Issuu on Google+

12

14

13

16

15

17 8

11

9

10

7

4 6

3

5

2

1


2

bilduoiartzun

Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenatoki esperantzatsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera instituzioak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz.


3

bilduoiartzun

Zure botoak eszenatoki politiko berria azeleratu dezake, herriarengandik hurbilen dauden instituzioak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!

Se vislumbran posibilidades reales para el cambio Tu voto puede asentar este nuevo escenario de esperanza y soluciones Todo esto estĂĄ en juego y tu voto es fundamental ÂĄSuma tu voto a la uniĂłn de abertzales y de izquierda de este paĂ­s!


4

Alkategaiaren hausnarketa

bilduoiartzun

BILDU OIARTZUN

www.bildu.info

Oiartzungo Udala kudeatzeko jarraitu beharreko bidea zein den oso argi dugu. Gure lehentasunak izango dira, alde batetik, krisi ekonomikoari aurrea hartzea, eta, bestetik, kudeaketa eredu berri bati eustea, ongizatean eta justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu batera eramango gaituena. Era berean, oso garrantzitsua iruditzen zaigu herri eredu parte-hartzailea eta bizia bultzatzea. Demokrazia partehartzailea indartu behar dugu. Gaur egun hain zabalduta dagoen asimilazio politikoaren eragina

ONGIZATEAN ETA JUSTIZIA SOZIALEAN OINARRITUTAKO GIZARTE EREDU BATERA ERAMANGO GAITUEN KUDEAKETA EREDUARI EUSTEA.

AIORA PEREZ DE SAN ROMAN URIA Psikologa


5

bilduoiartzun

KODE ETIKOA BULTZATU ETA LEHENETSIKO DUGU, GARDENTASUNA BERMATZEKO. saihestu behar dugu. Adi egon ezean, gainontzeko alderdi politikoen bizio eta jokamolde oker berberetan eror gaitezke. Horrelakorik ez gertatzeko, herri eredu parte-hartzailea eraiki behar dugu, auzolana oinarri hartuta. Azkenik, gardentasunaren aldeko apustua gogoratu behar dugu. Ezin dira Beramendiren garaiko gertaera larriak errepikatu. Horrexegatik, Kode Etikoa oinarrizko lan tresna izango da guretzat. Hala, kargu publikoen gastuak, aurrekontuen egikaritza, kudeaketa orokorra,‌ informazio guztia jarriko dugu herritarren esku.

www.bildu.info

AUZOLANEAN OINARRITUTAKO HERRI EREDU PARTE-HARTZAILEA ETA BIZIA BULTZATU.

botoa eman


www.bildu.info

POLITIKA SOZIALAK

6

bilduoiartzun

UDALAK ERAGILE AKTIBOA IZAN BEHAR DU ARLO HONETAN

MANOLI LARRAIOZ RETEGI Saltzailea

Ezinbestekoa da sektore guztiak banan-banan sustatzea, eta enplegua bultzatzeko politikak abian jartzea. Horretarako, ordea, behar-beharrezkoa da eragile sozial eta erakunde publiko guztien inplikazioa. Udalak ere lanpostuak sortzeko eta herritarren lan etorkizuna ziurtatzeko eginahalak egin behar ditu. Bide horretan, hainbat dira egin beharreko urratsak.

KONTSUMO TALDEAK SORTZEKO AZPIEGITURAK ESKAINI, JABARI PUBLIKOKO EREMUEN EMAKIDA ADMINISTRATIBOAK BURUTU, BASERRIGINTZARAKO EGOKIAK DIREN HERRILURREKIN “LUR BANKUA” EGIN,…


7

bilduoiartzun

BALIO ERANTSIKO INDUSTRIA KUALIFIKATUAK GURE HERRIRA ERAKARTZEKO BALDINTZAK SORTU

Behar horiei eratzunteko, ezinbestekoa dugu lanbide heziketa bultzatzea eta martxan jartzea. Horren harira, Arraguan 6.000 m2 erreserbatu ziren hezkuntzarako. Hortaz, bertan lanean hasi, eta gure beharrei erantzungo dien proiektua egingo dugu, zeresana izan dezaketen eragile guztien (hezkuntza zentro, sindikatu, enpresa,‌) inplikazioa eta parte-hartzea bilatuz.

