Issuu on Google+

 

 

ETAPa EGITEKO PROZEDURA ABIARAZI  DU UDALAK  Ur  Edangarriaren  Tratamendu  Planta  eraikitzeko  prozedura  martxan  jarri  du  Udalak  eta  horretarako,  proiektua    eta    eraikuntza  lanak  egiteko  baldintza  plegua  onartu  eta  lehiaketa publikora atera du.        Nafarroako  Gobernuak  Azpiegitura  Planaren  barruan    aurrikusi  zuen  egitasmo  hau,  hasierako  aurrekontua  744.755    eurokoa izanen delarik.        Finantziazioari  dagokionez,  %90a  Nafarroako  Gober‐   nuaren dirulaguntza izanen da eta %10a Udalaren ardura. Lanak    egiten  hasi  aurretik  Udalak  finantziazio‐plana  aurkeztu  zuen    (lanei  ekonomikoki  nola  aurre  egin  zehaztuz)  eta  Nafarroako  Gobernuak oniritzia eman zion.     Orain  proiektua  eta  obra  esleituko  dira,  horretarako  hainbat irizpide hartu behar direlarik aintzat:    o Eskaintza ekonomikoa: 20 puntu  o Eskaintza teknikoa: 80 puntu.    Puntuaketa  altuena  lortzen  duen  eskaintzari  esleituko  zaizkio lanak.                            

         

     

ZER DA ETAPa?   

Ur  Edangarriaren  Tratamendu  Planta  edateko  ura  tratatu  eta  edangarri  bihurtzeko  lekua  da.  Ura  malutatu,  gazitu,  dekantatu  eta  iragazi  egiten  da,  horrela  pertsonen  kontsumorako egokituz. 

ZERGATIK BEHAR DA?   

Jakina  da  ura  iturrietatik  edo  erreketatik  hartzen  dela  eta  ur  depositura  garraiatu.  Orain  arte  ur  hori  deposituan  tratatuz  eta  pota‐ bilizatuz  helarazten  zen  gure  etxee‐ tara,  hori  bai,  araudiak  ezartzen  zituen  osasun  baldintza  guztiak  betez.     

Orain,  ordea,  Europak  arlo  honetan  ere  araudia  egokitu  zuen,  baldintza  berriak  ateraz.  Hori  dela  eta, ETAPa eginez, Europatik datozen  baldintza berri horiek beteko dira.     

Hau,  ur‐zerbitzua  eskaintzen  duten  administrazioek  nahitaez  bete  beharreko baldintza da. 


25   

ALTZARIAK ETA SEINALIZAZIOA “Urbanismo Comercial” izeneko programaren barruan, Leitzako Udalak hainbat altzari erosteko eta jartzeko prozedura abiarazi zuen. Batetik, altzariak Benito Ductil enpresari erosi zizkion: eserlekuak, zaborrontziak, hainbat kokalekutarako barantzuak eta plazarako zutobe berriak. Bestalde, kaleetako seinalizazioa egokitzeko lanak eta altzariak jartzeko lanak Señalizaciones Goyo, SL enpresari eginarazi zaizkio. Aurrekontua guztira 23.000 euro ingurukoa da eta %60ko dirulaguntza jaso du.

ARGITERIA PUBLIKOA                     Argiteria publikoa  egokitzeko bigarren   amaitu eta, 36 farola aldatu eta faseko lanak   hainbat kuadro elektriko egokitu dira.   Lanak   FIJA, S.L. enpresak egin ditu 27.891,71 eurotan, DURSO enpresaren zuzen  daritzapean  eta Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta.     Argiterian aurrezteko oraingo lan hauei, aurreko urtean Leitzako alde zaharrean aldatutako 127 farola gehitu behar zaizkie. Aurrerantzean ere bide jorratzeko aukerak aztertuko dira.

berdina

IGOGAILUA Erleta eskolako igogailua jartzeko lanak amaitu dira eta, behin baimen guztiak lortu ondoren, igogailua martxan izanen da. Lanak Gorritz enpresak egin ditu, eskaintza merkeena berak aurkeztu zuen eta. Igogailua aspaldiko egitasmoa zen eta urteetako saiakeren ondoren muga arkitektonikoak ezabatzeko pauso garrantzitsua eman da. Era berean, lehen maixuen etxeak ziren solairuetan egokitu diren gelak etorkizunean erabilgarri izatea ere ahalbidetuko du honek.      


“FRACKING”a NAFARROAN        Bilduk  Nafarroako  Gobernuari  galdegin  dio,  gasa  ateratzeko  “fra‐ cking”  izeneko  teknika  Nafarroan  erabiltzeko  dauden  egitasmoak  zein  diren  jakinarazteko  eta  gure  ingurugiroan  era‐ ginen  lituzkeen  kalteez  informa dezan.          Izan  ere,  Bilduk  bere  kezka  azaldu  du,  Nafarroan  ikerketa  hauek  egiteko  hainbat  baimen  onartu  direlako  eta  froga  horiek ingurugiroan eragin  ditzaketen kalteengatik.      ZER DA    

“FRACKING”a

     

Ez-ohiko gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknika da. Lurpeko ama-haitza (arbela eta eskistoak) zartatuz, bertan dagoen gas naturala ateratzean datza. Lehenik eta behin 5.000 metrora arte bertikalki zulatzen da eta ondoren, hainbat kilometro (2-5) horizontalki ere bai. Gero zulo horietara ura sarrarazten da presio handiz, harearekin nahastuta (%98) eta hainbat gehigarri kimikorekin (%2). Haitza apurtzen  da, gasa aske geratuz eta lurzorura igotzen da putzuaren bidez. Prozesu hau gasa   duen haitz zainean zehar errepikatzen da. Sartzen den nahasketa horren zati bat azalera itzultzen da (%15tik %85ra bitarte).

