Issuu on Google+

r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Gazteberri #85 2012 Martxoa-Apirila

100 urte itsas hondoan


r

B G

ri

G

az

a

te b e

A ldiz k i a r

Aurkibidea

06

04

Titanic, 100 urte itsas hondoan

Gazteberriak • Errusiar mendi arriskutsua. • Opor eske gartzelan lan egiteagatik

ARGITARATZAILEA:

Elkarrizketa.

Ibon Zugasti

• Hau ez da nik espero nuena! • Edozer gauza neskak biluzik ikusteagatik

• Kontuz idazten duzunarekin

© Shareak Kultur Elkartea Lege Gordailua: Bi-1151-04 Tlf: 94 424 75 94 Faxa: 94 415 74 52 eposta: gazteberri@unionline.info http://www.gazteberri.info Erredakzioa: Iparragirre, 17, 1.esk. 48009-Bilbao. Koordinatzailea: Jon Mikel Zabalegi. Testuak eta diseinua: Shareak Laguntzaileak: Nerea Segura, Gotzon Sanchez Argazkiak: Artxiboa, JPV, Marc Abdo, Laura Frazer, Nerea Basterretxea. Publizitatea: 696935662 Banaketa arduraduna: Felipe García.

Shareak Kultur Elkarteak ez du Gazteberri Aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik derrigor bere gain hartzen

EKINTZA HONEK EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN LAGUNTZA JASO DU

Zientzia.

Aurora polarrak

08

Euskara

10 14

12 Xahubidearen antologia Sexua

18

Aisia

20

Teknologia Denbora Berriak pasak

18

20 Gazteberri #85

3


ERREPORTAJEA

1912ko apirilaren 14ean, 23:40 aldera, RMS Titanic transatlantikoa iceberg baten kontra talka egin eta bi ordu beranduago hondoratu zen

100 urte itsaso hondoan 1912ko apirilaren 15ean White Star konpainiako ‘RMS Titanic’ transatlantikoa hondoratu zen. Jazoera honen 100. urteurrena betetzear denean, ‘hondoraezina’ ezizenarekin ezagutzen zen itsasontzitzarraren hondoratzeak, oraindik ere, jende asko liluratzen jarraitzen du

1910eko apirilaren 10ean, Southamptoneko portua utzi zuenean, Titanic zen inoiz eraiki zen itsasontzirik handiena. Lau egun beranduago, hots, apirilaren 14an, 23:40 aldera, iceberg baten kontra jo zuen Ipar Atlantikoko ur izoztuetan. Bi ordu eta 40 minutu geroago, jada apirilaren 15ean sartuta, ozeanoaren hondora abiatu zen. Une horretan 2.223 pertsona ziren ontzian baina Transatlantikoan ziren salbamendu-txalupetan soilik 1.178 pertsonetarako tokia zegoen. Gainera, hauetako asko ez ziren bete. Adibidez, ureratu zen lehen salbamendu-txalupan, 65 pertsonetarako lekua izan arren, bakarrik 28 pertsona sartu ziren.

4

Gazteberri #85

Gau horretan, 1.522 pertsona hil ziren Titanic hondoratzean, baina bakarrik 306 gorpu berreskuratu ahal izan ziren. Gezurra badirudi ere, hildakoen artean hainbat haur eta emakume aurkitzen ziren, nahiz eta hauek salbamendu-txalupetan sartzeko lehentasuna izan. Modu berean, bizirik irten zirenen artean hainbat gizon aurkitzen ziren, gehienak lehen klaseko bidaiariak. Hil ziren haur eta emakume guztiak bigarren eta hirugarren klaseko bidaiariak ziren. 2009ko maiatzaren 31an bizirik geratzen zen azken bidaiaria hil zen; Millvina Deanek bederatzi aste besterik ez zituen Titanic hondoratu


ERREPORTAJEA

Titanic-en inguruko mito eta kondairak Titanicek 100 urte emango ditu ozeanoaren hondoan. Denbora honetan guztietan, transatlantiko honen eta bere hondoratzearen inguruko hainbat mito eta kondaira sortu dira. Hona hemen batzuk:

zenean. Bere ama eta anaiarekin batera salbamendu txalupa batean sartzea lortu zuen, ez horrela bere aita.

Lilurapena Hondoratu zenetik ia 100 urte pasa diren arren, ez da Titanic bezainbeste lilurapen sortu duen itsasontzirik. Liburuak, pelikulak... asko hitzegin da historian izan den hondoratze sonatuenaren inguruan. Titanicen hondoratzearen inguruan hainbat liburu idatzi arren, apika, zeresanik handiena eman duena hondoratzea baino 14 urte lehenago Morgan Robertsonek idatzi zuen

‘Futility’ izenekoa da. Izan ere, 1898an idatzitako liburu honetan Titan izeneko transatlantiko bat hondoratzen da iceberg baten kontra jo ondoren. Titanic bezala, Titan apirileko gau batean hondoratzen zen Ingalaterra eta New York arteko bidaia egiten, baina kasu honetan Amerikatik aterata. Kasualitatea? Bihozkada bat? Bada, ez bata eta ezta bestea ere. Titanicena ez zen garai horietan jazotako horrelako istripu bakarra. Horrela, apirila izaten da iceberg gehien ikusteko aukera ematen duen hilak, ura berotzen hasten delako. Eta, noski, munduko itsasontzirik handiena imaginatzen duzunean, bere izaerarekin bat egiten duen izena jarri beharko zaio, ezta?

• Garaiko itsasontzirik handiena eta aurreratuena izan arren, Titanicek diseinu akats itzel bat zuen: ez ziren salbamendutxalupa nahikorik garraia zezakeen bidaiari guztientzat. Guztira 1.178 pertsona eraman zezaketen 20 salbamendu-txalupa zeuden. • Antza denez, Titaniceko kapitainak bazekien inguru horretan icebergak zirela. Hala ere, gehienezko abiaduran jarraitzea erabaki zuten, antza denez New York-era iristeko premia baitzuten. (RMS Olympic-ek ezarritako marka hautsi nahi zuten). • Titanic bere lehen bidaian hondoratu zen baina bere kapitainarentzat, John Edward Smithentzat, azken bidaia zen. Antza denez, Titanic New Yorkera eraman eta erretiratzeko asmoa zuen.

Gazteberri #85

5


Opor eske kartzelan lan egiteagatik

“Erlekumea”, errusiar mendi arriskutsua Erresuma Batuko Thorpe Park jolasparkeak atrakzio berria jarri nahi du martxan, ‘Erlekumea’ izeneko errusiar mendia, hain zuzen ere. Zoritxarrez, parkeko nagusiek bitan pentsatu beharko dute atrakzio hau martxan jartzen duten ala ez. Izan ere, errusiar mendi honetan panpinekin egindako frogetan, hauetako asko zenbait gorputz-adarrik gabe iritsi ziren. Adituen esanetan, aurrekontu guztia itxuran xahutu da, segurtasuna alde batera utziz.

Presoek oporretarako eskubidea dute? Suediako Natalia Pshnenkinaren ustetan bai. Ystadeko gartzelan dagoen emakume honek gutun bat idatzi dio Suediako Justizia sailburuari gartzelan egiten duen lanarengatik dagozkion oporrak eskatuz. Pshenkinak zazpi urte eman ditu gartzelan bere bikotea zena hiltzeagatik eta biziarteko kartzelazigorra bete behar du. Denbora honetan guztian presoak agindu zaizkion lanak bete ditu eta, horregatik, orain, horien truke oporrak eskatu ditu bere eskubidea delakoan. Suediako prentsan azaldu dutenez, presoak ekoizpen buruari galdetu zion egindako lanarengatik zenbat egun opor izango zituen. Kartzelako buruek kartzeleko legeen arabera ez duela oporretarako eskubiderik erantzun zioten. Hau ikusita, Pshenkinak kartzelako arduradunak salatu ditu egun bat bera ere libre ez izateagatik.

Momentuz, arazoak konpontzeko gutxienez beste bi hilabete behar izango dituzte teknikariek.

bitfm donostia iruñea

6

Gazteberri #85


GAZTEBERRIAK

Hau ez da nik espero nuena! Horixe da internet bidez zakila luzatzeko gailu horietako bat eskatu zuen Pontevedrako gizon batek pentsatuko zuena. Izan ere, bere sorpresarako, bidalitako paketea ireki eta han ez zen inolako gailurik, lupa bat baizik! Hau ikusita, laidotuak jazotakoa poliziaren eskuetan uztea erabaki zuen. Han, txantxak eta txisteak entzun behar izan zituen. Adibidez, polizia emakume batek lupak zakila handitu handitzen zuenez ezin zela teknikoki maulaz hitzegin adierazi zion. Antza denez, gero eta ugariagoak dira interneten bidez eskatutako produktuetan ematen diren ‘maula’ hauek.

Edozer gauza neskak biluzik ikusteagatik ez du mugarik Gizakion imaginazioak n ez dugu rita sar baina, zoritxarrez, zen. Horrela, bilt era o tek egi ik gauza on leko ita osp Guardia Zibilak L´H ziren zik bilu du u ilot gazte bat atx

emakumeen argazkiak lortzeko modelo agentzia faltsu bat sortzeagatik. Atxilotuak gizarte sareak erabiltzen zituen neska gazteak k, agentzia tze kontakta ko. Haue lan egin t entzutetsu batentza ekin ear ust n are en behar zut n ziren tze jar tan ne ma rre ha tzeko gaztearekin. Lana lor u behar sat po e gab k ari op arr , irudi ren do on zutela adierazi biltzen era t tza txu ha me k horie ntentzeko. zituen neskak ixilik ma

Kontuz idazten duzunarekin Britaniar bikote bat EE.BBetatik kanporatua izan da Twitter-en bidez bidalitako mezu bat segurtasunerako mehatxua izan zitekeelakoan. 24 urteko Leigh Van Bryan eta Emily Bunting Los Angeleseko aireportuan atxilotuak izan ziren lehenak bidalitako tweet bat zela eta. Antza denez, mezuan Van Bryanek ‘Amerika suntsutu’ behar zutela adierazten zuen, eta beste batean, berriz ‘Marylin Monroe hilobitik aterako zutela’ zioen. Bost ordutako galdeketaren ondoren Erresuma Batura bueltatu zituzten. Hala ere, bikoteak azaldu duenez, dena gaizki-ulertu bat izan da. Izan ere, Marilyn Monroe aipatzen zuen tweet-a ‘Padre de Familia’ telesaileko aipu zehatz bat besterik ez zen. Era berean, suntsitu hitzak, britaniar jargoian festa egitea adierazten du.

