__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

2011-2015 LAU URTE GOGOR LANEAN SOPELA BERRIA MARTXAN!


2

sopelako

Balantze zabala eta baikorra 2011ko Udal Hauteskundeetan BILDU irabazle gertatu zen. Herritarrek EAJren 30 urteetako agintaldiei Stop esan zieten eta sopeloztarren agindu nagusia argia izan zen: “Sopela berritu behar da.”

Udala parez pare zabaldu dugu. Herritarrak protagonistak! Dudarik gabe, etengabeko urratsak eman ditugu eta ematen jarraituko ditugu. Jendearengana jo, parte hartzea sustatu eta gardentasuna bermatu.

Lau urte pasa dira eta egindako lanari errepaso egin behar diogu. Nekez esan ahal izango da ez dela ezer aldatu. Nahi genuen beste ziur ezetz, PNV-PP-PSE elkarlanak eta Udal barruko hainbat botere faktikok oztopo ugari jarri dituztelako. Bidea hasita dago eta emaitzak ikusten hasi dira. Beste 4 urte behar ditugu guztion artean Sopela herritarragoa, euskaldunagoa, gardenagoa eta biziagoa izan dadin. Goazen ba!

Adostasuna bilatzen eta lortzen EHBILDUk, etengabean, akordioak bilatu ditu eta askotan lortu ere bai. Errepasa ditzagun: EAJrekin

Oposizioa parte hartzearen aurka egon da. Haien ahoan: “Partehartze ekimenak egingo dituzue baina hemen 17ok erabakiko dugu”. Ekintzak: -Herriko aldizkarian tokia egin diegu elkarteen ekintzei eta alderdien iritziei, mugarik gabe, zentsurarik gabe, aniztasuna bultzatuz. Aurreko aldizkariaz gogoratzen zarete? -22 herri batzarra antolatu dira Aurrekontuak landu aldera. Lehenengo aldiz Sopelan, Udal Gobernuko kideak auzoetara joan dira.

- Gobernu akordioa eskaini genien. Liberatu bat, Mankomunitatean ordezkaria, Gobernu ardatzak adostea… EZ erantzun zuten. Udala bi hilabetez blokeatu zuten.

-Inkestak ere buzoneatu dira auzokideen lehentasunak ezagutzeko. Inbertsioen partida bat zertan gastatu auzokideek erabakitzeko proposamena egin genuen. Oposizioak ezetz! PNVren zinegotzi baten hitzetan, “Aurrekontuak oso zailak dira herritarrek uler ditzaten”.

- Aurrekontuak: 2012koa eta 2013koa adostu genituen. Geroago ez dugula bete esan zuten. Ez da egia.

-7 Herri Batzar irekiak antolatu dira bai Kurtzion eta Udaletxe Plazan ere.

- Espainiar banderaren inposaketa: Hautetsi ohiek PNVkoei gonbidapena luzatu zieten batera erantzuteko. Gezurrak erabiliz, gonbidapena baztertu zuten. - Asuntoak tratatzeko agendak adostu dira, eta denbora nahiko edukita, askotan kontra egin dute inolako proposamenik aurkeztu gabe.

-Osoko bilkurak iragarri ditugu, gaien zerrenda jakinaraziz eta grabatu ditugu saioak interneten ipiniz auzokide guztiek ezagutu ditzaten. -Web orrialde berria. Eduki gehiagorekin eta parte hartzerako bideak eskaintzen dituena. -Sare sozialak erabiliz eta Prentsa Plana sortuz.

PSE-EErekin - Udala funtzionatzeko akordioa lortu genuen. Udal Batzordeak, Mankomunitatea, Soldatak murriztu (%25 inguru gutxiago), dietak ere murriztu,… - Tasak, zergak, onura fiskalak,… Adostasun ugari aurrera atera ditugu. - Sopelako Hondakinen Kontseilua. Sorrera adostu genuen hondakinen inguruko jarraipenak eta proposamenak lantzeko. Oso interesgarria. - Emakume, Gizarte Zerbitzuak, Ingurumena,… Hainbat mozio eta diskurtso adostu ditugu. Baina PNVk eta PSE-EEk erabaki bat hartuta zuten bai Bizkaian eta baita Elkarte Autonomo osoan ere: EHBILDU higatu, hauteskundeen ostean batera gobernatzeko. Nabaria izan da. EHBILDUk akordioak, beti bilatu ditu.