                                     

“FRACKING”ak SORTZEN DITUEN ARAZOAK Ez-ohiko gasa ustiatzeko “fracking” modura ezagutzen den teknika hau hainbat herrialdetan erabilia izan da eta bertan, ustiaketa hauetara lotuta dauden zenbait arazo ikusi dira:      

Lurrazpiko eta azaleko uren kutsadura. Airearen kutsadura. Gizakiaren osasunean eragina. Paisaiaren eta lurzoruaren aldaketak. Putzuak ixtean lurzoruaren kutsadura. Arrisku sismikoak…


25     

HAINBAT DATU ARGIGARRI    

Murrizketa  sozialak,  kaleratzeak,  EREak,  probreziaren  hazkundea…  eguneroko  ogi  bihurtu  direnean, boltsan kotizatzen duten enpresek etekin ekonomiko izugarriak dituzte:     2009tik  2012ko  lehen  hiruhilabetekora  bitarte,  boltsan  kotizatzen  duten  enpresek  125.004,96  milioi euroko etekin garbiak izan zituzten.     Epe  berean,  113.439,43  milioi  euroko  dibiden‐ doak banatu zituzten.     Modu  berean,  2011ko  datuekin,  IBEX  35eko  arduradun  nagusien  soldatek  nabarmen  egin  zuten  gora  (%9)  eta  2,4  milio  euroko  soldata  zuten bataz‐beste.     Honetaz  gain,  IBEX  35eko  konpainien  %86a  paradisu fiskaletan ageri dira.     Espainiako  Konstituzioa  krisi  betean  aldatu  zuten  eta  horren  arabera,  lehenik  zorraren  akreedorei  ordaintzea  behartzen  dute,  aurrekontuak  irizpide  horren  arabera  eginaraziz.  Honek  zuzenean  murrizketak  egitea  eragiten  du,  besteak  beste,  zorraren  zilegitasuna ez delako zalantzan ere jartzen.  

 

Bankuei  eta  kutxei  gutxienez  59.300  milioi  euroko  laguntza  publikoa  emanen  zaie.  Honetaz  gain,  dagoeneko  FROB  izeneko  erakundearen bidez, beste 15.724 milioi euroko laguntza publikoak  jaso dituzte aurretik. 

 

 Estatuan  iruzur  fiskala  80.000  milioi  eurokoa  da  urtean.  Estatuko  ekonomian  mugitzen  den  lau  eurotik  batek  ez  dio  ogasunari  ordaintzen:  2010ean,  adibidez,  enpresa  eta  konpainia  handiek  42.711 milioi euro atzerrira atera zituzten.   

 SICAV  izena  hartzen  duten  elkarteek,  beraien  irabazien  %30‐35a  zergetan  ordaindu  beharrean,  2003ko  lege  baten  arabera,  %1a  bakarrik  ordaintzen  dute.  Azken  urteetan  elkarte  hauek  8.000  milioi  euroko  etekinak  izan  badituzte  ere,  50  milioi  euro  soilik  ordaindu  dituzte  zergetan;  %35ean,  1.750  milioi  euro  ordaindu  behar zituzketen.    

 2011ko  Estatuko  Aurrekontuetan  gastu  militarra  17.244  milioi  eurokoa zen bitartean, gastu soziala murriztu egin zuten.   

Iturria: Bolsas y Mercados Españoles (BME) – CNMV ‐ Observatorio de Responsabilidad Social Corporativa ‐  GESTHA 

 

Beraz, neoliberalismo basatiak eragin duen krisialdi larri honetan, herritarren beharrei lehentasuna  eskaini ordez, kapitalak ezartzen ditu arauak eta garatu beharreko politiken ildoak.  


ALDAKETA ESKATU ETA LORTUKO DUGU  MOBILIZAZIO SOZIALAREKIN          Nozitzen  ari  garen  egoera    sozioekonomikoaren  aurrean,  jendartearen  ezinegona  nabaria  da,  eta  hala  islatu  zuen  irailaren  26ean  deitutako  mobilizazioetan  parte  hartu  zuen  jendetzak.  Begi  bistakoak  dira  behin  eta  berriz  ezartzen  dituzten  murrizketek  eragindako ezinegona eta kaltea;  lortu  duten  gauza  bakarra  langabezia,  pobrezia  eta  bazterketa soziala handitzea izan  baita.   

      Non  daude  agindutako  mu‐ rrizketekin,  ustez,  sortuko  ziren  lanpostuak?   

      Non  geratu  da  murrizketak  aplikatzearen  ondorioz  izango  genuen  zerbitzu  publikoen  kali‐ tatea?   

      Zerbitzu  publikoen  degrada‐ zioak berarekin dakar degradazio  soziala;  lan  erreforma  berriaren  babesean  egindako  enpresa  itxierek eta langileen kaleratzeek  miseria baino ez dakarte.    

