Page 1

udal buletina/boletín de información municipal

nº 2. zk. ı 2014 ı apirila / abril ı Uharte Arakilgo Udala / Ayuntamiento de Uharte Arakil ı 948 464 036

Uharteko Udalaren egoera ekonomikoak hobera egin du Politika berriari esker, zorpetze maila %4 baino gehiago jaistea lortu da. Legegintzaldi honetan udalaren finantza egoera hobetu da. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) jarraipen handiagoa egin da eta udalak zituen kontratuak (argindar, telefonia eta aseguruak) errebisatu eta berritu dituzte. Egindako aldaketa horien bitartez funtzionamendu gastuan asko aurreztea lortu du Uharte Arakilgo Udalak. Zorpetze maila %4 baino gehiago jaitsi da azken hiru urtetan. Horri esker, udal langile-taldea mantendu ez ezik, langile berri bat kontratatu ahal izan dute artxibo lanetan laguntzeko. Udalak enpleguarekin duen konpromisoa mantentzen du, zerbitzuen kalitatea hobetuz. Gainera, inbertsioak egiteko

gaitasuna berreskuratzen ari da. Iaz Arakil ibaian egin ziren lanak, eta aurten, Itxesi auzoko zoladura eta saneamendua berrituko dira. Hori guztia bideratzeko, 872.884 euroko diru kontuei baiezkoa eman zien Bilduk otsaileko plenoan. Diru-sarrerak handiagoak dira orain, gastu korrontea txikiagoa

Azken urte hauetan kobratzeke zeuden ordainketa batzuk berreskuratu dituzte eta EIOZen segimendu berezia egin da, egiten diren obra guztiak deklaratu daitezen. Diru-sarrerak handitzeaz gain, gastu korrontea jaistea lortu dute: argindar kon-

Gracias a la situación más saneada del ayuntamiento el año pasado se realizaron obras de mejora en el cauce del río.

Egoera ekonomikoa / Situación económica 2011 2012 2013 Ordaindu gabekoak 71.527€ 91.764€ 70.994€ Pagos pendientes Kobratu gabekoak 163.839€ 259.810€ 201.850€ Cobros pendientes Kitatu gabeko zorra 1.013.976€ 945.710€ 886.480€ Deuda viva Zorpetze-muga Límite de 16,87% 30,38% 26,04% endeudamiento Zorpetze-maila Nivel de 12,49% 10,89% 8,22% endeudamiento

Mejorada la situación económica del Ayto. de Uharte Arakil Se ha conseguido bajar el nivel de endeudamiento más de un 4%. Durante esta legislatura se ha conseguido mejorar la situación económica. Se ha hecho un mayor seguimiento del ICIO y se han revisado y renovado contratos de electricidad, telefonía y seguros. Gracias a esos cambios se ha conseguido un gran ahorro en gastos corrientes. En estos tres años se ha disminuido el endeudamiento del Ayuntamiento más de un 4%. Gracias a esta mejora de la situación económica el ayuntamiento puede, además de mantener la plantilla actual, contratar a una persona más para que se ocupe del archivo de forma que mantenemos nuestro compromiso con el empleo y la mejora de la calidad de los servicios. Ademas

estamos recuperando la capacidad de realizar inversiones: el año pasado en el río y éste en el barrio de Itxesi. El Ayuntamiento ha aprobado un presupuesto para este año 2014 de 872.884 euros. Ahora son mayores los ingresos y el gasto corriente es menor

Durante estos años se han cobrado algunos pagos que estaban pendientes reduciendo la morosidad y se ha hecho un seguimiento especial al ICIO para que las obras que se hacen sean declaradas. Además de incrementar los ingresos, con la revisión de los contratos de luz, seguros y telefonía se ha conseguido


2

BALANTZE EKONOMIKOA / BALANCE ECONÓMICO ı

tratuak, aseguruenak eta telefonoenak errebisatuz eta berrituz. Argindarraren fakturaren kontrola egin da eta zenbait kasutan kontratua berritu da. Telefoniako kontratua ere berritu da, horren ondorioz, telefonogunea jarri da eta dirua aurreztea lortu da. Aseguruei dagokienez, erantzukizun zibileko, udal eraikinetako eta udal ibilgailuen aseguruak ere berritu dituzte. Eraikin bakoitzeko edukiak zerrendatu dituzte eta estimazio zehatzagoa egin dute aseguruak errealitatera ego-

kitzeko. Horri esker asko aurreztu ahal izan da. Inbertsioak

Arruazu, Irañeta eta Uharte Arakilgo udalek elkarturik administrari bat lanaldi erdiz kontratatu dute artxiboa antolatu, osatu eta kale izendegia gaurkotzeko. Kontratatu berri den langile horrek, egun lanean dauden bi langileei laguntza eskainiko die, izan ere, lan handia dute bien artean hiru udalen kontuak eramateko. Horrezaz gain, aurreztutako diruari esker, aurten, Itxesi auzoko zoladura eta saneamen-

boletín de información municipal de Uharte Arakil

bajar los gastos corrientes. Se ha llevado el control de la factura de luz y se ha cambiado el contrato de telefonía. Se han renegociado todos los seguros: de responsabilidad civil, de vehículos y edificios municipales. Se han hecho nuevos inventarios del contenido de los edificios y estimaciones más exactas para pagar justo lo que corresponde, lo que ha supuesto un importante ahorro Inversiones

