Issuu on Google+

burlata udal programa 2011-2015


bilduburlata

udal programa 2011-2015

I. ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALAREN ALDE II. UDALAREN DEMOKRATIZAZIOA ETA KUDEAKETA GARDENA Herri eredu bizia eta parte hartzailea. Demokrazia parte hartzailea. Barne araudia Udal aurrekontu parte hartzaileak Kudeaketa eredu ireki eta gardenaren alde III. ALDAKETARAKO EREDU POLITIKO ETA SOZIALAREN OINARRIAK Euskara Kultura Hezkuntza Kirola Herri eredua Udalerri inklusiboak, migrazio eta aniztasun politikak Politika soziala Zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako neurri sozialak Adineko pertsonentzako laguntza neurriak Gazteentzako laguntza neurriak Emakumentzako laguntza neurriak Sektore publikoaren indartzea Etxebizitza Oinarrizko gizarte zerbitzuaren indartzea

2


bilduburlata

udal programa 2011-2015

I. ALDAKETA POLITIKO ETA SOZIALAREN ALDE Euskal Herriak eta bertako hiri zein herriek aldaketa une sakona bizi dute. Esan beharrik ez dago aldaketa hori guztiz beharrezkoa dela eta, hau gutxi balitz, aldaketa hori gure esku dagoela. Gugan dago aldaketa hori geure gizartean indartzeko eta iraunkortzeko ardura. Horrexegatik, hain zuzen BILDUBURLATA Taldea osatzen dugun pertsona eta erakundeek, aldaketarako dagoen benetako aukeraren aurrean eta Euskal Herrian zabaltzen ari den eskenatoki politiko, sozial eta instituzionala ikusirik, urrats berri bat emateko erabakia hartu dugu: indarrak biltzea, aniztasunean elkartzea eta ezkerreko independentistak eta soberanistak osaturiko eskaintza elektorala herritarrei luzatzea, Euskal Herriak, bertako hiri eta herriek zein herritarrek igartzen dituzten garai politiko nahiz sozial berriei erantzuteko asmoz. Egun pairatzen dugun errealitatearen ezaugarriak ezagunak dira BILDUBURLATA Taldea osatzen dugunontzat. Batetik, Estatu espainolak eta frantsesak, ez dute geure herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea aitortzen. Gauzak horrela, geure burua nazio gisara eraikitzeko eta gizarte eredua errotik eraldatzeko, autodeterminazio eskubidearen aldeko apustu argia eta itzulirik gabea egiten dugu. Inguruko nazioekin izan nahi ditugun harremanen markoa edota geure herriaren eredu sozioekonomiko zein instituzionala erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna edukitzearren, soberania osoa aldarrikatzen dugu. Hori da pertsona guztien eskubide guztiak bermatzeko bide bakarra, berdintasunean oinarritutako jendarte justua osatzeko modua. Hori guztia eskuratzeko asmoz, jendarteak emango digun legitimitatea besterik ez dugu nahi eta, beraz, geure helburuak lortzeko, bide soilik politikoak eta demokratikoak erabiliko ditugula hitz ematen dugu. Iragarrita dauden 2011ko maiatzeko hauteskundeetan, argi eta garbi dakusagu Madrilen zein Parisen edota EAEko zein Nafarroako gobernuetan eman daitezkeen atdaketa politikoak, erabat agortuta dauden marko juridiko politiko eta eredu sozialetan oinarritzen direla. Baina, hala ere, beraien immobilismoa gainditu du jendarteak, egoera gainditzeko asmotan lanari eta antolaketari eutsiz (eskubideen bortxaketen aurka, Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionalaren alde eginez, langileen eskubideen murrizketaren aurka egin diren greba orokorrak eta mobilizazio handiek erakutsi duten moduan). Eta, hain zuzen ere, horrek guztiak argi erakusten du Euskal Herrian, herriz herri, eskualdez eskualde zabaltzen ari den aldaketa politiko eta sozialerako aukera jendartearen eta ezkerreko erakunde independentista eta soberanisten eskutik datorrela. Horrexegatik, geure historia gertukoan gertatu ez den moduan, oraingoan behin betiko bakea, normalkuntza politikoa eta egungo eredu ekonomiko eta soziala gainditzeko inoiz ez bezalako aukera ikusten dugu. Izan ere, egun indarrean dagoen ereduak eskubide politiko eta sozialak erauzi baino ez ditu egiten, geure artean langabezia handituz, eta bazterkeria zein prekarietatea areagotuz. Inposatzen diguten errealitatearen benetako aldaketaren aurrean egonik, indar politikook arduraz jokatu beharra dugu, epe luzera begira jarri eta agorturik dagoen egungo eredua gainditzeko aukera ziurtatu dezakeen klabeetako bat, indar metaketan dagoela konbentziturik, ezkerreko independentismoan zein soberanismoan dauden indarrak elkartzera jo. Eraldaketa sozialera eramango gaituen aldaketa politikoa nahi eta behar dugu. Nazio eraikuntza eta eraldaketa soziala helburu bakarra duen proiekturen bi zutabeak dira, herriz herri, herrialdez herrialde, behetik hasita eta ezker aldetik jorratu beharrekoak, eredu politiko, ekonomiko eta

