Page 1


nafarroa

aurkibidea Hitzaurrea Nafarroarekiko 10 konpromiso ZEHAZTAPEN ETA NEURRI ZEHATZAK BILDUk hartutako 10 konpromezuen arabera: 1.Euskal Herria: Lurraldetasuna eta erabakitze eskubidea 2.Bakea eta normalizazio politikoa: Gernikako akordioa 3.Lan eskubide eta eskubide sozialak: Sistemaren eta honen krisiaren aitzinean 4.Nafarroa euskalduna eta eleanitza, kulturalki aurreratua: Hizkuntza politika berria 5.Garapen osasungarri eta naturarekiko errespetuzkoa: Lurralde iraunkortasun eta oreka 6.Berdintasuna, autonomia eta askatasuna emakumeontzat: Politika feminista eta gazteria. 7.Nafarroa ireki eta integratzailea, modernoa eta mestizoa: migrazioak eta aniztasuna 8.Sistema publikoaren aldeko apostu garbia: Hezkuntza eta osasuna 9.Participaci贸n social y ciudadana: pol铆tica institucional 10.Besteak: kultura, turismoa, kirola, memoria historikoa, ikus-entzunezko komunikazioa.


nafarroa

“ Nafarroak subjektu berri bat behar du, aldaketa sozial eta politikoa bultzatuko duena. Egungo eredu sozioekonomikoa errotik astinduko duen aldaketa, korporazio handien interesen gainetik, pertsonen eskubideak lehenetsiko dituena. Behin-betiko bakea lortzera eta gatazka politikoaren konponbidera eramango gaituen aldaketa, eta justizia soziala lortzeko bidea egingo duena. Jendartearen parte hartze zuzena eta jendarte horren beraren aniztasuna aitortuko duen jokabide demokratikoa sustatuko duen aldaketa. Nafarron erabakitzeko ahalmena eta Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea defendatuko duen aldaketa. Oinarri sozial zabala duen eta zabalagoa ere izan dezakeen subjektu politikoa ari gara abian jartzen. Geure planteamendua aurrerakoia, abertzalea eta ezkerrekoa da, argi eta garbi, eta esparru politiko horren guztiaren etorkizuneko oinarriak finkatuko ditu Nafarroan. Geure aniztasunetik abiatuta, betorik eta bazterkeriarik gabeko bateratzearen aldeko hautua egiten duen subjektu politikoa eratzen ari gara. Eta honako hatsarreak dira batzen gaituztenak: Hainbat erronka politiko eta sozial. Batetik, egungo eredu ekonomikoa aldatzeko beharra, bestelako eredu sozial eta ekonomikoa bultzatuz, bai eta ingurunearekiko ere. Bestetik, Nafarroako jendartearen eremu zabal batek egun bizi duen egoera larriari (langabeziari, bazterkeriari...) aurre egiteko baliagarri izanen zaizkigun neurri fiskal, politiko eta sozialak hartzeko premia. Alegia, ondasunen eta lanaren banaketa ahalbidetuko dituen neurriak hartzeko beharra. Demokrazian sakontzeko erantzukizuna, herritarron parte hartzea sustatuz. Era berean, geure soberania eta geure autogobernuak eskura jartzen dizkigun tresnak defendatzea ere badagokigu. Izan ere, jendartearen beharrei erantzungo dieten neurriak abian jarri behar dira,

Bildu Nafarroak, nafar jendarte aurrean hamar konpromeze hartzen ditu, hurrengo lau urteko istituzio guztietako ekinbiderako hamar irizpide.