La Agrupación de Ayuntamientos de Arruazu, Irañeta y

Uharte Arakil ha contratado a una persona por media jornada para que se ocupe de organizar y actualizar el archivo y los callejeros. Además, esta persona asistirá a las trabajadoras actuales, ya que es muy grande el trabajo de administrar tres ayuntamientos. Además de esta inversión en personal, este año se acometerá el saneamiento y renovación de pavimento en la parte sur del barrio Itxesi. En este sentido cabe destacar que han comenzado las labores de parcheo de las calles del casco urbano de Uharte Arakil.

Pausoka Haur Eskola legeztatzeko lanak

Escuela pública infantil Pausoka

Egokitzapen lanak egin eta gero, Heziketa Departamentuarekin hitzarmena sinatu du Arakilgo Udalak. Horri guztiari esker, izaera publikoa lortu du orain Pausoka Haur Eskolak eta urtero 21.000 euroko diru-laguntza jasotzen du Nafarroako Gobernuaren eskutik. Diru-laguntza kopuru hori da urtero Uharte Arakilgo haur eskolari dagokiona. Ikasturte berriarekin batera Dindaia fundazioaren esku geldituko da Uharte Arakilgo Pausoka udal haur eskolaren kudeaketa. 0 eta 3 urte bitarteko haurrak hartzeko gela bakar bat dago. 11 plaza ditu eta gaur egun guztiak beteak daude. Euskara hutsean eskaintzen da zerbitzua Pausokan. Argi utzi nahi dugu haur eskola Nafarroako Gobernuaren esku pasatu eta gero, berak zehazten

Con el objetivo de superar la situación de alegalidad a la que estaba sometida la escuela infantil, en el 2012 se llevaron a cabo las obras de acondicionamiento para adecuar las instalaciones al Decreto Foral vigente; y en noviembre del 2013 se firmó un convenio con el Departamento de Educación. Así, el curso pasado recibió una subvención de más de 21.000 euros por parte del Gobierno de Navarra. Esa es la cantidad anual que le corresponde a Uharte Arakil a partir de ahora por tener una escuela infantil pública. Con el comienzo del presente curso escolar la adjudicación de la guardería Pausoka ha recaído en manos de la Fundación Dindaia. Esta fundación está desde el comienzo gestionando la misma. Cuenta con una directora, una educadora y una persona que se encarga de la limpieza. Son 11

duela zenbat haur hartu eta gurasoek zenbat ordaindu behar duten. Uharteko haur eskola 2005/2006 ikasturtean sortu zuen udalak. Pasa den lastailean Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmena sinatu zuen udalak eta Pausokak izaera publikoa eskuratu du. Horrek diru-laguntzetarako atea zabaldu dio. Hala, 12/13 ikasturteari dagokion 21.000 euroko laguntza jaso dute Uharten. Udalean hitzarmenarekin pozik daude orain arte gurasoen eta udalaren bizkar baitzegoen gastua, eta hemendik aurrera, Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren %30 diruz laguntzen du. Haurtzaindegiaren urteko aurrekontua 63.550 eurokoa da. Egokitzapen lanen aurrekontua 60.000 euroko izan zen.

plazas la que se ofertan y todas están completadas. El servicio se desarrolla íntegramente en euskara. Debemos de dejar claro que la escuela infantil, al pasar a manos del gobierno de Navarra, es el Departamento de Educación el que establece los ratios del alumnado y las cantidades a pagar por padres y madres.  La guardería de Uharte comenzó su andadura en el curso 2005/2006. Desde entonces hasta la firma del convenio entre el Ayuntamiento y el Departamento de Educación, la mayor parte de la financiación recaía íntegramente en el ayuntamiento y los padres y madres. Ahora como ha adquirido carácter público, el Gobierno aporta más del 30% del presupuesto anual. El presupuesto anual es de 63.550 euros. Las obras de acondicionamiento de la Haur Eskola supusieron una inversión de 60.000 euros.


Uharte Arakilgo udal buletina

ı

inversiones realizadas en el 2013 / 2013AN EGINDAKO INBERTSIOAK

Ibaiko lanen lehen Primera fase de zatia egin da trabajos en el río Uholde garaian uraren itzulera errazteko, erretena zabaldu eta ezpondak jaitsi zituzten. Horixe izan zen iaz egindako inbertsiorik handiena.

