Page 1

G

az

a

te b e

ri

r

Z Belaunaldia: B Internetekin G haziak

A ldiz k i a r

Gazteberri #96 2013 Azaroa/Abendua


B G

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

ri

r

ATAL IZENA

Aurkibidea Eta zuk zein ingeles maila duzu?

06 Elkarrizketa.

Sabin Anuzita

08

ARGITARATZAILEA:

Zientzia.

Zer jango dugu etorkizunean?

10

Euskara

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04

12

Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.info Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez, Ziortza Carranza Argazkiak: Markel Redondo, Alejandro Boyero, Artxiboa Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Lourdes Sánchez

Z Belaunaldia: Internetekin haziak

14

Aisia

Sexua Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Política Lingüística

13. Zer jan, hura izan.

18 Teknologia Berriak

26

19. Txorroskiloa.

20 Denbora pasak

28

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

3


GAZTEBERRIAK

41 urte gartzelan eman ondoren, atera eta hiru egunetara hiltzen da Herman Wallace 1974an kondenatua izan zen burutu ez zuen hilketagatik ERRESUMA BATUAN Herman Wallace estatubaturrak 41 urte eman zituen gartzelan burutu ez zuen hilketa batengatik eta gartzelatik atera eta hiru egunetara hil egin da minbiziak jota. Amnesty International USAk adierazi duenez, epaileak bere kondena baliogabetu eta hiru egunetara hil da Wallace. Louisiannako estatuak babes-etxe batean jarri zuen gizona baina biriketako minbizia jada oso garatuta zegoen eta hiru egun besterik ez ditu eman askatasunean. AI USAko bozeramaleen esanetan, Wallace 1974an kondenatua izan zen prozedura irregular baten ostean eta, guztira, 41 urte eman ditu gartzelan oso baldintza penagarrietan. Adibidez, urte hauetan guztietan, Wallacek egunero 23 ordu bakarrik ematen zituen eta ez zuen inolako programan parte hartzeko aukerarik izan. Wallace afroamerikarra 1974an kondenatua izan zen gartzelako goardia bat hil omen zuelakoan. Epaimahaia pertsona arraza txuriko pertsonetaz soilik zegoen osatuta eta ez zen hilketarekin harremanten jartzen zuen inolako ADN frogarik. Ondoren jakin ahal izan zenez, estatuak berak

Urtebeteko gartzela zigorra bere ezkontza egunean bonba abisu faltsua egiteagatik

Herman Wallacek 41 urte eman zituen gartzelan burutu ez zuen erahilketa batengatik. | en.paperblog.com lekuko nagusiaren testigantza ‘erosi’ zuen. Informazio honekin guztiarekin, estatuko komisario judizialak jada 2006an kondena bertan behera uztea eskatu zuen baina Loussianako Epaitegi Gorenak ez zuen helegitea onartu. Azkenean, epaitegiak Wallace libre uztea erabaki zuen bere garaiko epaimahaian emakumerik ez zegoelako. AI-k salatu du estatuak ez dituela bere akatsak onartu eta Wallace aske utzi duela errugabe zela onartu gabe.

Bizitzan badira larriki ordaintzen diren akatsak edo deskuiduak. Liverpoolen bizi den Neil McArdle-i jazotakoa honen adibide garbia dugu. McArdle ezkontzekoa zen bere bikotekidearekin baina ezkontzaren egunean izapide guztiak egiteke zituela eta epaitegian hitzordua hartu gabe zuela ohartu zen. Hankasartze horren aurrean, 36 urteko britaniar honek telefono kabina batean sartu eta poliziari deitu zion Liverpooleko epaitegian bonba bat zegoela abisatzeko eta eraikinan ziren guztiak irtenarazi behar zituztela esateko. Poliziak hala egin zuen eta McArdlek lasai arnas egin ahal izan zuen. Baina bere zoritxarrerako, poliziak ikerketa ireki eta, gertatutakoaz jabetu ondoren, McArdle atxilotu zuen. Komisaldegian gizonak egindakoa onartu zuen, antza denez, bere neska laguna ezkontzarekin obsesionatuta baitzegoen. Epaileak urtebeteko gartzela zigorra ezarrio dio bonba abisu faltsua egiteagatik.

Bi piloto batera geratzen dira lo hegaldiaren erdian Gertaera honek kolokan jarri du, berriz ere, hegaldien segurtasuna Pasa den abuztuaren 13an, Virgin Atlantic konpainiako hegazkin bat Erresuma Baturako bidean zen 9.000 metrotako altueran. Bidaia horietan ohikoa den bezala, pilotuek pilotu automatikoa jarrita ‘gidatzen’ zuten hegazkina. Aspertuta edo, bi pilotuek lo-kuluxka bat hartzea erabaki zuten. Antza denez, pilotuek bost orduko deskantsua soilik izan zuten aurreneko bi egunetan. Jendeak ez jakin arren, arrunta omen da pilotuek lo geratzea hegaldiaren erdian. Britaniar legediak, adibidez, aukera hori jasotzen du. 4

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info


GAZTEBERRIAK

95.000 euroko isuna azkarregi gidatzeagatik Finlandiako poliziak jarri duen bigarrEN isunik altuena da; lehena, 116.000 eurokoa Nokiako exekutibo bati jarri zioten Finlandian azkarregi gidatzea garesti ateratzen da. Horrela, Anders WiklĂśf izeneko bertako enpresa gizon batek 95.000 eurotako isuna ordaindu beharko du 50 kilometro orduko gehiegizko abiadura zuen tarte batean 77 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik, hots, baimendutakoa baino 27 kilometro orduko azkarrago. Isun hain altu honen arrazaioa ulertzeko, kontutan izan behar dugu Finlandian isunak jartzeko sistemaren arabera urratzaileak bere diru-sarreren arabera ordaindu behar duela. Horrela, Finlandian indarrean den araudiaren arabera, abiadura muga %15an gainditzea urratze

larritzat hartzen da. WiklĂśfek abiadura muga gainditu zuela onartu du baina finlandiar isun- sistema gehiegizkotzat jo du. Bere esanetan urraketa berberagatik Suedian soilik 450 eurotako isuna ordainduko zuen. Hau ez da, dena den, Finlandian jarri den isunik altuena. 2002an, Nokia enpresako goi exekutibo batek 116.000 euroko isuna ordaindu behar izan zuen. Anssi Vanjokik bere motorra 75 km/ orduko abiaduran gidatu zuen Helsinkiko kaleetan muga 50 km/ordukoa zenean. Dena den, Vanjokik helegitea aurkeztu zuen eta azkenean ‘soilik’ 6.000 euro ordaindu behar izan zituen.

Europan zehar lagun bitxiarekin Bakarrik bidaiatzea aspergarria da, are gehiago, bidaia luzea bada. Horixe pentsatu behar izan zuen Alburquerquen bizi den 57 urteko Sussan Weesek Europa ezagutzeko antolatu zuen bidaia prestatzerakoan. Antza denez, bidaia inorekin partekatzeko aukerarik ez eta 19 kiloko plastikozko eskeleto batekin ekin zion ibilbideari. Badirudi emakumea ilustratzaile medikua dela eta horrek

eskeletoekiko nolabaiteko lilurapena sortu diola. Bidaia 2012an hasi eta aurtengo azaroaren lehenan amaitu du. 12 hilabete horietan ia Europa osoan izan dira eta, noski, anekdotak ere ez dira falta. Sussanek berak adierazten duen moduan, apika, barregarriena aireportu batean jazotakoa da; poliziek eskeletoa konfiskatu zuten benetan plastikozkoa zen ala ez egiaztatzeko. | Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

5


ERREPORTAJEA

Eta zuk zein ingeles maila duzu? Gaur egun, ingelesezko hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen duten ziurtagiriak izatea funtsezkoa da atzerrian unibertsitate ikasketak burutu ahal izateko edota lan merkatuan barneratzeko. Pasa den urtean Adeccok burutu zuen txosten baten arabera, hizkuntzak eskatzen ziren lanpostuen %86an ingelesa beharrezkoa zen

6

Globalizazioaren eraginez, gero eta enpresa gehiagok atzerrian diren beste enpresekin hartu-emanak izaten dituzte. Harreman hauetan, ingelesa bilakatu da hizkuntza nagusia. Honi lotuta, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeen (eta baita hauen kide diren beste herrialdeen) artean ematen den gero eta migrazio mugimendu handiagoak aurkitzen ditugu. Testuinguru honetan, ingelesaren ezagutza gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari da; alde batetik, atzerriko unibertsitateetan trebatzeko aukera ematen duelako eta, bestalde, lan merkatuaren ateak zabaltzen dituelako. Urtero, milioika pertsona aurkezten dira mundu osoan zehar bere ingeles hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko diren froga desberdinetara, gehienak lan edo hezkuntza helburuekin, baina baita ingelesa zein puntutaraino menderatzen duten jakin nahi duten milaka pertsona ere. Estatu

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

mailan egindako ikerketa baten arabera, hiritarren %20ak soilik du bere ingeles maila egiaztatzen duen ziurtagiriren bat, baina hizkuntza hau menderatzen dutela uste dutenen kopurua askoz ere altuagoa da. Hori dela eta, goi hezkuntza esparruan zein lan merkatuan, ezinbestekoa da hizkuntza-gaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiriren bat izatea. Hauen artean, Cambridge University-ren tituluak (KET, PET, First, Advanced eta Proficency) dira, seguruenik, ezagunenak. Bestalde, goi hezkuntzarako zein atzerrian lan egiteko gero eta indar gehiago hartzen ari den azterketa British Councilek kudeatzen duen IELTS azterketa dugu. British Councilen, gainera, azterketa hauek guztiak prestatzeaz gain, bestelako ingeles ikastaroak ere eskaintzen dituzte.

Etorkizunera begira Aipatu azterketa hauek guztiak nazioarteko


ERREPORTAJEA YLE (Cambridge Young Learners): 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei bideratuta. Hiru mailatan banatzen da: Starters, Movers eta Flyers. Mintzamena, idazmena, entzumena eta irakurmena aztertzen dira. KET (Key English Test): YLEn bezala hizkuntzaren lau trebetasunak aztertzen dira eta azterketa hau gainditzean A2 mailaren baliokidea lortzen da. PET (Preliminary English Test): B1ren baliokidea. Aurrekoetan bezala hizkuntzaren lau trebetasunak aztertzen dira. FCE (First Certificate in English): First izenarekin ezagunagoa eta B2 mailaren baliokidea. Hezkuntza eta enpresa mailan aintzatespena du. Aurrekoetan bezala, hizkuntzaren lau trebetasunak aztertzen dira.

AZTERKETA DESBERDINEN ARTEKO BALIOKIDETASUNAK Europako Maila

Cambridge English

IELTS

C2

CPE

8,5/9,0

C1

CAE, BEC Higher

7,0/8,0

B2

FCE, BEC Vantage

5,5/6,5

B1

PET, BEC Preliminary

4,0/5,0

A2

KET

aintzatespena dute eta, Europan ezezik, ingelesa ama hizkuntza duten herrialde gehienetako (AEB, Kanada, Australia, Zelanda Berria...) unibertsitate, negozio eskola edota elkarte profesionaletan ere onartzen dira. Gainera, azterketa hauek Europar Batasuneko Hizkuntzen Europako Erreferentzia-Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailekiko baliokidetasuna dute (goiko taulan ikus daitekeen bezala). Ingeles ezagutzaren maila eskasa hezkuntza sistemaren gabezia handienetako bat izan da eta hau zuzendu nahian edo, estatu mailako goi hezkuntzan joera berria azaltzen ari da. Katalunian, adibidez, datorren ikasturtetik aurrera, unibertsitate graduren bat lortzeko atzerriko hizkuntzaren batean, baina batez ere ingelesera begira pentsatuta, B2 maila edo First Ziurtagiria izatea eskatuko da. Hori gabe, ezin

izango litzateke unibertsitate titulurik lortu. Kantabrian, Gaztela-Mantxan edota Balearretan antzeko neurriak hartu nahi dituzte.