3


bilduburlata

udal programa 2011-2015

sozial berri, aske, justu eta berdintasunean oinarritutakoa eraiki nahi badugu eta, bide batez, PSOE, PP, UPN eta PNVek sostengatzen duten egungo errealitatea gainditu, baita beren eskutik bideratzen diren eskuin politikak eta Euskal Herriko herritarren eskubideak zapuzketak ere. Etorkizunean nahi ditugun herri eta hiriek, euskaldunak eta solidarioak izan behar dute, ingurumenarekiko sostengarriak eta gizon eta emakumeen arteko benetako parekidetasunean oinarriturikoak. Nola ez, herritarren zuzeneko kalitatezko esku hartzea da bertan eman behar den sakontze demokratikoaren zutabea. Politika fiskal mailakatuago eta aurrerakoiagoaren bidez aberastasunaren birbanaketa erreala egingo duten herri eta hirietan bizi nahi dugu, egungo errealitateari eta etorkizunari erantzun dieten kalitatezko benetako zerbitzu publikoen jabe izango direnetan, jaioterria zein nahi dutelarik ere pertsona ororen eskubide guztiak aitortuko dituzten herri eta hirietan, Babes Ofizialeko Etxebizitzak alokairuan jartzeari lehentasuna eman dietenetan, interes ekonomikoen aurrean ingurumena babestuko duen eredu sozioekonomikoa garatuko dutenetan, garraio publiko eraginkorra izango dutenetan. Eta hori guztia, herritarrekin elkarlanean egin nahi dugu. Horretarako hartzen diren erabakien inguruan kalitatezko esku hartzea bultzatuko duten bitarteko guztiak jarriko ditugu martxan eta, jakina, gure hautetsi guztien zintzotasuna eta gardentasuna ziurtatu. Horretarako, ezinbestekoa da udalen betekizunaren eta funtzio eraginkorraren aldeko apustu irmoa egitea. Hauek herritarrengandik gertuen dauden instituzioak izanik, ezinbestekoa da berauen beharrei eta erronkei erantzungo dien errekurtsoz eta bitartekoz osatzea. Eskumenen jabe diren udalak behar ditugu, eta horretarako ezinbestekoa duten aurrekontuaren jabe izan behar dute, ez egungo eredu instituzional guztiz eskasaren moduan. Bestetik, bai udalak eta baita hautetsiak ere, Euskal Herriaren nazio eraikuntzan eta eraldaketa sozialean partaide izan daitezke, gure herriaren egituratze instituzionalean parte hartuz. Horrexegatik, hain zuzen, arlo instituzionalean udalek duten pisua handitzeko lan egiteko hitz ematen dugu eta baita udala oinarritzat duen nazio mailako egitura bultzatzeko ere. Eraiki nahi dugun herria, herriz herri, herrialdez herrialdez martxan jarri beharra dugu. BILDUBURLATA-ren inguruan indarrak biltzeko eta metatzeko garaia iritsi da. Konbentzimenduz eta ilusioz, beren inposizioei eta pribilegioei aurre egin behar diegu, Euskal Herri osoan, pertsona orori eskubide guztiak aitortu arte. Orain da garaia!

4


bilduburlata

udal programa 2011-2015

II. UDALAREN DEMOKRATIZAZIOA ETA KUDEAKETA GARDENA Herri eredu bizia eta parte hartzailea. Demokrazia parte hartzailea Herria herritarrekin batera eraikitzea da sistema honi buelta ematen hasteko lehen heldulekua. Erabakiguneetatik aldendu gaituen sistema honetan, herritarrek erabakia hartzeko bitartekoak berreskuratu behar ditugu. Parte hartzeko baldintza (denbora, aukerak,..) eta mekanismoak berreskuratuz (informazioa,‌).Herritarrei, gaien azterketa eta eztabaidarako guneak eman. Instituzioek erabaki horiek onartu. Parte hartzeko ez dira berdinak guztiontzat. Hortaz, emakume, gazte eta etorkinen parte hartzea bultzatzeko bitartekoetan inbertsioak egitea ezinbestekoa da. Barne araudia Udalaren Barne Araudia. Herritarren parte hartze zuzen eta zabala bermatuko duen Barne Araudia onartuko Udalak. Bertan, herritarren parte hartzea bultzatu, eskubideak zabalduz eta beronen pedagogia egiteko bitartekoak jarriko dira. Araudi honetan honako elementu hauek garatu eta bermatu beharko dira: -

Herritarrek zuzenean Osoko Udal batzarrean proposamenak egin eta hitza hartzeko eskubidea.

-

Gobernu Batzordea alderdi guztientzat irekia izateko aukera.

-

Udal Batzordeetan parte hartzeko eskubidea.

-

Herritarrei iraunkorki informazioa bideratzeko bitartekoak.

-

Erreferendum eta herri kontsultak burutzeko eta eskatzeko aukera (araudia).

-

Herritarren eskaera eta proposamenak bideratzeko aukera.

Udalaren funtzionamenduan, laikotasun printzipioa jaso eginen da. Udal aurrekontu parte hartzaileak Pausu bakoitzean herritarrei hitza eta erabakia emateko gertuko bitartekoak jarri behar ditugu. Krisi ekonomikoari aurre egiteko, herritar guztion indarra bilatuko duena. Udalaren kudeaketa-eredu irekia eta gardena Udaleko diru kontu guztiak arrazoitutako eskaera egiten duen edozein herritarrentzat eskuragarri egongo dira. Urteko aurrekontuari dagozkion kontuak, herritar guztien eskura egongo dira udalak dituen komunikazio baliabide ororen bidez. Honako urratsak ezinbestekoak ikusten ditugu iruzurrari eta ustelkeriari aurre egiteko:

