Issuu on Google+

Gazte Informazio Aldizkari bakarra

Orrialdea

Inozentaden eguna Galtzear den ohitura

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Edurne Brouard Korrikako arduraduna

ALEA DOAN

Gazteberri

3.

Erreportajea:

2011ko urtarrila 75. Zbk

Zenbaki madarikatua


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

01

URTARRILA Ilbeltza

URTARRILA ‘urte’ eta ‘hila’ hitzen batuketaz sortzen da. Bere esanahia, beraz, urteak dakarren lehenenego hilabetea izango litzateke. Hilabete honen euskarazko beste aldaerak: Izotzila, Neguil, Urtats edota Ilbeltz. - Abendua burnizkoa, urtarrila altzairuzkoa. - Urtarril hotza, neguaren bihotza.

Izotzila

Inkesta Sarean

Txorroskiloa

Krisia telebista ikusten pasako delakoan

Urte berriarekin batera indarrean jarritako tabakoaren inguruko legeak jada zer esan handia eman du. Zein da zure iritzia gai honen inguruan?

U

Bai

rtea hasten denean bizitza berri bat hasteko konpromezua hartzen du jende askok, beti ere hobera egiteko noski! Egunak pasa ahala, konpromezu hori kafera botatzen den azukre koxkorraren antzera disolbatu egiten da, eta ohiko dinamika berera bueltatzen ohi gara. Krisi garaian gaudelarik, dinamika hauetan gauza positiborik aurkitzea zaila izaten da, eta komunikabideetan murgilduta, zenbait berri kezkatzekoak dira. Horrela, estatu mailan egindako ikerketa baten arabera, espainiarrek, bataz beste, egunero lau ordu ematen dituzte telebistaren aurrean. Egunak, oraindik ere 24 ordu izaten jarraitzen duela eta zenbait gauza, hala nola, lo egitea, ezinbestekoak direla kontutan hartuta, pentsazazue probetxuzko zerbait egiteko zenbat denbora geratzen den. Antza denez, bi dira telebistaren aurrean emandako ordu kopuru honen hazkundea esplikatzen duten arrazoiak: gero eta futbola gehiago dago telebistan eta langabezian dauden pertsonen kopurua ere hazi denez, hauek ordu gehiago ematen dituzte telebistaren aurrean. Nik dakidala, orain arte ez da lau orduko iraupena duen futbol partidarik. Are

gehiago, kate bakoitzak lortzen dituen emaitzak ikusita, Tele 5k bere programazioarekin lortzen dituen emaitzak kezkagarritzat jo daitezke. Belen Esteban eta Gran Hermano ardatz dituen kate bat lider izatea benetan kezkagarria da. Baina esaerak dioenez, Spain is different. Horrela, 24 orduz berriak ematen zituen kate bat kendu eta horren ordez ‘alfer’ batzuek etxe batean sartuta zer egiten duten ikustea nahi dute. Gainera, kezka nabarmentzeko, programazio berriak jada albisteeekin lortzen ziren ikusle kopurua gainditu du! Ideia honi buruan bueltak ematen ari nintzelarik albiste on baten berri izan dut. Zoritxarrez, ez da gure artean eman, baina tira, besteen pozaz ere alaitu beharko dugu. Izan ere, Alemaniaren ekonomia %3,6a haziko dela argitara eman da. Ez naiz ekonomian aditua baina nik uste gure garairik onenetan ere kopuru horietara soilik iristen ginela. Alemaniarrak berriz, krisian garen honetan 3,6an haziko dira, eta beraiek diotenez, langabezia teknikora iritsiko dira, hots, lan egiten ez duena nahi ez duelako da. Espainian berriz, ia hazkunde ekonomikorik ez eta lau milioi langabetu. Hori bai, gehienak telebista ikusten.

Urte berriarekin batera aplikatu den tabakoaren kontrako legearekin ados al zaude? %75(*) %25

Ez

(*) Urtarrilaren 13ra arte emandako datuen arabera

Inkesta hau martxoaren 26a arte zabalik izango da. Zure botoa emateko, sar zaitez gazteberri.info-n

Lege gordailua: BI-1151-04

KULTURA SAILAK

posta helbidea: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña Bilboko delegazioa: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info Publitzitatea: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez

(KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


URTARRILA ´11

Gazteberri

3

Inozentaden eguna: galtzear den ohitura? Abenduaren 28an hobengabeen eguna da eta gure kulturan egun hori inozentaden eguna ere bada. Beste zenbait herrialdeetan (Ingalaterra, Alemania, Estatu Batuak, Frantzia Italia edota Portugal), berriz, ohitura hau apirilaren lehenan burutzen da. Baina nola sortu zen ohitura hau?

J

ada jakinaren gainean da abenduaren 28an Herodes I Handiak akatu zituen haur errugabeen heriotza oroitzen duela eliza katolikoak. Mateoren ebanjelioan azaldutakoaren arabera, Herodesek galdetu omen zien Hiru Errege Magoei 'Judutarren errege' izan beharko zen umea zehazki non jaio zen. Hiru erregeek erantzuteari muzin egin ziotenez Herodesek bere lurraldeetan bizi ziren bi urtetik azpiko ume guztiak akatzea erabaki zuen. Hori dela eta, Jose, Maria eta Jesus haurtxoak Egiptora ihes egin behar izan zuten eta han izan omen ziren Herodes hil arte. Azalpen honen arabera, garbi dago Herodesek ezin izan zituela haur horiek guztiak abenduaren 28an hil, Hiru Errege Magoak urtarrilaren 6an izan baitziren Jesus haurtxoa gurtzen, eta ondorioz, Herodesek data hau pasa eta gero hitzegin behar izan zuen Hiru Errege Magoekin. Era berean, zalantza handiak daude jazoera honen zilegitasunaren inguruan, izan ere, garbi baitago garai horietan ez zela idazkietan aipatzen den haur kopuru handi hori bizi. Datu zuzenak eta okerrak alde batera utzita, abenduaren 28a ezarri da egun hau ospatzeko eta horrela egin da hainbat mendez.

Txantxak Baina zergatik burutzen dira inozentadak egun horretan? Erantzuna Herodesen familian bertan aurki daiteke. Herodes I Handiaren biloba zen Herodes Agripa II.ak, bere hogeitamargarren urtebetzean bere aitonaren irudia omendu nahi izan omen zuen eta, horretarako, festa erraldoi bat antolatu zuen, abenduaren 28an amaitu behar zuena. Hain ekitaldi garrantzitsurako, Herodes Agripak beste hainbat lurraldeetako buruzagiak gonbidatu zituen. Bere urtebetetze egunean, Herodes Agripak bere ministroak bildu eta inperioaren legeak bete ez zituen orori kondena bat ezarriko ziola adierazi zuen. Kondenatuen artean festara gonbidatutako ia agintari guztiak aurkitzen omen ziren eta hauek, noski, ihes egiten saiatu ziren. Hala ere, atxilotuak izan ziren eta Herodes Agripak antolatutako jaialdian parte hartu behar izan zuten. Heriotzaren zai zeudela jakinik, Herodes Agripari opariak eta guzti eman behar izan zizkioten, honen gozamenerako. Hau guztia, Herodes Agriparen txantxa bat izan zen, eta eguna amaitu zenean, txantxaren berri eman zien gonbidatuei.

Gero eta inozentada gutxiago Ia bi mila urtez, abenduaren 28an txantxak egiteko ohitura izan da kristau munduan. Gure garaian, inozentada sonatuenak komunikabideetan azaltzen ziren, eta duela zenbait urte arte, jende askok hedabideetan azaltzen ziren inozentaden zai izaten zen. Urteekin, inozentadak egiteko gaitasuna hobetu zen eta batzuk benetan onak ziren; beste batzuk, ordea, ez hainbeste. Inozentaden egunean izan ez arren, zalantzarik gabe inozentadarik onena Orson Welles handiak burutu zuen 1938an irratiaren bidez extralurtarren inbasio bat irudikatu zuenean. Dena den, azken urteetan hedabideek inozentadak alde batera utzi dituzte. Prentsaren oinarrietako bat egia esatea da, eta gaur, egun, hedabide askotan arau hori haustea (nahiz eta egun bakarra eta berezia izan) ez da begi onez ikusten. Gaur egun, gutxi dira ohitura hau mantentzen duten hedabideak, eta batez ere, kirol prentsara mugatzen ari da.