Gazteberri #85

7


ELKARRIZKETA

IBON ZUGASTI (Txirrindularia)

“Errepidean adin kontua guztiz ahaztuta geratzen da�

Ibon Zugasti lezotarraren kasua guztiz bitxia da. 39 urterekin profesionaletara salto egitea lortu du, Europan inoiz pauso hau eman duen txirrindularirik zaharrena bihurtuz. Argitaletxe batean zuen ardura alde batera utzi eta txirrindularitzari lehentasuna ematea erabaki zuen. Bost urte eta hainbat garaipen ondoren, aurten San Luis Tourrean egin du debuta Contador bezalako txirrindulariez inguratuta

8

Gazteberri #85

Ibon Zugasti iaz irabazi zuen Katalunyako Grans Klasikaren une batean.|MARC ABDO


ELKARRIZKETA 39 urterekin profesional izatera pasa zara. Nola sentitu zinen Argentinan izandako debutean? Oso pozik, azken finean, txirrindularitzako izar handienen artean ikusi bainuen nere burua. Hala ere, Boliviako Itzulian izan ondoren denboraz larri izan nintzen eta ezin izan nuen nahi bezalako prestaketarekin aurkeztu. Hori guztia nabaritu nuen eta hainbat etapetan larregi sufritu nuen. Gainera, aurrean ibiltzeko adina hanka ez nuela konturatu nintzen. Profesionaletara salto egitea sari polita izan da, baina nire helburua ez da edozein modutan ibiltzea eta, behin hemen egonda, ondo ibili nahi dut. Zure kasua guztiz bitxia da. Lasterketan zarenean adina buruan izaten duzu? Bai, nire kasua guztiz bitxia da. Izan ere, esan didatenez, Europan inoiz profesionaletara salto egin duen txirrindularirik zaharrena naiz. Hala ere, kontutan izan behar da nire txirrindulari bizitza oso laburra izan dela, duela laupabost urte hasi bainintzen lasterketak korritzen. Adinaren kontua behin errepidean guztiz ahaztuta geratzen da!! Zein helburu jarri dizkiozu zure buruari denboraldi honetarako? Esan bezala, Boliviako Itzulia amaitu eta ez dut nahi adina prestatzeko betarik izan. Horrek, denboraldi hasiera mugatuko dit eta jakin badakit lehen lasterketa hauetan zaila izango dudala aurrean izatea. Denboraldiak aurrera egiten duen ahala aurrerago ibiltzeko itxaropenak ditut. Lortzen ditudan postuak alde batera utzita, nire helburua lasterketetan eroso joatea da, hots, gehiegi sufritu gabe. Sasoian zaudenean sufrimendua hobeto pairatzen da. Gogorrena, etapa amaitu eta arrastaka ibili beharra da. Zein lasterketetan hartuko duzu parte Europa aldean? Argentinan debutatu ondoren, Uruguayn izango naiz. Ondoren buelta etxera, jada ia bi hilabete emango baititut etxetik at. Bueltatu

horietako bat. Nahikoa dut oraina ‘a tope’ gozatzearekin. Hala ere, ez dut nire burua txirrindularitzari lotuta ikusten. Zure hastapenetara bueltatuz, zer suposatu dizu txirrindularitzan hain berandu hasteak? Zer zioen jendeak? Duela hogei urte inguru mendiko bizikletan lasterketak egiten hasi nintzen. Garai horretan, ikasketak eta lana uztartzen nituen, baina hala ere, aurrean izaten nintzen. Nahikoa bizimodu estresatua nuen; askok animatu egiten ninduten, eta beste askok, berriz, erotzat hartzen ninduten. Dena den, ez diot garrantzi handirik ematen jendeak esaten dionari. Talde berriaren maillotarekin. | LAURA FRAZER

ondoren asmoa ondo entrenatzea da Marokoko Itzulia ahalik eta hoberen prestatzeko. Nire taldeak Belgikan izango du egoitza eta Belgikan bertan, Herbeheretan, Italian, Frantzian eta Polonian aritzea aurreikusita dugu. Estatuari dagokionez, azkenik burutzen badira, Asturiaseko Itzulia eta Narancoko Igoera baieztatuta ditugu. Euskal Herriari dagokionez, Laudioko lasterketan izatea espero dugu. Asian ere izateko aukera izango dugu Irango Itzulia eta Persiar Golkoko Itzulian hain zuzen. Hau guztia, bakarrik, maiatzerarte eh!! Nahikotxo bidaia egingo ditugu!! Egia esan, oso egutegi polita dut aurrean. Zenbat urtez jarraitu ahal izango duzu lehen mailan? Egia esan, ez dakit. Printzipioz, urtebeterako kontratua sinatu dut. Nire asmoa, hankak eta burua ondo diren bitartean, bota arte jarraitzea da. Hala ere, etxetik kanpo hainbeste denbora izateak ez dit grazia handirik egiten. Denboraldi honetan ditudan sentsazioak ikusi beharko ditut azken erabakia hartzeko. Txirrindularitzari lotuta jarraitzea nahiko zenuke? Ez naiz etorkizuna planteatzen duen

Zure kasuan, adin handiagokoa izatea abantaila ala desabantaila izan da? Zalantzarik gabe abantaila izan da. Fisikoki oraindik ez dut beherakadarik somatu eta buruan dudan esperientzia eta nere burua ondo baino hobeto ezagutzea laguntza izan da. Errepideetako lasterketetan berandu hasteak, berriz, zenbaitetan tropelean kokapen egokia lortzeko zailtasunak eman dizkit. Ez dut gustoko tropelaren erdian joatea eta profesionaletan larri zaudenean hor eroso joateak asko laguntzen du. Nola erabaki zenuen zure bizitzalanbidea alde batera utzi eta txirrindularitzan hastea? Argitaletxe batean egiten nuen lan; Arte Zuzendaria nintzen eta hilero 15 aldizkarien ardura nuen. Azkenean 10-12 ordu ematen nituen lanean. Gero entrenemenduak. Azkenean, asteburuetako lasterketak prestatzeko oso denbora gutxi. Oso estresatuta bizi nintzen eta egun batean aski zela erabaki nuen. Gazte sentitzen nintzen eta gutxirekin konformatuta ondo bizitzea erabaki nuen. Eta ez naiz damutzen, nire bizitzako urterik politenak azken urte hauetan bizi izan baititut. Egunero presarik gabe altxatzeak, lasai gosaltzeak, bizikletan nahi adina ibiltzeak niretzat ez du preziorik!

Gazteberri #85

9


ZIENTZIA

Aurora Boreala Bear lakuan, Alaskako Eielson base militarrean. | WIKIMEDIA

10

Gazteberri #85


ZIENTZIA Eguzkiak energiaz beteta dauden partikulak askatzen ditu: ioiak, protoiak eta elektroiak. Hauek guztiek, abiadura handiz bidaiatzen duten espazioan zehar, 320 eta 704 kilometro segunduro bitartean. Abiadura horretan, partikula hauek 130 eta 60 ordu bitartean behar dute gure planetaraino iristeko. Eguzkiak askatzen dituen partikula hauen guztiek osatzen duten multzoa eguzkihaizea izenarekin ezagutzen da.

Aurora Polarrak Zalantzarik gabe, Aurora Polarrak zeruan ikus daitezkeen ikuskizunik erakargarrienetakoak dira. Aurorak poloen inguruetan ikus daitezke; ipar poloan ematen direnean Aurora Boreal izenarekin ezagutzen dira eta hego poloan ematen direnak, berriz, Aurora Austral izenarekin.

Eguzki-haizea osatzen duten partikulak gure planetaraino iristen direnean, Lurrak sortzen duen eremu magnetikoarekin egiten dute topo. Eremu magnetiko hau, planetaren gunean den, eta burdin asko duen, nukleoaren errotazioaren ondorioa da. Talka egitean, partikula hauek ‘harrapatuta’ geratzen dira eta indar magnetikoak jarraituz ionosferara iristen dira. Ionosfera lur azaletik 60-100 kilometrotara dagoen atmosferako geruza da. Eguzkitik askatutako partikulak ionosferara iristen direnean, bertan diren gas partikulekin egiten dute topo. Talka hauen ondorioz, ionosferan argi bereziak proiektatzen dira. Ipar hemisferioan, fenomeno hau urritik martxorarte ematen ohi da. Aurorek azkar aldatzen diren itxura, egitura eta kolore desberdinak azaltzen dituzte. Koloreak, adibidez, eguzki-haizean diren partikulen osaketa molekularra eta hauek duten energiaren araberakoak izango dira. Horrela, oxigeno molekulek kolore berde eta gorriko argia sortzen dute, nitrogenoak urdin kolorekoa eta burniak gorri kolorea ematen dio auroraren ertzei. Aurora Borealak etengabe aldatzen dira itxuraz eta kolorez. Aldaketa hauek, eguzki-haize boladen eta lurreko eremu magnetikoaren arteko interakzioaren araberakoak dira. Eguzki haizeak oso karga elektriko handia du eta komunikazioetarako erabiltzen diren uhin elektromagnetikoetan eragin dezake.

Gazteberri #85

11


EUSKARA

Artea oinez

Sukaldean.com

Berbatek

Nafarroa Oinez dela eta izango diren ekitaldien artean, eta datorren martxoaren 19a bitartean, Iruñeako Gotorlekuko Arma Aretoan ‘Artea oinez’ erakusketa ikusgai izango da. Ekainaren 7tik aurrera, Donostian.

Euskarak esparru berrietara zabaltzen jarraitzen du. Kasu honetan, sukaldean.com webguneari esker, sukaldatzea gustoko duzuenek euskaraz idatzitako mila errezeta baino gehiago kontsultatzeko parada izango duzue.

Hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen jardun ostean, Elhuyar Fundazioak bilatzaile semantiko multimedia baten demoa, dokumentalen bikoizketa automatikorako demoa eta tutore pertsonal baten demoa aurkeztu berri ditu.

Zein da euskararen pisua gure ekonomian? Hizkuntzek, komunikaziorako tresnak izateaz gai, dirua egiteko ere balio dute. Steinke Institutuak, munduan diren hizkuntzen indar ekonomikoa aztertu eta hizkuntza hauen guztien sailkapen bat egin du. Sailkapena 2025. urtera begira egina dago eta, herrialde bakoitzaren Barne Produktu Gordina kontutan hartuz, hizkuntzek zein pisu duten aztertzen du. Ikerketa honek garbi uzten duen bezala, hizkuntza baten indar ekonomikoak ez du zertan bere hiztun kopuruaren araberakoa

Euskara Steinke Institutuak egin duen sailkapenaren 44. postuan dago bere pisu ekonomikoa dela eta

izan behar. Horrela, 2025an indar ekonomiko itzela izatea espero den India bezalako estatu batean, milioka hiztun dituzten marathi, gujarati, punjabi, tamil, edo telugu bezalako

Garabide

hizkuntzen pisu ekonomikoa oso urria izatea aurreikusten da. Euskararen kasuan, gure hizkuntza sailkapenaren 44. postuan aurkitzen da eta ikerketa honen arabera, 0,8 mila milioi dolar ‘mugituko’ dituela aurreikusten da. 2005ean egindako neurketarekin alderatuta, euskarak sei puntu gehiago lortuko lituzke. Sailkapen honen lehen postuan, nola ez, ingelesa aurkitzen da. Gaztelania, berriz, laugarren postuan aurkitzen da, batez ere Latinamerikan izango den garapenari esker. Katalaniera 27. postuan aurkitzen da, eta euskarak baino 10 aldiz diru gehiago mugituko luke.

HORRELA EZ

Hedabideen garrantzia euskararen berreskurapenean Duela hiru urte, Garabide Elkarteak ‘Euskararen berreskuratzea’ egitasmoa jarri zuen abian. Berriki, Alberto Barandiaranek hedabideen inguruan idatzitako liburua aurkeztu dute. Barandiaranek hedabideek hizkuntza gutxituen berreskuratzean duten garrantzia azaltzen du liburu honetan. Barandiaranen esanetan, “aurrera egin nahi duten hizkuntzek beharrezkoak dituzte hedabideak”. Garabide Elkarteak hizkuntz gutxituetako beste komunitateekin euskararen berreskuratzearen esperientzia partekatzen du. 12

Gazteberri #85

Leizaola Elkargoak gazteen artean euskara sustatzeko ekoiztu dituen bideoek soka ekarri dute. Oso kalitate baxua izateaz gain generoaren trataera guztiz ez-zuzena da. Bideo hauek dirulaguntza publikoa izan dute bere ekoizpenerako eta horrek hainbat kexa piztu ditu. Euskarak ez zuen horrelakorik merezi. Aipatu elkargoak ere emandako aitzakiak ez dira askoren gustoko izan.


ZER JAN, HURA IZAN

Neguan, elur frejitua Negua, Euskadin, eguraldia dela eta, luze samar egiten da. Horrexegatik elurteak izaten dira irrikaz espero diren momentuak: ihesalditxo bat egiteko koadrilakoei deitu... Taula, eskiak edota lera hartuta, aitzakia paregabea da ondo pasatzeko. Gehienetan bat-bateko irteerak dira, nahiz eta azkar prestatu, guztiok jakin badakigu, hotz ez izateko, ondo jantzita joatea ezinbestekoa dela. Baina zenbatek pentsatu duzue, une hauetan ere, elikadurak zein garrantzi handia duen? Mendira joateak elikadura zaintzera behartzen gaitu, eta elurretan bada, are gehiago. Elurretan praktikatzen diren kirolek, energia eta ur beharrak handitzen dituzte. Egunari probetxu ateratzeko, goizean goiz jaiki eta azken eguzki izpiak desagertu arte emango dugu etxetik at. Beraz, jatordurik inportanteena gosaria izango da. Kontutan izan behar dugu batetik, tenperatura hotzetan gure gorputzak energia aunitz gastatzen duela; gainera, arnasterakoan botatzen dugun lurruna, ura dela; eta bestetik, behin mendian egonda zailagoa dela komunera joatea. Beraz, gosaltzeko gomendioa: fruta zukua (zuntzik gabe), alea jateari hobetsi; eta baso bat esne zerealekin, gorputza energiaz bete eta berotzeko. Gogoan izan, eguneko otorduak motxilan kargatu behar dituzula, beraz ondo antolatu irten aurretik. Hamaiketarako elikagairik energetikoenak eta erosoenak eramateko, fruitu edo fruta lehorrak dituzu (leku gutxi hartu eta ez dira pisutsuak). Eskueran utzi gordeta, kirola egiten utzi beharrik gabe, goizerdian gose edo ahula sentitzerakoan jateko lasai.

