiek ikusgarri daudela. Hots, publizitatean, komunikabideetan edota eskolako edukinetan. Eskolako edukinei dagokionez Morenok, erlijioko Genesia aztertu zuen. “Eta horrelakoak ikasleen begietan geratzen dira”, gehitu zuen. Bere proposamena beraz geletan, power-point-ak eta abarrekoetan ohikoak ez diren argazkiak ezartzea, ikasleek hauek ohikotzat jotzeko da (gizon bat bere seme-alabekin ezartzea, neska bat kotxe batean...). Tamara Arroyok eta David Lopategik Kontseilutik gazteen eskubideez borrokatzen ari direla heldutasunera duintasunez eta berdintasun aukerekin heltzeko azaldu zuten. Lopategik baieztatu bezala, “xede nagusietako bat gazteen emantzipazioa aurreratzea da” eta horretarako “enplegu, trebakuntza eta etxebizitza politikatan indarra ezarri behar dugu”. Beste helburua da sistema patriarkala heteropatriarkalan bihurtu “ikusgarri baita nola oraindik elkarte eta enpresetan postu garrantzitsuenetan gizonak dauden eta emakume gehiago azpitik lanean”.

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Dirección de Derechos Humanos


14

Teknologia Berriak

ABENDUA ´10

Estatuko unibertsitate ikasleak pirateriaren alde Sarean ziurtasunez aritzeko testa

A

zaroaren 4an 'Plan Contigo' plataforma abian ezarri zen gazteek interneten ziurtasunez aritzeko xedearekin. Zentzu honetan, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak sarearen nabigazio test bat eratu du gazteei zuzendutakoa eta 'Plan Contigo' haien web gunean ezarririk dagoena. Test honen emaitzen arabera, interneten aritzen direnen %50ek ez daki interneteren segurtasunez aritu. Test-ak 8 galdera ditu hainbat adituk proposatuta eta test-a egiten dutenek jakin dezakete ea segurtasunez sarean ibiltzen diren ala ez. Oro har, galderak edozein gaztek sarean aurki ditzakeen egoeraren ingurukoak dira eta hiru erantzunetatik bat aukeratu behar dute. Batik bat galderak nola eratu giza sareetan eta web guneetan profilak, nola ibili argazkiekin sarean, nola jakin 'online' bidezko iruzur batean murgildurik zauden, edota zibererasoaren gainekoak dira. Halaber, test hau ezarririk dagoen web gunean, gazteentzako lagungarri izan daitezkeen argibideak agertzen dira. Hala nola, cyberbullying-a, drogak, berdintasuna, trafiko ziurtasun arauak, erasoak edota iruzurrei buruzkoak. 'Plan Contigo' komikazio gunea ere bada nahi duten gazteek plancontigo@mir.es posta elektronikora zalantzak aurkeztu dezaketelako. Hilabete batean, jasotako aholkueskaeretatik, %75 interneteko segurtasunaren gainekoak eta cyberbllying-aren gainekoak izan dira, %25 eskola-jazarpenen gainekoak, %10 trafiko eta droga kontsumoaren gainekoak eta %5 familia jazarpenen gainekoak. Testa egin nahi dutenek www.tuenti.com/contigo lekura jo behar dute.

BBVA Fundazioak egindako ikerketaren arabera espainiar unibertsitariak dira interneteko deskargak hoberen ikusten dituzten europar gazteak

E

uropako unibertsitate ia ikasle gehienek begi onez ikusten dute interneten bidez, eta ordaindu gabe, musika edota pelikulak deskargatzea. Britain Handian eta Alemanian izan ezik, Europako beste unibertsitate ikasle guztiek begi onez ikusten dute abestiak eta pelikulak doan lortzeko modu hau. Europako buruan estatuko ikasleak daude (%77k onartzen du jarduera hau) eta jarraian, suediarrak (%63), italiarrak (%61) eta frantziarrak (%59). BBVA Fundazioak egindako ikerketaren arabera, software-a deskargatzea (ordaindu gabe noski), estatuko ikasleen artean Europako beste ikasleen artean baino hedatuagoa dago. Deskargen kontua nahikoa onartuta dago Europa osoan zehar, ikusi den bezala Britain Handian eta Alemanian soilik ez da begi onez jarduera hau ikusten. Hala ere, pirateatutako CD edota DVDak erostea ez da hain begi onez ikusten. Horrela, soilik Espainian eta Italian onartzen da jarduera hau, %58 eta %50 hurrenez hurren, eta ikus daitekeen bezala, deskargek duten oneritzitik nahiko urrun.

Kopiatu ala ez Oro har Europako ikasleen gehiengoa Internet artxiboak lortzeko bidetzat onartzen badute ere, gehiengoak ez du begi onez ikusten interneten lortutako testuak propiotzat erabiltzea unibertsitateko lanak egiteko. Interneten bidez lortutako materiala erabiliz gero, iturria aipatu behar dela uste du unibertsitate ikasleen gehiengoak, batez ere Britain Handian eta Suedian. Ikerketak, interneten erabilera aztertzeaz gain, bestelako zenbait gai ere jorratu ditu, hala nola, homosexualen arteko ezkontzak, haurren adopzioak edota eutanasia. Ildo horretan, estatuko ikasleak dira, suediarren atzetik, aipatu hiru gai hauen aurrean adostasun gehien azaltzen dutenak. Homosexualen ezkontzei dagokionez, espainarrek zerotik hamarrera doan eskala batean zortzi puntu ematen dituzte, 7,3 haurren adopzioei eta 7,4 eutanasiari. Abortoaren kasuan, balorazioa 6,8raino jaisten da. Pirateriaren kasuan,

gazteek ez dute garbi ikusten zeozer okerra egiten ari direla. Izan ere, estatuko unibertsitate ikasleen ia %80ak garbi ditu zeintzuk diren ongia eta gaizkia banatzen dituzten balore etikoak, baina erdia baino gehiagoren ustetan, Hajek malguak izan daitezke egoeraren baitan.