La inversión más grande realizada el año pasado se destinó a ensanchar el cauce y bajar taludes para permitir mayor retorno de las aguas.

Uhartearren artean kezka handia sortzen duen gaiari lehentasunez heldu zion iaz Uharte Arakilgo Udalak. Izan ere, euriteak izaten diren bakoitzean ibaiak gainezka egiten du eta ibaiaren ondoan dagoen Uharte Arakilgo errepide zatia itxita egoten da. Iazko inbertsiorik handiena horretara bideratu zuen Udalak, Arakil ibaiaren Uharteko zati batean erretena zabaltzera. Jarraipena egiten ari diren teknikariak oso pozik daude emaitzekin. Presatik Zerradoako errepidera bitarteko zatian ondoko lanak egin zituzten 2013ko udan: presa kendu, zuhaitzak eta sastrakak garbitu, Arakil ibaiaren ibilgua zabaldu eta ibai bazterrak leundu. Lan horiei esker, uholdeak izaten direnean ura erretenera errazago bueltatzen da orain. Obra zuzendaritza Lur Geroak egin du. Lan horien aurrekontua 236.241 eurokoa izan da. Inguramen Departamentuak

Se ha intervenido de forma prioritaria en un tema de mucha importancia para los y las vecinas de Uharte Arakil. Cada vez que hay fuertes lluvias el río se desborda y se inundan terrenos colindantes, anegando y cerrando el paso en la carretera secundaria. La inversión más grande realizada el año pasado se destinó a ensanchar el cauce y bajar taludes para permitir mayor retorno de las aguas. Para ello se ha tenido que cortar la vegetación de los márgenes y derribar la presa de Uharte Arakil. Los técnicos que hacen el seguimiento están muy contentos con el resultado. Las obras se han llevado a cabo en el tramo de río comprendido entre la presa de Uharte y el puente de la carretera secundaria. El proyecto y la dirección de obra han estado en manos de Lur Geroa. Esta actuación ha sido subvencionada por el Departamento de Medioambiente del Gobierno de Navarra que ha aportado

%70etik gorako diru-laguntza eman zuen, 167.610 euro, hain zuzen ere. Gainerakoa, Udalak jarri zuen, 68.331 euro. Iaz lehenengo fasea egin zen eta bigarren zatia egiteko asmoa ere badago: errepideko zubitik Zamartzera arteko zatia egingo litzateke. Bigarren fase horretarako diru-laguntza lortzeko Nafarroako Gobernuarekin hizketan daude udal ordezkariak. Aurten lan horiek ez dira eginen eta heldu den urtean egiteko laguntza lortzen ahaleginduko dira. Herri galdetegiaren arabera, lehentasunezko inbertsioa

Uhartearren iritzia jakiteko galdetegi bat zabaldu zuen udalak 2012 urtearen bukaeran. Udalak jakin nahi zuen herritarrendako zeintzuk ziren lehentasun gehien zuten inbertsioak. Lehentasunezkoen artean ibaiko obra izan zen bozkatuena.

una cantidad superior al 70% del presupuesto, 167.610 euros. El total de la obra ha ascendido a 236.241 euros. De los cuales el ayuntamiento ha aportado 68.331 euros. El año pasado se ejecutó la primera fase y se pretende seguir a lo largo de todo el cauce a su paso por Uharte Arakil. El Ayuntamiento está en comunicación permanente con el Departamento de Medioambiente con el objetivo de conseguir la financiación necesaria para acometer esta obra. La idea es conseguir una nueva subvención para ejecutar el año que viene la segunda fase, desde el puente de la carretera secundaria a Zamartze. Según la encuesta realizada, obra prioritaria

A finales del 2012 se invitó a vecinas y vecinos de Uharte a dar su opinión en torno a las inversiones que creían prioritarias a realizar en 2013. La más votada fue la obra del río Arakil.

3


4

INVERSIONES A REALIZAR EN EL 2014 ı

Itxesi auzoko hobekuntza lanak

Aurten eginen den inbertsiorik handiena Itxesi auzoan eginen da. Futbol zelaiaren eta igerilekuko sarreraren arteko 190 metro inguru horietan sareak eta zoladura berrituko ditu udalak. Horretarako 132.366 euroko inbertsioa eginen du. 47.300 euro udalak jarriko ditu eta gainontzeko 85.000 euroak Nafarroako Gobernuaren Tokiko Azpiegitura Planetik etorriko dira. Lanak apirilean hasiko da. Nabarmentzekoa da 2011n egitasmoa Nafarroako Gobernuan lehendabiziko aldiz aurkeztu zuenean, Uharte Arakilgo Udalak ezin zion inbertsioari aurre egin, eta hori zela eta, bideragarritasuna ekonomikoa bermatzeko, Itxesiko auzokideek ordaindu beharreko zerga berezi batzuetan oinarritu zen. Horrek bizilagunak egitasmoaren kontra jartzea ekarri zuen. Nafarroako diru-laguntza moz­ ketengatik egitasmoa geldirik egon zen zenbait urtetan. Orain­,