-Auzokideen parte hartzea bultzatzeko guneak sortu ditugu. Skate pista, fracking, Sopelako Hondakinen Kontseilua, argiteria berriztatzeko inkestak, Urdulizko Ospitalerako sarrerak, Plan Orokorra, Erdigunearen berrantolaketa, Jai Batzordeak,… EHUrekin hitzarmena parte hartzea hobetzeko -Bulegoak zabalik, auzokideekin etengabeko harremana. Bai Alkatesa zein gainontzeko zinegotziek telefonoak eta emailak beti piztuta eraman ditugu. Erantzun eta informatu dugu. Asteazkenero auzokideekin egon gara,… batzarrak eta elkarrizketak behar izan denean.

Sopela feministarekin bat! Betiko itxurakeriatik ateratzeko ahalegina egin dugu, herrian dauden eragile feministei protagonismoa emanez. Ekintzak:

Soldatak, batzordeak, dietak,... murriztu ditugu - %25 inguru gutxitu ditugu. EAJk aurka bozkatu zuen. PSErekin adostuta. -Batzordeak ere gutxitu genituen, dietak murrizten. Guk dietak gehiago murriztu nahi genituen. Oposizioak ez du gehiago murriztu nahi izan.

-Biolentzia matxistaren aurkako ekimen kulturalak. Feminismoa toki orotan landuz! -Azaroak 25 eta Martxoak 8: Programazioa indartu egin da. Emakume Taldeen parte hartzearekin perfil feminista eta erreibindikatiboa indartu egin da. -Auto-defentsarako ikastaroak. Neska gazteekin batera sortutako ekimena. -Emakume gazteak pairatzen dituzten desberdintasunei buruzko diagnostikoa -Talde feministek egindako salaketei eta mobilizazioei etengabeko babesa eta atxikimendua.


3

sopelako

-Kirolean emakumearen parte hartzea nabarmendu dugu. -Nire gorputza nire erabakia bertso paper lehiaketa

Estalkia: Eginda egon behar zen. Egin behar zuen enpresak sopeloztarrei adarra jo nahi izan die. Prezio bat eskaini zuen eta gero gehiago kobratu nahi zuen. Planto egin genuen. Hasierako dirua nahikoa zen estalkia egiteko. Estilo zaharrari aukerarik ez. Esleipen prozesu berria amaitzear dago. Laster eginda.

-Aborto legearen aurkako mozioa. -Sertutxaren plazaren birmoldaketa. -Emakumearen JABEKUNTZA ESKOLA abian ipini dugu. Proiektu aintzindaria martxan dago.

Proiektuak gauzatuz eta Udal Zerbitzuak hobetzen BILDU Alkatetzara heltzerakoan zabaldu zuten lehenengo ideia hau izan zen: Izua. “ez dakite kudeatzen, zerbitzurik gabe geratuko gara…” Bi urte pasata errealitateak barregarri utzi ditu. Sopelan lehengo zerbitzuak baino gehiago ditugu, hobeto kudeatuta eta diruak ganoraz gastatuta.

- Gernika Plaza. Alde peatonala baina ibilgailuek abiadura motelean sartzeko aukerarekin. Argazkia 11: Gernika Plaza oinezkoentzat -Igerilekuen tenperatura kudeatzen duen makinaren konponketa. Uraren tenperaturaren inguruko kexak konponduta. -Udal marka bateratu eta berritu. Asko eta ezberdinak zeuden indarrean. Anabasa. - Argiteriaren kableen lapurketak sahiesteko sistema ipini dugu.

Haur parkeak

Ekintzak:

-Parkeen erabateko berrikuntzak Arriateran, Lizarren, Sopelmar eta Urgitxietan. Parkeen eskaintza %83ª handitu da.

-Sopelbus: Urte osoan mantentzeko apustu garbia egin dugu. Defizitarioa bada ere eskaintzen duen zerbitzua lehenetsi dugu. Gero eta auzokide gehiagok erabiltzen du.

-Zipiriñen umeentzako jolastoki -Sopelmarreko biribilgunea berritu da.

berria ipini zen. Aspaldiko eskakizuna zen.

-Jubilatuen etxean lanak egin dira. Aspaldidanik zain zeuden.

-Beste haur parkeen mantenua. Azken lanak Jauregizar Plazan izan dira.

-Espaloien eta errepideen etengabeko mantenua.

-2015eko Aurrekontuan 146.000 euro proposatu genituen beste parkeen mantenurako (Gernika, Errekagane, Artaza,…) eta parke bat estaltzeko aukera gauzatzeko. PNV-PSE-PPk aurka bozkatu zuten.

