Issuu on Google+

Gazte Informazio Aldizkari bakarra ALEA DOAN

Gazteberri

 SEXUA: Bat-bateko maitemintzea posiblea da?

2010ko MAIATZA 69. Zbk

3.

Orrialdea

Erreportajea:

Annapurna Goi mendizaletasunaren bi aldeen isla

6.

Orrialdea

Elkarrizketa:

Jon Lamarka Gaztea irratiko koordinatzailea

Sorginen munduan


URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA

05

MAIATZA loraila

MAIATZA hitza gaztelaniatik hartutako hitza omen da. Forma euskaldunak loraila eta osoila lirateke, hots, loreen hila edota ostoen hila. - Astoa maiatzean arrantza. - Maiatzean kuku, garagarrillean (ekainean) mutu. - Maiatza, asto aro eta osto oro.

osoila

Txorroskiloa

Hezkuntza jasotzeko eskubidea

Z

aila da iritzi bat edo beste izatea hiyab edo estalki islamikoaren inguruko eztabaidan. Eta datuek ere horrela erakusten dute. BBVA Fundazioak egindako ikerketa baten arabera, estatuko biztanleen %49k hau eramatearen aurka agertzen dira. Azterketa hau egiteko, 21.000 pertsona inkestatu ditu Fundazioak eta zenbaki hauen barnean Europako 14 herrialdeetako pertsonak zeuden. Najwa Malharen aferak erlijio eta politikaren inguruko eztabaida berpiztu du orain arte izandako bere eskolara, hots, Pozuelo de Alarcóneko Camilo José Celara (Madril) hiyab-arekin joan ezin delako. Beloa eramatea debekatu diote eta hortxe izan da, zenbait egunez, klaseak galtzen. Azkenean, bere gurasoek zentruaz aldatzea pentsatu zuten. Zorionez, eskola honetatik hurbil, Gerardo Diego eskolan, neska onartu dute, hori bai, aintzat hartuta, inguru horretan zegoen beste zentru batek Najwa ez joateko egun batetik bestera eskolaren arauak aldatu zituela Camilo José Celan gertatzen ari zena ikusita. Erlijioaz bestalde, ez al da garrantzitsuagoa adingabeek edo gazteek hezkuntza jasotzea? Hezkuntza oinarrizkoa da, eskubide funtsezkoa. Zergatik joka-

tu behar da interes politiko eta erlijiosoekin? Gauza bat da eskola pribatuek ezartzen dituzten arauak eta beste gauza publikoek ezartzen dituztenak. Lehenengoen kasuan, zerbaitetarako dirutza ordaintzen da eta zentru hauetara doazenek jakin badakite nora doazen, bigarrengoen kasuan berriz, guztiontzat tokia egon behar du. Edo behintzat eskola publikoaren filosofia hori izan beharko luke. Eta Camilo José Cela eskola publikoa da. Zer min egiten du beloak soinean eramateak? Berdina esaten al da egunero piercing-a sudurrean edo txapela buruan eramaten duen pertsona batengan? Halaber, eztabaida honen barnean erlijio askatasun pribatua dago. Bakoitzak bere pentsamenduak eta ideiak ditu baina kontu honek ere sinboloen polemika eskutik dakar. Askatasuna bai, baina irudiak etxean gorderik. Egia esan, hobe litzateke irudirik ez egotea, gerrate eta hilketa asko aurreztuko lirateke.

Alpinistak heroiak al dira?

kevin

Ez, haiek nahi dutelako jarduera hori praktikatzen dute

vanessa

ez, haiek hori egitea aukeratu dute. Gainera gaur egun, zortzimilak igotzea espekatukulu bihurtu da

nik ez dut ulertzen nola beren bizia jokatzen duten. ni behintzat ez nintzateke zortzimila batera igoko

KULTURA SAILAK

posta helbidea: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña Bilboko delegazioa: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info Publitzitatea: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola, Cristina Domínguez eta Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIO IDAZKARIA: Cristina Dominguez

(KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

ARGAZKIAK: Alejandro Boyero EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea

Elkarlanean

bai, norbaitek zortzimilak igotzea miresgarria iruditzen zait. Edonork ezin du horrelakorik egin

ander

Lege gordailua: BI-1151-04

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171

marta

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.


3

Gazteberri

MAIATZA´10

Tontor liluragarria

Iñaki Ochoa de Olzaren azken argazkia omen dena. Jaka gorriarekin azken momenturarte lagun izan zuen Horia Colibasanu errumaniarra. Atzean, Annapurna erraldoia.

© www.panoramio.com

Goi mendizale askoren esanetan Annapurna omen da zortzi mila metro gailentzen duten tontorretatik arriskutsuena. Datuek uste hau berresten dute; 2000 urteaz geroztik, Espainiako 23 alpinista hil dira mendi honetan. Azkeneko heriotza, hil honetan bertan, Tolo Calafat alpinistarena izan da. Maiatzaren 23an Iñaki Ochoa de Olzaren heriotzaren bigarren urteurrena beteko da.

Goi mendi zaletasunak txanpon beraren alde biak erakusten ditu: elkartasuna eta berekoitasuna Maiatzaren 23an Iñaki Ochoa de Olzaren heriotzaren II. urteurrena beteko da

T

olo Calafaten heriotzaren berriak hamaika eztabaida azalarazi ditu. Eta jende askori honako galdera datorkio burura: zerk dute mendi hauek bizitza arriskuan jartzeko? Han direnak bakarrik erantzun omen dezakete galdera hau. Alpinismoak betidanik uztarturik izan duen ezaugarri nabarmenetariko bat elkartasuna izan da, nahiz eta Tolo Calafaten kasuan lankidetza izpirik ez azaldu eta espedizio guztiek puntu beltz bat izan arren. Espedizioak taldeka izaten direnez lankidetza areagotzen da kirol honetan. Iñaki Ochoa de Olzaren kasuan, elkartasun hori ikusgarria izan zen. 1967n jaioa, 22 urterekin goi mendietara ibilaldiak egiten hasi zen eta National Geografic-erako lanean aritu zen besteak beste. Horia Colibasanu eta Alexei Volotov-ekin batera Annapurna igotzera joan zen, eta ez zen bueltatu. Gailurrara iristeko 100 metro falta zirenean, Iñakik espedizioa bertan behera utzi nahi izan zuen. Horia Colibasanu berarekin 4.

Kanpo-basera joan zen zerbait ondo ez zihoala ikusiz eta Alexeik bere bidea bakarrik jarraitu zuen. Iñaki ez zegoen ondo, hori dela eta, Horia Colibasanuk ez zuen bakarrik utzi nahi izan eta irratiaren bidez laguntza eskatu zuen. Ueli Steck alpinista Suitzarrak haiengana jo zuen. Berak egun batzuk lehenago ere gailurra koroatu nahi izan zuen baina kanpo basera bueltatu zen eguraldia lagun ez zuelako. Alpinista oso azkarra zenaren ospea zuen eta horregatik berriro Iñaki Ochoarengana igo zen. Horrela, Horia Colibasanu, ere dexente gaizki zegoela joan zitzakeen. Iñaki Ochoa, salbamendu gorpua itxaroten hil zen Ueli Steken ondoan, biriketako edema bat jota. Iñaki Ochoa salbatzeko esfortzua nabaria izan zen eta 15 bat pertsonek parte hartu zuten salbamen lan horretan. Berak beti zioen espedizioek bizitza aberasten ziotela eta zenbat gailur koroatzea ez zela garrantzitsua harentzat. Izan ere, bere esanetan zortzimilak igotzen dituztenek ez dira heroiak, kulturistak baizik, “nire amaren kan-

tzerra sendatu zuen medikua da heroia” zioen.

Txanponaren beste aldea Heriotzan amaitzen diren espedizio guztiak berriz, ez dute elkartasunaren ezaugarri hori azpimarratzen eta adibide nagusiena Tolo Calafaten heriotza dugu. Annapurnaren espedizio honetan, Juanito Oiarzabal, Carlos Pauner eta Tolo Calafat parte hartzen ari ziren. Gailurrara igo ondoren, jaisten ari zirenean Juanito Oiarzabal eta Carlos Pauner azkarrago jaitsi ziren eta 4. Kanpo basera heldu. Tolo Calafat ordea, gorago geratu zen bere sherpa pertsonalarekin baina hau laguntza bila irten zen Tolo Calafat gaizki ikustean. Juanito Oiarzabal eta Carlos Paunerrek kritikatuak izan dira Tolo Calafat bakarrik uzteagatik eta Oiarzabal defendatu da esanez haiek gaizki zeudela eta hankak izozturik zituztela. Oiarzabalek dio Miss Oh-ren sherpei laguntza eskatu zietela eta hauek dirua eskatzen zutela Calafaterengana joateko eta dirua eskainiz

ere ez ziren igo. Egia jakintzeke dagoen arren, argi dago elkartasun eskasia egon zela. Hala eta guztiz ere, zergatik pertsona bat zortzimila batera doa besteen laguntza behar badu edota helikoptero batek salbamendu lanak egin behar baditu? Bakoitza bere ekintzen jabe izan behar du eta hori mendiak berak erakusten du. Goi mendiak ez du gerratez ulertzen, hortaz, alpinistek ez lukete borrokatu behar zeinek igo dituen mendi gehiago edo gutxiago. Edurne Pasaban bada 14 zortzimilak egiten lehena primeran, eta Miss Oh bada, primeran ere jadanik Edurne Pasabanen ausardia eta esfortzua miresgarriak baitira. Iñaki Ochoak zioen moduan, alpinistak ez dira heroiak nahiz eta egiten dutena liluragarria izan. Azken batean, desiratzen dutena egiten ari dira. Hala ere, Iñaki Ochoa de Olzak desio goresgarria zuen: Himalaiako ume txiro eta umezurtzek baldintza egokietan bizitzea eta horregatik dirua jasotzen ari zen hospitalak, eskolak eta abarrekoak eratzeko. Desioa ezin izan du bete baina hil zenean bere familia eta lagunek SOS Himalaia Fundazioa sortu dute. Alpinistek zoriona eta aintza bilatzen dute, zerua ukitu. Alabaina, zenbaitetan mendiak bizia lapurtzen die.