5


bilduburlata

udal programa 2011-2015

Hautetsien diru sarrerak, bai ardura instituzionalari dagozkionak zein bestelako sarrera pribatuak, publikoak izango dira. Helburu horrekin antolatutako erregistroak publikoak izango dira, horien inguruan edozein pertsonak nahi duen informazioa jaso dezan. Zerbitzu eta instalazio publikoen kudeaketa zuzena Udalaren printzipio orokorra izango da. Horretarako, externalizazioaren egungo mapa burutuko da, era progresiboan administrazioaren prestazio zuzena garatu ahal izateko. Enpresa publikoen kasuan eta kontratazioari dagokionez, kudeaketa gardenagoa suposatuko duten bitartekoak aintzat hartuko dira: kontratazio publikoaren legislazioa kasu guztietan kontuan hartuz eta era berean, zuzendaritza karguen kasuan ere publizitate eta aukera berdintasunaren oinarriak sustatuz. Egun ematen diren entxufismo kasuak ekiditeko neurriak aterako dira. Obra publikoak eta zerbitzuak egiteko enpresen kontratazioa lehiaketa publiko bidez egingo dira modu orokorrean, urgentziazko prozedurak ekidinez. Baldintzen pleguari zein eskaintza ezberdinen irekierarako prozedurari trataera publikoa emango zaie, baita legeak kasu batzuetarako bestelako aukera hain gardenak eskaintzen dituenean ere. Lanak esleitu zaizkien enpresei, eraikuntzaren garantia klausula izenpetu arazi, martxan jarritako lanak ondorengo bost urtetan izan ditzaketen arazoak konpon ditzaten. Kontrataziorako mahaietako kideek eta bere familiakoek lehiatzen direnekin harremanik duten edo izan duten kasuetan, adjudikazio prozeduretan parte hartzea ekidingo da. Edozein estamentu publikotan langileak kontratatu ahal izateko, lehiaketa-oposaketa prozedura jarriko da martxan, burutu beharreko hautaketa prozesuetan publizitatea eta aukera berdintasuna bermatuko direlarik. Susmoen edota gardentasun faltaren aurrean, kontuen fiskalizaziorako hirugarren baten esku hartzea eskatuko da: herritarrek eta eragile sozialek organo fiskalizatzailearen parte hartzea bultzatzeko aukera izan dezaten bitartekoak jarriko dira. Kontratu ezberdinetarako oinarrizko baldintza pleguetan klausula sozialak txertatzea (eskaintza egiten duten enpresatan gizonezko zein emakumezkoen lan baldintzen zein lana eskuratzeko baldintzen berdintasuna bermatzen duena).

6


bilduburlata

udal programa 2011-2015

III. ALDAKETARAKO EREDU POLITIKO ETA SOZIALAREN OINARRIAK Euskara Euskara gure herriaren identitatearen elementu nagusia. Normalizazioan urrats tinkoak eman behar ditugu. Herrietatik ere, hizkuntza politikari buruzko eztabaida zabaldu. Hizkuntza Politika Berria behar dugu: Euskarak ofiziala izan behar du Euskal Herri osoan. Euskara modu transbersalean landu beharreko gaia denez, Udalaren Euskara zerbitzuak, bai Udalak berak bai beste instituzio publikoek (osasun etxea, ikastetxeak..) zein pribatuek (banketxeak, komertzioak‌) euskararekiko duten jokabidearen jarraipena egin behar luke. Hizkuntza eskubideen urraketak antzeman eta udalean bertan, zein gainontzeko instituzio publiko zein pribatuetan salatu beharko ditu. Hizkuntza eskubideen udal behatokitzat hartu dezakegu. Burlatako udalaren Euskara Batzordeak eta Kontseiluak burututako lanaren ondorioz, agerian geratu da, indarrean dagoen euskararen udal ordenantzaren desegokitasuna, eta gaur egungo egoerara moldatzeko dagoen beharra. Indarrean dagoen Euskararen Ordenantzaren egokitzapenaren inguruan eztabaida garatu zuen lan talde teknikoak, erabakiak hartzeko gaitasuna zuen. Talde honek egindako proposamenak, Udalak gaur egun eskaintzen dituen zerbitzu guztiak aintzat hartzeaz gain, euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko baliabideak zehazten ditu. Hortaz, Kontseiluak egindako gomendioak kontutan harturik, eta Burlatan euskararen normalizazioa modu eraginkorrean garatzearren, udal ordenantza berriaren inguruko azken eztabaida burutu eta indarrean jartzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Gure ustetan, euskararen aldeko lanean, gizartea bera murgildu egin behar dugu. Hau ez da soilik instituzioek aurrera eraman beharreko afera. Hortaz, euskararen normalizazioaren alde, herri ekimenaren aktibazioa aldarrikatzen dugu. Udalak, herri ekimen honen alde egin beharko du, lokalak eta baliabideak eskeiniz. Kultura Euskal herritar orok bere herriaren historia, ohitura eta kultura ezagutu eta sakontzeko eskubidea du. Kultura, hizkuntza, hezkuntza eta beste zenbait eskubideren moduan, herri eskubide kolektiboa izateaz gain, pertsona bakoitzak duen eskubide indibiduala ere bada. Beraz herritarrei auzo-herritik hasiz Euskal Herri mailan sorturiko kulturaren jabe eta partaide izatea zor diegu. Horretarako, informazio eta ezagutza bitartekoak eskainiko zaizkie herritarrei. Euskal Herriaren eta herriaren beraren historia ezagutzera eman eta Oroimen historiko hurbilena indartu. “Adiskidetasun Egunakâ€? antolatu edo sustatu: herrialde edo eskualde ezberdinetako kultur elkarteen artean antolatuak. Herrien arteko harremanak estutzea eta elkar hobeto ezagutzea helburu. Herritik sustatu, Euskal Herri mailako elkarguneak. Gure udaletatik indar biziz sustatuko ditugu nazio proiektu hauek. Herri mugimendua indartzea eta zabaltzea dugu lehentasuna.