-Arrietara eta Barinatxe hondartzetako komunen konponketa. -Iberreko igogailua. Auzokideek proposatuta. Ezker Batuak Udalera eraman zuen. Alderdi guztiok onartu genuen. 2008ko aurrekontuetan onartu zen. 2011an, BILDU Alkatetzan sartu ginenean panorama hau topatu genuen: Aurrekontu batzuk (eskailerak, igogailua,…) eskatuta zeuden. Gehiagorik ez! BILDUk bi urtetan proiektua martxan ipini du, Eusko Jaurlaritzarekin negoziatu du. Gauzatu du. Larrabasterrako auzokideek igogailua dute. Argazkia 8: Iberre igogailua -Pasarela. Egitasmo hau 2003tik saldu digute. 8 urtez ez zuten gauzatu. Errepidea pasatzeko zerbait egin behar zen baina pasarelaren inpaktua handia zen. Alkatetzan sartu ginenean panorama hau topatu genuen: Proiektua eginda eta diru partida gordeta. Ez zegoen ezer gestionatuta. Konpromiso bat zegoen Bareñorekin batera egiteko. Alde guztiak aztertu eta gero aurrera jo genuen. Atzerapenik gabe eginda! Batzuk 8 urte baino gehiago hitz egiten egon eta gero… Argazkia 9: pasarela -Padel pistak. Proiektu zaharra eta alderdi guztiok betidanik bultzatu duguna. Alkatetzan sartu ginenean panorama hau topatu genuen: Urkon egiteko ideia zegoen. Hori kudeatzen hasi bezain pronto, ohartu ginen Urkon egitea ez zela posible uholdeen gunea delako. Legeak debekatzen zuen. Batzuk ez ziren enteratu, omen. Gauzak horrela, alternatibak bilatu genituen. Kiroldegiaren ondoan kokatu genituen. Egun eginda daude eta martxan.

-Parkeak estaltzeko eskaera: Bat gatoz eskaera horrekin. Baina zama batetik abiatzen gara. EAJren azken Alkatetzan Jauregizar Plazaren beheko aldea oso era kaxkarrean estali zuten diru pila bat alferrik gastatuta.

Enplegua -Udal Enplegua: Ez dugu inolako murrizketarik egin! Teknikoki ezinezkoa zelako denboraldi batez Elkarkidetzaren ekarpena ordaintzeari utzi egin genion. Egun ordaintzen ari da! -Zerbitzuak eta enplegu publikoa mantendu dugu. -Udal lan poltsak eratu dira, jende guztiak eskubide berbera edukiko duela bermatuz. -Hondartzetako zaintza: Langabezian zeuden hamarka auzokide udalak zuzenenan kontratatu ditu -Udalarentzat lan egiten duten enpresei herriko langabetuak kontratatzeko eskaera eta bultzada etengabe landu dugu. -Lorategietako zaintza egiten duen enpresa Sopelako auzokideekin osatuta dago. Kontratua luzatu diegu legeak markatzen duen mugaraino. -ASKOLAN, Sopelako langabetuen elkartearekin, akordioa egin dugu Sopelako igerilekuen taberna kudea dezaten.


4

sopelako

Udal langileak “Sopela zaharra” 30 urte hauetan interes konkretu eta pertsonal batzuen arabera eraiki da. Guk ez ditugu interes horiek babestuko. Azkenean, akordioak lortu ditugu. Hona hemen gure jardueraren laburpena. Ekintzak: -Lan erreforma guztiei aurre egiteko borondate irmoa eduki dugu. Udal langileek eskubide legitimo guztiak bermatuta dituzte. -Eskubide mantentzearekin batera, egon diren beste gehiegizko “lan baldintzak” ezabatu ditugu. Negoziatu dugu, baina marra gorriak ondo jarrita. Eskubide guztiak bai, baina gehiegikeriarik ez! -“Sopela Zaharraren” partaidea izan den sindikalismo zaharrak eta EAJren herriko buruzagitzak konfrontazioa bilatu dute. Herriari informazio guztia helarazi diogu, gezurrezko mezu orokorretan ezkutatu nahi zituzten edukiak auzokide guztiei helaraziz. -Lanpostuen zerrenda egokitu dugu, zegoen ganora eta eraginkortasuna falta zuzenduz saiatzen. Interes pertsonalak alboratzeko lehenengo eta ezinbesteko urratsa da. PNVPPSE aliantzak kontra egin du. Asko egiteke. -Langileentzako ordutegiaren kontrola egiteko sistema indarrean ipini dugu.

