Issuu on Google+


1. UNITATEA: Konposizioa (liburuko 7.gaia 112.orrialdea) Gaia gelan irakurri. 7.Gaia: Konposizioa KONPOSIZIOA 1 (etxean egitekoa) Aukeratu gustuko dituzun bi irudi eta markatu beraien gainean oinarrizko konposizio eskema. Zintzilikatu zuon koadernoan. KONPOSIZIOA 2 Formatua eta Konposizio eskema: Aukeratu adierazi nahi duzun zerbait. ● Sentimendu, sentsazio hori izango da lanaren izenburua. Egin berau irudikatuko duen irudiaren zirriborroa. Irudia docsen zintzilikatu. Zirriborroa abiapuntu, irudia berregingo duzu, lanerako, hasiera baten, lerroa baino ez duzularik erabiliko. ● Bilatu egokia izango den formatu bat. Docs-en aukeraketaren zergatiak azalduz (etxerako). ● Berantolatu irudia konposizio eskema sinple bati erantzunez. Lehenengo, bilatu eskema zure lanean. Egokia izan daitekeen zerbait dago? Hala bada, saiatu indartzen. Planteamendua desegokia ikusten baldin baduzu aldaketa erabatekoa izan daiteke. Egin orri berri baten eskema eta berregin irudia eskemari erantzunez. Goya-Txakurra (1819-1823)

Hausnarketa. Docs-en burutzeko. Zergatik aukeratu duzu gai hori? Nola erantzuten dio zure lanak egindako planteamentuari? Hasierako planteamendua hobetu dut? Zertan? Gaiak aportatu dizun gauza bat azpimarrratu. Berrikusi hasieran aukeratutako irudiak. Zer duzu esateko orain irudiaren gaia eta konposizio/formatu arteko harremanean? Aurrez ikusi ez duzun zerbait dago?


sentimenduak

Irudi hau oso egokia iruditzen zait, koloreekin kontraste antzerako bat egiten duelako, aurrean argiak eta atzean ilunak, hau da, nabarmendu egiten du eta horregatik iruditu zait interesgarria.

Irudi hau oso interesgarria iruditu zait marra guztiak puntu zehatz baten oinarriturik daude, horretaz gainera, itsasoaren koloreekin eta zeruaren koloreekin oso kontrazte polita egiten du.


2. Unitatea: Erritmoak

Zara-Shuiten Peeters

1. Irakurri erritmoen atala. 2. 1. unitatean aukeratutako bi irudien gainean, zehaztu zeintzuk diren erritmo nagusiak. 3. Aztertu, sentimendu baten inguruan egin zenuen irudia. Egin eta zintzilikatu genuen azken irudiak lerroa baino, aztertu orain zeintzuk izan daitezkeen erritmoak eta osatu irudia. Bukatuta dagoenean koadernoan zintzilikatu. 4. Hausnarketa: ● Nola laguntzen dio planteatutako erritmoak adierazi nahi zenuenari? ● Hasierako irudiarekin alderatuz hobetu da irudia? nola? ● Hasieran aukeratutako bi irudietan, Nola laguntzen dio erritmoak adierazi nahi denari? ● Egin zuon irudiaren iruzkina aurreko urteko planteamendua eta gai berriak kontutan hartuta.


Frankenstein-Bernie Wrightson


Oporretako irudia

Oporretako irudia2

erritmoa


irudi honek ,marrazkiaren erritmoa adierazten du, irudi honek ikus dezakegunez oso erritmo lasaia du, marrak kurbatuak edo zuzenak direlako, eta ez apurtuak edo irregularrak.