7


bilduburlata

udal programa 2011-2015

Kultur proiektu parte hartzailea eta herrikoia garatzeko asmoz, BILDU-k, herri eta kultur erakundeen arteko elkarlana bultzatuko du. Hartarako, Kultur Patronatuaren demokratizazioa beharrezkoa da, gaur egun desoreka nabaria baitago talde politiko eta kultur talde edo herri erakundeen artean. Hortaz, azken hauek, Burlatako herri kultur jardueraren eragile nagusiak izanik, Kultur Patronatuan duten parte hartzea zein erabakitzeko eskumena murrizturik dute. Burlatak herri kultur mugimendu indartsua dauka, beraz, udalatik, laguntza eskeintzea dagokigu, denen hartean: Kultur proiektu parte hartzailea eta herrikoia garatzeko, kultura espektakulo kontsumistaren aurrean, herri kultur ekimenak eta berezko kultura lehenetsiko dituen proiektua. Herritarren kultura sormena bultzatu eta herriko sortzaileak laguntzeko. Udaletatik beste udalerri batzuen artean sarea sortzea, ahaleginei eta gastuei etekina ateratzeko eta baita eskaintza pribatua hobetzeko ere. Herriko jai eta ohiturak sendotzeko. Interkulturalitatearen norabiden, etorkinen eta gutxiengo etnikoen kultur garapena bultzatzeko eta Burlatako zein Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutarazteko. Hezkuntza Hezkuntza, pertsona orok duen eskubidea izateaz gain, euskara oinarri, Euskal Herri librean emakume eta gizon libreak hezteko bitartekoa izango da. Hezkuntzak ezin ditu geure herriaren errealitatea eta historia alboratu ez eta hezkuntza instituzioetatik datozen ezarpen interesatuei ere men egin. BILDU-k kurrikulum irekian, berezkoan eta euskaldunean oinarri duen hezkuntza publikoaren alde agertzen da. Hortaz, Burlatako herriari, kalitatezko hezkuntza publikoa eta euskalduna bermatu ahal izateko lanean ariko gara, beharrezkoak diren giza zein material baliabide guztiak aldarrikatuz: D eredurako ikastetxe berria (3-12 urte) Haur Eskola Publikoa eta elebiduna (euskara-gaztelania) Euskarazko Heziketa Profesionala. Gaur egun Ibaialde institutuak soilik gaztelaniazko eskeintza egiten du. Ikastetxe publikoek, herrira datozen etorkinen integrazioa bermatu behar dutela uste dugu. Gaur egun etorkin kopuru haundiena duten ikastetxeek Hilari贸n Eslava eta Ibaialde dira eta Harrera Plana behar bezala ematearren, beharrezkoa den laguntza profesionala eta teknikoa aldarrikatzen dugu.

8


bilduburlata

udal programa 2011-2015

Burlatako etorkinen artean, D eredua bultzatzearen alde agertzen gara, hau baita euskara zein gaztelania, Burlatako berezko bi hizkuntzen ezaguera on bat bermatzen duen hezkuntza eredu bakarra. Ludotekan, bertan ematen den heziketa zerbitzua behar bezala garatzearren, haunditzea eman behar da, bai langilegoari eta bai tokiari berari dagokionez. Eskola kanpoko heziketa eskaintzari dagokionez (kirola, kultura, musika‌) Udalak, jarduera guztietan, euskarazko eskeintza bermatu behar duela uste dugu. Kirola Kirola, lehiaketa mundutik haratago, herritarrentzat osasuna, aisialdia eta harreman sozialak indartzeko bitartekoa da. Beste hitzetan esanda, ongizatea osatzen duen bermatu beharreko beste atala da. Aisialdia eta Kirolaren inguruan hausnarketa estrategiko baten beharrean gaude. Aipatu hausnarketa ahalik, eta parte hartze haundienarekin garatu behar dugu (kirol eskola eta klubak, kirolzaleak‌). Guztion artean, kirolaren arlo guztiak (konpetizioa, aisialdia‌) kontutan hartuko dituen egitasmoa bultzatu behar dugu. Hortaz, Udalean, honen alde ariko gara: Erabiltzaileen errenta mailara egokitutako tarifak lortu. Emakumezkoen kirola azaleratu eta indartu. Kirola ez lehiakorra bultzatu, bereziki haur eta hirugarren adinekoen artean. Kirol guneak haunditu (pilotalekua, pista keta gimnasio berria) Kalean kirola praktikatu ahal izateko zirkutuak. Atletismo pistak herritar guztientzat ireki. Herri kirolak sustatu eta baloratu, eta eskolaratu. Hiri eredua Egun nagusi den lurralde antolaketak, ez dio erantzuten herritarren behar eta interesei. Ez da ez gizartearen garapen egokiaren norabidean zuzendua ez eta herritarren gehiengoak onetsia ere. Azpiegitura edo proiektu nagusietan, besteak beste, eztabaida eta konflikto sozial handia sor daitekeen kasuetan, hauek martxan jarri aurretik eztabaida sozial zabalari bide eman behar zaio. Are gehiago baliabide ekonomikoak hain urriak diren garai hauetan. Herri eta hirien garapenak, herritarren behar eta ongizateari erantzun eta Ama Lurrari ahalik eta kalte gutxien egin behar dio. Ez da kudeaketarik onena, gehien eraikitzen duenarena, beharrak eta baliabide natural zein ekonomikoak egokien eta zuzenen kudeatzen dituenarena baizik.