Udaltzaingoa -Udaltzaingoan, zerbitzua antolatzeko eta zeuden desfaseak zuzentzeko neurriak hartu ditugu. Herritarrok jazarpen kanpaina onartezina pairatu behar izan genuen. Lan baldintza onartezinak eta urteetan onartutako bizioak udaltzain batzuk mantendu nahi zituzten. Azkenean, akordioa sinatu da eta eskubideak mantendu dira, gehiegikeriak desagerraraziz. -Polizia eredu berria martxan ipini nahi izan dugu. Udaltzaingoak kaleetatik ibiltzen, gertu, komisariatik kanpo, auzoetatik ere agertuz. -Udaltzainen identifikazioa errazteko zenbakia agerian ipini genuen, ... -Zoritxarrez, udaltzain batzuek jarrera errepresiboa mantendu dute eta jazarpen politiko zein pertsonala garatuz, hainbat arazo sortu dituzte. Espero dezagun desagertuz joatea. Inoiz ez ditugu onartuko. - Bi ibilgailu berri eta egoitzaren konponketak. -Txanda bakoitzean udaltzainen gutxienezko kopurua ziurtatu. EHBILDu heldu arte, askotan udaltzain bakarra zegoen komisaldegian. -Urteetan utzitako ibilgailuak kaletik kentzeko agindua eman eta bete.

Sopela sostengarriagoa -Uda garaian hondartzan erabiltzen zen ur kopuruaren murrizketa (8 litroetatik 3 litroetara pertsona bakoitzeko.) -Hondartzan biltzen den zabor kopurua ere jaitsi da eta birziklapena hobetu da. -Herriko argien sarea berritzen ari gara. Energia gutxiago kontsumituz, dirua aurreztuz, Sopela jasangarriagoa eraikiz .

Bidegorriak. Sarea handitzen eta hobetzen -Dagoeneko ikastolarako bidegorria desblokeatuta dago. Urtea amaitu baino lehenago eginda. -Atxabiribilgo bidegorria ere martxan. Inguruko auzokideekin batera diseinatuta. Modu berriak eta lasaiagoak ingurutik ibiltzeko. -Sopela txirringaz ibili ahal izateko plana aurreratuta dago. Orain garatu eta aurrekontuaren inguruan akordioak lortu behar ditugu. Ia oposizioak bat egiten duen.

Hondakinen bilketa -Konpostajea bultzatzeko neurriak hartu dira eta dendetan papera atez ate hartzeko aukera eskaini genuen. Berriro indartu eta jarraipena eman behar diogu. -Edukiontzi berriak kokatu dira etxeko olioa, arropa eta bestelakoak jasotzeko. -Bosgarren edukiontzia ipini da udal osoko bilkurak horrela agindu zuelako, EAJren mozioari kasu eginez. Emaitzak oso txarrak dira. %16 baino ez dugu birziklatzen. Askotan, bildutakoaren kalitate txarra dela medio errauskailura joan da. -Hondakinak Kudeatzeko Kontseilua sortu da. Hortik ondorioak eta erabakiak hartzeko proposamenak aterako dira. Argazkia 23: edukiontzien pegata SHK -Euskal Herriko esperientzia ezberdinak ezagutzeko birak antolatu dira. -Ikerketa serio bat eskatu da hartu beharreko neurri berriak ondo kokatzeko. -Kaleko ekintzak programatu ditugu Sopela jasangarriagoa guztion artean sortzeko. Tupper kalera!, Jaiak hondakinik gabe (berriro erabiltzeko platerak eta edalontziak,…

Mugikortasun jasangarria eta segurua -EHUra joateko autobus linea berria eskatu genuen. Diputazioak ez zuen onartu. Gure ikasleek eta irakasleek merezi eta behar zuten. Duela gutxi onartu dute. Bazen garaia!. -Diputazioari errepide foraletan segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko eskaera luzatu diegu. Diputazioak egiten duen kudeaketa hobetu behar da. -Larrabasterran semaforo berri bat kokatzeko borroka. Auzokideek eskatuta, Diputazioak eta oposizioak askotan geldituta,… azkenean ipinita dago. -Semaforoen oinezkoentzako tartea luzatu. Aspaldiko eskaera zen. -Arriatera eta Sopelmarrera heltzeko BIZKAIBUSi egindako eskaera.

