Issuu on Google+

UDAL KUDEAKETA BENETAN DEMOKRATIKO, IREKI ETA GARDEN BATERAKO AKORDIO PROPOSAMENA SARRERA Orain arte gehiengo absolutuz eta udala beste talde politikoen babesik gabe kudeatu izan duen PNVren barne hausturak Zierbenako udaletxean sortu duen egoeraz hurrengo gogoetak ekarri nahi ditu BILDUK.

Lehengo eta behin adierazi behar da herria gobernatzeko egungo alkatearen ezintasuna argi geratu dela bere taldean ziren hiru zinegotziren sostenguaren galeragatik. Honengatik, gobernu krisi honek Zierbenatarrei kalte handia egin diezaiokeela uste dugu, beraz, interes pertsonal eta politikoen gainetik udal ordezkari guztiek arduraz jokatzea beharrezkoa dela argi daukagu blokeo egoera honi buelta emateko Udaletxearen demokratizazioaren bidez.

BILDUK udal krisi hau, Euskal Herrian orokorrean eta gure eskualdean bereziki bizi dugun krisi ekonomikoari aurre egiteko tresnak sortzeko aukera izan daitekeela uste du, bide batez iraganeko jarrera inposatzaileak baztertzen direlarik eta Zierbenako auzokideei bere bizitzetan eta udal bizitzan benetako parte hartze eta erabakitze eskubideak onartzearen bidez.

Adierazitakoaren arabera, BILDUren Udal Taldeak, honako akordio proposamena eskaini nahi die beste taldeei, bost zutabe nagusitan eta lantzen jarraitzeko diren 15 puntu konkretutan banatzen dena. Proposamena otsailean PNVri helarazitako “harreman on baterako� dokumentuaren garapenean oinarritzen da, BILDUk berea egiten duena. Gure helburua gure herria noraeza politiko egoera honetatik ateratzea da, herriak aukeratutako zinegotziek beren erantzukizunak bere gain hartuz, bakoitzak bere proiektu politikoa alde batera utzi gabe.

1


AKORDIOAREN OINARRI IDEOLOGIKOAK Gure proposamena honako bost zutabe nagusitan oinarritzen da: 1. UDAL GASTUAREN KONTROLA: Gure udala egungo egoera ekonomikora egokitu, beharrezkoak ez diren gastuak ekidin, soldata desproportzionatuak murriztu, beharrezkoak ez diren erakundeak ezabatu eta Zierbenatarron onurarako lan politikak martxan jarriz.

2. GARAPEN JASANGARRIA : Ingurugiroa errespetatuko duen politika bat garatu, proposamenak garapen jasangarri batera egokituz eta espekulazio eta porlanezko politikak baztertuz.

3. UDAL KUDEAKETA GARDENA : Gure udaletxea beirazko etxe bihurtu, auzokide guztiek udaletxeko informazioa eta hartutako erabakien berri izan behar dute, udaletxea haiena da, guztiona, erabateko gardentasuna ezinbestekoa da udaletxearen egunerokoan. 4. UDAL KUDEAKETA PARTE-HARTZAILE ETA IREKIA : Inposizio jarrerak gainditu eta udaletxearen ateak sentsibilitate ezberdineko herritar guztion parte-hartze eta kolaboraziora ireki.

5. ZIERBENA, EUSKAL HERRIKO HERRIA: Gure Herria Euskal Herriaren parte delako, herri honek bereak diren eskubideen jabetza eskatzen du.

2


AKORDIO PROPOSAMENA: Agerian jartzen dugun bezala, BILDUK orain arteko udal kudeaketa inposatzailea ahaztu eta beste eredu herrikoi eta parte hartzailea martxan jartzeko eskua luzatzen die beste talde politikoei. Honek herritarren erabakitze eskubideen onarpena eta udaletxearen gestioa herritarrek kontrolatuagoa izateko mekanismoen sorrera ekarriko du. Halaber, BILDU orain arte xahuketa ekonomikoan eta espekulazioan oinarritu den garapen basatia ezabatzera eta kudeaketa balore berriak sortzeko eskaintzen da, herritarren benetako beharrizanen araberako kudeaketa burutu ahal izateko.