Inozentada onenak Hona hemen nazioarte mailan prentsan izandako zenbait inozentada onen bilduma. ] 1957an BBC ‘Panorama’ saio errespetagarrian negu epelari esker

Suitzako nekazariek Spaghetti uzta oparoa lortu zutela iragarri zuten. Hainbat jendek BBCra deitu zuen Spaguetti zuhaitza non lor zitekeen galdetzeko. ] 1962an Suedian telebista kate bakarra zegoen, eta oraindik ere, txuribeltzean emititzen zuen. Inozentaden egunean (kasu honetan apirilaren lehenan) telebistako arduradun bat pantailan atera zen ikusleei telebista koloretan ikusteko modu erraza zegoela azalduz: nailonezko media bat jarri pantailaren aurrean. Suediak I+G+b beti izan da oso aurreratua... ] 1977an The Guardian britaniar egunkariak oraindik ere sona handia duen inozentada argitaratu zuen. Gehigarri berezi batean, Ozeano Indikoan zen San Serif izeneko uharte batzuen inguruan hitzegiten zen. Uharte nagusiak Upper Caisse eta Lower Caisse izena zuten, hiriburua Bodoni izena zuen eta Presidentea General Pica izena omen zuen. Hainbat jendek informazio gehiagoren eske deitu zuen. Gutxi ohartu ziren emandako izen guztiak inprimategiko terminologia erabiliaz hartu zirela. ] 1992an ‘Talk to the Nation’ irratsaioan Rich Little aktoreak Richard Nixonen ahotsa imitatuz presidente izateko hautagaitza aurkeztu behar zuela adierazi zuen. Bere leloa honakoa izan behar zuen ‘Ez nuen ezer okerrik egin eta ez dut berriro egingo’. Entzule amorratuen deiak ugari zirenez John Hockenberry esatariak txantxaren berri eman behar izan zuen. ] 1998an New Mexicans for Science and Reason aldizkariak Alabama estatuko parlamentuan pi zenbakiaren balioa aldatzea erabaki zuela argitaratu zuen. Erabaki honen arabera, pi zenbakia 3,14159 baliotik 3 baliora pasako zen, antza denez Bibliako trinitatearekin harreman gehiago izateko. ] 1976an BBC 2 Irratian Patrick Moore astronomoak inoiz jazo ez zen gertaera emango zela iragarri zuen. Egun horretan, goizeko 9:47etan Pluto planeta Jupiterrekin alineatu behar zen Lurran den grabitate indarra momentu batez gutxituz. Aipatu bi planeten arteko lerrokadura irauten zuen bitartean salto eginez gero sentsazio berezia nabarituko zutela adierazi zuen Moorek. Aipatu ordua pasa ondoren, hainbat entzulek deitu zuen sentsazio hori nabaritu zuela adierazteko.

Hainbat urtez inozentadarik onenak hedabideetan azaltzen ziren baina, gaur egun, ohitura hori galtzen ari da


4

Gazteberriak

URTARRILA ´11

GazTeBerriak 5.447 euro kuleroen argazkia erakusteagatik

G

oogle Street View delako tresna informatikoari esker munduko edozein punturaino bidaia dezakegu gure ordenagailuetatik. Aplikazio honek hainbat arazo sortu dizkio Google enpresa ahalguztidunari, hala nola, Britain Handian edota Alemanian hainbat pertsonen aurpegiak pixelatu beharra. Googlen azken arazoa, hala ere, Europatik at sortu da. Izan ere, Japoniako Fukuoka hiriko emakume batek enpresa estatubatuarra salatu du aipatu Google Street View aplikazioan bere etxeko lehioan zintzilikaturik ziren kuleroak azaltzeagatik. Bertako egunkarietan jasotakoaren arabera, 20 urteko emakume honek 6.000 yen eskatu dizkio Google-i, hots, 5.447 euro.

Pornoan sartu behar etxea ez galtzeko

G

aur egun bizi dugun krisi ekonomikoak hainbat pertsonei arazo larriak sortu dizkie. Dena den, Nadya Suleman izeneko emakumearen istorioak ez du munduan parekorik. Suleman ama ezkongabea da, baina ez seme edo alaba bakarrarena; guztira hamalau seme-alaba ditu! Sulemanek jada sei seme alaba zituen eta zazpigarrenez haurdun geratu zenean, bere sorpresarako zortzikiak zituela jakin zuen. Ezkongabea izanik eta hamalau seme-alabekin, Suleman estatuak ematen zizkion laguntzei esker bizi izan da. Orain berriz, 340.000 euro behar ditu bere etxea ez galtzeko. Diru hori lortzeko bide bakarra Vivid Entertainment enpresak film porno bat egiteko eskaera izan da.

Mapatxe batek zakila erauzi dio gizon bati

G

izon batek behar dena baino gehiago edaten duenean emaitza imaginaezina izan daiteke, eta jazoera Errusian gertatzen bada are gehiago. Horixe da, hain zuzen ere, 44 urteko Alexander Kirilov errusiarrari gertatu zaiona. Kirilov astebukaera pasa zen bere lagunekin eta ohi baino gehiago edan zuen. Alkoholaren eraginpean edo, mapatxe bat ikusi zuenean “momentu atsegin bat pasatzea bururatu zitzaidan” adierazi du errusiarrak. Hala ere, gauzak ez ziren Kirilovek uste zuen bezala atera eta animalia, izuturik, koxka egin zion Kirilov-i zakilean. Mapatxeak zauri handia egin zion gizonari eta hau Moskuko ospitale batean azaldu zenean medikuek ezin zuten sinetsi gizonak azaltzen ziena.

Bizitzeko munduko hiririk txarrena

S

iberian den Norilsk hiria munduan bizitzeko den hiririk txarrena izatearen ‘ohorea’ du. Hiri hau Sobietar Batasunaren garaian sortu zen, eta bere funtzioa Gulagetan lan egiten zuten pertsonak hartzea zen. Bertan, meategi eta siderurgia gune garrantzitsu bat kokatzen da, baina oparotasun horren truke, munduko hamar hiririk kutsatuenen artean kokatzen da. Antza denez, euri azidoaren eraginez 48 kilometrotan ez da zuhaitzik aurkitzen. Hau gutxi balitz, Siberian egonda, tenperaturak sarritan berrogeitamar gradu zero azpira iristen dira eta haizeak sarritan 100 kilometro ordukoak dira. Gainera, urtean zehar 45 egunez gau osoa da. Hotz eta kutsadura honen ondorioz, Norilsken bizi diren biztanleen bizitza itxaropena soilik 46 urtetakoa da.

Egin zaitez harpide! IZENA: ..................................................... ABIZENAK: ..................................................... ..................................................... HELBIDEA: .................................................... .................................................... POSTA KODEA: ..................................................... Urteko 10 aleetarako harpidetza

TELEFONOA: ..................................................... E-MAILA: .....................................................

Info +

94 470 22 94 telefonora deituz

20 euro

GAZTEBERRI ALDIZKARIA Obispo Irurita plaza, 6 31011 Iruñea 948 253 154


URTARRILA ´11

Gazteberriak

Hauek bai salaketa bitxiak!

G

izakion imaginazioak ez du mugarik, eta halabeharrean, egoera desberdinetara moldatzeko aitzakia harrigarrienak asmatzeko gai gara. Antza denez, imaginazio hau salaketak jartzeko erabiltzen ohi da, jarraian ikusi ahal izango duzuen bezala: ] Lapur batek, etxe batean lapurreta burutzen ari zen bitartean orkatila bihurritu eta etxeko jabea salatu zuen etxea egoera onean ez izateagatik. Bere zoritxarrerako, gainera, etxeko jabea Guardia Zibila zen. ] Familia musulman batek bere semearen irakaslea salatu du irakasleak klasean urdaiazpikoen inguruan hitzegiteagatik. Antza denez, irakasleak bere ikasleei urdaiazpikoak nola ondu behar diren azaldu zien.

] Gizon batek bere bizilaguna salatu zuen bere etxeko paretak oso meheak omen zirelako. Antza denez, salatzaileak bere bizilaguna txiza egiten entzuten zuen. ] Gizon batek klinika estetiko horietako batean 1.200 ileen ezarpenagatik ordaindu zuen. Orain, gizonak klinika salatu du etxera joan eta soilik 1.150 ile zenbatu dituelako. ] Jende askok kanpoan gosaltzeko ohitura edo beharra du. Sarritan pertsona hauek taberna berean hartzen ohi dute gosaria. Hauetako pertsona batek, gosaria hartzeaz gain, txanpon-makinan jokatzeko ohitura ere omen zuen. Hainbat urtez jokatzen izan ondoren eta sari nagusia lortzen ez zuela ikusirik taberna salatzea erabaki du.

Kaleratua film porno bat tesi moduan onartu zuen irakaslea

I

stambuleko Bilgi unibertsitate pribatuko irakasle bat kaleratua izan da Ikusentzutezko Komunikazio ikasle batek graduaziorako lanean film porno bat aurkeztu eta hau onartu zuelako. Deniz Ongun ikasleak bere graduazio lanerako pelikula porno bat grabatzea erabaki zuen, bere esanetan, “askatasun akademikoaren mugak frogan jartzeko”. Pelikula, unibertsitatean bertan grabatu zen. Ihsan Derman irakasleak, Ongunen tesia zuzentzen zuen eta era berean, unibertsitateko Ikusentzutezko Komunikazioaren Departamentuaren sortzaileetako bat izan zen. Pelikula onartzeagatik kaleratua izan da, baina

berak dioen bezala, bere lana ez da polizia etiko batean bilakatzea. “Ikasle batek gai bat hautatzen duenean, nik gomendioak besterik ez dizkiot ematen. Kasu honetan, gaia konplexua zela adierazi nion eta honek guztiak arazoak ekarriko zituela ere adierazi nion. Azken erabakia bere esku zegoen, eta nik beste ikasle bat bezala tratatu behar izan nuen. Aurkeztutako lana ikuspuntu tekniko batetik aztertu nuen” adierazi du irakasleak. Irakasleak ez zuen bideoa gainditutzat eman. Derman ezezik, aurkeztutako lanaren balorazioan parte hartu zuten beste bi irakasle ere kaleratuak izan dira.

