Page 1

Arrazoiak badaude. Autobusa jada! Santurtziko BILDUn herritarron ideia eta proposamenak biltzen ditugu, gureak egin eta horien alde lan egingo dugu Udaletxean egia bihurtu arte. Garraio publikoa bazter guztietara heltzea izan beharko litzateke erakunde publikoen eginbeharra Eta futbolzelaiak, Kuetos eskola guneak, zaharren egoitzak eta auzokideek aspaldidanik dihardute garraio publiko eske. Zonalde hau guztiz baztertuta dago eta Udaletxeak ez du konponbiderik eman nahi. Inoiz ez dute errealitate hau somatu, haientzat zonalde garrantzitsuagoak daude. Udaletxeak jakin badaki ehundaka pertsona mugitzen direla Kuetos eta El Villar-en egunero. Badaki Zaharren Egoitzako langileak, erabiltzaileak eta senitartekoak egunero joan behar dutela haraino. Badaki Kuetos eskola guneko irakasle eta ikasleak egunero joaten direla klasera. Badaki futbol zelaiko kirol instalazioetatik ere jendetza mugitzen dela. Eta badaki, nola ez, hemen ere auzokideak daudela, gainontzeko santurtziarrek dituzten eskubide berdinekin . Baina, antza, ez du konponbiderik eman nahi. Garraio publikoa bultzatuz eta bazter guztietara iritsiz, energia aurrezten dugu eta bide batez, eta ez da gutxi, errepidetik dagoen kotxe andana murrizten dugu, trafikoa gutxituz eta kaleak arinduz.

www.bildu.info/santurtzi

! i z t r u t n a S a r Zeu za es tu! r e i z t Santur

Eman botoa! Vota!


Autobusa El Villar  

Nuestra Señora de Begoña zaharren egoitzaraino autobus publlikoa jartzeko proposamena.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you