Issuu on Google+

 

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


………..UDAL PROGRAMA............................................ ARLOAK 1

Euskara, Ondarea, Naziotasuna

2

Kultura

3

Kirola

4

Hirigintza

5

Jendartea

6

Sozioekonomia (arrantza, nekazaritza, industria, merkataritza, ostalaritza, turismoa)

   

7

Gazteria

8

Ingurumena

9

Herri Partaidetza

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


………..EUSKARA.......................................................... HELBURUAK (UEMArekin bat) • • •

Herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia euskaraz izan dadin bideak urratzea. Gainerako udalerri euskaldunekin bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea. Herri euskaldunen garapen ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea.

EUSKARA BIZIBERRITZEKO PLAN NAGUSIA (EBPN) Hiru helburu estrategiko ; 10 esparru: - Transmisioa: Euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioak etenik izan ez dezan lortzea Familia tranmisioa, Euskalduntzea-Prestakuntza, Irakaskuntza - Erabilera: Euskararen erabilera gizarteko esparru guztietara zabaltzea. Administrazioa, Teknologia berriak, Lan mundua, Aisia, Kirola - Elikadura: Euskara bera, komunikazio-tresna den aldetik, lantzea eta aberastea. Komunikabideak, Kulturgintza PROZESUA Lau urteko indarraldia duen PLAN ESTRATEGIKOA, urtez urteko KUDEAKETA PLANAK garatuta. ETA GEHIAGO • Kale neurketa, euskararen erabileraren inguruko datuak bildu. • Unean-unean gerta litezkeen eskariak jaso, aztertu, eta Mutrikuko EBPN plangintzan txertatu. • Gainerako udalerriekin (UEMAkideak, Debabarrenakoak…) eta erakundeekin (GFA eta EJ) harremanak izan Mutrikuren intereseko gaietan.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


.............ONDAREA.......................................................... ondare: Iz. 3. Historian zehar metatzen diren herri baten ondasun material edo kulturalen multzoa; garai jakin baten ondorioz gizartean gelditzen den emaitza. TESTIGANTZAK ETA MATERIALAK Gure herriaren ondarea osatzen duten lekukotasun material eta kulturalak batzea eta jendeari helaraztea lehentasuna izango da, bihar-etziko mutrikuarrek horien berri jakin dezaten. HELBURUAK • Testigantzak eta materialak galdu aurretik bildu eta jendarteratu. Galduak berreskuratu eta jendarteratu. • Herri nortasuna eta euskal identidadea indartzea. • Herri ondarea berreskuratu, bildu, eta jendarteratzea helburu duten erakundeekin bat egin. • Baliabideak jartzea helburuei begira. BIDEA HASITA DAGO • Argitalpenak: Azpillaga, Okelar, Mutrikuren historia bat, Argazki zaharrak bat eta bi, kanta zaharrak… • Azterlanak: Mutrikuko hizkera, Mutrikuko Ondare arkitektonikoa eta etnografikoa… • Herri agerpenak: Hauxe da harrixa, 800 urte 800 aldarte, Itxas eguna, Mijoa oroitzapenean… • Bilketa lanak: Itsasoko tresnak, Baserriko lanabesak…

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


................NAZIOTASUNA............................................... Mutrikuarrak gara gu, eta Euskal Herria da gure nazioa. Hortaz, nazio eraikuntzan diharduten foroetan parte hartuko dugu eta egungo estatusean aldaketak gerta daitezen beharrezkoak diren urratsak bideratuko ditugu, nazio mailako erakundeei jarraiki. • •

   

Nazio erakundetze proiektua bultzatu (Udalbiltza). Euskal Herria kontuan hartzen dituzten proiektuak sustatu: o Euskal selekzioa. o Euskal kurrikulua. o Herrien arteko anaikidetza o Herri kirolak o Aberri egunaren antolaketa o ...

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


.............KULTURA.......................................................... HELBURUAK •

• • • • •

Umetatik kultur zaletasuna sortzeko dinamikak sortuko ditugu. Gurasoen inplikazioa lortu eta urteen joanean gazteak ardurak hartzera bultzatuko ditugu. Gure kultura erakargarri bihurtu behar dugu. Herriko kultur beharren PLAN INTEGRALA egin behar da. Herrian dauden lokalak aztertu eta kultur taldeen beharretara egokitu behar dira. Euskal musika instrumentuen eskaintza ziurtatu behar da. Herriko taldeei ekimenak plazara ateratzera bultzatu. Gaur egun Mutrikun egiten diren kultur ekintzak iraunarazi, geroan ere egingo direla bermatu behar da (urteko kultur programa ez dadila kultur taldeen eskuetan soilik egon).

