Page 1

BILDUk BUTROI BIZIRIK elkartearen izenean honako mozio hau aurkeztu nahi du eztabaidatua eta adostua izan dadin. MUNGIAKO NATURA-ONDAREAREN ALDEKO AKORDIOA Akordio honen bitartez, naturak Mungiako udalerrian eta orokorrean, egungo gizartean duen benetako balioa aitortu eta adierazi nahi du Mungiako Udalak. Era berean, gure ongizaterako eta hobekuntzarako duen garrantzia aldarrikatu nahi du. Hau dela eta, datozen urteetan, Mungiako natura-ondarea babestu eta hobetze bidean ekintzak burutzeko konpromisoa hartzen du. Azken hamarkadetan gure gizartean eman diren aldaketen artean kaltegarrienetako bat, gizakiaren eta ingurune naturalaren arteko lotura modu nabarmenean ahultzearena izan da. Egungo egoeran honakoak egiaztatu ahal ditugu: XXI. Mendean aurrera goazen arren gure ondare naturalaren gaineko ezagutzak urria izaten jarraitzen du. Azken urte hauetan urratsak eman ditugun arren, ondare horren babeserako beharrezkoak diren gako asko ez ditugu oraindik ezagutzen Gure natura-ondarea hondatzen jarraitzen dugu, sarri, gainera, zehazki zer hondatzen ari garen jakin gabe eta, ondorioz, ondare horrek eskaintzen dizkigun zerbitzuak arriskuan jarriz. Dagoeneko galdu ditugu gure baso gehienak, ez dugu gure ibaiak berreskuratzea lortu eta, azken aldian, gure nekazal lurrik onenak galtzen ari gara. Ekonomian eta erabaki politikoak hartzean, Naturak duen garrantzia gutxietsi egiten dugu. Horregatik, bioaniztasunaren balio ekonomikoa ez da islatzen erabakiak hartzeko prozeduretan. Naturak, mehatxatzen gaituzten asaldurak baretzeko duen ahalmena zapuzteari utzi eta suspertzen hasi beharrean gaude. Gizartean sentikortasuna emendatzea eta herritarrak naturara hurbiltzea nahi badugu, eredu izan behar dugu naturaren alde hartzen ditugun erabakietan eta aitzindariak izan behar dugu gure jarraibidean. Gainera, Europar Batzordeak onartu duen moduan, Europar Batasunak 2010. urteko muga finkatu arren biodibertsitatearen galerari buelta emateko, galera hori geratzerik ezta berarekin datorren ekosistemen zerbitzuen murrizketarik lortu ez dituenez, Biodibertsitatearen Europar Estrategia finkatu du 2020. urteari begira, biodibertsitatearen galera erabat gelditzeko asmoz eta, horretarako, gureganatu behar ditugun 6 helburu nagusi xedatu ditu: Hegaztien eta Habitaten Arteztarauak bere osotasunean aplikatzea. Ekosistemak eta beraien zerbitzuak zaindu eta berreskuratzea. Nekazaritzak eta basogintzak biodibertsitatea zaintzeko eta hobetzeko eskaintzen duten laguntza areagotzea. Arrantzarako baliabideen ustiapena iraunkortzea. Espezie exotiko inbaditzaileen aurka borrokatzea. Mundu guztian biodibertsitatearen galera eragozteko asmoz, EBren ekarpena emendatzea. Hori guztia dela eta, honakoa proposatzen dugu:

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948


a) Bizitzaren oinarrizko elementuak babestea; gure airea, ura, lurzorua eta biodibertsitatea, gure bizitzarako ezinbestekoak ditugun zerbitzu eta onurak eskaintzeko moduan jarrai dezaten. b) Gure natura-guneak zaintzea, beraien habitaten kudeaketa hobetuz eta bizitza babesteko lerrora behar den neurrian egokituz. c) Espazio hauen arteko lotura garatzea, herriko azpiegitura berdea sortuz eta hirigunea eta landa-guneen arteko loturak indartuz. d) Gure inguru naturalean sortarazi ditugun kalteak, ahal dugun neurrian, konpontzea. e) Basa-bizitzaren gain eragiten dugun presioa gutxitzea, ingurune naturalaren kalitatea bere osotasunean hobetuz. f) Natur baliabideen zentzuzko ustiapena bultzatzea. g) Naturaren aldeko Herri Itun bat eraikitzea, bere babesa eta hobekuntzarako udalak egin ditzakeen ekimenak indartzeko. Eta hitzartzen dugu: a) Jabego publikokoak diren lursailak, lehentasunez habitat eta espezieen kontserbazio egoera babesteko edo berreskuratzeko erabiltzea eta, esku pribatuetan dauden lursailetan ere, modu honetako ekimenak bultzatu eta suspertzea. b) Udalerri mailan espazio babestu berrien sorkuntza sustatzea eta ahaleginak egitea inguruko herrietan dituztenekin koordinatzeko. c) Butroi ibaiko arroaren Biotopo Babestuaren figura eratzeko eskualdeko gainerako Herri administrazioekin eta Eusko Jaurlaritzarekin partaidetzarako egituren sorrera bultzatzea. d) Naturaren aldeko ekintza-taldeak suspertzea, herri mailan zein eskualdean. e) Natura ingurunearekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak bultzatzea, nekazaritza ekologikoa, soziala eta familiartekoa, balio handiko nekazal sistemak, kudeaketa modu iraunkorrak, bide laburreko merkaturatzeak eta Europa mailan Natura babesteko dagoen legedia betetzea indartuko dutenak, batez ere, Hegazti eta Habitaten Arteztarauak eta Uraren Esparru Arteztaraua. Ildo honetatik, Mungian eta legealdi honetan aurrera eramango diren ekintzak hauek izango dira: a) Mungiako Bioaniztasunaren Plan estrategikoa eratu, onartu eta abian ipini, non Mungiako bioaniztasuna ezagutu eta babesteko herri mailako helburu eta ekimen zehatzak jasoko diren. b) Jabego publikoko lursailetan habitat eta espezieak berreskuratzeko ekintzak xedatzea. c) Inguru naturalaren ikuspegitik garrantzia berezia duten lur sailez Udala jabetu dadin lurren erosketako politikari hasiera eman. d) Hiritartze prozesuak lehendik artifizialduta dauden eremuetara mugatzea, lurzorua artifizialduaren hedapena saihestuz. e) Mungiako uholde-lautadetan ez eraikitzea. f) “Babes bereziko hiritartze debekua duten lursailei� babes-irudi bateratu batez hornitzea, udalerri guztiko natura-gune interesgarriak bere itzalpean jarriz. g) Udalerriko natura-guneen arteko konexioa definitu eta mugatzea eta sortu dugun babes figuran jartzea. h) Nekazal lursailen kontserbazioa indartu, nekazaritza zein abeltzaintza ekologikoak bultzatuz.

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948


i)

Butroi ibaiko arroaren Biotopo Babestuaren figura suspertu eta aldarrikatu, eskualdeko gainerako Herri Administrazioekin batera, horren izendapena egiteko eskumena duen erakundearekin batera lan eginez. j) Beste administrazioekin elkarlanean, Mungiako fauna eta flora mehatxatuen kontserbaziorako ikerketa eta ekintzekin jarraitzea eta hauek babesteko neurriak hartzea. k) Mungian egiten diren biodibertsitatearekin erlazionatutako ikerketa-lanak herritarrei dibulgazio hitzaldi moduan ezagutaraztea eta gerturatzea. l) Mungiako mendi-lurrak herritarrei ezagutarazi eta natura-ondarea herriko ikastetxeetako umeei, eta orokorrean, mungitarrei gerturatzeko ekintzak burutzea; zuhaitz eguna, ibilbide gidatuak, proiektuak, liburuen publikazioa eta hitzaldiak. m) Herriko elkarte eta ikastetxe ezberdinen arteko elkarlanean, Udalak proposaturiko natura-ondarearen hobekuntzarako ekintzak sustatzea: zuhaitz eguna, Mungiako ibilbide-sarearen eraketa, hitzaldiak‌ n) Ingurumenarekiko kalterik sortuko ez luketen turismorako politikak eratu.