5

Txinak gurasoak bisitatzen ez dituzten semeak zigortuko ditu Txina potentzia ekonomiko erraldoia da, baina adineko pertsonak zaintzeko aterpe eskasak ditu. 60 urtetik gorako 167 milioi txinatar inguru bakarrik bizi dira

C

hina Daily egunkariak aditzera eman duenaren arabera, Txinatar gobernuak bere gurasoak bisitatzen ez dituzten seme-alabak zigortzeko lege bat prestatzen ari da. Aipatu legearen zirriborroaren arabera, “senideek ez dituzte adineko pertsonak ahaztu edo baztertu behar eta beraiekin bizi ezean maiz bisitatu beharko dituzte”. Txinak dituen demografia arazoak direla eta, bere garaian agintariek seme-alaba bakarraren legea ezarri behar izan zuten, eta honen ondorioz, gaur egun Txinako populazioa erritmo handian zahartzen ari da. 2009ko datuen arabera, Txinan 60 urtetik gorako ia 170 milioi pertsona dira, hauetako asko bakarrik bizi direlarik.


6

Elkarrizketa

URTARRILA ´11

Edurne Brouard,

Korrikako arduraduna

“Korrika hizkuntza baten alde munduan egiten den manifestaldirik handiena da” Datorren apirilaren 7an Korrikak hasiera emango dio bere 17. edizioari Trebiñun. Hamar egun beranduago, milaka euskaltzaleek ehunka kilometro egin ondoren Donostiara iritsiko da. “Maitatu, ikasi, ari... euskalakari” lelopean Euskal Herriko bazter guztietako euskaltzaleek euskarari babesa emateko aukera izango dute. Baina hau guztia posible egiteko, atzetik lan itzela egin beharra dago, eta horren guztiaren atzean, hainbat urtez Korrika arduradun izan den Edurne Brouard aurkitzen da

Zeintzuk dira Korrikaren xedeak? Korrika euskararen aldeko manifestaldi erraldoia da. Euskal Herrian ezezik, Europan eta mundu mailan ere hizkuntza baten alde egiten den manifestaldirik handiena da. Hamar eguneko iraupena izaten du, egunez zein gauez. Korrikak hiru ezaugarri nagusi ditue. Lehenik eta behin, lekukoa dugu, korrikaldiaren hasieratik amaieraraino eskuz eskuz pasatzen dena. Horrela, euskarak bere helmugara iristeko guztion beharra duela sinbolizatu nahi dugu. Bigarrenik, Euskal Herria osoan burutzen den jarduera da, zatiketa administratiboetatik aparte. Eta azkenik, izenak dioen bezala, korrika egiten den jarduera da, gure hizkuntzak ezin baitu astiro joateko astirik. Aurtengo edizioa Trebiñon hasi eta Donostian amaitzen da. Zein nolako irizpideak jarraitzen dituzue ibilbidea zehazteko? Lehenengo pausoa abiapuntua eta helmuga zehaztea da. Behin hori erabakita, teknologia berriei esker aukera dago denbora zehatz batean nahi duzun ibilbide hori zehazteko. Dena den, gauza konplexuagoa da, irizpide batzuk jarraitu behar ditugulako: hiriburuetatik egun eta ordutegi berezi batzuetan igarotzea, erakunde bezala indartu nahi dugun eskualdeetan inziditu… Edizio bakoitzak lelo berezi bat izaten du. Aurtengoa “maitatu, ikasi,

ari…euskalakari” da. Nola sortu zen ideia hau? Korrikaren lehen pausoa transmititu nahi den mezua zehaztea da. Behin mezua erabakita ahalik eta eta lelorik esanguratsuena bilatzen saiatzen gara. Aurten, euskalakari leloaren burutazioa Igor Elortza bertsolariarena izan da. Berari bururatu zitzaion hitz berri bat asmatu behar genuela transmititu nahi genuen mezua zabaltzeko, eta buelta asko eman ondoren euskalakari hitzarekin jo genuen. Kalakari hitzak asko hitzegiten duena da, eta kasu honetan euskararekin lotu dugu. Edizio bakoitzean pertsona edo erakunde bat omentzen da. Aurten Euskaltzaindia izango da omendutako erakundea. Zertan oinarritu da erabaki hau? Omentzen den pertsona edo erakundea transmititu nahi den mezuari lotuta doa. Aurten, Euskaltzaindia omentzea erabaki da eta erabaki hau hiru zutabeetan oinarritu da. Lehenik eta behin, Euskaltzaindiak euskara batuaren sorkuntzan izan duen eta gaur egun duen papera eskertu nahi da. Euskaltzaindiak corpus bateratu bat sortzen jakin du, eztabaidak eztabaida, baina gaur egun zabalki onartua dagoena. Gure ustez, euskara batuari esker euskara dagoen tokian dago pauso honi eske. Ezinezkoa litzateke euskara uniberstitatean edota komunikabide nazionaletan ulertu batuarik gabe. Baina erabilera sustatu nahi den edizio honetan hori ez da nahikoa.

Horregatik, eta bigarren arrazoia hauxe dugu, Euskaltzaindiak, euskara batuarekin batera, jakin izan du euskalkien ondarea gordetzen. Hor daude euskaltzaindiak dialektologiaren esparruan egindako lan guztiak. Beraz, batua eta euskalkiak uztartzen jakin. Azkenik, ezin ahaztu gure jatorria. Helduen euskalduntze osoa Euskaltzaindiatik dator eta AEK bera Euskaltzaindiaren parte zen, nahiz eta ondoren bakoitzak bere bidea egin. Euskaltzaindia da ofizialtasuna duen erakundea eta ondorioz, herri mugimendu batetik ere omentzea esanguratsua dela esan daiteke. Korrikaren aspektu ezezagunago bat Korrika Kulturala dugu. Zertan datza hau? Korrika, lasterketa, oso azkar pasatzen den zerbait da. Korrikan parte hartzen duen edonork momentu magiko bat bizi izan duela onartuko du. Baina bere izaeragatik iraupen laburra izaten du. Dena den, momentu magiko horiek bizi ahal izateko atzetik lan itzela egin beharra dago. Duela zenbait edizio, herriak oso erantzun ona zuela ikusita, baita ikuspegi ekonomikotik genuela sentitu genuen eta horrela Korrika Kulturala sortu zen, kultur makro ekitaldi bat, bi hilabetetan zehar hainbat ekitaldi burutzen direlarik. Zoritxarrez, gure herri honetan kulturak ez du dirurik ematen, are gehiago, dirua galtzen da, eta horregatik, AEK esfortzu hori egiten du jendeari Korrikaren alde egiten duen esfortzu hori

eskertzeko. Gainera, AEKren helburuen artean euskal kulturaren sustapena ere aurkitzen da. Korrika egiteaz gain, nola har daiteke parte Korrikan? Mila bide daude Korrikan parte hartzeko, nahiz eta nabariena, noski, korrika egitea den. Herrietan martxan jartzear dira Korrika Batzordeak eta bertan nahi duen orok parte har dezake. Korrika Lagun kanpainan ere parte har daiteke, kilometroak margotzen… mila bide daude. Hauetaz guztietaz aparte, diru aportazioak ere eskertuko genituzke, beharrezkoak ditugulako. Hori bai, parte hartzen duenak, ziur naiz, errepikatu egingo duela. Jada hamazazpigarren edizioa burutuko da. Zoriontzekoa da ala, zoritxarrekoa da oraindik horrelako ekimenen beharra izatea? Zoritxarrez oraindik Korrika egin behar da. Dena den, ni emakume baikorra naiz eta uste dut, nahiz eta beharra izango ez den eguna iritsiko bada ere, Korrika egiten jarraituko dugula Korrikaz gozatzen jarraitu ahal izateko. Erreibindikaziorako ekitaldia bada ere alde ludikoa ere badu. AEK bera hiltzeko jaio zen, eta helburuak lortuta gure xedea lehen bait lehen hiltzea da. Euskal Herriak AEKren beharra ez duenean AEK desagertuko da, eta Korrikarekin gauza bera, baina bere alde ludikoa ikusita amnistiatu egin ahal dugula uste dut.