bizikidetzari, ekonomiari, arlo sozialari edo kulturalari dagokionez. Nafarroaren aniztasuna babesteko konpromezu zinezkoa eta eraginkorra, desadostasunekiko errespetuz, eta edozein proiektu politiko, nafarron borondate demokratikoa muga bakarra izanen delarik, baldintza berberetan defendatua eta egingarria izateko aldarrikapena. Giza eskubideen aldeko defentsa aktiboa egiteko erabakia, bai eta Nafarroako zein Nafarroatik kanpoko. pertsona guztientzako eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena. Helburu hauek eta zehatzagoak diren beste batzuk ere, abertzaleak, aurrerakoiak eta ezkerrekoak diren eremu guztien indar metaketa behar-beharrezkoa dute. Indarrak biltzea ez ezik, esparru zabal horren artikulazioa ere premiazkoa da, beste herri eta jendarte batzuentzat ere erreferente izanen den aldaketa abian jartzeko asmoz Egun, bide horri elkarrekin ekiteko baldintzak ditugu. Garai berria, itxaropentsua da. Euskal Herrian egun bizi dugun egoerak indar politiko, sozial eta sindikalen arteko elkarlana eta bateratasuna ahalbidetzen du. Eta egoera honi arduraz erantzun behar diogu guztiok, bake prozesua, normalizazio politikoa eta errekontziliazio sozialean aurrera egiteko. Eraikuntza sozial eta nazionalari ekiteko ahaleginak bateratu eginen ditugu, beti ere bide baketsu eta politikoak erabiliz, Euskal Herria subirano eta solidarioa eraikitzeko asmoz. Eta bide hori Nafarroatik jorratzen ari gara. Izan ere, nafar jendartea nagusiki aurrerakoia delakoan gaude. Baina, hala ere, hainbat hamarkada daramatza agintean kontserbadoreetan kontserbadoreena den eskuineko indarrak. Baina eskuineko indar horrek ezarri duen kudeaketak eta geure herrialdea ulertzeko moduak ez diote erantzuten nafar gehienon borondateari, ez eta etorkizunerako behar dugun jendarte-ereduari ere. Horrexegatik, eta jendartearen eremu zabal batek halaxe aldarrikatzen duelako, sentsibilidade politiko anitzak izan arren, bestelako eredu sozioekonomikoa, bestelako kudeaketa publikoa eta bestelako bizikidetza eredua nahi dugun eremu eta pertsonen arteko bateratasunaren protagonista izan nahi dugu, bateratasun hori hauteskunde eskaintza bakarrean islatuz. Hautu horren aldeko ziurtasun osoa dugularik, eta sentsibilidade abertzale eta soberanista guztien elkarulertzeko premiatik abiatuz, Bildu Nafarroak 10 konpromiso hartzen ditu, nafar instituzio guztietan, datozen lau urteotan, abian jarriko dituen hamar printzipio.


6

7

Nafarroarekiko10konpromezu

bildunafarroa

Nafarroarekiko 10 konpromezu 1. Euskal Herriaren nazio aitortza eta herritar guztiontzako eskubide guztiak defendatzen ditugu. Euskal Herria Historiaren joan etorrian bere nortasun propioa eta bere etorkizunaren jabe izateko borondatea aldarrikatu du behin eta berriz. Nafarroa Garaiak Lotura sozial, linguistiko, historiko, ekonomiko eta kulturalak partekatzen duen errealitate baten parte da Nafarroa Garaia, alegia, Nafarroa Garaia Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera y Zuberoarekin batera Euskal Herriaren parte da. Hala ere, egungo ordenamendu juridiko-politikoak nafar jendartearen erabakitze eskubidea mugatu eta murriztu egiten du. Foru Hobekuntzak euskal nazionalismoa baztertutako eta herritarren babesa jaso ez zuen eragozpen bat da. Foru Hobekuntzak defizit politiko eta demokratiko larriak ditu eta horrenbestez herritarrek beraien egoera politikoa eta horren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala libreki erabaki dezaten errotiko aldaketa politiko eta instituzionala premiazkoa da. Proiektu politiko guztiak defendagarri izan behar dute, eta herritarren gehiengoak babestuta bada, aukera berdintasunean gauzagarri izan behar dute. Horrekin batera pertsona guztientzako eskubide guztiak aldarrikatzen ditugu, salbuespenik gabe, bizitza eskubidetik hasita, eta noski torturatua ez izateko edota tratu txarrak ez jasotzeko eskubideak ere, zuzenbide estatu batean izan behar duen moduan.