www.bildu.info

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIAREN PLAN ESTRATEGIKOA BERRITU

OIARTZUNGO KOMERTZIO TXIKIEN EGOERA LARRIA GAINDITZEKO NEURRIAK AZTERTU ETA BULTZATU

botoa eman


8

GIZARTE ONGIZATEA

bilduoiartzun

GIZARTE ONGIZATEAK ARDATZ IZAN BEHAR DU, GURE KUDEAKETA EREDUAN

www.bildu.info

Gizarte ongizateko politika ezinbestekoa da, krisiaren ondorioei erantzuteko. Udalak arreta berezia eskaini behar dio arlo honi, eta ahalegin handiak egin beharko ditu. Besteak beste, jarduera ildo hauek landuko ditugu: udal zerbitzuak indartzea; helduei zuzendutako zerbitzuak eta aisialdi eskaintzak egonkortzea eta hobetzea; Arraztalo eta antzeko egitasmoak bultzatzea; etorkinekin batera, harrera protokolo bat eta neurriak adostea eta martxan jartzea; prebentzioan eragiten jarraitzea;‌

ZERBITZUAK GERTU EDUKI NAHI DITUZTEN HERRIKO ZAHARRENENTZAT TIPOLOGIA KONPARTITUTAKO PISU ASISTENTZIALAK BULTZATUKO DITUGU. PELLO ARAMENDI JAUREGI Irakaslea


9

bilduoiartzun

GAIXO PSIKIKOEN INTEGRAZIORI BEGIRA, ARRAZTALO ELKARTEA BULTZATZEN JARRAITUKO DUGU Bide horretan, oso garrantzitsua da guretzat Iturriotzen bezalaxe, beste auzoetan ere auzolanean egindako helduentzako azpiegitura egokiak sortzea. Horrekin batera gazte izanak elkartearen egoitza egokitu behar dela uste dugu.

EMAKUMEEN AURKAKO ERASOEN AURREAN ERANTZUN PROTOKOLO BAT JARRIKO DUGU MARTXAN: TELEFONO ZENBAKI BAT, 24 ORDUKO ASISTENTZIA, BABES LEKUA ‌

ETORKINAK ESKUBIDE ZIBIL, POLITIKO ETA SOZIALEN SUBJEKTU DIREN HEINEAN, BEHARREZKOA DA HARRERARAKO PROTOKOLO INTEGRAL BAT MARTXAN JARTZEA.

botoa eman

www.bildu.info

Honenbestez, gizarte ongizateari dagokion garrantzia eman behar zaio, zalantzarik gabe. Gaiak erronkaren tamainako ahalegina egitea eskatzen duela jakinda, horren alde egiteko konpromisoa hartzen dugu.


LURRALDE ANTOLAKETA

10

bilduoiartzun

OREKAN OINARRITUTAKO LURRALDE ANTOLAKETA BEHAR DUGU

www.bildu.info

Hein handi batean arlo horretan egindako astakeriek eraman gaituzte egungo egoera ekonomiko kaxkarrera. Azpiegitura erraldoietan egindako inbertsio guztiak beste arlo batzuetan egin izan balira, ez geundeke, ziur asko, egoera honetan. Gure ingurua modu orekatuan kudeatzen hasi behar dugu. Txikizioa eta artifizializazio tasa erraldoiak baztertu, eta garapen orekatua lehenetsi beharra dago. Horregatik, hain zuzen, garrantzi handia eman beharko diogu arlo honi etorkizunean.