FUNTZIONAMENDUA •

• • • •

   

Urteko plangintza egiteko talde guztien arteko bilerak egingo dira. - Diru banaketa justua egiteko. - Lokalak konpartitzeko aukera egon ahal izateko. - Egun batean bi ekintza ez egoteko. - … Kultur talde bakoitzak banakako bilera bat egingo du udalarekin, taldearen uneko errealitatea ezagutzeko. Udalaren baliabideak erabiltzeko aukera egongo da. BANDOA erabiltzeko irizpideak zehaztu beharko dira denon artean. Teknologia berriak erabiliz, kultur taldeen arteko koordinazioa bermatuko da. Kultur ekintzen inguruan filosofia aldaketa bultzatuko dugu: - Helburuak elkarren artean adostuko dituzte taldeek eta Udalak, ardura partekatua bultzatuz. - Udalak kultur taldeekin jarraipena eta koordinazioa sustatu du.

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


...............KIROLA............................................................ Euskaldunontzat irakaskuntza, kultura edo arazo sozio ekonomikoetaz eztabaidatzea ez da batere arrotza, normaltasunez hitz egiten dugu arazo desberdinetaz. Baina kirolaren munduan sartzen bagara askotan entzuten dugu kirola eta politika ez direla nahastu behar, beraz ez da normaltasuna kiroletara iritsi, eta hori da, hain zuzen ere, nahi duguna aldatu. Beste arlo guztietan bezala, herritarrok kirolaren inguruko dinamika politikoak normaltasunez ikustera iritsi behar dugu. Kirolak herriaren sektore zabal batekin batera hartu behar du beren gain eskubideen defentsa eta nazio egituraketaren ardura. Horretarako kirolari eta zaletuen inplikazio masiboa sustatzea ezinbestekoa dugu. Hori guztia kontuan izanik, landu beharreko ildo nagusiak hauek dira:

ILDO NAGUSIAK 1. NAZIO EGITURAKETA: Euskal Herri mailako egiturak sortu behar ditugu, “Kirola Federazio Nazionalak” lehentasunez. 2. NAZIO IDENTITATEA: Euskal kirolen sustapenari lehentasuna emango diogu; euskal pilota, herri kirolak, arrauna eta mendia dira horietan nagusiak. 3. EUSKARAREN NORMALIZAZIOA: Hain erdaldunduta dagoen kirola arlo honetan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeak garrantzia handia du. 4. NAZIO ARTEKO HARREMANAK: Nortasun politikoa eta eskubideak ukatuak dituzten herriekin lankidetza sustatzea. 5. BERDINTASUNA: Emakumeen inplikazio zuzena suspertzea kirolaren atal guztietan, praktika nahiz zuzendaritza mailako esparruetan. 6. OSASUNA: Kirola gizakien osasun eragile nagusietako bat bezala sustatuko dugu. 7. BESTE GIZA BALOREAK: Berdintasunean oinarritutako giza harremanak suspertuz, gizakien arteko elkartasuna bultzatuz; etorkinen, gutxieneko etnikoen, elbarrituen nahiz sektore baztertuen integrazioan lagunduz. 8. KIROL ARDURADUNEN HEZKUNTZA: Monitore, entrenatzaile, epaile eta gainerako eragileei aurrez aipatutako baloreak suspertzeko heziketa bermatzearen aldeko gara. Beharrezkoa dituzten azpiegitura eta baliabideak bermatzea gure zereginen artean kokatzen dugu.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


MUTRIKUKO KIROL PLANA TALDE KIROLAK • Herriko kirol talde desberdinekin harremanak sendotu eta bakoitzaren helburu eta beharretan bidelagun izan. BANAKAKO KIROLARIAK • Banakako kirola bultzatzeko araudia sortu. • Kirolariei laguntzak bideratzen lagundu. URTEKO KIROL EKINTZAK • Krisiari aurre eginez, urteko kirol ekintzak mantendu eta indartu. • Taldeen ideia berriei bidea eman. ESKOLA KIROLA • Kirol hezitzaileen lana indartu. • Kiroltasunari dagozkion baloreak landu. • Mugarik gabeko partehartzea bultzatu • Kirol jarduerak inguruko herrietakoekin lotu. • Aisialdiko jardunarekin koordinazioa sortu. KIROL EKIPAMENDUAK ETA AZPIEGITURAK • Polikiroldegia: Azpiegiturak hobetzeko azterketa egin. • Talde desberdinen beharrak aztertu eta plangintza egin. • Padela, tenisa… • Herriko ikastetxeetako jolaslekuak herritarren erabilerarako ireki. HERRI MAILAKO KOORDINAZIOA • Herri kirol taldeekin adosturiko Kirol Elkartea antolatu: - Instituzio eta estamentu desberdinen aurrean elkarrizketa sendotzeko. - Urteko ekintzak hobeto koordinatzeko. - Herriko kirol irudia indartzeko. ETORKIZUNEKO ERRONKAK • Portu berriari dagokion kirol antolaketa prestatu. • Itsas kiroldegia gauzatzeko urratsak eman. • …

