Page 1

Gizartea Biziberritzeko eta Ekonomia Suspertzeko Udal Plana Sopelako EH Bilduren ekarpenak Sopelan, 2020ko maiatzaren 7an

0. AGIRIAREN EZAUGARRIAK ✔ Aurkezten dugun honako agiri hau zirriborro bat da, lanerako proposamen bat, eztabaidarako abiapuntu bat. ✔ Udal taldeen artean adostasun handiena lortzea du helburu. ✔ Agiri politikoa da eta beraz, udal teknikarien laguntza behar izango du bere garapen praktikorako. Esate baterako, planaren ekintzetan ez ditugu diru-partidak jaso. ✔ Edonola ere, talka plan honen nondik norakoak 2020ko maiatzean zehar adostea beharrezkoa litzateke.

1. SOPELARAKO PLANA: IRIZPIDE OROKORRAK Helburuak ✔ COVID19aren krisiaren ondorio sozioekonomikoei erantzun. ✔ COVID19aren osteko herria eraikitzeko balioak sendotu. Irizpideak ✔ Pertsonen beharrizanei erantzuna eman. ✔ Herritarrei egoera berrira egokitzea laguntzea. ✔ Langileen lan baldintza egokiak bermatzea. ✔ Enpresa txiki eta ertainen, tokiko komertzio txikien eta profesional autonomoen beharrizanei erantzuna eman. Tresna ✔ Udal aurrekontuen aldaketak, pertsonen gaineko inbertsioak lehenetsi (neurri sozialak), materialen eta obra handien inbertsioen aurrean. Dimentsioak ✔ Sozial eta kulturala. ✔ Ekonomikoa.

2. SOPELAKO UDALAREN EGOERA FINANTZARIOA ✔ 2020ko aurrezki garbia aurrekontuetan: 500.000,00€. Kontuhartzailearen aurreikuspena urte bukaerarako: 100.000,00€ko superabita ✔ Altxortegi gaindikina: gastu orokorrei aurre egiteko 3.650.000€ eta finantzazioz lotutako gastuak 3.275.000€. Gaindikin horien erabilerak ez du iraunkortasun


finantzariorik konprometitzen. ✔ 2019ko superabita: 3.000.000€. Egungo egoeran ez dago zorrik.

3. GBES UDAL PLANAREN ILDO NAGUSIAK 3.1. PROZEDURA ✔ Herriaren eta Udal Aurrekontuaren diagnosia egitea beharrezkoa da. ✔ Herriaren diagnosia egiteko, kontaktuan jarri behar merkatarien elkartearekin, jubilatuen elkartearekin, kultur eta kirol elkarteekin, auzoekin, herritarrekin orokorrean eta abar. 3.2. UDAL AURREKONTUAK BERREGITURATZEKO PROPOSAMENAK Gastu eta inbertsioak ✔ Gastuen sailkapena egin: ezinbesteko gastuak edo gastu urgenteak lehenetsi; atzeratu daitezkeen gastuak; errealite berriaren arabera murriztu daitezkeen partidak. ✔ Inbertsio lerroak: herritarrak zaindu (herritarren osasuna lehenetsi); tokiko ekonomia zaindu (langileak, autonomoak, komertzioak). ✔ Atzeratu beharreko inbertsioak: herritarren oinarrizko beharrizanak bermatzea dela gure lehentasuna; bestelako obra zein azpiegituren atzerapena aztertu. Diru sarrerak ✔ Bizkaiko Foru Aldunditik etorri beharko den finantzazioa exijitu. Udalkutxa. ✔ Aurreko urteetako gaindikina zertan aplikatu ondo erabaki (gastu urgenteak). ✔ Krisiak Udalaren zerga/tasa bilketan eragingo du, diru sarrera horiek gutxituz. 3.3. EKIMEN ZEHATZAK Gizartea biziberritu

Herritarrak

Tokiko ekonomia

1. Gizarte laguntzarako aurrekontuak handitu eta betekizunak malgutu: pobrezia energetikoa; etxebizitzen alokairua; bereziki, eskola materialaren erosketa1. 2. Egutegi fiskal malgua.

X X

X

3. Udal tasen eta zergen birkalkulua. Hobarien aplikazioa aztertu.

X

X

4. Alarma-aldian eskatutako prestaziorik gabeko kontziliaziobaimenetzat laguntzak. 5. Larrialdietarako Gizarte Laguntzen inguruko komunikazio kanpaina abian jartzea. Aurrekontua handitzeko eta oinarriak malgutzeko eskaria bideratu Mankomunitatera, behar izanez gero2.

X

X

1 2020/2021. ikasturtean material informatikoa erosteko agindua jaso dezaketelako familiek. 2 Galdakaoko Udalak Familiei zuzendutako diru-laguntza deialdia ateratzeko asmoa du, Larrialdietarako Gizarte Laguntzez gain. Ikus https://www.galdakao.eus/ampliar/el-ayuntamiento-de-galdakao-ayudara-contres-millones-de-euros-a-familias-y-pequenas-empresas-afectadas-por-el-estado-de-alarma/1001670/72 (2020/05/07an begiratua).


6. Janari bonoak kudeatu eta elkarlana elikadura bankuarekin (Udalak berak janaria eta bestelako oinarrizko produktuak erosiz: “larrialdi poltsa soziala”). 7. Udalak udalerriko elkarteekin dituen diru-laguntza izendunen ezohiko gehikuntza edo malgutasuna, egitura finkoari eusteko 3. 8. Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria.