4

Gazteberriak

MAIATZA ´10

GazTeBerriak Nire aita nire osaba da

E

makumeak 72 urte ditu eta Pearl Carter du izena. Gizonak, berriz, 26 urte ditu eta bere izena Phil Bailey da. Biak Indianan bizi dira (EE.BB), elkar maite dute eta seme-alabak izan nahi dituzte. Horrela azalduta gazte batekin maiteminduta emakume heldu baten istorioa besterik ez litzateke izango, baina afera askoz ere konplexuagoa da, izan ere, bien artean ahaidetasun lotura baitago: Pearl Philen amona da! Biak ala biak seme-alabak 'elkarrekin' izatearen ideia azken eremuraino eraman dute. Roxanne izeneko alokairuzko ama kontratatu dute 20.000 dolarren truke.

Sinestezina Hemezortzi urte zituenean Pearl haurdun geratu zen. Ezkonduta ez zegoenez, bere familiak ez zuen haurra inolaz ere onartu nahi eta horregatik izan zuen alaba adopzioan eman zuen. Beranduago, ezkondu eta familia bat osatzea lortu zuen, baina bere lehen alaba ezin ahaztu

eta hamabost urte eman zituen honen bila. 1983an, Pearlek adopzioan emandako alaba zen Lynettek seme bat izan zuen, Phil izenekoa. Philek hemezortzi urte bete zituenean, Lynettek adoptatua izan zel aitortu zion. Handik gutzira Lynette minbiziak jota hil egin zen eta Phil bere familia biologikoa zena bilatzen hasi zen. Azkenean, 2006. urtean, bere amona biologikoa aurkitzea lortu zuen. Amonak adierazi duenez "ikusi nuen lehen momentutik amona eta bilobaren arteko ohiko harremana izango ez genuela jakin nuen. Hainbat urte ondoren irrika sexuala nabaritu nuen". Biloba ildo berean mintzatu da: "Han bertan muxukatu nahi nuen. Nire sentimenduak izugarriak ziren". Amonak bere logelara eraman eta biloba muxukatu zuen, honek inolako erresistentziarik jartzen ez zuelarik. Orain elkarrekin bizi dira eta ez dutela ezertaz lotsatu beharrik adierazten dute. "Elkar maite dugu eta laister gure seme-alaba izango dugu" adierazi dute.


Gazteberriak

MAIATZA´10

Astakeria lehiaketa K

azem Sedighi aiatolaren esanetan, hondamendi naturalak gizakien jokaeraren ondorio zuzena dira. Bere iritziz, emakume ugarik ez du tradizio islamiarra errespetatzen eta 'gaizki' janzten direnez, gizonak probokatzen dituzte harreman sexualak areagotuz. Iraneko erlijioso kontserbadoreek islameko janzkera ez errespetatzea salatzen dute, batez ere Teheran bezalako hiri handietan. Aiatolak taldeko esfortzua beharrezkoa dela adierazi du bikoteak gero eta beranduago ezkontzen direlako eta are eta dibortzio gehiago dagoelako. Bestalde, ildo bera jarraituz, Mahmud Ahmadinejad presidenteak orain dela gutxi aipatu zuen etorkizun hurbilean Teheranen lurrikara bat izango dela. Adierazpen hauek gutxi balira, Boliviako presidenteak, Evo Moralesek, beste astakeria bat esan du. Hain zuzen ere, genetikoki aldatu diren elikagaiak homosexualitatearen errudunak direla eta baita gizonen burusoiltasunen eragile direla ere. Horrela, gizakiak egun jaten duten oilaskoek emakume hormona ugari dituela eta horregatik homo-

sexualak daudela dio. Bere adierazpenak ez ziren bere horretan ge-ratu. Izan ere, Europan gizon askok burusoilak direla arrazoi honengatik azpimarratu zuen. “Burusoiltasuna Europako gaixotasun bat da eta 2050n Europan denak burusoilak izango dira. Hemen ez da hori gertatuko beste zenbait elikagaiak jaten ditugulako”. Horrelakoak entzun ondoren, sexu-gutxiengo elkarteek aipamen horiekin Giza Eskubideak salatzen direla salatu dute. Halaber, hegazti ekoizleek haserreturik agertu dira.

Estralurtarrak Irakurritakoarekin nahikoa ez bagenu, Stephen Hawkin zientzialariak Discovery Channel Katean estralurtarrak egon badaudela aipatu du. Era berean, kezkaturik agertu da haiekin kontaktuan ezarriz gero Lurrara etorriko liratekeela gure baliabideak hartzera ohartaraziz. Zientzialariak, Cristobal Colonek Amerikan egindako garaipena estralurtarrek egin dezaketenarekin erkatu du. Bere esanetan, “kalkulo matematikoek estralurtarrak badaudela aditzera ematen dute”.

Welcome to the Hotel California

H

auxe da Eagles taldeak pasa den mendeko 70ko hamarkadan izan zuen arrakasta handiko abestiaren izenburua. Honetan oinarrituta edo, Dennis Peronek ezaugarri berezia duen hotel bat ireki berri du Los Angeles hirian. Normandie izena duen hotela, benetan hotel berezia da, izan ere, aipatu hotela marihuana erretzen duten pertsonentzat bereziki zuzenduta baitago. Dennis Peron Kalifornian marihuana osasun helburuetarako marihuana legalizatzea eskatzen duen mugimenduaren

kidea da, eta ekimen honekin, helburua hau lortzen lagundu nahi du. Normandie Hotelaren prezioa, gaueko, 210 eurokoa da eta nahi adina cannabis eta marihuana erre daiteke. Gainera, hotelean hamaikak daude gose direntzat. Zehaztu barik dago ea hotelera, soilik, marihuana erretzeko medikuen baimena duten pertsoneak joan daitezkeen edota edonor joan daitekeen. Urte honen amaieran Kaliforniako kongresuan marihuana legalizatzeko ekimena bozkatuko da.

Dieta bitxia

P

rahlad Jani, 82 urteko indiarra da, eta 74 urte jan eta edan barik daramatzala adierazi du. Hori dela eta, Indiako Defentsa Ministerioak gizon honek zein ezaugarri dituen aztertzea erabaki du bere gorputzaren ezaugarriak, muturreko egoera batean, beste pertsonetan aplikatu ahal izateko. Ikerketa Gujarateko Sterling ospitalean burutzen ari dira. 2003. urtean jada antzeko azterketa bat egin zioten, eta bertan lortutako emaitzen arabera, medikuek honakoa ondorioztatu zuten: Jani airearekin elikatzen zen. Ez hori bakarrik, Janik ez zuela ez txizarik ezta kakarik ere egiten ikusi ahal izan zuten. Ospitalean egin zizkioten

aintzinako frogen emaitzen arabera, honen burmuinak 25 urte dituen pertsona batena omen da eta maskurian zuen txiza kopurua murriztea gorputzatik kanporatu gabe erdiesten zuela adierazten zen. Janiren esanetan, 8 urte zituenean bedeinkaturik izan zen eta handik aurrera ahosabaian zulo bat duela ur tantak iragazi egiten ditu. Era berean, bizi ahal izateko eta energia lortzekotan asko meditatzen duela dio. Oraingoan hospitalean 15 bat egun izango da. Azterketa ugari egingo dizkiote makina bat pertsonak Indian ia elikatu ezinik bizi baitira eta pertsona hauei bere ezaugarriak aplikatzeko era bilatzeko asmoz.

5


6

Elkarrizketa

Jon Lamarka, Gaztea Irratiko koordinatzailea

“Irratiaren papera aldatu egin da”

Gaztea Irratia, ospakizunez dago. Batetik, martxoan 20 urte bete ditu eta bestetik, Euskadin, irrati formula entzunena izan da. Hain zuzen ere, EGMek 89.000 entzule izan dituela adierazi du. Jon Lamarka (Donostia, 1963), telebistan aritu ondoren -Sorginen Laratza, Arkupe, Aire-aire ikuskizunetan- orain dela 2 urte Gaztea taldean sartu zen koordinatzaile gisa. Harro agertzen da euskaraz kate bat egiten ere musika entretenigarria dela erakutsi daitekelako. Gaztea Irratiak jada 20 urte bete ditu, zein balantze egin daiteke? Oso positiboa. 20 urte hauetan heldutasuna lortu dugu, ez bakarrik produktu aldetik baita entzuleen aldetik ere. Entzule fidelak izatea lortu dugu eta gaur egun, azken estatistiken arabera, ia 100.000 entzule ditugu. Puntako musika irratien ligan lehen mailan gaude. Beraz, oso balantze positiboa egin daitekela uste dut, are gehiago aintzat hartuta euskal komunikabidea izanik, erderazkoak adina edo, zenbait kasutan, emaitzak hobeak izan ditugula. Zein uste duzu izan dela katearen bilakaerarik nabarmenena? Nik bi urte daramatzat eta produktua kanpotik ezagutzen nuen. Gaz-