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


..............HIRIGINTZA...................................................... Mutrikuk dauzkan gabezia larriak bideratzen saiatuko gara. Etxebizitza politikan zehatzak izango gara: Herritarren beharretara egokitutako politika bultzatuko dugu. Kasu honetan oso egoki ikusten dugu pertsona desberdinen artean osatutako kooperatibak bultzatzea. Irisgarritasunean ahalegin berezia egingo dugu, Mutrikuren orografiak sortzen dituen oztopoak gainditzeko asmoz. Aparkaleku ezari buelta osoa eman nahi diogu, herritarren aldeko sistema ezarriz. Ekipamendu politika bultzatzeko asmoa dugu: Gureiza Fabrikako eta Komenduko inguruetan egitasmoak landuko ditugu. Azpiegitura politikaren inguruan luze hitz egin da gure herrian. Herri baten bizi-iraupenaren aldeko olatuak ez dauka mugarik, baina. Gure herriak herri isolatua izatetik herri dinamikoa izatera jauzi egin behar du, desarrollismoan erori gabe. Bi oinarri dira klabeak kontu honetan: Herriaren eskaria historikoa izatea eta gehiengo zabalaren babesa edukitzea. Herriko Arauak onartu zirenetik, urte batzuk pasatu dira eta bitartean, behar berri batzuk agertu. Hau guztia, gainera, izugarrizko krisi baten inguruan kokatu behar da. Gure ustetan, etxebizitza berrien asmo espekulatiboa alde batera uzteko garaia da, eta herrien beharretara begirako politikak aktibatu behar dira. Behar horiek medio, Arauen berrazterketa partziala bultzatzeko asmoa dugu.

ETXEBIZITZA 1. ERAIKITA DAUDENAK - Hutsik daudenak merkaturatu, alokairurako poltsa sortuz. - Berrerabilpen planeamendu integrala egin espekulazioari mugak jarriz, non: • Baldintza txarretan daudenak berrerabiltzeko aukerak eta laguntzak eman. • Bajuak etxebizitza bihurtu, ikuspuntu soziala lehenetsiz eta merkatalguneetatik urrun. 2. ERAIKUNTZA BERRIAK Indarrean dagoen araudiaren edo normen berrazterketa partzial bat egin. Sektore bakoitza aztertu eta herriaren beharretara eguneratu eta moldatu. Etxebizitza kopurua eta tipologia herriaren beharren arabera egokituko dugu, alokairuko etxebizitza publikoari lehentasuna emanez.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


HIRIGINTZA ARAUAK Hirigintza arauak partzialki berraztertuko ditugu, etxebizitza politikaz gain beste alor hauek ere kontuan hartzeko. 1. Herriko lurzoruaren azterketa egin eta • Nekazaritza jarduetarako egokiak diren lurrak aurreikusi • Industria gune berriak kokatu ahal izateko eremuak aurreikusi • Akuakultura jarduetarako izan daitezkeen eremuak aurreikusi • Ekipamendu publikoetarako (aparkalekuak, antzokia, eskolaguneak…) eremuak aurreikusi • Berdegune berriak aurreikusi 2. Herriko irisgarritasuna bermatzeko urratsak eman

IRISGARRITASUNA 1. HERRI BARNEKO LOTURA INDARTU • Mikrobusa jarri • 2 Igogailu berri jarri portuan: - Portua eta Samikolla. - Portua eta etxe grisen ingurua. • Herriko goialdearekiko loturak aztertu 2. ERAIKINETAKO IGOGAILUAK Eraikin publikoetan igogailuak ezarri eta eraikin pribatuetan horretarako laguntzak zabaldu. 3. OZTOPO ARKITEKTONIKOAK SAIHESTU

ESPALOIAK ETA BIDE GORRIAK 1. Mutriku–Deba eta Mutriku–Saturran proeiktuak egin 2. Bide Gorriak bultzatu eta indartu

APARKALEKUAK 1. Komenduan, Samikollan eta Entzusen aparkalekuak egin. 2. Eginda daudenak herriari zabaltzeko sistema sortu.

GUREIZA FABRIKA EREMUA

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


Programan zehar agertu den moduan, gune honek daukan kalifikazioa aldatuko dugu eta Ekipamenduetarako gune modura jarriko dugu. Honela, helburu hauek lortzen ahaleginduko gara: • • •

Geratuko litzatekeen azaleran, Plaza bat egin. Bertan, Antzoki multifuntzionala eraiki, eta Azpian 100dik gora aparkaleku.

KOMENDUKO EREMUA Oso gune egokia da Osasun eskaintza osoa bermatzeko bertan. Aurretik baina, azterketa ekonomiko serioa egin behar da eta Exekuzio Plana adostu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin. Urte desberdinetan zehar, Plan horren arabera, honako helburuak bete litezke: • •

Eguneko Zentrua, 2011-2015 urte artean Etxe tutelatuak eta urritasun sikikoei begirako eremua, instituzioekin adosturiko Planaren arabera.