2. Bakea eta normalizazio politikoa Euskal Herrira ekartzeko etengabeko lana egingo dugu. Gernikako Akordioaren edukia gure hauteskunde konpromisoetan txertatuko dugu eta gure jarduera politiko eta instituzionalean akordioaren betekizuna defendatuko dugu. Datozen urteetan bakea erdietsi behar dugu, baita normalizazio politikoa eta kontziliazio soziala. Prozesu honek indar politiko, sozial eta sindikalen arteko esfortzu eta elkarlana eskatuko du, eta bereziki, errespetuan, justizian eta biktima ororen erreparatzean sinisten dugunon artekoa. Era berean, bakearen defentsa honek NATOri EZ eta GERRARI EZ esan zion Nafarroarekin konpromisoa hartzera eramaten gaitu. Interes propioak defendatzeko eta printzipio kultural eta politikoak inposatzeko aitzakiapean martxan jartzen diren interbentzio eta estrategiak salatuko ditugu.

Nafarroarekiko10konpromezu

bildunafarroa

3. Jendarte, lan eta ekonomia egoera larriaren aurrean herritarren eskubide sozial eta laboralak irmoki defendatuko ditugu. Ez da autokonplazentzia epelerako momentua. Gobernu espainolak (PSOE) eta nafarrak (UPN) bultzatutako neurri ekonomikoek kapital handien eta ekonomia-finantza interesen hegemonia herritarren eskubideen gainetik mantendu nahi du, azken hamarkadetan borrokaz garaitutako eskubide sozial eta laboralak zapalduz eta zailtasun egoeran dauden sektoreak bereziki kolpatuz. Beraz, jendarteko gehiengoaren eskubideen defentsan, Kongresuan neurri hauek guztiak bultzatzen eta babesten dituzten alderdiei, bereziki UPN, PSN eta PNVri, bidea alda dezatela eskatzen diegu. Jendartearen katebegiaren alean jar daitezela: langile klasea, egungo eta etorkizuneko pentsionistak, langabetuak, baliabide gutxiko familiak, emakumeak eta gazteria. Gure aldetik, euskal gehiengo sindikalak planteatutako eskariarekin bat egiten dugu. Azken urteetako atzerapausoak (Ogasunen gaineko Zerga bertan behera utzi izana, BEZaren handitzea, PFEZren eta Elkarteen gaineko Zergaren modifikazio atzerakoia, ‌) astinduko dituen sakoneko erreforma fiskala beharrezkoa da, eta hala, iruzur fiskala, paradisu fiskalen existentzia, etekin iraingarrien margenak, handitzen doazen desberdintasunak eta bestelakoei aurre egingo dien sakoneko erreforma martxan jarri. Horrela, posizio zentralistetatik abian jarritako erasoen testuinguru honetan, lan harremanen eremu propioa irmoki aldarrikatzen dugu, negoziazio kolektiboa hemen jarduteko autonomia onartuko duena.

4. Nafarroa euskalduna, eleanitza eta kulturalki aurreratua bultzatuko dugu. Sustrai eta nortasuna ematen digun milioi urteko hizkuntza eta kultura izateaz harro dagoen Nafarroa, mundua kultuagoa eta anitzagoa izan dadin laguntzen duena. Gainerako herri, hizkuntza eta kulturei irekia izango den Nafarroa kosmopolita. Oinarrizkoa ikusten dugu euskararen ofizialtasuna eta normalizazioa Nafarroa osoan, eta horrek hezkuntza sistemaren ekarpena eskatzen du jendarteko herritar orori euskal hizkuntzaren ezagutza eta erabilera eskubideak zabaltzen direla bermatzeko. Oinarrizkoa ikusten dugu eleaniztasuna eta Europa zein munduko bestelako herrialdeekiko ezagupen eta harremanak bultzatzea. Gure kultura eta hizkuntzaren balorazio eta babesa baita bestelako hizkuntza eta kulturengana hurbiltzeko oinarria.

