Page 1

Urte bete, hamaika ilusio

Aldaketa positiboa herritarrei esker, herritarrei begira Nueva gesti贸n, nueva Ordizia

bilduordizia


2 | bilduordizia

Kudeaketa berria

Herritarrei esker, herritarrei begira Urte bete pasa da Udal Gobernu berria osatu zenetik. Urte honetan BILDUren xedea Udalari azala eta mamia aldatzea izan da, hau da, lan egiteko moduak aldatzea eta asmo berriak gauzatzea. Eta beti garbi izanda ordiziarrekin eta ordiziarrentzat lan egin behar dugula. Horregatik, BILDUren aldaketa alkate eta zinegotziez gain, batez ere herritarrek eragin dute. Herritarrei zor dizkiegu Udalean bizi izaten ari garen aldaketak eta hobekuntzak. Urte betean egoera zailak ere bizi izan ditugu. Batzuk aurreko agintaldietatik jasotakoak (Majoriren arazoa, San Joanen kudeaketa, zerbitzu sozialetako gabeziak, Goieki, aurrekontu eta gastu kontrolatu gabea...). Beste batzuk berriak (finantza krisi egoerak eragindakoak, nagusiki). Baina guztiei ilusioz heldu diegu. Eta ilusio hori eta herria hobetzen joateko asmoak ez dizkizu zapuztuko ez krisiak, ez murrizketek, ezta oposizioaren arduragabekeriak ere. Urte beteko kudeaketa emankorra izan dugu. Orain, gainera, hobeto ezagutzen ditugu Ordiziaren beharrak eta aukerak. Horregatik BILDU hausnarketa estrategikoa ari da burutzen hurrengo urteetarako egitasmoak definitzen joateko. Ziur gaude garai zailak diren arren, herritarren babes eta elkarlanarekin etorkizunari begira nahi dugun Ordizia eraikiko dugula.

El cambio tranquilo

Nueva gestión, nueva Ordizia Un año de cambios substanciales en la forma y en los contenidos, gracias a la ciudadanía y para la ciudadanía. Hemos abierto realmente las puertas del Ayuntamiento y hemos habilitado mecanismos para una verdadera participación ciudadana. Prueba de ello son las comisiones, las asambleas de barrios, las jornadas específicas sobre las prioridades de las áreas, el proceso de Oiangu, las reuniones sobre Majori o el tema de las basuras. En cuanto a la gestión, por una parte hemos gestionado satisfactoriamente problemas derivados de la anterior legislatura, como por ejemplo Majori, San Joan y el almacén municipal. Por otra, a pesar de la crisis económica, hemos mantenido todos los servicios municipales mejorando algunos de ellos y reduciendo costos. Y por último, estamos encaminando nuevos proyectos que creemos necesarios e importantes para Ordizia, como las instalaciones culturales, los servicios sociales y la recogida de residuos y basuras. Nuestro reto de futuro en cuanto a participación ciudadana, es seguir profundizando en la cultura de participación y promover la misma en el sistema de colaboración ciudadanía-Ayuntamiento que tenemos ya instaurado.

Herritarrei esker egindakoak: • Hartu hitza, piztu Ordizia! Batzarrean lehentasunak aztertu eta batzordeak antolatu ziren. • Batzordeak indartu eta berriak osatu. • Udala eta auzoen artean zuzeneko harremanak ditugu. • Oianguko prozesu parte hartzailea martxan jarri dugu herritarrekin batera hartzeko erabakiak. • Gai jakinen inguruan informazio bilerak ospatu dira, esaterako Majori eta hondakinen kudeaketa.

Herritarrei begira egitekoak: • Parte hartze kultura zabaldu. • Herritarrek parte hartzeko mekanismoak egokitzen jarraitu. Besteak beste, aurrekontuetan. • Komunikazioa bermatu eta herritarrak-Udala harremanak erraztu baliabide berriak erabiliz.