teak musikaren kasuan egunean eguneko jartzen jakin du eta aldaketa horietara moldatzen asmatu du. Orain dela 20 urte, Gaztea ‘Aitormena’ kantuarekin hasi zen eta ondoren asmatu dugu produktu on bat eskaintzen, gure partikularidadea ondo zaintzen, eta batez ere, entzulearekin zuzen zuzeneko harremana mantentzen. Hiru zurtoin hauek ondo sendotu ditu Gazteak-ek eta horregatik gaur egun izan dugu hain entzule kopuru handia esan daiteke. Edurne Ormazabalekin emandako pausoak jarraitu dituzue? Nik hainbat urte telebistan eman ditut. Edurneren taldearen gehiengoak gaur egun jarraitzen du eta haiek egindako lanak markatutako ildoa jarraitzen da. Hala ere, orain

dela bospasei urte aldaketa sakona egin zuten. Entzuleei zer motatako musika gustatzen zitzaien ikusten hasi ziren. Urtebete baino gehiago eraman zuen hausnarketa potentea egin zen jendeak zer nahi zuen aztertzeko. Ni sartu nintzenerako lan hori egina zegoen. Edurnek Gaztea utzi zuenean, zer musika estilo ezarri eta abar markatuta zegoen. Nik telebistan ikasitakoak irratian aplikatu egin dut; esaterako, azpiegiturak sendotzearena: produktore baten beharra, errealizazioaren garrantzia, bateratasun musikala. Bestalde, orain dela bi urte, ETB 3 hasi gabe zegoen eta web gunea beste bide batetik zihoan, ez baitzuen zer ikusirik zuzenak Gaztea emisorakoarekin. Orain dela urtebete, biak martxan jarri ziren eta ETB3n presentzia handia dugu

bideo-klipak eta gazte programekin. Egitasmoak sendotu egin ditugu eta orain ez dago bakarrik Gaztea katea, Gaztea taldea bezala funtzionatzen dugu eta koordinazio lan potentea egiten dugu. Horrek dibertsifikazioa ematen digu musika eskaintzeko orduan, bai bertako taldeak, bai kanpokoak ere eskaintzeko. ETB3 eta webgunea aipatzen dituzu. Hauek Gaztea katearekin harremanetan eratzearen helburuak zeintzuk izan ziren? EITB taldeak aspalditik zuen egitasmoa zen. Hor, bai ETB3ren kasuan eta bai gaztea.com-en kasuan, EITB taldeak oso argi eduki du beti guk landu beharreko zerbait zela. Gaztea emisorak presentzia nominala du, horrela deitzen delako, eta ETB3n eta web-ean target hori saldu nahi dugu. Gure helburua entretenimendua eta musika ona euskaraz eskaintzea da eta batez ere euskal komunikabidea garen neurrian, jendeak jakin dezala, katxondeoa, musika ona, dibertsioa, aisialdia eta abarrekoak euskaraz ere ondo egin daitezkeela. Zein da hainbeste gazte entzule izateko sekretua? Zer eskaintzen duzue besteek eskaintzen ez dutena? Ni gaztea nintzenean, irratia eredugarria zen eta bertan jartzen zena entzuten zen. Gaur egun berriz, guk arreta handia jartzen dugu gazteek zer entzuten dutenari gero hori ezartzeko eta bidea interneten markatzen dugu. Zer tendentzia datozen, mugikorretan zer politono jaisten diren eta zer entzuten den ikusten dugu. Irratiaren papera aldatu egin da. Haiek ematen diguten bide hori jaso eta eskaintzen dugu. Beste irrati formulak aipatu dituzu. Gure kasuan bestelako sorta eskaintzen dugu. Globalitatea oso garrantzitsua da baina baita lokalitatea ere. Zentzu horretan euskarako musikaren %20a eta bertako taldeen %35a eskaintzen dugu 9tatik 9tara formula orduan. Gero magazin lokalak ditugu eta bertako taldeentzako Maketa lehiaketak antolatzen ditugu. Azken batean, produktu on bat eskaintzen dugu baina propioa. Hori da gakoa. Bigarren gakoa da bertako kontzertuen berri ematea. Lokalitatea lantzen ez gaitu irabaziko ez Madrilen erabakitzen den irrati formula batek edo nazioarteko edukinak dituen irrati formula batek. Eta hirugarren puntua entzuleekin ezartzen dugu. Azkeneko urte hauetan lan berezia egin dugu sare sozialetan programak lantzeko. Guk harreman zuzena dugu entzuleekin. Horrelakoak ezin dituzte eskaini irrati orokorrak edo diskografika handien morroi direnak, guk nahiko liberalak gara horretan. Zenbaitetan publiko orotara zuzendutako irratia egin nahi duzuela adierazi duzue. Ez da

MAIATZA ´10

“Hogei urte hauetan hunkitu gaituzten abestiekin diska bat aterako dugu” “Zailagoa da entzule kopurua mantentzea kopuru altua lortzea baino” gauza erraza izango ezta? Ezinezkoa da dena hartzea. Guztientzako irratsaio bat egin nahi dugu bai, baina saiatzen gara espezializatzen gara eta beste kontenedoreetan beste kontenedore batzuk sartzen. Denetatik jorratzen dugu baina zenbait estilo seguraski ez dituzu entzungo goizeko hamaiketan baina entzungo dituzu edo ikusiko dituzu zuzenean telebistan. Estrategikoki jokatu egiten dugu Etorkizunerako zein erronka dituzue? Benetan zaila daukagu etorkizuna, oso emaitza onak izan ditugu bai 2009an eta baita aurten ere historikoki Komunitate Erkidegoan eta Nafarroan eta inguruneko herrialdeak aintzat hartuta 100.000 entzule inguru ditugulako. Gipuzkoan lidergoa askotan lortu dugu baina Euskal Herria mailan ez da beti horrela izan. Zailagoa da zenbakiak mantentzea lortzea baino. Horregatik entzuleak fidelizatzea bilatzen dugu. Eta horretarako beti erne ibili behar dugu, ezin gara lokartu eta eskaini produktu bera bi urtez jarraian. Kontutan hartu behar da zein da datorren tendentzia. Adibidez aurten oso apustu berezia egin dugu 'dance' musikaren alde eta badakigu ez zaiola jende guztiari gustatzen baina konsziente gara jasotzen dugun feedback horrek adierazten digu jende askok orain eskatzen duela hori. 20. urteurrena dela eta, zerbait berezia antolatu duzue? Krisialdia dela eta, 20. urteurrena kontraesan une batean harrapatu gaitu. Baina inoiz baino sendo hartu gaitu. Oraindik negoziazioan dagoen errekopilatorio bat egingo dugu, eta bertan, urte hauetan aztoratu eta hunkitu gaituzten baladak jasoko ditugu. Pieza berriak ere egongo dira. Horien artean adibidez, Barrikadak 'mañana será igual' abestia euskaraturik aurkeztuko digu. Beste pare bat taldek euskal baladen bertsio desberdinak aurkeztuko dituzte. Eta gero kontzerturen bat ala beste antolatuko dugu. Hemendik urte bukaerara egongo dira txunditze desberdinak.


7

Agenda

MAIATZA´10

Kontzertuak [ 2010eko Maiatza ] ] 10/05/14. Conflict Noise + Infest + Sorgerth. P. Industrial Pabellón 4-2. Laudio. ] 10/05/14. Ken 7 + The Uskis + Kerobia + Su ta gar + La Pulquería + Tximeleta. Arabatakada jaialdia. Mendizabala. Gasteiz. ] 10/05/14. Munlet. Bilborock. Bilbao. ] 10/05/14. The Adicts. The Exploited. GBH. Vómito. Distorsión. Al & The Black Cats. Rock Star. Barakaldo. ] 10/05/14. Tachenko. Thee Brandy Hips. Azkena. Bilbao. ] 10/05/14. Tiparrakers. Txispintxo. Portugalete. ]10/05/14. Anari. Trinkete, antitxoko. Gernika. ]10/05/14. Calcetines y cachetes. Xtreme Aretoa. Santurtzi. 22:00. ]10/05/14. Recinto 19. Munich 72. Santurtzi. ]10/05/14. Moonshine Whiskey. Indian. Sopelana. 22:30. ]10/05/14. Salamandras. La Hacería. Bilbao. 20:30. ]10/05/14. K-Tolikos + Atadxs a nada. Edaska. Barakaldo. 20:00. ]10/05/14. Leize. Kafe Antzokia. Donostia. 21:00. ]10/05/14. El Txandrio +Habeas Corpus. Gares. 24:00. ]10/05/14. Cordura. Infernu Taberna. Iruñea. 22:00. ] 10/05/15. Ilegales. Antzokia. Bilbao. ] 10/05/15. Bloodlights. Azkena. Bilbao. ] 10/05/15. Sober. Rock Star Live. Barakaldo. 20:00. ] 10/05/15. Reskizio + Hotsak Hezurretan. Deustuko Gaztetxea. Bilbao. 22:00. ] 10/05/15. Varapalo. Sentinel. Erandio. 22:00. ] 10/05/15. Indomables. Xtreme Aretoa. Santurtzi. 22:00. ] 10/05/15. The Locos. Plazan. Ortuella. ] 10/05/15. Feos pero Majos + El niño de la Katana + Krimen y Kastigo. Udondoko Gaztetxea. Leioa. 20:00. ] 10/05/15. Radio Aktiva + Rat Zinger + Niketz. Bentako Jaiak. Basauri. 21:30. ] 10/05/15. Soziedad Alkoholika + Gatibu + Ultimos Reyes + Shine & Mess. Udal Polikirodegia. Biana. ] 10/05/15. Metal Norte Fest + Dominium + Fiend + Drakken. Infernu Taberna. Iruñea. 21:00. ] 10/05/16. The Blasters. The Phantom Four. Azkena. Bilbao. ] 10/05/16. Mayer Hawthorne. Antzokia. Bilbao. ] 10/05/17. María Rodés. Pabellón Universitario Gasteiz. ] 10/05/20. Jason & The Scorchers. Antzokia. Bilbao. ] 10/05/20. Iván Ferreiro. Victoria Eugenia. Donostia. ] 10/05/21. Soziedad Alkoholika. Jimmy Jazz Aretoa. Gasteiz. ] 10/05/21. Wyoming & Los Insolventes. Rock Star. Barakaldo. ] 10/05/21. Bertan Behera + Kaleginez + Apurtu Arte. Idaba Music. Amorebieta. 22:00. ] 10/05/21. Midnight Road. Chimerical. Elbereth. Azkena. Bilbao. ] 10/05/21. Doctor Deseo. Kafe Antzokia. Bilbao. 21:00. ] 10/05/21. Memo + Vendetta. Gaztetxea. Zornotza. ] 10/05/21. Hippie Johnny. La Traviata. Portugalete. ] 10/05/21. Swan Fyahbwoy + Karty er Nene + Mad Rockers Sound. Rock Star Aretoa. Bilbao. 20:30. ] 10/05/21. Latigazos. Txispintxo Taberna. Portugalete. 21:00. ] 10/05/21. Conflict Noise. Mad. Donostia. 20:00. ] 10/05/21. Shuga Wuga + Loren. Komplot Aretoa. Donostia. 22:00. ] 10/05/21. Kaskezur. Infernu Taberna. Iruñea. 22:00. ] 10/05/22. Los Suaves. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 10/05/22. Melendi. Lakuako Aparkalekua, Forondako Ataria kalearen ondoan. Gasteiz.