SATURRARANGO EREMUA 1999-2003 legealdian Madrilera aurkeztu zen proiektua aurkeztu genuen, eta han atzera bota zuten arrazoi politikoak tarteko. Harrez gero, ez da ezer egin, eta lehengoan jarraitzen dugu. Herriko gune polit eta erkargarri honen egoera ikusirik, berriro helduko diogu proiektu honi.

MIJOA EREMUA Industriagunea Mijoan kokatzeak aski burukomin sortu die bertakoei. Herriarentzat onuragarria izan arren, bertakoen bizitza kalitatea asko jaitsi da, zaratak, antza eta abar direla medio. Lurren desjabetzan eraman den metodoa ere arbuiagarria izan da, administrazioaren aldetik eta baita udalaren aldetik ere elkarrizketa bultzatu beharrean, saihestu egin delako. Honen aurrean, begirunean oinarritutako politika bultzatuko dugu, urtean zehar elkarrekin bilduz, sortu diren arazoei irtenbidea eman asmoz. - Mijoa errekako proiektua behingoz hasi eta bukatu. - Bertara begirako aktuazio desberdinak zehaztu.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


AZPIEGITURAK •

Babes Dikea 1. Dikea bukatu. 2. Hondartza txukundu. 3. Piszina berria egin.

• Bigarren hondartza eta hirugarrena bide batez lotzeko ahalegina egin •

Mutriku Sasiola hasi eta bukatu. 1. Herria arindu kamioiez eta ibilgailuz. 2. Mutriku gune garrantzitsuetan hobeto kokatu: Autopista, Mendaroko Ospitala... 3. Industriagune berriak sortzeko aukera handitu. 4. Enpresak erakartzeko aukerak sortu. 5. Debarekin batera autopistarekin lotura berria egiteko gestioak egin. 6. Turismoa bultzatu.

Historikoki herriak eskatu dituen bi proiektu garrantzitsu hauen ibilbidea ez da batere egokia izan. Alde batetik, udalaren gestio makala azpimarratu behar da, eta bestetik instituzioek ez diote kasurik egin Mutrikuri. Bi helburu hauek lortzeko bidea egingo dugu. Dena dela, ez diogu itxiko aterik herri galdeketari, herritar multzo esanguratsu batek hala eskatzen badu.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


.............JENDARTEA...................................................... POLITIKA SOZIALA Baliabide gutxiko familientzat laguntzak arautu • Diputazioak, Jaurlaritzak eta Udalak bideratutako laguntzak indartu eta ondo kudeatu. • Udal tasa eta zergak arintzeko laguntzak edo hobariak proposatu. • Laguntza hauen guztien berri eman herriari. Etxez etxeko laguntzak • Gaurko ildoa indartu eta herriari aditzera eman. Zaharren Egoitza • Udalak aktiboki parte hartu Egoitzako Kudeaketa Taldean. • Mutrikuarrak Egoitzan azkar sartzeko ahalegina indartu. Zahartzaroa eta Ezinduak • Anbulategia herriko gune desberdinekin lotuko duen mikrobusa jarri. • Igogailurik gabeko etxeetakoentzat bajoak egokitu isolamendua gainditzeko. • Portua eta herria lotuko lituzketen 2 igogailu martxan jarri. Komendua • Proiektu Integrala zehaztu eta bideragarritasun ekonomikoa egin, ureteetara egokituz: Eguneko Zentrua, Etxe tutelatuak, Adimen urriko pertsonen tratamendua... • Hala badagokio, Eguneko Zentrua bertan egin.

OSASUNA Osasun kontseilua sortu, bere eginbeharrak zehaztuz • Ingurumen baldintzen jarraipena egin: Ura, eguratsa, zaborrak, gai toxikoak... • Elikagaiak eta osasuna lotuko lituzketen egitasmoak bultzatu. • Drogamenpekotasun politiken jarraipena egin. • Lan baldintzen katalogoa egin Mutrikurako. • Irisgarritasun politikak aktibatu eta jarraipena egin.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


MIGRAZIOA Migrazioari loturiko Lan Taldea eratu eta esparru hauetan aritu: • Eskubide sozial eta ekonomikoak bermatu. • Identitate eskubideak errespetatu: Hizkuntzazkoak eta Kulturazkoak. • Eskubide politikoak eta herritartasun eskubideetan lagundu. • Jatorrizko aberriekin harremanetan lagundu. • Integrazioa helburu, euskara ikas dezaten bidea egin.

POLITIKA FEMINISTA • • • •

Politika feminista garatu. Sexuen arteko parekidetasunean oinarritutako herria antolatu. Horretarako, programak eta taldeak bultzatu. Berdintasun Plana, langabezia, tratu txarrak...