X

9. ERTEetako langabezi saria konpentsatzeko mekanismoa habilitatzea. 10. Deskonfinamenduaren faseetan zehar: on-line kultur programazioa eta kultur agenda alternatiboa (egoera berrira moldatuta). Adinekoei eta Euskarari arreta berezia. 11. Sopela eta Larrabasterrako jaiak atzeratu iraila edo urria aldera, herri eta merkatal eragileekin adostuta: jai batzordea, koadrilak, merkatarien elkartea eta abar. 12. Datorren ikasturtean Sopelako hezkuntza zentro publikoen espazio behar osagarriak asetzeko udal eraikinen erabilera ahalbideratu (Kurtzio, Frontoiaren eraikina eta liburutegia, Euskaltegia, Musika Eskola). 13. Hirigintza neurriak: erdigunea oinezkoentzako gune bihurtu egun eta ordu zehatzetan. 14. Deskonfinamendu garaian bete beherreko arauak gizatasunez eta zentzudunez interpretatzea eta neurri horiek modu egokian komunikatzea Udaleko webgunearen bidez (Udaltzaingoa)4. 15. Egoera administratibo irregularrean dauden persona migranteei zuzendutako neurri bereziak5. 16. Uda garaia heltzean balizko segurtasun neurrien malgutasunen aurrean, kontzientziazio komunikazio kanpainak.

X

Ekonomia suspertu

X X

X

X

X

X

X

X

X

X

X X Herritarrak

1. Enplegu eta ekonomi sustapenaren departamentuko. aurrekontu partiden berrikuspena (235.000 euro). 2. Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak6. 3. Mikrokredituen lerroa 0 €-ko interesarekin.

Tokiko ekonomia X

X X

4. Merkatal lonjak alokatzeko diru-laguntzak. 5. Tokiko kontsumorako bonoak edo txekeak7. Bono horien portzentai bat arazo ekonomiko larriak dituzten herritarrei dohaintzan eman.

X

X X

X

3 Herriko talde kultural, sozial,... dirulaguntzen epeak luzatzea: bai ekintzak gauzatzeko, baita ere justifikazioak aurkezteko (11/2020 EDLan aurreikusitako neurria da). 4 Adibidez, 12 urtetik beherako haurrak kalera atera daitezkeen denbora tartean, bizikletaz ateraz gero, zaintzailea ere bizikletaz joan ahal izatea. 5 Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeak bidalitako agiria hartu daiteke onarri gisa: zirkulazio dokumentua; erroldatzeko erraztasunak eta abar. 6 Errenteriako Udalaren diru-laguntzaren oinarriak atxikitzen ditugu. Horrez gain, honako irizpidea ere kontutan hartu ahalko genuke: “Ezarritako konfinamendu neurrien ondorioz bere jarduna eten behar izan duten merkatari txiki, ostalari eta bestelako negozio txikiek beren diru sarreren %40tik gorako murrizketa jasatan badute bere jardunaren gastu finkoen %80a bitarteko diru laguntza jaso ahal izatea, hiru hilabetez”. Edo bestetik, “AUTONOMOEN KUOTAK ORDAINTZEKO DIRU LAGUNTZA LINEA ZABALGARRIA Kontziliazio, gaixotasun edo hartutako neurrien eraginez beren jarduna eten behar izan duten edo beren diru sarrerak %30an murriztuta ikusi dituzten langilerik gabeko autonomoei dagozkien autonomoen kuotak ordaintzeko diru laguntza linea zabalgarri bat martxan jarri”. 7 Adibidez, 50 euroren truke, 75 euroko bonoa jaso, herriko komertzioetan gastatu ahal izateko (Bilboko EH Bilduren proposamena). Durangoko Udalaren bono sistema berezia da, komertzioa aukeratzen du bono erosleak, komertzioari bono horren zenbatekoa aurreratuz: https://durangozaindu.com/ (2020/05/07an begiratua).


6. Herri-ekonomiari laguntzeko komunikazio-kanpaina.

X

7. Merkataritzaren eta kalearen dinamizazio egokitua (kultur agenda alternatiboa). 8. Lehen sektoreko eskualde-ekoizpenaren salmenta bultzatzea tokiko merkataritzaren bidez. 9. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak handitu.

X

10. Terrazen zabalera handitu eta terraza berriak ahalbideratu, beti ere herritaron irisgarritasuna bermatuz. 11. Etxeko erreforma gastuak finantzatzen dituzten eta, aldi berean, herriko gremioak mobilizatzen dituzten laguntzak.

X

X X

X

X

3.4. KOMUNIKAZIOA ✔ Udaletxeko harrera zerbitzua egoera berrira egokitu, herritar eta eragileen kezkak eta informazio eskariak bideratu ahal izateko. ✔ Udal webgunean atal berri bat gaitu, Planaren neurri guztien inguruko informazioa emanez. ✔ Kanpaina komunikatiboa: ohiko komunikabideetan, buzoietan, bandoak eta abar. ✔ Komunikazio politikoa: talde guztien adostasuna azpimarratzea beharrezkoa da.


Millions discover their favorite reads on issuu every month.

Give your content the digital home it deserves. Get it to any device in seconds.