5. Herritarrak eta lurra integratuz, natura zein baliabide naturalekin errespetuzkoa izango den eredu osasungarri baten alde egiten dugu. Irizpide alternatibo eta sostengarrietan oinarritutako garapen eredua defendatzen dugu. Garapen kontzeptua giza garapen gisa ulertzen dugu, hezkuntza, jendarte, lan, kultura, aisialdi eta bestelako sistemak hobetuko dituen garapen eredua, eta ez ingurugiroaren txikiziorako arrazoi izan daitekeen garapen eredua. Ingurugiroa, jendartea bera eta munduko bestelako herriak errespetatuko dituen bidean aurrera egin behar dugu. Neurri berean, lurralde mailan orekatua izango den garapenaren alde lan egingo dugu, justuagoa, lehiakorragoa eta sozialki aurreratuago izango den Nafarroa eraikiz; gaur egun ahaztuak eta baztertuak diren eskualde eta zonaldeen garapen endogenoa lagunduko duena, baita harremanak errespetuz eta elkarlanetik sendotu nahi ditugun Euskal herriko gainerako lurraldeen garapena ere


8

9

Nafarroarekiko10konpromezu

bildunafarroa

Gernikako Akordioaren edukia gure hauteskunde konpromisoetan txertatuko dugu.

6. Emakumeentzako berdintasun, autonomia eta askatasun printzipioetan oinarritutako marko legal, sozial eta laboralaren alde lanean irmoki arituko gara. Egungo krisi ekonomikoak eta erakundeek bultzatutako murrizketa sozialek emakumeonganako diskriminazio eta bazterketa soziala indartzen dute, eta horren aurrean aldaketa premiazkoa da. Adierazpen handi eta edukiz hutsak diren legeen politika bertan behera uzteko tenorea iritsi da. Aurrekontu, jendarte, hezkuntza, osasun eta bestelako sistemei lotutako neurri zehatzak beharrezkoak dira parekidetasunaren bideari eusteko. Are gehiago Nafarroan, non politika atzerakoi eta misoginoa nagusitzen diren eta emakumeoi abortatzea bezalako oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkigun. Era berean, gazteok eremu ezberdinetan bizi dugun egoerari aurre egin eta irtenbideak bilatuko dizkiogu. Gazteria aldaketa politiko eta sozialaren protagonista eta motore izan behar dua.

7. Nafarroa ireki eta integratzailearen alde egiten dugu.

Nafarroarekiko10konpromezu

bildunafarroa

Euskal gehiengo sindikalak zein indar sozialek planteatutako aldarrikapen globalak gure egiten ditugu.

Nafarroa Garaia, sozialki, hizkuntzaz, historikoki, ekonomikoki zein kulturalki, Euskal Herria deitzen den errealitatera ertsiki loturik dago.

9. Multinazional handiak eta interes espekulatiboak laguntzen eta saritzen dituen ereduaren aurrean, enpresa nafarren sarea babesten dugu.

Nafarroa modernoa eta anitza, gizabidezkoa eta plurala, pertsona etorkinengana duintasun, justizia eta berdintasun parametroetatik abiatutako tratua izango duena. Pertsona etorkinak gainerako besteak bezala kontsideratuko dituena, nafar hiritargoa lor dezaten erraztasunak emango dizkiona, jendarteari atzerriko kulturen ekarpena eginez. Proposatzen dugun integrazioa ez da alde bakarrekoa ez eta bakoitzaren ezaugarriak ezabatuko dituen gisakoa. Pertsona etorkinen eskubide zibil, politiko, sozial eta kulturalak aldarrikatzen ditugu, udal zein herrialde mailan.

Eta zehatzago ekonomia soziala, eredu kooperatibista, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen txikiak, saltoki txikiak eta iniziatiba autoktonoak babesten ditugu, batez ere gazteek bultzatutakoak. Nafarroako ekonomia, jendarte eta ingurugiro errealitatean oinarritutako enpresa eredua planteatzen dugu. Garapen industrialari dagokionez jendartearen gehiengoaren interesak oinarri izatea aldarrikatzen dugu, eta nafar ekonomia eta haren saretzeak bultzatuko dituen sektore publikoa (NAK, enpresa publikoak, …) lehentasunez bultzatzearen alde egiten dugu. Beraz, Moderna Plana errefusatzen dugu antisoziala delako eta haren sorreran sektore sindikal, sozial eta politiko garrantzitsuak baztertuak izan direlako.

