Issuu on Google+

BILKURAN AURKEZTEN DEN MOZIOA (2011/10/21) Euskalgintzako eragileek, hainbat jendarte-eragileek zein herritar anonimo ugarik egindako lanari esker oparoa da euskarari emandako bultzada. Euskaldunon hizkuntza-eskubideak, ordea, ez daude bermaturik eta alor honetan erantzukizun berezia dute administrazioek. Iruñeko Euskalgintzak Iruñean euskaraz bizitzeko abiatu duen lan dinamikaren lehen geralekua Udalaren ardurapeko hizkuntza-pasaia da eta dinamikarekin bat eginez interpelazio zuzena egin diote Iruñeko Udalari gutxien-gutxienik ildo konkretu honetan neurri zehatzak hartu eta eskubideen urraketa konponbidean jar dezan. Izan ere, hizkuntza-paisaiak ahotsik gabe ozen hitz egiten du: kale izenen plakek, norabidezko seinaletikak, errotulazioak, kartelek eta hainbat elementuk osatzen dute eta herritarrongan duen eragina handia da, modu subliminalean mezu ugari transmititzen baititu. Hizkuntza–paisaiak nolako hirian bizi garen adierazten digu, hiri euskaldun edo erdaldunean. Hizkuntza-paisaian tokiko hizkuntza agertzen ez denean, euskaldunok osatzen dugun komunitatea bere osoan eta gure patrimonio kulturalaren oinarrizko zati bat gere osoan estaltzen da. Hizkuntza-paisaian euskara agertzeak edo ez bere prestigioa eta balio soziala zein den adierazten du. Euskarak hizkuntza-paisaian toki duina ez izatea are eta larriagoa da berau baztertzea erabaki duena administrazio publikoa bada, herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen baitira. Administrazioek, gainera, gizartearendako erreferente eta aitzindari izan behar dute, gizarteari jokabide konkretu bat transmititzen ari baitzaizkio. Beraz, Iruñera etorrita, bere hizkuntza paisaian euskara gutxiestean Iruñeko Udala euskaldun komunitatearen gutxiestea transmititzen ari da, herritarren jokabidean eraginez. Aurreko guztia kontutan hartuta, hurrengo AKORDIOA proposatzen dugu: 1.-Iruñeko Udalak Hizkuntza-paisaia erregulatzeko indarrean dagoen Euskararen Ordenantza zorrozki aplikatuko du. Iruñeko Udalaren ardurapeko hizkuntza.-paisaian euskarak eta gaztelaniak presentzia berbera izanen dute; hortaz, tamaina eta kontraste berbera izanen du kale izenen plaken, seinaleen, kartelen eta aipatutako hizkuntza-paisaieko gainontzeko elementuen errotulazioak. 2.-Lehenengo puntuan azaldutakoa bermatzeko, egungo ordenantzan egin beharreko aldaketak egingo dira. 3.-Iruñeko Udala eta euskalgintza elkarrekin arituko dira aldaketa horiek egiteko bidean.

Uxue Barkos, NaBaiko bozeramailea

Eva Aranguren, Bilduko bozeramailea

Edurne Egino, Izquierda-Ezkerrako bozeramailea

1


MOCIÓN AL PLENO (21/10/2011) Gracias a la labor realizada por el movimiento social del euskara, organismos sociales y muchísimas personas anónimas, el empuje dado al euskara es fructífero. Sin embargo, los derechos lingüísticos de los euskaldunes no están garantizados y las administraciones tienen gran responsabilidad en ello. La primera línea de trabajo que ha emprendido el movimiento social del euskara es la del paisaje lingüístico que compete al ayuntamiento, y de acuerdo con esta dinámica se hace una interpelación directa al Ayuntamiento de Pamplona para que, por lo menos, tome las medidas correctoras en las siguientes directrices y ponga solución a la vulneración de los derechos lingüísticos hoy existente. El paisaje lingüístico habla alto sin tener voz: las placas de las calles, las señales que indican dirección, la rotulación, los carteles y otros elementos lo componen, y el efecto que tiene sobre los ciudadanos y las ciudadanas es importante, puesto que, de manera subliminal, transmite muchos mensajes. El paisaje lingüístico nos transmite en qué tipo de ciudad vivimos: si en una ciudad euskaldun o no. Cuando en el paisaje lingüístico no aparece la lengua propia se oculta en su totalidad a la comunidad euskaldun y este elemento fundamental de nuestro patrimonio cultural. Que en el paisaje lingüístico aparezca o no el euskara expresa el prestigio y el valor social que se le da a esta lengua. Que el euskara no tenga un lugar digno en el paisaje lingüístico es más grave si cabe cuando es la propia administración pública la que decide marginarlo, puesto que se vulneran los derechos lingüísticos de la ciudadanía. Las administraciones, además, han de ser pioneras y referentes para la sociedad, puesto que le transmiten unas conductas determinadas. Por lo tanto, en Iruñea, cuando el Ayuntamiento menosprecia el euskara en el paisaje lingüístico está transmitiendo el menosprecio a la comunidad euskaldun, incidiendo también en el comportamiento de la ciudadanía. Teniendo en cuenta todo lo anterior, presentamos la siguiente propuesta de ACUERDO: 1.-El Ayuntamiento de Pamplona aplicará rigurosamente la ordenanza del Euskara en vigor. El euskera y el castellano tendrán idéntica presencia en el paisaje lingüístico competente al Ayuntamiento de Pamplona y, por lo tanto, será el mismo el tamaño y contraste de la rotulación de placas de calles, señales, carteles y resto de elementos que componen el mencionado paisaje lingüístico. 2.-Para garantizar lo expuesto en el punto primero, se realizarán los cambios necesarios en la actual ordenanza. 3.-El Ayuntamiento y el movimiento social del euskera trabajarán conjuntamente en el proceso de generar esos cambios.

Uxue Barkos, Portavoz de Na Bai

Eva Aranguren, Portavoz de Bildu

Edurne Egino, Portavoz de Izquierda-Ezkerra 2


Hizkuntza-paisaia. Mozioa