IELTS IELTS hautagaien benetako ingeles maila ebaluatzeko diseinatuta dagoen azterketa da. Ingelesez egiten den herrialderen batean bizitzeko, lan egiteko edo ikasteko asmorik baldin baduzu, IELTS d egin beharreko azterketa, mundu osoko enpresek, unibertsitateek eta inmigrazio agentziek IELTS erabiliko baitute zure ingeles maila eta zure etorkizunaren aurrean duzun interesa egiaztatzeko. Gainera, IELTS azterketan ateratzen dituzun emaitzak mundu osoan onartuko dituzte, 8.000 hezkuntza erakunde, gobernuetako departamentu eta lan elkarte baino gehiagok, EE.BB.-etan dauden 3.000 baino gehiago barne.

CAE (Cambridge Advanced Certificate): Advanced izenarekin ezagunagoa eta C1 mailaren baliokidea. Enpresa eta goi hezkuntzako erakundeen aintzatespena du, maila hau lortzeko ingeles hizkuntzagaitasun handia behar baita. CPE (Certificate of Proficency in English): Proficency izenarekin ezagunagoa eta C2 mailaren baliokidea, hots, egiazta daitekeen mailarik altuena. Graduondo ikasketak eta maila altuko lanpostuetarako eskatzen ohi den maila da. IELTS (International English Level Test System): Bi azterketa mota daude, lehena goi hezkuntzara bideratuta (Academic) eta bigarrena mundu profesionalera bideratua (General Training). Atzerrian ikasi edota lan egin nahi dutenek egin beharreko azterketa, Europa eta hainbat herrialdeetako unibertsitate eta elkarte profesionalen aintzatespena baitu. BEC (Business English Certificate): Enpresei lan giroan ingelesa erabiltzeko gaitasuna erakusteko daude diseinatuta. BEC-ak hiru tituluk osatzen dituzte: Preliminary (B1), Vantage (B2) eta Higher (C1). ILEC (International Legal English Certificate): Maila altuko azterketa da eta Nazioarteko Zuzenbidean aritu nahi duten profesionalei zuzenduta dago.

| Gazteberri #94 | Uztaila-Abuztua 2013 | www.gazteberri.info

7


ELKARRIZKETA Zuzentzen duzun sailak “Bilbao Gazte” delako ekimena aurkeztu berri du. Zeintzuk dira ekimen honen nondik norakoak eta nola garatu da? 2012an, Bilboko Udalak gazteen arloan dituen zeharkako politikak optimizatzeko asmoarekin, prozesu berritzaile bat jarri zuen abian. Bilbao Gazte 2020 izeneko prozesu horrek funtsezko oinarri bi izan ditu abiaburu. Lehena, gazteen arloko politikak Gazteen Gaietarako Zerbitzutik egiten diren jardueretatik haratago joatea. Eta, bigarrena, gazteengan eragin nabarmena duten udal jarduerei zentzua emateko eta jarduerok bideratzeko marko global bat garatzeko beharra. Horretan guztietan oinarrituta, Bilbao Gazte prozesuaren diseinua egin dugu, gazteria arloko Bilboko Udalaren politikak definitzeko, bai beren-beregi gazteei zuzendutakoak eta baita, beste talde batzuei zuzendutakoak izanda, gazteengan eragin handia dutenak ere. Bestalde, gazteengan eragin nabarmena duten udal jarduerak batzeko eta jarduerok bideratzeko erreferentzia-markoa definitu nahi izan dugu. Honekin batera, Udaleko sailekin lankidetzako prozesuak abian jarri nahi ditugu, horiek ere, bere eguneroko lanean, gazteen ikuspegia kontutan har dezaten. Azkenik, Bilbao Gazte ekimenaren beste helburu bat gazteen arloan eta gazteen arloko politiketan diharduten beste eragile sozial batzuen ikuspegia eta ekarpenak gehitzea izan da. Prozesu hau guztia, Gazteria Zerbitzua buru dela garatu da, betiere Udaleko beste sailen laguntzarekin; horrez gain, lankidetzarako eta partaidetzarako era askotako espazioak jarri dira abian. Gazteriak oso etorkizun beltza du aurretik: langabezia tasa altuak, lan baldintza kaxkarrak... Zein nolako lan ildoak lantzen ari zarete, zentzu horretan, Bilboko Udaletik egoera hau zuzentzeko? Gazteen langabezia-tasa altua bada ere, aipatu nahi nuke bilbotar gazteen prestakuntza eta gaitasun-maila oso altua dela, borrokarako eta ekintzailetzarako gaitasuna ere badutela ahaztu barik. Egoera hori zuzentzen lagundu nahian, Bilbao Gazte prozesuaren barruan bada “norbere autonomia” izeneko laneremu bat, prestakuntzaren, lanaren eta

8

SABIN ANUZITA.

(BILBOKO udaleko Euskara, gazteria eta kirol zinegotzi ordezkaria)

“Gazteen arloko politikek ikuspegi integrala eta zeharkakoa izan behar dute” Bilboko Udalak Bilbao Gazte 2020 izeneko plana garatu du, besteak beste, gazteei bideratutako jarduerak bideratzeko erreferentzia-esparru bat definitu nahian. Sabin Anuzita zinegotziak plan honen, euskarak Bilbon bizi duen egoeraren eta hiribilduan garatzen diren kirol politiken inguruan hitz egin digu

etxebizitzaren arloko zortzi jardueraildotan banatuta: heziketa arautuan laguntzea, lanerako prestakuntza, bizitza osoko ikastaldia, enplegua sortzea, lan-mugikortasuna, ekintzailetza eta autoenplegua, enpresa-berrikuntza eta alokairuko etxebizitza publikoa. Sarritan gazteria politikak aisia politikatzat hartu izan dira. Zeintzuk dira Udaletik aurrera eramaten diren gazteria politiken gakoak? Bilboko Udalaren iritziz, gazteen arloko politikek ikuspegi integrala eta zeharkakoa dute eta, horregatik, aisiaren arloko politiketatik haratago doaz. Ikuspegi global horretatik, funtsezko hiru eremu ditugu gazteen arloko politiketan: prestakuntza, lana eta etxebizitza aintzat hartzen dituen ‘norbere autonomia’ arloa; ‘bizi-ohiturak’, eta horren barruan, kontsumoa, aisia eta osasuna; eta identitateari, parte-hartzeari eta gizarte-kohesioari lotutako jarduerak barneratzen dituen ‘herritar kontzientzia’ eremua. Zein nolako balorazioa egingo zenuke egun euskarak Bilbon bizi duen

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

egoeraren inguruan? Ez naiz hasiko botila erdi beterik ala erdi hutsaren adibidearekin. Egoera linguistikoari nondik begiratzen denaren arabera, halako iritzia aterako da. Berrogei urte atzera begiratzen badugu, euskararen aurrerakada nabaria da; orduko garaian Bilbon euskara ikusezina zen -entzun ezina-; euskaldunak baziren baina etxeko eremutik ez zen irtetzen euskara. Gure gaurko Bilbon, gure hizkuntzaren presentzia askoz ere handiagoa da; hizkuntza paisaian ez ezik, hiztunen jardunean ere bai. Nahikoa ez dela izan, badakizu, nahiz eta erdaldun askoren ustetan egundoko gorakada izan duen euskarak gure inguruan. Hala ere, ez da ikerketa askorik behar Bilbo inguruan euskara jakin gabe gizartean integraturik bizi zaitezkeela baieztatzeko. Hala da, guri gustatu ala ez, bai Bilbon bai Euskal Herriko txoko gehienetan. Azken batean euskararen berreskurapena ez da udalerrika lortu beharreko zerbait. Gure aldetik, Bilbon bizi diren ia ehun mila euskaldunak linguistikoki aktibatu nahi ditugu


ELKARRIZKETA duela. Honako honetan, kirola jarduera ekonomiko garrantzitsutzat hartu behar dugu. Eta kirol profesionalari garrantzia ematen dio Udalak kirolari jakin bat garrantzitsua denean. Hori guztia, bere balentria eta lorpenekin Bilboren izena munduan zehar ezagun egiten duten bilbotarrei aitorpena egin nahi diegulako. Beste arlo batzuetan ere berdin jokatzen du Udalak. Baina, batez ere, Udalak garrantzia ematen die, egunez egun, horretarako baliabide ekonomiko eta giza baliabide ugari jarrita, afizionatu mailako kirolari, eskola kirolari, aisiako kirolari eta jarduera fisikoari, emakumezkoen eta gizonezkoen kirolari eta kirol egokituari. Eta horri erantzuna emateko Udalaren kirol-instalazioak (kiroldegiak eta futbolzelaiak) eta hirian han eta hemen estali gabe dauden instalazioak ditugu. Beste alde batetik, Bilbon hainbat kirol jarduera eta ekitaldi egiten dira urte osoan zehar. Jarduera eta ekitaldi horietako protagonista nagusiak –partaide zein ikusle direlako- bilbotarrak dira, zalantzarik gabe.

euskararen alde, gehienentzat euskara bigarren hizkuntza dela kontuan hartuta. Ezin dugu ahaztu, gainera, Bilboko bizitza sozialean bertakoak ez diren bizkaitar askok hartzen duela parte. Euskararen inguruan Udalak dituen helburuak lortzeko zer nolako ekimenak sustatzen ari zarete? Bilboko euskaldunen piramidea aztertuz gero garbi dago oso gaztea dela hemengo euskalduna. Gaztea eta eskolak euskaldundua kasu gehienetan; hau da, ikasgelatik kanpo euskararekin oso harreman txikia duena. Horregatik gure ahaleginik handiena ume eta gaztetxoen aisialdiaren bidetik doa; euskarak kutsu akademikoa gainditu eta izaera ludikoarekin lotzea; azken batean, hizkuntza komunikazio tresna indartsuena dela praktikan aldarrikatzea, euskararako hiztunak irabaztea. Alde horretatik derrigorrezko eskola garaian direnei zuzentzen zaie hainbat programa (zinea, bertsolaritza, ipuin lehiaketa, Euskaratek...), baita ume horien gurasoentzako laguntza bereziak

ere euskara ikasteko, hau oso kolektibo estrategikoa delako euskararen berreskurapenean. Berdin esna dezakegu ‘Ikusi eta Ikasi’ edo ‘Harrapazank’ moduko programez, umeei eta gazteei zuzenduak bere zaletasunak eta motibagarriak kontutan hartuta. Edo eskola munduan bertako elkarteen bidez egiten direnak. Azpimarratzekoa programa hauek guztiak elkarlanean gauzatzen ditugula jarduera horietan lanean jarduten diren elkarteekin (Bertsozalea Elkartea, Euskara Elkarteen Topagunea, Ikastolen Elkartea, Guraso Elkarteak…). Kirolari dagokionez, hein handi batean kirol profesionalari begira egin diren gauzak azpimarratzen dira batik bat (NBA, San Mamés Barria, Miribilla) eta agian hiritarrei bideratutako ekintzei protagonismoa kentzen zaie. Nola uztar daitezke bi lan ildo hauek? Bilboko Udalak garrantzia ematen dio kirolari. Kirol profesionalari ekonomiaren, merkataritzaren eta turismoaren ikuspegitik ematen zaio garrantzia; era berean, kontutan hartu behar dugu horrek guztiak hiria atzerrian sustatzen laguntzen

Bi arlo horiek batzea? Sekula ere ez, nire iritzian. Hain zuzen ere, enbor bereko adar bi direlako. Hasieran jarduera fisikoa, gero kirola, ondoren kirol profesionala eta azkenik, kirola ondo pasatzeko egiten da. Hortik abiatuta, bereizketa gehiago egin dezakegu, hainbat aldagairen arabera: lehiarako maila, maila ekonomikoa, ordainsariena, gehiengoen kirola, gutxienen kirolak, taldeko kirolak eta kirol indibidualak..., kirol herrikoiak, txapelketa herrikoiak, eskola kirola, unibertsitateko kirola, aisiako kirola, osasunerako kirola, ongizate fisikorako kirola...den-denak, adar bereko adarrak. Zerrenda amaigabea izan liteke.Hala ere, bai uste dut kirol profesionalak gainerakoei lagundu behar diela, batez ere eskola kirolari, balioak, esperientziak, ilusioak eta mugak transmititzeko. Baita gainerako kirol edo jarduera fisikoari ere; izan ere, guztiok, gure bizitzako uneren batean, fase horietakoren batetik igarotzen gara. Eta hor garrantzitsua da kirol profesionalaren laguntza, bere presentziak eta lekukotzek eragina daukatelako kirol horrek jarraitzaile eta zale gehiago izateko orduan.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

9


ZIENTZIA

Zer jango dugu etorkizunean? Elikagaien prezio gero eta altuagoen eta munduan den populazio hazkunde eroaren eraginez zer jaten dugun birpentsatu beharko dugu janari futurologoen ustetan. Intsektuak, algak eta laborategietan sortutako elikagaiak dira, gaur egun, indar gehien dituzten alternatibak.