Ama lurra zainduz! -Fracking ez!. Sopelako Udalak eraso honi ezetz esan dio. Informatu dugu, mobilizatu gara eta herri plataforma bat osatzeko deia egin dugu. Mozioak onartuta eta seinaleak jarrita.


5

sopelako

-GAROÑA ITXI!. Mozioa aurkeztu genuen eta onartu zen. -Urko berreskuratuz! Larrabasterrako eremu berde hau irizpide ekologikoekin berreskuratu dugu. Izan zena berriro izango da guztion gozamenerako. -Parkina egiteko orduan, lur soroak trukatu genituen zuhaiztiak babesteko. Edozein moduan eraikitzeari amaiera eman nahi diogu.

Politika ekonomikoa eta fiskala: oreka, seriotasuna eta progresibitatea

-Gida baimena euskaraz ateratzeko diru laguntzak. -Euskararen astea: programazioa indartu dugu, folklorismo hutsetik aldenduz eta euskararen aldeko aldarrikapen sendoan arreta jarriz. -AITXU! Elkarteak bultzatuta eta SERVIOCIO enpresarekin batera, udal kiroldegiko areto ekintzetan, lehenengo aldiz, aukera egon da kirola euskaraz egiteko. Orain arte ez zen posiblea. Orain, AITXU! eta SERVIOCIOrekin batera, euskararentzat tokia lortu nahi dugu. Oztopoak eta inertziak oso handiak dira. -Futbolean Oinarritik Euskaraz. Koikiliren fundazioak gidatzen duen programa bat da. Beste urrats berri bat euskaraz bizi ahal izateko. -Kontseiluak antolatutako ekimen guztiekin bat egin dugu. “Euskaraz bizi nahi dut” kanpaina herrian landu genuen.

Udalaren egoera ekonomikoa txarra ez bazen ere, egia da bankuekiko mailegu garrantzitsua zegoela eta gainera Diputaziotik jaso genuen dirua dezente murriztu dela.

-1. aldiz Sopelako Alkateak KORRIKAN parte hartu zuen.

Ekintzak

-2013-2017 udal barruko euskararen erabilerako plana. PNV-PP-PSEek geroago oztopatu dute udal plantilla honen arabera egokitzeko erabakiak. Aurka bozkatu dute.

-OHZ ez ordaintzeko batzuek zeukaten “zortea” bukatu da. Auditoria bat enkargatu genuen eta 20 urtez zegoen diskriminazio fiskalarekin amaitu genuen. -Udala askoz saneatuagoa dago. Bankuekin EAJk utzi zuen 700.000 euroko zorra kendu dugu! Eta Diputazioari itzuli beharreko beste 600.000 euroko zorra ere kitatuta!

-“Sopela.eus” domeinua lortu. Bizkaian lehenengotarikoak. Euskararen normalizazioan garrantzitsua. -Sopelan literaturaz solasean zikloa lehen mailako idazleen parte hartzearekin. -Mintzodromoa 2014ean lehendabiziz.

-Inbertsioak hobeto neurtu ditugu. -Kontratuen politikan erabateko aldaketa inplementatu dugu. Aurrekontu gehiago eskatuz, aukera onak eskuratu ditugu.

Agenda kulturala kalitatezkoa!

-Kontratu txiki asko elkartuz, aukera ekonomiko hobeak lortu ditugu zerbitzuen kalitatea bermatuz.

Kalitatezko eskaintza agerikoa da. Euskal Herrian ekoizten den programazioari lehentasuna emateko hautua egin dugu. Eskualdean erreferentzia bihurtu garela esan dezakegu. Kulturan inbertsioa egitea politika aurrerakoia egitea da.

-Tasak eta zergekin bi ardatz izan ditugu. Igoerak KPIren ingurukoak izatea eta progresibitatea aplikatzeko ahalegina egitea, kotxeekin bezala: garestienak eta motor hadiagoak dituztenak gehiago ordainduko dute. Askotan EAJk aurkako jarrera gogorra mantendu du.

Gainera argi izan dugu euskarak lehen mailako presentzia eduki behar zuela. -Elkarteen gida eguneratu da.

-Hainbat arautegi garatu ditugu onura fiskalak gauzatu ahal izateko. IBI, zaramak,….

