Issuu on Google+

bildu gatika 7 zenbakia 2012ko maiatza

INFORMATZEN

Azken hilabeteetan ikusi duzun moduan, aldizkariaren formatua aldatu eta kalitatea hobetu dugu. Hori dela eta, hilabetean behin argitaratu beharrean, bi hilabetean behin egingo dugu gehienetan. Hurrengo orrietan hainbat gairi buruzko informazioa aurkituko duzu: Plan Orokorra blokeatuta egon da PNVk ez duelako aurrera eraman nahi izan udal ordezkarien gehiengoak hartutako erabakia, eskolako gurasoen elkartekoak Udaletxe aurrean kontzentratu ziren eskola berria eskatuz eta Gatikako Udaleko bilkurak hartu dituen azken erabakien inguruko informazioa. Inolako ekarpen edo zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!

Hurrengo udal bilkura: maiatzaren 31n, 19:30ean Etor zaitez udaletxera!

HERRI BATZAR IREKIA, EKAINAREN 6AN Bilduk egingo duen herri batzarrera etortzeko deia egiten dizugu. Hainbat gai landuko ditugu baina, bereziki, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) buruz hitz egingo dugu. Arratsaldeko 19:30ean Urondoko Aterpean.


MARTXOAREN 28KO OSOKO BILKURA Bilduko zinegotziok hiru mozio aurkeztu genituen: * Lehenengoa, Garo単a zentral nuklearra ixteko eskaria. Mozio hori aho batez onartu zen. * Bigarrena, sektore publikoaren erreformaren aurkako mozioa izan zen. Ondorengo puntu hauek aurkeztu genituen, plenoan eztabaidatu eta onartzeko: 1.- Udal honek, Espainiako Gobernuaren presidente den Mariano Rajoyk iragarritako neurriak errefusatzen ditu. Besteak beste, Enplegu Eskaintza Publikoaren suntsiketa eta funtzio publikoan berrezarpenaren debekuaz, udal honek eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea kaltetzen duelako. 2.- Udal honek, geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua mantentzea eskatzen du; udalek, herritarrengandik gertueneko erakundeak izanik, eman behar dituzten zerbitzuen alde egiteko. 3.- Madrilen onartutako neurri hauen larritasuna- www.bildu. ren eta ondorioen aurrean, Udal honek, euskal gizarinfo/gatika teari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta webgunean irakuherritarrengandik gertueneko sistema publikoaren al- rri ahal dituzu mozio guztiak deko konpromisoa adierazi dezan. GTIk mozioari baiezkoa eman zion eta EAJ abstenitu egin zen. * Hirugarrena, martxoaren 8an Espainiako Diputatuen Kongresuak onartutako lan-erreformaren aurkako mozioa izan zen. Mozioaren puntu batean Udalak dei egiten zien Gatikarrei lan erreformaren aurka martxoaren 29ko Greba Orokorrean parte hartzera. GTIk aldeko botoa eman zuen. EAJ abstenitu egin zen eta mozio alternatiboa aurkeztu zuen.


MARTXOAREN 28KO OSOKO BILKURA > EAJk aurkeztutako mozio hori onartua izan zen EAJ eta GTIren aldeko botoekin. Bildukook aurkako botoa eman genuen. Euskal gehiengo sindikalak eraso horien erantzun moduan mobilizazioak eta greba orokorra deitzea erabaki du martxoaren 29rako eta derrigorrezkoa ikusten dugu kalera ateratzea egoerari erantzuteko. PNVk ez du posizio argirik hartu grebaren inguruan, kasu honetan ere euskal herritarrenak ez diren interesak defendatuz.

Arazo hau ez da transferentziak exijituz konpontzen baizik eta ezkerreko esparru soberanista batez, beste gizarte eredu bat eskainiz Euskal Herriari. > EAJk emakumeen nazioarteko egunaren karira, parekidetasunaren alde eta martxoaren 8an Udalak antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egiten zuen mozioa aurkeztu zuen. Nahiz eta gaiarekin ados egon, martxoaren 8a jadanik pasatuta zegoenez, Bilduko zinegotziak beste irakurketa bat egitearen alde azaldu ginen. Testu berri bat adostea erabaki zen.