10

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info


ZIENTZIA Munduan den populazioa 8.000 milioira gerturatzen den une honetan, gero eta zailagoa izango da pertsona hauentzat guztientzat nahikoa elikagai lortzea. Etorkizunean zein nolako elikagaiak izango ditugun jakitea gauza zaila da eta berriki Andoni Aduriz sukaldari donostiarrak Future Fest topaketan adierazi duen moduan “esaidazue nolakoa izango den etorkizuneko gizartea eta nola jango dugun esango dizuet, azken finean, sukaldaritza beti izan baita gure gizartearen isla”. Elikaduraren afera hau hainbat pertsonen kezka sortzen duen afera da eta jada badira etorkizunean zein nolako elikagaiek osatuko duten gure dieta aurreratzera ausartzen direnak. Horrela, hiru lirateke gure elikaduran ‘sartuko’ diren produktu berriak: elikagai transgenikoak edota laborategietan sortutakoak, algak eta intsektuak. Gezurra badirudi ere, azken hauek, gaur egun jaten dugun haragiaren antzeko balio nutritiboa dute. Izan ere, orain hain ohikoa dugun haragia, etorkizunean, luxuxko elikagaia bilakatuko da. Adituen esanetan ekuazioa sinplea da: ez dago planetan bizi garen guztiontzat janari nahikoa; ez behintzat orain dugun janaria ekoizteko sistemari eusten bazaio. Gizakiak ez du, momentuz, landare eta animalien hazkuntza kontsumoaren erritmora egokitzeko gaitasunik, eta horren zailtasunaren aurrean, ikerlariak elikadura alternatiba berrien bila ari dira lanean.

Elikagai transgenikoetan, zientzilariek elikagaian, normalean barazkiak, gen bat sartu, kendu edota eraldatzen dute. Elikagai hauek bi motatan sailkatzen dira: zuzenean gizakien elikadurarako bideratzen direnak eta beste elikagaien ekoizpenerako bideratzen direnak. Kasu bietan zalantza handiak daude hauek gizakion osasunean izan ditzaketen ondorioengatik.

Morgaine Gaye elikadura adituak adierazten duenez, “epe motzean, haragiaren prezioa biderkatu egingo da. Orain arte, haragi kantitate handiak prezio bajuetan lortu izan dugu baina hori aldatu egingo da. Haragia luxuzko elikagaia bilakatuko da eta horren ordezkoa bilatu beharra dago”. Une honetan, intsektuak dira alternatibarik nagusiena. Holandako Wageningen Unibertsitateko ikerlarien ustetan intsektuek haragiak ematen dizkigun adina proteina eman diezagukete eta hauen hazkuntzak askoz ere eragin txikiagoa du ingurumenean. Behiak eta oiloak ziren baserrietan, laister kilkerrak edo matxinsaltoak ikusiko ditugula dirudi. Gayek adierazten duen bezala, laister intsektuekin egindako hanburgesa eta saltxitxak jaten izango gara.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

11


EUSKARA

Sabeletik mundura

Mintzanet & Etxepare

Euskara jendea

Sabeletik Mundura webgunean euskaraz haurdunaldi aurrea, haurdunaldia, erditzea, erditze ostea, edoskitzea eta atxikimenduzko hazieraren inguruko informazioa biltzen ari dira. Honako autoreak izan dituzte erreferentziazko: Michel O´Dent, Carlos Gonzalez, Laura Gutman, Rosa Jové, Ibone Olza...

Euskal sortzaileek sekula baino presentzia handiagoa izango dute nazioarteko unibertsitateetan: Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskaini ahalko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak mundu osoko 34 unibertsitateetan dituen euskara eta euskal kultura ikasleei.

2006an Juan Karlos Etxegoien Xamarek idatzitako ‘Euskara jendea’ liburuan oinarrituta, Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteek ‘Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza’ sei ataletako dokumental sorta prestatu dute. Lan honek, euskararen inguruan egindako lanetan ikus-entzutezko arloan zen hutsunea nolabait estaltzen du. Atalak ETBn izango dira ikusgai .

Pasa baloia euskarari Kimet Sport enpresak eta Getxoko Udalak 8 eta 18 urte bitarteko gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko Kimet Planning izeneko programa informatikoa garatu dute. Aipatu programaren funtzioa futbol entrenamenduak euskaraz planifikatzeko eta egituratzeko aukera ematea da. Programa hau jada Kimetek landuta zuen entrenamenduetarako metodologian oinarritzen da, baina kasu honetan, eduki horiek guztiak euskaratu eta web orrialde batean jarri dira Getxoko Udalaren laguntzari esker. Horrelako jardueretan ere euskara barneratzea funtsezkotzat

Kimet Sport enpresak garatu duen softwareari esker haur eta gazteekin aritzen diren futbol entrenatzaileek euskaraz prestatu ahal izango dituzte entrenamenduak. | Artxiboa

TEKNOLOGIA BERRIAK

Gero eta euskaldun gehiago Interneten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak kaleratutako datuen arabera, Internet euskaraz erabiltzen duten pertsonen kopurua bikoiztu egin da azken hamar urteetan. Horrela, gaur egun, Interneten euskaraz nabigatzen duten pertsonen kopurua 200.000 ingurukoa da, Euskadin ingelesez egiten dutenen kopurua berdinduz. Euskarak Interneten izan duen garapena nabaria da. Adibidez, Twitterek eskura jartzen dituen 35 hizkuntzetako bat da eta Wikipedian, grekoa eta letoniarraren pare aurkitzen da, nahiz eta hauek estatuko hizkuntzak izatearen abantaila izan. Aurrera begira, .eus domeinua garatzea izango da erronka nagusienetako bat.

12

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

jotzen da gazteen artean hau susta dadin, izan ere, eskolatik kanpo euskararen erabilera askoz ere urriagoa baita. Horrelako esparruak euskaratuz, erabilera handiagoa lortzea espero da, azken finean, nerabeentzat entrenatzaileak izaten baitira, sarritan, jarraitu edo imitatu beharreko ereduak. Proiektu honek futbol esparruko trebakuntza eta euskararen normalizazioa batzen ditu eta eskola kirolaren eremuan den hutsune bat estaltzen lagunduko du. Esan bezala, momentuz soilik Getxon aritzen diren entrenatzaileentzat izango da eskuragarri baina, baina epe laburrean, beste udalerrietara zabaltzea espero da.

THE BASQUE DIASPORA WEBSCAPE

Renoko Center for Basque Studies euskal ikasketa guneak argiratu berri du Pedro J. Oiarzabal historialariaren “The Basque Diaspora Webscape” liburua. Lan honetan euskal Diasporak mundu digitalean, hau da, interneten, sortu duen irudia aztertzen du: euskal etxeen aurreneko orriak eta webguneak agertu zirenetik gaur eguneraino.


zer jan, hura izan

Bizilagunak Kalekume dira, herri desberdinetatik iritsi dira, kultura desberdinekin. Bere bizkar-zorroetan zapore ta kolore berriak dakartzate; mundua partekatzeko asmoz. Hala ere, ez ditugu beso zabalik hartzen. Horregatik, lerro hauen bidez, SOS Arrazakeriaren ekimena txalotu nahi dut!! Urtero ehunka lagun batzen ditu, hemengoak eta hangoak, mahaia eta mahai-zapia parteka ditzaten. Baina hemen berria den gauza bakarra formatua da. Janaria belaunaldi-belaunaldiz, herriz-herri partekatu dugulako, beti egin ohi dugulako. Aspaldi, gure euskaldun ogi hitzaren jatorria bilatuz nenbiltzan, eta bitxia iruditu zitzaidan aurkitutakoa: «Afrikako mendebaldean, ogi hitza erabiltzen da. Hartzitutako zerealez egindako ahiari deritzote; arto, basarto edo artatxikiaz egina dagoena. Errezeta tradizionalak, zerealak hiru egunez uretan murgiltzea proposatzen du; hezetan ehotuz; eta beste egun batzuk hartzitzen utzi, ahia garraztuz». Egosita jaten da. Posible izango litzateke gure talo tradizionala, artozkoa, ogi afrikarrarekiko erlazioren bat izatea? Argi dagoena, gure sukaldaritza tradizionalak zenbait urtetan atzera egiten duela. Baina urrundu ahala, ohitura zahar ohiek askotan euskaldunak ez direla, ohartzen gara. Gure arbasoak, emigratu zuten haiek, maleta hutsarekin abitu ziren Kalifornia, Suitza edo Argentinara; bueltatzerakoan, esperientziez eta kulturaz kargatuta ekarri zutelarik. Gastronomikoa zen kultura ere bai: elikagai, errezeta eta zentzumen-esperientzia berriez ohartu ondoren. Emigrazio bakoitzak, aurkikunde bakoitzak gure sukaldaritzari iraultza berri bat, eragin dio. Iristen diren haiekin, gure mahaia partekatzeko beldur gara; zergatik? Batera existitzen gara, baina ez gara gure auzotarrekin bizi. Pauso bat aurrera eman duten familiak edo lagunen taldeak, eta probatzea erabaki dutenek, poz-pozik daude. Euskaldunak arabiarrak etxean hartu dituzte; afrikarrak ere, euskaldunak hartu; hegoamerikarrak euskaldunekin

errezetak batu dituzte... Egia da erlijioa, ideologia edota ekonomiak banatzen gaituela. Murgilduta gaituen balio-krisi mingotsak, diru jaunak buru izanda, hiritarren artean hesiak jartzen dituela. Otordu lasaia partekatzea aldiz, elkartzen gaitu; bizikidetasunaren gozo zaporea ematen du, eta sinesten genueneko baina antza gehiago dugula frogatzen du. Umeek ez dakite desberdintasunez. Artikulu hau idazten ari nintzen bitartean, iragarki hori berriro ere ikusi dut. «Amatxo bat sukaldean. Bere alaba txikia, hurbildu eta galdetzen dio: amatxo, zer dago afaltzeko? Amak sakon arnastu eta erantzuten dio: maitia, hau ogitarteko magikoa da... da ogiarekiko ogia eta guk barruan dagoena imajinatzen dugu... itxi begiak… zerena nahi duzu izatea? Neskak erantzuten du: hirugiharreko. Amak behartutako irribarrearekin, erantzuten dio: ummm-a, usaintzen al duzu maitia?». Iristen direnek, abagune berria bilatuz, lana bilatuz egiten dute. Bertakoak ere, krisia dela eta, lanaren bila dabiltza. Ondorioz, ume askok, familia askok gose dira, eguneroko ogia falta zaie. Askotan, beste munduko arazoa dela demagu, baina zure herrian, kalean, auzoan gerta leike. Bizikide eza, errealitatearen begiak ixten ditu.

“Erakunde askok laguntza behar dute egunero; baina zure lagunak edota bizilagunak ere bai” NEREA SEGURA

Data hauetan, elikagai-bilketa kanpainak bonbardatzen gaituzte… Elikagaien Bankuak egiten dituztenak, esaterako. Laguntza, salbuespenezko kanpainetan behar da soilik? Gabonetan?; ala kanpainak egiteko beharra, urteko gainerako egunetan laguntzarik falta dutelako da? Erakunde askok, fundazioek, elkarteek... kolaborazioa behar dute egunero; baina zure lagunak edota bizilagunak ere bai. Beharrak larritzen du eta zuk zerbait egin dezakezu !! Ginear, Senegal, Dominikar batekin mahai partekatzeak, ez du bere beharrak asetuko; baina bere egoera pertsonala aldatuko du. Herriaren parte sentiarazteak, herritar bihurtuko du. Ongi etorriak izan daitezen, mundua deitutako leku bateko hiritarrak !!

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

13


ERREPORTAJEA

Z Belaunaldia: Internetekin haziak 1994 eta 2004. urteen bitartean jaiotako guztiek Z Belaunaldia delakoa osatzen dute, hots, gaur egun 9 eta 19 urte bitartean duten gazte horiek guztiek. Epe ertainean, belaunaldi honek mundu oso desberdin batean bizi behar izango du, azken urteetan gizartea modu oso azkarrean garatzen ari baita.