“Mendira joateak elikadura zaintzera behartzen gaitu, eta elurretan bada, are gehiago. Elurretan praktikatzen diren kirolek, energia eta ur beharrak handitzen dituzte”

NEREA SEGURA

Bazkarirako errazena ogitartekoa prestatzea da, hona hemen nire proposamena: baserriko ogia oliba-olioz eta tomatez igurtzi, eta ipiniozu txekor azpizuna, gazta eta perretxikoak. Postrerako platanoa eraman eta on egin !! Eta ez ahaztu edariak eramaten (batek jakin, tabernarik aurkituko dugun !!). Neguan gure gorputzeko tenperatura igotzen da, berotasuna mantentzeko. Nahiz eta izerdirik ez nabaritu edota egarririk ez sentitu, ura (arnasterakoan esaterako) galduz joaten da. Beraz, hozbera bazara “elur frejitua” edo salda beroa eraman dezakezu termoan, bestela bidoia urez edo fruta-zukuz bete. Eta ordu erdiro trago bat emaiozu !! Eskerrak goizago iluntzen duen eta askarirako etxean egon gaitezkeen Bestela ea nork ausartzen den motxila eramaten… Honaino ba nire aholkuak !!

Gazteberri #85

13


ERREPORTAJEA

Xahubidearen antologia Espainiako Autonomia Erkidego gehienek funtzionarien soldatak izoztu eta presio fiskala igo dute. Krisiari aurre egiteko politika hauek, zenbait erkidegoetan, ustelkeria kasuekin eta gero eta ohikoagoak diren hegazkinik gabeko aireportuekin nahasten dira

2011ko uztailaren hasieran Fomentok Toledo-Cuenca-Albacete AVE zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen. 3.500 milioi euroko inbertsioa izan zuen zerbitzu honek, egunero, 18.000 eurotako defizita zuen, besteak beste, egunean soilik 9 bidaiarik erabiltzen zutelako zerbitzua. Bitartean, espainiar gobernuak pentsioak bere horretan uztea erabaki zuen, 1.530 milioi euro aurrezteko (bertan behera utzitako AVE zerbitzua eraikitzeak kostatu zuenaren erdia hain zuzen ere). Azken hilabeteetan Espainian den gairik nagusiena aurrekontuetan egin beharreko murrizketak dira. Antza denez, krisi garaian bizi gara eta ez dago aurreko urteetako eredua mantentzeko nahikoa diru. Baina,

14

Gazteberri #85

non da aurreko ziklo ekonomiko positiboan lortutako diru hori guztia? Hona hemen zenbait gako.

Aireportuak Mende honen hasieran, higiezinen sektorean izan zen boom-ari esker, Espainiak munduko ekonomiarik aurreratuenen artean kokatzea lortu zuen; zenbait unetan munduko zortzigarren ekonomiarik indartsuena izatea ere lortu zuen. Diru sarrera itzel horiekin, espainiar agintariek azpiegitura erraldoiak egiteari ekin zioten, baina inolako plangintzarik gabe. Plangintza eza horren emaitzak orain ikus daitezke. Azken urteetan, estatuan zehar egin diren azpiegitura erraldoi


ERREPORTAJEA zentzugabeen zerrenda amaitezina da: aireportuak, abiadura handiko trenak, autopistak, kongresu aretoak, portuak, kirol instalazioak... Munduko herrialderik aberatsenetan ez bezala, estatuan, probintzia bakoitzeko nazioarteko aireportu bat izan behar zela zirudien. Gaur egun, 50 aireportu dira Espainian eta martxan diren proiektuak kontutan izanik, 8 urte barru, 60 bat izango dira. Alemanian, 80 miliotik gora biztanle bizi dira eta bere Barne Produktu Gordina Espainiakoaren hirukoitza izanik, bakarrik 38 aireportu dituzte. Euskal Herrian badugu honen inguruan zer esanik, izan ere, Gasteiz epizentro hartuta, 100 kilometroko eremuan beste 6 aireportu aurkituko ditugu: Bilbo, Donostia, Iru帽ea, Logro帽o, Burgos eta Santander. Gutxienez, aipatu aireportu hauek gutxieneko trafikoa dute, baina zer esan Castell贸, Huesca edota Ciudad Realeko aireportuen inguruan? Ciudad Realeko aireportuan, adibidez, Europako aireportuetako pistarik luzeenetakoa aurkitzen da (4 km inguru). Bertako politikarien asmoa Madrilgo Barajas aireportuarekin lehia zuzenean sartzea zen eta, horretarako, 1.000 milioi euro baino gehiago inbertitu ziren. Madrilekin lehiatzeko, urtean 2,8 milioi bidaiari izatea espero zen, baina, 2010ean, bakarrik 50.000 bidaiari inguruk erabili zuen aireportu hau. Udazkenean, Vueling konpainiak aireportua utzi eta, gaur egun, bertan ez da inolako hegaldirik.

Ciudad Realen Madrilekin lehiatzeko aireportua eraiki zuten. Europako pistarik luzeenetako bat du eta hegazkinik handienak hartzeko gaitasuna. Hala ere, iaztik itxita dago. Guztira 1.000 miloi euro baino gehiago xahutu dira.

Ia aireportu bat probintzia bakoitzeko 2020rako estatuan 59 aireportu izango direla espero da. Hauetako askok, jada, ez dute etekinik ematen. Dena den, aireportuen beharra zehazteko ez da soilik bidaiari kopuruari begiratu behar. Zaragoza eta Gasteizko aireportuek, adibidez, bidaiari gutxi baina merkantzia trafiko asko dute. Zenbait kanariar uharteetako aireportu, berriz, ezinbestekoak dira penintsularekin denbora laburrean komunikatzeko.

Aireporturik ez duten probintziak Etekina ematen duten aireportuak Hegaldirik ez edo konpainia bakarraren hegaldiak dituzten aireportuak

Antzeko kasua Castell贸-n bizi izan da. Aireportu hau 2011ko martxoaren 25an zabaldu zuten, nahiz eta oraindik hegaldiak izateko lizentziarik ez izan. Aireportu honen kostua 150 milioi eurotakoa izan da, baina ez dago bertan lan egin nahi duen konpainiarik. Azken asteetan, Valentziako zenbait institutu publikoetan berogailurik ez zela jakin izan da, hau ordaintzeko dirurik ez zegoelako. Valentziarrek badakite non den diru horren zati handi bat.

Gazteberri #85

15


ERREPORTAJEA

Huescan Piriniotako aireportua izan behar zena eraiki zuten, baina 40 milioitako inbertsioa egin ondoren, 2010 urtean zehar soilik 6.000 bidaiari erakartzea lortu zuen. Iaztik, ez dago inolako hegaldirik. Antzeko kasuak jazo dira Lleidan, Leonen, Albaceten...

Abiadura Handiko Trenak Pasa den mendearen amaieran, Aznarren gobernuak probintzia hiriburu guztiak abiadura handiko trenen bitartez Madrilekin lotzea proposatu zuen. Guztira abiadura handiko 7.000 kilometro baino gehiago izango lirateke. Gaur egun, Espainia da, Txinaren atzetik, zerbitzuan abiadura handiko kilometro gehien dituen eta kilometro gehien programatuta dituen herrialdea. Proiektu hauek guztiek 50.000 milioi euro inguruko kostua dute. Baten batek kilometro hauen guztien beharra defenda dezake, baina benetan zaila egiten da Alcazar de San Juan-Jaen, Cรกceres-Badajoz edota Zaragoza-Teruel bezalako zerbitzuen beharra ulertzea. Abiadura handiko azpiegiturak oso garestiak izaten dira, bai eraikuntzan zein ondorengo mantenuan. BBVA

Abiadura Handiko zerbitzuen kostoa Espainian martxan diren abiadura handiko zerbitzu guztiak defizitarioak dira, baita Madril-Bartzelona, Madril -Sevilla eta Madril-Valentzia zerbitzuak ere. Abiadura handiko trenbideetan egin beharreko inbertsio handiak direla eta EE.BBetan oraindik ez dute modelo honen aldeko apostua egin. Japonia, Alemania eta Frantzia bezalako herrialde aberatsetan, berriz, oso linea gutxi dituzte martxan eta etorkizunera begira ez dute linea berririk zabaltzea espero. Beheko taulan ikus daitekeen bezala, Txina eta Espainia dira abiadura handiko trenen alde apostu egiten duten herrialde ia bakarrak, baina oso egoera ekonomiko desberdinean aurkitzen dira.

HERRIALDEA KM ZERBITZUAN TXINA 4.234 ESPAINIA 1.963 JAPONIA 1.906 FRANTZIA 1.872 ITALIA 1.296 ALEMANIA 1.032 TAIWAN 345 HEGO KOREA 330 TURKIA 235 BELGIKA 209 HERBEREAK 120 ERRESUMA BATUA 113 SUITZA 35

KM ERAIKITZEN 6.696 1.781 590 234 92 378 0 82 510 0 0 0 72

KM OROTARA 10.025 3.744 2.496 2.106 1.388 1.410 345 412 745 209 120 113 107

ITURRIA: WIKIPEDIA

Avda. de la Libertad, 39 20004 Donostia-San Sebastiรกn www.urruti.com urruti@urruti.com 943 278 196 629 436 866

16

Gazteberri #85

Cursos de Parapente - Vuelos Biplaza


EREPORTAJEA

Estatuan eraiki diren hainbat autobia eta autopistek ez dute behar adina trafiko inbertsio horiek justifikatu ahal izateko

Fundazioak egindako ikerketa baten arabera, abiadura handiko kilometro bakoitzaren mantenuan 30.000 eurotik gora xahutzen dira urtean zehar. Hori dela eta, zerbitzu bat ekonomikoki jasangarria izan dadin urtean 5 milioi bidaiaritik gora eraman beharko lituzke.

Autopistak 2007. urtearen amaieran, Espainian

ia 15.000 kilometro autospista eta autobia zeuden eraikita. Munduan bakarrik bi herrialdek dute autopista kilometro gehiago: AEB eta Txina (biak askoz ere azalera handiagorekin). Mende honetako lehen hamarkadan errentagarri izatetik oso urrun diren hainbat autopista eraiki dira: Cartagena-Vera (650 milioi), Madril-

Toledo (445 milioi), Madril-Barajas (426 milioi), Ocaña-La Roda (565 milioi). Autopista hauek kudeatzen dituzten enpresek (bide batez autopistak eraiki dituzten enpresekin harreman zuzenak dituztenak) estatuari laguntzak eskatzen dizkiote: datozen 20 urteetan 120 milioi euro urtero aurrera atera ahal izateko.

¿Qué es Urruti? Urruti es una tienda especializada en

experiencia ni aprendizaje previo. Además, ofrecemos

deporte donde puedes encontrar tanto equipamiento

clases particulares de un alumno con un instructor en las

como actividades. Trabajamos con marcas de primer

que volarás desde el primer día.

nivel y somos la primera tienda de Europa especializada en la marca Salomon. Ofrecemos todo el catálogo de

¿Es difícil aprender a volar en Parapente?

Salomon y suministramos, en menos de una semana,

El curso que ofrecemos tiene una duración de cuatro

cualquier producto del mismo.

días en los que se adquieren las bases para la práctica del parapente con seguridad. Después del curso tienes

¿Qué tipo de actividades ofrecéis? Principalmente

el apoyo de nuestro Club de vuelo para poder seguir

son actividades de aventura, tanto aéreas (Parapente),

progresando.

como de montaña (Paintball, Parque de Aventuras...) o acuáticas (Rafting, Hidrospeed...)

¿Quienes son los principales usuarios? No hay por qué ser un especialista. Si tienes algún compromiso,

¿Que debo hacer si quiero volar en Parapente?

cumpleaños, despedida de solteros, aniversario....

Urrutia te ofrece dos alternativas. Por un lado, puedes

REGALA ADRENALINA. Puedes comprar un bono para

disfrutar de un excelente vuelo acompañado por un

regalar con un año de caducidad para hacer la actividad

instructor de vuelo titulado. No necesitas ningún tipo de

cuando mejor te venga.