Butroiko zubia Butroiko zubia konpontzeko eta berreraikitzeko kontratazio pliegoa onartu zen GTI eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin. Bildukoak abstenitu egin ginen. Ez gaude guztiz ados, gure ustez garrantzitsuak diren kriterio batzuk ez direlako pliegoan jasotzen. Neurtu ahal diren kriterioen, kriterio objetiboen, portzentajea altuagoa izan beharko litzatekeela uste dugu, era horretan kriterio subjetiboen garrantzia bajatuz. Hobekuntzak kriterio neurgarri moduan zehaztu beharko liratekeela uste dugu. Garrantzitsua jotzen dugu kontratu publikoen legea aintzat hartzea. Ezin da punturik eman zehatz-mehatz deskribatu ez diren gauzengatik, beraz, “hobekuntzak� atalean zehaztu beharko litzateke, gure ustez, hobekuntza bakoitzak zenbat balio duen eta zenbat puntu emango diren bakoitzarengatik.


APIRILAREN 26KO OSOKO BILKURA Eskolako gurasoen elkartekoak udaletxe aurrean kontzentratu ziren eskola berria eskatuz. Plenoa amaitu eta gero, elkarteak haserrea azaldu zuen azken hilabeteetan berriak ez izanagatik eta eskola berria lehenbailehen egiteko beharra azpimarratu zuen beste behin ere.

MARTXOAREN 14ko PLENOA, BERTAN BEHERA Martxoaren 12an ezohiko komisio batera deitu zigun gobernu taldeak presazko gai bat zegoelako. Plan Orokorraren talde erredaktorearen kontratazioa luzatu ala ez erabaki behar zen handik bi egunera; Diputazioak ematen duen diru laguntza bat jasotzeko kontratazioa martxoaren 15a baino lehenago luzatu behar zen. Aurreko legislaturan politikariak ez zirenez adostasun batera iritsi, ezin izan zen Plan Orokorrean aurreratu eta kasu horretan, udalaren errua izanik, kontratua luzatu beharko zitzaiola esan ziguten. Erabakia hartzeko genituen bi egun horietan Bildukook, 2011ko urtarrileko hirigintzako komisio bateko aktan, hau irakurri genuen: (...) “Por lo tanto, se llega a la conclusión de que EA y la izquierda abertzale están a favor de la última propuesta dibujada por la izquierda abertzale. Que PNV no está a favor pero conformando EA y la izquierda abertzale la mayoría se dictamina que sea esta la propuesta que Gonzalo dibuje en el documento de Avance”. Avancea ikustea eskatu genuen baina bertan ez da aldaketarik egin 2009ko abendutik. Udalean ez zegoen erabaki hori ez betetzeko arrazoirik azaltzen zuen txostenik. Orduan, gobernu taldeak plenoa bertan behera uztea proposatu zuen gertatutakoa argitu ahal izateko. Danok ados egon ginen eta Bildukook arrazoi horiek idatziz eskatu genituen.