Larreak

hobekuntza ekonomikoari esker eta 2009-2012ko planeko diru-laguntza berreskuratu ahal denez, gauzatu ahal izango da Itxesiko bizilagunek kontribuzio berezirik egin gabe. Guztira 190 m dira berrituko direnak, zoladurarik ez duen zatia, hain zuzen. Han, zorua berrituko da baita saneamendu sare berriak jarri ere. Lan honekin batera autokarabanendako zerbitzu gune bat egokitu nahi du Udalak igerilekuen eskuineko zelaian. Autokarabanen zerbitzu gunea

Igerilekuak eta igerilekuetako taberna bultzatzeko helburuarekin egingo da aparkalekua. Helburuen artean ere badago turismoa sustatzea eta herriko komertzioari bultzada ematea ere bai. Gainera, ekimen horrekin, orain arte inolako kontrolik gabe egin den aktibitatea arautu nahi da. Lanen aurrekontua 10.000 eurokoa da. Diru horrekin zoladura jarriko da, 15en bat auto­kabaranendako elektrizitate harguneak paratuko dira eta ur zikinak husteko zerbi­ tzua ere egokituko da. Cedernak 7.000 euroko laguntza emango dio Uharte Arakilgo Udalari egokitzapen lana bideratzeko. Udalak, berriz, 3.000 euro jarriko ditu. Itxesi kaleko urbanizazio lanekin batera eginen dira lanak, baliabideak hobeki aprobetxatzeko.

Aurki, sastrakak garbitzeko lanak egingo ditu udalak Atan eta Okuben. Diru-laguntzarik ezean udalak egin beharko die aurre garbitze lanei. Urtero berritzen da larrean esleipena. Irizpideak aurreko urteotako berberak dira, Itxitako Larre Komunalen Aprobetxamendurako Ordenantzan jasoak dauden berberak.

boletín de información municipal de Uharte Arakil

Obras de mejora en el barrio Itxesi La obra más importante que se va a ejecutar este año es la pavimentación y renovación de las redes de saneamiento de la parte alta del barrio Itxesi. Esta obra costará 132.366 euros y cuenta con una subvención de 85.013 euros, prorrogados del Plan de Infraestructuras Locales del 2009-2012. La aportación del consistorio será de 47.300 euros. Es de destacar que en 2011 cuando el Ayuntamiento presentó por primera vez el proyecto al Gobierno de Navarra para la concesión de subvención, el consistorio uhartearra no podía asumir el coste, y se vio obligado a justificar la financiación del proyecto en base a la aplicación de contribuciones especiales por parte de los y las vecinas afectadas lo que supuso oposicion vecinal. Debido a los recortes aplicados por el Gobierno de Navarra, el proyecto estuvo parado varios años. Ahora, gracias a la leve mejora de la situación económica de Uharte Arakil y dado que el gobierno de Navarra vuelve a subvencionar esta obra, la infraestructura se realizará sin necesidad de aplicar el sistema de contribuciones especiales. En total se van a pavimentar unos 190 m. de la parte sur del barrio Itxesi, la parte que está sin pavimentar. Además de la pavimentación se van a renovar las redes de saneamiento. Junto con esta obra el Ayuntamiento

quiere adecuar una zona de esparcimiento para autocaravanas a la derecha de las piscinas.

Zona de servicio para autocaravanas

La idea es impulsar el uso del complejo Itxesi, las piscinas y el bar-restaurante. Crear una oferta turística más para acercar a personas a visitar Uharte Arakil, e impulsar a su vez el comercio local. Además con ésta actuación se pretende reglamentar una actividad que hasta ahora se hacía de manera libre. La adecuación del aparcamiento supone una inversión de 10.000 euros y consiste en la pavimentación del terreno, instalación eléctrica para toma de electricidad para unas 15 autocaravanas y colocación de una zona de vaciado de aguas. Para ello Cederna Garalur ha aprobado una subvención de 7.000 euros. Así, la aportación del consistorio uhartearra será de 3.000 euros. Las obras se llevarán a cabo junto con las del barrio Itxesi para aprovechar mejor los recursos.

Pastizales

Está previsto esta primavera hacer desbroces pastizales, en Ata y en Okube. Como ya no hay subvenciones el ayuntamiento se hará cargo del desbroce. Todos los años se renueva la concesión de pastizales. Los criterios son los mismos criterios de años anteriores. Están recogidos en la “ordenanza de aprovechamiento en el monte comunal de pastizales cercados”.