8. Sistema publikoaren alde eginez Nafarroa solidarioa egonkortuko dugu.

10. Erabaki publikoetan herritarren parte hartzea defendatuko dugu. .

Osasun, hezkuntza eta kultura zerbitzu publikoak doakoak izatea arau izango den Nafarroaren alde egingo dugu. Ongizate Estatuaren indartzea bultzatuko dugu pertsona ororen bizitza duina bermatzeko. Administrazioak bultzatutako zerbitzuen pribatizazio politikaren aurka gaude eta azken hamarkadetan pribatizatutako zerbitzuen errekuperazioa exijitzen dugu. Entitate pribatuekin egindako hitzarmen politikoak (hezkuntza, osasuna, jendarte arreta, …) goitik behera gainbegiratu eta murriztu beharra dago, eta neurri berean, eremu guztietan zerbitzu publikoak handitu, zabaldu, berritu, hobetu eta sakondu beharra dago. Nafarroa parekidea eta bidezkoa nahi dugu, bere politikak aberastasunaren banaketan eta justizia sozialean oinarri-

.Demokrazia ezin da lau urtetik behin papeleta bat hautatzearen sinonimo izan, demokrazia herri burujabetzaren prozesu bizi eta iraunkorra izan behar du. Hala, eta bakarrik horrela, politika jendartearen zerbitzura egongo da, eta pertsona oro jarduera instituzional eta publikoaren erdigune bilakatuko da. Hala, kontsulta eta erreferendum eskubidearen onarpenerantz aurrerapausoak emango ditugu, batez ere gaiaren garrantziarengatik herritarren pronuntziamendua eskatzen duten aferetan. Era berean, inkonpatibilitate erregimenaren, kargu publikoen funtzionamendu erregimenaren eta Administrazio Foralaren errebisio, demokratizazio eta nabarmentzea proposatzen dugu, doitasun irizpideei jarraiki. Horrela Administrazioaren funtzionamenduaren gardentasuna areagotuko da eta gaur egungo hipertrofia burokratikoa txikituko da.

tuko duena, politika instituzionalak herritarrengan zentratuz


10

11

bildunafarroa

bildunafarroa

2 . Gatazkaren konponbide eta normalizazio politikoa

• 2010eko irailaren 25ean Gernikan hitzartutako “Bakebidean aterabide demokratikoen akordioa”, Euskal Herriak pairatzen duen gatazka politikoari aterabidea emateko erreferentzia eremua da.

1. LURRALDETASUNA eta erabakitze eskubidea

• Euskal Herria historian zehar berezko nortasuna eta bere etorkizunaren jabe izateko borondatea iraunkorki berretsi duen nazioa da. Nafarroa Garaia, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behea eta Zuberoarekin batera, Euskal Herria izeneko lotura sozial, linguistiko, historiko, ekonomiko eta kulturala duen errealitate baten parte da. • Euskal Herriaren artikulazio instituzionalaz. Egungo errealitate juridiko-politikotik abiatuta, zeinak bi eremu instituzional ezberdindu jasotzen dituen (Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea), eremu horiek barne biltzen dituzten lau lurraldeen instituzionalizazio prozesu bat bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, euskal herritarren eskubide nazionalak gauzatu ahal izateko. > Prozesu horren baitan organo instituzional bat sortuko da, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroarentzako Autonomia Estatutu bat lantzeko, eremu bakoitzeko jendartearen gehiengo batek berretsi beharko duelarik. > Egungo errealitate instituzionalari erreparatuz eta herritarren borondatearen onarpenetik, Euskal Herriko lurralde eta eremu administratibo guztietako instituzioak sortu, bultzatu, garatu eta finantziatzearen aldeko konpromisoa hartzen dugu.. • Egungo ordenamendu juridiko-politikoa, Foru Hobekuntzari dagokionez, Euskal Herriaren zatiketa bultzatzeko tresna gisa erabilia izan da eta Nafarroako jendartearen borondate askearen garapena mugatzen du. Bere sorreran asmo txarreko euskal nazionalismoaren bazterketa izan zuen jatorrizko gabezi eta Nafarroako herritarrek ez dute berretsi ere egin. Honengatik, aldaketa politiko eta instituzional sakona beharrezkoa da, herritarrek modu askean bere nortasun politikoa eta garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala erabaki dezaten. • Foru Hobekuntzak sakontze demokratikoan gabezi larriak dituela frogaturik geratu da, botere kazikilari babes instituzionala emateraino, nola eta horren bidez eta nahi ahala negozioak bere interesen arabera garatu izateko, gure lurraldea enpresa bilakatu dutelarik. • Nafarroako jendarteak bere bizitzaren inguruan modu aske eta demokratikoan erabakitzeko eskubide osoa du. Horretarako, proiektu guztiak (autono mista, federalista edo independentista) biolentziarik eta kanpo injerentziarik gabeko eskenatoki batetan aukera berdintasunean defendatzeko eskubidea beharrezkoa da, bai eta garatzeko eskubidea herritarren gehiengo baten babesa lortzen badu.