Beraz, bide honetan eta udal krisi honi udal gestioaren aldaketaren bidez amaiera emateko, BILDUK hurrengo akordioa proposatzen du:

1. Talde sinatzaileek aurrera begiratzeko beharra onartzen dute baina iraganean gertatutakoa ahaztu gabe. Hartutako erabakiek ekar dezaketen errespontsabilitate politiko eta pertsonalak, eta beste edozein motatakoak onartzera konprometitzen dute beren burua. Akordio hau ez da geroa ezta iragana ere garbitzeko. 2. Talde sinatzaileak Udaletxeko kontuen, Zierbena Portua S.A. eta Zierbena Urbanistica S.A. kanpo auditoria egitera konprometitzen dira bertan egin den gestioa zein izan den ikusteko. 3. Talde sinatzaileak Zierbena Portua S.A. eta Zierbena Urbanistica S.A. disolbatzera konprometitzen dira eta berauek egiten zuten lana udaletxeak bere gain har dezanaren hautua egiten dute gardentasuna eta gastuen ezabaketaren izenean. Baita ere udal erabakiz Gerentea den zinegotziaren kontratu bidezko edozein blindajeri uko egitea eskatzen dute. 4. Talde sinatzaileak gastu korporatiboen murrizketa eredugarria akordatzera konprometitzen dira, errepresentazio eta protokolo gastuak murriztu eta era zorrotzean kontrolatzera, pleno eta komisioetako dietak egungo egoera ekonomikora egokitzera eta alkatearen soldata esanguratsuki murriztera, gutxienez %50ean. 3


5. Talde sinatzaileak Hiri Antolaketa Plangintza Orokorra (PGOU) berri bat egitera konprometitzen dira, auzokide eta talde politiko guztien artean era parte hartzailean. Parte-hartze hau ez da 2 /2006 legeak markatzen minimoetan geldituko, legeak “herritar parte-hartze prozesuâ€? bezala definitzen duena gaindituko du (2 esposizio publiko); era honetan, erredakzio taldeak aurrez diagnosi ireki eta parte-hartzailea egingo du hasierako erredakzioa baino lehen. Prozesu osoan auzokideentzako irekiak izango diren bilerak izango dira informazio eta kontraste lanak egiteko. 6. Talde sinatzaileek batera eta udaletxearen bitartez, instituzio arduradunei La Arena hondartzan burutzen ari den dragaren berehalako gelditzea eskatzera konprometitzen dira. 7. Talde sinatzaileak antzinako La Arenako kanpinean dagoen padura horixe dela aitortzen dute Muskizko udaletxeak bezala, beraz, bertan burutzen ari diren obren geldiketarako eman behar diren pausuak ematera konprometitzen dira, kaltetutako auzokide eta talde ekologistek esaten duten moduan. 8. Talde sinatzaileak Portuko hondartza leku seguru, garbi eta erakargarria bihurtzeko proposamenak kontuan hartzera konprometitzen dira. 9. Talde sinatzaileak auzo bakoitzak udal lokal bana izan dezan konprometitzen dira, auzo bakoitzaren beharrak aztertuz eta ekonomikoki jasangaitzak diren Mega-proiektuak alde batera utziz. 10. Talde sinatzaileak Herritarron Parte-hartzerako plangintza orokor bat martxan jartzera konprometitzen dira, lau urtero berritua izango dena eta udaleko erabakietan auzokideen parte hartzea bilatzea izango duena helburu. Lehenengo neurri gisa honakoa proposatzen dugu: • Plenoak hilean behin eta arratsaldez (19:00) izatea, gestio organo nagusiak bihurtzeko eta auzokideak joan ahal 4


izateko, horrela erabakiak alkatearen dekretuen bitartez izatearekin eta plenoen arteko inposaketarekin amaituz (orain 3 hilean behin dira).

• Komisio eta Plenoetan herritarren parte hartzea onartu eta ezarri.

• Herritarrei mozioak aurkezteko eskubidea onartu eta ezarri, baita bertan berauek defendatzeko aukera ere.

• Parte hartze foro (Pleno, komisio, asanblada, etab.) guztien data eta orduaren eta hitz egingo diren puntuen abisua ematea aurrerapen nahikoarekin SMS, web-gune, panel, eta abarren bitartez.