14

Baina nolakoa da belaunaldi hau? Adituen esanetan, bada belaunaldi hau guztiz baldintzatzen duen ezaugarri garbi bat: teknologia. Hainbat adituk ‘natibo digitala’, ‘Net Belaunaldia’ edota ‘Millenials’ bezalako terminoak ere erabili ohi izan ditu. Edozein izen erabilita ere, politika, enpresa eta hezkuntza munduan garbi dute Informazio eta Komunikazio Teknologia berriek mundua modu desberdin batean ikusten duen hiritar, kontsumitzaile eta ikasle eredu berri bat sortu dutela. Gazteek egiten duten gizarte sare eta Internet kontsumoak, aisialdi eta hauen arteko harremanak eraldatzeaz gain, gizartea bera ere eraldatu du. Garbi dago gazte hauentzat guztientzat ordenagailuak, tabletak, sakelako telefonoak, bideojokoak, Internet... guztiz naturalak direla eta, oro har, ondo moldatzen dira hauen erabileran, eroso. Horrek noski, abantaila handiak emango dizkie, baina bada teknologiarekiko

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

menpekotasun hau ere kritikatzen duena. Horrela, Z Belaunaldiko gazteek bakarrik egoteko joera handiagoa omen dute (komunikatzeko gizarte sareak erabiltzen dituzte) eta, ondorioz, bizitza errealean sozializatzeko arazo handiagoak dituzte. Herrialderik aurreratuenetan, Estatu Batuak kasu, jada sedentarismo arazoak eta horrek dakartzan loditasun arazoak nabariak egiten ari dira gazteenen artean. Gizarte sareak bilakatu dira komunikatzeko biderik ohikoena gazte hauen artean. Pribatutasuna ez da oso kontutan hartzen duten zerbait eta arazorik gabe partekatzen dituzte bere bizitzaren inguruko xehetasunak, baita ezagutzen ez dituzten pertsonekin ere. Gailu elektronikoek gazteek beraien artean elkar eragiten duten moduan eragin zuena izan dute. Sarritan gazte talde bat ikus daiteke elkarrekin, hitz egin gabe, bakoitza bere sakelako telefonora so dagoelarik. Baina era berean, gazte


ERREPORTAJEA hauek oso sortzaileak dira, apika, beste hezkuntza eredu batean trebatu direlako. Hainbat enpresek jada jende oso gaztea kontratatzen hasi dira taldean lan egiteko gaitasun handiagoa dutelako. Izan ere, belaunaldi hau hezkuntza eredu berri batean hazi da. Aurreko eredu linealaren ordez, egungo ikasleak hezkuntza eredu interaktibo batean trebatu dira. IKTei esker, egungo ikasleak ‘infojaleak’ bilakatu dira, hau da, iturri desberdinetatik jasotako informazio multzo handiak modu oso azkarrean prozesatzeko gai dira. Mindshare-k egindako ikerketa baten arabera, belaunaldi honetako gazteak hiper-konektatuta daude. IKTei esker lortzen duten konektibitate honek muga geografikoak eta denbora epeak apurtzen ditu eta denborarekin, online eta offline errealitateen arteko muga ere lausotzen ari da.

Belaunaldi honen sorrera Belaunaldi honen sorrera aberastasun handiko une batean kokatu behar da. Honekin batera, Internet eta IKTen ‘boom’a emango den une historikoan kokatu behar dugu gure burua. Bizi dugun krisi garaiak kontrakoa pentsatzera bultza ahal badigu ere, gazte hauek guztiak izaera indibidualista eta hedonista bultzatzen zuen gizarte batean jaio ziren. Orain, paradigma aldaketa bat bizi dute eta lehen oparoa zena urri bilakatu da. Honek guztiak eragin zuzena du soziologian bigarren sozializazioa izenarekin ezagutzen den prozesuan.

AZKEN 3 HILABETEETAN IKTak ERABILI DITUZTEN HAUR ETA NERABEAK %100 %90 %80 %70 %60 10-15 urte bitarteko nerabeak

16-24 urte bitarteko gazteak

10-15 urte bitarteko nerabeak

16-24 urte bitarteko gazteak

10-15 urte bitarteko nerabeak

16-24 urte bitarteko gazteak

HAUR ETA NERABEEK INTERNET ETA ORDENAGAILUETAZ EGITEN DUTEN ERABILERA 10-15 urte

16-24 urte

Internet aisia, musika eta jokoetarako

Trebakuntza Ikastaroren bat egiteko

Internet eskolako lanak burutzeko

Ondasun eta zerbitzu salmenta Banka elektronikoa

Internet bestelako erabilerak

Hezkuntza informazioa Osasun gaiak

Ordenagailua aisia, musika eta jokoetarako

Enplegua Aldizkari eta egunkariak

Ordenagailua eskolako lanak burutzeko

Software deskarga Bidaiak

Ordenagailuaren bestelako erabilerak

Posta elektronikoa

%0 %20 %40 %60 %80 %100 %80 %60 %40 %20 %0 ITURRIA: Encuesta TIC Hogares. INE

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

15


ERREPORTAJEA • Europako gazteriaren %92ak du, gutxienez, profilen bat gizarte sareren batean. • Nerabeen %39,4k bi ordu ematen ditu, eskola egun batean, gizarte sareetan murgilduta. • Neskek gizarte sareetan sartzeko joera handiagoa omen dute. • Europa mailan

Ikerlan baten arabera, gaur egungo gazteriak, egunean, 4 eta 6 ordu bitartean ematen ditu pantailaren baten aurrean (sakelako telefono, ordenagailu edo telebista). | artxiboa

egindako azterlan baten arabera gazteen %6k apostuak egiten ditu Internet bidez. • Gazteriaren %61,8k ordenagailuko jokoetan aritzen da. • Adituen esanetan, hiru ordu baino gehiagoz online jokoetan aritzea

Hau, nerabetasunean ematen ohi da eta urte horietan, gazteek bere errealitate psikikoa eraikitzen dute. Garai honetan, kanpoko eragileetatik eratorritako informazioak guraso eta eskolatik jasotakoari egiten dio aurre. Lehen, telebista eta prentsa ziren bigarren sozializazio honetan nagusi, orain, berriz, Internet da errege, ia bakarra. Internetek eguneroko bizitza automatizatu egin du, batez ere, gazteen artean. Claus Tullyk jada 2007an aurreratu zuenez, gaur egungo gizarteak hiru aldaketa nabarmen ekarri ditu: familia barruko harremanen eraldaketa, haurtzaro eta gaztaroko faseen berrantolaketa eta eguneroko gailu teknikoen hazkundea.

arriskutsua izan daiteke. Kultura eredu berria • Zenbat eta gazteago jazarpenerako eta jokoetarako mendekotasun gehiago izateko aukera. 16

Gazteek Internetez egiten duten erabilera dela eta, esparru publiko eta pribatuaren arteko mugak gero eta lausoagoak dira. Horrela, gaur egun, normaltzat jotzen da klase esparruko gauzak kalean egitea edota komunikazio pertsonalak eskolatik egitea. Adibidez, estatuan egindako ikerlan baten arabera, gazteak, batez ere etxean

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

(%69) eta eskolan (%45) konektatzen dira Internetera. Etxea da, beraz, konektibitaterako puntu nagusia. Gainera, bestelako azterlanek frogatu ahal izan duten moduan, ‘bedroom culture’ delako joera ere sortzen ari da, gero eta gehiago, gazteak bere logeletan konektatzen baitira pertsona helduen kontrolik gabe. Deskargen bidezkotasunaren inguruko eztabaida alde batera utzita, edukien deskarga errazak kultura kontsumitzeko eredu berria sortu du. Aipatu azterlanaren baitan, nerabeek, gehienbat, musika eta bideoak deskargatzen dituzte eta gazteek, berriz, softwarea. Gaur egun, gainera, musika eta bestelako joeretara iturri desberdinetatik iristen da, eta ez lehen bezala, prentsa edota telebistatik. Bestalde, gazteek duten eduki multimendien elkar-trukaketarako ohitura berriak (batez ere gizarte sareen bidez), industria kulturalaren berrirakurketa bat ekarri du, aurreko ereduarekin zenbakiek ez baitute ematen. Industria jada egokitzen hasia da eta gero eta normalagoa da kultir edukiengatik ordaintzea (hor dugu, adibidez, AppStore edo GooglePlay


ERREPORTAJEA bezalako denda birtualak), baina, oraindik ere, Cracking delako fenomenoak indar handia izaten jarraitzen du. Honen bidez, programa informatikoen babesak deuseztatu egiten dira modu masiboan kopiatuak berbanatuak izateko.

Eten digitala Orain arte ikusi ahal izan dugun bezala, IKTek eragin garrantzitsua dute belaunaldi gazteengan baina dena ez da arrosa kolorekoa. Zentzu horretan, IKTen inguruan den kezkarik nagusiena ‘eten digitala’ izenarekin ezagutzen dena dugu, hots, teknologia hauen eraginez, eskualde, maila sozial, adin eta sexuen artean eman daitezkeen desorekak. Izan ere, teknologia hauen erabileratik kanpo geratzen dena garapen eta ezagutzatik kanpo geratzen da. Gazteriari dagokionez, adituen kezka nagusiena Internet bidez lortzen den informazioaren iturrien inguruko ezagutza falta da. Hainbat gazteentzat, Interneten den guztia egi borobila da eta ez dute iturrien fidagarritasunaren inguruan kezka handirik azaltzen.

Erabilera Interneten erabilerari dagokionez, gehien erabiltzen diren aplikazioak informazio bilatzaileak dira (Google gehienbat). Ondoren, berehalako mezularitza (Skype) eta gizarte sareak (Facebook, Tuenti, MySpace) aurkitzen dira eta hirugarren portuan, posta elektronikorako aplikazioak. Era berean, bizi dugun egoera ekonomikoaren ondorioz eta gazteek lan merkatuan barneratzeko dituzten arazoak direla eta, gero eta arrakastatsuago suertatzen ari dira lan eskaintzak azaltzen dituzten webguneak eta gizarte sareak (Linkedin). Azkenik, ezin ahaztu behar gazterian lehen amodio eta sexu harremanak hasten direla. Honek noski, badu bere isla Interneten. Alde batetik, sexuaren inguruko informazioa bilatzeko erabiltzen dute gazteek Internet. Bestalde, gero eta gehiago dira beste pertsonekin harremanetan jartzeko sortu diren webguneak erabiltzen dituztenak eta baita eduki pornografikoak lortzeko ere.