Euskal Herria gatazka politikoa eta indarkeria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko aukera baten aurrean aurkitzen da. Zentzu horretan, bermatutako indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako hastapena izan beharko da, ondoko edukietan oinarrituta: • ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa. • Eskubide zibil eta politiko guztien aitortza, proiektu politiko guztien jarduera eta garapena onartuz, kontuan hartuta giza eskubide guztien aitorpena eta salbuespenik gabeko babesa direla eskubide horiexen oinarria. Ildo horretan, Alderdi Politikoen Legea indargabetzea exijitzen dugu, eskubide nagusien urraketak tresna juridiko horretan oinarritzen direlako. • Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura mota guztiak desagertzea, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa. • Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: - Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz. - Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea. - Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea. - Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea. - Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe. - Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea. • Jarduera politikoagatik epaituak izan diren pertsona eta erakundeen aurkako prozesu judizialak berraztertzea. • Jurisdikzio eta epaitegi berezien eta salbuespeneko lege oro indargabetzea, eta horrekin batera, inkomunikazioa bertan behera uztea • Militante eta erakunde independentistei politikan aritzeko ezarri zaizkien debeku eta neurri murriztaileak bertan behera uztea. • Nazioarteko eragileen parte-hartzea sustatzea, giza eskubideen urraketarik gertatzen ez dela egiaztatzeko helburuarekin.