NAZIOARTE POLITIKA Euskal Fondoaren aldeko apostua egin. Herri txiro eta zapalduen aldeko elkartasuna sustatu.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


............SOZIOEKONOMIA.............................................. Mutrikuren egoera sozioekonomikoa oso larria da. Lehen sektorea ia ia desagertuta, industriarik ez, eta merkataritza zein ostalaritza kinka larrian. Arrisku handia dago Mutriku lotako herri bilakatzeko eta horrek ildo desegokian jarriko luke gure herria etorkizunean. Herri orekatua eta bere etorkizunaren jabe izan dadin, gogotik ekin beharko diogu arazo honi, Mutrikuk eskaintzen dituen aukeretan sakonduz eta epe motzeko zein luzeko estrategiak indarrez bideratuz. Lehen mailako garrantzia emango diogu gai honi eta behar edo ahal diren bitartekoak jarri eta lortu beharko dira, gaurko egoerari buelta eman eta ildo egokitik bidea hasteko. Motorra izango den elkarte bat sortuko dugu, bere burua autofinantziatuko lukeena, ahal den neurrian, eta bertatik programa honetan azaltzen diren eta sor daitezkeen helburuak eta estrategiak aurrera eramateko apostua egingo dugu, herriko eragileekin batera. Enpresak eta lanpostuak sortu edo erakartzeko bidean, kooperatiba eredua lehenetsiko dugu, pertsonen garapenean eta berdintasunean oinarritutako jarduera ekonomikoa, alegia.

………….ARRANTZA Ondare sozial, historiko eta kulturalaren eroale den arrantza-mundua gure herriaren nortasun-ikurra dugu, zaindu beharrekoa, eta oraindik ere garatzeko aukera asko dituen aberastasun-iturri ere bai. Mutrikuren arrantza-tradizioa oso aspaldikoa da, inolako zalantzarik gabe. Portua Mutrikuren parte da. Biek, herriak eta portuak, arlo soziekonomikoan hazteko eta garatzeko aukerak emango dizkien proiektu komun bat behar dute. Ezinbestekotzat jotzen da, Mutrikuko portuko jarduerak indarberritzeko, jarduera alternatiboen aldeko apustua egitea. 1.- BALEA PROIEKTUA Garatu beharreko alorrak: • • •

   

Akuakulturaren garapena Artisau arrantza berriztatzea Artisau arrantzan oinarritutako turismo jarduerak bultzatzea

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


Itsas-baliabideetan oinarrituatko elikagai eta aplikazioen garapena

2.- KOFRADIA Kofradia berriro suspertu eta lonjaren erabilera egokitu eta indartu azpiegitura egokiak ezarriz: lehiakorrak, modernoak eta teknologia aurreratuak. 3.- KOMERTZIALIZAZIOA Komertzializazioa garatzeko eta bultzatzeko ezinbestekoa da: a. Gure produktuen komertzializazioan aldaketa sakonei ekitea b. Azpiegitura lehiakorra garatzea. c. Merkatu eta merkataritza-irteera berriak zabaltzea: - produktuak desberdinduz - lonjetan etiketa ezarriaz - trazabilitatea aplikatu 4.- BERTAKO PRODUKTUAK HERRIAN Herrian bertako itsas produktuak kontsumitzeko indarra egitea: - Herriko ikastetxeetan - Herriko jatetxeetan - Herritarrak orohar 5. UDALAREN POLITIKA Arrantzaleen bizi baldintzen alde egitea 1. Herrian sorturiko taldeetan erakutsi beharreko jarrera. 2. Arrantza sektoreetatik datozen eskaeran bultzatuz. 3. Instituzioetan egin beharreko indarra eginez. 6. UDALAZ GAINDIKO POLITIKA Euskal itsas ertzean Arrantza Taldea osatzea 1. Babes eremuen politika zehazteko. 2. Politika instituzionala adosteko. 3. Arrantza mota desegokiak zehaztu eta bere desagerketaren borrokatzeko. 4. Artisau Arrantzaren zehaztapenean adostasuna lortzeko. 5. Gaurko ontziteria mantentzea (lizentziak, eskubideak...). 6. …

   

www.bildu.info/mutriku

alde

facebook-en: bildu mutriku


………….NEKAZARITZA Euskal Herrian bezalaxe, Mutrikun ere maldan behera etorri zaigu baserrigintza. Globalizazioak gogor astindu du sektorea, instituzioek muzin egin diote bertako produktua indartzeari eta bidea erraxki zabaldu zaie kanpokoei. Bertako produktua behar dugu eta honen aldeko apostu handia egingo dugu. Mutrikun ustiapen berriak sortzen saiatuko gara, erraza ez den arren.

MERKATURATZE POLITIKA ERAGINKORRA EGIN • • • • •

Herriko jantoki, ikastetxe edo tabernetan herriko produktuak sartzeko aukera aztertu. Salmenenta zuzena martxan jartzeko aukerak aztertu, herriko eragile desberdinekin. Basherri taldeak sortzeko aukerak ikusi. Beste taldeekin batera, hileroko azoka martxan jarri. Merkatu Plaza txukun jarri.

NEKAZARITZARAKO LURRAK IZENDATU • • •

Lurren azterketa egin, kalifikazioa egiteko. Nekazaritzarako lurrak identifikatu. Erabilpen maila bultzatu.