7

Agenda

URTARRILA ´11

Kontzertuak [ 2011eko Urtarrila ] ] 01/08. Ken Zazpi. Kursaal. Donostia. ] 01/08. Une + Zain. Plateruena. Durango. 22:00. ] 01/08. Chuck Prophet vs The Clash London Calling + Chris Von Sneidern + Johnny Green. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00. ] 01/08. Poncho K + Memoria de Pez. Kafe Antzokia. Bilbao. 22:00. ] 01/08. Amorir. Munich Aretoa. Santurtzi. 21:30. ] 01/10. Kiko Veneno. FNAC. Bilbao. 17:30. ] 01/11. Pasadomañana. Hippie Johnny. Bilbao. 24:00. ] 01/13. Pastora. Komplot Aretoa. Donostia. ] 01/13. Lover!. Nuntxaku Zentrua. Bermeo. 20:30. ] 01/13. Sorkun + Bad Sound System. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:30. ] 01/13. Never Mind The People. Bilbaina jazz Club. Bilbao. 22:00. ] 01/14. Nahixan. Bonborenea. Tolosa. ] 01/14. Athom Rumba + Xarma 9 + Lord Witch + Desprezio. EspaloiaKafe Antzokia. Elgeta. ] 01/14. Elliot Murphy & Oliver Durand. Bastero Kulturgunea. Andoain. 21:30. ] 01/14. Chivo + Mi Dulce Geisha. Kadok Aretoa. Barakaldo. ] 01/14. Ken Zazpi. Olalde Aretoa. Mungia. ] 01/14. Helloween + Stratovarious. Rock Star Live. Barakaldo. 20:00. ] 01/14. The Fakeband. Residence. Bilbao. 22:00. ] 01/14. Zea Mays. Hori Bai gaztetxea. Larrabetzu. 22:00. ] 01/15. Elliot Murphy & Oliver Durand. Olalde Aretoa. Mungia. 21:00. ] 01/15. The Foxy Leires. Sentinel Rock Club. Erandio. 21:30. ] 01/15. Aiko Erromeria. Plateruena. Durango. 19:00. ] 01/15. Chuck Prophet & The Spanish Bombs Vs London Calling. FNAC. Bilbao. 19:00. ] 01/15. Kodigo Norte + Bawer. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00. ] 01/15. Caroline & The Threats + El Paso Killers. El Balcón de Lola. Bilbao. 21:00. ] 01/15. Manent + Lauroba. Bilborock Aretoa. Bilbo. 21:30. ] 01/15. Ze esatek! + Blaka + La pop` lla. Antiguako frontoia. Donostia. 22:00. ] 01/15. The Extended Plays + Thee Qüibbles. Edaska Taberna. Barakaldo. 22:00. ] 01/16. Elliot Murphy & Oliver Durand. BBK Aretoa-Musiketan. Bilbao. 20:00. ] 01/16. Lover!. Ibu-Hots. Gasteiz. 20:30. ] 01/19. Correos. FNAC. Donostia. 19:00. ] 01/19. Me & The Bees. FNAC. Bilbao. 18:00. ] 01/20. Correos. Gora Taberna. Gasteiz. 20:30. ] 01/20. Love of Lesbian. BBK Aretoa. Bilbao. 20:00. ] 01/21. Tote King. Movie Aretoa. Iruñea. ] 01/21. Alice & The Blackfeet. Bilborock Aretoa. Bilbo. 22:00. ] 01/21. Yakuzi. Kultur Etxea. Berriz. 21:00. ] 01/21. Moby Dick + Zaldiak. Arriola Kultur Aretoa. Elorrio. 21:30. ] 01/21. Schwarz + Black Fever. Santana 27. Bilbao. 22:30.

] 01/22. Barón Rojo. Totem Aretoa. Iruñea. 22:00. ] 01/22. Rosendo. Kube Aretoa. Tafalla. ] 01/22. Ilegales. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 01/22. Boat Beam + Murdego. Gaztemaniak kontzertua. Lizardi Antzokia. Zarautz. 22:00. ] 01/27. Color Humano. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:00. ] 01/28. Tachenko + Magnética. Jimmy Jazz. Gasteiz. 21:30. ] 01/28. Ulanah. Plateruena. Durango. 22:00. ] 01/28. Niños Mutantes + Julio de la Rosa. Azkena Aretoa. Bilbao. 22:00. ] 01/28. Delafé y Las Flores Azules. Gasteszena. Donostia. 20:15. ] 01/29. Surfing Kaos. Putzuzulo Gaztetxea. Zarautz.

]01/29. Ama Say + R + Gora Japon. Plateruena. Durango. 22:00. ] 01/29. Thin Lizzy + Supersuckers. Rock Star. Barakaldo. 21:00. ] 01/29. Athom Rumba. Kafe Antzokia. Ondarroa. ] 01/29. Tachenko + El Véloz Murciélago Hindú. Santana 27. Bilbao. 21:00. ] 01/30. June et Luna. BBK Aretoa-Musiketan. Bilbao. 20:00. ] 02/04. MClan. Victoria Eugenia Antzokia. Donostia. 20:00. ] 02/05. Ken Zazpi. Frontoia. Gernika. 22:30. ] 02/09. Junip. Azkena Aretoa. Bilbao. ] 02/11. The New Mastersounds. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 02/11. Ken Zazpi. Bastero Kulturgunea. Andoain. 22:00. ] 02/23. Fourscore. Gora taberna. Gasteiz. 20:30. ] 02/26. Tierra Santa. Totem Aretoa. Iruñea.


8

Erreportajea

URTARRILA ´11

Zenbaki madarikatua 13 zenbakiak gure kulturan esanahi berezia du, beti ere zentzu negatibo batean. Dena den, beste zenbait kulturetan kontrakoa gertatzen da, hots, hamairu zenbakia zoriarekin erlazionatutako zenbakia da. Zer dela eta zenbaki honen berezitasuna?

K

ristautasun aurreko garaietan, 13 zenbakia zenbaki madarikatua zen. Judaismoa nagusi zen lurraldeetan 13 zenbakia negatibotzat jotzen zen. Eskandinabia aldean ere hamairu zenbakia gaizkiarekin erlazionatzen da, antza denez, Loki izeneko jainko maltzurrak jainkoen panteoian hamairugarren tokian kokatzen baitzen.Eskandinabiar mitologiaren arabera, Panteoian hamabi jainkorako afaria prestatu zen, baina bertara, Loki jainkoa ez zegoen gonbidatuta. Hala ere, hau afarian azaldu zen eta hau botatzeko sortu zen borrokren ondorioz Balder izeneko Jainkoa hil zen. Eskandinabiar erroa duen afari honen kontaera, hainbat adituentzat Kristautasunean eragina izan zuen. Jada Kristoren garaian, 13 zenbakia harreman zuzena du Jesusek emandako Azken Afariarekin. Jakina den bezala, afari horretan, Jesusekin batera beste hamabi apostolu zeude, hau da, guztira hamairu. Afariaren ondoren, apostoluetako batek, Judasek, Jesus traizionatu egingo du, eta hori dela eta, gure kultura judeokristauan mahai batean hamairu pertsona esertzeak zorte txarra ekartzen omen du. Kristautasunean jarraituz, San Joanen Apokalipsiaren liburuan hamairugarren kapitulua antikristoaren ingurukoa da.

Alde positiboak Oro har hamairu zenbakia zenbaki madarikatua izan bada ere, beste hainbat kasutan guztiz kontrakoa jazotzen da. Horrela, Greziako Olinpoan Zeus zen jainko nagusia eta berarekin batera, beste hamabi jainko

ziren; guztira, hamairu. Greziar mitologiaren arabera, hamairugarren jainko hori Ulises zen. Kultura germanikoan, berriz, hamairugarren zenbakiarekin erlazionatutako jainkoa Freya dugu, jainkosa ederra eta amodioaren ordezkaria. Aintzinako Egipton ere hamairu zenbakiak esanahi berezia zuen. Haien sinismenen arabera, heriotza bizitzaren hamairugarren fasea zen, hots, jainkoen etxera joateko bidea. Egipton egiten omen ziren erritoetan tenploan hamairu urrats jarraitu behar omen ziren. Hauetako seik ausardia, ziurtasuna, borondatea, helburuak, desioa eta balentria ordezkatzen zuten. Sei pauso hauek aurreraka eman behar ziren, eta aurreraka ematen zen pauso bakoitzeko pauso bana eman behar zen. Hamabi pauso horiek eman ondoren, hamairugarren pausoak sinbolikoki bizitza berri batera igarotzeko balio zuen. Greziara bueltan, Pitagorasen ustetan, hamairu zenbakia garapen eta hazkundearen zenbakia zen. Hesiodok ere bere “Lanak eta egunak� idatzian jada hamairu zenbakiaren madarikazioaz hitzegiten du, eta hori dela eta, hil bakoitzeko hamairugarren egunean ez zela erein egin behar adierazten zuen. Erroman, berriz, hamairu zenbakia Julio Cesarren zenbakirik gustokoena zen, izan ere Hamairugarren Legioari esker boterera iritsi zen.

Siniskeria Dena delakoa, hamairu zenbakiaren inguruko siniskeria gure egunetara iritsi da, eta

gaur egun, batez ere, zorte txarrarekin erlazionatzen da. Hau garbi ikusten da kirol munduan. Hainbat kirol disziplinetan jokalariek 13 zenbakia ekiditzen saiatzen dira. Bat Formulan, adibidez, ez dago hamairu zenbakia daraman kotxerik. Ezaguna da Ă ngel Nietoren 12+1 formula hamairu zenbakia ez esateko erabilitako formula. Hainbat hoteletan 12. solairutik 14. solairura pasatzen dira, edo zenbait kasutan 12 a eta 12 b solairuak daude. Hainbat eraikin famatuetan es da hamairugarren solirua existitzen, hala nola, Rockefeller Center edota Pierre edo Helmsley hotelak. Hamairu zenbakiaren inguruko siniskeria patologia ere bilaka daiteke eta 'triscadecafobia' izena hartzen du. Patologia hau pairatzen duten pertsonak ez dira kalera ateratzen hilak 13 egun dituenean, ez dira hamairugarren solairu batera joaten edota zinean ez dira hamairugarren ilaran esertzen. Iberia edo Aliatalia hegazkin konpainiek adibidez, bere hegazkinetan ez omen dute 13. lerrorik.