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948


BILDU presenta esta moción en nombre de la asociación BUTROI BIZIRIK para que sea debatida y consensuada. ACUERDO EN FAVOR DEL PATRIMONIO NATURAL DE MUNGIA El ayuntamiento de Mungia mediante este acuerdo, declara y manifesta el verdadero valor que tiene el entorno natural para el municipio de Mungia y en general para la sociedad. Al mismo tiempo quiere reivindicar su importancia en nuestro bienestar y desarrollo. En este sentido se compromete a llevar a cabo en los años venideros, acciones encaminadas a la protección y mejora del patrimonio natural del municipio de Mungia. Uno de los cambios más perjudiciales que ha sufrido nuestra sociedad durante las últimas décadas ha consistido en el debilitamiento de los lazos entre las personas y su entorno natural. A día de hoy se pueden hacer las siguientes afirmaciones: En pleno siglo XXI el conocimiento de nuestro patrimonio natural sigue siendo escaso, y aunque se han dado algunos pasos en los últimos años, aún se desconocen muchos factores clave necesarios para su protección. Seguimos echando a perder nuestro entorno natural a menudo incluso sin tener pleno conocimiento de lo que se está perdiendo, con el consiguiente riesgo de perder los beneficios que este legado podría ofrecernos. Hoy día se han perdido la mayoría de los bosques, hemos sido incapaces de recuperar nuestros ríos, y la gran parte de los suelos de mayor valor agrológico se están destinando a otros usos. Se menosprecia la importancia de la Naturaleza cuando se toman decisiones económicas o políticas. Así, en los procedimientos de toma de decisiones no se cuantifica el valor económico que tiene la biodiversidad. Se debe dejar de menospreciar y por el contrario valorar en mayor medida, la capacidad que tiene la naturaleza de mitigar los estados de agitación y alteración bajo los cuales vivimos a diario. Si queremos aumentar la sensibilidad social y acercar a los ciudadanos a la naturaleza, debemos ser pioneros en las decisiones que se tomen en su favor y nuestra conducta debe ser ejemplar. Además tal y como ha admitido la Unión Europea, aún habiéndose establecido el año 2010 como fecha límite para iniciar la reversión en el proceso de pérdida de biodiversidad y de los servicios de los ecosistemas, ésta no se ha producido. Así la Unión Europea ha aprobado la Estrategia Europea de Biodiversidad para 2020, con la intención de que esta pérdida se detenga definitivamente.

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948


Para ello ha establecido 6 objetivos principales que debemos hacer nuestros: Aplicar en su totalidad las Directivas Aves y Hábitat. Mantener y restaurar los ecosistemas y sus servicios. Potenciar la ayuda que proporcionan las prácticas agrícolas y forestales en la protección de la biodiversidad. Conservación y explotación de los recursos pesqueros. Lucha contra las especies exóticas invasoras. Intensificar la contribución de la UE para evitar la pérdida de biodiversidad en todo el mundo. Teniendo todo esto en cuenta, se propone lo siguiente: a) Proteger los elementos básicos de la vida: el aire, agua, tierra y biodiversidad, para que puedan continuar proporcionando los beneficios y servicios imprescindibles para la vida. b) Cuidar nuestros espacios naturales, mejorando la gestión de sus hábitats y recuperarlos hasta el punto en que la vida este protegida. c) Desarrollar una conexión entre estos espacios, creando una red de espacios naturales en el pueblo y reforzando la comunicación entre el centro urbano y estos espacios verdes. d) Remediar en la medida de lo posible, los daños que hemos producido en nuestro entorno natural. e) Disminuir la presión que se ejerce sobre la vida silvestre mejorando en general la calidad del entorno natural. f) Promover la explotación racional de los recursos naturales. g) Redactar un tratado municipal a favor del medio natural para respaldar las acciones municipales que se lleven a cabo para su protección o mejora. Y acordamos lo siguiente: a)