Euskara. Erabilpena helburu! Sopelan euskararen osasuna kezkatzeko modukoa da. Baina beste aldetik, zorte handia dugu. Herrian euskararen aldeko herri mugimenduak etengabeko lana egin du. Aurreko legealdiak utzitako panorama etsigarria izan da: Programazioetan, umeentzat ez ezik, euskara bigarren mailako hizkuntza, kirolean tokirik ez, kiroldegian zero, erabilpenaren inguruan lanketa egiteko Mankomunitatean murrizketak egin dituzte eta teknikari bat gutxiago dugu,... Ekintzak:

-Kurtzio Kultur Etxea asteburuetan ere zabaldu, nagusientzat eta txikientzat eskaintza ugarituz. Kurtzio biziberritu dugu. - Kurtzion tailer berriak eskaini dira. Adin guztientzat. Autoestima, argazkigintza, antzerkia, tango, antzerkia, umeentzako artea, bitxigintza,… -Zine zikloak kultur etxean, euskararen eskaintza bermatuz eta genero ikuspegia landuz. -Antzerkiaren aldeko apustua. Bai erdaraz eta baita euskaraz ere. -Umeentzako Euskarazko ikuskizunak bultzatu ditugu, hezkidetzan eta kulturaniztasunean oinarrituta. Pailazoez gain, dantzak, antzerkia, umeentzako musika, ipuin kontalariak, zinea, opera umeentzat… programatu ditugu,….

-Teknologia berrietan oinarrituta gazteentzako jokoak euskaraz banatu dira. -Lehenengo aldiz Kurtzioko Kultur Etxean programatzen ziren tailerren eskaintzan, ikastaroak euskaraz eskaini ziren. -Herriaren izena SOPELA. Hau ez da izan gure proposamena baina denbora eta ahalegin handiak inbertitu ditugu Euskaltzaindiak aspaldian erabakitako irizpidea errespeta dadin. Azkenean, EUSKALTZAINDIA eta EUSKARA garaile!. Euskaraz bada, SOPELA!

-Musika Jaialdiak: Jaietan, Urtean zehar, “Sopela Munduan, Mundua Sopelan” jaialdia,… kalitatezko programazioa. Argazkia 33: Asturies -Euskal sortzaileentzat ateak zabalik. Aukera merezi dute eta! -Ludoteka indartu dugu eta sasoi batzuetan ordutegi bereziak martxan ipini ditugu.


6

sopelako

Ekintzak:

-Lehenengo aldiz ere, Bizkaiko Bertsolarien txapelketaren kanporaketa bat Sopelan ospatu zen.

-Inauteriak indartu koadrilei protagonismo emanez.

-“Sopela munduan, Mundua Sopelan” izeneko jaialdia herrien arteko harremanak eta ezagutza sustatzeko.

-Jai Batzordeari protagonismo osoa. Emaitza: Inoiz ez bezalako jai parte hartzaileak lortu ditugu. Sopelako jaiak erreferentzialak dira ingu-

Kirola etengabe bultzatuz ruko herri askotan. -Azkenean skate pista eraikitzeko urrats guztiak eman dira. Aspaldiko ametsa errealitatea izango da. -Lehenengo aldiz txikien I. DUATLOIA ospatu genuen. Bi urte daramatzagu eta arrakasta itzela da. Zorionak guztioi! -Euskal Herriko surf txapelketaren ospakizuna. Itsasoa eta lurraldetasuna eskutik ibili ziren. -Surf ASP goi mailako txapelketa Sopelara etorri zen. Surf munduan hitzordu garrantzitsua.

-Sopelako jaien abestia sortu da. -Jaiak, txosnak, herriko tabernak, denak garaile atera dira. -“Sopel&dub” lip dub lehiaketa

Enplegua, komertzioa, turismoa,.. etengabeko urratsak Urte gogorrak izan dira eta badira. Udalak oso egoera zaila bizi izan du eta gainera langabeziari aurre egiteko dituen aukerak oso murritzak dira. Baina horretan ere gure urratsak eman ditugu.

-Sopela Surfaren munduko egutegian sartzeko lan sostengatua egin dugu. -Kirol elkarteekin harreman sendoa eta sostengatua mantendu dugu, fruitu ugari lortuz: skate indor, skate, eguna, longskate jaitsiera, airezko inauteriak, duatloi txikia, Txingen desafioa, kosta trail, herri krosa,... .

Gure nagusiak zaintzen

Turismoan arreta berezia ipini dugu, duen gaitasun ekonomikoa garatu ahal izateko. Dendari eta tabernariekin ere gure esku egon dena egin dugu. Ekintzak:

Gure nagusiak arretaz eta mimo handiarekin zaintzeko hautua egin dugu. Sopelan duten elkartearekin aldiroko hartu emanak izan ditugu. Ekintzak: -Nagusien etxean podologiaren zerbitzua martxan ipini da.