Z Belaiunaldiaren ezaugarriak Jada 2000. urtean, Neil Hove eta William Straussek Z Belaunaldiaren ezaugarri nagusiak identifikatu zituzten ‘Millenials rising: The next Great Generation’ liburuan. Guztira, zazpi lirateke autoreek azpimarratzen dituzten ezaugarriak: • Berezitasuna: Z Belaunaldiko gazteak guraso bereziak izan dituzte eta, ondorioz, belaunaldi berezia da berez. Aurreko belaunaldietan ez bezala, Z Belaunaldiko gazteen kasuan aitek bere heziketan aparte hartu dute modu aktiboan. Aurreko belaunaldietan, salbuespenak salbuespen, haurren heziketa eta hazkuntza amaren esku geratzen zen bereziki, aita euskarri ekonomikoaren rola betetzen zuen bitartean. Pasa den mendeko 80 hamarkada inguruan, emakumea modu nabarian hasi zen lan merkatuan barneratzen eta horrek ordura arteko familia egitura eraldatu zuen, guraso biei antzeko funtzioak egokituz. Honek gainera, haurren gehiegizko babesa ere ekarri omen duela salatzen dute aipatu autoreek. Gainera, herrialderik aurreratuenetan izan den jaiotze tasen beherakadak ere eragin nabaria izan du. Gaur egun, seme-alabak ‘hondasun’ urriak dira eta sarritan ikusten dira anai-arrebik gabeko haurrak. • Babesa: Esan bezala, belaunaldiko honetako gazteek aurreko belaunaldiek izan ez duten gurasoen babesa dute. Hau, adibidez, modu nabarian ikusten da haur-gazte hauen aisialdian; horrela, eskolaz kanpoko denbora gehiena egituratutako jardueretan ematen dute: kirola,

musika, hizkuntzak eta abar luze bat. Aurreko belaunaldiko gazteek askoz ere denbora gehiago ematen zuten kalean joko librean. • Konfidantza: Krisi garaian hazi arren, belaunaldi honetako gazte askok konfidantza handia erakusten dute bere buruarengan. Gehienek bere gurasoek lortutakoa gainditzeko gai izango direla uste dute. Krisi latza ezagutu dutelako edo, apika gauzak okerrega egingo ez dutela pentsatzen omen dute. • Konbentzionalak: Z Belaunaldiko gazteek lotura estuagoa omen dute bere gurasoekiko. Zentzu horretan, bere gurasoen belaunaldiak finkatutako gizarte arauak begi onez onartzen dituzte. Hau oso belaunaldi gutxitan jazo den fenomenoa da, gazteek izaera iraultzaileagoa izan baitute historikoki. • Taldeak: Z Belaunaldiko gazteak taldeka elkartzeko joera nabaria dute, nahiz eta hainbat kasutan birtualki izan. IKTek ematen duten aukerei esker, konektatuta egoteko joera izaten dute. Hor datza gaur egun gizarte sareek duten arrakasta. Hezkuntza mailan, adibidez, hau erabiltzen lan taldekako lanak sustatzeko. • Trebakuntza: Belaunaldi hau inoiz izan den belaunaldirik prestatuena da. Estatu Batuetan egindako ikerketa baten arabera, belaunaldi honetako ikasleek, bataz beste, askoz ere nota hobeak lortzen dituzte. • Presioa: Belaunaldi hauetako gazteek epe luzerako arrakasta ondo egindako lanan oinarritzen dela uste dute.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

17


SEXUALITATEA SEXUAREN TXOKOA

Nire bikotearekin bi urte daramat eta gure sexualitatea ez doa oso ondo. Erlazio sexualak dauzkagun bakoitzean saiatzen naiz bera ondo pasatzen, orgasmo bat izatea, benetan disfrutatzea, niretzat hori oso garrantzitsua da eta. Baina askotan ezin dut zakilaren tentetzea mantendu bera orgasmora ailegatu arte. Arduratuta nago arazo honekin, larria da? [Mikel] Kaixo Mikel! Ez dut ezer larririk ikusten zure galderan. Erlazio erotikoak (sexualak) zure bikotearekin dauzkazunean hain zaude adi bere plazerean zurea ahazten duzula. Eta hori horrela denean zure zakila tente mantentzea oso zaila da. Hala ere interesgarria da birplanteatzea zer den plazera eta ze modu dauden eman eta jasotzeko. Demagun hiri ezezagun bat bisitatzera zoazela bikotearekin adibidez Paris. Hara zoazte eta dakizuenez Eiffel dorrea bisitatu behar duzue Pariseko tokirik garrantzitsuena da eta. Denbora gutxi daukazue eta presaka zoazte Eiffel dorrea ikustera. Bidetik pila bat kale pasatu dituzue baina ezin ikusi, denbora premia duzuelako. Hori da bidaiari eta turistaren arteko desberdintasuna, turistak bidai gidan agertzen dena bilatzen du eta bidaiariak ordea bidai disfrutatzen du. Erlazio erotikoekin gauza bera gertatzen da, orgasmoa (Eiffel dorrea) bilatzen dugun bitartean ez gara jabetzen zentzumenetatik jasotzen ditugun sentsazio atseginez. Beraz Eiffel dorrea ahaztea gomendatzen dizut eta Parisetik topatzen dituzun txokoez disfrutatzera gonbidatzen zaitut, helbururik gabe bidaiaria izango bazina.

Ziortza Carranza • Sexologoa 18

28 milioi bikotek harremana eten du Whatsapparen eraginez ‘Double Check’ delako funtzioak eta azkeneko konexioa noiz izan den ikusteko aukerak mesfidantza eta jeloskor jartzeko aukera sustatzen omen dute “CyberPsychology and Behaviour Journal” aldizkariak egindako ikerlan baten arabera, 28 milioi bikote inguruk bere harremana eten du mundu osoan zehar Whatsapp aplikazio ezagunaren eraginez. Aplikazio honek dituen zenbait funtziok, ‘Double check’ delakoa eta pertsona baten azken konexioa noiz izan den ikusteko aukera, mesfidantza eta jeloskor jartzeko aukera sustatzen omen dute. Gaur egun, Whatsapp dugu munduan den aplikaziorik arrakastatsuenetako bat eta jada 300 milioi erabiltzaile inguru ditu. Bere sakelako telefonoan Interneterako konexioa duen edonork du aplikazio hau, mezuak doan bidaltzeko aukera ematen duelako. Sortzaileek aplikazio eraginkorra eta erosoa sortu nahi izan zuten, baina nahi gabe, bestelako funtzio baterako ere erabiltzan da aipatu aplikazioa. Izan ere, bikote askoren artean Whatsapp-a harremanaren termometroa bilakatu da.

Hainbat adituen ustetan, IKTak bilakatzen ari dira bikoteen arteko harremanen osasunaren termometro. | ARTXIBOA Double check izenarekin ezagutzen den funtzioa da, apika, arazo gehien sortu dituena. Igorleak mezua bidaltzen duenean, check bat azaltzen da mezuarekin batera eta hartzailearen telefonoak mezua jasotzen duenean bigarren check-a azaltzen da. Jende askoren ustez, bigarren check horrek hartzaileak mezua irakurri duela adierazten du, baina ez du zertan horrela izan behar.

Kitzikapen sexuala eragiten duten hiru usain Alemaniako Bremen Unibertsitatean egindako ikerlan batean, usainak erakarpen sexualean zein nolako eragina duen aztertu nahi izan dute. Aipatu ikerketan 273 emakumek eta 159 gizonek hartu zuten parte eta emaitzak, nolabait, bitxiak izan dira. Ikerketa taldeko buru den Ingelore Ebberfeldek emandako datuen arabera, sexualki erakargarrien diren hiru usainak honako hauek dira: lurrinik gabeko gorputz-usaina (%48), besapeetako usaina (%23) eta bularreko usaina (%21). Inkestatutakoen erdiak bere bikotekidearen usainak sexualki

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

kitzikagarri suertatzen zaiola onartu zuen. Era berean, inkestatutakoen %45ak lurrindutako gorputzak sexualki oso erakargarri egiten zaiela onartu zuen. Ikerketan parte hartu duten emakumeen %26a sexu harremanen ondorengo usainekin kitzikatzen da. Gizonezkoen kasuan, erakargarriagoa egiten zaie emakuezkoen genitalen usaina. Ikerketa honen beste ondorio azpimagarri bat honakoa dugu: usain oso gogorrek kitzikapen sexuala murrizten dute.


TXORROSKILOA

Maitasunera kondenatuta Etxean sartu naiz kalean harrapatu nauen euri zaparradarengatik blai eginda. Noizbait ohituko naiz Donostian beti aterkia poltsan sartzen. Ohi dudan moduan irratia piztu dut. Azken boladan musika saioak entzuten ditut, berriak eta mahai inguruetan hitz egiten diren gaiek burua lehertzeraino bete didate jada eta ez daukat neuronarik libre horretarako. Paso. Gari ari da kantuan, “Esperantzara Kondenatua”. Atsegin ditut Jose Luis Padronen hitz horiek. Arropak eranstearekin batera abesten hasi naiz neu ere bai: “noiztik da negarrik egiten ez dudala”…Eta hortxe geratu zait galdera buruan trabatutako diska balitzan. Gogoratu dut malko mardulak bota nituen une horietako bat. Ziur ez dela izan azkena, baina une honetan berau etorri zait pentsamendura eta momentu hura eragin zuen froga materiala bilatzen hasi naiz obsesiboki. Karta bat da, ez ordea nik jasotakoa, idatzitakoa baizik, gaztaroan nuen bikoteaz banatu nintzenean idatzi niona. Aurreneko zirriborroa nonbait dudala badakit eta minutu batzuen bueltan aurkitu egin dut. Automatikoki irakurtzeari ekin diot. Orain zuetariko batzuek pentsatuko duzue negar egin dudala berriz ere irakurri dudanean. Beste batzuek pentsatuko duzue barrez lehertu naizela horrelakoak nik idatzi nituela gogoratu dudanean. Tira, ez bata eta ez bestea ere. Sorpresa galanta da hartu dudana, irakurtzerakoan jabetu naizelako hori guztia ez zela egia. Ez dut esan gezurrak zirenik. Hau da, idatzitakoak egiak baziren ere, ez ziren beste inorentzat idatzitako hitzak, nire buruari esaten nizkion hitz minduak, hitz goxoak, hitz zikinak, eta hitz liluragarriak baizik. Baina garai hartan ez nintzen horretaz jabetzen. Ispilu ederrak gara pertsonok maitemindu eta bizitzaren unetxo bat elkarrekin egiten dugunean. Maitasunak itsutu egiten duela esan ohi da, baina nire ustetan, maitasunak barruak biluztu eta gordinki erakusten dizkigu gure dohain eta gabeziak. Erne gero aurrean daukazun edertasun horri itsuskeriak

botatzeko grina datorkizunean. Begira ezazu zeure zilborra eta bitan pentsatu esan beharrekoak. Oso ondo. Arnas hartu duzu eta orain bai, orain prest zaude esateko zenbat maite duzun aurrean duzun pertsona hori, zenbat eskertzen diozun bizitzari horrelako ispilua zure aurrean kokatu izana kontura zaitezen zenbateraino ikasi behar duzun oraindik zure burua hortxe islatuta ikusten duzun bakoitzean. Eta lasai, bera ere zu bezain inozo, eder, astakirten, zoragarri, gorrotagarri eta batez ere maitagarria delako. Imajina dezaket zeinen zoriontsu nintzatekeen orduan konturatu izan banintz tristura hori guztia putzada batek eramango zuela eta bizitzak berriz ere eskeiniko zidala maitemintzeko beta. Baina hain da goxoa maitasuna gaztaroan bere atsekabe eta negarrak barne. Heldutasuna iritsi zait ordea. Bapatean izan da. Ate joka aritu zait lau bat urtetik hona eta ez diot jaramonik egin. Une honetan ordea, atzera begiratu eta garai haietatik bi hamarkada pasa direnean, hitz horiek irakurri eta horrelako azterketa egin ostean, orduan konturatu naiz heldutasuna dudala pare parean begietara so eginez, logelako ispiluan nire burua begiratzen ari naizela. Halako freskotasuna nabaritu dut ipurdi partean eta arropak erantsita nituela erabat ahaztu dudala ere jabetu naiz, eta une batez Christian Grey sentitu naiz. Ez diet nire pentsamenduei astirik eman kritika zorrotzetan sartu eta etxean gera nadin agintzen hasteko. Arropa lehorrak jantzi eta Anastasiarekin dudan hitz ordurantz irten naiz. Garik kantatzen dituen Padronen letrak ezpainetan, banoa eskailerak behera “garaipenik eta galtzekorik gabe”. Hori bai, oraingoan aterkia poltsan sartu dut, baita buruan jantziko ez ditudan txapelak ere. Erabiliko ditudanaren esperantzari preso, etxeko ataria zeharkatu eta kalera irten naiz bere atsekabe eta negarrak barne heldutasunean ere hain goxoa den maitasunera kondenatua.

“Maitasunak itsutu egiten duela esan ohi da, baina nire ustetan, maitasunak barruak biluztu eta gordinki erakusten dizkigu gure dohain eta gabeziak”

GOTZON SANCHEZ

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

19


ATAL IZENA

AISIALDI ESKAINTZA iJainko Txiki Eta Jostalari Hura Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen

Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro Jainko txiki eta jostalari hura deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin. Honako konzeptua, aurrekoa bezala, disziplina artĂ­stico bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria

egia esan

VERSUS

osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literarioa eta musikala aurkezten du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.

ispiluak

Peru Magdalena Arriaga

Karlos Linazasoro

Eduardo Galeano / Xabier Alegria

Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno lagun. Aitaren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak, jendearen lekukotasunak–, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun‌

99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estiloariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala. Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezaz.