9


bilduburlata

udal programa 2011-2015

Egun martxan diren proiektu txikitzaileak gelditu eta aipatu eztabaida sozial zabalari bide eman beharra dago. BILDU-k La Morean Eskualdeko Parkearen alde egiten du. Kontsumo basatiaren espiraletik ihesi, zaborraren gutxitzea, birziklatzea eta berrerabilpena garatuko dugu. Norabide horretan “zaborra zeroâ€? helburu izanik, zabor bilketa sailkatuaren aldeko apustua egiten dugu; momentu honetan martxan dauden sistemen segimendua eginez eta emaitza hoberenak ematen dituena lehenetsiz. Era berean gizartearen inplikazioa bilatzeko asmoz, eztabaida soziala sustatu eta bere erabakia errespetatuko dugu. Eraikia dagoenari, ahalik eta etekinik handiena atera behar zaio berria eraiki aurretik. Hortaz, zenbait etxabe etxebizitza moduan moldatzeko aukerak aztertu beharko dira. Burlatako herri zaharra berreskuratzearren, beharrazko hirigintza neurriak eta neurri ekonomikoak hartuko ditugu. Espazio irekiak aurreikusi behar ditugu, bai eraikuntzen artean eta baita herritarren aisiari begira bereziki prestatuak ere. Hortaz, Burlatako naturguneen berreskuratzearen alde egiten dugu. Hala nola Intxausti inguruko baratzak, Arga ibaia eta parkearen jarraipena izanik, herritarren hainbat behar asetzeko erabiltzen ahal baitira. Baita nekazaritza ekologikoa eta herriko merkataritza sustatzeko ere. Mugikortasunaren ikuspegitik, oinezkoei, txirrindulariei eta garraio publikoari lehentasuna emango dien plangintza burutu behar da. Elbarrien mugikortasuna ere bermatu beharko da. Herri atseginagoa, dinamikoagoa eta erosoagoa behar dugu, zeinean herritarren arteko harremanak eta herriko merkataritza berreskuratu ahalko diren. Hortaz, Burlatako zenbait kale oinezkoentzat egokitzeko egitasmoa aurrera eramanen dugu. Burlata oinezkoen beharretara antolatu egin behar dugu eta honetarako autoak aparkatzeko eremuak ere kontutan hartu behar ditugu. Udalaren mugikortasun egitasmo berria, aipatu garapena aurrera eramateko abiapuntua izan daiteke. Telefonia antenen uhin elektromagnetikoen isurketen salaketa eta zainketa sistematikoa egiten beharko da. Modu berean, gaur egun ordenantzaren errebisioa eman dadin, telekomunikazio aukera ezberdinen inguruko eztabaida bultzatuko dugu. Hiriaren Antolaketa Egitasmo Orokor berriak herritarren benetako beharretara egokitzeko asmoz, honen inguruko eztabaida publikoa eman dadin lan eginen dugu. Udalak, hirigintza zerbitzuen bitartez, hirigintzaren kudeaketa zuzena berreskuratu egin behar du eta Udal Hirigintza Sozietatearen planteamendu berria egin behar da. Udalerri inklusiboak, migrazio eta aniztasun politikak Burlata, betidanik, etorkin kopuru haundia izan duen udalerria da. Pasaden mendean, 60. hamarkadan emandako Industrializazioak erakarri zituen gure herrira Nafarroa eta Espainiar Estatutik hainbat bizilagun eta XXI. mendearekin batera migrazio globalizatuaren fenomenoak ere eragina izan du gurean, IruĂąerrian bezalaxe mundu osotik etorritako bizilagunen kopurua hazi egin baitzen. Hortaz, 2010 erroldaren datuaren arabera 2.233 atzerritar ditugu gure artean (INE-aren arabera Espainiar Estatutik kanpo jaiotakoak). Alegia, 10


bilduburlata

udal programa 2011-2015

Burlatako populazioaren %12,9-a, beti ere, Espainiar Estatuko beste herrialdeetatik etorritakoak kontutan hartu gabe. Gizarte Zerbitzuen menpe dagoen Migrazioetarako Udal Bulegotik koordinatzen da etorkinen populazioari begira garatutako udal politika. 2005. urtean Berdintasun eta Aniztasunerako Egitasmoa diseinatu egin zen. Baina gaur egun, jasotzen dituen helburu asko bete gabe daude. Hala nola, Integrazioa eta D ereduan matrikulazioa egiten bultzatzeko Kontseiluaren sorrera. Gai honi dagokioenez, ideia garbi bat defendituko dugu: Eskubide guztiak, pertsona guztientzat, Euskal Herri osoan; beste herri, nazio edo estatutik etorritako pertsona guztiak barne, baina ijitoak ere. Euskal Herriko mugen kanpotik datozen pertsonak eskubide sozial, zibil eta politikoen subjektu gisa aitortzen ditugu, eta pertsona hauek herri proiektuaren partaide egin eta euskal subjektu kolektiboaren parte aktibo bilakatzeko bitartekoak landu behar ditugu. Gure hizkuntza, hezkuntza eta kulturaren berri eman; gure herriaren eskubideen errespetutik abiatuz, beren sorterriarekin elkartasun bideak irekiz, naziotasun eskubidea zein eskubide horretatik eratortzen diren gainontzeko eskubide guztiak bermatuz. Beste herritarrekin batera, politika publikoen jardueran eta kudeaketan parte hartzea bermatuz. Honako konpromiso hauek hartuko ditugu: Herriaren egoeraren ezaguera eta analisia: -

Aniztasun eta Berdintasun Planaren errebisioa. Guztien parte hartzea bermatu beharko da.

-

Arlo honen antolaketa eta garapenerako diru partida espezifikoak.

-

Aniztasunaren inguruko elkargune parte hartzaile baten sorrera, zeinean etorkin eta ijitoen kolektiboak ezezik Burlatako talde sozialak, kulturalak, politikoak eta instituzionalak ere parte hartuko duten.