GAZTEAK BASERRIETAN KOKATZEKO POLITIKAK AKTIBATU • • •

Kokapena gauzatzeko erraztasunak bideratu. Udalak lurren errentan lagundu. Formakuntza ildoak sustatu.

HERRIAN BASERRIRAKO JOERA INDARTU • • •

Ikastetxeetako haurrekin baserrietara bixitak antolatu. Baserritarrak ikastetxeetara gonbidatu, euren esperientzien berri emateko. Herriko eta inguruko esperientziak agertu herriari era zabalean.

EGITASMOA BULTZATZEKO ELKARTE BAT SORTU • • •

   

Beste alor ekonomikoekin batera Elkartea sortu. Herriko baserria bultzatzeko laguntza desberdinetan lagundu. Ustiapen berriak sortzeko dirulaguntzak bideratu.

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


LURRAREN ZAINTZA OROKORRA BULTZATU • • •

Basoak eta zelaiak zaintzeko hitzarmenak burutu baserriekin. Basoak bertako arbolaz hornitzeko bidea egin. ...

BASERRITARREN BIZI BALDINTZAK ZAINDU •

Azpiegituretan lagundu: Bideak, urak, posta zerbitzua, antenak...

………….INDUSTRIA Herri hau historikoki lehen sektoreari erabat lotuta egon den arren, industriak ere izan zuen bere pisua sasoi batean. Gaur egun, hutsaren hurrengoak gara sektore honetan. Ez dugu etsi behar, baina. Ahaleginak egin behar dira, astiro eta dinamika bizian, herrira enpresak ekarri edo bertan sortzeko. Industrialdeak eraiki • •

Martxan dagoena bukatu. Berria egiteko lekua aztertu, Mutriku-Sasiolan.

Elkarte dinamizatzailea sortu • • • •

Enpresak erakartzeko bidea egin. Produktu berriak identifikatzeko hausnarketa egin (Akuakultura). Formakuntza bultzatu. Dirulaguntzak eskaini.

Mutriku Sasiola errepidea bultzatu • •

Industriagune berriak egiteko guneak identifikatu. Autopistarekin lotura gestionatu Debarekin batera.

………….MERKATARITZA • • • •

   

Bertan elkartea indartu, jende gehiago integratuz. Urteko Plangintza eratu: Jarduera desberdinen arteko Txoke Plana. Herritarrak herrian modu egokiz erosteko aukerak indartu. Lehiakortasun faktoreak lantzeko programa egin (Fideltasuna, formakuntza, kalitatea…).

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


• Mutrikuko egoera sozioekonomikoa bultzatuko duen Elkarte bat sortu. • Sektorearen azterketa egin (Denda tipologia, Produktu beharra…). • Dirulaguntza politiketan egoki kokatu.

………….OSTALARITZA • ostalaritza bultzatzeko estrategiak adostu. 1. Errealitatea aztertu. 2. Lehiakortasun faktoreak landu. 3. Ekintzetan lagundu. • Udala eta ostalaritzako ordezkarien arteko Talde iraunkorra sortu. 1. Urte osoko plangintza egin. 2. Jarduera desberdinen arteko Txoke Plana kudeatu.

………….TURISMOA Gure herriak turismorako egokitasuna du: itsasoa, mendia, erakargarritasuna… Horiekin batera, ekipamendua eta zerbitzuak ditu: kanpinak, ostatuak, merkataritza eskaintza… Orain arteko turismo-politikan Mutriku bisitariz hornitu da, baina ez dira bideratu herriko eragile ekonomikoetara. Buelta eman behar zaio horri. Dena den, ezin dugu edonolako turismoa bultzatu gurean. Urtean zeharrekoa, kulturari eta ingurumenari lotutakoa izan dadila; udakoa, berriz, ez dadila gehiegizkoa izan. Hirigintzako neurri zehatzak hartu beharko dira gure dimentsioz gaindiko herria egin ez dezagun. Horiek lortze aldera egingo direnak:

   

Gurera datorren turismoa herriko merkataritza eta ostalaritzari begira jartzeko neurriak hartu.

Gure herriari egokitutako turismo plan berria egin, ze turismo-mota nahi dugun definitzeko. (Urtean zeharrekoa eta udaldikoa).

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


................GAZTERIA......................................................... GAZTERIAREN DIAGNOSIA • Mutrikuko gazteria, orokorrean, sakabanatuta ikusten dugu; mundutik isolatuta, droga dependentziaren menpe, desmotibatuta, norbere arazoez bakarrik arduratuta eta ohartu gabe arazo komunak ditugula. Gaur egungo sistema onartu eta elikatzen dute inkonstzienteki eta aldatzea ezinezkoa dela uste dute. • Mutrikuko gazteen parte haundi batek lokaletan sartuta pasatzen du egun guztia eta ez dira beste gazteekin erlazionatzen. • Gazte antolatuok egun bizi dugun errepresio bortitzaren ondorioz, gainontzeko gazteek beldurra sentitzen dute eta, nahiz eta orokorrean mobilizatzeko beharra sentitu, egoera honek ez mugitzea eragiten die. • Mutrikun gazteen artean gero eta nabariagoa da gazteleraren erabilera. Nahiz eta euskera denek jakin, “moderno” bihurtu da gazteleraz mintzatzea. • Bizi garen gizarte honek, telebistaren, aldizkarien, egunkarien... laguntzaz, gazteria sexista bat bultzatzen du eta hori erabat nabaria da Mutrikuko gazteen artean. Muturrekoa ez den arren, inkontzienteki egunerokoa da jokabideetan eta hizkeran.