SEXUA

Sexu gehiago udan

Euskaraz ligatzeko

Hori bai abiadura!

Ikerketa baten arabera, bikote egonkorrek udan dituzten sexu harremanen kopurua neguan dituzten harreman kopuruaren hirukoitza da. Antza denez, urtaro honetan jendeak gehiago deskantsatzen ohi du eta hori, inkestatutako %55aren arabera funtsezkoa da sexu harremanak izateko.

kaixomaitia.com euskaraz ligatzeko sortutako webgunea da. Webguneaz gain, orain Android sistema eragilea duten sakeleko telefonoetarako aplikazioa ere bada. Arduradunek berrikuntza gehiago izango direla adierazi dute.

Gizon batek, eiakulatzerakoan, bataz beste, 100 milioi espermatozoide askatzen ditu. Espermatozoide hauek guztiek, giharren kontrakzioei esker, 18 kilometro orduko abiaduran mugitzen dira, abiadura itzela espermatozoide bakoitzaren tamaina kontutan hartzen badugu!

Krisi ekonomikoaren eragina sexu harremanetan Azken urteetan bizi dugun krisi ekonomikoak eragin zuzena omen du gure sexu harremanetan. Horrela, berriki ezagutzera eman den ikerketa baten arabera, poltsikoetan ezezik, harreman sexualetan ere eragin zuzena du aipatu krisiak. Lilly laborategiak egin duen ikerketaren arabera (laborategi honek Viagraren lehiakide zuzena den Cialis pilulak ekoizten ditu) azken urteetan, hots, gutxi gora behera krisian sartu ginenetik, zutikatzearan disfuntzioa pairatzen

Lan arazoek sor dezaketen estresak eragin zuzena du gure bizitza sexualean

duten gizonezkoen kopurua %20an hazi da. Adituen ustetan, krisi ekonomikoaren ondorioz hainbat gizonengan sortzen den estresa

izango litzateke hazkunde honen arrazorik nagusiena. Hala ere, adituen esanetan, zutikatzearen disfuntzioak ez dira soilik arazo psikologikoen ondorio. Zenbait kasutan, osasun arazo larrien ondorio ere izan daitezke, hala nola, arazo kardiobaskularrak. Hori dela eta, zutitzearen disfuntzioa azaltzen denean, ahalik eta lasterren medikuarengana jo eta aholku eskatzea gomendatzen da. Zoritxarrez, aipatu ikerketaren arabera, zutitzearen disfuntzioa izan duten gizonezkoen erdiak, seguruenik lotsatuta, ez du medikuarengana jo irtenbide bila. Gizonezkoen gehiengoak, medikuak berak bere bizitza sexualaren inguruan galdetu beharko lukeela uste du.

Zakilaren tamainak gizon guztiak kezkatzen dituen gaia da

Zakilaren inguruko zenbait bitxikeria • Erretzeak zakilaren tamaina zentimetro bat murriztu ahal du. Tabakoak odol basoetan eragin zuzena du eta zutikatzea oztopa dezake. • Gizonen orgasmoek, bataz beste, 6 segundutako iraupena dute. Emakumeenak, berriz, 23. • Bi zakil mota daude: erekzioan handitzen direnak eta berez handiak direnak baina erekzioan handitzen ez direnak. Gizon gehienek (%80) lehen motako zakila dute. • Eiakulaziorako agindua ez da garunan sortzen, bizkarrezur-muinan baizik.

18

Gazteberri #85

Rebeca Linares donostiarra AEBetan arrakasta handia duen aktore pornoa da. Facebooken Donostiako Urrezko Danborra berari emateko eskatzen duen talde bat sortu da eta jada 1.000 lagun baino gehiago ditu. Ze Esatek! taldeak ere abesti bat idatzi du bere omenez.


IRITZIA

Inspirazio bila Aitortu behar dizuet ez naizela ni zutabeak irakurtzen dituen gizona. Tira, aldizkari eta egunkarietan argitaratzen diren horiek ez behintzat. Pentsa dezakezue beraz nolako aurpegia jarri zitzaidan aspaldiko ikaskide, eta garai haietan oso lagun ona nuen kazetari batek, berak zuzentzen duen aldizkarian zutabe hau idazteko gonbitea luzatu zidanean. Kar, kar, kar. Gauza bat da Facebooken lau haizetara hedatzen ditugun kritika eta agurrak idazteko gai izatea, eta bestea aldizkari batean zutabe bat idaztea! Hala ere, badago giza-sare horretan argitarapenik mereziko lukeen makina bat artista, eta... zergatik ez? Baiezkoa eman diot ene aspaldiko lagun honi, saio hau sikieran unetxo batez ditxosozko Facebooka alde batera uzteko balioko didalakoan. Baina zeri buruz ordea? Badira hainbat gai azken hilabeteotan soberan entzunak direnak. Adibidez, krisia eta honek dakarren langabetuen kopuruaren igoera, edota terrorismoaren amaiera eta honek eragin dituen bizkarzainen manifestazioak. Azken gertakari honek nire irudimena astindu eta zera ekarri dit burura: zer gertatuko litzateke bapatean munduko gripe guztiak erradikatuko balira? Horixe bada, farmazia industria kalera aterako litzatekeela goi potentziei birus berriak sortzeko eskatzen. Eta imagina dezakezue zein panorama litzatekeen munduan dauden gerrak amaitu eta legionarioek kalean desfilatuko balute -luze-luze eginak, aurpegiak gora, zeruari so eginez- jainkoari odol gehiago erregu egiten? Adibide hauek ez gaituzte hala ere gehiegi harritzen, ezta bizkarzainak terrorismoaren mehatxupean erosoago bizi zirela pentsatzeak ere, diruari dagokionez behintzat. Baina, nor jipoituko dute Intxaurrondoko kuartelean orain kale borroka amaitu denean?! Ai ama...horiek komeriak trikorniodunak kalean euskaraz oihukatzen ikustea: “E-rre-pre-si-o-a, ez da de-li-to-a!!” edota “Tortu-ra da, bi-de ba-ka-rra!!”.

“Imagina dezakezue zein panorama litzatekeen munduan dauden gerrak amaitu eta legionarioek kalean desfilatuko balute -luze-luze eginak, aurpegiak gora, zeruari so eginezjainkoari odol gehiago erregu egiten?”

GOTZON SANCHEZ

Nahikoa eragin diot irudimenari eta aise pizten zait niri. Itzul nadin beraz une honetan zuekin lotzen nauen beharrera eta has nadin zerbaiti buruz idazten, bestela hemendik gutxira ni neu izango naiz kalean erakunde ezagun bati zutabea plazaratzeari utz ez diezaion aldarrikatzen. Eta guzti honen harira, hurrengo zutaberako iritsiko ote zait niri inspirazioa?

Gazteberri #85

19


AISIA

Sharon Stoner taldearen lan berria Sharon Stoner talde Oñatiarrak bere hirugarren lan luzea, “Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak” kaleratu du. Iñigo Ibarrondok (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketak (kitarra) eta Egoitz Olaldek (bateria), Iban Yanizen gidaritzapean indarrez eta melodiaz beteriko lana 2011ko Martxoa eta Uztaila bitartean, Iruñako Sonido XXI estudioan eta Oñatiko Musika eskolan grabatu dute. 2008ko “13 taupada” diskoaren ondorengoak argi eta garbi erakusten du hirukoteak ildo beretik jarraitzen duela, abesti pisutsu eta melodia zirraragarriak jorratzen. 2001ean sorturiko taldeak lan labur bat eta 3 diska luze kaleratu ditu. Hamar urteko ibilbidean hainbat lehiaketa irabazi (Danbaka 2004, Bilbo hiria 2006 Euskal talde onena) eta hainbat talde garrantzitsurekin eszenatokia partekatu ondoren (AzkenaRock 2006, Berri Txarrak, Sorkun…) Sharon Stoner berriro errepidean da.

Gaztea maketa Lehiaketa abian da Gaztea irratiak antolatzen ohi duen Maketa Lehiaketaren XXI. edizioa jada martxan da. Diskoetxe batekin inolako kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte. Lanak aurkezteko epea martxoaren 7an amaituko da. 13an finalisten zerrenda argitaratuko da. Hil beraren 26an Entzuleen Sariaren irabazlea jakin ahal izango da eta 29an finalisten kontzertua izango da. 6.000 euro, bideoklip baten grabazioa eta 2012ko Bilbao BBK Live saioan jotzeko aukera daude jokoan.

20

Gazteberri #85

argi-itzalen neurria Xabier Artola

izen bereziak Juan Modesto

“Izugarria da gure oroimena. Batzuetan, usain soil batek gomutarazten dizkigu bestela memoriaren osinetik inola ere eskuratuko ez genituzkeenak. Baserrira txikitan joaten nintzeneko garai hura, esaterako, usainek berritzen didate askotan: mandioko belar onduaren sarkorrak; edota pastillako xaboiaren gezak, harraskako ur xirripa mehe bezain kiskalgarri haren azpian eskuak garbiarazten zizkigutelarik; edo txabola aurreko erromeroarenak, edo laranjondo osabak aldatuaren loreenak.”

Ipuin hauen protagonistek izen bereziak dituzte eta, era berean, nortasun propio baten jabe dira. Askotan izena eta nortasuna lotuta doaz, bata besteari errotuta, banaezinak balira bezala. Halaxe gertatzen zaie ipuin hauetako protagonistei ere: Iñakik amodiozko gutuna idazten dio telebista-aurkezle bati. G.A.F.I. putakume bat besterik ez da. Mark Danekek, disko-jaurtitzaile olinpikoak, banketxe bateko lapurreta antolatzen du. Norak, egunkari erotikoa idazten du amodioaren esperoan...

anarkherria M. Legasse & J. Pascual

GEZURRA ODOLETAN Asel Luzarraga

Mark Legassek 1986an Eginen kaleratutako gutun bati beste batek erantzun zion, Jakue Pascualarenak, hain zuzen. Bi pentsalarien ideiek bestearengan sorrarazitako liluraren ondorioz, Anarkherria izeneko obra sortu zuten. 25 urte eta gero, Jakue Pascualek, orduko testu fresko, akrata eta sakonaren inguruko edizio kritiko hau idatzi du. Izan ere, liburu hark itxuraz elkarrengandik hain urrun zeuden bi pentsamenduren lotura hobeki ulertzen lagundu zigun: abertzaletasuna eta anarkismoa.

Internet bidez ezagutu duen Vero gaztearekin elkartzera joan da Jon Euskal Herritik Temukora. Oharkabean ia, neskaren lagun anarkisten bidez, maputxeek beren lurraren alde daramaten borrokan nahasten joango da eta, xalotasunez, blog batean idatziko ditu bere zalantza, irudipen eta kezka guztiak. Ez da konturatzen Txileko botereak bere inguruan anbizioaren eta errepresioaren amarauna josten daudela eta, erortzean, haren gezurrak ere jausiko direla.


AISIA

Young Adult

2011, USA, 94 min.
 ZUZENDARIA: Jason Reitman AKTOREAK: Charlize Theron, Patrick Wilson, Elizabeth Reaser, J.K. Simmons, Patton Oswalt, Emily Meade, Collette Wolfe, Brian McElhaney.

Mavis nerabeentzako liburuak idazten dituen idazle da. Egun batean, bere herrira bueltatzea erabakiko du, besteak beste, institutuan bere mutila zena berreskuratzeko asmoz. Baina gauza ez dira berak espero zituen bezain positiboak izango eta arrakasta handirik ez duen ikaskide ohi batekin topo egingo du.

War Horse

2011, USA, 146 min.
 ZUZENDARIA: Steven Spielberg AKTOREAK: Jeremy Irvine, Emily Watson, Peter Mullan, Niels Arestrup, Tom Hiddleston, David Thewlis, Benedict Cumberbatch, Celine Buckens, Toby Kebbell.

Albert gaztea eta Joey izeneko zaldiaren arteko adiskidetasun istorioa eten egingo da Lehen Guda Mundialaren eraginez. Joey ejerzitora eramango dute eta frontean Historiaren garai izugarri baten lekuko izango da. Bere ausardia hainbat soldurako inspirazio iturri bihurtuko da.

Cuenta Atrás

2010, FRA, 84 min.
 ZUZENDARIA: Fred Cavayé. AKTOREAK: Gilles Lellouche, Roschdy Zem, Gérard Lanvin, Elena Anaya, Claire Perot, Mireille Perrier, Moussa Maaskri, Valérie Dashwood.