-

Burlatan bizi eta erroldatzeko eskubidea.

Herritartasun eta eskubide politikoak: -

Edozein herritar bezala, Udalean parte hartzeko eskubidea.

-

Botoa eman eta aukeratuak izateko eskubidea, estatuek ezarritako kondizio legalak baztertuz.

-

Jatorrizko kultura, ama hizkuntza eta sinesmenak mantentzeko eskubidea izan behar dute etorkinen. Baita euskal kultura ezagutzekoa ere.

Eskubide sozial eta ekonomikoak: -

Lan, osasun, etxebizitza eta gutxieneko diru sarrerak izateko eskubideak bultzatuko ditugu udaletik. Etorkinen populazioak dituen beharrak kontutan izan beharko dira, bereziki pobrezian eta bazterturik bizi direnenak.

-

Elkarrekikotasunean oinarritutako udal kooperazio politikaren diseinuan eta garapenean parte hartuko dute etorkinek, bereziki etorkinen jatorrizko herriekin.

11


bilduburlata

udal programa 2011-2015

Geure interbentzio politikoa eta instituzionala, migrazio eta aniztasunari dagokionez, Euskal Herriko biztanle guztientzat bermatu beharreko eskubideak lortzeko bidean zuzenduko dugu, justizia sozialean eta geure herriaren subirotasuenan. Politika soziala Azken urteotako krisialdi ekonomikoa, eta espainia zein nafarroako gobernuek garatutako politika neoliberalak direla eta, zailtasun ekonomikoak, bazterketa soziala edota pobrezia pairatzen dituzten geroz eta pertsona gehiago dago Burlatan. 1.500 burlatar inguru langabezian daude eta, hauetatik askok, ez dute batere diru sarrerarik. Gizarte Zerbitzuetatik ez da behar hauei erantzuna ematen, duten aurrekontu eskasia dela eta, ez baitituzte beharrezko giza zein material baliabideak. ERE eta lan prekarietatearen biktima asko ere bada gure artean, baita behin behineko kontratuak eta mila eurotara iristen ez diren soldatak dituztenak ere. Hortaz, Udalak, zailtasun ekonomiko eta sozial hauen aurrean esfortzu haundiagoa egin beharko lukeela uste dugu. Honetarako, bizilagunen arteko desorekak berdintzearren, neurri sozialak proposatzen ditugu, zeinekin, baliabide ekonomiko gutxiago dituztenen alde ariko garen. Hauexek dira gure proposamenak: -

Zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako neurri sozialak

-

Adineko pertsonentzako laguntza neurriak

-

Gazteentzako laguntza neurriak

-

Emakumentzako laguntza neurriak

-

Sektore publikoaren indartzea

-

Etxebizitza

-

Oinarrizko gizarte zerbitzuaren indartzea

Zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako neurri sozialak Gutxiago dutenek duintasunez bizi ahal izateko, gehiago dutenek gehiago eman beharko lukete. Horixe da justizia soziala. Hori dela eta, zergen politika progresiboa indarrean jarriko dugu, gutxiago dutenek gutxiago ordain dezaten. Aipatu politika garatzeko ondorengo irizpideak proposatzen ditugu: -

Gutxiago dutenentzat, Udalaren zerbitzuak merkeago izanen dira, ondasuna eta errentaren arabera. Soldata minimo interprofesionala jasotzen ez dutenentzat, bonifikazioak eta zergen eza proposatuko dugu. Egoeraren arabera ere, ordainketa hauen atzeratzea aurreikusiko dugu.

-

Iruùeako Mankomunitatean ere irizpide hauek defendituko ditugu, oinarrizko zerbitzuak (ura, zaborrak‌) merkeago izan daitezen. Kontsumoaren igoeraren arabera, ordainketa fiskala igo eginen da.

12


bilduburlata

udal programa 2011-2015

-

Diru sarrerarik ez dutenek, garraio publikoa doan erabili ahal izateko neurriak hartuko dira. Mankomunitatean defenditu edota udal aurrekontuetan aurreikusiko dugun proposamena da.

-

Burlatako Udalean lan poltsa bat sortu.

Adineko pertsonentzako laguntza neurriak Gizartea geroz eta zahartuago dago, eta honen ondorioak geroz eta larriago dira. Bazterketa sozialak ere hirugarren adinekoak hartzen ari da, beraz, Udalatik errealitate honi irtenbide eman behar zaio: -

Menpekotasunaren prebentzioa lantzeko ekimenak bultzatuko ditugu.

-

Udala eta Nafarroako Gobernuaren finantziazioa izan beharko duen, Adineko pertsonentzako Eguneko Zentru Publiko baten alde lan eginen dugu,

-

Etxez etxeko arreta zerbitzuare indartzea bultzatuko dugu. Zerbitzu hau behar duten pertsona guztiek behar bezala jaso ahal izateko; laguntza orduak haunditu eta itxaron zerrendekin bukatzeko.

-

Kultur eta aisialdi jardueretan hirugarren adinekoen parte hartzea bultzatuko dugu. Pentsiodun elkarteekin batera lanean ariko gara.

-

Oztopo arkitektoniko zein fisikoekin amaitu behar dugu. Kaleak oinezkoentzat izan behar dira.