Uharte Arakilgo udal buletina

ı

5

2014AN EGINEN DIREN INBERTSIOAK

Parte hartzearekin zehaztu nahi da Udal Hirigintza Plan berria

Proceso participativo para la elaboración del nuevo Plan Municipal

Hirigintza plan berriari buruz antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten die udalak Indarrean dagoen udal plana 1991. urtean onartu zen. Geroztik 23 urte pasatu dira eta zaharkituta gelditu da. Beharrezkoa da plan berri bat idaztea, izan ere, egun aldaketa puntualen bitartez tramitatzen dira hirigintza egitasmo guztiak. Egungo legeak eskatzen du Hirigintza Plan berri baten idazketan herritarren parte hartze zuzena. Hori dela eta Udalak uhartear guztiei dei egiten die hemendik gutxira antolatuko diren tailer eta bileretan parte hartzera. Gainera, Udalak aurki kontratatuko du partehartze teknikari bat prozesu hau guztia dinamizatzeko.

El ayuntamiento anima al vecindario a participar en las actividades que se organicen en torno al nuevo plan urbanístico.

Iaz Jarraipen Batzordea osatu zen. Etxebizitza eta Landa Antolakuntzaren Departamentuko teknikariz eta Uharte Arakilgo Udaleko 5 ordezkariz osatuta dago. Batzorde honen ardura da Plan Orokorraren erredakzio eta izapidatze prozesuaren agenda ezarri eta kontrolatzea; baita prozesua bideratzea alde metolodologikoa, dokumentala eta partehartze soziala aintzat hartuz. Plan berriaren erredakziorako 4.500 euro bideratuko ditu aurten udalak.

El Plan Urbanístico Municipal vigente en Uharte Arakil fue aprobado en 1991. Han pasado 23 años desde entonces y ha quedado bastante obsoleto. Es pues urgente un nuevo plan, ya que todo se hace en base a modificaciones puntuales. A la hora de renovar el Plan Urbanístico General, tal y como exige la ley actual, la participación ciudadana debe de estar garantizada. Así, desde el ayuntamiento se hace un llamamiento a toda la población para que participe en todas las actividades y reuniones

que se programarán dentro de poco. Además el ayuntamiento contratará en breve a una técnica o técnico en participación ciudadana, para que dinamice el proceso. El año pasado se creó la Comisión de Seguimiento para la Redacción del Plan Municipal. Está integrada por técnicos del Departamento de Vivienda y Ordenación del Territorio y 5 representantes del Ayuntamiento de Uharte Arakil. Esta comisión es la encargada de establecer y controlar la agenda del proceso de redacción y tramitación del nuevo plan. También se encarga de dirigir y supervisar los aspectos metodológicos, documentales y de participación social. La partida destinada este año a la redacción del nuevo plan es de 4.500 euros.

Udaletxeko ganbararen egokitzapena

Acondicionamiento de la planta Superior del consistorio

Udaletxearen goiko ganbaran egoki­ tzapen lanak egin nahi dituzte, horrela, berogailua eta instalazio elektrikoa jarriko dituzte eta ganbararen zati bat guztiz egokituko dute: zorua eta sabaia jarriz. Izan ere, espazio horretan bi gela sortuko nahi dituzte: bat erabilera anitzerako izanen da eta bestea artxiborako. Pixkanaka ganbara guztia konpondu nahi du udalak. Horretarako, udalak udan kontratatuko duen langile batek lurra jarri eta paretak eginen ditu ganbararen zati horretan. 15.000 euroko partida aurreikusi dute horretarako.

Se ha previsto una partida de 15.000 euros para la instalación de calefacción y de electricidad en la planta superior del ayuntamiento. La idea es acondicionar el suelo y techo de la mitad de la planta y distribuir ese espacio en dos estancias una de ellas como archivo y la otra como sala de usos múltiples a disposición del vecindario. El ayuntamiento contratará a una persona durante el verano para que ejecute la obra de acondicionamiento del suelo y techo. Poco a poco se pretende arreglar toda la planta superior pero se hará por fases según la disponibilidad económica.