“Udalaren erronka nagusia herrian parte hartzea sustatzea izan da eta horretarako hainbat bide ireki ditugu. Herritarren erantzuna oso positiboa izan...da” Izaro Intsausti

Parte hartze zinegotzia


bilduordizia | 3 Politika Sozialak

Helburua: zerbitzuak hobetzea Herritarrei esker egindakoak: • Ongizateko kontseilua zabaldu eta indartu dugu lanerako hiru azpitalde osatuz. • Eguneko zentroan itundu gabeko bi plaza gehiago erabili dira eta bost eskaintzeko kudeaketa egin da. • Urtetan alboratuta egon den zaharren egoitzaren gaia Aldundiko agendan sartu dugu (homologazio eta defizitaren gaiak). • Migrazio teknikaria kontratatu eta Harrera Sarea martxan jarri dugu. • Berdintasun Batzordea martxan jarri dugu Udalak eta herriko taldeek elkarlanean jarduteko. • Zerbitzu sozialen katalogoa egin dugu. • Hainbat ordenantza berritu eta gaurkotu ditugu (esaterako, kooperaziorako laguntzak). • Udalaren pisuak alokairuan atera ditugu prezio sozialean. • Kooperazio eta garapenerako laguntzak mantendu dira (portzentualki, igo). • Gaztelekuko zerbitzua Hitzarorekin kudeatuz, herrian txertatzen ari da.

Herritarrei begira egitekoak: • Aztertu aukera eguneko zentroan plaza gehiago eskaintzeko. • Aldundiaren konpromisoak lortu zaharren egoitzaren homologazioa eta defizita finantzatzeko. • Zerbitzuen katalogoa zabaldu. • Genero indarkeriaren protokoloa landu.

Políticas Sociales

Nuestra prioridad es el bienestar social Hemos mantenido o incrementado algunas partidas de estas áreas y redoblado nuestros esfuerzos. Hemos reorganizado el Consejo de Bienestar Social para que sea más efectivo, en el Centro de Día se han ofertado dos plazas más y se están gestionando otras cinco, tenemos el compromiso de Diputación de estudiar la financiación de la residencia San José y su déficit, se ha puesto en marcha la Comisión de Igualdad, se ha realizado el catálogo de servicios y actualizado varias ordenanzas, se ha mantenido la Ayuda a la cooperación, se han ofrecido en alquiler social dos viviendas municipales, se gestiona el Gazteleku por medio de la asociación local Hitzaro, se ha contratado una técnica de migración y puesto en marcha la Red de Acogida. Nuestros retos de fututo: incrementar las plazas en el Centro de Día, conseguir la implicación de Diputación en la financiación de San José y su homologación, completar y difundir el catálogo de servicios, implementar las propuestas y proyectos de los diferentes grupos de trabajo (minusvalías y dependencias; inserción social, y familiagénero-cooperación), realizar el Protocolo de Violencia de Género.

“Berdintasun batzordea sortu dugu eta berdintasunaren ikuspegia lantzen ari gara Udalean.Orain batzordea edukiz eta ekimenez bete behar ... dugu” Edurne Gutierrez

Berdintasuneko zinegotzia

“Gure erronka da Udala gazteengana hurbilduz, eta gazteak Udalera erakarriz, Gazte Kontseilua osatzea” ... Edurne Gutierrez

Gazteriako zinegotzia

“Udalak diru sarrera gutxiago izan arren, zerbitzuak mantendu ez ezik, hobetzen...ari gara” Belen Maiza

Ongizateko zinegotzia


4 | bilduordizia

Kultura eta Euskara

Izatea eta sortzea Herritarrei esker egindakoak: • Kulturgintzari eta euskararen normalizazioari lehentasuna eman diegu. • Hitzarmenak sinatu ditugu AEK eta Hitzarorekin. • Orain artean alboratuta egon den kulturan inbertitu dugu. Kultur taldeen eta azpiegituren beharrak aztertu ondoren, Nadalen lokalak erosi ditugu kultur ekipamenduetarako. • Euskarako dirulaguntzen ordenantza berritu dugu. • Udaleko erabilera plana inplementatzen ari gara. • Lan mundua, merkataritza eta kirolaren mundua euskalduntzeko programak martxan jarri ditugu. • Zine digitala martxan jarri dugu. • EBPN urte betez luzatu dugu, eta lau urtetakoa prestatzen ari gara. • Hiri Hezitzailea proiektuarekin jarraitzen dugu. • Ikastetxeetan euskal curriculumaren baitan Ordiziaren inguruko Unitate didaktikoak prestatu ditugu. • Jai batzordea sortu dugu.