Liburu honek, mundu ia ororen historia izan nahi du. Horregatik, iragana eta oraina, biak daude baturik kontakizun honetan. Galeanoren lan guztietan bezala, botereak baztertutako gertakizun, ikuspuntu edo protagonistengan dago jarrita begirada, uruguaiarrak ohikoa duen ikusmolde kritiko, tonu umoretsu eta zehaztasun zientifikoarekin. Orriotan daude munduak bere baitan dituen mundu ugariak: pentsalariak, sentilariak, jakingurak, menderakaitzak, galtzaileak eta ero ederrak, lurraren gatza eta piperra izan zirenak eta badirenak.

20

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info


AISIA ur abisalen espedizioa

EL QUINTO PODER

SEPTIMO

The Icer Company Proiektu pertsonal bat bezala aurkezten da, The Icer Company. Bizipen pertsonal latz baten ostean Arima Sutaneko Iker abeslariak kanta multzo batzuk bildu zituen, formato akustikoan eta etxean grabatuta. Baina hasierako grabazio horiek lagun musikarien belarrietara eta eskutara iritsi ziren eta horien gainetik disko eta proiektu pertsonal interesgarri bat garatu da: ur abisalen espedizioa..

2013|AEB|124 min. Zuz: Bill Condon. Akt: Benedict Cumberbatch, Carice Van Houten, Daniel Brühl, Anthony Mackie, Stanley Tucci, Alicia Vikander, Peter Capaldi. Pelikula honek Julian Assangek eta Daniel Domscheit-Bergek sortutako Wikileaks webgune ospetsuaren sorrera azaltzen du. Zerotik hasita, sekretupean den informazioa argitartazea lortzen dute, estatu desberdinek burutzen dituzten jarduera ilunak agerian utziz. Denbora gutxitan, munduko komunikabide guztiek batera argitaratzen duten adina informazio kaleratzeko gai izango dira.

2013|ESP|113min. Zuz: Patxi Amezcua. Akt: Ricardo Darín, Belén Rueda, Luis Ziembrowski, Osvaldo Santoro, Guillermo Arengo, Jorge D’Elía.

Aita bat eta bere bi semeak joko berezia dute: zazpigarren pisutik hasita kaleraino lasterketa egiten dute, aita igogailutik eta haurrak eskaileretatik. Aita beheko solairura iristen denean, haurrak ez du haurren arrastorik ikusten. Hortik aurrera, bere semeka aurkitzeko bilaketa eroa hasiko da.

INDAR BAT DABIL HOR Mikel Markez Soiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala. Gonbidatu gutxi baina aukeratuak izango ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak, Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea… Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskeiniz.

Izena:.............................................. Abizenak:........................................ Helbidea:........................................ ........................................................ Herria: ............................................ P.K:................. Tlf: .......................... Emaila: ........................................... Bidali zure datu pertsonalak gazteberri@unionline.info emailera edota honako posta helbidera: Gazteberri Aldizkaria | Iparragirre, 17 1-D | Bilbao | 48009. 9 euroren truko urteko Gazteberriko 6 aleak jasoko dituzu etxean. | Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

21


KULTUR AGENDA Antzerkia/

kontzertuak//

arrigorriagako lonbo aretoa:

elorrioko arriola kultur aretoa:

• “¡Gaudeamus!”. [La Chana teatro]. Azaroak 8. 20:00. • “Olentzero eta edabe magikoa”. [Deabru Beltzak]. Abenduak 30. 18:00.

• “Autorretrato de un joven capitalista español” [Teatro Alfil]. Azaroak 9. 20:00. • “Los animales de Don Baltasar”. [Teloncillo Teatro]. Azaroak 17. 17:00.

barakaldo antzokia

ERMUAko antzokia:

• “Esos locos barrocos” [Ron Lalá]. Azaroak 8. 10:00/12:00. • “Siglo de oro de ahora”. [Ron Lalá]. Azaroak 9. 20:00. • “Maravillas”. [Ateneu Popular 9]. Azaroak 17. 18:00. • “El libro mágico”. [Mago Oliver]. Abenduak 29. 18:00.

basauriko sozial antzokia • “Lingua Nabajorum”. [Ez Dok Hiru]. Abenduak 13. 20:30.

berangoko antzokia • “Tipos de Tipas”. [La Lulú Comedí]. Azaroak 23. 19:00. • “Mendizaleak”. [Hipo eta Tomax]. Abenduak 1. 18:00.

bermeoko kafe ANTZOKIA: • “Cotillas”. [Glu Glu Producciones]. Azaroak 15. 21:00.

berrizko kultur aretoa: • “Ahatetxo Itsusia” [Glu Glu Producciones]. Azaroak 8. 18:00. • “Sexpearemente”. [Producciones Sexpeare]. Azaroak 16. 20:00. • “Elurrezko Panpina”. [Txotxongilo]. Azaroak 22. 18:00.

durangoko san agustin kulturgunea: • “Elmer Elefantea”. [Teatro de Luna]. Azaroak 10. 18:00. • “Hamlet”. [Artedrama & Le Petit Théatre de pain]. Azaroak 17. 19:00.

22

• “Nire Odisea”. [Teatro Paraiso]. Azaroak 23. 17:00.

GETXO ANTZOKIA: • “Auzokideak”. [Panta Rhei]. Abenduak 26. 18:00.

auditorium kultur leioa: • “Hamlet”. [Artedrama & Le Petit Théatre de pain]. Azaroak 16. 20:30. • “maridos y Mujeres”. [Teatro La Abadía]. Azaroak 22. 20:30. • “Kapsulak”. [Markeliñe]. Abenduak 28. 18:00.

ZALLA ANTZOKIA: • “Una noche con Gabino Diego”. [Pentación espectáculos]. Abenduak 15. 20:00. • “Lorategian”. [Teatro Paraiso]. Abenduak 23. 17:30.

zornotza aretoa: • “Hamlet”. [Artedrama & Le Petit Théatre de pain]. Azaroak 22. 21:00. • “Kapsulak”. [Markeliñe]. Abenduak 7. 18:00.

ZUMAIAKO aita mari ANTZOKIA: • “Hitzak”. [Hika Antzerki Taldea]. Azaroak 15. 22:00. • “Urtaroetara jolastuko gara?” [Kantinelas teatro]. Azaroak 17. 12:00. • “Hiru”. [Txalo Producciones]. Abenduak 13. 22:00.

ZUMArragako zelai arizti Aretoa: • “Terapiak”. [Vaivén Producciones]. Azaroak 8. 22:30. • “Para lo que hay que vivir... mejor no morirse nunca”. [Producciones Gaupasa]. Abenduak 5. 22:30.

AZAROAK 1, OSTIRALA

• Avida Dollars + Laia. Eibar. 22:30. Doan. • Ukabilkada + B.C.Bombs + Madskins + Erasoka. Sonora, Erandio. 19:00. 6/9€. • Denuncia + Traccion + Mandanga. Sentinel Rock Club, Erandio. 21:00. 7€. • GBH + Distorsión + Los Carniceros del Norte. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 15/18€. • Lilly Wood and The Prick + Pendentif. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 22/25€.

AZAROAK 2, larunbata

• Deathfix. Gaztetxea, Andoain. 23:00. 8€. • Radio Crimen + Sex Vicious. Edaska taberna, Barakaldo. 21:00. 6€. • Halloween Metal Fest: Dark Code + Kudai + Somas Cure + Skunk DF. Kafe Antzokia, Bermeo. 20:00. 7/10€. • II Zombie jaialdia: Angelus Apatrida + Evil Impulse + Kos + Bloody Broterhood + Hilotz. Larratxoko Kultur Etxea, Donostia. 19:30. 12/15€. • Antigua + Inner Destiny + All Nighters Club. Sentinel Rock Club, Erandio. 21:00. 6€. • Xabier Montoia + Sumisión City Blues + Sexty Sexers + Johnny & Joseph. Gaztetxea, Gasteiz. 20:30. 5€. • Pony Bravo. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 12/15€. • Mala Juntera. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:30. 10/13€. • Dub Greetings International Sound System Biltzarra. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 8€.

Azaroak 3, Igandea

• Destruction Unit. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 7€.

AZAROAK, 4, ASTELEHENA

• Feeling of Love. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 7€.

AZAROAK 5, asteartea

• The New Mendicants. Andia Kutxa aretoa, Donostia • A Place to Bury Strangers + Bambara. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 14€.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

AZAROAK 6, asteazkena

• James&Black. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 8/10€.

AZAROAK 7, OSTEGUNA

• The Hangmen. Gaztetxea, Arrasate. • Acid Mothers Temple. Le Bukowski, Donostia.

AZAROAK 8, ostirala

• Agresión Permanente. Txalintxo taberna, Azkoitia. 23:30. Doan • Green Valley + Lyrikan Style and Dj Funi. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:30. 8/10€. • Paraleloan #8 + Bok Bok + Kigo. Kafe Antzokia, Bilbao. 23:30. • The Del Lords + The Western Sizzlers. Azkena aretoa, Bilbao. • La Doble Fila. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Valient Thorr + The Hangmen. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 14/17€. • The Bröntes. One aretoa, Gasteiz. • Jamming. Kubik aretoa, Gasteiz. 21:30. 14/18€. • Beruna + Luppulo. Xurrut, Gorliz. 21:00. • Vita Imana. Tunk aretoa, Irun. • Riot Propaganda. Movie Aretoa, Iruñea. 21:00. 12/15€. • Demokrazia Zero + Barniz por la Nariz + Tëodora Barbarië. Sua taberna, Iruñea. 20:00. Doan. • Memo + Psikotropik. Drumgorri aretoa, Laudio. 23:00. 5€.

AZAROAK 9, larunbata

• Memo + Maritrinis. Bikupe Elkartea, Ansoain. 22:00. • Ekintza. Kilika Gaztetxea, Azkaine. 00:00. • Cactus + Kalejira. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. 5€. • The Temperance Movement + Joshua James. Azkena aretoa, Bilbao. 21:00. • El Reno Renardo. Kafe Antzokia, Donostia. 20:30. 12/15€. • Dr.Queen. Kubik aretoa, Gasteiz. 21:30. 13/15€. • Goodbye June + Pete Ross and the Saphire. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 10/13€.

• The Posies. Tunk aretoa, Irun. • Legañas en las Pestañas + Malas Trazas + La Mano ke Meze la Kola. Sua taberna, Iruñea. 20:00. Doan. • Petit Fantome + JC Satan. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 9/12€. • Inoren Ero Ni + Norman. Gaztetxea, Oñati. 22:00. 4€. • Korrontzi + La jodedera + Mercedes Péon + Yacine & The Oriental Groove + Javi P3z. Sustraiez Blai Jaialdia; Merkatuko plaza, Ordizia. 21:00. Doan.

AZAROAK 10, igandea

• Adrenalized + Blowfuse + Automatic Scum. Txarraska Gaztetxea, Basauri. 19:00. 4€. • Sam Amidon + John Berkhout. Modelo aretoa, Zarautz. 20:00. 7€.

AZAROAK 13, ASTEAZKENA

• Muck & The Mires. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 7€.

AZAROAK 14, osteguna

• Inox. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Napoka Iria + Joseba B.Lenoir. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 6/8€. • James Hunter. Helldorado, Gasteiz. 20:30. 20/23€.

AZAROAK 15, ostirala

• Raimundo Amador. Backstage, Bilbao. 21:30. 17/20€. • Pierrot. Aratxu taberna, Erromo. 22:00. • Al Infierno en Goitibera + Fly Shit + Black Panthys Party. Txirbilenea, Sestao. 22:30. Doan.

AZAROAK 16, larunbata

• The Buzz Lovers + Blens. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 8/10€. • Tokame la Polla. La Kabaña, Espejo. 22:00. Doan. • Raimundo Amador. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 17/20€. • Waltrapas. One aretoa, Gasteiz. • The Jim Jones Revue + Sister Simone. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 15/18€. • Crimental + Shit Hit


KULTUR AGENDA the Fan + Silly Sally. Txirbilenea, Sestao. 22:30. Doan.

AZAROAK 17, igandea

• Amorphis. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:00.

AZAROAK 19, ASTEARTEA

• Holydrug Couple + Folakzoid. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 10€.

AZAROAK 21, osteguna

• Pierrot. Alboka, Donostia. 20:30. • Manel. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. 15/18€. • The Jokers. Ibu Hots, Gasteiz.