      Nafar  jendartea  amorratuta  dago  esaten  zaizkion  hainbat  gezurrekin;  kokoteraino  ez‐ gaitasun  nabarmena  erakusten  duen  Gobernuaz.  PPk  Madriletik  agintzen  duenari  men  egin  eta  parlamentuan   inolako   babesik  

izan  ez  arren,  behin  eta  berriz,  handik  agindutako  errezetak  aplikatzen  dituzte,  langabezia  eta  miseri  gehiago  sortzeko  besterik  balio ez duten errezetak.   

             

      Egin  dituzten  murrizketek  beraz, ez dute nafarren eta euskal  herritarren  egoera  hobetu,  kaltetu  baizik.  Inolako  irizpiderik  gabe  egindako  gastuek,  “inber‐ tsioak”  omen  beraien  esanetan,  aberastasuna  eta  ongizatea  ekar‐ tzetik  urrun,  dirurik  gabe  utzi  gaituzte  eta  era  berean,  une  hauetan  Nafarroako  ekonomia  berraktibatzeko oso garrantzitsua  izan  zitekeen  Nafarroako  Kutxa  ere desagerrarazi dute.   

      Nafarroan  ere  murrizketa  injustu  gehiago  ezin  daiteke  onartu:  aurrekontua  birbideratu  dadila  pertsonen  oinarrizko  beha‐ rrak  asetzera;  AHTko  lanetarako  dirua  eta  Madrili  kupoan  ematen  zaizkion  milioiak  gai  sozialetan,  geure  ekonomia  suspertzeko  eta  lanpostuak  sortzeko  erabili  daite‐ zela.   

      Gaur,  inoiz  baino  beharrez‐ koagoa  da  aldaketa.  Aldaketa  ordea,  horren  aldeko  gehiengo  soziala  artikulatzetik  etorriko  da,  baina  horretarako  ezinbestekoak  dira batasuna eta mobilizazioa. 

             

Krisialdiak honako gauza hauek oso agerian utzi ditu: Espainiar estatuan indarrean dauden eredu ekonomikoak eta lurraldeinstituzio ereduak porrot egin dutela. Porrotaren erantzuleek eragina dute herri honetan ere, eta aurrera begira eskaintzen duten irtenbide bakarra zera da: eredu politiko eta ekonomiko berberari berriz ekitea, behin eta berriz, ondorengo belaunaldiak pobreziara kondenatuz.

Irailaren 26ean Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak erantzun zabala izan zuen eskualdean eta Leitzan ere ehunka herritar atera ziren kalera oinarrizko eskubide sozialen defentsa irmoan.

Egoera honen aurrean, burujabetza ekonomikoa eta politikoa da helburua: etorkizuna bermatzeko tresna da eta. Agortuta dagoen autonomia eredutik bestelako herri bat sortzeko bidea egiten ari gara, determinatzeko askea den herri burujabea lortzeko.


25   

  2013ko TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK     ONARTU DIRA   

                 Ur‐kanalak  dituzten  enpresei  lur  okupazioagatik  KPI  delakoa  ezartzea    erabaki  zen.  Honek  ez  du  eraginik  herritarrengan.       Ur‐horniduran  aldaketa  batzuk  aurrikusi  dira.  ETAPa  eraiki  behar  denez,  honek  eraginen 

Urriko batzarrean 2013rako tasak, prezio publikoak eta zergak onartu ziren:     Salbuespen  batzuk  salbues‐ pen  (ura  eta  kontribuzioa),  ia  zerga  guztiak berdin mantentzea adostu zen.      Hiri  kontribuzioari  KPI  ezar‐ tzea  adostu  zen.  Argibide  modura,  eta  2011  datuak  kontutan  hartuta,  inguruko  edo  tamaina  berdintsuko  herri  batzuekin  konparatuz,  Leitzan  bataz‐beste  biztan‐ leko  138,84  euroko  kontribuzioa  genuen  bitartean,  Lekunberrin,  adibidez  251,19  eurokoa  zen  (2010),  Lesakan  193,72  eurokoa,  Beran  161,92  eurokoa,  Altsasun  139,01 eurokoa eta abar.   

 

dituen funtzionamendu gastuei tasen bidez aurre egin behar zaienez, ur kontsumoaren araberako beste  tarte berri bat sartu da:     

 

       

     

2012  m ak  TARIFA  0‐50  0,20 €  50‐150  0,32 €  0,41 €  151tik gora  3

2013  m ak  TARIFA  0‐30  0,20 €  30‐60  0,27 €  60‐150  0,36 €  151tik gora  0,45 €  3

Leitzan  uraren  kontsumoari  ezartzen  zaion  zama,  beste  herriekin  konparatuz,  oso  baxua  da  eta  horren  adierazle  dira  aurtengo  datuak:  Leitzan,  0‐50  m3  bitarte,  metro  kubikoko  0,20  euro  ezartzen  den  bitartean,  Beran,  adibidez,  0,42  euro,  Lekunberrin  0,51  euro,  Sakanako  herrietan  0,41  euro,  Donezteben  0,41  euro,  Betelun  0,35  euro, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak 0,55  euro,  Tafallaldeko  herrietan  0,40  euro,  Lizarraldeko  herrietan 0,34  euro  ordain‐ tzen dituzte. 


