Issuu on Google+

Gontzal Hermosilla Ramos Udal Euskaltegi Erakunde Autonomoaren Presidenteari. -------------------------------------------------------------------Sopelako Euskal Herria Bildu udal taldeko zinegotziek (Guillermo Vio, Iratxe Moreno eta Mikel Tapia), Euskaltegi Toki Erakunde Autonomoaren Zuzendaritza Batzordeko kideak alegia, ondorengoa Adierazten dute: Sopelako Euskaltegi Toki Erakunde Autonomo Zuzendaritza Batzordearen azken bilera 2016ko maiatzaren 26an burutu egin zela, eta bertan zenbait gai jorratzeke geratu ziren. Handik hona ez da inolako deialdirik izan. Hori dela eta, Zera eskatzen dute: Erakunde Autonomo honen estatutuen 15. artikuluak adierazten duen arabera Euskaltegi Toki Erakunde Autonomo Zuzendaritza Batzordearen ez-ohiko bilkuraren deialdia egitea ondorengo aztergai honekin:

1- Euskaltegiko zuzendaritza berriaren izendapena: -

Erabilitako edota erabiliko den prozedura zuzendaritza berria izendatzeko azalpena ematea. Noiz gauzatu: epeak eta datak zehaztapenak adieraztea. Prozesu honetan Organismo Autonomo honen Zuzendaritza batzordeak beteko duen eginkizuna.

2- 2015-2016 ikasturteko balantzea aztertzea: A / Heziketa-eskaintza eta kudeaketa ekonomikoa - Matrikulatutako ikasle kopurua, maila eta taldeak eskola emandakoak - Ikasturte hasieratik amaiera arte ikasle matrikularen bilakaera - Ikasleriaren eskolara bertaratzea (erregulartasuna, absentismoa ‌ erabiltzen den sistema) balorazio egitea. - Irakasleen antolakuntza: ordutegiak, irizpideak taldeen esleipena egiteko ‌ - Matrikularen zenbatekoa den eta bestelako tasak baldin badaude azalpena ematea. Diru-laguntza sistema azaltzea. B / Hezkuntza- irakaskuntza prozesua - Hezkuntza prozesuaren azalpena ematea: 1- Ikasleen ebaluazio prozesua nola burutu 2- Erabiltzen den metodologia: planifikazioa, irakasleen talde lana ‌ 3- Irakasleen prestakuntza pedagogikoa: ikasturtean /ikasturteetan zehar arlo honetan egindako ekimenak - Orokorrean ikasleen eskola emaitzen balorazioa: planifikatutako helburu bete mailen lorpena. Eskola mailen arabera, igarotzea eta ez igarotzea ikasleen portzentajea.

3- 2016-2017 ikasturterako helburu nagusiak Sopela, 2016ko azaroaren 11 Izp: Guillermo Vio

Iratxe Moreno

Mikel Tapia


Bilera eskaera erregistratu udal euskaltegia