] 10/05/22. Recinto 19. Ibu Hots Aretoa. Gasteiz. 20:30. ] 10/05/22. Aluk Todolo. Dink. Portugalete. ] 10/05/22. Maldito Ruido + Eate. Edaska. Barakaldo. 22:00. ] 10/05/22. Nueva Vulcano. Inserta. Azkena. Bilbao. ] 10/05/22. Doctor Deseo. Kafe Antzokia. Bilbao. ] 10/05/22. Muro + Eraso! + Insohmnio + Storbais + Sin + Arale. Herriko Plaza. Ermua ] 10/05/22. The Cherry Boppers. Fiesta Asociación Rekesound. Etxebarri. ] 10/05/22. Taikonauts. Los Sfinters. Mogambo. Donostia. ] 10/05/22.Cuarto Oscuro. Damas Aretoa. Santacara. 23:30 ] 10/05/22. La Betty Travan. Infernu Taberna. Iruñea. 22:00. ] 10/05/23. Oskorri. Espainia Plaza. Gasteiz. ] 10/05/23. Jeimon Turk Band + Bizardunak + Ska-lofrio + Arima Sutan. Trinitarios. Iruñea. ] 10/05/24. The Mojomatics. Jimmy Jazz. Gasteiz. ] 10/05/26. John Mayall. Victoria Eugenia. Donostia. ] 10/05/27. Marlango. Arriaga, teatro. Bilbao. ] 10/05/27. Sexty Sexers. Surfin Kaos. Antzokia. Bilbao. ] 10/05/27. Carlos Nuñez. Victoria Eugenia. Donostia. ] 10/05/28. Bertan Behera + Kaleginez + Tetric Paradise + Haxotz + Laia. Edaska. Barakaldo. 19:00. ] 10/05/28. Whitesnake. Rock Star . Barakaldo. ] 10/05/28. Salamandras. Kafe Teatro Etxabarri. Etxabarri. 21:00. ] 10/05/28. Elbis Rever. Opus Glory Ignominia. Munich 72. Santurtzi. ] 10/05/28. Puro Chile + Rotabator. Bukowski. Donostia. 22:30. ] 10/05/28. Atom Rhumba. Electric Riders. Matadero. Azkoitia. ] 10/05/28. The Stems. Bastero. Andoain. ] 10/05/28. Ilungara. Infernu Taberna. Iruñea. 22:00. ] 10/05/29. Duo Kie + Fran C + Duende As. Altza K.E. Donostia. ] 10/05/29. Doctor Deseo. Rockstar. Donostia. 21:30. ] 10/05/29. The Cabriolets. Azkena. Bilbao. ] 10/05/29. Ariel Rot. Antzokia. Bilbao. ] 10/05/29. Discípulos de Dionisos. Eskorbutines. Crazy Horse. Bilbao.

] 10/05/29. Hora Zulú + Sexty Sexers + Norte Apache. Mamariga Frontoia. Santurtzi. 21:30. ] 10/05/29. Maldito Ruido. Herriko Jaiak. Las Carreras. 22:00. ] 10/05/29. Uko + Atadxs por nada. Sentinel Rock Club. Erandio. 20:00. ] 10/05/30. Kontzertus. Ibilaldia 2010. Bermeo. ] 10/05/30. Accept. Rock Star. Barakaldo.


8

Erreportajea

MAIATZA ´10

Sorginak jomugan

Aurten, 1610ean burututako ´Logroñoko Prozesua'aren laurehungarren urteurrena betetzen da. Aipatu epaiketan, espainiar inkisizioak Zugarramurdi eta inguruneko herrietako hainbat biztanle auzipetu zituen sorginkeria akusaziopean. Guztira 53 pertsona izan ziren auzipetuak, gehienak emakumeak, eta hauetatik hamaika sutan erreak izatera kondenatuak izan ziren

N Kristautasuna baino lehen euskal mitologiak bertakoengan izan zuen eragina

Logroñoko prozesuko Salazar y Frías epaileak ez zuen uste akelarreak hainbesterako zirenik

afarroan, Dantxarineako muga-pasabidetik hamar bat kilometrotara Zugarramurdi aurkitzen da. Berrehun biztanle inguru dituen herrixka izan arren, Zugarramurdi aski ezaguna da gure inguruneetan, izan ere, herri hau beti sorginei lotuta azaltzen baita. Bertara gerturatzen diren bidaiariek herritik laurehun bat metrotara Infernuko errekak haitz batean zulatutako kobazulo itzel bat aurki dezakete. Antza denez, aipatu kobazulo horretan, sorginek bere erritualak burutzen omen zituzten. Kobazuloaren ondoan, zelai zabal bat aurkitzen da, eta bertan, oraindik ere, aker bat ikus daiteke. Hortik, hots, aker eta larre hitzen batuketatik, sorginen bilera adierazteko mundu osoan erabiltzen den akelarre euskal hitza sortu zen.

Erdi Aroko testuingurua Duela laurehun urte jazotakoa ulertu ahal izateko, erdi aroan zen testuingurunea ulertu beharra dago. Garai horretan, kristautasuna nagusi zen gure ingurunean, eta Inkisizioak nagusi zen pentsamenduarekin bat egiten ez zuten ideia guztien jazarpena egiten zuen. Zugarramurdi, mugatik gertu kokatuta egonik, eta Donejakue

bidearen eragina zela eta, frankoen eragina zuen herria zen. Bestalde, kontutan hartzekoa da kristautasunaren ezarpena baino lehen euskal mitologiak bertakoengan zuen eragina. Hau guztia zela eta, Zugarramurdin kristautasunak inposatzen zuen ildotik desbideratzen omen ziren praktikak burutzen omen ziren, eta hori dela eta, bertako biztanleek larrutik ordaindu zuten.

Maria Ximilegi Gauza guztietan bezala, beti dago prozesua martxan jartzen duen lehen txinparta bat. Zugarramurdin bertan den sorginen museoan ikus daitekeen bezala, lehen txinparta hau piztu omen zuena Maria Ximilegi izeneko emakume bat dugu. Emakume hau, Frantzian jaioa eta Zugarramurdin hazia, bere aitarekin Frantziara itzultzean, emakume batek konbentzitu zuen Zugarramurdin burutzen oemn ziren akelarre horietako batean parte hartzeko. Urte eta erdi beranduago, Ximilegi gaixorik jarri eta elizara otoitz egitera joan zen horrek sendatzen lagunduko zuelakoa. Bertan, akelarreetan parte hartzeaz damutu eta jai horietan jazotzen zena salatu zuen. Horrek guztiak martxan jarri zuen Inkisizioak Zugarramurdi eta

inguruneko biztanleen kontrako prozesua. Jazoera hauen guztien inguruan egindako ikerketek egun Logroñoko Prozesua izenarekin ezagutzen den epaiketan amaitu ziren. Epaiketa hau 1610ean burutu zen eta bere momentuan, Espainian Erdi Aroan emandako autofede ezagunena izan zen. Esan bezala, epaiketa honetan Inkisizioak hainbat pertsona auzipetu zituen, gehienak, Zugarramurdi eta ingurukoak. Guztira, herri honetako 53 pertsona auzipetuak izan ziren eta 12 'sorginek' sutan hiltzeko zigorra jaso zuten. 12 emakume erre zituzten, haietako bost sinbolikoki, galdeketetako torturapean hil baitzituzten. Hori gutxi balitz, hala nola, astinduak edota erbesteratze aginduak. Miguel de Goyburu, Graciana de Barrenechea, Martín Vizcar, Juan de Echalar, María de Echaleco, María de Yurretegia, Maria Chipia eta Maria de Zozoya besteak beste, auzipeturik izan ziren.

Epaileak Prozesu honetako epaileak Juan del Valle Alvarado, Alonso Becerra Olguin eta Alonso de Salazar y Frías izan ziren.