Samuel eta Nadia Parisen pozik bizi dira eta bere lehen semea espero dute. Bere bizitza guztiz aldatuko da Nadia, bere senarraren aurrean, bahitu egiten dutenean. Bere emaztea bereskuratzeko, Samuelek ospitalean dagoen preso bat eskapatzen lagundu behar du, berak han egiten baitu lan.

La Invención de Hugo

2011, USA, 127 min.
ZUZENDARIA: Martin Scorsese GIDOIA: John Logan ARGAZKIA: Robert Richardson MUSIKA: Howard Shore AKTOREAK: Asa Butterfield, Chloe Moretz, Ben Kingsley, Sacha Baron Cohen, Jude Law, Emily Mortimer, Michael Stuhlbarg, Ray Winstone, Christopher Lee, Richard Griffiths, Helen McCrory, Frances de la Tour.

“Hugo” mutiko ausart eta burutsu baten istorioa da. Hugo Pariseko tren geltokian bizi da, ahal duen moduan bizitzen, batez ere lapurreta txikiak egiten. Inork ez du bere bizitzaren berri, neskatxa batekin topo egiten duen arte. Honekin batera abentura itzela biziko du. Bere aitak sekretu bat utzi dio eta Hugok bere esfortzu guztiak sekretu hau argitzera bideratuko ditu. Horrek, Hugo bera eta bere aldamenean bizi diren guztien bizitza eraldatuko du. Azkenean, leku lasai eta maitasunez betea aurkitzea lortuko du Hugok.

Shame

2011, ERB, 99 min.
 ZUZENDARIA: Steve McQueen. AKTOREAK: Michael Fassbender, Carey Mulligan, James Badge Dale, Nicole Beharie, Jake Richard Siciliano, Hannah Ware, Alex Manette.

Brandon New Yorken bizi den 30 urteko gazte bat da. Laneko monotoniatik ihes egiteko hainbat emakumeekin gau bateko harremanak izaten ditu. Bere arreba, bapatean, berarekin bizitzera joaten denean Brandonen bizitza hankaz gora jarriko da eta bere bizitzaren kontrola galduko du.

Aita, zonbia naiz 2011, EH, 80min.
 ZUZENDARIAK: Ricardo Ramón, Joan Espinach. AKTOREAK: Marrazki Bizidunak.

Dixie biurria dugu Euskal Herrian ekoiztutako animazio film honen protagonista nagusia. Neskatxak bizitzak planteatzen dituen arazoei aurre egiten ikasiko du zonbien artean izan ondoren. Zonbiak ezezik, sorginak eta gaueko beste hainbat pertsonajek osatzen dute abentura magiko hau. Azken momentuan Goya gabe geratu da.

Gazteberri #85

21


kontzertuak

KULTUR AGENDA

Martxoak 01

Antzerkia Gasteizko Principal Antzokia • • • • • • • • •

“El traje nuevo del emperador”. Martxoak 11. 18:00. “Ipar haizearen kontra”. Martxoak 14. 20:30. “Contra el viento norte”. Martxoak 15. 20:30. “Forever young”. Martxoak 23&24. 20:30. “El montaplatos”. Martxoak 30. 20:30. “Kafka eta panpina”. Apirilak 1. 18:00. “Sin Vergüenzas”. Apirilak 20. 20:30. “Málaga”. Apirilak 26. 20:30. “Málaga”. Apirilak 26. 20:30.

Bilboko Arriaga Antzokia

• “De ratones y hombres”. Martxoaren 8tik 11ra arte. 20:00 (11an 21:00etan) • “El viento en un violín”. Martxoaren 29tik Apirilaren 1 arte.

Bilboko Campos Antzokia

• “Los músicos del Titanic”. Martxoaren 9tik 11ra. • “Santi Rodríguez, el frutero”. Martxoak 16 eta 17. • “Ilustres ignorantes”. Martxoak 30&31.

Barakaldoko Antzokia

• “Wilt, panpina puxgarriaren hilketa”. Martxoak 9. 20:00. • “El refugio”. Martxoak 11. 18:00. • “La escuela de la desobediencia”. Martxoak 17&18. 20:00. • “El tiempo y los conway”. Martxoak 30&31. 20:00. • “Por los ojos de Raquel Meller”. Apirilak 14&15. 20:00.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokia

• XVIII dFeria. Donostiako XVIII. Arte Eszenikoen Feria, dFERIA2012, martxoaren 12a eta 15a bitartean izango da. Aurreko urteetan bezala, hiriko eszenatoki ezberdinetan edizio berri honen emanaldiak ikusteko aukera izango da.

• Albert Plá. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. • Chivo. Zear-Bide, Getxo. 20:00 • Discípulos de Dionisos Vs Misfits MotorSex Vs Sex Pistols. Izar&Star II. Edizioa. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 10/12€ • BMB Trío. Bilbaína Jazz Club, Bilbao. 22:00.12€. • Bide Ertzean. Kursaal, Donostia. 20:00. 12€. • Inoren Ero Ni + Willis Drummond. Gazteszena, Donostia. 20:30. 9€.

Martxoak 02

• Hippie Johnny & The Jewellers. Mulligans,

Leioa. 00:30. • Albert Vila 4tet. 365 Jazz Bilbao, Hotel Silken Indautxu, Bilbao. 22:00. • Standstill. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. • Growing. Drumgorri Aretoa, Laudio. • La Pegatina + Baciamolemani. Jimmy Jazz, Gasteiz.21:00. • Sonny and The Sunsets. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan. • Amaia Montero. Kursaal, Donostia. 20:00. 10/15/20/28€.

Martxoak 03.

• La Pegatina. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00.12/15€. • Bigott. Azkena, Bilbao. 21:30. • Klaus&Kinski + Wilheim&The Dancing Animals. Santana 27, Bilbao. 21:30. 8/10€. • Big Boy Bloater&The Limits + Blas Picón & The Junk Express. Gazteszena, Donostia. 21:45. 12€. • Leize. Zorrotzako Gaztetxea, Bilbao. 22:00. • Albert Vila 4tet. 365 Jazz Bilbao. Hotel Silken Indautxu. 22:00. • Corizonas. Plateruena Kafe Antzokia, Durango. 22:00. • Kaxta + Xuorum. Gasteiz. 21:00. • Falsalarma + Crimen-X. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. • Rulo y la Contrabanda. Prncipal Antzokia, Donostia. 20:00. 16/19€. • Mojo Workin´Donostia R&B Festival. Gazteszena, Donostia. 21:30. 12€.

Martxoak 04.

• Elliot Murphy. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. • La Pegatina + Baciamolemani. Kafe Antzokia, Ondarroa. 12/15€.

Martxoak 07.

• Pablo Milanés. Victoria Eugenia Antzokia. 20:00. 14/18/35/42€.

Donostiako XVIII. Arte Feria- dFeria 2012.

eszenikoen

Martxoaren 12 eta 15 bitartean, Donostia arte eszenikoen merkatu handia bilakatuko da. Izan ere, egun horietan, dFeria 2012 burutuko da, hots, Donostiako Arte Eszenikoen Feria. Aurtengoa, jada, XVIII. en edizioa izango da. 1988an izan zen lehenengoa, eta gaur egun erreferente argia bihurtu da Espainia osoko arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak estutzen jarraitzen du Latinoamerika eta Europako merkatuekin. Antzerkiaren topaleku gisa ondo sendotutako kultur gertaera izaki, urteak daramatza Estatu osoko ferien buruan. Donostiako Feriak, areto programazioari eta etorri ohi diren programatzaileen ugariari esker, nabarmentzea lortu du. Programazioan eta produkzioan duen kalitatea da dFERIA honen ezaugarri nabarmengarrietako bat. Feria sektoreko eragileen sekulako topalekua da, trukerako eta kontrataziorako aukera ugari eskaintzen baititu. Donostiako Feriak negozio kopuru handia sorrarazten du, zuzenean nahiz zeharka, partaideen artean. Hori dela eta, konpainia askorentzat Donostia aukera ezin hobea da merkatu berrietara hedatzeko.

22

Gazteberri #85

Martxoak 08.

• Pony Bravo. Azkena, Bilbao. 21:00. • Sonic Trash + Munlet. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 5€. • Félix Rossy 5tet. Bilbaína Jazz Club, Bilbao. 22:00. 12€.

Martxoak 09.

• Nylon. Cotton Club, Bilbao. 20:00. • Moonshine Whiskey Band. Pipers Irish Club, Algorta. 21:00. Doan. • Lüger. Bilborock, Bilbao. 21:00. • The Sadies. Azkena, Bilbao. 21:00. • The Pepper Pots + Sweet Vandals + The Cherry Boopers. Soul Train Fest; Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 15/18€. • Encarna Anillo. Barakaldo Antzokia, Barakaldo. 23:00. • Vargas, Appice&Shortino + Jorge Salan. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00. • Thee Brandy Hips + Kokoshca. Le Bukowski, Donostia. 20:00. 7€. • The Musical Box Performs Genesis. Kursaal, Donostia. 20:00. 20/23/45/50€.

Martxoak 10.

• Helmet + Figthing with Wire. Psilocybenea, Hondarribia. 21:00. 17/22€ • The Wave Pictures + Planeta Tilde. Azkena, Bilbao. 21:00. • Mujeres + Hustlers. Santana 27, Bilbao. 21:30. 8/10€. • The Sadies + The Junk Band. Jimmy Jazz,

Gasteiz. 21:00. • Desert Slide. Kursaal, Donostia. 20:00. 18€. • Falsalarma. Kontadores aretoa, Donostia. 21:00. 6€.

Martxoak 14.

• Simon Finn. Unibertsitate-Pabilioia, Gasteiz. 19:00. Doan. • David Mhyr. Abokatu Eskola, Bilbao. 20:00. Doan.

Martxoak 15.

• Jason Moran & Lagwagon. 365 Jazz Bilbao. Elkarte Filarmonikoa, Bilbao. 20:00. 6€. • Oso Leone + GAF. Azkena, Bilbao. 21:00. • Simon Finn. Beleza Melandra Kultur Ateneoa, Bermeo. 21:00. • Scott Hamilton & Toni Sola 5tet. Bilbaina Jazz Club, Bilbao. 22:00. 19€. • La Troba Kung-Fú. Jimmy Jazz, Gasteiz. 22:00.

Martxoak 16.

• Damien Jurado + MobyDick. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. 19€. • De Acero + A Pelo y Tu. DOKA, Donostia. 20:15. 12€. • Pumuki. Artium, Gasteiz. 20:00. • Layabouts. Azkena, Bilbao. 21:00. • Leiva. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 22/28€. • The California HoneyDrops. Kultur Leioa Entzutegia, Leioa. 22:00. • Nylon. Drumgorri Aretoa, Laudio. 23:00. Doan.

Martxoak 17.

• Earth + Mount Eeire + O Paon. Azkena, Bilbao. 21:00. • Leiva. Jimmy Jazz, Gasteiz. 22:00. • Layabouts. Le Bukowski, Donostia. 20:30. Doan.

Martxoak 18.

• Antje Duvekot. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. • Neptune. Ibu-Hots, Gasteiz. 20:30.

Martxoak 20.

• Flying Pickets. Arteria Campos Antzokia, Bilbao. 20:00. • The Aristocrats. BBK Aretoa, Bilbao. 20:30.

Martxoak 21.

• Doctor Deseo. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 9/27€. • John Cale. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. 35€. • Jonathan Richman. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00.

Martxoak 22.

• Doctor Deseo. Arriaga Antzokia, Bilbao. 20:00. 9/27€. • Muy Fellini Vs. Los Planetas. Izar & Star II. Edizioa; Cúpula-Campos Antzokia, Bilbao. 20:30. 10/12€. • Vendetta. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. • Clara Luna & Xabi Murueta. Bilbaina jazz Club, Bilbao. 22:00. 12€. • Kepa Junkera + Euskadiko Orkestra. Kursaal, Donostia. 20:00. 15€. • Xiu Xiu. Lugaritz, Donostia. 20:30. 12€.

Martxoak 23.

• Paul Lamb & The Kingsanakes. Barakaldo Antzokia, Barakaldo. 20:00.17/20€. • Tindersticks. Victoria Eugenia Antzokia, Donostia. 20:00. • Jettblack + Valient Thorr. Psilocybenea, Hondarribia. 21:00. 12/15€. • Stacie Collins. Azkena, Bilbao. 21:30. 12/17€. • Esperanza Fernández. Barakaldo Antzokia, Barakaldo. 23:00.