UDAL FINANTZIAZIOA 

                 

Nafarroako Gobernuaren egitasmoari emendakinak aurkeztu zizkion Bilduk     

Nafarroako  Gobernuak  2013ko  eta  2014ko  Honetaz  gain,  Tokiko  Mapa  berriaren  lege  aurrekontu‐ekitaldietarako  Nafarroako  zergetan  egitasmoan  udalen  finantziazioaren  inguruan  transferentzia  arrunten  funtsaren  banaketa  eta  gauzak  argitu  beharrean,  zalantza  handiagoak  zenbatekoak  ezartzen dituen Foru‐Lege proiektua  sortu dituzte eta ez dute deus zehaztu.  onartu  zuen.  Lege  honetan,  beraz,  hurrengo  bi  urteetan  udalek  Nafarroako  Gobernutik  jasoko  duten dirua zehazten da.     Egitasmo  honek,  beste  behin  ere,  udal  finantziazio sistema eskasean sakontzen jarraitzen  du  eta  udalek  oinarrizko  zerbitzuak  eskaintzeko  duten  behar  finantzieroari  ez  dio  oraingoan  ere  erantzuten.  Beste  behin  ere,  beraz,  aurreko  urteetako eredu antzuarekin jarraituko dute.    Honen  aurrean,  Bilduk  osoko  emendakina  aurkeztu  zuen  Nafarroako  zergen  %15a  udaletara  bideratu  zedin  eskatuz  (baztertua  izan  zen)  eta  bestetik,  bi  emendakin  partzial  ere  aurkeztu  zituen.    Egoeraren errealitatea ikusteko datu zehatzak eskaintzea da bide egokiena. Horrenbestez, Leitzako kasuan, Erleta eskola eta haur eskola kontutan izanik, 2010ean 297.499,76€ko gastuak izan zituen udalak (inbertsioak kontutan hartu gabe). Bada, udalak bere gain 217.181,25 euroko (%73) zama hartu zuen bitartean, Nafarroako Gobernuak 38.246,51 euroko dirulaguntza (%12,86) bideratu zuen eta gainerakoa gurasoen kuoten bidez berdindu zen, 42.072 € (%14,14).

NAFARROAKO AURREKONTUAK  Nafarroako Gobernuak 2013ko aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu zuen urrian   

Pasa  den  urriaren  22an  Nafarroako  Gobernuak  hurrengo  urterako  aurrekontuen  aurreproiektua  aurkeztu zuen eta bertan %8,8Oeko murrizketa dago aurrikusita 2012ko aurrekontuekiko. Honen arabera,  2013ko aurrekontuen zenbatekoa 3.384,49 milioi eurokoa izanen da. 

 

Aurkezpen egunean azpimarratu zuten bezala, 2013an  ere  Nafarroako  kanalaren  eta  Abiadura  Handiko  Trenaren  lanak  estrategikoak  izanen  dira  eta  gastu  erraldoi  hauek  egiteko dirua aurreratzen jarraituko dute.    Ç 

 

Bien bitartean, Ongizate Sailean ia %13ko beherapena  aurrikusi  dute;  hezkuntzan  %6,36koa;  osasunean  %6,28koa;  Toki Entitateen eta Ingurumen sailean ia %11koa; eta Kultura  eta Turismo Sailean, % 26,08koa. 


25       

EUSKARA MANKOMUNITATEAK BATZARRA 

      Aurreko  alean  hainbat  udalek  Euskara    besteen bizkar gainean utzi nahi izatea besterik ez  Mankomunitatea uzteko eskaera kontraesankorra  da hau.   aurkeztu  zutela  informatzen  genuen.  Eskaerak      kontraesankorrak dira, batetik, Mankomunitatean    Bildurentzat  euskararen  normalizazioa  lan‐ildo  jarraitzeko  borondatea  azaltzen  dutelako,  baina    estrategikoa  dela  azpimarratu  nahi  dugu  eta  ez  bestetik  bertatik  alde  egiteko  erabakia  hartu  nolabait  kontzientziak  lasaitzeko  bigarren  mailako  dutelako ofizialki.  arlo  soil  bat.  Hau  guztia,  proiektu  politiko    desberdinak    sustatzen  dituzten  eragileen  boron‐   Honen  aurrean,  irailean  burututako  batzar  datearen  araberakoa  izan  ohi  da,  eta  euskararen  orokorrean,  Bilduko  ordezkariek    beraien    normalizazioa  eta  sustapena  gure  egitasmoaren  hausnarketa  azaldu zuten.  zutabe oso garrantzitsua da.         Bestalde, hainbat txosten juridiko eskatzea pro‐ Honen  arabera,  Mankomunitatea  uzteko  erabaki  horiek,  modu  batera  edo  bestera  leundu  posatu  zuen  Bilduk,  besteak  beste,  mankomuni‐   eta justifikatu nahi badira ere, hartzen dituenaren  tatea utzita ere, udal hauek dituzten betebeharrak  erantzukizuna  dira  eta  aurkezten  dituenaren  zehazteko, langileen egoera aztertzeko…   sakoneko  borondate  politikoa  argi  islatzen  dute.      Borondatea  Mankomunitatean  jarraitzea  dela    Amaitzeko,  txosten  horien  ondorioen  adieraztea  eta  erabaki  berean  Mankomunitatea    araberako  erabakiak  edota  neurriak,  egoera  hau  uzteko  eskaera  aurkeztea  ez  da  oso  ohikoa  eta  eragin dutenen erantzukizuna izanen direla argi eta  sakoneko erabakia zuritzeko trikimailu politiko bat  garbi  azpimarratu  nahi  dugu  beste  behin  ere,  eta  bezala  ulertu  behar  da.  Finean,  norberak    ez sekula Mankomunitatea eta euskara indartzeko  sustatutako   eta  hartutako  erabakiaren  ardura   eta suspertzeko ahaleginean ari direnena.      Euskara zerbitzua duten udalek   EUSKARA MANKOMUNITATEAREN jasotzen zuten diru laguntza % 85 jaitsi BESTE AKORDIO BATZUK da 10 urtean. 2001ean 727.344,76   2011. urteko ekitaldiari dagokion Kontu Orokoeuroko dirulaguntza eman zuen  gobernuak euskara zerbitzua zuten rraren alde informatzea eta kontua jendaurrean udalen artean banatzeko; 2012an   jartzea erabaki zuen. 109.171,41 euroko laguntza eman du. Kontuan hartuz euskara zerbitzu   gehiago sortu direla, handia izan da  2012. urteko euskara-ikasleentzako beken egin duten beherakada. Euskal deialdia onartzea erabaki zuen mankomunitatekomunikabideen kasuan, adibidez,   ak. %100 murriztu da, aurten ez baitute dirurik eman.    Burlatako Udalarekin euskalduntze-alfabetatzea sustatzeko egitasmoaren hitzarmena adostea   erabaki zuen Mankomunitateak.