6

hirigintza / urbanismo ı

boletín de información municipal de Uharte Arakil

Etxeak zaharberritzeko Ayudas a la rehabilitadiru-laguntzak arautzen ción de edificios para dituen ordenantza uso residencial Hamabost urtetik gora duten eraikinen zaharberritzea sustatzeko eta uhartearrak herrian bizitzera geldi daitezen bultzatzeko asmoz iaz onartu zuen Uharte Arakilgo Udalak ordenantza berezi bat. Etxebizitzen errehabilitazioak edo zaharberri­tzeak egiteko diru-laguntzak arautzen duen ordenan­tzaren bitartez, gainera, hirigintza irregulartasunak saihestu nahi ditu Udalak. Ondoko lanak diruz babesten dira ordenantza horren bitartez: eraikinaren egitura hobetzeko lanak; teiladura, fatxada, sarbide, instalakun­tza eta segurtasun neurriak hobetzen dituztenak; etxe barruko lanak gelen banaketa, estaldura... edo isolamenduak hobetzen dutenak; eta, baita oztopo arkitektonikoak ken­tzeko lanak ere besteak beste. baldintzak

Obra sustatzaileak izango dira hobariak eskuratuko dituztenak, horretarako jabeak izango dira. Maizterrek ere eskuratu ahal izango dute diru-laguntza baina ezinbestekoa izango dute jabearen baimen idatzia aurkeztea. Uharte Arakilen erroldatua egotea ezinbesteko baldintza izango da. Lanak egin aurretik Obra Baimena izan beharko dute eta lanak egin aurretik eskatu beharko da diru-laguntza. Eraikin guztia kontenplatzen duten lanen ka-

que mejoren las condiciones respecto a distribución, revestimiento, aislamiento... etc.; así como supresión de barreras arquitectónicas entre otras. condiciones a cumplir

suan, 30.000 euro baino handiagokoa izan beharko da obra aurrekontua; fatxadak berritzeko lanetan, berriz, 6.000 eurotik gorakoa. Uharte Arakilgo Udalak ematen dituen diru-laguntza beste administrazioen dirulaguntzekin bateragarriak dira. Ordenantza horrek arautzen dituen diru-laguntzak jasotzen dituzten eraikinek ezin dute turismo erabilerarik izan 6 urtetan, landa etxe edo landa ostatu bezala, besteak beste. Diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko orduan baremo batzuk daude, Materialen Aurrekontuen araberakoa. Horrez gain sustatzailearen diru-sarrerak ere aintzat hartzen dira.

El Ayuntamiento de Uharte Arakil aprobó el año pasado una ordenanza para dinamizar la rehabilitación de edificaciones mayores de 15 años radicados en el casco urbano o fuera de este que vayan a destinarse a uso residencial. Con esta ordenanza se quiere evitar irregularidades en urbanismo, e impulsar a su vez a la población de Uharte a que se quede a vivir en la localidad. Las actuaciones protegibles serán las obras de adecuación estructural de edificio; las de adecuación de tejados, fachadas, accesos, instalaciones generales y medidas de seguridad; obras interiores

Las personas que promuevan la obra serán las beneficiarias, como propietarias o como inquilinas, siempre y cuando dispongan de la autorización expresa de la parte propietaria. Ser vecino de Uharte Arakil es imprescindible. Las obras deberán contar con Licencia de Obras previa a su inicio y la ayuda deberá solicitarse antes del comienzo de la obra. El coste la obra deberá ser superior a 30.000 euros en el caso que afecte a toda la vivienda, y en el caso de mejoras en fachadas la cifra será superior a 6.000 euros. Las ayudas son compatibles y acumulativas con ayudas de otras administraciones. Las viviendas rehabilitadas no podrán destinarse en 6 años al turismo, como hostal o casa rural. En cuanto al importe de las ayudas hay un baremo establecido según el PEM (Presupuesto de Ejecución del Material). Además también se tiene en cuenta el nivel de ingresos de la persona que promueve la obra.

Kaleetako zoluen konponketa

Arreglo de calles

5.000 euroko partida aurreikusi du udalak herriko zenbait kaletako zuloak konpontzeko. Dirulaguntzarik gabe konponketa handiagoetan ezin denez sartu, konponketak puntualak eginen dira ondoko kaleetan: Ibai kalean, Felipe Gorritin, Iturpebiden, Mendikoan eta Donibane plazan.

Se ha previsto una partida de 5.000 euros para realizar arreglos parciales en las calles del Río, Felipe Gorriti, Iturpebide, Mendikoa y Plaza San Juan. La idea es mejorar el pavimento de las calles pero sin ayuda del Gobierno de Navarra no se va a poder acometer asfaltados totales, sino puntuales, para tapar baches.


Uharte Arakilgo udal buletina

ı

7

gizarte gaiak / temas sociales

Sustapen soziala

Promoción social

Erabilera sozialerako aurtengo diru kopuruaren zati bat zehaztuta dago. Beste zatiarekin zer egingo den zehazteko galdetegi bat bideratu du Udalak herritarren artean. Hala herritarrek esan beharko dute zein erabilera eman: gazteen arloan, emakume sailean edo aniztasunean. Aurtengo asmoa da diru partida zati baten bitartez, jarraipena ematea zahartzaro aktiboari buruzko tailerrari. Beste diru zatia nola gastatuko den zehaztuko dute galdetegien emaitzek. Uhartearren erantzuna txikia bada, aniztasuna lantzeko erabiliko da ziurrenik, baita sortzen diren beharretarako ere.