Asteko egun bereziak Hamairu zenbakiarekin batera asteratea eta ostirala egunek nahasketa madarikatua sortzen dute. Zergatik? Askoren ustetan ostirala eta hamairu zenbakia nahastea bi sinbolo madarikatu nahastea da. Ikusi ahal izan dugun bezala, hamairu zenbakia zenbakia madarikatua da kultura judeo-kristauan, baina zer dago ostiralaren inguruan? Antza denez, bi dira egun hau madarikatzeko arrazoiak: Jesus ostiral batean gurutzatua izan

Dolar bateko biletearen atzekaldean hamairu zenbakia modu desberdinetan azaltzen da

Kiroletan bereziki, hamairu zenbakiaren madarikazioa nabaria da inork ez baituzenbaki horrekin lehiatu


URTARRILA 麓11

Erreportajea

Ostirala 13 eta Asteartea 13 zorte txarra emten omen dituzten egunak dira. Lehenak Frantziako Tenplarioekin egindako sarraskian du jatorria; bigarrenaren jatorria, berriz, Gudaren Jainkoa den Marterekin erlazionatuta dago

zen eta Ebak Adani sagarra ostiral batean eman omen zion. Dena den, ostirala 13 egunaren madarikaziorako arrazoia bestelakoa da, eta Tenplarioetan aurkitzen da. Izan ere, Tenplarioak izan ziren nolabaiteko banka sistema bat eraiki zuten lehenak. Tenplarioek dirua eta jabetzak babesteko abilezia berezia zuten eta hori dela eta hainbat pertsonen ondasunak kudeatu zituzten. Horri esker, denbora laburrean aberastea lortu zuten. Ingalaterraren kontrako guda baten ostean garai horretan Frantziako errege zen Felipe Ederra xoxik gabe geratu zen. Egoerak behartuta, urrea 'lapurtzea' erabaki zuen. Bere lehen biktimak judutarrak izan ziren baina hauen urrea ez zen nahikoa eta ondorioz, Tenplarioen kontra jo zuen. Horrela, 1307ko Urriaren 13an, ostirala, Frantziako Tenplarioak atxilotzen hasi ziren. Mundu guztiak injustizia bat zela jakin arren inork ez zuen ahoa ireki. Erregeak gaizki jokatu zuela jakinik eta Tenplarioak bizirik mantentzen bazituen etorkizunean arazoak izango zituela jakinik, Klemente V Aitasantuari Tenplarioak heretiko izendatzea eskatu zion eta hori del eta ehunka tenplario erreta akatu zituzten. Zazpi urte beranduago, hots, 1310ean,

bizirik geratzen ziren azken bi tenplarioak heriotzara kondenatu zituzten: Molayko Jacques eta Charnayko Godofredo. Hil aurretik, Jacquesek eskuak askatzea eskatu zuen, horrela otoi egiteko aukera izango baitzuen. Bere otoitzean kondenaren injustiziaren aurrean mendekua eskatu zion Jainkoari. Hilabete beranduago, kontarko eztarritik piku bat sartu eta Klemente V Aitasantua hil egin zen. Ia jarraian, kondena aurrera eraman zuen Nogaret eta Felipe Erregea bera hil egingo dira. Madarikazioa ez zen hor amaitu eta Feliperen oinordekoak banan bana hil egingo dira. 1328an, Feliperen oinordeko guztiak desagertuko dira eta horrela Frantzian 300 urtez agintean izan zen Capetiansen Dinastia desagertuko da. Normala den bezala, garaiko biztanleak txunditurik geratu ziren jazoera honen aurrean eta 'Molayren madarikazio' izenarekin ezagutzen zenaren berria Europatik zehar hedatu zen. Europako hegoaldean, berriz, ortirala 13 baino, asteartea 13 da egun madarikatua. Printzipioz, sinismen honek ez du bere jatorria inolako gertaera historikoan. Antza denez, asteartea Marte Jainkoarekin erlazionatuta dago, hots, Gudaren erromatar jainkoarekin.

9

Bestelako siniskeriak H

amairu zenbakiaren gainean dagoen madarikazioa superstizio edo siniskerien barruan sar genezake. Zientziari erreparatuta, hamairu zenbakiak ez du halako balio berezirik, ez adibidez Pi zenbakiak izan dezakeena bezalakoa, baina gure jardueretan pisu garrantzitsua du. Hamairu zenbakiaren ezagutzen den superstiziorik ezagunenetariko da, baina ez bakarra; hona hemen beste zenbait. ] Katu beltz batekin gurutzatzea ibiltzen ari garen bitartean zorte txarraren seinale omen da. Tradizio katolikoan katu beltzak deabruaren berraragiztatzetzat jotzen zen, eta horregatik, bere garaian erre egiten ziren. ] Atearen atzekaldean ferra bat zintzilikatzea zorte onaren seinaletzat hartzen da. Antza denez, ferrek ez dute sorginak etxeetan sartzen uzten, eta ondorioz, hauen deabrukerietatik salbu aurkitzen gara. ] Gaizki zintzilikatutako koadro batek zorte txarra ematen omen du. Honen jatorria Grezia klasikoan aurkitzen da; garai horretan, agintariren baten irudia lurrera erortzen bazen hau denbora gutxira hil egingo zela uste zen. ] Gatza botatzea zorte txarraren seinale da. Duela 3500 urte inguru, gatza adiskidetasunaren sinboloa zen elementu hau ustel-ezina zela uste baitzen. Hori dela eta, gatza botatzenbada, adiskidetasuna botatzen dela adierazten da. Gatza erortzen bada, zorte txar horri buelta eman ahal izateko ezkerreko sorbaldaren gainean gatza apur bat bota behar da. ] Ispilu bat apurtzea ere zorte txarraren seinale da, kasu honetan zazpi urtetako madarikazioa baidakar. Ispiluak aztinantzaren elementu magikoak ziren, eta beraz, hauek apurtzen baziren etorkizunean jazo behar zen gertaera txar bat ez erakusteko zela uste zen. ] Norbaitek domenistiku egiten duenean 'Jesus' esateak zorte ona ematen omen du. Domenistiku egitean pertsona batek bere gorputzaren barruan dituen birusak kanporatzen ditu eta aldamenean dituen beste pertsonak kutsa ditzake. Hauek, ez kutsatzeko, jainkoaren izena esaten dute honen babesa lortzeko. ] Lau hostoetako hirusta zorte onaren sinboloa bilakatu da. Belar honek esanahi magikoa zuen Britain Handian ziren druidentzat, jada kristo aurretik ere hauei esker demonioak ikus zitezkeela uste baitzen. Kontaerak dionenez, Eba paradisutik bota zutenean lau hostoetako hirusta bat hartu zuen berarekin. ] Eskailera baten azpitik pasatzeak zorte txarra ematen duela uste dute askok. Eskailera bat paretaren

kontra jarrita dagoenean hiruki bat sortzen du pareta eta zoruarekin. Aintzinean, hirukia sinbolo sakratua zen (piramideak, hirutasun santua...) eta beraz, sakrilegioa zen bertatik igarotzea. ] Jende askok egurra ikutzeko ohitura du zorte ona emango diolakoan. Antza denez, honen jatorria Jesus hil zen gurutzetik gorde ziren zatietan dago. ] Ohea gelako ateruntz begira jartzeak zorte txarra ematen omen du. Orain ez hainbeste, baina aintzinean jendea bere etxean hil egiten zen, batez ere, ohean. Horregatik hildakoak gelatik ateratzerakoan hauek hankak aurrera begira zituztelarik egiten zen. Ohea atera begira jartzean, lo egiterakoan hankar ere aurrera begira jarriko genituzke, hildakoen antzera. ] Eguna ezkerreko hankarekin hasteak ere zorte txarra ematen omen du. Petronioren 'Satiric贸n' lanan jada siniskeria hau aipatzen da. Antza denez, ezkerreko hankarekin hasteak eguzkiaren errotazio norabidearen aurka joatea da. ] Ezkontza ondoren muxu bat ematea ohitura bilakatu da, horrela ezkontza guztiz amaituta dagoela edo esateko. Aintzinean, muxu bat ez zen nahikoa eta ezkonberriek jendeaurrean harreman sexualak burutu behar izaten zituzten. ] Ezkontzekin jarraituz, ezkonberriak elizatik ateratzen direnean arroza botatzea ere ohitura bilakatu da. Aintzinean, goxoak botatzen zire, hauek emazte berriaren ugalkortasunean on egingo zutelakoan. Dena den, garai txarretan askoz merkeagoak ziren garia eta arroza botatzen hasi ziren, eta horrela, gure egunetaraino. ] Emazte ezkonberria besoetan hartuta etxean sartu ezkontzen inguruan finkatu den beste ohitura bat da. Bere jatorrian, senarrak emaztea etxean sartzean estropozu egitea ekiditu nahi zuen, horrek etxe hori egokia ez zela adierazi nahi baitzuen.