Pelikulak eta musika deskargatzea ondo ikusten da, ez horrela, unibertsitateko lanak aurkeztea kopiatutako testuekin


15

Denbora Pasak

ABENDUA ´10

Txisteak ] Bi emekume elkartu eta hitzegiten hasi dira: - Zer moduz atzoko eguna? - Oso gaizki!!! Nire senarra lanetik etxera iritsi zen, hiru minututan afaldu zuen, lau minutuz harreman sexualak izan genituen eta bi minututara lo seko zegoen. Eta zure eguna? -Nirea? Primeran! Senarra lanetik iritsi zenean jatetxe batera gonbidatu ninduen afaltzera, ondoren, ordubeteko paseoa eman genuen izarrez betetako zeru baten azpian. Etxera iritsi ginenean ia ordubete eman genuen

Irabaz ezazu diska bat

sexu jokoetan kandelen argipean eta ondoren, beste ordubetez larrua jotzen izan ginen. Gainera, amaitu eta gero, ordubetez izan ginen ohean

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu.

hitzegiten. Hiriko beste puntan, aurreko bi emakumeen senarrak elkartu dira. - Zer moduz atzoko eguna? - Primeran! Etxera iritsi eta afaria jada prest zegoen. Ti-ta batean afaldu nuen, emaztearekin oheratu eta bi minututan lo nengoen! Eta zurea? - Oso gaizki! Etxera leher eginda iritsi nintzen, ez zegoen argirik eta emaztea kanpoan afaltzera gonbidatu behar izan nuen. Afaria oso garestia

Aurreko irabazlea

Olatz Barriuso (Gasteiz)

izan zen eta taxi bat ordaintzeko dirurik ez nuenez oinez bueltatu behar izan genuen. Etxera iristean, oraindik ere argirik gabe ginen eta kandela batzuk piztu behar izan genituen. Emazteak sexua nahi zuen, baina ni izandako egunarekin nuen estresa zela eta ordubete behar izan nuen zakila

HIRU DADOAK: Hiru dado ditut, eta dado bakoitzean, zenbakiak azaldu beharrean letrak azaltzen dira. Hiru dadoak

tente jartzeko, eta beste ordubete orgasmora iristeko. Hori gutxi balitz,

botatzean, adibidez, honako hitz hauek sor ditzaket: OSA, ESA, ATE, CAE, SOL, GOL, REY, SUR, MIA, PIO, FIN edota VID, baina ezin ditut, adibidez, honako hauek sortu: DIA, VOY, RIN. Zein letra daude

behar izan nituen. ] Eroetxe batera egindako bisita batean, bisitari batek hala galdetu zion

GEZURRA ESATEN ARI DIRA?: Aitor: Egia esaten dudanean, zuk ere egia esaten duzu.

zuzendariari:

Jon: Gezurra esaten dudanean, zuk ere gezurra esaten duzu. - Nola dakizue pertsona bat hemen geratu behar den ala ez?

Posible da kasu honetan batak gezurra esatea eta besteak ez?

Eta zuzendariak horrela erantzun zion:

ere.

- Froga bat egiten diegu. Bainera bat urarekin betetzen dugu eta jarraian,

Ez da posible. Aitorrek gezurra esaten badu Jonek ere gezurra esango du eta gauza bera alderantziz pertsonari goraila bat, edalontzi bat eta kubo bat eskaini eta baineran den

GEZURRA ESATEN ARI DIRA?: ura hustutzea eskatzen diogu. Hartzen duen erabakiaren arabera, badakigu

- Azkenekoan: A D L P N R.

EZETZ ASMATU!

dado bakoitzean?

lokartzeko arazoak izan nituen eta ordubetez emaztearen kontuak entzun

ingresatu behar duen ala ez eta zein nolako tratamendua behar duen. - Ah! Ulertzen dut. Pertsona sano batek kuboa erabiliko luke, goilara eta edalontzia baino handiagoa delako. - Ez -eranztun zuen zuzendariak- Pertsona normal batek tapoia kenduko

- Bestean: S G C I T Y. - Dado batean: O M E F U V. HIRU DADOAK:

luke... Zuk zer nahiago duzu lorategira bistak dituen gela bat ala...

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zenbat areto ditu Guggenheim museoak? a.) 19. b.) 40. d.) 20. Aurreko

irabazlea

- Amodiorik errealena ezagutarazi gabe hiltzen dena da. - Merkataritzak gizonak nahasten ditu,

Aitor FernĂĄndez Erantzun zuzena

Zein urtetan eraiki zuten Foru Aldundiaren liburutegia? d.) 1924an.

ez elkartu. - Ez bilatu akatsa, bilatu irtenbidea.



2010 Abendua #74