Lekunberriko, Anueko eta Ultzamako Udalek Euskara Mankomunitatea uzteko erabakia  hartu dute 

 

Toki Entitateek euskara sustatzeko programak egiteko 2012ko laguntzen deialdian eskaera aurkeztea adostu zen.


LaburBilduz   Leitzako zineko denboraldi berriari ekin zaio beste behin ere. Bada, orain herritarren erantzuna egokia izatea besterik ez da falta.  Udalbiltza berrosatzeko lanketak aurrera darrai eta nazio eraikuntzan hain tresna garrantzitsua izan zen hautetsiz osaturiko lehen nazio instituzio honek, etorkizunean ere lanari tinko eutsiko dio. Izanen du nahikoa lan eta erronka!!  Bere funtzioak betetzeko ezinbesteko baldintza moduan, Leitzako albiente berria akademian kurtsiloa egiten ari da, azkenean. Era berean, udalak trafiko ordenantza egokituko du, denon eskubideak eta betebeharrak argi zehazteko.  Aurten ere aurrekontuen osaketa partehartzailea egiteko ekimena martxan jarri da eta hainbat bilkura eginen dira 2013ko aurrekontuen inguruan.  Gripearen aurkako txerto kanpaina abian da aurten ere. Kanpaina azaroaren 30 arte egonen da indarrean eta horretarako informazioa osasun etxean eskura izanen duzu.  Administrazio publikoko langileei aparteko ordainsaria ez ordaintzeko, UPNren gobernuak aurkeztutako lege proposamenari osoko emendakina aurkeztu zion Bilduk.  Leitzako Udala “todo-terreno” bat erosteko egitasmoa lantzen ari da. Erosketa hau beharrezkoa da, zaharra egoera oso txarrean dagoelako eta mendiko lanetarako ez dituelako jadanik gutxieneko baldintzak betetzen.

                                       

TORTURAREN AURKA Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Erreinua kondenatu egin du Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariako zuzendari ohiaren tortura-salaketak ez zituelako behar bezala ikertu. Ildo beretik, aurretik ere antzeko epaiak jaso ditu estatuak eta Amnesty International erakundeak berriro torturak eta tratu txarrak ez ikertzea egotzi dio Espainiar Estatuari.

ESKOZIA INDEPENDENTZIARANTZ! Eskoziako independentzia erreferenduma egin ahal izateko adostasuna lortu dute Londresek eta Edinburgok. Han herritarrei hitza eta erabakia emateko eskubidea tankeen mehatxuen aurretik jartzen dute: Eskoziak Europan estatu independientea izateko atea zabalik izanen du 2014ean.


25       Udalak  azkeneko batzarrean sutarako egur  lotea enkantera ateratzeko erabakia   hartu zuen. Egur lote hau Baztarla   inguruan dago eta pagoz osatutakoa   da.    

NEKAZAL GANBARA Leitzakoak bezalaxe, Aresoko, Aranoko eta Goizuetako Udalek ere Nekazal Ganbaran zerbi    tzua behar bezala eskaintzeko eskaera onartu dute. Beraz, eskualdeko udalek aldarrikapen honekin bat egin ondoren, Nafarroako Gobernuari eskaera helarazi zaio eta baita bilera baten eskaera ere.

 Putreek larreetan dauden abereen   askak bainuleku moduan hartu dituz  tenez, honek hainbat arazo eragiten   ditu; besteak beste, bertako ura   zikintzen dutenez, aziendek ez dute edaten ur  horretatik. Orain putreak   bertan bainatu ez daitezen neurriak   hartu beharko dira.

Honekin batera, Bilduko talde parlamentarioak zerbitzu hau bermatzeko informazio eskaera bideratu du Parlamentuan.

   

 Imanol Mendilanak enpresak udako garbiketa lanak egin ditu. Guztira 46 hektarea garbitu dira Urdiñolan, Sagarmian, Itzairen, Trunkadan eta Larbadin.