Gazteentzako laguntza neurriak Gazteriak egun bizi duen egoeraren aurrean (langabezia, lan prekarietatea, etxebizitza lortzeko arazoak, kontsumismoan oinarritutako aisialdia eta kultura eredua‌) udalak, Burlatako gazteriaren benetako beharrei erantzuna eman behar dio gazte politika garatzeko egitasmo integrala garatuz. Horretarako, gazteen parte hartzea bultzatu eta Gazte Kotseilu baten beharra ikusten dugu, zeinean gazteek hitza eta erabakiak hartzeko eskumen izanen duten. Burlatako gazteriak ere, gune propioak behar ditu. Bereak eginen dituen guneak, informazio eta elkatzerako guneak. Gune hauetan, gazteriaren antolaketarako eta erabakitzeko eremuak aitortu behar ditugu, autogestionatutako guneak bermatuz. Hortaz, gazteriak etorkizuneko gaztelekuaren kudeaketan parte hartu behar du, haiek izan daitezen euren formazioa, aisialdia eta ekimenen bultzatzaile nagusiak. -

Gazteek erabakitzeko eta antolatzeko guneak bultzatu eta errespetatuko ditugu. Hortaz, gazteei zuzendutako udal guneetan autogestioari tokia eginen diogu.

-

Burlatako gazteen artean, gaztelekuaren kudeaketaren inguruko eztabaida sustatuko dugu.

-

Enplegu politikaren alorrean, gazteriaren errealitate berezitua aztertu eta landuko dugu informazioa eta harreman zuzena garatuz.

13


bilduburlata -

udal programa 2011-2015 Gazteria udal jardueraren partaide izan dadin, demokrazia parte hartzailearen norabidean, bideak irekiko ditugu.

Emakumeentzako laguntza neurriak Emakumeen menpekotasun egoera, sistema patriarkarrak eragiten duen zapalkuntza estrukturalaren ondorioa da. Jendarte honen antolaketa ekonomiko, politiko eta ideologikoaren oinarrian dagoelako. Hezkuntza, kultura, eremu soziala,‌ gizarteko eremu guztietan transbertsala den arazo baten aurrean gaude eta konponbidea ere tranbertsala izango da: -

Burlatako biztanleria osoaren beharrak behar bezala asetuko dituen Emakumeen Arretarako Zentrua behar dugu. Honek heziketa irizpidea izan behar du.

-

Emakumeen bizitza laborala eta familiarraren arteko uztartzea bermatzearren, Udalaren esku egon daitezkeen baliabide guztiak eskeiniko dira. Aisialdi eta Kultur zerbitzuetan haurtzaindegiak.

-

Babestutako enplegu sozialaren bitartez, zailtasun egoeran dauden emakumeei laguntza emanen zaie.

-

Emakumeen parte hartzea laguntzearren, Emakumeen Udal Kontseilua bultzatuko dugu. Bertan berdintasun politikak garatzeko proposamenak jasoko dira.

-

Burlatako emakume guztiak, bereziki genero zapalketa pairatzen dutenak, aintzat hartuko dituen Berdinasunerako Plan baten alde ariko gara.

Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea lehentasun bat da. Horretarako ondorengo proposamenak egiten ditugu: -

Emakumeen aurkako indarkeriaren udal diagnostikoa egin, modu horretan, larrien diren lan ildoak finkatzeko datu eguneratuak izango ditugu.

-

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, jokabide eta koordinazio (gizarte eta osasun zerbitzuak, udaltzaingoa, epaitegiak) protokolo bat garatu.

-

Emakumeen bortxakeria ekiditen laguntzeko aurretiaz egin behar den aurreikuspen eta arreta lana bermatzeko behar den aurrekontu partida ziurtatzea.

-

Beharrezkoak dituen zerbitzu eta laguntza ekonomikoen babesa bermatzea bortxakeria jasaten duten emakume guztiei eta bereziki bazterketa anitza jasaten duten emakumeei.

-

Sentsibilizatze egitasmoak garatzea bortxakeria sexistaren forma anitzen inguruan jendarte pertzepzioa handitzeko, besteak beste, ezkutuenak eta

14


bilduburlata

udal programa 2011-2015 sotilenak, eta gizon eta emakumeen berdintasuna babesten duten hezkuntza baloreak indartzea.

-

Bortxakeria sexistaren aurkako borroka islatzen duten egitasmoak eskoletan eta ikastetxeetan garatzea (antzerki saioak, ikus entzunezko emanaldia, hitzaldiak‌)

-

Bortxakeria jasan eta arrisku egoeran dauden emakumeentzako udal babes etxebizitzak sortzea eta beste udalekin hitzarmenak izenpetzea bortxakeria arrisku horrek biktima udalez aldatzera eskatzen duen kasuetarako.

Sektore publikoaren indartzea Herritar orok lanpostu duina. Sistemaren porrotak eragindako krisi basati honen aurrean, eta langabeziari aurre egite aldera ezinbestekoa da lana banatzea eta prekarietateari (behin behinekotasuna, azpikontratazioa, lan erritmo biziak, kontraturik eza‌) aurre egitea, bai administrazioan bertan, baita zeregin horretarako administrazioaren bitartekoak baliatuz ere. Hauek dira ezinbestean garatu beharreko konpromisoak: -

Zerbitzuen pribatizazioarekin amaitu edo amaitzen joan. Bitartean azpikontratatuta dauden zerbitzuetako langileen egoeraren berri jaso, hauen lan eta bizi baldintzak egokiak izan daitezen. Prekarietatearekin amaitu.

-

Udal langileen lan eta bizi baldintzak hobetu, segurtasuna eta istripuen prebentzioa landuz.

-

Udaleko lanpostuak betetzeko OPE-ak atera.

-

Udalaren bitartekoak lan istripuak salatu eta borrokatzeko baliatu. Burlatako langileren baten izan ditzaketen istripuak salatzeko mobilizazioetan parte hartu.