INPOSATU NAHI DIZKIGUTEN AZPIEGITURA ERRALDOEI AURRE EGITEA (ERRUSKAILUA, PTPa, PLATAFORMA LOGISTIKOA, 2. INGURABIDEA‌)

ZIGOR GOIKOETXEA RETEGI Finantza kudeatzailea

INPOSAKETEN GAINETIK, GURE HERRIAREN ETA ESKUALDEAREN ETORKIZUNA ZEHAZTEKO EZTABAIDA PROZESU BAT ZABALDU BEHAR DUGU


11

BABESTUTAKO EGITASMOAK LEHENETSIKO DITUGU Babestutako egitasmoak lehenesten ditugu. Bereziki, alokairuzko etxebizitza sozialak. Horren harira, arreta berezia eskainiko diegu Altzibarko Olalde eremua (BOko 90 etxebizitza eta tasatutako 42) eta Arragua (BOko 212 etxebizitza, horietariko 48 alokairu sozialekoak, eta tasatutako 82) biziberritzeko egitasmoei. Horrela, epe motz ertainean, herriko etxebizitza behar gehienak (egun Etxebiden 581 herritar daude inskribatuta) asetzea lortuko dugu. Dena den, etxebizitza berriak eraikitzeak ezin du gure aukera bakarra izan. Hortaz, datozen urteetan, etxebizitza hutsen gaia lantzeari lehentasuna eman beharko zaiola uste dugu.

BALDINTZAK SORTZEA, ETXEBIZITZA HUTSAK BERRERABILI AHAL IZATEKO

botoa eman

bilduoiartzun HERRITARREK AUZOLANEAN GARATUTAKO PROIEKTUAK ETA KOOPERATIBAK LAGUNTZEA ETA BULTZATZEA

UDAL ORDENANTZAK MOLDATZEA, ETXEBIZITZA HANDIAK ZATITU AHAL IZATEKO

www.bildu.info

ETXEBIZITZA


GARRAIO PUBLIKOA

12

bilduoiartzun

XORROLA, LEHEN URRATSA BAINO EZ

www.bildu.info

Oiartzungo gabeziak ikusita, beharrezkoa da arlo honetan indar biziz eragitea. Xorrola lehen urratsa izan da. Ezin horretan geratu, ordea. Herriko garraio publikoaren eskaintza antolatu behar dugu, zerbitzua hobetze aldera. Horren harira, Oiartzungo garraio publikoaren sarea berrantolatu beharko dugu, topoaren geltoki eta azpiegitura berrien arabera.

TOPOA ZAZPI MINUTURO IZANGO DUGU LASTER, BI NORABIDEETAN; BERAZ, HERRIKO GAINONTZEKO ZERBITZUAK HORRETARA EGOKITU BEHARKO DITUGU PROPOSAMEN BAT LANDU DUGU, FORU ALDUNDIAK DONOSTIARA ZUZENEAN JOATEKO AUTOBUS ZERBITZUA MANTENDU DEZAN, MENDINETIK BARRENA IGAROTA MAILU IRAGORRI GAZTAÑAGA Postaria

XORROLA EGOKITZEN ETA HOBETZEN JARRAITU BEHAR DUGU


13

ATEZ ATEKOARI EUSTEKO KONPROMISOA HARTZEN DUGU Krisiari aurrea hartzeko neurrien artean, lehengaien eta inguruaren zaintzak garrantzi handia duela uste dugu. Bide horretan, atez atekoari eusteko konpromisoa hartzen dugu. Gaur egun ez dago horrelako emaitzarik —% 82ko birziklatze tasa— ematen duen bestelako eredurik. Gure iritziz, iraultzailea izan da egitasmo hori. Oiartzuarrok, gainera, harro egon gaitezke, gure herriko emaitzak ezin hobeak izan baitira; beste inon ez bezalakoak. Aurrerantzean kudeaketa eredu hori lantzen jarraitu behar dela uste dugu.

botoa eman

bilduoiartzun

HERRITARREN KONTSUMO OHITURAK MOLDATZEKO URRATSAK EGITEN JARRAITUKO DUGU TALAIAKO GARBIGUNEA EGUNGO BEHARRETARA EGOKITU BEHAR DA

HERRITARRAK KONTZIENTZIATZEKO KANPAINAK EGITEN JARRAITZEA, AZPIEGITURAK HOBETZEKO URRATSAK EGITEA, …

www.bildu.info

HONDAKINEN KUDEAKETA


GURUTZE, KARRIKA eta ERGOIEN

16

AUZO TXIKIAK BIZIBERRITZEKO URRATSAK EGIN BEHAR DITUGU Auzo txikiak biziberritu behar ditugu. Horretarako, beharrezkoa da hausnarketa eta taxuzko azterketa bat abian jartzea. Lan horren emaitzen arabera, neurriak hartu beharko ditugu, auzo bizitza berpizteko, gazteak auzoetara erakartzeko,... Halere, ezin gara horren zain geldirik egon. Dagoeneko, izan badira martxan jarri beharreko egitasmoak.