12

13

gatazkarenkonponbideanormalizaziopolitikoa

bildunafarroa

Erakunde politiko, sindikal eta sozialok ETAri zein Espainiako Gobernuari galdegiten diegu erabakiak eta ekimenak har ditzatela horrelako egoera bat sortzearren; alegia, indarkeriarik izango ez dela bermatua izango den eta normalizazio politikoa progresiboki garatuko den egoera. Era berean, sinatzaileok uste dugu horrelako prozesu baten testuinguruan, non bake eta normalizazio politiko nahikoak lortuak egongo diren, ezinbestekoa izango dela elkarrizketarako eta negoziazio politikorako guneak zabaltzea, gatazkaren zioak eta ondorioak osotasunean aztertzeko. Elkarrizketa eta negoziazio politikoa dakartzan prozesu hau ondoko printzipio eta baldintzetan oinarritu behar da: • “Mitchell Printzipioak” deitutakoetan azaldutako konpromisoek zuzenduko dituzte elkarrizketa eta arlo guztiei buruzko negoziazioak: - Gai politikoak konpontzeko, soilik bitarteko demokratiko eta baketsuak erabiltzea. - Alderdien arteko negoziazioaren emaitzetan edota negoziazio prozesuaren norabidean eragiteko asmoarekin egindako indarkeriaren erabilerari edo berau erabiltzeko mehatxuari aurkakotasuna agertzea. - Alderdien arteko negoziazioetan erdietsitako akordio oro errespetatzeko konpromisoa. Era berean, akordioen alderen bat aldatu nahi izanez gero, soilik bitarteko demokratiko eta baketsuak erabiltzeko konpromisoa. • Akordio politikoak lortzeko negoziazio prozesua eragile politiko, sindikal eta sozialen egitekoa baino ez da izango. • Elkarrizketa politikoaren edukiek Euskal Herriko kultura politiko guztiak barne hartuko dituen akordioa izango dute helburu: euskal errealitate nazionalaren eta erabakitze ahalmenaren onarpenari buruz; barne eredu juridiko-instituzionalari eta, estatuekiko lotura motari dagokionez, independentzia barne; eta herriak duen borondate demokratikoa errespetatzeari buruz.. • Aitortza, adiskidetzea eta erreparazioa gatazka politikoak eta jatorri guztietako bortizkeriek eragindako biktima orori. Gaur egun, gizarte ereduaren erruz, emakumezkoen eta gizonezkoen partehartzea ez da berdina; hori dela eta, emakumeek subjektu aktiboak izan behar dute konponbidean, gatazka politikoa hurbiletik ezagutu ez ezik horren ondorioak jasan ere egiten baitituzte. Agiri hau sinatzen dugun erakunde politiko, sindikal eta sozialok bertan azaltzen diren postulatu guztiak geure egiten ditugu eta betetzeko konpromisoak helarazteko eta euskal gizartean parte hartzea sustatzeko lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, euskal gizarteak ere bere egin ditzan postulatu hauek. Izan ere, euskal gizarteak izan behar du bermatzaile bakarra konponbide demokratikoaren prozesuaren garapenean. . Eremu sozialean eta instituzionalean jendarteratzeko eta akordioak barne biltzen dituen edukiei eta ibilbide orriari bultzada emateko konpromisoa..

bildunafarroa

3. Sozio-ekonomia

sistema zein bere krisiaren aurrean neurri sozial politiko eta ekonomikoak • Gure behar eta egoera sozialari erantzungo dion lan-harremanetarako esparru propioa ezinbestekoa da Nafarroan zein Euskal Herrian, gai ekonomikoak (lan-baldintzak, lan-hitzarmena, lan-osasuna...) bertan erabaki ditzagun, bertako behar eta errealitateari erantzunez. • Garapen ekonomiko eta sozialaren motore gisa, arlo publikoaren sendotzea. > Aurrekontua handitu, enpresa pribatuei arrazoirik gabe emandako diru-laguntza eta kopuruak itzuliz. > Burututako kontzesio administratiboen berrikuspen orokorra eta zuzeneko kudeaketa duten zerbitzu publikoen sustapen eta zabalpena. > Pribatizazioen aurkakoa eta Foru Administrazioan burututakoak berriz publiko izan daitezen urrats progresiboak. > Eremu publikoaren atxikipena helburu sozialei. Irabazi asmoa duten erabileren aurka. > Enpresa publikoen administrazio-kontseilu eta zuzendaritza egituren murrizketa korrelatiboa. • Zerga-sistemaren erreforma sakona. Banku eta multinazionalei zuzendutako diru-laguntzarik ez. > PFGZ: errenta altuen progresibitatearen igoera (tramo eta tasak) eta ordaindu behar ez dutenen kopurua finkatzeko, gutxieneko soldataren kopurua bikoiztu. > Elkarteak: tasen igoera oinarri, berrikuspena. Kalitatezko lanpostuen alde ikertu eta sustatzen duten enpresentzako onurak. > BEZ: oinarrizko produktuen gaineko tasak jaitsi (elikadura, elektrizitatea, gasa…) eta beharrezkoak ez direnak eta luxuzkoak igo. > Kapitalaren errentak: kapitala zein lan-errenten parekatze progresiboa. > Ondarea: zerga berrezarri eta bere progresibitatea handitu. Jabetza handien gaineko zerga bereziak.. > Iruzurra: iruzurraren aurkako aurrekontua hirukoiztu (inspekzioak, baliabideak...) enpresari eta profesionalen iruzurrei aurre egiteko. > Bankuek duten sekretu eskumena kendu; Transakzio finantzarioak zergapetuko dituen zerga berria. • Gastu sozialaren handitzea: hezkuntza, osasungintza, gizarte laguntzak… > Europako erreferentziak berehalakoan aplikatu. Gastu sozialei bideratutako gastua BPGren %17,5tik %28ra igo (%7 osasungintzan eta %6a Hezkuntzan).