AZAROAK 22, ostirala

• Talco. Movie aretoa, Aizoain. 20:00. 8/12€. • Boot Boys. Txalintxo taberna, Azkoitia. 23:00. Doan. • Manic Street Preachers + Passenger + Rinocerose + John Grant + Jay Jay Johanson + Patrick Wolf + Yuck + Soleá Morente y los Evangelistas + David Fonseca + Anari + The Excitements + Luke Temple + The Asteroids Galaxy Tour + Inoren ero Ni + Anai Arrebak + Piers Faccini + Stu Larsen + Rick Aucoin + Megan Bonnell + Japanese Girls + McEnroe + Grises + Green and Gauss. Bizkaia Arena - BEC. Barakaldo. • Victor Puertas + The Románticos. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Los Dalton + Skontra. Drumgorri aretoa, Laudio. 23:00. 7€. • Criatura + Bolbora + Fiemo + Grifa + Demokrazia Zero + Prest! + Nazka + Josu Jon Imas + Karroña + Pottoka Punk + Legañas en las Pestañas. Sorgin Gaua Festibala, Frontoia, Zizur Nagusia. 18:00. 6€.

AZAROAK 23, larunbata

• Talco. Movie aretoa, Aizoain. 20:00. 8/12€. • Disgorge + Noxbleed + Bullets of Misery + Urbangrind. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:30. 12/15€. • Mala Rodríguez. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:30. 16/18€. • Narco. One aretoa, Gasteiz. • Anai Arrebak + Los Nitxos

ABENDUAK 1, igandea

+ Munlet. Helldorado, Gasteiz. 22:00. 10/13€. • Sensa Yuma + Totalickers + Skontra + Estricalla + Never Surrender + afu + Raperos de Emaús + Dodosound + Banda Batxoki. Sorgin Gaua Festibala, Frontoia, Zizur Nagusia. 18:00. 6€.

• Berri Txarrak. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 14/17€. • Petti. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 7€. • Girls in Hawaii + VO. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 16/19€.

AZAROAK 24, igandea

• So Cow. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 7€.

baionako euskal MUSEOA:

ABENDUAK 6, ostirala

• “Amets neogotiko bat, Baionako katedrala”. 2014/01/29ra arte.

• Death by Unga Bunga. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan.• Estricalla + Sensa Yuma + Afu + Never Surrender + ZTK rap + Fiemo + Raperos de Emaus + Demokrazia Zero + Prest! + Skontra + Dodosound + Nazka + Liberando el Corazón + Bolbora + Legañas en las Pestañas. Sorgin Gaua Festibala, Frontoia, Zizur Nagusia. 18:00. 6€.

AZAROAK 28, osteguna

• Pierrot. Trabudu taberna, Astrabudua. 21:00. • El Canijo de Jerez. CrazyHorse, Bilbao. 21:30. 12/15€. • Jarboe. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 10/15€.

AZAROAK 29, ostirala

• Soul Gestapo. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Agnostic Front. + Grankapo + Dawn of the Maya + Fourscore. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 18/22€. • Love of Lesbian. One aretoa, Gasteiz. • Pierrot. La Estación de Neguri, Getxo. 00:00. • Fauve + Psykick Lyrikah. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 16/19€.

AZAROAK 30, larunbata

• El Canijo de Jerez. Kafe Antzokia, Bermeo. 22:00. 10/12€. • 77 + Rolling Dice. Kafe Antzokia, Donostia. 20:00. 10/12€. • The Brontes + Octavo Árbol. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Belako + She Sophie. Kubik aretoa, Gasteiz. 21:30. 8/10€. • El Último que Cierre. One aretoa, Gasteiz. • Daddy´s Fun Club + Jam Pak in Purple. Helldorado, Gasteiz. • Voodoo Glow Skulls + La Plebe. Jimmy Jazz, Gasteiz.

ABENDUAK 5

• Svart Crown + Gorod + Necrosis. Atabal aretoa, Miarritze. 21:00. 9/12€.

MUSEOAK// arabako arte ederren museoa

ENKARTERRIETAKO museoa:

• ““Gasteizko Gudaldiaren monumentua. Historia eta gorabeherak”. 2014/01/07ra arte.

• “Enkarterriak, 100 urte Athleticekin”. 2013/11/30ra arte.

ABENDUAK 7, larunbata

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA:

ABENDUAK 10, asteartea

BILBOKO guggenheim MUSEOA:

• Correos. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Hermano Lobo. El Barco de los Necios, Pasaia. 20:00. 5€.

• De.Sapo + Ron de Kaña. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 10€.

ABENDUAK 14, larunbata

• Bajo Axpe + Última Neurona. New Tavern, Astrabudua. 21:00. Doan. • Dover. Backstage, Bilbao. 21:00. 15/20€. • The Quireboys + Girls, Guns & Glory. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00. 17/20€.

ABENDUAK 15, Igandea • Harlan T.Bobo + J.C. Satán. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 10/12€.

ABENDUAK 20, ostirala

• Los Chichos. Kafe Antzokia, Bermeo. 23:00. 15/18€. • Tomasito. Crazy Horse, Bilbao. 23:00. 12/15€. • Igu and The Allnighters. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Su Ta Gar. Jimmy Jazz, Gasteiz. 20:00.

ABENDUAK 27, ostirala

• Ruper Ordorika. Jimmy Jazz, Gasteiz.

ABENDUAK 29, igandea

• Quique González. Kafe Antzokia, Bilbao. 20:30. 21/24€. • Urko Menaia & The Basques. . Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan

• “Bakailaoa. Zentzumenen sugestioa”. 2014/04/30ra arte.

• “Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara”. 2014/01/19 arte. • “Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa”. 2014/02/16ra arte.

BILBOKO arte eder MUSEOA: • “Ramón de Zubiaurreren ‘El marino vasco Santi Andía, el Temerario’”. 2014/01/14 arte. • “Darío de Regoyos. Abentura Inpresionista”. 2014/01/26ra arte. • “Telefónicaren bilduma kubista”. 2014/02/14ra arte.

BIZKAIKO ARKEOLOGIA museoa: • Museoa aztarnaz aztarna: “Urdinez apaindutako lozazko platera”. 2014/01/05ra arte.

donostiako san telmo museoa: • “1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea”. 2014/01/07 arte. • “Gaztagintza”. 2013/12/31. • “Historiako zuloak: nor da nire laguna?”.

Fournier Karta Museoa eta Arkeologia Museoa • “Baskonia, bitarteko lurra”. 2013/12/08ra arte.

gasteizko artium MUSEOA: • “Grey Flag. Reahuciar, reoKupar, rehabilitar”. 2013/12/31 arte. • “Mutatis Mutandi”. 2014/01/31 arte. • “Enrique Chagoya. Palinpsesto kanibala”. 2013/12/15ra arte. • “Irrati librea. elkarrekin lotutako irudien pedagogiak”. 2014/08/31ra arte.

gernikako bakearen MUSEOA: • “Euskal umeen erbestea”. 2013/03/30ra arte. • “Giza eskubideen aldeko tira”. 2014/03/16ra arte.

gernikako euskal herria MUSEOA: • “Los Derechos Humanos en viñetas”. 2014/03/02 arte. • “Emakumea eta Euskal Pilota”. 2014/04/20ra arte. • “Las cuevas decoradas de Euskal Herria: Nuestros primeros artistas”. 2013/12/05ra arte.

Getariako cristobal balenciaga MUSEOA: • “Jenioaren ikuspegia, maisuaren teknika”. 2013/12/31 arte.

Irungo oiasso MUSEOA: • “Arkeologia eta hileta-mundua II: mundu klasikoa eta besterik”. 2013/12/17ra arte.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

23


ATAL IZENA

Gazteen langabeziak behera egin du Euskadin Berriki lan merkatuaren egoeraren berri ematen duen Eustaten Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) delako inkestaren azken datuak ezagutzera eman dira. Datu hauek, aurtengo hirugarren hiruhilekoari dagozkio. Inkesta honek, datu onak utzi ditu gazte-langabezia tasari dagokionez behintzat. Izan ere, inkesta honen baitan, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian diren 16 eta 29 urte bitarteko langabezia-tasa %29,4ra jaitsi da. Kopuru honek enplegurik gabe diren eta aktiboki lana bilatzen ari diren gazteei egiten die erreferentzia. Ez dira multzo honetan sartzen, adibidez, lan bila ez dabiltzan ikasleak. Euskadin ezezik, estatu mailan ere gazteen langabezia-tasa jaitsi egin da Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) Encuesta de Población Activa (EPA) inkestan argitaratutako datuen arabera. Azkeneko datuekin alderatuta, hots, 2013ko bigarren hiruhilekoan lortutakoekin, %1,6an jaitsi da tasa hau, %41,7an kokatuz. Estatuan ematen den gazte langabezia-tasa Europako altuenetakoa da eta, oraindik ere, EAEkoa baino 12 puntu altuagoa. EAEko gazteen langabeziaren bilakaerari dagokionez, 2007an erregistratu zen langabezia-tasarik apalena (% 5,7). Harrezkero, langabeziaren zifrek gora egin dute, 2013ko bigarren hiruhilekora arte; tasak ia boskoiztu dira. Hiruhilekoen arteko azkeneko datuak adierazten duenez, tasak behera egin du zertxobait. Hala ere, beherakada hori ezin da joeratzat hartu datorren hiruhilekora arte, udako sasoiko enpleguari zor dakiokeelako, ala epe luzerakoa izan daitekeelako. Gure ingurunea gero eta bideratuago dago zerbitzuetara eta, zehazki, turismora, eta, ondorioz, sasoiko enplegua gero eta erabakigarriago bilakatzen ari da, jarduera ekonomiko nagusia industria zenean baino. Testuinguru horretan, litekeena da gazteak izatea aldi baterako enplegu horretan aritzen direnak. Bestalde, gazteen langabezia-tasa eta EAEko biztanleria osoarena alderatzen baditugu, zera ikus dezakegu: gazteen langabezia-tasa biztanleria osoarena halako bi dela, baina proportzio hori ez dela 2007tik aldatu. Azkenik, gizon eta emakume gazteen langabezia-tasak 2007an hasitako joerari eusten dio. Orduan, neska gazteen langabezia-tasa mutilenaren azpitik kokatu zen. Izatez, 2013ko hirugarren hiruhilekoan, emakume gazteen langabezia-tasak beherakada handiagoa izan du adin-talde bereko mutilenak baino.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA HEZKUNTZA SAILA Gazteria Zuzendaritza

departamento de EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Dirección de Juventud

24

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info


ATAL IZENA

ARABA

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Vitoria-Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www. gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Vitoria-Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoria-gasteiz. org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Vitoria-Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

BIZKAIA

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako LurraldeZentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www. balmabegi.com • www.balmaseda.net • gaztezer@balmaseda. net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@ sarenet.es

GIPUZKOA

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasatemondragon.net

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org

Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www. artxamendi.net • gib@euskalnet.net

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org

Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es svrbegaz@sv.ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte. info • ctij1@gipuzkoa.net

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven. ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/ webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia. org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun. org/igazte • infojuvenil@irun.org

Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook. com/basaurion • zirtzart@basauri.net

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www. giz.bermeo.org • giz@bermeo.org

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org

BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@ santurtzi.net

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org

Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@ sopelana.net

Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www. txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@ durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@ erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri. gazte@gmail.com

Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@ urduna.com

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria. org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@ legazpi.net

Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www. ordizia.org • gazteria@ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon.com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@urnieta.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com

Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net

Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan. com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


IKT [JAKIN BEHARREKOAK] Papera behar dugu? >>Pasa den urriaren 24an Paperik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Garapen teknologikoari esker papera desagertu zela aurreikusi zuen batek baino gehiagok. Hala ere, berriki egin diren zenbait ikerketen arabera, gizakia nekez biziko litzateke paperarik gabe eta gainera, ez du nahi. Hori bai, irgururugiroari begira, paper kontsumoa nahikotxo murriztu behar dela aurreratu dute adituek.

ASSASSIN´S CREED PELIKULA

Assassin´s Creed bideo jokoan oinarrituko den pelikularen estreinaldia atzeratu egin da, seguruenik, 2014ko abuztura arte. Protagonista Michael Fassbender izango da.

THE FOREST, BELDURRA LEHEN PERTSONAN

EndNight Gamesek The Forest beldurrezko bideojokoa garatu du PCan jolasteko. Oculus Rift errealitate birtualeko betaurrekoekin jolastu ahal izango da.