• Gobernu Batzordea 5.000 herritar baino gehiago dituzten herrietan soilik da beharrezkoa. Gure herriaren biztanleria 1.398 izanik, ez da beharrezkoa. Beraz, eta akordioak udaletxearen demokratizazioa helburu duenez, berau desagerrarazteko eta hartutako konpetentziak hilean behin bilduko den plenoak hartzea erabakitzen da eta baita ahal diren alkatearen konpetentzia gehienak bertara pasatzea. • Urteko Aurrekontuak era parte hartzailean egiteko programa espezifikoaren lanketa. Urteroko gastu lehentasunak herritarrek erabaki beharko dituzte urtero.

• Udal elkarteek beharrak eta eskaerak argitzeko foro espezifikoen sorrera. • Udal aldizkariaren izaera informatiboaren sendotzea, webgunearekin osagarria eta herritar eta elkarteei aukera emanez parte hartzeko. Aldizkaria hilero edo bi hilero inprimatuz eta haren kostua murriztuz. • Udal komisioetan herritarren kontseilu laguntzaileak sortu, erabaki guztietan gutxienez kontsultatuak izan daitezen.

• Herri asanblada periodiko eta informatiboak auzokide guztientzako irekiak.

11. Talde sinatzaileak gardentasun akordio bat lantzera konprometitzen dira, lau urtero berritua izango dena eta herritarrek erabakietan parte hartzeko informazio nahikoa izatea duena helburu. Lehenengo neurri gisa honakoa proposatzen dugu: 5


• Adjudikazioak eta kontratazioak era garden, publiko eta justuan egin ahal izateko protokolo baten lanketa.

• Egun enpresa pribatu batzuekin daudenen aztertzea, berauek gastu desproportzionatua dakartelako, adibidez udal Polikiroldegian. • Webgunean aurkeztea udal gastu eta sarrerak eta udalaren egoera ekonomikoa, udalak sortutako sozietate anonimoenenak baita.

• Zierbenako udala udal padroiaren azterketa eta kontrola burutzera konprometitzen da, iruzurrik egon ez dadin.

12. Talde sinatzaileak Enplegurako Plan Integralaren beharra onartzen dute, hurrengo aspektuak barnebiltzen dituena: • Zierbenan kokatzen diren enpresek Zierbenako auzokideak kontratatzera bultzatu.

• Enplegu publiko eta aurrean.

kalitatezkoa bultzatu pribatizazioen

• Langabetuekin harreman konstantea bilatu. • Lan eta gizarte eremuko komisioa sortu.

• Udaleko enpresa, sindikatu eta langileen artean lan egonkorra eta prekarietaterik gabekoa bultzatu. • Lan harreman justu eta egonkorrak mantentzeko helburuaz, udaleko enpresei zuzendutako azken lan eta negoziazio kolektiboko erreformak ez aplikatzeko deialdia egin.

• Lan eta gizarte formakuntzarako proiektu konkretuak sortu, bereziki gazte, emakume eta langabetuentzat zuzendutakoak. • Udaleko sare ekonomikoarekin (ostalaritza, arrantza, abeltzaintza, komertzioa, etab.) beraien beharrak ager ditzaten, bilgune periodikoak sortu.

13. Talde sinatzaileak gastu soziala ez murriztera konprometitzen dira, herritarren bizi kalitatea mantentzearren, halaber, beraien konpetentzia ez diren murrizketek sortutako emergentzia egoerak hobetzea ekarriko duten neurriak hartzera konprometitzen dira. 6


14. Talde sinatzaileak auzokideen betidaniko eskaera irtenbidea ematera konprometitzen dira, hala nola: • Portuko lur-jauzien soluzioa.

batzuei

• Udaletxetik kultur etxera eta polikiroldegira doan bidearen soluzioa.

• Auzokideek aparkatzeko duten arazoaren soluzioa.

15. Talde sinatzaileak Euskal Herriaren Eskubideen errekonozimendurako, beste herriekin elkarlana eta koordinazioren aldeko apustua egiten dute Udalbiltzaren bitartez. Zierbenako BILDU

2012ko maiatzak 18

7


UDAL KUDEAKETA BENETAN DEMOKRATIKO, IREKI ETA GARDEN BATERAKO AKORDIO PROPOSAMENA