Herritarrei begira egitekoak: • Egoera ekonomikoak posible egiten duen neurrian Nadalen kultur gunea egokitzen eta ekipatzen hasi. • Lau urtetarako EBPN prestatu eta indartu. • Euskara teknikariaren bigarren lanpostua atera (oraingoz dekretuz galarazita).

Cultura y Euskara

Conocer para disfrutar En Cultura estamos respondiendo al compromiso adquirido para mejorar las instalaciones y equipamientos y potenciar las actividades locales. La adquisición de Nadal o el cine digital son prueba de ello. Para dinamizar y coordinar las actividades locales, hemos revitalizado la Comisión de Cultura. Al mismo tiempo, con la intención de impulsar la participación ciudadana en la programación y disfrute de las actividades culturales y festivas, hemos puesto en marcha la comisión de fiestas, y continuamos con el proyecto de Ciudad Educativa. Continuamos con el plan de Euskara, con el objetivo de su total normalización y de que todos y todas las ordiziarras puedan disfrutar de nuestro idioma de igual manera, con las mismas posibilidades. Hemos firmado acuerdos de colaboración con AEK y con Hitzaro, y estamos trabajando con entidades deportivas y culturales del municipio para adquirir diferentes compromisos. Estamos implementando el plan de uso del euskara en el Ayuntamiento. Nuestros retos de futuro son seguir mejorando las instalaciones culturales, promoviendo la rica vida cultural del municipio, y sobre todo la creación local. Y elaborar el Plan de Normalización del Euskara para los próximos cuatro años.

“Kultur ekipamendu eta herriko dinamikek dituzten beharrei erantzuteko konpromisoa betetzen...ari gara” Belen Maiza

“Garbi dago gaur egun eta Ordizian euskararen normalkuntzaren erronka erabilpenean dagoela” ...

Kultura zinegotzia

Imanol Iturriotz Euskara zinegotzia


bilduordizia | 5 Obrak eta Zerbitzuak

Ordiziarron neurrirako Ordizia Herritarrei esker egindakoak: • San Joango urbanizazioaren kudeaketa eta esleipenak azkartu ditugu. • Planeamendu Batzordea berritu dugu eta araudia egokitu parte-hartzea sustatzeko. • Agarre bidearean berrikuntza buruzen ari gara. • Udal biltegien optimizazioa gauzatzen ari gara. • Udaltzain berria kontratatu dugu astebukaeretan zerbitzua emateko. • Geltokitik polikiroldegirako bidegorria. • Altamirako eskailerak eta Oianguren institutorako sarrerak hobetu dira. • Auzoetako bileren ondoren, herritarrek eskatutako hainbat lan txiki burutu dira auzoetan.

Herritarrei begira egitekoak: • Mugikortasuna hobetu eta oinezkoen– tzako eremuak egokitzea. • Agerreko ardatz estrategikoa oinezkoen­ tzat eta ibilgailuentzat irekitzea. • Plan Orokor berria ateratzea. • San Joan auzoaren lehen fasearean garapena. • Galtzadak asfaltatzea. • Majori-Jakintza bidegorri zatia egitea.

Obras y servicios

Un municipio a medida En urbanismo estamos gestionando el desarrollo de San Joan, el camino de Agarre, la pasarela del skate, el bidegorri, la compra del almacén y los locales de Nadal. Hemos realizado obras menores en barrios (escalera de Altamira, accesos del instituto, diversas aceras…). En servicios hemos ampliado la atención de la policía municipal (fines de semana), realizando una nueva contratación). Hemos mejorado los servicios de la feria y reciclaje de los residuos. Nuestros retos de futuro en urbanismo son elaborar el Plan General, desarrollar la primera fase de San Joan, adecuar las infraestructuras culturales, diversos asfaltados y obras menores en barrios e implementar en plan de movilidad, ampliando las zonas peatonales.