Crowdfounding eta gero, Crowdlending >>Comunitae espainiar enpresak crowlending delako fenomenoa ekarri du gurera. Crowdfoundingen ildotik, crowdlendingaren bidez inbertsore txikiek prestamo txikiak egiteko aukera dute. Lehen esperientzia batean, 15.800 euro lortu dira bost ordu eskasetan. Guztira 159 pertsonek egin dute bere prestamoa, bataz beste, 100 eurotakoa pertsona bakoitzeko. Modelo honek aurrezle eta finantziazio behar duenaren arteko distantzia murriztea du helburu.

26

Minecraft joko arrakastasua PS3 eta PS4rako moldatu behar zuen 4J Studios konpainiak adierazi duenez, jokoa laister PS3rako izango da eskuragarri, baina ez PS4rako, momentuz.

Azterlan desberdinen arabera, 18 eta 29 urte bitarteko populazioaren %82 inguruk gizarte sareak erabiltzen ditu. Azterlan hauen arabera, emakume gazteak dira, bereziki, gizarte sareetan gehien murgiltzen direnak. | Fil Dunsky • www. be.net/dunsky

Facebook Anai Handia >> Lars Backstrom eta Jon Kleibergek Facebooken erabiltzaile bakoitzak dituen lagunetan oinarrituta norberaren bikotekide zein den detektatzen omen duen algoritmo bat garatu dute. Gainera, algoritmo hori harremana zein modutan garatzen ari den aurreikusteko gai da. Antza denez, bikote baten kideek zenbat eta lagun gutxiago izan amankomunean orduan eta harreman osasuntsuagoa izango da ikertzaile hauen baitan.

MINECRAFT PS3RAKO BAI, PS4RAKO, MOMENTUZ, EZ

Whatsapp eta Linkedinek Twitter aurreratu dute Linkedinek, kontaktu profesionaletarako gizarte sareak, eta WhatsAppek, doako mezularitza zerbitzuak, Twitter baino erabiltzaile aktibo gehiago dituzte jada. Linkedinen kasuan, azken datuen arabera, 259 milioi erabiltzaile izango lirateke, eta Whatsappen kasuan, berriz, 350 milioi. Datu hauen aintzat hartuta, Linkedin munduan den hirugarren gizarte sare arrakastatsuena bilakatuko litzateke, Facebook (1.150 milioi erabiltzaile) eta Google+ (300 milioi) sareen atzetik. Twitter sailkapen honen laugarren postuan aurkituko litzateke 240 milioi erabiltzaile aktiborekin.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

WhatsApp-aren kasua are harrigarriagoa da. Doako mezularitza zerbiztu honek, bataz beste, 230.000 erabiltzaile berri bereganatzen ditu egunero eta, jada, 350 milioi lortu ditu. Azken hiru hilabeteetan bakarrik, 50 milioi erabiltzaile berri lortu ditu eta 2014. urtearen hasierarako 400 milioi erabiltzaileetara iriste aurreikusten da. Erabiltzaile kopuruan lortu duten arrakasta hau etekinetan ere modu nabarmenean azaltzen da. Linkedinen kasuan, azken hiruhilekoan bakarrik, ia 400 milioi dolarreko etekina lortu dute, iaz baino %56 gehiago.


IKT

%58

Integri Entertaiment enpresak egindako ikerketaren arabera, bideo jokalarien %58ak PS4 berria erosteko interesa azaldu du. XBox One erosteko interesa azaldu dutenak %39 dira eta Wii U berria, berriz, soilik %1.

Sakelako telefonoetarako malware aplikazioak milioitik gorakoak dira Trend Micro enpresak kaleratu berri duen txostenaren arabera Androiderako jada 700.000 malware aplikazio baino gehiago zirela aurreratzen zuen eta, urte amaierarako, kopuru hori milioi batera iritsiko zela aurreikusten zuen. Une honetan, enpresa beraren arabera, jada zifra horretara iritsi da malware aplikazioen kopurua. Hauetatik, hiru laurdenek zuzeneko jarduera maleziatsuak burutzen dituzte eta beste laurdenek, berriz, ez zuzenekoak. Azken hauen artean, adibidez, adware delakoa aurkituko litzateke. Malware mehatxu arriskutsuenen artean, Fakeinst

PS Vita 2 milioi >>Japonian azaroaren hasiera arte saldutako bideo kontsolen sailkapenaren lehen postua Nintendo 3DSri dagokio aurten soilik 3,8 milioi unitate saldu dituelarik. Dena den, daturik interesgarrienetako bat Sonyren PS Vitari dagokio, bi milioi unitate saldu baitira.

eta Opfake delako familietako aplikazioak daude. Lehenengoen kasuan, benetazko aplikazioak dirudite eta Premium zerbitzuak aktibatuz dirua lortzen dute. Bigarrenetan, berriz, erabiltzaileei artxibo bat deskargatzea eskatzen omen zaie .html artxibo bat zabaldu ahal izateko hau maleziotsua dela abisatu gabe. Detektatuta dauden aplikaziorik garrantzitsuenak, berriz, Arpush eta Leadbit lirateke. Bi aplikazio hauek adware eta infostealers delakoak dira eta telefonoan, sistema eragilean eta IMEIn den informazioa eskuratzeko gai dira. Hau guztia gutxi balitz, badira banku transferentzietan eragiten dute aplikazio maleziotsuak. Hauen artean, ezagunenak Fakebank eta Faketoken ditugu.

Candy Crush >>Candy Crush Saga da gaur egun den sakelako telefonoetarako jokorik arrakastatsuenetariko bat da. Hala diote behintzak datuek: urtebetre eskasean 500 milioi deskarga baino gehiago izan dira. Doako jokoa izan arren, jokalarien %40ak ordainketa txikiak egiten ditu mailak gainditu ahal izateko.

Erraldoiak >>Phablet edo sakelako telefono erraldoien arrakasta (5 hazbete baino gehiagoko pantaila dituztenak) gero eta nabariagoa da. Canalsysen azterlan baten arabera, egungo smartphonen %22 inguruk ezaugarri hau dute. Samsung izan zen lehena baina Huawei, Sony edo Nokiak ildo bera jarraitu dute.

[alboko barra]

Usain mezuak smartphonekin >> Gezurra badirudi ere, epe motzean, usaina duten mezuak bidaltzeko ezezik erabiltzaileak gustokoen dituen usainak ezagutzeko gaitasuna izango dute smartphonek. Horixe da, behintzat, Scentee delakoa garatu dutenek baieztatzen dutena eta japoniako ChatPerf-ek garatzen ari dena. Hau da ez usainak telefonoetan barneratzeko egiten den lehen saiakera. Aurretik, DigiScentek iSmell delakoa garatu zuen eta 2004an Scent Dome delakoa garatu zen Erresuma Batuan.

Telefรณnicak Tuenti erosi du >> Telefรณnica gazteei bideratuta dagoen Tuenti gizarte sarearen jabe bakarra bilakatu da honen akzioen %100a eskuratu ostean. Telefรณnica eta Tuentiren arteko harremana 2010an hasi zen, Telefรณnica Tuentiren bazkide estrategikoa bilakatu baitzen. Horri esker, Tuenti gizarte sozial hutsa izateari utzi zion eta bestelako zerbitzuak eskaintzen hasi zen, hala nola, sakelako telefonoetarako zerbitzuak Tuenti Mรณvil delakoaren bidez.

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

27


denbora pasak

SUDOKUAK

HIZKIZOPAK

*****

10 zuhaitz mota

*****

10 arrain mota

ESAERA ZAHARRAK Ordenatu ondorengo hitzak modu zuzenean esaera zahar bat osatzeko Bero,

BEHATZAK

Egia

negua

EGIN.

zer

negua

JAINKOAK

esatean

azaroa

ERE

ez

azaroa

ESKUKO

gezurtiak

hotz,

BERDINAK

merezi?

motz.

ZITUEN

duen

gero.

EZ

sinetsi.

*****

Soluzioa: Azaroa hotz, negua motz. Azaroa bero, negua gero. Eskuko behatzak ere ez zituen Jainkoak berdinak egin Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi.

GURUTZEGRAMA 3

1 4

7 6

9

5

10

Hauek bezalako Sudoku gehiago aurkituko dituzu www.gazteberri.info-n!! 28

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

1.| Argiaren propietateak aztertzen dituen zientziaren atala. 2.| Irabazleak jasotzen duena eta Islamaren lege sistema. 3.| Ederki apaindua. 4.| Bilbon ikastola bat duen animalia txikia arantzaduna. 5.| Munduko hiririk jendetsuena. 6.| Iparraldean, ordaindu gabe, doan. 7.| Jan gabe dagoen Arrasateko musika taldea. 8.| Haur hizkuntzan, arraultza. 9.| Izerdi asko botatzen duen pertsona. 10.| Autoetan den eta jende askok ezagutzen omen ez duen palanka.

Soluzioa: 1.| Optika. • 2.| Sharia • 3.| Panpoxa • 4.| Kirikiño • 5.| Shangai • 6.| Urririk • 7.| Gose • 8.| Kokoa • 9.| Izerbera. • 10.| Keinukaria.

2


umorea

• Bada gizon bat hiru orduz arrantzan eta ezer lortu ez. Bapatean, herriko postaria azaltzen da eta ibaian sartzen da. Kainaberarik gabe, eskua uretan sartu eta amuarrainak ateratzen hasten da, bata bestearen atzean. - Baina, nola da posible!? – oihukatu du arrantzaleak. - Bada, tira, truko bat dut eta pertsona jatorra zarenez esango dizut zein den. – erantzun dio postariak.- Egin behar duzun gauza bakarra da etxera joan eta eskua sartu zure emazteari... bai, bai... pentsatzen ari zaren toki horretan. Gero, etorri hona, uretan sartu eta eskuan duzun

usainak amuarrainak erakarriko ditu. - Oh, mila esker! Eta etxera abiatu da ziztu bizian arrantzalea. Etxera sartu denean emaztea sukaldatzen aurkitzen du eta atzetik gerturatuz eskua sartu dio gona azpitik postariak esan dion leku horretan hain zuzen ere. Eta orduan, bapatean emazteak dio: - Ummm... zein jostari etorri zaren gaur nire postari maitea. • Bada tabernan neska eder batekin ligatu duen gizon bat eta mendira eraman du bere kotxe berrian, txoko ilun batera, bere desiorik sakonenak bete nahian. Eta noski, hor, gizon eta emakume bat, bakarrik, gauean, inor inguruan ez dagoelarik... bada gertatzen da gertatu behar zena. Eta horrela behin eta berriro. Amaitzen duten bakoitzean emakumeak bi minutu besterik ez ditu behar berriz ere prest izateko eta momentu batean

gizona konturatzen da ezin duela bere ligearen erritmoa jarraitu. Une batean, gizonak ezin du gehiago eta iluntasunaren erdian

beste auto bat ikusten du. Alboan gizon bat ikusten du autoari gurpila aldatzen. Horrek ideia bat ekartzen dio bururura. Beste behin amaitu ondoren, gizona kotxetik atera eta beste kotxera abiatu da. - Gabon! Gurpila zulatu zaizu ezta? - Bai, justu hemen. Eta zuk zer egiten duzu hemen? - Bada, tira, ligatu dut eta hor atzean nago kotxean neska eder batekin. Baina ezin dut

bere erritmoa jarraitu eta jada leher eginda nago. Mesede bat eskatu nahiko nizuke. Badakizu, berarekin ondo geratu nahiko nuke eta pentsatu dut... ez dakit... agian zu sar zaitezke kotxean eta bitartean nik aldatuko dizut gurpila. Oso ilun dago eta seguruenik ez da konturatu. - Tira! Noski, noski... mesede hori egingo dizut. Eta hara joan da bigarren gizona bere zoria ezin sinistuz. Kotxean sartu eta hor hasi da emakumearekin jo eta fuego. Baina bost minututara polizia azaldu da eta linterna batekin kotxearen barnekaldea argituz hala oihukatu die: - Ek, zuek! Zer demonio egiten duzue hemen hain berandu? - Zer? Ezin al dut hemen nire emaztearekin izan hala? - Bai, bai, baina zergatik ez zarete etxera joaten... - Tira, linternarekin kotxea argitu ez duzun arte ez nekielako nire emaztea zenik!

| Gazteberri #96 | Azaroa-Abendua 2013 | www.gazteberri.info

29


Gazteberri96issuu  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you