Martxoak 24.

• Doctor Deseo. Victoria Eugenia Antzokia. 20:00. 9/18/23€. • Deer Tick + Latitud 43. Intxaurrondoko Kultur Etxea. • Bilbao Live Elektro Orkestra. Alhondigako Ataria. 21:00. Doan. • The Brandy Hips + Dolores. Azkena, Bilbao. 21:00. • Bob Sands 4tet. 365 Jazz Bilbao, Hotel


KULTUR AGENDA Doctor Deseok diska kaleratuko du martxoaren 6an. Hau, bere historiaren 13. lana da eta “Al amanecer seguir soñando” izenburua du. CDLiburu formatuan ere salduko da eta liburuan parte hartu dute, besteak beste, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Edorta Jimenez edota Itziar Ziga. Talde bizkaitarra gogoko dutenek, Doctor Deseo ikusteko parada izango dute martxoaren 22an Bilboko Arriagan eta 24an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. (Argazkia: Nerea Basterretxea)

Hesperia, Bilbao. 22:00.

Martxoak 25.

• Marwan. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan.

Martxoak 27.

• Mark Lanegan Band + Creature with the Atom Brain. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:00. 20/24€.

Martxoak 29.

• Dark Dark Dark + Alasdair Roberts. Kultur Etxea, Atarrabia. 20:00. 10€. • Willie Nile Band. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. • A Jigsaw + Smile. Doka, Donostia. 22:00. • Eri Yamamoto Trio. Bilbaina Jazz Club. 22:00. 12€.

Martxoak 30.

• Low + Rauelsson. Kursaal, Donostia. 20:00. 20/24€. • Guadalupe Plata. Azkena, Bilbao. 21:00. • Trogloditas. Santana 27, Bilbao. 22:00. • Bürdel King. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 13€. • Bad Manners. Jimmy Jazz, Gasteiz. 22:00. 22:00. • The Picadillys. Bastero, Gasteiz. 22:00. • Atake Urbano + Defectos Comunes. Ibu Hots, Gasteiz. 20:00. 5€. • Heydi. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan.

Martxoak 31.

• Lambchop + Cortney Tidwell. BBK Aretoa, Bilbao. 19:45. 16€. • Horn of the Rhino. Ibu-Hots, Gasteiz. 20:30. • Gansos Rosas. Azkena, Bilbao. 21:00. • Lendakaris Muertos + Strawberry HC. Jimmy Jazz, Gasteiz. 21:00.

• Canteca de Macao. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 12/14€. • Munlet + Idolos del Extrarradio. Los Hermanos Eskolako Kapera, Bermeo. 21:00. • Legendary Shack Shackers + Rich Hope. Helldorado, Gasteiz.

Apirilak 15.

• Marvin + Fordamage. Drumgorria Aretoa, Laudio. 20:00. 5€. • Dumbell. Ibu Hots, Gasteiz. 20:30.

Apirilak 17.

• Om. Azkena, Bilbao. 21:00.

Apirilak 19.

• Radio Moscow. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30.

Apirilak 20.

• Eskorzo. Azkena, Bilbao. 21:00. • Sôber. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15/18€. • Sexplosion. Drumgorri Aretoa, Laudio. 23:00. 5€. • Berri Txarrak + Sermond´s. Jimmy Jazz, Gasteiz. • El Columpio Asesino. Intxaurrondoko Kultur Etxea, Donostia. 21:00. 12€.

Apirilak 25.

• Osaka Monaurail + Los Mambo Jambo. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:45. 15/18€.

Apirilak 06.

• Dirty York. Azkena. Bilbao. 21:30. 10/13€ • Dum Dum Girls. Kafe Antzokia, Bilbao. 22:00. 15/18€. •¡Zas! Trio. 365 Jazz Bilbao. Silken Gran Hotel Domine. 22:00.

Apirilak 3.

• Berri Txarrak + Erizo. Gazteszena, Donostia. 21:00. 14€. • Rocky Votolato + The Secret Society. Azkena, Bilbao. 20:30. 8€. • Insolenzia. Le Bukowski, Donostia. 20:00. Doan.

Apirilak 14.

• Después de todo + Ost. Santana 27, Bilbao. 20:30. • Cooper. Azkena, Bilbao. 21:00.

Bilboko Arte Ederren Museoa

• “Anselmo Guinea. Modernitatearen jatorriak euskal pinturan”. BBK Aretoan maiatzaren 20ra arte. • “Maleta mexikarra. Capak, Chimek eta Tarok Espainiako Gerra Zibilari buruz egindako negatiboen berraurkikuntza”. 32.Aretoan ekainaren 10a arte.

Guggenheim Bilbao

• “Ispilua alderantziz”. La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea. Irailaren 2ra arte. • “Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II”. Urriaren 28ra arte. • “Brancusi-Sierra”. Apirilaren 15ra arte. • “Denboraren materia”. Erakusketa iraunkorra.

Bilboko Euskal Museoa

• “Bilboko Kontsulatua, 1511-2011”. • “Ignacio Ipiña. Unamunoren Aztarnak”

Bilboko Itsasadarra itsas museoa • “Boga! Itsasoarekin

lehian!”.

Martxoaren 31ra arte.

San Telmo Museoa • “Pantalla Global”.

Donostiako Untzi Museoa

• “Baleazaleak”. Apirilaren 29ra arte. • “Euzkadiko Gudontzidiaren 75.urteurrena (1936-37)”. 2012ko martxoan.

Apirilak 22.

Apirilak 04.

Apirilak 05.

• “Katastrofeak”. Erakusketa Pedagogikoa. Atari aretoan, ekainaren 10a arte. • “Juan López. Instinto Cuco”. Martxoaren 25a arte. • “Regina José Galindo. Oilo Ipurdia”. Iparra Aretoan maiatzaren lehena arte. • “Guernicaren Hurbil. José Ramón Amondarain”. Hegoa Aretoan, martxoaren 30etik aurrera.

• Lagwagon. Santana 27, Bilbao. 21:00. • Bob Wayne & The Outlaw Carnies. Azkena, Bilbao. 21:00. • Horn of the Rinho. Bilborock, Bilbao. 21:00. • Barrence Whitfield & The Savages + Guadalupe Plata. Helldorado, Gasteiz. 22:00.

• Lizanne Knott. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00. • Crash Normal. Ibu Hots, Gasteiz. 20:30.

• The Fakeband Vs. The Waltz. Izar&Star II.Edizioa. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:30. 10/12€. • Los Mambo Jambo. Helldorado, Gasteiz.

Artium

Apirilak 21.

Apirilak 01.

• Chloe Lacan. BBK Aretoa, Bilbao. 20:00.

Museoak

• The Strange Boys. Kultur Campus, Unibertsitate Pabilioia, Gasteiz. 19:00. Doan. • Loreena McKennitt. Kursaal, Donostia. 20:30.

Apirilak 27.

• Pat Martino. BBK Aretoa, Bilbao. • Kim Lenz & The Jaguars. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:45. 15/18€.

Apirilak 28.

• The Slackers. Kafe Antzokia, Bilbao. 21:45. 12/15€ • Those Darlins. Le Bukowski, Donostia. 22:00.

Apirilak 29.

• Mikel Erentxun. Principal Antzokia, Donostia. 19:30. 16/18€.

Apirilak 30.

• Gwendal. Rock Star Live, Barakaldo. 20:00. • Larry Carlton. BBK Aretoa, Bilbao. 20:30.

Euzkadiko Gudontzidiaren 75.urteurrena (1936-37) Eusko Jaurlaritzak Euzkadiko Gudontzidi Laguntzailea sortu zuela 75 urte bete ziren 2011ko urrian. Errepublikaren Armadari itsas trafikoa eta arrantza-lanak babesten laguntzeko eratutako itsas armada izan zen. Bere ekintzarik garrantzitsuena Matxitxako lurmuturraren parean gertatu zen, 1937ko martxoaren 5ean, Euzkadiko Gudontzidiko zenbait ontzik Canarias gurutze-ontzi frankistaren aurka borrokatu zutenean, Baionatik Bilbora zetorren konboia babesteko. Itsas armada honen 75. urteurrena gogoratzeko eta Euzkadiko Gudontzidian parte hartu zutenak omentzeko asmoz, Untzi Museoak, Matxitxako eta Bidasoa Elkarteek eta beste erakundeekin batera, aldi baterako erakusketa prestatu dute. Erakusketan, Euzkadiko Gudontzidiari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira: bere protagonistak, itsasontziak, portuak, etab. Argazkiez gain, erakusketan beste material batzuk ere dira ikusgai, besteak beste, Museoko bildumakoak diren zenbait gudariren karnetak eta objektu pertsonalak, itsasontzien maketak, garaiko liburuak eta aldizkariak etab.

Gazteberri #85

23


ATAL IZENA

M15M Bilboko mobilizazioen inguruko azterketa Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzaile taldeak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren laguntzarekin, Bilbon M15M mugimenduak egindako mobilizazioen inguruko azterlana burutu du. Ikerketa honen xedea, aipatu mobilizazioa azaltzen duten gizarte-dinamikak, partaideen profila, motibazioak eta antolakuntza mekanismoak ezagutzera ematea da. M15M mobilizazioaren kasuan, gazteen sektore bat mobilizazioan protagonista izateak eta gizarte sareek eta internetek egiteko garrantzitsua betetzeak berritasun-kutsua ematen diote ikerketa honi. Ikerketak bost ardatz nagusi ditu: Bilboko mobilizazioaren hastapena, mobilizazioetan parte hartu zuten lagunen ezaugarri orokorrak, mugimenduaren barne-dinamikak eta gizarte ingurunearekiko interakzioaren azterketa, komunikabideek mugimenduaren inguruan esandakoa eta etorkizunera begirako erronkak. Azterlan hau burutzeko, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek lau datu mota erabili behar izan dute: Inkestak, elkarrizketa sakonak, komunikabideen azterketa eta behatzaileen partehartzea mobilizazioetan. Azterketa taldea honako ikerlariek osatu zuten: Javier Arellano, Iziar Basterretxea eta Cristina de la Cruz. Maiatzaren 15eko manifestaldiko gogo bizien eta Madrilen nahiz estatuko beste hiri batzuetan gertatutakoaren efektu mimetikoaren arteko konbinazioa izan zen Bilboko M15Mko mobilizazioa eta, beste hainbat hiritan gertatu bezala, geroko akanpada. Proposamenaren funts etikoak, demokrazia onera ekartzeak eta alderdi politikoetatik independentea izateak erakarri zituen Benetako Demokrazia Orainen Bilboko kontzentrazioaren bultzatzaileak. Mobilizazio hori pizgarri bat izan zen: Madrilgo Sol Plazako mobilizazio hasi berriarekin konbinatuta, hainbat pertsonek Bilbon akanpada egitea erabaki zuten. Arrakastak antolatzaileak berak harritu zituen.