Sorginen jarraipenaren inguruan aztertu duten hainbat ikerlarik Menéndez y Pelayo, Julio Caro Baroja, Jose Miguel Barandiaran, Vicente Palacio Atard edo K. Baschwitz izan dira eta gutxi gorabehera bat datoz del Valle Alvarado eta Becerra Olguin epaileak Salazar y Frías epailea baino askoz irmoagoak zirela. Honen ildoa jarraituz, aztertzaileen arabera, Salazar y Frías epaileak ez zuela uste akelarreak hainbesterainoko zirela eta sorginen gainean esaten zen guztia ez zuela sinisten. Bera Inkisizioaren Auzitegi Gorenak aginduta, Zugarramurdiko inguruak miatu behar izan zituen eta 420 (beste zenbait txostenek 1.812 pertsona aipatzen dute) pertsona inkestatu zituen. Gainera, behingoan jakin izan zuen akelarrea emango zela eta topalekua ez zen ospatu. Eskualdeko zoko guztiak miatu ondoren, txosten bat idatzi zuen 1614n argitaratu zena. Bertan Zugarramurdin gertatzen zena baieztatzeko frogarik ez zegoela esaten zen eta epaileak ez zutela sorginen kontuetan botererik, baizik eta Inkisizioaren Auzitegi Gorenak zuela boterea. Jazoera hau urtero gogoratzen da abuztuaren 18an Zugarramur-


diren herriko jaietan. Egun honetan zikiro-jate eguna da eta ohikoa da arkumea jatea adaraldaxkatan errea. Aurten, prozesuaren 400 urteurrena ospatzen da eta dagoeneko, Logroño eta Zugarramurdik bakeak egin dituzte. Hori bai, gertaera ahaztea zaila izango da batez ere oraindik sorgindurik dagoen herri batentzat.

De Lancre Euskal Herrian sorginei estuki lotuta dafoen beste izen propio bat, zoritxarrez, Pierre de Lancrerena dugu. De Lancre epaile zibila dugu, eta 1609an Donibane Lohitzunera bidalia izan zen, Henrike IV.a erregearen izenean, “herrialdea deabruaren inperioaren menpe diren sorgin guztietaz garbitzeko”. Lancreren familia eskualdekoa zen, eta garai horretan, eskualdean nobleen arteko tira bira nabariak ziren. Eskualdeko gizon gehienak, arrantzaleak izanik, Ternua inguruan zirelarik profitatuz, De Lancrek bertako emakumeen kontrako prozesu itzel bat zabaldu zuen, hauek sorginak zirelakoan. Senperen den gaztelua gotorlekutzat hartuta, Pierre de Lancrek 200 pertsonen exekuzioa agindu zuen. Hauek guztiak torturapean hil ziren, gehienak emakumeak, baina baita emeak eta apaizak ere. Arratza sasoia amaituta marinel eta arrantzaleak Ternuatik bueltatzen hasi zirenean, hauek jazotakoa ikusi eta matxinatzen hasi ziren. Hori ikusita, Bordeleko agintariek De Lancre kargutik egotzi zuten, horrela bertakoen animoak baretuko zutelakoan. 1612an, erregearen aholkulari eta Estatuko Batzordeko kide izendatu zuten. De Lancrek ez zuen ezertan ulertu nahi izan lapurtarren izaera. Bertako erakunde, hizkuntza, ohiturak, lan-molde eta abarretan Deabruaren ukitua besterik ez zuen ikusten. Zera idatzi zuen, adibidez: ”Hizkuntza arraro eta ezezagun batean mintzatzen dira; horixe da lehen seinale txarra”.

9

Erreportajea

MAIATZA´10

Sorginak Euskal Herrian E

uskal Herria osoan zehar, hainbat leku daude sorginekin zerikusia dutenak, askotan toponimiak adierazten duen bezala.

Araba • Aramaio: Abadelaueta, Anbotondo eta Amezola lekuak, eta Gorbeiako zelai ezezagun bat, akelarre tokia. • Maeztu: Margarita Jauri, herriko emakume bat, Zugarramurdiko auziko sorgin bat zen. • Urizaharra: Urkiza zelaia akelarre tokia omen zen.

• Pasaia: Mari Zuloko Donostian atxilotu zuten, sorginkeria egiteagatik salatua. • Tolosa: sorginek Ugartebide ondoan garbitzen omen zituzten jantziak. • Zegama: Mari jainkosa, sorgintzat hartua, Aketegiko Sorgina izena hartzen du.

Lapurdi

• Anboto mendia Mariren egoitza nagusia da, Anbotoko Sorgina izena hartuz. Bizilekua Sorginkoba izeneko leize irisgaitzean du. • Dima: Petralanda baserria omen zen Arratiako akelarre lekua XVI. mendean. • Mañaria: Azkondo leizea omen zen sorginen topalekua. • Murueta: Etxebartxuko-landa, tokiko elezaharraren arabera. • Orozko: Garaigorta mendia jotzen da akelarre tokitzat. Supelegor leizea, Itxinan kokatua, sorginekin eta batez ere lamiekin lotzen da.

• Arrangoitze: herritar guztiak omen ziren sorginak, inguruko herrietakoen ustetan. • Azkaine: 1609ko epaiketan, herriko apaiza sutan erre zuten sorgina zelakoan. • Donibane Lohizune: Alakoandia zelaia eta Zibururekin lotzen duen zubia. • Hendaia: Ondarraitz hondartza zen akelarreak egiteko leku gogokoena. • Lehuntze: bertako sorgin asko Sohütan egiten zituzten bilerak. • Sara: sorginak Egoainea, Ihartzegaraia eta Larraburua etxeetan bizi omen ziren. • Senpere: Pierre de Lancre hemen bizi zen 1609ko sorgin-ehizean, Amu gazteluan. • Urruña: De Lancrek bertako bi sorgin exekutatu zituen. • Uztaritze: 1576 urtean, Lanetabarta etxaldeko Marie Txorropike erre egin zuten.

Gipuzkoa

Nafarroa Beherea

• Andoain: zubi zahar bat sorginek eraikia omen da. • Ataun: Txabaltxo, Iraubeltz, Mendabeita, Zelaun, Artzate baserria, Negarregi iturria eta Dantzaleku zelaira sorginak joaten omen ziren. • Azkoitia: Kimutxo baserria. • Bergara: Itxu mendia, akelarre lekua. • Errenteria: Maria Zozoaia Zugarramurdiko auzian salatu zuten. • Hernani: Sorgintxulo leizea. • Hondarribia: Sorginak Jaizkibel mendian elkartzen omen ziren, Santa Barbara baselizaren ondoan. • Lezo: Ugarte inkisidorea herri honetan pozoitu omen zuten 1531 urtean. • Lizartza: Aini mendiko hesi baten ondoan. • Mendaro: Silerokua edo Silerene etxean sorgin bat bizi omen zen. • Oiartzun: sorginak Irantzi eta Puilegi amildegietan elkartzen omen ziren. • Oñati: Gaiztozulo leizea omen da Mariren eta haren sorgin gortearen bizilekuetako bat.

• Bidarrai: Ebrain zubia, baita Infenuko zubia izenez ezaguna, sorginek eraiki omen zuten gau bakar batean. • Eiheralarre: herritar guztiak jotzen ziren sorgintzat. Aspaldi akelartarrak ezizena zuten. • Iholdi: bertako sorginek Oxarti errekan garbitzen omen zituzten jantziak.

Bizkaia

Nafarroa Garaia • Abaurregaina: bertan zubi natural bat dago Sorginzubi izenekoa. • Altsasu: Mari Odabe leizean bizi omen da. • Araitz: sorginak Urrizolako maldan elkartzen omen ziren. • Arantza: sorginak Arrutxipin bizi omen ziren. • Areso: Uli leizea, Ulizar mendian, omen zen akelarreak ospatzeko leku gogokoena. • Auritz: Basajaunberro , Ortzanzurieta menditik hurbil, eta Sorginarizaga, Orreagatik hurbil. • Bargota: Juanis Bargota apaiza sorgin ezaguna omen zen.

• Baztan: 1610ean Urdazubiko Aranibar abadeak jende asko aitorrarazi zuen sorgina zela, tortura erabiliz. Haranean Sorginetxe izeneko trikuharria dago. • Bera: bertako sorginak Larrunen egiten omen zituzten akelarreak, Sara eta Azkaineko sorginekin batera. • Bertizarana: Inkisizioaren agirien arabera, sorginek Narbarten egiten omen zituzten bilerak. • Burgi: sorginak Larraoinan elkartzen omen ziren, baita ibaiko urtegian ere. • Ergoiena: sorginek Arleze leizea erabiltzen omen zuten. Putxerri leizea omen zen Mariren bizilekua. • Erronkari: Bedagin-pikoa omen zen akelarre tokia. • Garaioa: 1525ean, Martin Lizuain erre egin zuten Auritzen. • Hiriberri: Petxuberro Aezkoa osoako akelarre lekua omen zen. • Iruñea: 1527an izan zen auzi nagusia. • Ituren: bertako akelarrea Mendaur mendian egiten omen zen, gailurretik gertu. • Itza: Oskia edo Arkaitz ziren bilera tokiak. • Izaba: Berin-pikua izeneko tokian egiten omen ziren akelarreak. • Larraun: Alli leizetik hurbil, Akelar trikuharria dagoen tokian. • Lerga: Campoluengon. • Lesaka: 1610ko auzian, Kolunba zelaitik hurbil egiten omen ziren. • Miranda Arga: Baionako zelaian. • Otsagabia: Akelarrea herriko plazan egiten omen zen, baita Abodibidean ere. • Ultzama: Elizamendia, Aldaun, Xuxurro eta Urbilaga mendiak omen ziren bilera lekua. • Urdazubi: Lapurdiko 1609ko sorginehizan, hainbat auziperatuk deklaratu zuten akelarreak Urdazubiko elizan egiten zituztela. • Ziordia: Bekatu-Larre omen zen akelarre lekua. • Zugarramurdi: Akelarrenlezea herritik 500 metrora baino ez dago.

Zuberoa • Altzai-Altzabehiti-Zunharreta: Arlegiko Kutxian agertzen omen ziren sorginak. • Sohüta: herri honetako eta Lahuntzako sorginak Maule ondoko zelaian egiten omen zituzten bilerak.


