Issuu on Google+

bildu

1 Areti Gkika 2 Ekaitz Arruti 3 Erkuden Mendizabal 4 Asier Garro 5 Emma Arrondo 6 Mikel Zurutuza 7 Kike Fernandez 8 Unai Aldasoro 9 Jose Javier Diaz 10 I単aki Lasa

itsasondo UDAL PROGRAMA

2011

eman

botoa 10 7

6

9

8

5

4

3

2 1


euskal herria

2

ALDAKETA SOZIAL ETA POLITIKORAKO GARAIA DA.

BILDU GAITEZEN!

Ilusio eta itxaropen garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukera behatz puntekin ukitzen dugulako. Era berean kezka eta ziurgabetasunez bizi ditugun garaiak dira hauek, lan eta ekonomiaren alorretan sistema neoliberala bultzatzen dutenek sortutako egoera larriagatik. Bildu koalizioa osatzen dugunok urrats bat aurrera egitea erabaki dugu, indarrak bilduz, aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa herritarrei luzatuz. Maiatzaren 22an asko dago jokoan. Zure botoak gu guztion artean eraikitzeko gai izan garen konponbideen eszenategi itxaropentsu hau sendotzeko balio dezake. Zure botoak abertzale eta ezkerrekoa den gehiengo sozialaren arabera erakundeak osatzea ahalbideratu dezake, egun udaletxe eta diputazioek erakusten ez duten errealitateari ateak zabalduz. Zure botoak eszenatoki politiko berria bizkortu dezake, herriarengandik hurbilen dauden erakundeak demokratizatzen lagundu eta ustelkeriaren nahiz herritarrek pairatzen dituzten arazoen aurrean, egungo alternatiba faltarekin amaitzeko aukera eskaini. Hau guztia dago jokoan eta zure botoa funtsezkoa da. Bildu koalizioak arduraz jokatu du une historiko hau aprobetxatu asmoz. Orain zure esku dago: bildu zure botoa ahalegin honetara, herri honetako abertzale eta ezkerrekoen indar metaketa babestuz!


bilduitsasondo ERRONKAZ BETERIKO ARO BERRI HONI ILUSIOZ EKIN DIOGU; ASMOAK ONAK DIRA ETA ELKARLANA EZINBESTEKOA. Horixe da bilduitsasondotik plazaratu nahi dizuegun ideiarik garrantzitsuena: AUZOLANA, auzolana bait da Euskal Herriak ezaugarri duen jardunetako bat; Udal berriak auzolan hori bultzatu nahi du eta aro berri honek ere horretarako tresna izan behar duela uste dugu. Apaltasun osoz Itsasondotarren babesa eskatzera gatoz orainarte egin den lanari jarraipen bat emanaz, guztion artean etorkizun oparo bat eraikitzeko.

Indarrak bilduz eta aniztasunean bat eginez, abertzalea eta ezkerrekoa den eskaintza politikoa luzatu nahi dizugu.

eman

botoa

Honekin batera, ZER egiten dugun bezain garrantzitsua izango da NOLA egiten dugun eta arreta berezia eskaini nahi diogu alor horri. Herriarekin elkarlanean eraiki nahi dugu etorkizuneko Itsasondo. Zuekin guztiokin elkarlanean aritu nahi dugu eta horretarako kolaborazio bide guztiak ireki nahi ditugu.

itsasondorentzat

3

INGURUMENA

Hazkundea eta garapena modu iraunlorrean.

HIRIGINTZA

Herritarren beharrak aseko dituzten garapen proiektuak.

HERRI BIZITZA

Herritarron lanak, etorkizuna eraikitzen lagunduko digu.

ONGIZATEA

Herritar guztion beharrei erantzunez, ongizatearen alde lan egingo dugu.

MIKEL ZURUTUZA

ERKUDEN MENDIZABAL

EKAITZ ARRUTI

ASIER GARRO


ingurumena

4

bilduitsasondo ITSASONDOKO NATURONDAREA HERRIARI EZAGUTARAZI ETA GURE LANDA-EREMUA ZAINTZEKO BITARTEKOAK SORTU IRAUNKORTASUNA ARDATZ HARTUTA Itsasondoko landa-eremua aztertzen eta ezagutzen jarraituko dugu, ingurunearen begirunean oinarritutako garapena bultzatuz eta herritarron beharretatik abiatuz. · Goimen eta Aranzadi elkarteekin elkarlanean burutu zen Itsasondoko landa-eremuaren azterketa herriari helaraziz eta ezagutarazten jarraitu. · Agenda 21 egitasmoa bultzatu ekintza plan eraginkorra diseinatuz: zabor bilketa sistema hobetzeko urratsak, natur ondarea zaindu, Itsasondo-Ordizia bidegorriaren proiektua gauzatu, herria eta landa-eremuaren arteko lotura sendotu...

eman

botoa

Natur ondarea, landa-eremua, agenda 21...