KULTURA SAILA Gazteria Zuzendaritza

departamento de cultura Direcci贸n de Juventud

24

Gazteberri #85


ARABA

Eusko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzailea. Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz. • 945 019539 • www.gazteinformazioa.net •gazteinformazioa@ej-gv.es • gazteinfoeuskadi@gmail.com Arabako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Probintzia plaza 13, behea 01001 Vitoria-Gasteiz • 945 181700 • www.alava.net/ifj • www. gazteinformazioa.net • www.facebook/infogaztea.araba • informazioa@ifj.alava.net Gasteizko Udala. Gazte Informazioko Udal Bulegoa. Espainia plaza behea. 01001 Vitoria-Gasteiz • 945 161330 • www.vitoria-gasteiz.org/omij • www.vitoria-gasteiz. org/gazteria • coordinaomij@vitoria-gasteiz.org Arabako Kampuseko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Apraiztarrak 1- Unibertsitate-Pabiloia 01006 Vitoria-Gasteiz • 945 014336 • www.ehu.es • www. gazteinformazioa.net • oij-ar@ehu.es Laudioko Lamuza Gazte Informazio Gunea. Lamuza 13 01400 Laudio • 94 4034921 • infogazte@laudiokoudala.net

BIZKAIA

Bizkaiko Gazteriaren Informaziorako LurraldeZentrua. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1, 48009 Bilbao • 94 6083926 /94 6083920/94 6083934 • www.bizkaia.net/gazteria • gazteinformazioa@bizkaia.net Abanto -Zierbenako Gazte Informazio Bulegoa. Bizkaia Plaza, 3 (Atzealdea) 48500 Abanto-Zierbena • 94 6363769 • gazteria@abanto-zierbena.org Ikusi Makusi Baliabide Zentroa. Areitzo, 2 48810 Alonsotegi • 94 4980807 • ikusimakusi@alonsotegi.net Zornotzako Gazte Informazio Bulegoa. Zelaieta Parkea, s/n 48340 Amorebieta-Etxano • 94 6300649/50 • www.ametxgazteria.net • gazteinfo@ametx.net Arrigorriagako Gazte Informazio Bulegoa. Gaztegune. Ugertza bidea, 1 48480 Arrigorriaga • 94 6001876 • gaztegunea@arrigokultura.org Artzentaleseko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Aguirre, 23 48870 Artzentales • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde.org Gaztezer Balmasedako Gazte Informazio Gunea. Pio Bermejillo, 19 48800 Balmaseda • 94 6800240 • www. balmabegi.com • www.balmaseda.net • gaztezer@balmaseda. net Barakaldoko Gazte Informazio Zentrua. San Juan, 17 48901 Barakaldo • 94 4789596 / 94 4789599 •www. gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org Gurutzetako Gazte Informazio Gunea. Balejo, 4 48903 Barakaldo • 94 4789487 • www.gaztebulegoa.net • gaztebulegoa@barakaldo.org

Galdameseko Gazte Informazio Gunea. San Pedro, 6 48191 Galdames • 618 645690 • gazteplana@enkarterrialde. org Gernika-Lumoko Gazte Informazio Bulegoa. Foru Plaza, nº 2 48300 Gernika-Lumo • 94 6270215 • gazteger@ sarenet.es

GIPUZKOA

Andoaingo Gazte Informazio Bulegoa. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 Andoain • 943 593911 • gibandoain@euskalnet.net

Getxoko Gazte Informazio Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98 48991 Getxo • 94 4910114 • gaztebulegoa@getxo.net

Arrasateko Gazte Informazio Bulegoa. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3 20500 Arrasate • 943 252065 • www.gaztebulegoa.com • gaztebulegoa@arrasatemondragon.net

Gordexolako Gazte Informazio Gunea. Molinar Plaza, 11 48192 Gordexola • 638 050 762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org

Astigarragako Gazte Informazio Puntua. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga • 943 331067 • www.astigarraga.net • gazteinfor@astigarraga.net

Gorlizko Gazte Informazio Gunea. Krutzeta, 5 48630 Gorliz • 94 6774000 • gazteria@gorliz.net

Azkoitiako Gazte Informazio Bulegoa. Aita Madinabeitia plaza z/g 20720 Azkoitia • 943 026027 • www. artxamendi.net • gib@euskalnet.net

Gueñeseko Gazte Informazio Gunea. Enkarterri, 2 48840 Güeñes • 94 6690877• www.gugaz.org • info@gugaz.org Arratiako Gazte Informazio Bulegoa. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8 48140 Igorre • 639 018133 • gib-arratia@ gorbeialdea.com Karrantzako Gazte Informazio Gunea. Concha Enparantza, 1 48895 Karrantza • 638 050762 • gazteplana1@ enkarterrialde.org Lanestosako Gazte Informazio Gunea. Manuela Sainz de Rozas, 1 48895 Lanestosa • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org

Azpeitiako Gazte Informazio Bulegoa. Plaza Txikia z/g 20730 Azpeitia • 943 157160 • gib@azpeitia.net Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazio Lurralde Zentroa. Gaztegunea. Anoeta, 28 20014 Donostia-San Sebastián • 900 110111 / 943 472617 • www. gipuzkoangazte.info • ctij1@gipuzkoa.net Gipuzkoako Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g 20018 Donostia • 943 018135 / 943 018138 • svrgazte@sv.ehu.es svrbegaz@sv.ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Gazte Informazio Bulegoa. Sarriena auzoa, z/g, Apia Bidea (Gizarte eta komunikazio behealdea) 48940 LEIOA • 94 6015100 • oij-bi@ehu.es

Koldo Mitxelena kulturunea. Infoteka. Gazte Informazio Gunea. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9 20006 Donostia • 900 110 111 • www.gipuzkoangazte. info • ctij1@gipuzkoa.net

Aterpe Leioa Gazte Informazio Zentroa. Aldapabarrena, 2 48940 Leioa • 94 4055850 • gazte@leioa.net

Donostiako Gazte Informazio Bulegoa. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 Donostia • 943 481435 • www. donostiagaztea.org/gazteinfo • gazteinfo@donostia.org

Lekeitioko Gazte Informazio Bulegoa. Eliz Atea, 12 48280 Lekeitio • 94 6243591 • gazte-bulegoa@lekeitio.com Mañariko Gazte Informazio Gunea. Herriko plaza, z/g 48212 Mañaria • 94 6818998 • kultura.manaria@bizkaia.org Mungiako Gazte Informazio Bulegoa. Arana Goiri´tar Sabin, 13 48100 Mungia • 94 6553353 • mungia.gib-oij@astiune. com Muskizko Gaztegune. Meatzari Plaza, 2 48550 Muskiz • 94 6708037 • www.muskizkogaztegunea.blogspot.com • gaztebulegoa@muskiz.com Busturialdeko Gazte Bulegoa. Zubietaerrota Eraikina, Kurtzero auzoa 48392 Muxika • 670 509752 • www.busturialdekogazteplana.com • gaztebulegoa@ busturialdekogazteplana.com Induma Informazio Bulegoa. Zubieta, 16 48410 Orozko • 94 6339945 • infoinduma@yahoo.es Plentziako Gazte Informazio Gunea. Goenkale, 25n 48620 Plentzia • 94 6770989 • gazteinfo.plentzia@bizkaia.org

Eibarko Gazte Informazio Bulegoa. Portaela Kultur Etxea, Bista Eder 10. 20600 Eibar • 943 708435 • infojuven. ei@eibar.net Elgoibarreko Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Plaza z/g, 20870 Elgoibar • 943 257986 • www.elgoibar.org/ webb/gazteriazalag.htm • gazteinformazioa@elgoibar.net Errenteriako Gazte Informazio Bulegoa. Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3 20100 Errenteria • 943 449640 • www.gaztebulegoa.errenteria.net •gazteria@errenteria.net Hernaniko Gazte Informazio Bulegoa. Hernaniko Udal Kiroldegia, Elkano z/g. 20120 Hernani • 943 552185 • www.hernani.net • kirola@hernani.net Hondarribiako Gazte Informazio Bulegoa. Javier Ugarte 6. 20280 Hondarribia • 943 644752 • gip@hondarribia. org Irungo Gazte Informazio Bulegoa. Foruen Karrika, 2 behea. 20302 Irun • 943 505444 / 943 505643 • www.irun. org/igazte • infojuvenil@irun.org

Zirtzart Gazte Informazioko Udal-Bulegoa. Basozelai, 11 48970 Basauri • 94 4666430 • www.facebook. com/basaurion • zirtzart@basauri.net

Gazte Informazio Zentroa. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán, z/g 48920 Portugalete • 94 4729313 • www.juventudportugalete.org • juventud@ portugalete.org • gaztegela@gmail.com

Bermeoko Gazte Informazio Bulegoa. Gizarte-Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 48370 Bermeo • 94 6179158 •www. giz.bermeo.org • giz@bermeo.org

Portugaleteko Gazte Informazio Gunea Gazte Gela. Zubeldia Maisua, z/g 48920 Portugalete • 94 4616638 • www.juventudportugalete.org • aulajoven@portugalete.org

BIZ Bilbao Informazio Zerbitzua. Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko Plaza, 11 48009 Bilbao • 94 4204488 • bilbaoiz@ ayto.bilbao.net

Gaztebox Santurtziko Gazte Informazio Bulegoa. Santurtzi Parkea, z/g 48980 Santurtzi • 94 4836110 • gib-oij@ santurtzi.net

EDEko Gazte Informazio Bulegoa. Simón Bolívar, 8 B –behea 48010 Bilbao • 94 4029090 • www.fundacionede.org • gazteinformazioa@fundacionede.org

Oiartzungo Gazte Informazio Puntua. Mendiburu 5, behea. 20180 Oiartzun • 943 491105 • www.gazteoiartzun.net • gazteinfo@oiartzun.org

Sopelanako Gazte Bulegoa. Kurtzio Kultur Etxea, Mendieta, 11 48600 Sopelana • 94 4065505 • www. sopelanagaztea.blogspot.com • www.sopelana.net • oij@ sopelana.net

Oñatiko Gazte Informazio Puntua. Foruen Enparantza, 4 – behea. 20560 Oñati • 943 718257 • www.oinati.org • gazteinformazioa@oinati.net

Txorierriko Gazte Informazio Bulegoa. Txorierri etorbidea, 9, behea 48160 Derio • 688 629965 • www. txorierrikogazteak.com • oij@e-txorierri.com Durangoko Gazte Informazio Bulegoa. Pinondo Plaza, 1 48200 Durango • 94 6030030 • informazioa@ durango-udala.net Erandioko Gazte Informazioa Bulegoa. Irailaren 23 enparantza 48950 Erandio • 94 6025891 • gazteinfo@ erandioko-udala.net Ermuako Gazte Informazio Bulegoa. Lobiano Kultur Gunea. Goienkale, 10 48260 Ermua • 943 708700 • oij-gib@ udalermua.net Mugarri Gazte Informazio Gunea. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2 48450 Etxebarri • 94 4261861 • www.mugarri.net • mugarri@mugarri.net, mugarri. gazte@gmail.com

Turtziozko Gazte Informazio Gunea. Lehendakari Agirre, 61 48880 Turtzioz • 618 645690 • gazteplana@ enkarterrialde.org Gazte Info Gazte Informazio Bulegoa. Udiarraga, 39 48490 Ugao-Miraballes • 94 6322014 • gazteinfo.ugao@ ortzadar.es Urduñako Gazte Informazio Gunea. Kultur Etxea. Andra Mari, z/g 48460 Urduña • 945 384884 • xarteaga@ urduna.com

Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 Lasarte-Oria • 943 376181 • www.lasarte-oria.org • gazteinfo@lasarte-oria. org Legazpiko Gazte Informazio Bulegoa.Kultur Etxea, Latxartegi, 3. 20230 Legazpi • 943 737203 • gazteria.le@ legazpi.net

Ordiziako Gazte Informazio Puntua. Barrena Jauregia Kultur Etxea, 2º - 3 20240 Ordizia • 943 805634 • www. ordizia.org • gazteria@ordizia.org Tolosako Gazte Informazio Bulegoa. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea, Triángulo 1. 20400 Tolosa • 943 670383 • www.zazpitantriangulon.com • gazteria@tolosakoudala.net Urnietako Gazte Informazio Bulegoa. Idiazabal 13 20130 Urnieta • 943 333973 • www.urnieta.org • gazteinformazioa@urnieta.org

Sestaoko Gazte Informazio Zentroa. La Iberia, z/g 48910 Sestao • 94 4956127 • cijsestao@infonegocio.com

Villabonako Gazte Informazio Bulegoa. Katea Etxea. Kale Nagusia, 79 20150 Villabona • 943 694787 • gazteria@villabona.net

Zallako Gazte Informazio Bulegoa. Madres Irlandesas, 4 48860 Zalla • 94 6391396 • www.ibilimunduan. com • oij@zalla.org • infogazte@zalla.org

Zarautzeko Gazte Informazio Bulegoa. Zinema Pilotalekua. Zigordia Kalea, 34 20800 Zarautz • 943 005122 • www.zarautz.org • gazteinformazioa@zarautz.org


TEKNOLOGIA BERRIAK

Amaitu da artxiboak deskargatzeko aukera? FBI-k Megaupload itxi zuenetik P2P programen erabileran gorakada nabaria eman da Pasa den urtarrilaren 19an, FBIk seguruenik munduan zen deskarga webgunerik handiena zen Megaupload itxi zuen. Webgune hau 2004an sortu zen Kim Schmitzen eskutik eta jada 150 milioi erabiltzaile erregistratu baino gehiago zituen. Ekintza hau mundu guztietako komunikabideetan protagonista izan zen, eta bere momentuan, pirateriaren kontra egindako ekintza moduan azaldu zen. Amerikar gobernuaren arabera, Megauploadeko kideek jabego intelektualaren kontrako delitu jarraia egiteaz gain, bestelako hainbat delitu ere burutu dituzte, hala nola, diru zuriketa, iruzur egiteko azpijokoa... Ekintza honek, hasieratik,

Gazteak eta Internet Norton Online Family-k egindako ikerketa baten arabera, 8 eta 17 urte bitarteko gazteen heren batek erosketak interneten bidez egiten ditu. Hauetatik, %23ak bere gurasoen kreditu txartela erabiltzen du hauen baimenik gabe. Adin honetako gazteek, bataz beste, 49 ordu ematen dute astean zehar ordenagailuaren aurrean. Bestalde, ikerketa beraren arabera, bost irakasleetatik batek, gutxienez, ciberbullying delakoaren biktima izan da.