-

Udaletik, ekonomia sozial eta kooperatiboaren sustapena eta babesa garatu.

-

Ekoizpen-kontsumo sare zuzenak bultzatu eta herriko enpresa txikien jarduerari jarraipena egin.

-

Udaleko gastuetan Burlatako komertzioa lehenetsiko da.

Etxebizitza Etxebizitza Jabego pribatuaren eta merkatuaren logikatik at atera eta ondare soziala izateari ekin behar dio. Horretarako, alokairuzko etxebizitza publikoaren aldeko apustua egiten dugu, eta honen aldeko ekinbideak lehenetsiko ditugu. Honako urratsak gauzatuz: -

Alokairuzko etxebizitza parke publikoa sustatzea eta Udalaren etxebizitza politikan alokairuzko etxebizitzen sortzea lehentasuna izanen da.

-

Etxebizitza zaharren birgaitzerako laguntzak bultzatu.

-

Etxebizitza hutsen erabilpenari lehentasuna eman.

15


bilduburlata

udal programa 2011-2015

-

Etxebizitza hutsaren definizioa zehaztu: etxebizitza hutsen errolda egin; alokairuan jartzeko neurri pizgarriak garatu: laguntza publikoak alokairu sozialera bideratu.

-

Gazte eta pertsona helduen beharrak kontuan izanik (zerbitzu eta azpiegitura komunitarioak, e.a‌), tipologia berriko etxebizitzen aldeko apustua egin.

-

Gure herrien eraginkortasun energetikoa handitzeko asmoz, bertan egingo diren eraikuntza berriek energia berriztagarriez jabetzeko gai izan daitezen kode tekniko berezitua bete dadin bermatzea..

-

Espekulazioari bideak itxiko dizkion lurzoru politika egingo dugu.

-

Udala finantzatzeko makro operazio urbanistikoei uko egin

-

Herritarrek, kooperatiba bidez beren etxebizitzak eraikitzeari erraztasunak eman, udalaren ekimen propioa baztertu gabe.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen indartzea Burlatako Udaleko agintari politikoek gizarte zerbitzuetan garatutako politika geldirik dirau. Aurreko legegintzaldiko aurrekontu beretsuak ditu eta, krisialdi ekonomikoak eta gobernuek adostutako neurri antisozialek sortutako egoera berriari aurre egiteko bitarteko berriak eskeitzeko gaitasunik ez du erakutsi. Erabiltzaileen profila aldatuz do aeta geroz eta pertsona gehiago hartzen ditu, ez soilik baztertze sozial altua pairatzen duten pertsonak. Zerbitzu hauek eskatzen dituzten pertsonen kopurua haunditzen ari da, baita itxaron zerrenda ere. Arreta egitasmuan adibidez bi hilabetetako da. Behar sozial hauek ere populazioaren zahartzearengatik eta etorkinen porzentai haundiarengatik hazi egin dira, baina arlo honen baliabide pertsonal eta ekonomikoak bere horretan jarraitzen du, jangelen dirulaguntzengatik apur bat hazi egin bada ere. Hortaz, honakoa proposatzen dugu: -

Behar sozialei erantzun ahal izateko, Udalaren lehentasunetako bat gizarte zerbitzuen indartzea izan behar du. Aurrekontua haundituz edota Nafarroako Gobernuari finantziazio haundiagoa eskatuz.

-

Burlatako Udalaren zailtasun ekonomikoak aintzat hartuta, ditugun bitartekoen kudeaketa hobea proposatzen dugu, behar gehiago dutenen alde. Nafarroako Gobernuari ere presioa egin beharko zaio, orain arte garatutako politika neoliberala alda dezan eta udalerrien finantziazio haundiagoa bermatu dezan.

-

Arreta Egitasmoa indartu beharra dago. Honetarako, giza baliabide gehiago behar ditugu, itxaron zerrendak murriztu ahal izateko.

-

Udalak, herritar orok oinarrizko errenta eskatzeko duen eskubidearen informazioa eman beharko du. Nafarroako Gobernua salatuko du tramitazio eta ordainketetan atzerapenak jarraituz gero.

16


bilduburlata

udal programa 2011-2015

-

Menpeko pertsonei zein euren senitartekoei, dagozkien laguntza ekonomikoei eta babes sozialei inguruko informazioa emango zaie.

-

Menpeko pertsona guztiak behar bezala artaturik daudela bermatu behar dugu, bai etxez etxeko zerbitzuaren bidez, bai babestutako pisueen bidez edota eguneko zentru baten bidez. Baita horien zaintzaileak ere, Atseden Egitasmoaren bidez.

-

Etxez etxeko arreta zerbitzuak, arreta integrala eskeini behar die erabiltzaileei, heziketa eta prebentzioa neurriak lehenetsiz.

-

Lan munduan murgiltzeko zailtasunak dituztenak laguntzeko, enplegu sozialaren aldeko apostua egiten dugu: langabetuak, 45 urte gainontzekoak, emakumeak, sekula lanposturik izan ez duten gazteak.

-

Sektore publikoa indartzearen aldeko apostua, pribatizazioen aurrean, herritarren eskubideak eta langileen lan baldintzak bermatzearren.

-

Burlatan Jantoki sozial bat sortzeko beharra ote dagoen baloratzeko azterketa egin.

-

Eskoletako jangelen dirulaguntzak mantendu.

Azken finean, kalitatezko gizarte zerbitzuak nahi ditugu, geure herritarrek dituzten zailtasun sozialei aurre egin ahal izateko. Bazterketa zein langabezia edota lan prekarietatea pairatzen duten herritarren beharrei aurre egin ahalko dieten gizarte zerbitzuak.

17


Udal programa euskaraz