Azterketa


Nik lehenengo irudi aukeratu dut. Irudi honetatan ikusi dezakegu bezala honen helburu erraz ikusteko dela esan dezakegu. Irudi edo marrazki hau, Hell Boy izeneko marrazki bizidunetako pertsonaia bat da, honen helburua entretenitzea da, edozein marrazki bizidun bezala. Horrez gain, eta osagai plastikoa alderatuz, hainbat osagai nabarmentzen direla esan dezakegu. Esate baterako: Puntua, Lerroa, Planoa, Kolorea eta Testura. Hasteko puntua osagai plastikobezalaoso gutxi agertzen da, bakarrik Hell Boy-ren titietan eta bernetan, honek errealitate puntu bat ematen dio. Lerroa ere oso aipagarri dela esan genezake irudian, asko nabarmentzen den osagai plastikoa baita. Mota guztietako lerroak azaltzen dira. Esaterako egurraren testura marra zuzenekin osatuta dagoela, eta abdominalak egiteko marra okerrak erabili dituela. Mistoak berriz, marrazki edo irudi guztietan,adb: egur zatiaren ertzak edota, morroiaren jakaren ertza adierazteko edo bereizteko. Irudi hau nahiz eta txuri beltzean egon kolorea ere dagoela aipatu dezakegu, argiilunarekin baliatuz, gama akromatikoa irudi bat dela esan beharra dago, baina bi kolore hauek tristura, haserrea eta horrelako sentimendu negatibuak adierzten ditu. Formen atalari erreparatuz, formak nahiko organikoak, irudi guztiak orokorrean eta aldi berean bolumetrikoa direla aipatu beharra dago. Konposizioari begiratuz, honek , formatu bat, komposizio bat, eta erritmo berezi bat duela aipatu beharra dago. Formatuari aldaratuz, honek formatu irregularra du, hau da, marrazki bizzidunetako irudi bat denez dinamismoko eta askatasun sentsasioa edo efektua ematen du. Azkenik eta erritmoa ikusita nire ustez, irudi honek formatuen antolaketa ikusiz, nahiko erritmo, hautsia dutela aipatu beharra dago. Urduritasunarekin eta dinamismoarekin batera,mugimendu efektua sortzen baitu. IRITZIA: Nire ustez irudi hau polita izatetik aparte oso erreala da, dinamismoak eta mugimenduak sortzen didaten sentimendu hau.

3. UNITATEA: Kolorea


Jack Vetriano-mad dogs

Zuon 2. unitateko irudia koloreztatu beharko duzue gimp programa erabiliz.

1. Saioa: Gimp oinarrizko azalpenak. Etxerako. zuon irudia kolorestatzen hasi. Gimp eskuratzeko: 3 kapa, fondoa, multiplikatu eta argitu edo ilundu. JPG formatuan, docs-era igo eta xcf formatua neri bidali. 2. Saioa: Gimpen lan egiteko denbora. 3. Saioa: Kolorearen teoria. Klasean hartutako apunteak koadernora igo.


Jack Vetriano-the singing butler


Gimp-eko irudia


4. UNITATEA: Proiektu pertsonala Atal teorikoa. Power pointean aipatutako garaietako irudi bana bilatu egin lerro kronologikoa (dipity, timetoast, powerpoint, …) eta irudi gisa igo koaderno digitalera edo aplikazioal utziko ez balu, kopiatu esteka.. Apunteak igo docs-era. Bilatutako irudietatik, aukeratu gustuko daukazun bat. Bilatu interneten irudi horri buruzko informazioa. Nork, nori eta zertarako egindakoa da? Atal praktikoa: Gure ingurunea hobetzen. Streetart utopia ikusi eta gero, zure herri, ikastola, ingururako proiektu bat pentsatuko duzu. Hurrengo saioa baino egun bat lehenago, gutxienez leku bat aukeratuta izango duzu eta bertako argazki bat docsen zintzilikatuta egongo da. 2. saioa, ideiak pentsatuko dituzu eta 3. saiorako ideia garatuta egongo da. Ondoren gimp programa erabiliz, ideia baliabide digitalen bitartez argazki gainean plasmatzen saiatuko zara. Bukaeran docsen aurkeztu beharrekoa. ● Lekuaren argazkia ● Irudia lortzeko egindako zirriborroak ● Argazkiaren gainean eskuz egindako zirriborroa ● Azken irudia ● Lanaren defentsa eta azalpena egingo duen testua. Baloratuko da ● Proiektuaren originaltasuna eta espazioak irudian duen garrantzia. ● Azken irudiaren kalitatea ● Lanaren defentsaren testuaren sakontasuna