EKARPENAK ETA ESKAKIZUNAK • Parekidetasuna lortzeko bidean, emakumeon presentzia ziurtatuko dugu arlo guztietan, eta emakumeenganako erasoak gogor salatu eta ez ditugu onartuko. Horretarako, emakumeontzat autodefentsa tailerrak, hitzaldiak, mintegiak... antolatuko ditugu. Ikusten bada emakume talde bat osa daitekeela, osatzea proposatzen dugu. • Gazteoi zuzendutako etxebizitza politika bat bultzatuko dugu, adibidez, alokairu sozialak bideratuz. • Ingurugiroarekin kontzientziaturiko gazteria bat bultzatuko dugu, natura errespetatuko duena, zaborrak birziklatuz, kutsadura murriztuz... • Ikasleok inposaturiko hezkuntza arrotzen aurrean geurea den hezkuntza propioa bultzatuko dugu. Jasaten den eskubide urraketen aurrean babesa eman, salatu eta gure esku dagoena egingo dugu hori gertatu ez dadin. Ikastetxean bertan gune bat proposatuko dugu ikasleok bildu eta antolatzeko. • Lan munduan sistema kapitalistaren biktima nagusiak gazteak eta emakumeak garela jakinik, gure esku dagoen guztia egingo dugu gazteei lan baldintza duinak bermatzeko. Gazteon langabeziari aurre egiteko plangintza zehatzak bideratuko ditugu. • Gazteon artean euskararen erabilera bultzatuko dugu, erakargarri eginez, bitartekoak jarriz bere aldeko ekimenak bultzatuz eta parte hartuz (korrika, euskara eguna, ibilaldia...)

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


• Gazteon artean drogen kontsumoa eguneroko gauza bat da, arazo oso larri bihur daitekeena eta bihurtzen ari dena. Honen aurkako tresna eraginkorrena informazioa zabaltzea dela uste dugu, gazteengana zuzenean jo eta erabilera arduratsu bat bultzatuz. Gazteria burujabe bat bultzatuko dugu. • Gazte mugimendu aske eta parte hartzaile bat bultzatuko dugu, gaztetxeak bezalako eremu askeak bultzatuz eta oztopoak jarri ordez lagunduz. Gaztetxearekin harreman zuzena izango dugu eta gure arteko elkarlana bultzatuko dugu. • Gazte bakoitzak dugun sexu identitate desberdinak errespetatuko ditugu, sexualitate aske eta natural bat bultzatuz eta honen inguruan ematen diren eraso oro ez ditugu onartuko eta gogor salatuko ditugu. • Euskal gazteok jasaten dugun errepresio bortitzaren aurrean, gure babes osoa emango diegu eta gogor salatuko ditugu ematen diren eraso guztiak.

GAZTE BATZORDEA • Azaldutako guztia aurrera eraman ahal izateko gazte batzordea osatuko dugu, herriko gazte desberdinek osatua, ahalik eta anitzena. • Zinegotzi bat arduratuko da gazteon arazoak udaletxera eramateaz.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


................INGURUMENA................................................... ZABOR POLITIKA Gure apustua hondakinen ekoizpena gutxitzea, gestio publikoa ziurtatzea, hondakinen gestioa hobetzea, kostuak tasetan eragitea, bilketa selektiboa handitzea eta berziklapena bultzatzeko politika eraginkorrak martxan jartzea dira. Zero waste= zero zabor programa. Errausketa politikaren aurkako lana. Atez-ateko bilketa martxan jartzeko azterketa egin.

BERDEGUNEAK Herriaren erabilerarako berdegune eskasia nabaria denez gero, gune berriak sortzea eta daudenen zaharberritzea bultzatuko dugu. Azkiaga- Villa Maria lortu. Burumendi-Santabata eremua landu. Turruntegi eta Eguneta txukundu. Zuhaitz landaketa politika.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK Energia berriztagarrien erabilera bultzatu ahal izateko, azterketa proposatzen dugu. Dauden aukerak aztertu eta plangintza egin.

AZPIEGITUREN JARRAIPEN ZEHATZA Herriarentzat ezinbestekoak edo beharrezkoak diren azpiegiturak ingurumenarekin uztartu nahi ditugu, bete behar dituzten baldintza guztiak dete ditzaten. Industriaguneak. Mutriku-Sasiola.