10

Sexua

URTARRILA ´11

Errealitate birtuala: sexualitatearen etorkizuna Sexua, gizadiaren hasieratik, ugalketa beharretara erantzuteaz gain, denbora pasa izan da. Gaur egun, aurrerapen teknologikoak direla eta, gizakiok duela zenbait urte imaginaezina zen moduan bizi ahal dugu sexualitatea

H

Errekorrak ere sexu munduan

E

rrekorren Guinness liburuari esparru desberdinetan izan diren errekorren berri izan ohi dugu. Sexu mundua ez da hemendik at geratu, eta izan badira, esparru honetan ere errekorrak bilatzen eta jasotzen izan diren pertsonak. Hona hemen zenbait: ] Ordubetean ejakulazio gehien lortu duen gizonak 16 aldiz ejakulatu zuen. Emakumezkoen kasuan, ordubetean orgasmo gehien lortu zuen emakumeak 138 orgasmotan jarri zuen marka! ] Emakumezkoen artean, ejakulaziorik luzeena ia 3 metrotaraino iritsi zen. ] Gizonezkoen kasuan berriz, semenak bidaiatutako luzera 5,71 metrotaraino iritsi zen. ] Gizonezkoetan, ejakulazioaren bataz besteko abiadura 45,05 km ordutakoa omen da. ] 1991ko uztailan Michelle Morga izeneko emakumeak esperma gehien zurgatu duenaren errekorra ezarri zuen: 0,96 litro. ] Gizon batek, 30 urtetan, 52.000 harreman sexual izan zituen. ] Ingalaterrako Sean Stewart da, orain arte, ezagutzen den aitarik gazteena. 1998an 12 urte zituelarik aita izatea lortu zuen.

istorian zehar gizakiok modu desberdinean bizi izan dugu gure sexualitatea. Ohikoena, barneraketa, sexu organuen miazketa eta muxuak ematea izan da. Ausartenek bestelako praktika sexualak burutu dituzte, eta bikotekide faltan bakoitzak justizia bere eskutik hartu du, hots, masturbaziora jo du. Sexua miloika pertsonen bizitzan ardatz bilakatu da, eta gizarte kapitalista batean bizirik, asko izan dira behar horri etekina atera nahi izan diotenak. Hortxe dugu, besteak beste, sexuaren inguruan sortutako industria desberdinak: zine pornografikoa, jostailu sexualak, arropa sexya…

Merkatuaren menpe Zalantzarik gabe, Internetekin batera sexu harremanak eraldatu egin dira, honi esker beste toki batean zen pertsona batekin harremanak izateko aukera egia bihurtu baitzen; eta ez gara masturbazioaz ari. Horrela, pasa den mendearen amaieran Sex Suit delako neoprenoa ekoizten hasi zen. Jantzi honek, 36 sentsore ditu, gure organu sexualetara konektatuta gehienak, eta hauek, era berean, ordenagailura konektatzen dira. Konexioa bi aldeetakoa da, hots, ordenagailuak ere 'aginduak' bidali ahal dizkio jantziari. Ondorioz, neoprenoa jantzita duten bi pertsonek harreman sexualak izan ahal dituzte nahiz eta hainbat kilometrotara izan. Prezioagatik edo, neopreno honek ez du arrakastarik izan merkatuan.

Internet hedatzen joan den heinean, zibersexua delako fenomenoa ere hedatu da. Horrela, gaur egun hainbat dira eguna web pornoetan ematen duten pertsonak. Kasu larrienetan, pertsona hauek soilik ordenagailuaren bestaldean den norbaitekin kitzikatzen dira. Ikerketa baten arabera,

zibersexuarekiko adikzioa duten pertsonak ezkondutako gizonezko helduak dira, sarritan seme-alabekin. Target hau, printzipioz, botere ekonomiko gehien duen gizarte sektorea da, eta ondorioz, hainbat adituren esanetan, laster merkatuak hauek asetzeko produktuak kaleratuko omen ditu.

Sexuaren inguruko bitxikeriak

G

izakiok betidanik izan dugu exajerazioarako joera, eta sexu kontuetan, are gehiago. Jarraian, sexuaren inguruko zenabai bitxikeria azaltzen dizkizuegu, baina gai honen inguruan kontatzen den guztiari zalantza ikurra jarri behar zaionez, soilik bitxikeriatzat hartu. Hona hemen, beraz, zenbait sexu bitxikeria: Zakila tente jartzean barrabilen tamaina %50an hazten da. ] John Holmes aktore porno famatua omen da. Berak zioenez, bere zakilak 35

zentimetrotako luzera zuen. Bere kasua zalantzagarria bada ere, ez beste hau, Lond Dong Silver delakoa famatua egin baitzen bere zakilak (tentetu gabe) 45 zentimetroko luzera baitzuen. ] Munduko baginarik handiena Anna Swan eskoziarrarena omen zen (18461888). Emakume honen bagina zerikusi izango zuen bere tamainarekin, izan ere Swan andereak 2,33 metrotako luzera baitzuen. ] Konga Erresumako Fatefehi Paulah

erregeak, 1777an, 37.900 neskatxa desloratu zituela ziurtatzen zuen. ] NBAko jokalari historikoa den Wilt Chamberlain 20.000 emakume desberdinekin harreman sexualak izan omen zituen. ] Sadeko Markesa Mille Dubois anderean oinarritu omen zen “Ikuitzailearen filosofia” lanan azaltzen den madame Saint Ange pertsonaia eraikitzeko. Antza denez, Millle Dubois aktorea 20 urtetan 16.527 gizon desberdinekin oheratu omen zen.


11

CAMINO A LA LIBERTAD

NO CONTROLES

LA POSESIÓN DE EMMA EVANS

Gazteberri

URTARRILA ´11

Sobietar Batasunean preso zen talde baten istorioa dugu hau. Siberian den Gulag batetik ihes egitea lortuko dute eta milak kilometroetako bide arriskutsua egin behar izango dute askatasuna lortzeko.

Emma Evans familia autoritario baten barruan hazten ari den nerabea da. Familiaren kontroletik ihes egiteko edo, bere desiorik izkutuenak aske utziko ditu, baina horren ondorioz, kontrolatu ezin dituen indarrak etxean sartuko zaizkio.

Koldo Izagirre

Idazle desberdinak

TXALAPARTA

ELKAR

SUSA

BARRUTIK

Manent Manent pop alternatiboa lantzen duen tolosar taldea dugu. Bere lehen lan arrakastatsuaren ondoren taldeak kide berri bat du teklatuetan. ‘Barrutik’ lana euskarazko 6 abestiz osatuta dago eta osagai gisa, ‘Kanpotik’ izeneko EP bat kaleratu da hizkuntz eta kultura desberdinak nahastuz.

Hamar ipuin batzen dituen liburu hau ez da berez bilduma tematiko bat, Xabier Montoiak hainbat gai, garai eta lekutan girotu dituen istorioak baizik. Kontagai eta kontamoduen aniztasunaren azpian, egileak ohi duen begirada zorrotza eta idazkera doia nabarmentzen dira, gozotik baino gehiago garratzetik daukaten ipuinotan.

HOY ES SIEMPRE TODAVÍA

Euskaraz egitea, tu egitea da. Hizkuntza da, baina ezintasunaren eredu. Gaztelania ez zaio inoiz inori inon inposatu; Errege batek esana da, eta ez da euskarari eginiko agresioa hala ere. Zenbat horrelako! Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak.

AMARAUNAK

Liburu honetako idazleei ez zieten esan zaila zela ERASMUS-etik etxeera onik itzultzea eta ezinezko Erasmusetik Euskal Literaturara bizirik ailegatzea. Horrenbestez, gauza bakarra eskatzen diote Euskal Literaturari: “Aitortzeko geuri eta beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera.

Jokin Urain

Sergiok modu ezin txarrean pasako du gabon zaharra, hotel batean bere hegaldiko beste bidaiari guztiekin elurte handia izan delako. Gau horretan Sergiok bere neska ‘berreskuratu’ beharko du.

EZ DAGO ETXEAN

ESPAINIA. 90 Min. ZUZENDARIA: Manuel Carballo. AKTOREAK: Sophie Vavasseur, Stephen Billington, Doug Bradley, Lazzaro E. Oertli Ortiz, Richard Felix.

AUTOPSIARAKO FROGAK

EE.BB. 133 Min. ZUZENDARIA: Peter Weir. AKTOREAK: Colin Farrell, Ed Harris, Jim Sturgess, Saoirse Ronan, Mark Strong.

ORGASMUS

ESPAINIA. 96 Min. ZUZENDARIA: Borja Cobeaga. AKTOREAK: Unax Ugalde, Julián López, Alexandra Jiménez, Secun de la Rosa, Mariam Hernández, Marivi Bilbao, Ramón Barea.

Xarma

Set

Xarma taldea Keike taldearen jarraipenetik dator. Rocka oinarri duten abardura anitzeko 12 abesti aurkitu daitezke. Abesti hauetan rocka ezezik metal eta pop zertzeladak ere aurkitu daitezke, gai intimistak zein kritika sozial eta politikoa zorrotza egiten duten hitzak oinarri dituztelarik.

Set taldeak euren “Hoy es siempre todavía” lehen diskoarekin mezu bat helarazi nahi digu: ametsak egiazko balira bezala kokatzen dira, samurtasunez, pasioz, sosegurik gabe, artegatasunaz jasaten ditugunak; eta sarri, musika notak ezartzen dizkiogu.