Utilizar las parcelas de propiedad municipal para recuperar y proteger el estado de conservación de las especies y sus hábitats, y promover también este tipo de actividades en las parcelas privadas. b) Impulsar la creación de nuevos espacios protegidos a nivel local, y favorecer su coordinación con los existentes en los municipios colindantes.

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948


c) Crear una plataforma de colaboración junto con las otras administraciones municipales de la comarca y el Gobierno Vasco, para promover la figura de Biotopo Protegido para la toda la cuenca del río Butroi. d) Impulsar aquellos grupos que realicen actividades en favor del medio ambiente, tanto a nivel local como comarcal. e) Potenciar aquellas actividades económicas que sean respetuosas con el medio ambiente, la agricultura ecológica, social y familiar, los sistemas agrarios de alto valor natural, los sistemas de gestión sostenible, la comercialización en circuito corto, y aquellas actividades que refuercen el cumplimiento de la legislación europea de protección medioambiental, en especial las Directivas de Aves y Hábitat, y la Directiva Marco del Agua. En este sentido, las actividades que se van a llevar a cabo en Mungia durante esta legislatura van a ser las siguientes: a) Crear, aprobar y poner en marcha el Plan Estratégico de Biodiversidad de Mungia, donde se recojan objetivos y actividades concretas encaminadas al conocimiento y protección de la biodiversidad de Mungia. b) Definir actividades encaminadas a la recuperación de las especies y hábitats de las parcelas de propiedad pública. c) Iniciar una política de compra por parte del Ayuntamiento, de aquellas parcelas que tengan una especial importancia desde el punto de vista medioambiental. d) Evitar incrementar la cantidad de suelo artificializado, limitándonos a las zonas que ya hayan sufrido el proceso de urbanización. e) No construir en las zonas inundables de Mungia. f) Dotar de una figura de protección a aquellas parcelas protegidas no urbanizables, de manera que todos los puntos de interés medioambiental del municipio se encuentren bajo su protección. g) Establecer y definir las conexiones entre los distintos espacios naturales del municipio dotarlos de la figura de protección creada. h) Apoyar la conservación de las parcelas de carácter agrícola, impulsando la agricultura y la ganadería ecológicas. i) Promover y reivindicar la figura de Biotopo Protegido para la toda la cuenca del río Butroi junto con las otras administraciones municipales de la

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948


comarca, trabajando en colaboración con la institución que tiene potestad para otorgar esa figura. j) Seguir investigando y trabajando en la conservación de la flora y fauna amenazada de Mungia junto con el resto de administraciones, y tomar medidas para su protección. k) Dar a conocer y acercar a los habitantes de Mungia por medio de charlas divulgativas, los trabajos de investigación relacionados con la diversidad que se llevan a cabo en Mungia. l) Llevar a cabo actividades para dar a conocer a los estudiantes y los habitantes de Mungia en general, el patrimonio natural de nuestro entorno por ejemplo por medio del día del árbol, recorridos guiados, charlas, o publicaciones. m) Celebrar actividades encaminadas a la mejora del patrimonio natural promovidas por el ayuntamiento pero llevadas a cabo en colaboración con los distintos centros educativos locales: día del árbol, creación de una red de rutas para paseos, conferencias, etc. n) Adoptar políticas de turismo respetuosas con el medio ambiente.

bildumungia@hotmail.com

Telefonoa 946551948

Mungiako natura ondarearen mozioa  

2012ko Maiatzean Mungiako Bilduk Butroi Bizirik elkartearen izenean, Mungiako natura ondarearen inguruan aurkeztutako mozioa Mocion present...

Advertisement