La idea de este año es dar continuidad al curso para mayores sobre envejecimiento activo, pero a su vez destinar también una partida a otra área. Las respuestas de los y las uhartearras serán las que marquen qué acciones llevar a cabo, además de las necesidades que se detecten desde el ayuntamiento. Con respecto al taller de envejecimiento activo, comenzará el 31 de marzo y finalizará el 18 de junio. Se impartirá en la planta baja del ayuntamiento los Lunes y Miércoles de 10:00 a 12:00. Inscripciones y más información en el Ayto.

Zahartze aktiboari buruzko tailerra martxoaren 31n hasiko da eta ekainaren 18ra arte iraungo du. Udaletxeko beheko plantan eskainiko da astelehen eta asteaz­ kenetan 10:00etatik 12:00ak arte. Izen-ematea eta informazio gehiago udaletxean.

Mojen eraikinak erabilera ugari ditu orain

Hainbat zerbitzu jarri dira mojen eraikinean: postetxeko bulegoa bertan dago, baita Haur txokoa eta baita Elikagaien bankua ere bai.

Kirol azpiegiturak Pilotalekua

2013 urtean zehar pilotalekuaren erabilera hobetzeko asmoz arauen aldaketa egitea onartu zen. Irailaren hasieran indarrean jarri zen arau berria, ikasturtearen hasierarekin, izan ere orduan abiatzen dira ikasturteko jarduerak: pilota, areto futbola… Ekintza arautu horietaz gain, arau berriari esker, pilotalekua alokatzeko lekua egotea bermatua dago edonorendako. Futbol Zelaia

Bigarren urtez, inguruko futbol talde bati alokatu zaio Uharte Arakilgo futbol zelaia. Talde honetan, gainera, hainbat uhartearrek parte hartzen dute. Adostutako akordioari esker, taldeak azpiegituraren mantenu lanak egiten ditu, horrela, gutxi erabilia zegoen azpiegitura egoera onean mantentzea lortzen da.

El presupuesto del presente año recoge una partida destinada a promoción social. Para darle uso a esta partida se tendrá en cuenta la opinión de las y los vecinos que deberán valorar qué uso dar a la misma: área de mujer, juventud, 3ª edad o diversidad.

Edificio de las monjas habilitado para diferentes usos

En el colegio de las monjas se han habilitado diferentes servicios. Allí se encuentra la oficina de correos, Haur Txokoa y el Banco de Alimentos.

Instalaciones deportivas Frontón

Durante 2013 se han seguido modificando las normas para un mejor uso y funcionamiento del Frontón. Por esta razón en septiembre coincidiendo con el comienzo del curso escolar, se ha organizado un calendario para que se puedan realizar las diferentes actividades programadas (pelota, fútbol sala…). Además de ello se garantiza que todos y todas tengamos un espacio de uso en alquiler. Campo de Fútbol

Por segundo año consecutivo, estas instalaciones se están alquilando a un equipo de fútbol de la zona en el que también participe el vecindario de Uharte Arakil. Así, de esta forma, dado que ellos se hacen cargo del mantenimiento de las instalaciones, se posibilita el mantenimiento de unas instalaciones que estaban infrautilizadas.


8

Haur Txokoa: Uharteko haurrendako txoko atsegina

Egunero espazio bat izateaz gain hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar. Ekintza horiek irekiak dira eta oso arrakasta­ tsuak izan dira egindako tailer, zine emanaldi... eta beste. Jaxone Turunbairekin irakurketa bul­ tzatzeko saio arrakastatsua egin zuten, Zoila Berastegirekin an­ tzerki tailerra eta Miren Ustarrozekin eskulan tailerra inauteriko opor egunetan. Horiek izan dira egindako tailerretako batzuk. Txaro Uharte, Silvia Gonzalo eta Maria Floresek eman dizkigute xehetasun guztiak.