       Iazko azaroko euriteek mendi azpiegituretan eragindako kalteak ez   dituzte diruz lagundu. Ildo berean, Nafarroako iparraldeko alkate ugarik Barcina Lehendakariari gaia azter  tzeko bilera eskatu zioten eta oraindik ez dute erantzunik jaso!    Urtero  Leitzalarrean nahikoa zabor eta zikinkeri biltzen da eta orain denbora gutxi egin zen azken saioa.   eta zabor gehiago pilatzen Halere, gero ari da eta denon ardura da gure inguruak  eta mendiak txukun mantentzea.    Etxerako egurra eskatuz aurten 68 herritarrek  egin zuten lote eskaera eta eskaera hau aintzat hartuz markatu ziren loteak. Azken urteetan joaera   doa eta trukean, herrihau gorantz tarrek auzolana egin behar izaten dute.  

MENDIKO SUTEAK Ingurumen Ministeritzak eskainitako estatistiken arabera, 2001-2010 hamarkadan Leitzan 32 sute izan ziren, 111,79 hektareako azalera errez; hau da, Leitzako dermioaren azaleraren ia %2a. Halere, zonalde bera behin baino gehiagotan errea izan denaren aukera kontutan hartu behar da, erretako azalera nabarmen handiagoa izanez.  

 

   Iberoko ingurunea txukuntzeko lehen lanak egin dira eta eraikinetako zaborrak biltzeaz gain, ingurua txukunduz larrak eta sasiak moztu dira.


NAFARROAKO GOBERNUAK TOKIKO MAPA  BERRIAREN LEGE PROIEKTUA AURKEZTU DU      NAFARROAKO GOBERNUAREN  EGITASMOA    Proiektu  horrek  bi  ildo  jasotzen  ditu:  alde  batetik,  ur,  zabor  eta  abarren  zerbitzua  eskaintzen    dituzten mankomunitateak eta elkarte tradizionalak murriztea, egun dauden 67 horietatik 6ra pasatuz (‐%    91), eta bestetik, udalerrietako idazkaritzako eta kontu‐hartzailetzako funtzioak zentralizatzea; hala, egun    dauden kudeaketako 166 unitatetatik 103 izatera igaroko dira fase ertain batean (‐% 38), aurrerago 40an    geratu arte (‐% 75,9).          ASPALDIKO NAHIA    Nafarroako  Toki  Administrazioa    berrantolatzeko  egitasmoa  ez  da  oraingoa.    Aurretik  ere  hainbat  ahalegin  egin  dira  eta    beti  egoera  berdinean  geratu  gara  eta  ez    dute inolako fruitu eraginkorrik eman.          UDALEKIN ZER?    Administrazio‐kudeaketan,  gaur    egun  idazkaritzako  edota  kontu‐   hartzailetzako  funtzioak  ematen  dituzten    166  kudeaketa‐unitate  daude  eta  hauek    40ra murriztea proposatzen dute.          MANKOMUNITATEAK    Gaur  egun  zerbitzu  desberdinak  (ongizatea,  euskara,    zaborrak,  ura…)  eskaintzen  dituzten  69  mankomunitate    desberdin  daude  Nafarroan.  Bada,  Nafarroako  mapan  sei    arrasto  eginez,  kolpean  sei  mankomunitatera  murriztu  nahi    dute dena.           Gure  kasuari  dagokionez,  Ziorditik  hasi  eta  Baztan  eta    egoera  Zugarramurdiraino  iritsiko  litzateke.  Beraz,  ez  dute  soziologikorik  eta  lurralde  egoerarik  deustarako   kontutan    hartu eta egoera irreal batetik abiatu dira (ikusi ondoko mapa) .       BILDUren iritziz UPNk aurkeztutako   mapa kaotikoak ekarri duen adabaki-politika proposamenak ahalik eta udal eta kontzeju   etengabearengatik dira. gehien desagerraraztea du helburu eta ideia   batean oinarrituta dago: udalak eta kontzejuak   Nafarroako egituraketa administratiboarazo bat dira, berez. Gure ustez, ordea, toki-   aren eta instituzionalaren berrantolaketa entitateak Nafarroako instituzioen hezurduran   beharrezkoa dela uste dugu guk ere. atalik oinarrizkoena eta garrantzitsuena dira.   Horretarako, ordea, prozesu partehartzaile eta Toki-entitateek arazoak dituzte, baina ez dira   errealista sakona irekitzea ezinbesteko tresna da.

arazo.

Toki-entitateek dituzten arazo gehienak finantza-sistema urriarengatik eta toki-entitateen

Gaiak zenbat administraziori eragiten dien aintzat hartu eta partehartzea sustatu beharrean, goitik beherako ekimen bat bezala planteiatzen bada, ez da aurrera aterako.


5   

IRUZUR FISKALA

     

Bilduko talde parlamentarioak iruzur fiskalaren aurka borrokan sakontzea bilatzen duen proposamena aurkeztu du mozio baten bitartez.

        Proposamen   hau UPNren gober  nuaren ereduari   aurrez-aurre jartzen   zaion aukera da:   baliabide ekonomi  koak eta teknikoak   ugaritzea eskatzen du (bikoitza) eta era berean, iruzurraren aurka borro  katuko duen Zuzendaritza Nagusi bat ahalbidetzea   eskatzen du.     Ekarpen honen helburua, besteak   beste, kalitatezko jendartea sortzeko baliabideak lortzea da.     GIZARTE ZERBITZUAK                               Gizarte Mankomunitateak deialdia egin   zuen, hautaproben bitartez aldi baterako kontratazioa egiteko,   gizarte langilea ordezkatzeko, eta zerrenda osatzeko,   sortzen diren beharrei erantzutearren.     Era berean, aldi baterako kontratazioaren bitartez   familia-langile lanpostuan aritzeko zerrenda bat osatzeko hautaprobak egiteko deialdia ere onartu zuen. Deialdia urriaren Ofizialean argitaratu zen.

