Issuu on Google+

informazioa 2012ko apirila

Lan istripuz hildako Sopeloztarrei omenaldia 2010. urtean hiru auzokide lan istripuz hil ziren. BILDUren Udal Gobernuak ekitaldi instituzionala antolatu du datorren larunbaterako. Apirilaren 28an, eguerdiko 13:00etan eta Jauregizar Plazaren ondoan (BBK aurrean) plaka bat jarriko dute eta hiru zuhaitz landatuko dituzte. Ekimen hau BILDUren Udal Gobernu Taldeak antolatu du. Hasieran hildako senideekin harremanetan jarri ginen haien oniritzia jasotzeko. Hori egin ostean, Udal alderdi politikoekin harremanetan jarri ginen ekitaldian parte hartzeko gonbidapena eginez. PNV, PSE-EE eta PP alderdiek, azkenean ekitaldiarekin bat egitea deliberatu dute, nahiz eta gure ustez, haien eguneroko politika ekitaldian botako den mezuarekin bat ez etorri. Gauzak horrela, gogora ekarri behar dugu heriotza hauek gertatu zirenean aurreko Udal Gobernutik ez zutela inolako ekimenik bultzatu. Gabezi hori ikusita, BILDUren Udal Gobernuak ekimen hau burutzea beharrezkoa dela erabaki du eta lan istripuak zein lan gaixotasunak salatzeko dinamikarekin bat egiteko konpromisoa hartu du. Ekitaldi hau burutzea eta Udal barruan, azken 30 urte hauetan lehenengo aldiz, lan osasunaren inguruan urratsak emateko hartu duten konpromisoa gogora ekarri behar dugu. Beraz, larunbatean hildako auzokide hauei egingo diogun omenaldian parte hartzeko deia egiten dizuegu. BILDUren oinarri osoari dei egiten diogu bertan parte hartzeko. 1


informazioa 2012ko apirila

Acto en recuerdo de los trabajadores de Sopela fallecidos en accidente laboral En el año 2010 tres vecinos murieron en accidentes laborales. El Equipo de Gobierno de BILDU ha organizado un acto institucional para el próximo sábado. El 28 de abril, a las 13:00 horas del mediodía y en las inmediaciones de la Plaza Jauregizar ( frente a la BBK) se colocará una placa y plantarán tres árboles. Este acto lo ha organizado el Equipo de Gobierno de BILDU. En un principio contactamos con las familias de los fallecidos para compartir la idea y recabar su conformidad. Después, contactamos con el resto de partidos del Ayuntamiento para invitarles a participar en el acto. PNV, PSE-EE y PP han decidido al final participar en el mismo, a pesar de que en nuestra opinión, su política diaria no es coherente con el mensaje que se leerá en el acto. Dicho lo anterior, queremos recordar que cuando sucedieron estas muertes, el anterior Equipo de Gobierno no realizó acción alguna. Vista esa carencia, el equipo de Gobierno ha considerado necesario realizar esta iniciativa y ha tomado el compromiso de unirse a la dinámica de denuncia de los accidentes de trabajo y de las enfermedades profesionales. Queremos haceros participes del compromiso adoptado con la celebración de este acto e informaros del inicio de acciones, por primera vez en 30 años, para aplicar la legislación de salud laboral dentro del Ayuntamiento. Os animamos a participar en el acto y a extender la convocatoria entre toda la base social de BILDU. 2


INFO 2012 apirila