12

Gazteberri

URTARRILA ´11

Ikusi eta Ikasi: euskarazko ikuskizun onenak euskaraz Bilboko Udalaren Euskara Sailak Ikusi eta Ikasi programaren zazpigarren edizioa jarri du abian. Programa arrakastatsu honek umeentzako jarduerak eskaintzen ditu euskaraz, aisialdia, kultura eta hezkuntza uztartuz

B

ilboko Udalaren Euskara Sailaren 'Ikusi eta Ikasi' programaren edizio berriaren eskutik haurrei bideratutako 30 jarduera baino gehiago izango dira. Aurtengo edizioan, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako kultur jarduera interesgarriak izango dira, hala nola, antzerkia, ipuinkontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab… Jarduera hauek guztiak honako egoitza hauetan burutuko dira urtarrilaren 17 eta martxoaren 19 bitartean: Begoñako eta Deustuko Udaltelgietan, Indautxuko El Carmen aretoan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola

eta Zurbaran ikastetxe publikoetan. Gainera, Zazpi Kaleetan eta Bilbo Zaharrean dagoen eskariari erantzuna emateko, lehenengoz Bilborock aretoa ere programaren egoitza izango da Ikusi eta Ikasi Euskara Saileko ekimena da, Topagunearekin lankidetzan, eta BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia babesle direlarik. Ekimen honen helburua da Bilboko umeen artean euskararen erabilera sustatzea euren aisialdian. Ikusi eta Ikasi programaren beste helburu bat da txikienen artean hezkuntzabalioak, partaidetza, gizalegea eta irudimena bultzatzea.

Zinea ere euskaraz

E

usko Jaurlaritzako Kultura Sailak 'Zinema euskaraz' programa sustatu du euskal hiriburuetako zinema aretoetan urte osoan zehar euskarazko pelikulak izan daitezen. Ekimen honen xedea hiritarrei zinema euskaraz ikusteko aukera erraztu, zinema euskaraz eskatzen dutenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukera bultzatu, eta euskara kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzea da. Programari hasiera emango dion filma 'Jainkoez eta gizakiez' film frantziarra izango da. Fim honek pasa den Canneseko zinemaldian Epaimahaiaren Saria jaso zuen eta Oscar Sarietan ere izango da.

Zinean eta DVDan Programa beraren barruan, gainera, euskarazko bi DVD ere salgai jarriko dira: “El Equipo A” eta “Marmaduke”. ‘Zinema euskaraz’ programaren oinarria filmeen erakustal-

dia izanik, zinema-aretoetan 20 film euskaraz ikusi, beste 27 DVD formatuan saldu eta www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan doako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukera bultzatuko da. Horrez gain, akordioak sinatuko dira udal desberdinekin, film horietako batzuk udal zinema-aretoetan pantailaratzeko aukera izan dezaten. 2011 urte osoan, Zinema Euskaraz programak areto komertzialetan hilero filmak euskaraz estreinatu eta aldizka DVDak merkaturatzeko aukera bultzatuko du. Helburu horri begira, zenbait film euskaraz banatzeko eskubideak negoziatu dira, Berlingo Jaialdiaren 2010eko Film Onenarentzako Urrezko Hartza lortu eta 2010eko Oscarretarako aurreaukeratuta geratu den “Bal” izenburukoa, Harrison Ford protagonista duen “Crossing over” edota “In a better world” filma tarteko direla.


Zientzia

URTARRILA ´11

13

2010eko albiste zientifiko garrantzitsuenak Urte amaiera guztietan atzera begiratzeko joera izaten dugu eta amaitzear den urteak zer eman duen aztertu. Horixe da, hain zuzen ere, Donostiako Kutxaguneak zientzia munduan emandakoarekin egin duena. Kutxaguneak, amaitu berri den urtean zientzia esparruan, bere ustez, hamar albisterik garrantzitsuena aukeratu ditu, hauek guztiak, 4 taldetan banatu dituelarik: Bizitzaren zientziak, Bizitza kalitatea hobearen bilaketa, Klima aldaketa eta Muga Berriak

Bizitzaren zientziak

Bizi-kalitate handiago baten bilaketa

Klima aldaketa

Muga berriak

Zelula helduak berriro programatzea. Biologia tradizionalaren baitan zelula ama helduak espezialistak dira, eta mota bereko zelulatan soilik bikoiz daitezke. Ideia hori, jada ez da hain zuzena, izan ere, gaur egun, zelula amak berriro programatzea lortu baita, eta, hala, haien zertarakoa ez da aurrez zehaztua. Horrela, mota bateko zelula bat beste mota bateko zelula bihur daiteke. Horretarako, hasieran, lau gene gehitu zitzaizkien berriro programatu nahi ziren zelulei; gerora, ordea, ikusi zen aurretiaz zeuden geneei informazioa gehituta soilik ere egin zitekeela. 2010an, RNA sintetikoa erantsiz zelula berriro programatzea lortu da.

Malariaren aurkako borroka 2010an malaria igortzen duen parasitoaren aurrean immunea den eltxo bat sortu da, nahiz eta oraindik, ezin ingurune naturaletan bizi. Bestalde, eltxoen mugimendua hauteman eta hegan ari diren bitartean erretzen dituzten bi laser izpi botatzen dituen aparatu bat merkaratu da oso prezio merkean.

Klima-aldaketa 2010ean, klima-aldaketa erreala dela eta haren jatorri posibleena erregai fosilak erretzea dela baieztatzen duten milaka datu lortu dira. Hala ere, zerbait harrigarria jazo da: aurten modu beldurgarrian zabaldu dira klima-aldaketan «sinesten» ez duten pertsonen mugimenduak. Larriena ez da sinestea edo ez sinestea; arazoa da sinesten ez bada ez dela ezer egiten hori ekiditeko, eta, une kritikoan gaude: gure etorkizuneko ongizatea egun egiten dugunaren mende dago nabarmen.

Exoeskeletoak Zelula sintetikoak. 2010ean, Craig Venter-ek genoma sintetikoa zuen zelula bat sortu eta funtzionatzen zuela adierazi zuen. Horrela, lehen aldiz, ordenagailuaren memorian soilik zegoen izaki bizidun baten genoma oso bat egiazko genoma bihurtzea lortu da. Honi esker, zelula batean nahi adina aldaketa egiteko bidea zabalik dago.

Urte luzeetan, zalantza izan da Neanderthalak gurekin hibridatu ote ziren ala ez. Zalantza argitu da jada. Hibridatu egin ziren, eta datuek adierazten dute hori Ekialde Ertainean gertatu zela. Neanderthalen geneen % 2 ditugu.

Protoiekin egindako talka-esperimentuak amaitu ondoren, berunezko ioien arteko talkei ekin zitzaien. Datuak sakon aztertu behar diren arren, dagoeneko agertu da lehenengo sorpresa: unibertsoaren lehenengo uneetan hau ez zen gas moduan jardun, likido moduan baizik. Hori ez da eman den sorpresa bakarra. Askok itxaroten duen gauza bat da frogatzea grabitatea Hibbs bosoi moduan ezagutzen den partikulak sortzen duela. Beste batzuek, ordea, teoria hori faltsua dela frogatzea itxaroten dute, eta aurkituko dena “neutralinoa” izatea, horrek frogatuko bailuke zuzena dela beste simetria bat egotea.

2010. urtean, gorputzaren kanpotik jartzen diren egitura robotikoak heldutasunera iritsi dira. Militarren munduan aurkeztu dira baina medikuntzako protesietan ere erabili ahal da: paralisiak dituzten pertsona batzuek gurpil-aulkia utzi dute, eta oinez hasi dira.

Eguzki-dorre termikoak

Laborategiko birikak

Genoma neanderthala

CERNen Genevako Hadroi Talkagailu Handiak martxan jarraitu du

2010ean, laborategi batean birika organo konplexua fabrikatzea lortu da kolagenozko txantiloi baten bidez. Birika artifizial honek airea arnasteko eta botatzeko funtzioen % 95a bete ahal ditu. 2010ean asko garatutako beste bide bat 3-D bio-inprimagailuena izan zen. Inprimagailu horiek organo eta egitura batzuk «inprimatzen» dituzte; adibidez, arteriak edo maskuriak.

2010ean, azken fasean sartu zen Gemasol eguzki-zentral termikoaren eraikuntza. 120 metro karratuko azalerako 2.600 heliostatok baino gehiagok argia dorre baten goialdean metatzen dute, eta dorre horretan gatz urtuak daude (% 60 sodio nitratoa da, eta % 40, potasio nitratoa). Gatz beroak zilindro handi batean biltegiratzen dira, 500 ºC-tik gorako tenperaturan. Gatz bero horietatik abiatuta, eta bero-trukagailu baten bidez, ur-lurruna sortzen da, eta, ur-lurrun horrek turbinak mugitzen ditu, elektrizitatea sortzeko. Berrikuntza da gatzak dorrearen goialdera eramatea, han berotzeko eta bi andel handitan biltegiratzeko Hala, hamabost orduz elektrizitatea sor daiteke eguzkirik izan gabe.

Hiri handietan beren kasa ibiltzen diren autoak Hiri handietan beren kasa ibiltzen diren autoak duela urte gutxi batzuetatik daude, baina Google enpresak guztiok harritu gintuen adierazi zuenean zazpi auto izan zituela 220.000 kilometro baino gehiago egiten Kaliforniako hiri eta errepideetan, baita San Franciscon ere. Kualitatiboki urrats garrantzitsua izan da, jada ez baitzen prototipo esperimental bat ingurune kontrolatu batean, baizik eta zazpi auto beren kabuz funtzionatzen planetako leku zailenetako batzuetan. Bakarrik ibiltzen diren eta istripuak saihesten dituzten autoak gero eta gertuago daude.