-Langabezian zeuden auzokideak zuzenean kontratu ditugu hondartzeko komunen garbiketa eta mantenua egiteko. Kontratazio zuzena eta lan baldintza duinak mantentzeko urrats garrantzitsua. -LAN POLTSAK sortu ditugu gardentasun osoarekin. Euskaltegirako, Lanak egiteko,...

-Instalakuntzen hobekuntza. - Haien autogestioa errespetatu dugu.

Sexu askatasnaren alde konplexurik gabe Gai honetan aurrera pausuak eman ditugu. Naturaltasun osoarekin Sopelako bizitza kulturalean, instituzionalean, zein sozialean aldarrikapen hauek presente egon dira. Bazen garaia! -Bilboko ZINEGOAK gay-lesbo-trans zine jaialdia Kurtzio Kultur Etxean egon zen. -Maiatzaren 17an ospatzen den homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako egunarekin bat egin genuen. Mozioa onartu zen. -Ekainaren 28an, gay harrotasunaren egunarekin bat egin genuen eta Udalak egun honen aldeko mozio bat onartu zuen.

Jai herrikoiak: herriaren indarraren erakusle Parte hartzearen filosofia garatuz, Sopelako JAI BATZORDEAri protagonismo osoa eman diogu jaiak antolatzeko orduan. Emaitzak begi bistan daude. Jaiak irauli egin dira. Zorionak guztioi!

-Herriko langabetuei deskontuak eskaini dizkiegu kiroldegian sartzeko eta beste zerbitzuak eskuratzeko. -Turismoak gora egin du. Ideia berriak ditugu. Karabanentzako aparkalekua, kanpaina berezituak, gazteentzako aterpea, … Turismoa iraunkorra garatzeko asmoa dugu. -WEB orri berria turismoa erakartzeko. -Bilbo Turismoarekin hitzarmena Sopelako hondartzak bultzatzeko eta ezagutarazteko. -Herrian erosteko kanpainak burutu ditugu. Diru aurrekontua herriko dendetan erosketak egiteagatik jarri dugu, herriko dendetan ere gera dadin. -Sopelako Arrietara Hondartza. Europako kalitate gorenaren egiaztagiria lortu da. -“Sopela pintxoz pintxo” eta “Larrabasterrako pintxo pote” ekimenak martxan. -Tabernen terraza eta mahaiak kalean ipintzeko arautegia berriztatu da. Auzokide guztion eskubideak eta ostalaritzaren garapena uztartzeko arautegi berria martxan. -Sopela “Kosta fest”. Surf, kultura eta ingurumena elkartu, Sopelako bultzada ekonomikoa bilatuz.


7

sopelako

-Larrabasterran BBKren bulegoa mantentzeko eskaera ofiziala egin genuen.

epaitutakoen askatasuna eskatuz eta HERRIRAren aurkako sarekada salatuz.

-Denden belaunaldiz belaunaldiko transmisioa bermatzeko programa. Aro politiko berriarekin konprometituta gaude. -PERCO: merkataritzaren egoera aztertzeko programa. Euskal Herriaren aldeko aldarrikapen guztiekin bat egin dugu.

Hirigintza eta etxebizitza:ostopoz beteriko bidean aurrera eginez

Biolentzia mota guztiak egungo agertokitik ateratzeko eskaera ozena egin dugu. Aro politiko berrian jendartearen protagonismoa eta aktibazioa bilatzen dugu.

Muga oso handiak topatu ditugu. EAJk utzitako politika desegitea ez da erraza, bere atzetik duen burokrazia eta babes juridikoa dela medio. Hala eta guztiz ere, BILDUk babespeko eta alokairuzko etxebizitzak bizkortzeko urratsak eman ditu. Datu bat: EAJk 30 urtetan, babespeko 70 etxebizitza egin ditu. BILDUk, 2 urtetan, 91 martxan eta alokairuzko beste 28 oso aurreratuta daude.

Sopela ezkerretik eraikiz -Lan istripuetan hildako sopeloztarrak gogoan. 2010ean hiru auzokide hil ziren. Ekitaldia bultzatu genuen eta oroigarria ipini dugu. -Kaleratzeen aurkako mozioa onartu genuen eta hori garatzeko protokolo bat definitu dugu.