26

Gazteberri #85

Jokatzeko modu berri bat PS Vita berria otsailaren 22tik dago jada salgai Sonyren PS Vita bideokontsola berria pasa den otsailaren 22an jarri zen salgai. Sonyko arduradunek aditzera eman dutenez, Vitak bideo-kontsolekin jokatzen den moduan iraultza sortuko du bere bereizmen handi eta ikumen kontrolei esker. Vita berriak ez du zerrikusirik aurreko PSParekin. PlayStation

plataformetan iraultza bat suposatuko du eta jokoetatara jolasteko modu guztiz berria eta desberdina eskainiko du. Vitak 5 hazbeteko

OLED pantaila du eta atzekaldean mugimendu sentsore bat. Aurrekaldean zein atzekaldean dauden kamerek errealitatearekin elkar-ekiteko balio dute.


TEKNOLOGIA BERRIAK defendatzaileak izan zituen, baina baita kritikatzaile asko ere. Anonymousek, adibidez, Estatu Batuetako hainbat erakundeetako webguneak blokeatu zituen. Megaupload ixtearekin batera, munduko hainbat web orrialde edukirik gabe geratu ziren, bertan ziren eduki gehienak Megauploaden ziren artxiboak baitziren. Estatuaren kasuan, adibiderik garbiena, Seriesyonkis webgune ezagunarena izan zen.

Dena zen ilegala? Megauploaden itxierak, ikusi dugun bezala, zeresan handiak eman ditu. Webguneak jabego intelektuala zuten edukien pirateria sustatzen zuelakoan itxi dute, baina artxibo guztiak ilegalak ziren? Garbi dago ezetz. Izan ere, hainbat erabiltzailek Megaupload erabiltzen zuen bere eduki propioak hodeian gordetzeko. Behin webgunea itxita, erabiltzaile hauek guztiek arazoak izan ditzakete bere artxiboak berreskuratzeko.

Eta orain, zer? Internet erabiltzaileek izan duten erantzuna ikusita garbi dago estatubatuar agintariek ez dutela bere helburua lortu. Hasiera batean hainbat erabiltzaile nolabaiteko zigorraren

beldur baziren ere, berehala artxiboen elkartrukaketak berera bueltatu zen; ez Megaupload bidez, baizik eta aurreko P2P (Peer2Peer) sistemen bidez. Sistema hauek (eMule, Ares edota BitTorrent) ez dute inolako zerbitzaririk behar funtzionatu ahal izateko eta elkarren artean konektatutako ordenagailuen arteko artxibo trukaketak ahalbidetzen dituzte. Jakinarazi denez, Megaupload itxi eta berehala horrelako zerbitzuek goruntz egin zuten. Guztien gainetik, BitTorrent da hazkunde handiena izan duen aplikazioa. Beste alternatibarik gabe, badirudi, momentuz hauxe izango dela pelikulak eta telesailak ikusi ahal izateko internet erabiltzaileek erabiliko duten sistema. Berriki Megauploadeko nagusia zen Kim Schmitz fiantzapean gartzelatik atera bada ere, momentuz ez dago Megaupload bezalako deskarga zuzeneko zerbitzurik. Izan badira, artxiboak partekatzeko hainbat aplikazio, hala ere. Hauetako bat erabiltzerakoan, lau aldagarri izan beharko ditugu kontutan: zein artxibo mota igo daitezkeen, zein tamainakoak, zenbat denboraz manten daitezkeen artxibo horiek zerbitzarietan eta zenbat aldiz deskarga daitezkeen artxibo horiek. Aplikazio ezagunenak, Wupload, FileServe eta 4Shared lirateke.

SOPA legea, Sinderen bidean Megauploaden itxiera eman baino lehen, Internetek egun gogorrak bizi izan zituen. Horrela, urtarrilaren 18an, hots, Megaupload itxi baino egun bat lehenago, itzalaldi sinbolikoa izan zen Interneten eta erreferentziazko hainbat webguneren funtzionamendua eten egin zen, besteak beste Google edota Wikipedia web garrantzitsuak. Arrazoia, SOPA legearen onarpena (Stop Online Privacy Act). Lege honek, autore eskubideekin babestutako edukietara estekak dituzten webguneak ixteko aukera aurreikusten du, jada estatuan Sinde Legeak egiten zuenaren antzera.

2016rako mugikor gehiago pertsona baino Cisco Systems-ek egindako ikerketa baten arabera, datozen urteetan gailu mugikorren kopurua izugarri haziko da. Ikerketa honen baitan, 2016rako 10.000 milioi gailu mugikor inguru izango dira, gehienak smartphone eta tableak. Aurreikuspenen arabera, urte horretan, munduko populazioa 7.300 milioi ingurukoa izango da. Gailu hauen merkatuak jada hazkunde izugarria izan du azken

urteetan eta gero eta gehiago dira hauen bidez internetera konektatzen diren pertsonak. 2016an, gailu hauen bidez elkartrukatuko den informazioa 130 exabytekoa izango dela (130 milioi TB) kalkulatzen da, hots, 33.000 milioi DVDetan sartzen den informazioa. 2003. urtera arte munduan sortutako informazio guztia 5 exabyte ingurua zela kalkulatzen da.

Gazteberri #85

27


DENBORAPASAK

SUDOKUAK *****

EZETZA ASMATU! • Jekea hil zenean, bere gamelu guztiak bere hiru semeen artean banatzea agindu zuen: gameluen erdia lehen semearentzat izan behar ziren, laurden bat bigarren semearentzat eta seiren bat azken semearentzat. Baina jekeak bakarrik hamaika gamelu zituen eta, beraz, zaila egiten zen banaketa modu horretan egitea. Banaketa nola egin eztabaidatzen ari zirenean, jakintsu bat azaldu zen bere gameluan eta hiru anaiek aholkua eskatu zioten: - Zure aitak hamabi gamelu izan balitu ez legoke arazorik... - Baina, baina hamaika ditugu eta beraz... - Hartu nire gamelua eta banaketa egin. Ez kezkatu, nik ez dut ezer galduko eta. Zer dela eta jakintsuak ez du ezer galtzen? • Familia bilera batean honakoak elkartu dira: aitona bat, amona bat, bi aita, bi ama, bi seme, bi alaba, hiru biloba, anaia bat, bi ahizpa, aitaginarreba bat, amaginarreba bat eta errain bat. Guztira zenbat pertsona daude eta nortzuk dira?

*****

• Igogailu batean polizia bat, mutil gazte bat, emakume eder bat eta emakume zahar bat daude. Ez dira beraien artean ezagutzen. Bapatean, argindarrarik gabe geratzen dira, ilunpetan. Eta ilunpentan daudela, muxu bat entzuten da. Eta ondoren zaplasteko bat. Argia bueltatzen denan, poliziak begia handituta du. Emakume zaharrak pentsatu du “merezita dauka, gaurko emakume gazteak badakite errespetagarri izaten”. Emakume gazteak, berriz “zein gustu arraro duten gizon hauek, ni muxukatu beharrean emakume zaharra muxukatu dute!” Polizia txunditurik dago, “zer gertatu da? Nik ez dut ezer egin! Seguruenik mutil gazteak emakume ederra muxukatu du eta honek, ni izan naizelakoan, zaplasteko bat eman dit”. Bakarrik mutil gazteak daki zer jazo den. Zuk ba al dakizu?

• Jakintsuak bere gamelua uztean, guztira hamabi gamelu daude. Lehen anaiak erdia hartuko ditu (6), bigarrenak laurdena (3) eta azkenak seirena (2). Beraz, guztira hamaika gamelu dira eta, ondorioz, jakintsuak berea berreskuratu ahal izango du. • Guztira zazpi pertsona daude: bi anai eta hauen arreba, hauen gurasoak eta aitaren gurasoak. • Mutil gazteak muxuaren soinua atera du bere ezpainekin. Emakume bakoitzak bestea muxua jaso duela pentsatuko du, eta horrela, mutikoak poliziari zaplasteko ‘aitzakia’ izan du.

*****

7 ALDEAK

Hauek bezalako Sudoku gehiago aurkituko dituzu www.gazteberri. info-n!!

28

Gazteberri #85


UMOREA gizona gerturatzea erabaki eta horrela esan die: - Amodioa egiteko inoiz ikusi dudan modurik zoragarriena izan da. Gazteak zinetenean oso bikote beroa izango zineten, ezta? - Bada, egia esateko, ez. –Erantzun du senarrak- Gazteak ginenean hesia ez zegoen elektrifikatuta. •Adineko bikote batek, bere ezkontzaren 50. urteurrena ospatzeko, ezagutu ziren herrira bueltatzea erabaki zuen. Kafetegian daudela, ondoko mahaian gizon bat esertzen da eta bikoteak dioena entzuten hasten da. - Gogoratzen al duzu larrua jo genuen lehenengo aldia? Errepidearen beste aldean den zelai horretan izan zen. Gogoratzen duzu nola jarri zintudan hesiaren kontra? Zergatik ez dugu berriz egiten? Kafetegitik atera eta errepidea gurutzatu dute. Gizona, pentsatu gabe, haien atzetik abiatu da eta, kuriositatez beteta, atsoek zer egin behar zuten ikusi nahi du. Bitartean, bikotea hesira iritsi da eta han gizonak emaztea biluztu eta hesiaren kontra jarri du. Zelatan zen gizonak ezin zuen sinetsi ikusten zuena. Nerabe baten bizitasunarekin, emaztea bortizki mugitzen zen gora eta behera eta senarra ere basati baten antzera aztoratuta. Horrela izan ziren zenbait minutu azkenean, ahituta, lurrera erori ziren arte. Hori ikusita, zelatan zen

• 50 urte inguru zituen emakume bat museora joan da arte erakusketa bat ikustera. Margo bakoitzaren aurrean denbora dexente ematen du liluratuta, baina halako batean, baten aurrean jarri eta haserre horrela oihukatu du: - Eta hau artea dela uste dute? Ondoan zen zaindari batek erantzuten dio: - Ez, emakume, hori ispilu bat da.

• Badira bi lagun kotxean kriston mozkorrarekin eta bapatean Ertzaintzaren alkoholemia kontrol batekin topo egiten dute. - Aizu, txo! Zer egingo dut? - Lasai, emaiezu 50 euro eta joaten utziko dizute.

Eta horrela, gidariak 50 euro ertzainari eman eta honek jarraitzen utzi dio. Baina 50 metrotara beste kontrol bat. - Ai ene! Ai ene! Zer egingo dut orain? - Emaiezu beste 50 euro. - Baina jada 100 euro dira! - Bai baina mozkortuta gidatzeagatik 600 eurotako isuna jarriko dizute. Zer nahiago duzu 100 euro ordaindu ala 600? Beste 50 euro eman dizkio ertzainari eta honek jarraitzen utzi dio. Baina, berriz ere, beste 50 metro gidatu eta beste kontrol bat! - Ai, ai, ai... jada hirugarren kontrola... - Gogoratu, hobe 150 600 baino. 50 euro gehiago luzatu dizkio ertzainari eta honek horrela esan dio: - Beste 50 ematen badizkidazu errotondatik nola atera erakutsiko dizut... • Bada parranda egin ondoren gaueko ordu txikitan etxeratzen den gizon bat. Ohean sartu eta emazteak horrela galdetzen dio: - Baina, baina, zein ordu dira hauek? - Ordu bata, maitia. –Erantzun du senarrak.- Ziur zaude? - Nola ez ba! Elizako kanpaiak bost aldiz errepikatu du eta!

Gazteberri #85

29


2012 laister zure campusean



Gazteberri 85