14

Teknologia Berriak

URTARRILA ´11

2011rako mehatxu berriak Urte berriarekin batera informatika munduan hainbat gauza berri aurkezten dira. Zoritxarrez, hauek guztiak ez dira positiboak izaten. Birus informatikoak gero eta azkarrago egokitzen dira Teknologia Berrietan ematen diren aldaketetara. McAffe konpainiak aurten espero daitezkeen mehatxuen zerrenda kaleratu du

Nintendo 3DS apirilerako prest

G

ameStop bideojoko dendak egindako akats bati esker Nintendo 3DS 249 eurotan apirilean salgai izango dela jakin ahal izan da. Aipatu dendaren web orrialdean, zenbait orduz, Nintendo bideo kontsola eramangarri berria erretserbatzeko aukera izan zen. Gaur egun, berriz, ez dago halako erretserba egiteko aukerarik. GameStopek izandako akatsari esker Nintendo 3DSren inguruko lehen berriak iritsi zaizkigu. Datozen egunetan, Las Vegas (EE.BB) hirian burutu behar den topaketa teknologikoan kontsola honetarako jada prest diren lehen jokoak aurkeztuko dira.

Sexua Twitterren

I

nternetek harreman sexualak eraldatu omen ditu. Ezaguna da sarean eduki pornografikoa duten milaka web orrialde daudela. Gizarte sareen etorrerarekin batera, internetek aldaketa berri bat ekarri du sexuaren mundura. Izan ere, modan jarri omen da sexu harremanak izan ondoren Twitter-a erabiltzea honen berri emateko. Honen inguruan egindako ikerketa baten arabera, 35 urtetik beherako gazteen herena inguruk sexua izan duela edota izan behar duela interneten komentatzeko ohitura du. Helduagoak egiten diren heinean, gazte hauek guztiak ohitura hauek baztertzen dituztela adierazten du ikerketa berak.

O

rdenagailua duen orok hau ahalik eta gehien babesten saiatzen da. Biruskontrakoak, Firewall, Spyware kontrako aplikazioak... Denetarik egiten dugu gure ordenagailua Interneten bidez kutsa ez dadin. Dena den, deskuidoan kutsaturik dagoen PenDrive bat erabiltzen badugu... akabo hartutako neurri horiekin guztiekin! Interneten konektatuta gaudenean, gure ordenagailura iristen den edozer gauza susmagarria iruditzen zaigu. Dena den, gure ordenagailuak erasotzeko ohiko bideak (hots, estekak, atsekitutako artxiboak, emailak...) historiara pasako direla dirudi. 'Etorkizuna' Gizarte Sare, berehalako mezularitza zerbitzu eta sakeleko telefonoetako plataformetan omen dago.

Agur ohiko eraso sistemei Segurtasun Informatikoan lan egiten duen McAffe enpresa ezagunak hasi berria den urte honetan zein mehatxuetara aurre egin beharko dugun argitaratu du. Aipatu txostenean 'badware' delakoak zein bide jarrai ditzakeen zehazten da. Horrela, berrikuntza moduan, email zerbitzuek bere nagusitasuna galduko dutela zehazten da. Hauen ordez, gero eta indar gehiago duten gizarte sare dinamikoak nagusituko dira. Hainbat jendek zerbitzu hauetaz egiten duen erabilpena dela eta 'nortasuna' lapurtzeko aukerak biderkatu egiten dira: argitaratzen den informazio pertsonal ugaria, URLak laburtzeko sistemen erabilera, informazio geoposizionala... Era berean, gailu mugikor eta Applek garatutako plataformak aipatzen dira. Aplikazio faltsuak, Androiderako Rootkitsak eta Appleko plataformen esposizio maila altuak direla eta sistema hauetan badwarea haziko dela iragartzen du McAffek. Honi gutziari erabiltzaileek duten ezagupen falta gehitu behar zaie. Azkenik, txostenak Botnet delakoen jardueran ere aldaketak izango direla iragartzen da. Horrela, ohiko spamaren bidalketatik gizarte sareak erasotzera pasako direla baieztatzen dute McAffe enpresatik.

ZURE IRAGARKIA HEMEN gazteberri@unionline.info 902153171 665690590 171

WikiLeaks aferarekin erlazionatuta hacktibismoa delakoa biderkatu egingo dela iragarri dute


15

Denbora Pasak

URTARRILA ´11

Txisteak ] Donovan anderea Dublineko O´Connell kaletik paseatzen ari zen eta bapatean Rafferty apazarekin topo egin zuen. - Egunon andere, zu Donovan anderea zara, ezta? Duela bi urte ezkondu zintuen apaiza naiz. - Bai, hala da, Donovan anderea naiz -ihardetsi zion emakumeak. - Eta? Seme-alabarik izan al duzue? - Ez, apaiza jauna, oraindik ez.

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu. Aurreko irabazlea

Irati Garcia (Bilbo)

- Tira, lasai. Datoren astean Erromara joan behar dut eta zu eta zure senarraren alde kandela bat piztuko dut. - Oh, mila esker, oso atsegina zara. Eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Zenbait urte beranduago, Donovan andereak eta Rafferty apaizak berriro egiten dute topo kalean. - Donovan anderea, zelan bizitza? - Oso ondo, apaiza jauna... - Eta zer? Seme alabarik izan al duzue? - Bai, bai!!! Hiru pare biki eta beste lau seme-alaba. Guztira hamar! - Bedeinkatua izan dadila gure jainkoa! Zoragarria da! Eta non da zure senarra? - Erromara joan da kandela madarikatua itzaltzera! ] - Doktore jauna, zure laguntza behar dut. Zer egin ahal dut oporre-

HERIOTZA MISTERIOTSUA: Zelai zabal batean gizon baten gorpua aurkitzen da, eta bere ondoan, pakete bat dago. Ingurunean ez dago ezer gehiago. Nola hil da gizona? (Berak bazekien han bertan hil egingo zela)

tan nire emaztea haurdun gera ez dadin? - Zurekin eraman.

ARGIA BAINO AZKARRAGOA: Aurreko egunean gelako argiak amatatzeko etengailuari eman eta ohean sartu nintzen. Gauza da, gela ilunpetan geratu baino lehen ohean sartzea lortu nuela, baina kontutan izanik etengailutik ohera 3 metro baino gehiago daudela... argia bera baino azkarragoa al naiz? Ez noski! Gela ilunpetan geratu baino lehen oheratzea lortu zenuen oraindik gaua ez zelako! ARGIA BAINO AZKARRAGOA: Aurkitutako gorpuek zilborrik ez dutelako.

EZETZ ASMATU!

] 95 urte dituen atso bat medikuarengana joan da ohiko errebisioa

ADAN ETA EBA: Arkeologia espedizio bat antolatu dute Ararat mendira joateko. Jakingo duzuen bezala, han geratu omen zen Noeren Arka Uholde Nagusia amaitu ostean. Indusketan daudelarik, gizon batek gizon eta emakume baten gorpuak aurkitu ditu. Hauek oso ondo kontserbatuta daude denbora honetan guztietan elur azpian izan direlako. Gorpuak ikusi bezain pronto gizonak hau oihukatu du: - Adan eta Ebaren gorpuak aurkitu ditut! Nola jakin dezake arkeologoak horiek Adan eta Ebaren gorpuak direla?

egitera. Betiko moduan, medikuak ea zer moduz aurkitzen den galdetu dio, eta atsoak honela erantzuten dio: - Primeran! Ligatu dut eta nire nobiak 25 urte ditu! Haurdun utzi dut eta seme bat izango dugu. Medikuak ondo pentsatu ondoren honela dio. - Utzidazu istorio bat kontatzen. Ehiztari bat egun batean ehizatzera atera zen, baina eskopeta hartu beharrean, aterki bat hartu zuen. Basora iritsi zenean, hartz handi batekin egin zuen topo. Orduan, ehiztariak aterkia hartu eta hartzari tiro egiten saiatu zen. Bapatean hartza seko geratu eta lurrean etzanda geratu zen.

ADAN ETA EBA: : ezean, gizonak bazekien han bertan hil egingo zela. jotzean. Bere aldamenean dagoen paketea ireki gabe dagoen paraxutea da, eta noski, zabaldu

- Ezinezkoa! -erantzun zuen atsoak- Beste norbaitek tiro egin behar

- Gizonak paraxutean salto egin du, baina hau ez da zabaldu eta seko geratu da lurraren kontra

izan zuen!

HERIOTZA MISTERIOTSUA: - Puntu horretara iritsi nahi nuen bada...

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

Zein urtetan gauzatu zen Bilbo-Donostia tren ibilbidea? a.) 1896an. b.) 1900an. d.) 1914an. Aurreko

irabazlea

Mikel Gotzon Izagirre Erantzun zuzena

Zenbat areto ditu Guggenheim Museoak? a.) 19.

- Ez daude bakerako bideak, bakea da bidea. (M. Gandhi). - Bakarrik nire etsaien beldur naiz arrazoia izaten hasten direnean. (J. Benavente). - Irrifarra bi pertsonen arteko distantziarik motzena da. (V.Borge).



2011 Urtarrila #75