10

Barrukoak jaten dituzten zalantzak

Z

oritxarrez, errealitatea eta izan beharko litzatekeenaren artean tarte handia izaten da. Hainbat dira zalantzen artean bizi diren bikoteak, eta hauek bizitza sexualera eramanda tormentu bilakatzen dira. Esan bezala, gezurrak, iruzurrak, pasio falta, ustezko amoranteak eta abarrekoek bikotearen oinarriak zulatzen dituzte etengabe.

Garrantzia Sexua gure bizitzako parte garrantzitsu bat da, eta horregatik, arazo sexualek arreta berezia eta erantzun zehatzak behar dituzte. Hona hemen zenbait adibide: ] ‘Gezurra esan nion nire bikoteari nire historia sexualari buruz’. Kasu honetan, egokiena, behintzat pertsona horrekin erlazio luzea izateko asmoa baduzu, ahalik eta azkarren egia esatea litzateke. Zintzo jokatzeak, eta errudun ez sentitzeak, erlazioa beste era batera bizitzea ahalbidetuko dizu. ] ‘Nire bikoteak egun osoa ematen du txateatzen eta amorante bat duela uste dut’. Erlazio birtualak, non mezu inplizituen bidez autosatisfakzio handia lortzen den, oso erotikoak izaten dira. Sarritan, erlazio birtualak haratago joaten dira eta elkar ezagutzeko irrikia pizten da. Hori dela eta, benetazko erlazioa kolokan jartzen da. Zure bikoteari ulertarazi behar diozu horrelako jarrerarekin erlazioa arriskuan jartzen ari dela. ] ‘Nire bikotea amorante zoragarria da, baina bikote moduan desastre hutsa da’. Sexua garrantzitsua da gure bizitzetan, baina erlazio luze baten zati bat besterik ez da. Lehenengo urteetan sexuak garrantzi handiagoa du, baina ondoren beste gauza batzuei uzten die protagonismoa. ]‘Gure bizitza sexuala desastre hutsa da, ez dago pasiorik’. Robert Sternberg psikologoaren esanetan, amodiozko erlazioek hiru oinarri dituzte: pasioa, konpromezua eta intimitatea. Erlazio egoki batean osagai hauek neurri berean azaldu beharko lirateke. Dena den, erlazioa aurrera atera daiteke aipatu osagai hauetako baten faltan.

Sexua

MAIATZA ´10

Bat-bateko maitemintzea ez ohikoa omen da SM Fundazioak Espainiako 16 eta 39 urte bitarteko 2.500 gazteei inkesta bat egin die eta 'Senar-emazte eta bikote gazteak 2009'txostena argitaratu berri du

A

zterketa honetatik ondorio azpimarragarrienak honakoak dira: bat-bateko maitemintzea ez da ohikoa eta gazteak, ezkondu baino lehen, hainbat urtez batera elkarbizitzen egoten dira. Era berean, aipagarritzat jo daiteke galdetutako emakumeen %75arentzat independentzia ekonomikoa izatea oso garrantzitsua dela, bikotea edo ama izatea baino askoz ere garrantzitsuagoa. Gauzak horrela, soilik gazteen %20ak dio bikotearekiko bat-bateko maitemintzea izan duela. Hortaz, kasu gehienetan, gazteak bikotekidea apurka ezagutzean elkar maitemindu ziren. Bestalde, bikoteen %5ak 12 urte azpitik ezagutu zirela eta hamarretik hiruk 18 urte izan baino lehenago ezagutu zirela adierazten du txostenak. Era berean, bikoteen %81ak bikotekidea 25 urte izan baino lehenago ezagutu zuen. Agiriaren arabera, gauzak asko aldatu dira azken urteotan. Izan ere, aintzina gazteen emantzipazioa bikoteak ezkontzean ematen zen era oraingoan emantzipazioa beranduago izaten da. Egun, bikoteek nahiago dute bestearekin elkarbizi eta harremana ondo igaroz gero, ezkondu. Hain zuzen ere,

gazteen %70a bikotekidearekin bizitzeko emanzipatzen da eta elkarbizi ostean, %42a ezkontzen da eta %28a izatezko bikote izaten da. Emantzipazioa atzeratzen doala ere aipatzen da txostenan eta arrazoi nagusia etxebizitzaren prezio altuak direla dio. Azken datu hauek Caixa de Catalunyak egindako beste txostenatik hartu dira non lanean dauden gurasoekin bizi diren 26 eta 35 urte bitarteko gazteen %43k txirotasun mailaren azpiko soldatak dituen aipatzen den. Behintzat bi urtez elkarbizitzen dauden bikoteen %58k etxebizitzaren jabe dira, %32k alokairu etxebizitza batean bizi dira eta besteak familiak utzitako etxebizitza batean bizi dira.

Elkarbizitza 40 urte azpikoen gazteen artean, bikotekidearekin bizitzera joateko batezbesteko adina 33 urte da. Horietatik, soilik gazteen %12a bikotekidearekin bizitzera joan da urte bat baino gutxiagoko harremana izan ondoren eta %50ak 4 urte eta erdi bikote gisa ibili ostean joaten dira bizitzera. Halaber, SM Fundazioko ikerketak dio gazteak 3 urte eta erdi beranduago emanzipatzen direla bikotekidearekin bizitzeko gurasoen etxetik alde egin behar dutenean lehendik emantzipaturik daudenen kasuan baino. Horrela, independizaturik zeuden gazteen %32k, bikotea

ezagutu eta lehenengo urte horretan bertan bikotekidearekin bizitzera joan zen eta %57a bigarren urtean.

Ezkontza Oro har, bikoteak ezkontzen amaitzean, haiek horrela nahi izan dutelako da eta ez gizarte edo familia presioengatik. Bakarrik bikoteen %3,4 kasuetan familiaren presioak eta %3,2 kasuetan giza presioak bultzatuta egin dute. Bikoteen %30ak bikotearen egonkortasunerako puntu positiboa delako ezkontzen dira, %16,7ak seme-alabak izateko eta %13,3ak etorkizunean arazoak ekiditeko. Ezkontzen gehiengoak elizaz izaten dira. Izan ere, 2009an, bikoteen %69 elizan ezkondu ziren eta ezkontza zibilei dagokionez, bikoteen %30 izan ziren. Hala eta guztiz ere, areagotzen ari da ezkontza zibilen zenbakia batez ere Katalunian, Euskadin, Balear irletan, Valentzian edota Madrilen, besteak beste.

Berdintasuna Txostenaren datuei erreparatuz gero, are eta emakume gazte gehiago dago etxetik at lan egiten duena eta lan egiten duten 40 urte azpiko amen portzentaia %67koa da. Emakumeen %26ek seme-alaben jaiotzarenkin profesionalki promozio aukerak galdu dituela eta %41ek lanaldia murriztu duela aipatu du. Kasuen %20etan etxeko lanak era berdinean banatzen dira eta portzentaia handiagoa da emakumea etxetik kanpo egiten badu lan.

Maitasuna galarazi Badirudi seme-alabak eta familia politikoak bikoteen desmaitemintzean esku hartzen dutela. Horrela, ezkonduta daudenen bikoteen artean, %25ak ezkondu zenetik maitasuna galtzen joan dira seme-alabek etxeko lanen banaketaren gaineko arazoak areagotzen baitituzte. Bestalde, bikotekidearen aita eta amarekin ondo eramateak ala ez eragin handia du.


11

Gazteberri

Eliseo itsusia, herrena eta ezkongabea da. Nati itsusia da, bular bat falta zaio eta banaduta dago. Eliseoren amaren heriotz dela eta bien bizitzak elkartu egingo dira.

Idazle ez oso ezagun bat Britain Handiko Lehen Ministroa izandakoaren memoriak idazteko kontratatua da. Informazioa bilatzen duen heinean bere bizitza arriskuan jarriko duten sekretuak aurkituko ditu.

ERLOJUGILEA

DELOREAN Hauxe dugu Bartzelonako talde zarautztarraren laugarren diska. Iazko arrakasta handia eta gero, Delorean ikutu elektronikoak dituen pop diska berriarekin datorkigu. Hans Kruger eta Chris Coadyren laguntza izan dute Montreal estudioetan grabatutako diska honetan.

Estatu imaginario batean denbora geldirik dago. Hori profitatuz, erlojuegile batek aintzinako kontuak konpontzeko profitatuko du. Hori guztianeskatxa eta gizon misteriotsu batekin topo egitean aldatuko da.

Pamiela– 2009/12. Salneurria: 24,00 € Far West zaharraren historia, baina oraingo honetan ez Hollywooden bertsioan, baizik eta han ibili ziren eta herrialde hura altxatzen lagundu zuten euskaldunek kontatua.

ZE ESATEK!

SUBIZA

Raul xakean eta edaten pasatzen ditu arratsak Oskarrekin, amodio ezinbestekoetatik ihesian. Oreretan bizi da amarekin, baina aurki lanen bat topatu ezean ostikoz botako du etxetik.

Txalaparta- 2009/05. Salneurria: 17,00€

SEGUNDA CITA

Lander Garro

Susa 2010/04. Salneurria: 17,00€

Asun Garikano

GHOST WRITER

Jada mundu guztiak daki Iron ManTony Stark dela. Gobernuak bere botereen berri izan nahi du ondoren ejerzitoan erabili ahal izateko, baina Iron Manek ez du bere sekretuaren berri eman nahi.