- Karrikako frontoia estaltzea - Oinezkoentzako espaloiak eta bidegorriak atondu, gurutzen eta karrikan bereziki

www.bildu.info

- Taxibusa egokitu, eta 3 auzoetarako zerbitzua hobetzea - Fortalezako bidegurutzeari irtenbide berri bat ematea - Ergoiengo zubia oinezkoentzako egokitzea - Ergoiengo sarreran aparkalekua egitea

botoa eman


17

ALTZIBAR eta ITURRIOTZ

bilduoiartzun

ITURRIOTZI JARRAIKIZ, ALTZIBAR BIZIBERRITU Olaldeko egitasmoari esker, Altzibarrek Iturriotzen bide berari ekingo dio. Pauso garrantzitsu hori eman ondoren, eskura izango dute bi auzoek hain beharrezkoa zuten biziberritzea. Horrekin, ordea, ez dira bi auzo horietako problema guztiak konponduko. Bada, oraindik, zeregina.

- Santuseneko bidegurutzeari beste irtenbide bat ematea - Kaleberriko bus geltokiko bidegurutzeari irtenbidea ematea - Iturriozko zubia oinezkoentzako egokitzea

- Ibarren errepidea zeharkatzeko egokitzapenak egitea - Iturriozko frontoi ondoan zebrabide bat jartzea - Kadarsoren lekualdatzeari jarraipena egitea - Agerrealdeko aparkalekua zabaltzea - Iturriozko biziberritzea behin betiko bukatzea: barandak, argiak, farolak,‌

www.bildu.info

- Araneder eta ugaldetxo arteko errepidea oinezkoentzako egokitzea


www.bildu.info

ARRAGUA, ELIZALDE eta UGALDETXO

18

HIRIGINTZARAKO ARAU SUBSIDIARIOEN ERREBISIOTIK ONDORIOZTATUTAKO EDUKI BERRIEI EUTSIKO DIEGU Arau Subsidiarioak berritzearekin batera, aurrera pausu izugarria eman dela esan dezakegu; batez ere, hiru auzo horietan. Orain, jada, udalak ekin ahal izango dio auzo horien biziberritzeari.

ARRAGUA: Biziberritzearen lehen faseari dagokionez, Lartza-

bal etxadiaren inguru guztia berrantolatzeko lanak bukatzear dira, dagoeneko. Guk bigarren faseari irtenbidea emateko erronkari eusteko konpromisoa hartzen dugu

Biziberritzea erabat garatu bitartean, egitasmo hauek egingo ditugu:

• Lartzabal etxadiko bizilagunen beharrei erantzuteko aparkalekua atontzea. • Topo geltokiaren ingurua egokitzea: bus geltokia, bizikletentzako aparkalekua,…. • Ganboxa haurrentzako jolas parkea txukuntzea eta betelana egitea

Lanbarrengo zabalpen berriari, Lintziringo industrialdearen arau aldaketari eta zinealdeko industrialdeari jarraipen zuzena egingo diegu


19

bilduoiartzun

Auzoaren premiei erantzuteko ezinbestekoa da biziberritze osoari lehenbailehen ekitea. Arau Subsidiarioak dira horretarako tresna nagusia; beraz, gauzatu egin behar direla uste dugu.

- Errepidea lekualdatzea. - Auzoko gune historikoa errekuperatzea, oinezkoentzat. - Aparkatzeko plaza berriak sortzea. - Aisialdirako gune berriak eraikitzea. - Auzotarrentzako lokala. - Frontoia.