Nola jarri zen martxan? Orain dela hiru urte udal ordezkariak saiatu ziren herrian euskara batzordea osatzen. Ahalegin horretan arrakastarik handien izan duten jarduerak haurrei zuzendutakoak izan dira. Ekimen horren barruan zegoen Haur Txokoaren egitasmoa ere bai. Hala guraso talde bat udalarekin elkartu ginen eta martxan jarri ginen. Nola funtzionatzen du? 17:00etatik 19:00ak arte zabaltzen da egunero. Gurasoak txandakatzen gara egunero, eta bi ordu horietan hemen egoten gara. Gu arduratzen gara lokala garbi mantentzeaz, jolasak antolatzeaz...ea. Nolako materiala duzue Haur Txokoan? Jendeak emandako jostailuak ditugu, baita liburuak ere. Nafarroako liburutegien karneta atera genuen eta aukera dago hilabetean behin gai baten inguruan liburu sail bat ateratzeko. Liburutegietatik euskarazko liburuak dira ateratzen ditugunak. Zenbat lagun zaudete? Haur Txokoak antolatzen dituen ekintza guztiak euskaraz egiten ditugu. Eta oso interesgarria da haurrentzat Uharte Arakilen izatea leku bat euskararen inguruan biltzeko. Zenbat ordaindu behar da? Haur bakoitzeko 10 euro pagatzen dugu. Udalak lokala jartzen du eta berogailua bere gain hartzen du. Nolako balorazioa egiten duzue? Haur Txokoa sortu aurretik ez zegoen leku aproposa haurrak lasai jolasteko, korrika egiteko. Elkartean edo tabernetan elkar­ tzen ginen eskolatik atera ondoren gurasoak eta haurrak. Hau leku aproposagoa dela uste dugu. Zer behar dituzue? Mojetako zelaia oso aproposa da haurrek udaberrian jolasteko, baina koxka handiak daude eta zelaia berdintzea oso interesgarria izango litzateke. Badira aulki batzuk hautsita daudenak, arriskua kendu beharko litzateke batez ere.

Banco de Alimentos de Uharte Arakil en plena marcha

El

Udazkenaz geroztik martxan dago Mojen eskolan Uharte Arakilgo Elikagaien Bankua. Donibane Jubilatu Elkarteko boluntario taldea arduratzen da Iruñetik elikagiak ekartzeaz, beharra duten familientzako paketeak prestatzeaz eta banaketa egiteaz.

sacamos todo el material al centro y luego vamos repartiendo. Al día siguiente a las 10:00 de la mañana vienen a recogerlo.

En el Club Donibane de Pensionistas y Jubilados de Uharte Arakil hay un grupo de personas que llevan varios años haciendo voluntariado de acompañamiento a personas mayores. Desde octubre del año pasado están inmersos en otra acción social. Se encargan de organizar el Banco de Alimentos situado en el colegio de las monjas. Están unas 8-9 personas. Los voluntarios José Gorriti, Juan Carlos Oteiza y Eduardo Gonzalo explican a continuación el funcionamiento.

¿Hay muchas personas necesitadas en Uharte Arakil? Tenemos 5 familias, algunas de ellas son de muchos miembros: hay dos familias de cinco, una de cuatro, otra de tres y dos de dos. Abarcamos varios pueblos: Uharte, Arruazu, Ihabar e Irañeta.

¿Cómo surgió el Banco de Alimentos de Uharte Arakil? Responsables de la Mancomunidad de Servicios Sociales de Irurtzun se pusieron en contacto con nosotros para saber si estaríamos dispuestos a trabajar como voluntarios en el Banco de Alimentos local. Nosotros nos reunimos y dijimos que sí. ¿Cómo estáis organizados? El listado de las personas a las que tenemos que dar los alimentos nos lo mandan todos los meses de los Servicios Sociales de Irurtzun. Ellos hacen el pedido en el Banco de Alimentos de Pamplona. Solemos ir dos personas a Pamplona a por los alimentos. Cuando venimos ya tenemos a otra persona que nos está esperando para descargar. Luego a la tarde viene el resto de voluntarios y hacemos los paquetes. Primero

¿Cada cuánto se hace el reparto? Suele ser una vez al mes. Normalmente solemos ir hacia el día 20 de cada mes.

¿Cuánta comida hay para cada familia? Suele oscilar, pero se les da mucha comida: legumbre, pasta, leche, yogures, patatas, verduras, dulces, botes de tomate... ¿Necesitáis ayuda? No estaría de más si vendría alguien más a ayudar. Si alguien tiene interés le admitiremos de mil amores. ¿Alguna cosa a mejorar? Todo el material que traemos tenemos que subirlo al primer piso. Deberíamos buscar otra aula en el piso de abajo. Para no tener que andar subiendo y bajando toda la comida. ¿Cúal es la recompensa para la persona voluntaria? Es una satisfacción muy grande lo que se siente. Este mes estoy paseando a una señora y después de haber estado con ella siento una alegría inmensa. Nosotros llevamos más de 6 años haciendo acompañamiento (para ir al médico, al banco, pasear...) a personas mayores. En este caso también es la asistenta social la que nos da el listado de las personas a acompañar.

Guaixe Komunikazioa

Este año es el segundo curso del Haur Txokoa de Uharte Arakil. Las familias implicadas en el cuidado y mantenimieno del local están muy contentas de tener un espacio de encuentro. Acuden 16 niñas y niños de 2 a 10 años de octubre a mayo. El funcionamiento es autogestionado y la actividad se desarrolla en euskera. Además de la ritmo diario, tambíen organizan puntualmente talleres, cursos y proyecciones de películas abiertas para todo el pueblo.

Uharte arakilgo buletina inp 1