“Eredu neoliberala agortuta dago, jasangarritasun parametroetan lan egitea ezinbestekoa dugu” ... Iban Asenjo

Mugikortasuna eta Zerbitzuetako zinegotzia

Kirola

Talde lanaren saria Herritarrei esker egindakoak: • Majori egoera larritik atera dugu. • Kontrol zorrotza ezarri dugu gastu zein sarreretan. • Beharrezko ikusi dugu konfiantza politiko osoa, prestakuntza tekniko egokia eta Ordiziako kirolaren ezagutza duen pertsona jartzea Majoriren kargu. Orain Udalak dekretuz ezinezko duelarik lanpostuak ateratzea, eta zuzendaritza eta kontrola lizitazio bidez enpresa baten esku uzteak dituen arriskuak ikusita, konfiantzazko pertsona momentuz mantendu egingo dugu.

Herritarrei begira egitekoak: • Majorin kontrol publikoarekin jarraitu, kudeaketa hobetzen eta karga ekonomikoa gutxitzen. • Legeak aukera ematen duenean zerbitzuak berrantolatu.

Deportes

Trabajo en equipo Majori bajo control municipal. Tras gestionar la difícil situación proveniente de la anterior legislatura, hemos negociado las deudas y reducido las mismas, mejorando los servicios (tanto deportivos como de restauración). Hemos impulsado la colaboración con los diferentes grupos deportivos. Retos de futuro. Por decreto resulta imposible que el Ayuntamiento contrate un gerente y gestione directamente Majori. Estamos obligados a licitar los servicios. Momentáneamente optaremos por mantener una persona de confianza municipal para garantizar el control público en la gerencia.

“Majorin utzi ziguten arazoa bideratu dugu eta kontrola ezarri. Kirol taldeekin elkarlanean ... ari gara” Juan Mari Gereñu Kiroletako zinegotzia


6 | bilduordizia Sustapena eta Garapena

Herri biziak badu etorkizunik Herritarrei esker egindakoak:

“Herriaren ikuspegi osoa eta estrategikoa dugu. Garapenak orekatua eta herritarren beharrei begirakoa izan behar ... du” Igor Eguren Alkatea

• Gure mugen barnean, lanpostuak sustatu ditugu: 4.000 planeko 16 langile (Lanbideren bidez), San Joango obretako esleipenetan ordiziarrak kontratatzeko baldintza sartu, lan zuzenak herrian eman, lan poltsa berritzea azkartu. • Azoka eta feria bereziak sustatzeko neurriei eutsi diegu, ekimenak areagotuz, baina gastuak murriztuz. • Merkatariekin elkarlanean jarraitu dugu (teknikaria eta egitasmoak mantenduz). • D´elikatuz zentroaren zerbitzua eta dimentsioa aztertu eta egokitu ditugu, kostua murriztuz. • Merkataritzarentzako laguntzak mantendu ditugu (komertzio berriak irekitzeko, errotulatzeko…).

Herritarrei begira egitekoak: • Merkataritza sustatzen jarraitu. • Oiangu erakargarri bihurtu. • Lan poltsaren baldintzak berrikusi. • Krisi egoerari eta langabeziari aurre egiteko GOIEKIren ekimenak babestu eta laguntzak eta hobariak zabaldu.

Promoción y Desarrollo

Mirando al futuro Dentro de las posibilidades del Ayuntamiento, hemos intentado promocionar el empleo: 16 puestos de Lanbide, exigiendo en las licitaciones de las obras de San Joan contratar un mínimo de ordiziarras, creando un nuevo puesto de municipal, gestionando la apertura de la bolsa de trabajo y contratando en lo posible empresas locales. Continuamos colaborando con el comercio local, manteniendo las ayudas, favoreciendo la apertura de locales y promocionando las ferias. En cuanto a D´elikatuz se licitará con unas nuevas condiciones y reduciendo el gasto. Los retos de futuro siguen siendo promocionar el comercio, la hostelería y los servicios. Debemos hacer un esfuerzo especial en promocionar el empleo dentro de nuestras posibilidades, tanto a nivel local, como comarcal.