ELIZALDE: Elizalde erdigune gisa indartzeko neurriak hartu behar dira. Izan ere, gure ustez, auzo hori da egokiena herriko ekipamendu eta zerbitzu nagusiak kokatzeko. Hori dela-eta, auzoko planeamendua lantzen jarraituko dugu.

- Komertzio txikiei bultzada ematen hastea. - Ikastetxeen inguruko trafiko arazorako konponbidea bilatzea. - Learreko auzotarren irisgarritasun arazoei irtenbidea ematea. - Landetxe plaza berritzea. - Herriondo-Olantxene bidea konpontzea. - Arane bideko argiteria jartzea.

botoa eman

www.bildu.info

UGALDETXO:


20

KULTURA

bilduoiartzun

KULTUR ETXE BAT BEHAR DU OIARTZUNGO HERRIAK Beharrezkoa da kulturgintzan dabiltzan eragile eta herri langileekin harreman estuak izatea. Herrigintzaren ikuspuntutik, izugarrizko garrantzia du horien guztien arteko harremanak eta elkarlana bultzatzeak. Udalak eskura dituen baliabide guztiak bideratu beharko ditu, kultur eskaintza sustatzera. Egiteko horretan, gune komun baten beharra hauteman dugu. Hori dela-eta, kultur etxe baten proiektua lantzeko asmoa dugu.

www.bildu.info

KULTUR ETXEAREN PROIEKTUA MARTXAN JARTZEA HERRIKO KULTUR ONDAREA BILTZEN JARRAITZEA, EGUNGO ARGAZKI ARTXIBOA ETNOGRAFIA ARTXIBO IZATERA IRITSI DADIN ANTZERKIGINTZA BERRINDARTZEA OIHAN TELLO LOIARTE Mekanikoa


21

KIROLA

bilduoiartzun

KIROLA, LEHIAKETA MUNDUTIK HARATAGO, OSASUNA, AISIALDIA ETA HARREMAN SOZIALAK INDARTZEKO BITARTEKOA DA Oiartzungo kirol eskaintza auzolanean oinarritzen da. Kirol talde guztiak herri langile edo bolondresen lanari esker mantentzen dira. Aurrerantzean ere, hala izan beharko du. Udalak, bere baliabideen arabera, erakunde guzti horiei laguntzen jarraituko du, azpiegitura egokiak eskainiz, diru-laguntzak emanez,…

HERRI KIROLAK BULTZATZEKO KONPROMISOA HARTZEA: AUZOEN ARTEKO DESAFIOAK BULTZATU, JAIETAN HORRELAKOAK ANTOLATU,…

EUSKAL SELEKZIOA BULTZATZEKO ERRONKAREKIN BAT EGITEA

KIROL AZPIEGITURAK EGOKITZEN ETA EGUNERATZEN JARRAITZEA

botoa eman

www.bildu.info

ESKOLA KIROLA BULTZATZEN JARRAITZEA


HEZKUNTZA

22

bilduoiartzun

PARTZUERGOAK LASTER IZANGO DU EGOITZA BERRIA Guretzat berebiziko garrantzia du hezkuntza eredu propio baten alde egiteak, eta erronka horren abiapuntua da, hain zuzen, haur hezkuntzarako partzuergoa. Ildo horretan, arreta berezia jarri behar da, eraikin berrian. Laster martxan jarriko da, eta gertutik egin beharko zaio jarraipena. Bestalde, herriko ikastetxeei ere laguntza eman behar zaiela uste dugu. Era berean, arautu gabeko hezkuntza eskaintza ugariak udalaren arreta eta laguntza eskatzen du.

www.bildu.info

HERRIKO BI IKASTETXEEN ARTEAN ZUBIAK ERAIKITZEA HAUR HEZKUNTZARAKO PARTZUERGOAREN PROIEKTUARI EUSTEKO KONPROMISOA HARTZEA LANBIDE HEZIKETA SUSTATZEA ELIZALDEKO JANTOKIA BUKATZEA