23ko

Nafarroako

Aldizkari

 Espainiako ikurra jartzeko jasotako agindua dela eta, eragile desberdinen arteko bilerak burutzen ari dira, aukera desberdinak eta hauen ondorioak aztertzeko eta gaiaren inguruko iritziak partekatzeko.  “Agrikola”ko berogailuaren kalderan matxura izan da eta negu betean sartu aurretik moldaketa lanak egin dira.  Hilerriko lur eremua behar bezala berrantolatzeko lurperatzeak bertan behera geratuko dira. Azken urtetan, gainera, lurperatzeak nabarmen egin dute behera; 2012an ez da bakar bat ere egin.  Nafarroako dozenaka alkate eta hautetsi ezkertiar eta soberanistek hauteskundeak eskatu zituzten publikoki, gobernuak errealitate sozialari erantzun eta Nafarroaren etorkizunari buruzko eztabaida zabal dadin.  Euskara Zerbitzuko teknikariak bost hilabeteko eszedentzia hartuko duenez, bere ordezkapena egiteko teknikari bat kontratatuko da.  Donostian agerraldia egin zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, abenduaren 1ean euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea aldarrikatuko dituen manifestazioaren berri emateko. Donostiako Anoeta estadioaren paretik abiatuko da manifestazioa, arratsaldeko 17.00etan  Nafarroako Gobernuari beste behin ere Baztarlako bidea txukuntzeko eskaera igorri dio Udalak. Jakina da bide hau geroz eta egoera kaskarragoan dagoela eta moldatzea eskatzen duela.


AMAZABALEKO URBANIZAZIO LANAK  LEHIAKETARA  Aurten  bertan  Amazabal  auzoko  urbanizazio  lanen  espedienteari  hasiera  emateko  Nafarroako  Gobernuaren  onespen  ebazpena  jaso  du Udalak jadanik.    Behin  onespena  jaso  ondoren,  lanak  esleitzeko  edo  adjudikatzeko  prozedura  abiarazi,  eta  pleguak  onartu  eta  lanak  lehiaketa  publikora  aterako ditu udalak.    Prozedura  aurten  abiatuko  bada  ere,  lan  gehienak hurrengo urtean eginen dira.    Urbanizazio lan hau, udalak hala eskatuta,  Nafarroako  Gobernuak  Azpiegitura  Planaren  barruan  onartu  zuen  eta  hasierako  aurrekontua  840.721,72 eurokoa izanen da.    Finantziazioari  dagokionez,  zati  handiena  Nafarroako  Gobernuaren  dirulaguntzaz  ordainduko  da  eta  beste  zati  bat  udalak  eta  kontribuzio  berezien  bidez.  Lanak  egiten  hasi  aurretik  udalak  aurrekontu  aldaketa  onartu  eta  finantziazio‐plana  aurkeztu  zuen  Nafarroako  Gobernuaren oniritzia jasoz.    

  Plano honetan  Amazabal auzoa  moldatu  ondoren nola  geratuko  litzatekeen ikus  daiteke. 

                                 

Orain  obra  esleituko  da  eta  horretarako  hainbat irizpide hartu dira kontutan:    o Eskaintza  ekonomikoa:  75  puntu  eskaintza  baxuenarentzat.    o Eskaintza  teknikoa:  25  puntu  (berme  epea,  lanen plangintza, lanak egiteko epea, arazoei  irtenbideak…).    Irizpide hauen arabera eskaintza hoberena  aurkezten  duen  enpresari  esleituko  dizkio  lanak  udalak.  

EGITASMOA Eskabazioa eta zanjak. Saneamendu sarea: ur zikinak eta euri urak. Ur-hornidura sarea. Argindarra. Espaloiak. Lur zoru berria. Seinalizazioa. Lorategiak. Ekipamendua.


5     Patxi Arrazola auzoan gas naturala sartzeko lanak amaitu dira dagoeneko eta herriko auzo gehienetan zerbitzu hau eskaintzen da.  Azaroaren 25ean Emakumearen Aurkako Biolentziaren Aurkako Eguna izanen da. Indarkeria sexista honen aurka borrokatzeko eragile, erakunde eta herritar guztion partehartzea beharrezkoa da.  Plazaolako natur bidean zabor garbiketa lanak egin ziren eta jendeak botatako zikinkeriz beteta kamioka osoa eraman zuten zabortegira.

  

               

  Bizkaiko,

Gipuzkoako eta Arabako hauteskundeak urriaren 21ean burutu ziren eta Euskal Herria Bildu koalizioak ia 280.000 bozka eta bigarren indarra izatea lortu zuen.