FAR WESTEKO EUSKAL HERRIA

FRA, BH & ALE, 128 Min. ZUZENDARIA: Roman Polanski. AKTOREAK: wan McGregor, Pierce Brosnan, Kim Cattrall, Olivia Williams, Timothy Hutton, James Belushi

Asier Serrano

QUE SE MUERAN LOS FEOS ESP, 109 Min. ZUZENDARIA: Nacho G. Velilla. AKTOREAK: Javier Cámara, Hugo Silva, Tristán Ulloa, Kira Miró, Carmen Machi, Ingrid Rubio, Juan Diego.

IRON MAN 2 EE.BB. 124 Min. ZUZENDARIA: Jon Favreau. AKTOREAK: Robert Downey Jr., Gwyneth Paltrow, Don Cheadle, Scarlett Johansson, Mickey Rourke, Sam Rockwell, Samuel L. Jackson

KONTRARIOA

MAIATZA´10

SILVIO RODRÍGUEZ

ZE ESATEK!

Bi urte baino gehiago eman ditu egile kubatarrak diska hau prestatzen. Hamabi kantuz osatutako diskan Silviok hainbat omenaldi egiten ditu: Gabriel García Márquez, Violeta Parra, Cesar Portillo de la Luz... Silvioren ohiko doinuaz gain, rock apur bat ere aurki daiteke,

Ze Esatek taldeak jaia eta dantza, doinuen algararen artean, musika bihurtzen ditu. Ska, reggaea eta rock festa giroan. Ze Esatek taldeak bere arte konprometituarekin ez dio muxin egiten, inola ere ez, kaleko eta hiriko matxinadari, ezta honek dakartzan bizitzeko aukera suspergarrigoei.


806 eta Txat hemezortzi (18) urtetik gorakoentzat soilik.


Euskara

Euskara bitxikeriak

MAIATZA´10

Piropoak euskaraz

E

uskal Herrian ligatzea ezinezko ataza dela diote askok. Euskaldunon izaera kontua omen da diote. Dena den, euskarak ligatzeko aukera ere eman dezake. Nola lortu maite duzun pertsona horren atentzioa? Piropo egoki bat beste pertsonaren bihotza lortzeko balio dezake. Garbi dago obretako langileen ohiko ‘piropoek’ ez dizutela arrakasta lortzeko aukera handirik emango, baina izan badira zure bikotekidearen irria sortuko duten beste hainbat. Hona hemen sarean aurkitutako zenbait adibide: ] Ordulariko orratz txikia izatea nahiko nuke orduro zurekin elkartzeko. ] Ona da natila, ona da suflea, baina zu zeu zara nahi dudan postrea.

Euskararen bilakaera

M

aiatzaren 7 eta 8an Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan “Bilbon mundua ikusi” izeneko jardunaldiak burutuko dira. Aipatu jardunaldietan, Bilbok izan duen bilakaera eta bilakaera horrek euskararen erabileran izan duen eragina aztertuko da. Jardunaldiak Mendebalde Kultura Alkarteak antolatu ditu Bilboko Udaleko Euskara Sailaren laguntzarekin. Era berean, BBK, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Metro Bilbaok ere parte hartu dute. Gaur egungo Bilbo eta euskarak eta euskaldunek duten egoera izango dira aztergai, zenbait ikuspegi kontuan hartuta: Bilbok izan duen bilakaera urbanistikoa eta soziala, euskararen erabilera, euskalduntze-prozesua aurrera eramateko ekimenak, hiriko euskal komunikabideak etab. Hartara, lehenengo egunean, maiatzaren 7an, ostirala, Joseba Zulaika antropologo eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko irakasleak Bilbo modernoaren giltzarriak jo-

rratuko ditu: gerra eta gerraosteko egoera latza, Unamunoren literatura, indarkeria politikoa, industrializazioa, Guggenheim etab. Pedro eta Aitor Zuberogoitia “Bertan Bilbo” izeneko liburuaren egileak dira eta gaur egun euskarak Bilbon duen egoeraz arituko dira, “Bilbo postindustrialaren bigarren eraldaketaz”, hain zuzen ere. Iñaki Gaminde filologo eta EHUko irakasleak Bilboko gazte euskaldunen ezaugarri linguistikoak aurkeztuko ditu. Bigarren jardunaldian, Bilbo euskalduntzeko gauzatzen diren ekimenak jorratuko dira. Zenbait esparru arakatuko dituzte hizlariek: Administrazioaren lana izango du aztergai Jose Joaquin Gallastegi Bilboko Udaleko euskarako teknikariak. “Sorkuntza bideak: ez dok amairutik kafe antzokira” gai hartuta jardungo du Jose Angel Irigarai idazleak eta kolektibo bien kide sortzaileak. Euskara bultzatzeko ikastolek egin duten leba handiko lana izango da Manu Aurrekoetxea Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendariaren gaia.

Hizbegi 07: Euskara zaila bada ere, beharrezkoa da

G

ipuzkoako Foru Aldundiak, herrialdean nagusi diren lau hizkuntzen, hots, gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesaren inguruan bertako biztanleek zein nolako pertzepzioa duten aztertzeko galdetegi bat burutu berri du. Hizbegi 07 izena duen azterketa honek, euskarari dagokionez behintzat, honako ondorionagusia eman du: euskara hizkuntz erakargarria da, beharrezkoa gure lurraldean eta etorkizun handikoa. Hala ere, euskara ama hizkuntza ez dutenentzat, hau ikasteko nahiko zaila dela ere nabarmentzen da. Aipatu beste hizkuntzekin alderatuta, euskara da interes gehien

pizten duen hizkuntza (%73). Ikerketak agerian uzten duen beste datu esanguratsu baten arabera, Gipuzkoak ohiko euskara-gaztelania dikotomia alde batera utzi eta hirugarren hizkuntz bat indartsu azaldu da: ingelesa. Frantsesak berriz, gero eta eragin eskasagoa du. Gazteen kasuan, 15 eta 30 urte bitarteko gazteen %32ak bere burua eleanitzat jotzen du. Egoera ez da guztiz homogeneoa herrialde osoan. Horrela, Urola Kosta, Goierri edota Tolosaldeak euskararekiko baldintza hobeak azaltzen dute. Biztanleria handiagoa duten eskualdeetan berriz, egoera ez da hain ona.

] Ni naiz erlea eta zu zara lorea, egingo al dugu biok goxo-goxo eztia? ] Zure ama derrigor zen gozogilea, zu bezelako bonboi gozo baten egilea. ] Ez angula ta ez lenteja, onena zure almeja! ] Edango al dugu elkarrekin bizia? ] Zu kaia zara, eta nere txalupa galduari babesa ematen diozu! ] Ze plan daukazu, datozen urteetarako? ] Azala horrelakoa bada nolakoa izango da mamia? ] Neskatxa ibili gerizpetik bonboiak eguzkitan urtu egiten dira eta. ] Ama naturak gauza ederrak egin ditu eta zu zara horietan ederrena. ] Maitasuna sua, hire bihotz eta begien goxoki goxua. ] Katua izan nahi nuke zazpi bizi zure ondoan emateko. ] Bizi, ikasi, ezagutu, maitatu, ikusi, asmatu, arrazoitu, ulertu, sentitu, errespetatu, barre egin… Zurekin batera ez bada, zertarako bizi!!! ] Udaberriko lehen eguzki izpiak bezala aztoratzen nauzu.

13


14

Teknologia Berriak

MAIATZA ´10

Arau berria Interneterako

K

ontsumitzaile, sortzaile, editore eta gizarteko hainbat eragilek egun Europan den egile eskubideen modeloa eraldatzeko. ‘Copyright for Creativity’ izenburupean, ekimen honek legeak egun Interneten den errealitatera egokitzea eskatzen du. Horrela, ekimenaren sustatzaileen esanetan, copyright-a sormen lanaren babesean ezezik, babes honen salbuespenetan ere oinarritzen da. Salbuespen hauek, berritzeko, edukiak berrerabiltzeko... aukera ematen dute. Gaur egun, egile eskubideen aferak jabegoa babestea du ardatz, baina ekimen honen arabera, lehiakortasun digitala, sormena eta berrikuntza ere sustatu beharko lirateke. Hori dela eta, egun Europar Batasunean den marko legala aldatzea eskatzen dute. Sinatzaileen artean, Europar Kontsumitzaileen Erakundea, Electronic Frontier Foundation, Liburutegien Nazioarteko Federakuntza, Free Software Foundation Europe, Alemaniako Liburutegien Elkartea, IP Justice, LIBER eta Open Rights Group daude besteak beste.

Nintendok behera jo du

G

ezurra badirudi ere, Nintendo erraldoi japoniarrak, aspaldikopartez, emaitza negatiboak eman ditu. Pasa den urte fiskalean ia 2.000 milioi euroko etekina lortu arren, aurreko urtearekin alderatua bere fakturazioa ia %20an jaitsi da. Azken sei urteetan Nintendok izan duen lehen atzerapausoa izan da. Pasa den urtearen hasieran holakoa gerta zitekeela aurreikusita, Nintendok Wii kontsolaren prezioa jaitsi eta DSi berria kaleratu zuen. Prezio jaitsieran etekinak jaistea suposatu du. Gainera, yen monetaren indarrak ere eragin zuzena izan du. Sei urteko etengabeko hazkundea izan ondoren, espero zitekeen halako geldiune bat izatea, baina adiytuek diotenez, datorren urtean ere, antzeko emaitzak lortuko dituzte.

Enpresen hilerria Bere momentuan erreferente izan arren, gaur egun desagertu edo beste enpresa baten barruan amaitu duten IKT enpresen zerrenda oso zabala da

H

P-k Palm enpresa erosi berri du 900 milioi euroren truke. Duela hamar urte, Palm enpresa erreferente zen sakeleko telefonoetarako garatutako sistema eragilea zela eta. Enpresa berak sortutako Palm Pilot-a ere generiko bati izena eman zion. Sakeleko telefonoetan emandako iraultza dela eta Palm lekurik gabe geratu da merkatuan. Teknologia berrien beste biktima bat da. Palm-ekin jazotakoa ez da gauza berria. Hainbat izan dira garapen teknologikoari esker hazitako enpresak eta beste hainbat garapen beraren ondorioz desagertutakoak. Adituen ustez, hau guztia normaltzat jo behar da, azken finean, teknologia mundua ezinezkoa baita denbora luzez lidergotza mantentzea.