Aurrekontuak

Aurrera begirako ilusioa Herritarrei esker egindakoak:

“Krisiari aurre egiteko gastuak kontrolzen ari gara. Herria geldirik eduki gabe beharrei erantzuten jarraituko dugu”. ... Izaro Intsausti

Ogasuneko zinegotzia

• Sarreretan 462.051 €ko jaitsiera izan dugu. Gastua murrizten ari gara. Protokoloan eta alderdi politiko eta zinegotzien dietetan aurreztu dugu (62.152 €), jai eta azoka berezietan elkarlana bultzatu eta gastuak murriztu ditugu, sarrera bereziak bilatu... • Zorrak eta inbertsioetako erosketak negoziatzen hobekuntzak lortu ditugu. • Udaleko auditoria ekonomikoa egin dugu. • Elkarteen diru laguntzak mantendu ditugu. • Arlo sozialeko partidak eta behar bereziak dituztenentzako hobariak mantendu ditugu. • Langileen soldatak, inguruko herrietakoen mailara parekatu ditugu.

Herritarrei begira egitekoak: • Sarrerak gutxitzeak baldintzatuko ditu aurrekontuak. Horregatik, gure lehenengo erronka da gastu arrunta murriztea eta sarrera bereziak bilatzea zerbitzuetarako eta inbertsioetarako aukerak sortzeko. • Lehentasunak finkatu eta urte anitzetako planak prestatu. • Erakundeetatik laguntzak lortu.

Presupuesto

Rigor y planes de futuro Hemos elaborado el presupuesto municipal con 462.051 € menos en ingresos, mejorando servicios, respondiendo a problemas de la anterior legislatura y a compromisos pendientes (revalorización de los puestos de trabajo), manteniendo las ayudas a las asociaciones locales y priorizando el área de las políticas sociales. Así mismo, hemos reducido el gasto corriente. Por último, hemos realizado gestiones para conseguir financiar diversas obras y servicios (Agerre bidea o Residencia San Jose). Los retos de futuro son reducir el gasto corriente, implicar a otros entes en diversos proyectos y elaborar un plan plurianual para responder a las prioridades tras la reflexión estratégica que estamos realizando.


bilduordizia | 7 Oposizioaren jarreraren balorazioa

EAJ/PNVk eta PSE-EEk elkarlanari ezezkoa eman diote Urte betean behin eta berriro eskaini diogu elkarlana oposizioari. Baina alderdiak Ordiziaren aurretik jarriz, jarrera arduragabea hartu dute. 1.- Ez EAJ/PNVk ez PSE-EEk, ez dute udalaren funtzionamenduan inplikatu nahi izan eta oposizio negatiboa egitea erabaki dute. Ezezkoa esan zioten Gobernu Batzordean parte hartzeari, ez dute batzorde guztietan parte hartzen. Ez dute kolaboratu aurreko agintaldietatik datozen hainbat arazo konpontzeko (Majori, San Joan, Goieki eta biltegia, Oiangu), ez eta beste hainbat asmotan (kultur ekipamenduak, Oiangu, zaborren arazoa, aurrekontuak…). Urte betean, ez dute proposamen positibo eta bideragarri bakarra ere egin. 2.- Gobernatu duten urteetako ardurak ahaztu dituzte. Dirua xahutu eta kontrolik gabe gobernatu dute. Hor ditugu Majoriko kasuak eta kirol instalazioetan 7 miloi xahutu izana; Apellanizen udal biltegia galtzea; ongizate arloko utzikeria (ez zaharren egoitza homologatu, ez defizitaren finantziazioa bilatu, ez eguneko plazak gehitu), Oianguren kasua… 3.- EAJ/PNV eta PSE-EEren oposizioaren helburua alderdikeriagatik BILDU erasotzea baino ez da. 4.- Kritika burugabeak burutu dituzte. Beraiek martxan jarritako egitasmoak mantentzeagatik (Udal aldizkaria, Zaharren egoitzako zerbitzuen esleipena…), beraiek egiterik izan ez dutena egiteagatik (eguneko zentroko plazak, Udal biltegia, Nadal, Majori kontrol publikoaren menpe jartzea), edota bestelako gizarte eredu baten alde egiteagatik (esaterako, atez atekoa). 5.- Bai EAJ/PNVk bai PSE-EEk populismo eta manipulaziora jotzen dute beraien kritikak justifikatzeko. Aurrekontuak kritikatu zituzten, baina EAJ/ PNVk ez zuen bileretan parte hartu eta PSE-EEk proposamen burugabeak egin zituen bi egun lehenago; zerbitzuak pribatizatzean ari garela diote, baina Udalaren egitura beraiek antolatu dute eta egun ezin da legez deialdi publikorik egin; atez atekoaren auzian manipulazioa eta gezurra erabili dute debate publikoari hes eginez eta mamuak zabalduz; Europan eta Madrilen errauskaliluaren aurka agertzen dira, eta hemen defendatu egiten dute; beraiek egiterik izan ez zutena egiten dugunean (kulturan inbertitu edo ongizateko zerbitzuak hobetu), ez dela momentua esaten dute… EAJ/PNV eta PSE-EE oso urduri daude. Ikusten dutelako abertzale ezkertiarrok eraginkorrak garela eta BILDUk gaitasuna duela proiektuak aurrera ateratzeko. EAJ/PNVren eta PSE-EEren oposizioa, berriz, Ordiziarentzako erabat alferrikakoa da. Ezintasunean, proposamenik gabe, boterea berreskuratzeko asmoarekin, helburu bakarra BILDU erasotzea dute.