       Leitzako Udaleko erroldaren datuen arabera, Leitzak 2012ko urriaren amai  eran 3.064 biztanle zituen bertan erroldatuak.     GAIXO DAUDEN PRESOAK      Udalak gaixo dauden presoen eskubideen aldeko    mozioa onartu zuen iraileko batzarrean.    Horrenbestez, Leitzako Udalak, gaixotasun larriak    eta  sendaezinak  dituzten  hamahiru  presoen  baldintzapeko  askatasuna  eskatu  du;  beharrezkoa  duten    osasun  tratamendua  baldintza  egokietan  jaso  dezaten  eta  egoera    ere,  honek,  bai  beraientzat  zein  beren  senitartekoentzat  zigor gehigarria suposatu ez dezan.    Era  berean    indarrean  dagoen  legea  betez  eta  herritarren  gehiengoaren  borondatearekin  bat  eginez,  urrats errealak emateko deia egin dio Madrilgo Gobernuari. 

 

EUSKARA Maximino Gomez Nafarroa Garaiko "eremu euskalduneko" erdaldunen alde agertu zen Nafarroako Parlamentuan. Bere aburuz, euskararen erabileraren presiopean bizi dira. Aitzitik, ez zuen egunero-egunero hizkuntza eskubideak ukatuak dituzten euskaldunen alde hitzik egin; eta horrek izan beharko luke Euskarabideko Zuzendariaren ardura, euskararen erabilera eta presentzia bermatzea!!

ORDAINSARI OSAGARRIAK Bilduk Nafarroako Gobernuko kideen ordainsari osagarriak bertan behera uztea proposatuz Foru Lege proposamena aurkeztu zuen Parlamentuan. Bada, Lege proposamen hau ez dute onartu UPNren, PPren eta PSNren aurkako bozkekin.


GUREAN ERE MIZTOR INBASORE ASIARRA   

            Miztor‐kabia  Miztor hau inbasorea da eta bertako erlea    hiltzen  du,  bertako  espeziearen  biziraupena  eta  ekosistema  arriskuan  jarriz:  erregina  bakoitzak  hau  jadanik  Nafarroako  iparraldean    Arazo  4.000‐6.000 arrautza jartzen ditu.   errealitatea denez, Bilduk Nafarroako Ingurumen    Kontseilariari  informazioa  eskatu  dio  Miztor  hauen  kabia  identifikatzen  duten    Parlamentuan,  besteak  beste,  egoeraren  berri  herritarrei  udalarekin  harremanetan  jartzeko  eman  dezan  eta  Nafarroako  Gobernuak  zein  eskatu nahi diegu, 948‐51 00 09 telefono zenba‐   egitasmo dituen azal ditzan. kira deituta.        BIRZIKLAPEN ETXEA  Leitzan  ere  miztor  inbasore  asiarra  atzeman  da  dagoeneko.  Hau  dela  eta,  Leitzako  Udala  Nafarroako  Gobernuarekin  harremanetan  jarri  zen,  batetik  egoeraren  berri  emateko  eta  bestetik, egoera honi aurre egiteko zein bide eta  bitarteko  jarri  behar  zituzten  jakiteko.  Bada,  badirudi  etsia  hartu  eta  ez  dutela  honi  aurre  egiteko  egitasmo  handirik,  besteak  beste,  bitartekorik  ez  dutelako,  ez  teknikorik  ezta  ekonomikorik ere. 

  Etxeetako  zabor  desberdinak  birziklatzeko  gaikako  bilketa  bereiztua  egin  ahal  izateko  azpiegitura  egokituko  du  Mendialdea  Mankomunitateak.  Honen  helburua  birziklapenean  pausoak  ematen  jarraitzea  da  eta  ekimen  hau  azaroan  abiaraziko  du,  horretarako  puntu  iraunkorra  Arekozubin ezarriko delarik.  AEROSOLAK ESPRAIAK

PINTURAK BARNIZAK

GARBIKETA

MOTORREN OLIOAK

PRODUKTUAK

TONERRAK KARTUTXOAK

FLUORESZEN TEAK

    VHS, CDak KASETAK     APARATU   ELEKTRIKOAK     TERMOME TROAK  

BARATZETAKO

BOTIKAK

PILAK METAGAILUAK

Birziklatzeko ekimen hau modu egokian egiteko eta nondiknorakoak azaltzeko asmoarekin Mendialdea Mankomunitateak etxez-etxe gida-orria banatuko du.


IZENA TORREN EMAN

AZAROAK 10 Denok Baionara

Hamarkadetan luzatu den gatazkari konponbide justua eman eta denon artean bakea eraikitzeko aukera berriak zabaldu dira Euskal Herrian. Bide honetan bat egin dute azken hilabeteotan erakunde eta kolektibo ugarik gure herrian, eta helburu honetan aurrera egiteko bidelagun dira nazioarteko pertsona eta eragile ugari ere. Gatazkaren oinarriak eta ondorioak konponduko dituen bidea da denon artean egin nahi duguna. Munduko beste hainbat herrialdetan bezala, gurean ere beharrezkoa izanen da preso eta ihesean diren herritarren afera konpontzea. Euskal presoen giza eskubideak errespetatzea berehala hartu beharreko neurria da. Zentzu hortan, 2012ko azaroaren 10an Baionako kaleetan manifestatzera dei egin du Herrirak, ondoko lehen aldarrikapenen inguruan: - Euskal ekartzea.

Presoak

Euskal

Herrira

- Eritasun larriak dituzten presoen libratzea. - Bizi osorako espetxe daramaten legeri deuseztatzea.

zigorrera berezien

- Zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak bete dituzten presoen libratzea, eta Frantzian baldintzapean askatuak izan daitezkeen presoen libratzea. - Isolamendu egoerekin bukatzea. - Iheslarien aurkako jazarpenarekin amaitzea.  


bilduleitza6