Adibide esanguratsuak Hainbat dira bidean geratu diren enpresak, baina batzuen kasuak besteenak baino esanguratsuagoak dira. Duela zenbait hilabete Oracle enpresak Sun Microsystems empresa erosi zuen. Azken hau Java hizkuntzaren edota Openoffice aplikazioaren sortzailea izan da, baina Microsoft-i epaitegian aurre egin zion lehena izateagatik ezagunagoa egin zen. Interneten lehen urteetan nabigatzaile

nagusiena Netscape zen. Honek merkatuaren %90a izatera iritsi zen, baina Microsoft Explorer-en aurrean belaunikatu behar izan zuen. Gaur egun, Google da bilatzaile nagusia, baina pasa den mendearen amaieran, postu hau Altavistarena zen. Yahoo!-k Altavista erosi zuen eta jada desagertuta dago. Yahoo! bera desagertzear dago. Adituen ustez, zerrenda osatuko duen ondorengo enpresa erraldoia AOL izan daiteke. AOLek internet itxiaren kontzeptua saltzen du, eta honek ez du kontsumitzailerengan erakargarritasunik. Antzekoa gerta dakioke MySpace gizarte sareari. Lehena izan zen, baina ondoren Facebook etorri da eta lekua kendu dio. Honek askoz ere eduki gehiago eskaintzen ditu, eta ondorioz, erabiltzaileek denbora gehiago ematen dute orrialde horietan. Hori guztia ezinbestekoa da publizitatea erakartzeko. Hondamendia pairatu duen beste enpresa bat Second Life dugu. Duela hiru urte mundu osoan protagonista izan zen. Nork erabiltzen du joko hau gaur egun? Epe motzean, Apple erraldoiaren plataforma itxiaren eta Android plataforma irekiaren arteko borroka espero da. Merkatu honetan ez dira presoak hartzen.

Interneteko merkatuan hainbat dira lidergotzan izan ondoren desagertu diren enpresak

Epe motzean Apple eta Androiden arteko borroka espero da


15

Denbora Pasak

MAIATZA卒10

Txisteak

Irabaz ezazu diska bat

SUDOKU

Bete itzazu sudoku honetan utzitako hutsuneak era zuzenean eta bidali erantzuna zure datu pertsonalekin honako helbide honetara: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1.Esk. 48009. Bilbo. Asmatzaile guztien artean DISKA bat zozketatuko dugu. Aurreko irabazlea

Blanca Susperregi (Zarautz)

KANBIORIK BAI?: Ainara denba batean sartu da eskuan bi euroko taxnpona duelarik. Dendariarengana gerturatu eta ea bi euroko kanbiorik duen galdetu dio. Dendaria kaxan begiratu eta ezetz esan dio. Jarraian, ea euro bateko kanbioa duen galdetu dio, eta berriz ere, dendariak ezetz esan dio. Harrituta, Ainarak ea kaxan txanponik duen galdetu dio, eta dendariak baietz erantzun dio, baina hala ere, ezin diola 50 zentimo, 20 zentimo, 10 zentimo, 5 zentimo eta ezta 2 zentimoko kanbiorik eman adierazi dio. Guztira kaxan 1,88 euro baldin badaude, zein txanpon izango ditu dendariak kaxan?

KANBIORIK BAI?: Oso erraza. Euro bateko txanpon bat, 50 zentimoko beste bat, 20 zentimoko bat, 10 zentimoko bat, 5 zentimoko bat, 2 zentimoko bat eta azkenik, zentimo bakarreko beste bat. ILTZEAK, TORLOJUAJ ETA AZKOINAK: Enuntziatuan esaten den bezala, etiketa guztiak gaizki jarrita daude. Demagun etiketak horrela jarrita daudela: 1.kaxa-Torlojuak, 2.kaxa-Azkoinak eta 3.kaxa-Iltzeak. Lehenengo kaxa irekitzen badugu, adibidez, iltzeak aurkituko ditugu (inoiz ez torlojuak, esan bezala, etiketa gaizki dagoelako). Beraz, badakigu lehen kaxan iltzeak daudela. Bigarren kaxan, etiketak dio azkoinak daudela, baina gaizki dagoenez, hauek nahita nahiez hirugarren kaxan izango dira. Bigarrenean berriz, torlojuak aurkituko lirateke.

EZETZ ASMATU!

ILTZEAK, TORLOJUAK ETA AZKOINAK: Hiru kaxa ditugu. Batean iltzeak daude, bestean torlojuak eta azkenengoan azkoinak. Kaxa bakoitzan zer dagoen jakiteko etiketa bana dago, baina etiketak jarri dituen pertsona erratu egin da eta etiketa guztiak gaizki jarri ditu. Kaxa bakarra irekitzen badugu eta bertan zer dagoen ikusten badugu nola lor dezakegu etiketak ondo jartzea?

Nork sortu zuen Athletic-eko himnoaren musika? a.) Gabriel Erkorekak. b.) Javier Gurrutxagak. d.) Feliciano Beobidek. Aurreko

] Garai batean, bi gazte elkartzen dira. Batek joan behar zuen bere emaztegaiaren eskua eskatzera, garai batean tradizioa zen bezala. Eta ez zuen esku hutsik joan nahi, eta erabaki zuen opari bat egitea, baina ez daki zer oparitu, eta lagun batengana joaten da, eta esaten dio: - Begira, denda horretan badaude amodiozko disko batzuk, eta zuk horrelako bat erregalatu iezaiozu, eta geratuko zara baina, baina oso ondo. Eta hala, diskoa erosten dute eta erabakitzen dute, eman aurretik aditu egin behar dutela diskoa. Eta jartzen dute diskoa Lehenengo musua eman nion kopetean Bigarrengo musua eman nion masailean Hirugarren musua eman nion ezpainetan - Ez, ez, ez, ez. Holakorik ez, holakorik ez. Bere aitak entzuten baldin badu, nola emango dit bere alabaren eskua? - Begira, gauza bat egingo dugu, lija mutur bat hartu, eta gustatzen ez zaizun parte hori egingo dugu: txa-txa-txa-txa-txa-txa-txa borratu, eta ikusiko duzu zer ederki geratuko den. - Bai, uste duzu? Egin dute lijarekin, eta hantxe joan da, diskoa besapean duela, bere emaztegaiaren aitarengana. Txirrina jotzen du, eta... - Zu izango zara nire alaba nahi duen gazte hori, ezta? - Bai, eta erregaliarekin etorri naiz. - Jo単o, ez dago gaizki. Ondo hasi duzu eguna. Eta diskoa hartzen du, jartzen du aitak diskoa, eta entzuten jartzen dira familia guztikoak. Lehenengo musua eman nion kopetean Bigarrengo musua eman nion masailean Hirugarren musua trakatra, traka-tra, traka-tra, traka-tra...

eSaMeSak

Bilboz Badakit Bidali Bilboren inguruan planteatzen dizugun galderaren erantzun zuzena eta irabazi Bilboz Badakit mahai jolasa. Erantzuna postaz honako helbidera bidali ahal duzu: Gazteberri Aldizkaria. Iparragirre kalea 17. 1. Eskubia. 48009. Bilbo. edo gazteberri@unionline.info posta elektronikora

] Bazen horrelako bat, Juanico izenekoa, albaitaria ikustera joaten dena. Kontsultan dagoela hala dio Juanicok: - Aizu hi! Ze ostia egin behar diat, badiat hor astoa, mekaguen la leche, ematen diot ba makilarekin, dinbi-danba, baina ez da mugitzen ere, han egoten da geldi-geldi. Eta mugitu ere ez. Baduzu halako pikura, injekzioa edo zerbait eta? -Ba... E... Zu ...Zuk... Tudelako izanik eta, ez dakizu ze sistema erabiltzen dugun hemen? -E? Bada sistema? -Ba! Eta merkea! Hara. Eta albaitariak ekartzen dio horrelako bi biper ttiki-ttikiak, bat berdea eta bestea gorria. Eta esaten dio: -Hara, zure astoari gibelaldetik aski daukazu berdea ematea, motoa bezala aterako zaizu astoa! Eta horrek efekturik egiten ez badu, orduan gorria emaiozu, orbitan ezarriko zaizu. Ikusiko duzu. -A bai e? Mecag端en la leche, eta zenbat kostatzen da? -Ezer ez. Biharamonean ikusten du, eta: -Aupa Joanico, astoarena... -O, sistema ona zenuen e? -A bai e? -A, ba, ba, bai! -Eta biper batekin nahikoa izan duzu? -Biak erabili ditut. -Biak baina? Berdearekin ez eta...? -Berdea? Mecag端en la leche, berdea gibelaldetik sartu bezain laster, suziri baten moduan atera egin zen, tiroa bezala joan zait astoa! -Eta gorriarekin zer egin duzu ba? -Eta astoa harrapatzeko zer egin behar nuen ba?

irabazlea

Unai Urizar Erantzun zuzena

Nork diseinatu zuen Bilboko Metroaren ikurra? d.) Olt Aicherrek.

- Baikorrak begietara begiratzen du; ezkorrak, berriz, hanketara. (Gilbert Deirh Chesterton). - Gure izaera gure jarreraren ondorioa da. (Aristoteles) - Nahi duzuna ezin baduzu lortu, lortu ahal duzuna nahi izan behar duzu. (Terencio)



2010 Maiatza #70