Page 1

Egungo udal gobernuaren aurrekontu-proiektua aztertu ondoren, eta proiektu horren aurkezpen datak kontutan hartuta, Sopelako EH Bilduk aurrekontu horien eztabaidarako denbora gehiago behar duela adierazten du, eta ondorioz, urtarrileko osoko bilkuran bozkatua izan dadin eskatzen du. Hala ere, jakinik udal gobernuak aurrekontuen proposamena abenduko osoko bilkuran aurkeztu nahi duela, Sopelako EH Bilduk honako proposamena aurkezten du, 2017an aurrekontuei begira adostasun batera heldu eta udal-kudeaketa errazteko asmoarekin, sopeloztar guztien ongizatearen alde. Agiri hau, udal ordezkapena duten talde guztiei bidaliko diegu. EH Bilduk beharrezkotzat jotzen du: 1.- 2017ko aurrekontuetan, agiri honetan proposatzen diren neurriak sartzea, alor kontablean nahiz aurrekontuaren memorian (2017an zehar neurri horiek garatuak izateko asmoarekin, aurrekontuetan zuzenketak sartuz edo altxortegi soberakinak erabiliz). 2.- Udalaren osoko bilkuran, 2017ko aurrekontuen bozkaketa egin baino lehen, proposatutako neurrien partida ekonomikoen inguruan ezezik, neurri horiek gauzatzeko epeak, edukiak eta bestelako alorrak adostu nahi ditugu. 3.- Udaleko elkarteen diru-laguntzei dagokienez, 2017ko lehen hiruhilekoan Ogasun Batzordean dirulaguntza horien ordainketak zelan aurreratu erabakiko da. Hiru puntu hauen inguruan adostasun batera heltzen bagara, EH Bildu 2017ko aurrekontuen onarpena erraztuko du. Bestelako gaietan, Sopelako EH Bilduk udal gobernuarekiko inolako aurre-hitzarmen gabe jardungo du. Aurrekontuei begira hitzarmen bat lortzen baldin bada, aurrekontuen kudeaketa publikoa hitzarmenaren sinatzaileen artean gauzatuko da. Aurrekontuetan agertu beharreko gaiak: 1.- Kultur Gune Berria: 25.000 euro aplikatuko dira ikerketa bat egiteko (azpiegiturak, espazioak, beharrak...), 5.2. zonaldean kultur gune berri bat eraikitzeko asmoarekin. Ikerketa hori prozesu parte-hartzaile baten bitartez gauzatuko da eta prozesu horretan herriko kultur eta kirol elkarteek nahiz koadrilek parte hartuko dute. 2.- Liburutegiaren kultur eraikina: “ekintzak udal eraikinetanâ€? izeneko 07-920-62201 partida erabiliko da liburutegiaren eraikina segurtasun arauetara moldatzeko. Eraikin honen erabilera, aurreko puntuan jasotakoaren arabera garatuko da. 3.- Etxebizitzen alokairurako eta etxebizitza hutsen erabilerako laguntzak: 40.000 euro erabiliko dira etxebizitzak alokatzeko laguntza gisa. Laguntza hori batez ere gazteei bideratuta egongo da, haien emantzipazioa ahalbideratzeko. Laguntzaren eskatzaileek eta etxebizitza hutsek bete beharreko betekizunak martxoaren 31a baino lehen adostuko dira udalaren osoko bilkuran. Horrez gain, 15.000 euroko partida bat erabiliko da ikerketa bat egiteko, hutsik dauden etxebizitzak identifikatzeko eta jabeekin kontaktatzeko, etxebizitza horiek aloka ditzaten. 4.- AMPA ZipiriĂąe: ZipiriĂąeko gurasoen elkarteari eman beharreko laguntza 16.000 eurotakoa izango da.