EAJ-K PLAN OROKORRA BLOKEATUTA IZAN DU Txostenak aztertu eta gero, hauxe da pentsatzen duguna: Alde batetik, harrituta gaude. Duela urte bat baino gehiago Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua diseinatzeko erabaki bat hartu zen, eta erabakitakoa ez da bete. - Alkateak eskola ipinten du aitzaki moduan baina Plan Orokorra oso zabala da; eskola izango da Plan horren zati txiki bat eta beraz, ezin du Plan Orokorra gelditu. Eskolari ez dagozkion beste aldaketak egin ahal ziren. Arkitektoak idatzitako txostenean adierazi du oposizioak eskolarako eskatu zuen modifikazio puntuala Avancean edo, bestela, hasierako onarpenean jaso behar zela. Beraz, Avancea egin ahal zen erabaki bezala, eta ondoren, modifikazio puntuala gehitu hurrengo pausuan, hasierako onarpenean. - Baina txosten juridikoaren arabera Udalean ez dago komisio horretako erabakiaren proposamena arkitektoari bidali zaiola adierazten duen agiririk. Hau da, alkateak ez du udal ordezkarien gehiengoak hartutako erabakia aurrera eraman nahi izan. - 2011. urtean eskolako txostena egin duen arkitektoari, 2009ko abenduan aurkeztutako aurrerapen dokumentua eman zitzaion lan egiteko. Arkitekto horri ere ez zaio eman gehiengoak erabakitakoa baizik eta gutxiengoak egindako proposamen batean oinarritu behar izan da eskolaren kokapena aztertzeko. Horrek argi uzten du PNVren eta alkatearen asmoa euren proposamena aurrera eramatea izan dela beti, gehiengoaren erabakiak arbuiatuz. Beste alde batetik, engainatuak sentitu gara. Orain arte ez da argi hitz egin. Martxoaren 12an, ezohiko komisioetan, esan zitzaigun aurreko legislaturan ez zela Plan Orokorrean aurreratu politikarien desadostasunagatik, baina hori ez da egia. Duela urte bete baino gehiago gehiengoa ados egon zen proposamen bat aurrera eramatearekin eta hori ezkutatu izan da!!! Nahiz eta alkateak ofizialki ez dion arkitekto erredaktoreari dokumentazioa eman, arkitektoak ezagutzen zuen hartutako erabaki hori, komisioetan bera ere egon zelako, eta Udalean ez dago arkitektoaren partetik dokumentazio hori eskatzen duen agiririk. Ez zaio udal ordezkarien gehiengoak hartutako erabakiari erantzun, horregatik, gu ez gaude kontratazio hori luzatzearen alde. Horrez gain, Plan Orokorra hasiera hasieratik prozesu gardena eta partehartzailea izatea nahi dugu.


MAIATZAREN 11KO EZOHIKO PLENOA Gobernu taldeak lehengo erredaktore taldeari kontratua luzatzea proposatu zuen. Udalak ez du derrigorrez kontratazio hori luzatu behar, beraz, Bildukook, kontratazio prozesua hasieratik hastea proposatu genuen. Plan Orokorra egiteko talde multidisziplinarraren beharra azpimarratu genuen, hau da, kontratatutako taldean mota guztietako teknikariak egotea eta teknikari guztiak elkarrekin lanean aritzea prozesu guztian zehar; baita politikoekin eta herritarrekin ere, denon partehartzea proposatu genuen eta. Uste dugu oso garrantzitsua dela partehartze bidezko diagnosia egitea ingurumena, sozioekonomia eta hirigintzari dagokionez herriaren benetako beharra zein den ezagutzeko. Normalean kontuan hartzen ez diren gauzak aintzat hartu beharko lirateke (demografia, bizimodua, egoera ekonomikoa eta enplegua, mugikortasuna, etxebizitzaren benetako beharra, elementu kulturalen analisia,...). Mendiak, errekak, eta abar aztertzen dituen herri osoaren ingurumen analisia egin behar da eta hasieratik hasi behar da lantzen, planarekin batera, ez normalean egiten den moduan, Avancea egin eta gero, hartutako erabakia legitimatzeko. Ondoren, diagnostiko horrekin koherentea den eredua adostu behar da eta gero, definitutako ereduari erantzuten dioten alternatiba desberdinak diseinatu. Hortik aurrerapen dokumentua sortuko da. Aurrerapen dokumentua egin arte bultzatu behar da partehartzea gehienbat, baina ondoren erredaktatu eta onartuko diren fase guztiak ere herritarren partehartzearekin egin behar dira. Alegazioak herritarrekin kontrastatuko dira eta planeamenduak eukiko dituen aldaketa guztiak herritarrei azalduko zaizkie. Nahiz eta hasierako prozesua luzatu, uste dugu era horretan errazagoa izango dela Gatikarrok nahi dugun herri eredua eraikitzea eta horrez gain, herritarrak konformeago egotea erabakitzen denarekin. Gure proposamena ez zen kontuan hartu plenoan. EAJk egindako proposamena onartu zen euren aldeko botoekin eta GTIren abstentzioarekin.


Informatzen 7a