Negativa del EAJ/PNV y PSE-EE a trabajar conjuntamente Tanto el PNV como el PSE-EE respondieron negativamente a la oferta de BILDU para que participasen en el equipo de Gobierno y asumieran responsabilidades. Optaron por estar en la oposición, pero siempre han estado informados y han tenido oportunidades de colaborar y participar en las actividades municipales. A pesar de ello, durante el año de legislatura transcurrido han realizado una oposición totalmente irresponsable y negativa. Parece ser que la única prioridad de ambos partidos es criticar la gestión de BILDU. Es igual que es lo que hace. Si BILDU gestiona problemas derivados de la anterior legislatura (Majori, Oiangu, almacén municipal, desarrollo de San Joan, Goieki…) permanecen mudos y no colaboran. Si BILDU gestiona nuevas iniciativas y lleva a cabo proyectos que en su día no pudieron llevar a cabo, pero con los que estaban de acuerdo (compra de Nadal, conseguir nuevas plazas para el Centro de Día, gestionar ayudas en Diputación para financiar el déficit de la residencia San Jose, comprar el nuevo almacén municipal, ampliar diversos servicios…), no es momento para ello. Y si BILDU propone alternativas a problemas sociales y políticos de Ordizia (sea el tema de las basuras o la resolución del conflicto político que vivimos), se dedican a confundir y agitar a la ciudadanía. Durante todo un año no han realizado ni una sola propuesta razonable, ni una sola critica constructiva. Sinceramente, nos parece de lo más saludable el ejercicio de la oposición en las instituciones, pero la que ejercen el PNV y el PSE-EE es totalmente negativa e inútil. Criticando a BILDU y negándose a una participación constructiva, en la nueva situación política que vivimos realmente a lo que se están oponiendo es a que todos y todas trabajemos conjuntamente en el desarrollo de Ordizia.

“Ez dugu egingo EAJ/PNVk egin zuena, eta saiatuko gara egiten haiek urtetan egiterik izan ez zutena. Beti herritarrekin batera”. ... BILDU