Kontutan hartuta gurasoen elkarteak gurasoen kuoten bitartez 2 urteko gelen heziketa-laguntzaileen lana ordaintzen dutela, 2017ko lehen hiruhilekoan gai hori aztertzeko (hau da, laguntzaileen lana finantzatzeko alternatibak aztertzeko), Kultura, Euskara eta Hezkuntza Batzorde berezi bat jarriko da martxan. Batzorde horretara guraso elkartea gonbidatuko da. 5.- Euskara: sopeloztarren artean hizkuntzaren erabilera sustatzeko Euskararen normalkuntzarako plan integrala proposatzen dugu. 25.000 euroko aurrekontu esleipena erabiliko da, honako partidetatik eratorria: 02-33522612 Euskaraz atseginez; 02-335-22615 Erabilera plana; Aitxu taldeak jasotzen zuen finantzazioa (02-33048102). Normalkuntza helburu, ekintza zehatzak Kultura, Euskara eta Hezkuntza Komisioan zehaztuko dira, adostasunez, 2017. urteko lehen hiruhilekoan. 6.- Erdigunea eta Jauregizar Plaza, bere osotasunean edo partzialki, oinezkoentzako gune gisa bihurtzea: Akilino Arriolaren espaloiak zabalduko dira, Udaletxeko plazatik Zipiriùeko Eskolaren sarreraino. Ekimen honetan, joan den legegintzaldian onartutako proiektua (HiriDunak enpresarena) eta egungo legegintzaldian onartutakoa (Liber enpresa) kontutan hartuko dira. 2017an Jauregizar Plazaren zabalkundea eta birmoldaketa gauzatuko da eta horretarako, EH Bilduk proposatutako proiektua kontutan hartuko da, bere eztabaidarako. 7.- Ikastolarako bidegorria: 414.602,41 euro aplikatuko dira eta obrak 2017ko bigarren sehilekoa baino lehen hasiko dira. 8.- Urkoren berritzea: kirol instalazioak berritzeko aurreikusita dagoen dirua kontutan hartuta, 04-341-48000 partidatik 30.000 euro erabiliko dira Urkoko aisialdirako gunea berritzeko. Urkoko instalazio guztien obren egutegia, kirol taldeen zuzendaritzekin adostuko da. 9.- Haurren jolas parkeak berritzea eta estaltzea: 2015etik aurreikusita dagoen partida 2017an erabiliko da. Ezin da onartu partida hori gehiago atzeratzea. Informazio Batzordeetan adostuko da zein parke berritu eta estaliko diren eta horretarako, erabiltzaileen iritzia kontutan hartuko da (gurasoek estalkia aukeratuz eta umeek jolasak). 10.- Hiri hondakin solidoen bilketa selektiboa: bilketaren emaitzak hobetzeko asmoarekin eta Sopelako birziklatze tasa handitzeko helburuarekin, 20.000 euroko partida bat erabiliko da (07-170-22712 partida), SOPELAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA SELEKTIBOA izeneko azterketaren bigarren fasea abian jartzeko. Azterketa hori SPORA izeneko enpresak aurkeztu zuen 2015eko apirilean eta hondakin organikoen edukiontzi itxiaren eta gainontzeko hondakinen edukiontzietan txartela elektronikoaren erabilera aztertzea zuen helburu. 11.- Trafiko arazoak zuzentzeko ekimenak: Urdulizeko ospitalaren eta Berangoko merkatal-zentroaren irekieraren aurrean, 2016ko martxoko plenoan onartutakoa kontutan hartuko da, eta ondorioz, 20.000₏ko partida bat erabiliko da prozesu parte-hartzaile bat abian jartzeko, sopeloztarrei trafiko arazoen inguruko informazio guztia emanez eta alternatiba desberdinen inguruko eztabaida piztuz. 12.- Kale, espaloi eta kaleko altzarien berritzea: Hirigintza, Etxebizitza, Obrak eta Zerbitzuen komisioan 100.000 euroko partida (07-1532-21100) erabiliko da kale, espaloi eta kaleko altzarien konponketa, mantenua eta kontserbazioa gauzatzeko Sopela osoan zehar, auzo bakoitzaren beharren arabera (Larrabasterra, Arriatera, Kukullu‌) . 13.- Auzotarren parte-hartzea: esleitu gabeko 100.000 euroko partida, prozesu parte-hartzaile baten bitartez zehaztutako beharren arabera aplikatuko da. Prozesu horretan, nahi duten sopeloztarrek hartuko dute parte. Azken xedapena: honako hitzarmena sinatzen duten udal taldeek, hitzarmenaren jarraipena egiteko batzorde bat osatuko dute. Batzorde hori hiruhilean behin bilduko da Alkateak horrela deituta edo aparteko deialdi gisa beste alderdiren batek eskatuta. Sopelan, 2016ko abenduaren 26an

Akordio baterako bidean 2017 euskaraz  
Akordio baterako bidean 2017 euskaraz  
Advertisement