hirigintza

5

bilduitsasondo HERRIAREN GARAPEN OREKATUA HELBURU DUEN HIRIGINTZA PROIEKTUA, HERRITARRON BEHARRAK ASEKO DITUENA, BETI ERE IRAUNKORTASUNAREKIN KONPROMEZU OSOZ bilduitsasondoren oinarrizko erronka, onartu berri diren Arau Subsidiarioak birplanteatzea izango da, uneko egoera sozioekonomiko berrietara egokituz. OINARRIZKO FUNTZIOAK · Bizi dugun egoera sozioekonomiko berriaren diagnosia egin eta sortu diren beharrak identifikatu. · Herritar eta eragile ezberdinen inplikazio eta parte hartzea bultzatu. · Esparru bakoitzerako kudeaketa plana garatu iraunkortasun irizpideak aintzat hartu.

Arauen kudeaketa, mantenua, mugikortasuna, irisgarritasuna, garraioa, etxebizitza, industria...

eman

botoa


herri bizitza eman

botoa

6

bilduitsasondo

HERRITARRON LANAK, ETORKIZUNA ERAIKITZEN LAGUNDUKO DIGU. bilduitsasondoren helburu nagusietako bat herriko bizitza sustatzeko ekimenak abian jartzea izango da. Horretarako herritarren kolaborazioa ezinbestekoa izango dugu eta herriko elkarteekin batera ekintza konkretuak jarriko ditugu abian. Itsasondotarren aisialdi beharrak herrian bertan asetzeko ekimenak proposatuko ditugu. Parte hartzea herritarrengana zabalduko dugu, herri batzarrak antolatuz.

Herritarrei udaleko ateak irekiz

Itsasondo piztera goaz!

“

Ondarea, euskara, kultura, berdintasuna, gazteria, kirola, etorkinak, festak...

“


ongizatea

7

bilduitsasondo

HERRITAR GUZTION BEHARREI ERANTZUNEZ ONGIZATEAREN ALDE LAN EGINGO DUGU! Arlo honetako helbururik nagusiena Itsasondoko herritarren bizi-kalitatea hobetzea da, herritarrek dituzten nahiak, interesak, beharrak eta ideiak ezagutu eta aintzat hartuz. Hau guztia aurrera eramateko dauden baliabideak gestionatu eta sustatuko ditugu. Guzti hau lortzeko, arlo honi dagozkion zenbait jarduera garatuko ditugu kasuan kasuko beharretara egokituta. OINARRIZKO FUNTZIOAK · Gizarte baliabide eta eskubideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza. · Zerbitzu eta elkarbizitzako programa. · Prebentzioko eta Gizarteratzeko Programa. · Gizarte Kooperazio eta Boluntariotzako Programa. · Oinarrizko premiak asetzen laguntzea. · Gizarte zailtasunak jasaten dituzten pertsonei beharrezko tresnak eskaintzea.

Gizarte zerbitzuak, osasuna, drogo-menpekotasuna, langabezia, 3. munduko herrialdeekin harremanak, emakumea, elbarritasuna...

eman

botoa


bilduitsasondo

eman

botoa Goierri

Gure eskualdea 18 herri txiki zein handiz osatua dago eta beraien arteko lotura indartu behar dugu. Herri guztiak dira beharrezkoak eskualdea osatzeko eta osagarriak izan behar dute elkarren artean. Eskualde izaera honek badu bere egitura dagoeneko, Goiekin biltzen dira eskualdeko 18 udalak, eta hori sustatzea izango da gure helburua. Atal ezberdinez osatua dago: jarduera ekonomikoan parte hartzen duten eragile ezberdinen arteko lankidetzak, turismoa bultzatzea Goituren bidez, Zerbitzu Sozialen kudeaketa, Agenda 21a bultzatzea garapen iraunkorrerako, Garraio Publikoaren koordinazioa, eskualdeko kultur eta kirol ekimenen koordinazioa ‌ Gure ordezkariek beste nekazari elkarteekin batera Goimenen ere parte hartuko dute, gure herriaren oinarrietako bat izan behar duen 1go sektoreari behar duen garrantzia emateko. Gure beste helburu bat da euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldunekin euskara nagusi izango den lur-gunea antolatzea da. Horretarako eskualdeko udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzea izango da gure planteamendua. Gipuzkoan gaur egun daukagun arazo nagusietako bat zaborraren kudeaketa da. Zabor bilketaren kudeaketaren inguruan azterketa egin beharra dago, eta ondoren, zabor (errefusa) gutxien sortzen duen ereduaren aldeko apustua egingo dugu. Gure helburua, Goierri, euskalduna, parekidea, garapen jasangarria izango duena, ingurumenarekin errespetuzkoa, etorkinekin integratzailea eta gutxien dutenentzat irtenbideak bilatuko dituena lortzea da.


Bildu Itsasondo udal-programa