IRATI ETXEBESTE MADARIAGA Soziologian lizentziatua


23

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIA BEHAR DUGU Udal planari lehentasuna emango diogu. Arloz arlo, euskararen egoera zehatza ematen digu, hala nola langile euskaldunen kopurua, arlo bakoitzaren jarduerak edo diru-laguntzak emateko irizpideak. Era berean, lehentasunak eta aurrera begira eman beharreko urratsak zehazten ditu. Horrez gain, plan hori da gaur egun eskura dugun tresnarik egokiena UEMAko helburuak lortzeko. Bestalde, herriko euskalgintzarekin batera lantzen ari den plan estrategikoaren alde egingo dugu.

botoa eman

bilduoiartzun

EUSKALGINTZAREKIKO HARREMANEI EUSTEA, ETA ELKARLANA BULTZATZEA EUSKARAREN ETXEA EGITASMOAREKIN AURRERA EGITEA

UEMAREN HELBURU ETA ILDOEKIN BAT EGITEA UDAL PLANARI LEHENTASUNA EMATEA

www.bildu.info

EUSKARA


24

PAREKIDETZA

bilduoiartzun

BUKA DEZAGUN EMAKUME ETA GIZONEZKOEN ARTEKO DESBERDINTASUNEKIN

www.bildu.info

Gaur egungo desberdintasun larriei aurre egiteko, berdintasunera eramango gaituen kudeaketa eredu bat bultzatu behar dugu, ezinbestean. Horrez gain, egoera hori irauli nahi badugu, hitzetatik ekintzetara pasatzeko aukera emango digun ekintza plan bat behar dugu. Udalak, bere baliabideen baitan, beharrezkoak diren urratsak egingo ditu, hori guztia lortzearren.

EGINA DAGOEN DIAGNOSTIKOA BERRARTZEA ETA EGUNERATZEA

EKINTZA PLANA MARTXAN JARTZEKO BIDEAK ETA AUKERAK AZTERTZEA

ASIER LEGORBURU DEL SOL Ingenieritzan lizentziatua


25

GAZTERIA

bilduoiartzun

Gazteriaren egoera larriaren aurrean, guztiz beharrezkoa da gazte politika integrala garatzea. Langabezia, etxebizitza lortzeko arazoak, kontsumismoan oinarritutako aisialdia eta kultura, ‌ Egoera horri aurre egin nahi badiogu, ezinbestekoa izango da gazteengana hurbiltzea eta elkarlana bultzatzea. Horixe da guretzat ardatza. Gazteek, autogestioan oinarrituta, beren bidea egin behar dute, eta guk horretan lagunduko diegu.

botoa eman

ELKARLANEAN OINARRITUTAKO HARREMANAK BULTZATZEA

www.bildu.info

GAZTE POLITIKA INTEGRAL BATEN BEHARRA DAUKAGU


INGURUMENA

26

bilduoiartzun

KADARSO BEHIN BETIKOZ LEKUZ ALDATU Indarrak batu behar ditugu gure ingurua zaintzeko, eta neurriak hartuko ditugu, besteak beste: kontsumo ohituretan eragiteko, bertako natur baliabideak zaintzeko, energia berriztagarriak bultzatzeko, garraio publikoa bultzatzeko, atez atekoa indartzeko eta inposatu nahi dizkiguten azpiegitura erraldoiei aurre egiteko.

KADARSOREN LEKUALDATZEAREN JARRAIPENA EGIN, ETA EREMU ZAHARRA ERREKUPERATU

URKABE MENDIA BERRESKURATZEKO EGITASMOA BULTZATU IBAIA BERRESKURATZEKO PLANA BULTZATU

www.bildu.info

OIARTZUNGO UDAL PLAN ENERGETIKOA EGIN HERRI LURRETAN, BASOTZEKO EKIMENARI EUSTSI, ETA LARRERAKO GUNEAK INDARTU

EIDER MITXELENA IRIBARREN Zuzenbidean lizentziatua

AIAKO HARRIA PARKE NATURALAREN JARRAIPENA EGIN; BATEZ ERE, PARKETXE BERRIARENA



Udal programa kalitate baxuan