8 | bilduordizia

Hondakina eta Osasuna

Ongi egitea gure esku dago Ulergarria da herritarrek atez atekoaren inguruan kezka izatea. Ulergarria ez dena da EAJ/PNVk eta PSE-EEk nola erabili duten politikoki gaia. Auzia planteatu nahi izan dute “Atez atekoa bai ala ez” modu sinplifikatu bezain faltsuan, garbi izan gabe zer den auzi honen ingurumenaren arloa, soziala, domestikoa edo etxekoa eta politikoa. Ingurumen aldetik, lortu dugu birziklatzearen aldeko sentsibilitatea zabaltzea. Denok ontzat ematen dugu birziklatzea onuragarria dela bai osasun aldetik, baita ingurumen aldetik ere. Horrez gain, errauskailu modernoek kutsakor izaten jarraitzen dute, eta inork ez du bere herrian jarri nahi. Ikuspegi sozialetik, bistakoa da sortzen dugun zabor kopurua arazo benetan larria dela. Arazoaren konponbide osoa ezin da izan ez erretzea, ez soilik birziklatzea ere. Helburua ahalik eta gutxien sortzea da. Eta bide hori hartzea denok ontzat jotzen badugu, zer botako dugu errauskailuetan funtziona dezaten? Zabor politika bera aldatu behar da. Ikuspegi domestikotik, erabat ulergarria da herritarrek kezka izatea. Baina aldaketa bakarra egun jakin batzuetan hondakin mota jakin bat atera behako dela da. Horixe izan liteke trastorno bakarra. Jakina, kezkak ezin dira argitu argudiorik gabe mamuak zabaldu eta manipulaziora jotzen bada (kontrolatu egingo zaituzte, hondakinak etxean usteldu eta arratoiak etxeraino sartuko zaizkizu, zaborra egun osoan kalean egongo da…). BILDUren asmoa hiru arlo horietan eztabaida zabaltzea eta sistema hobetzeko neurriak hartzea izan da. Horretan saiatu gara hainbat eta hainbat bileratan, eta horien balorazio positiboa egiten dugu. Aurrerantzean ere, atez ateko sistema definitu eta zehazteko parte hartze prozesu bat jarriko da martxan. Herritarrekin batera erabakiko dira xehetasunak eta ezarpena. Baina zoritxarrez, bada beste eztabaida bat, prozesu osoa baldintzatzen ari dena, eta egoera normalizatu batean batere garrantzirik izango ez balu ere, Ordizia eta gaur egun determinantea gertatzen dena. Hain zuzen ere, eztabaida politikoa, eta EAJ/ PNV eta PSE-EE egiten ari diren gaiaren erabilera arduragabea eta partidista.

Basura y Salud

Está en nuestras manos El debate en torno al sistema de recogida de basuras desde el punto de vista medioambiental, social y de salud no tiene por qué resultar polémico si se da con compromiso por implantar el sistema que más recicle, que menos basura genere y menos contamine. Hemos constatado en las reuniones que las dudas de la ciudadanía se desvanecen en cuanto se informa y ve que el único cambio es que se debe sacar un tipo determinado de basura en unos días determinados, por mucho que algunos hayan querido alarmar a la ciudadanía con mentiras. Por lo tanto, es evidente que ha sido exclusivamente política la razón por la que EAJ/ PNV y PSE-EE han agitado un falso debate. Prueba de ello es que mientras en Europa aprueban cerrar las incineradoras e impulsar el sistema que más recicle, aquí defiende la postura contraria, pues el verdadero objetivo del EAJ/PNV y del PSE-EE es hacer un frente común en contra de BILDU, utilizando para ello, de manera totalmente irresponsable, el tema de los residuos.

La postura de BILDU es clara y pública: • Implantaremos el sistema que, de acuerdo con las directrices europeas, garantice mejores resultados en cuanto a reciclaje. • No todos los sistemas son ni acordes con las mencionadas directrices, ni igualmente respetables. No todo vale. Contaminar no es un derecho. • Gipuzkoa tiene definido su plan de residuos. Cada institución, Diputación, Mancomunidades y Ayuntamientos, tienen sus competencias. El Ayuntamiento de Ordizia actuará de acuerdo al plan que desde las diferentes instituciones nos dotemos. • Abriremos un proceso de participación para diseñar el sistema y educar a la ciudadanía. Animamos a participar en dicho proceso. • No tenemos ningún interés en dividir a la ciudadanía. Seguiremos realizando esfuerzos para aglutinar desde un punto de vista inclusivo. El debate falso y manipulado promovido por EAJ/PNV y PSE-EE busca dividir a nuestra comunidad, en un ciclo político en el que BILDU tanto desde el punto de vista de política general, política local y convivencia, apuesta por el trabajo en común compartiendo responsabilidades.

Urtebeteko balorazioa  

Ordiziako Bilduk, Udalera iritsi eta urtebetera, egindako lanaren eta aurrean dituen erronken gaineko balorazioa egin du.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you