Ekintzak: -Asu eta Bareñoko babes ofizialeko 143 etxebizitzen tramitazioa eta eraikitzen hastea, nahiz eta arazo administratiboak egon eta hainbat atzerapenak pairatu etxebizitzeen proiektua hobetzeko burututako aldaketengatik. -HAPO egiteko aholkularitza kontseilua martxan dago. Jendearen parte hartzea bermatu nahi dugu. HAPO oso gauza inportantea da 17 zinegotzien esku uzteko.

Espainaren jazarpen etengabeariaurre eginez Espainiar Banderarekin hasi…

-Abaro eremuaren inguruko hitzarmena. Hitzarmen garrantzitsua jabeen, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artean. Iberre institutoa zabaltzeko aukera ahalbideratzen duen hitzarmena da. Beste herriekiko elkartasuna eta harremanak sustatu ditugu. Kooperazioan sakondu dugu.

Herrien arteko elkartasuna -Sahara. DORA herriarekin dugun lankidetza garatu dugu eta gainera politikoki ere Saharar herriarekiko elkartasun politikoa adierazi dugu. Land Rover bat bidali genuen. Nicaragua. Lankidetza proiektu bat aurrera atera zen.

30 urte udaletxean Espainiako banderarik gabe egon eta gero, BILDUren alkatea sartu bezain pronto espainiar bandera ipintzeko mehatxua heldu zen. PP alderdiak eta Estatuak BILDU zatitu nahi zuten. Espainiar bandera ipintzeari uko eginez gero, inhabilitazioari bidea emango zioten eta udalen indar korrelazioak aldatuko lirateke. EAJri elkarrekin erantzuteko gonbidapena luzatu genion. Hau ez da BILDUren edo EAJren afera, Euskal Herriarena baizik. - EAJk errefusatu zuen aurka egitea. Udal osoko bilkuran aurkeztu zen mozioari, ezetza eman zioten PSE eta PP alderdiekin bat eginez. EAJ alderdiak PSE eta PP alderdiekin batera bozkatzerakoan, Sopelako Udalak ez du espainiar banderaren inposaketa errefusatu. Ondorioz, salaketa hainbat ekimen ezin izan dira gauzatu (pankarta balkoian, zigilua inprimakietan, mobilizazioak,…)

Born to learn jaialdiarekin bat. Tanzaniari buruz. Israelek Gazaren aurka egindako sarraskia salatzeko Mozioa. Kataluniako eta Eskoziako herriek martxan ipini dituzten prozesu demokratikoekin bat egin dugu.

Gatazkaren konponbidearekin konprometitua Presoen eskubideen aldeko mozioak sartu ditugu. Auzokideak motiborik gabe jazarpena eta atxiloketak pairatu dituztenean ere salaketa instituzionala planteatu dugu.

Gure ustez akats negargarria eta zuzendu beharrekoa da. Horretarako beti prest egongo gara. …Presoen eskubideekin jarraitu… -Mobilizazioak deitu ditugu. Estatuko abokatuak ere mehatxatu gintuen eta jaietako kalejira bat debekatu zuen. -Presoen senideei udalak dispertsioari aurre egiteko ematen dizkie laguntza ekonomikoak errekurrituta daude. BILDU heldu eta errekurritu dituzte. Adierazgarria. -Mozioak etengabe aurkeztu ditugu. Lupaz begiratzen ari dira. …eta lan arloan sartuz.

Batzuetan aurrera atera dira eta beste batzuetan EAJk, PSE eta PPrekin lerrokatuz, atzera bota ditu. Sakabanaketa amaitu, Parot doktrina eten, preso gaixoak etxera, … onartutako mozioen edukiak dira. Horretaz gain Udal Gobernu Taldeak argi utzi du bere jarrera Bateragune auzian

-Espainiatik etorritako ofentsiba neoliberala saihesteko BILDUren Udal Gobernu Taldeak hainbat bide jorratu ditu. -Ez dugu zerbitzu publikoetan murrizketarik egin. Kontratazio zuzenak eta beste erabakiak hartu ditugu. Argazkia 52: Greba Orokorra manifa


8

sopelako

Kudeaketa oparoa aldaketa abian jartzeko. Hona hemen adibideak begibistan

Profile for Bildu Sopela

Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz  

4 Urteko Balantzea, Sopela Berria Martxan da

Balantzea 2011 2014 egunkaria euskaraz  

4 Urteko Balantzea, Sopela Berria Martxan da

Advertisement