Argazkia

Marrazkia


Kolorearen historia Prehistoria bi modu ingerada eta barrua. Kantauria eta Levanteko eskola. Egiptiarrak, historia kontatzen du oso erreala irudi edo kolore oso lauak. Grezia oso koloretsuak ziren eta proportzionalak. Roma garatzen segitzen da, freskoak, sakondu testura. Romanico motibo erlijiosua, kristautasuna. Gotico, testura lantzen, ingerada gutxiago erabiltzen da errealistagoa da. Renazimendua, berriz jaiotzea bezala, greziarren antzerakoa. Romantizismoa, antzera lanean, gaia aldatu aldatu egunereko gertakariak, herriko jende ez jainkoa irudietan. Barrokoa, teknika sakondu, errealismo gehiago. Puntillistak, oso erreala, teknologia garapen handia. Neoinpresionistak puntillismo teknika paletan ez da kolorerik nahastuko, optikoki. Post inpresionistak. Fauvistak Pariseen, Aurrelariak Van gogh Gauguin eta Autista nagusienak Matiuse Dovault, Kolore biziak lan egiteko era kromatikoak. Espresionismoa espresatu, giza bizitza adierazi garaia euren bizitza eta ingurunea marrazten, Bi garai zubia eta zaldi urdina, lehen erreala eta oraina abstrakzioan. Abstrakzioa geometrikoa eta ez geometrikoa. Suprematismoa Espresionismo abstraktua materikoak: land art naturako gauzekin. Errekuperaketa: Irudiaren helburua:Lan hau mugimendu futuristaren barruan kokatzen da eta mugimendu horretan ohikoa den moduan abiadura eta teknologia goraipatzen dira, mundu moderno bat lortzen saiatzen da eta lehenaldiaz ahaztu nahi du. Osagai plastikoak: Bai Puntua: ez Lerroa: bai Izurrak, eta sinpleak Planoa: Bai Forma geometrikoak Testura: Ez Kolorea: Bai Forma geometrikoak, Ingerada Forma itxiak


Iruzkina: Lan hau mugimendu futuristaren barruan kokatzen da eta mugimendu horretan ohikoa den moduan abiadura eta teknologia goraipatzen dira, mundu moderno bat lortzen saiatzen da eta lehenaldiaz ahaztu nahi du. Osagai plastikoak baditu adibidez lerroa, kolore eta planoa oso nabarmenak dira, puntua ez da ikusten. Formak geometrikoak dira, borobilak, lauki zuzenak,triangeluak etab. Formak irekiak dira, eta koloreak irudiaren azpikaldean gama berokoak dira, baina irudiaren goikaldean gama hotzekoak. Irudiaren erritmoa bizkorra dela esan dezakegu. Irudi honekin Luigik adierazi nahi zuena abiadura zen, horregatik daude hainbeste marrazki bata bestearen gainean, abiaduraren efektua lortzeko. Mugimendu futurista denez abiadura eta teknologia goraipatzen du, eta horretarrako dago eginda lan hau abiadura goraipatzeko.

Nire Argazkia


Nire autoerretratua


5. Unitatea: Erretratua. Abstrakzioa, figurazioa eta errealismoa.

Dakizuen eran, marrazterako orduan ikonizitate mailaren arabera, gauzak oso era ezberdinean, irudika ditzakegu. Oinarrian, ondorengo hirurak aipatzen zaizkigu. Abstrakzioan figurazioa eta errealismoa. Ondoren bakoitzaren hiru eredu aurkezten zaizkizu. Abstrakzioaren maila ez dugu limitera eramango, ea noraino eraman dezakezuen desitsuraketa, irudikapenaren esentzia galdu gabe. Garbi daukazu zein multzotan legokeen bakoitza?

Francis Bacon: Autorretratua

: Autoerretratua Unitate honetan ondokoa egingo duzue. Zuok zuon buruari ateratako argazki batetik abiatuta, 2 autoerretratu egin beharko dituzue. Bata errealista izan beharko da eta bestea, figurazioaren barruan, desitxuraketa maila zuok zehaztuta. Ondoren, hainbat eredu jartzen dizkizuet. Irudiak edo testuan klik eginda irudia tmaina handian ikusteko aukera izango duzue.


* Van gogh

* Francis Bacon

* *

Rembrandt

* Chuck Close

* Chuck Close

Dali

* Egon Schiele

* Delacroix

* Frida

* Grunsky

*

Ducusin Seiler


Honela ba, bukaerarako, argazkia eta bi irudiak zintzilikatu beharko dituzue, lanen defentsarako testuarekin, hots, azalpena. Prozesuan egindako zirriborroak ez dira derrigorrezkoak izango, hala ere baloratuko dut zintzilikatzea. Pintzelekin lanean. http://www.youtube.com/watch?v=82nadDeL2us&feature=related

Figuratiboa

Argazkia

Errealista


Artistikako koadernoa 3.A Bittor Barandiaran