HERRIKO ERREKAK ETA ITURRIAK Gure erreken egoera ez da batere egokia. Iturri asko desagertu dira. Egoeraren azterketa egin. Plangintza bat adostu. Mijoako errekari irtenbidea eman, behar diren pausoak emanez. Iturrien berrezkurapena bultzatu.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


HONDARTZAK Hondartza garbia ez da izan behar jomuga bakarra. Bakoitzaren ingurumena, aisialdi guneak, berdeguneak eta pasealekuak ere landu beharko lirateke. Saturraran. Ondarbeltz. Hondartza berria.

ENPRESEN HONDAKINAK ETA ISURIAK Arauak eta legeak askoz zorrotzagoak izan arren, ez da jarraipenik egiten. Jarraipen sistematizatua egin aldiro. Egoera hobetzeko urratsak eman.

HARROBIAK San Blas eta Olatz harrobien ustiapen-baimena 2013(?) urtean bukatuko da, ingurua txukun lagatzeko baldintzapean. Harrobien ustiapenari ez zaio luzatzeko baimenik emango.

GEOPARKEA …

OHITURA EZ KONTSUMISTAK INDARTU Ohitura ez kontsumistak bultzatu behar ditugu, gaur egungo sistemaren kontsumo zirkuloa apurtzeko asmoz. Bakoitzak bere botere esparrutik. Argi dugulako gaur egun dugun kontsumo eta zarrastelkeria maila munduko beste herrialdeetara zabaltzen bada planeta hau hondamendira doala. Bigarren eskuko tresnen azoka. Berrerabilpenaren aldeko kontzientzia kanpainak.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


...............HELBURUEN FINKAPENA, FUNTZIONAMENDUA, KOMUNIKAZIOA ETA HERRI PARTAIDETZA............................................. HELBURUEN FINKAPENA 1. Legegintzaldi hasieran, 4 urteko Akordio programatikoa lortzen saiatuko gara. 2. Urteroko Udal Aurrekontuak lantzen hasi aurretik, Urteko Plangintza adosten saiatuko da Udala. Teknikarien iritziak eta ekarpenak jasoko dira, baita herritar antolatuena eta antolatu gabekoena. 3. Urteko Plangintzaren hedapena egingo da Udalean eratuta dauden Lan-talde desberdinen artean: Udal Batzordeak, Elkarlanerako Taldeak eta Herritarrei begirako Taldeak. 4. Lan-talde bakoitzak bere helburuak adostuko ditu partaide guztien artean,

FUNTZIONAMENDUA 1. Lanerako oinarri orokorrak zehaztuko dira, herri ordezkari eta udal langileen artean. 2. Onarturiko Akordio programatikoko helburuak aurrera eramateko, Lan-taldeak izendatuko dira: • Udal Batzordeak • Elkarlanerako Taldeak • Herritarrei begirako Taldeak 3. Lan-talde hauen partaidetza eta dinamika era antolatuan gauzatuko da. 4. Lan-talde bakoitzeko partaide desberdinen artean, lanerako oinarriak adostu eta arau gisa jasoko dira. 5. Lan-talde bakoitzak bere helburuak, estrategiak, ekintzak, epeak eta arduradunak zehaztuko ditu. Jarraipen Sistema ere bai. 6. Herriko talde antolatuekin eta ez antolatuekin jarduteko, Arautegi adostu bat gauzatuko da. Herritarren parte hartzea eta inplikazioa bermatzeko, harremana bultzatu. Herritarren taldeak: • •

Talde antolatuak: Kultur, kirol, euskara... Talde ez antolatuak: Adinekoak, Gazteak, Langabetuak, Auzoak ...

KOMUNIKAZIOA Komunikazioa indartu eta areagotzeko erabaki irmoa hartu dugu geure baitan. Ildoak: Udal Plenoak, Urteroko Aurrekontuak, Bilerak, Pertsona banakoekin, Medioen bitartezko komunikazioa (Webgunea, panelak, bandoa, posta, udal aldizkaria…).

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


PARTAIDETZA Udalak, herritarren interesen alde lan egin behar duen neurrian, herritarron parte hartzea bultzatuko du, berau aktibo garrantzizkotzat joz. Partaidetza eremuak: • • • • •

Edozein herritarrek edozein Udal Batzordetan parte hartu ahal izango du. Talde antolatuetan eta ez antolatuetan ere partaidetza zuzena izan liteke. Komunikazio saioetan ere parte hartze aktiboa izango da. Gai estrategikoetan, komunikazio saioetan edo/eta herri galdeketan. Herri galdeketak bultzatzeko, Araudi berezi bat egingo da laster batean.

Gai estrategikoetan, proiektu berri guztietan partaidetza prozesu bat irekiko da: informazioa, debatea, eta, beharko balitz, herri-galdeketa.

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


.........................................................................................

 

   

www.bildu.info/mutriku

facebook-en: bildu mutriku


BILDU MUTRIKU