14

15

sozioekonomia

bildunafarroa

sozioekonomia

bildunafarroa

> Hezkuntza eta osasungintzako sare publikoak sustatu eta zentro berrien eraikuntza bultzatu. Sektore pribatuari diru-laguntzak mugatu

> Nekazaritza eta abeltzantzaren sustapena. Ekoizpen txikiari zein bertako familia ekonomiei babes osoa. Ekoizpen-kontsumo sareen sustapena.

> Lehen ziklotik (0-3 urte) haur hezkuntza publikoa bermatu doan. > Adinakoei, urritasunen bat duten pertsonei, etab. zuzendutako zentru nahikoak eraiki eta kudeaketa publikoaren bidez arreta zuzena bermatu.

> Bertako azoken berreskurapen eta sustapena. Modu honetan eskualde ezberdinen aldetik landatutako biodibertsitatea aintzat hartuko litzateke eta lurralde bakoitzeko ekoizpen txikiak babestuko lirateke. Horrela, garraio distantziak murriztu, bitartekariak kendu eta baserritarrek beren ekoizpenen prezio duinak izatea lortuko genuke. .

> Hitzarmen ekonomikoak, sozialak eta hezkuntza-itunak administrazioak lan horiek egin ezin dituenean bakarrik.

> Nekazaritzan eta lurren erabilerarako landare-osasunerako produktuen eta ongarritzeko gaien erabilera murrizteko plan bereziak burutu. Konposta, gorotza eta mindaren erabilera egokia.

> Gizarte zerbitzu publikoak, nahikoak eta doakoak, bizitza familiarra, pertsonala eta laboral uztartzeko.

> Laborantza eta produktu transgenikoen erabileraren luzamendua eza edo moratoria, arreta irizpideak ezarriz eta genetikoki aldatutako organismoen merkaturatzea eman dadin, etiketa eraman dezaten exijituz.

> Langabeziaren gorakada eta pobreziari aurre egiteko, prestazio sozialak handitu, langabezian dauden pertsona guztiek bizitza duina ahalbidetuko duen prestazioa jaso dezaten. Horretarako Herritarrontzako Oinarrizko Errenta adosteko eztabaida sozial eta politikoa ematea proposatzen dugu, beti ere printzipio hauek oinarri: unibertsala, norbanakoa eta mugagabea. •Beharrezkoak ez diren gastuak kendu: Salbuespen egoerako auzitegi, armada edota monarkia gastuen desagertzeko apeta. > Administrazioak erlijio katolikoa zein beste erlijioekin duen harreamana berreikusi. Azken urteon elizak jabetu dituen ondareak berreskuratu eta orain arteko pribilegioak kendu.. > Egitura politiko eta administratiboaren soikuntza sakona: dietak, bidaiak eta protokolo gastuak... > Kargu publikoek (parlamentari, alkate eta zinegotzi) dituzten soldaten parekatzea Nafarroan dauden batez besteko soldatekin. > Legegintzaldian zehar kargu publikoek izan dituzten diru-sarrera eta aberastasunaren handitzeari dagokionez, gardentasuna eta informazio publikoa. • Lehen sektorea: Nafarroako nekazal eremuko garapena bultzatzeko politikaren erabateko aldaketa, biodibertsitatea eta elikadura burujabetza oinarri. Nafarroako nekazal eremuko garapen jasangarriaren Legea, nekazaritza ekologikoan oinarriturik eta besteak beste alternatiba ekonomikoa, zerbitzuen hobekuntza, komunikazio fisiko edo teknologikoa, bizi-kalitate arrazoizko eta jasangarria izanen duen hazkundea ahalbidetuko duten garapen planekin. > Jarduera ekonomikoen ezarpen eta etxebizitzen eraberritzeentzako diru-laguntzak. Eskualde natural eta historikoen defentsa eta biziberritzea helburu izanen duten plan zehatzak burutu, nekazari talde, sindikatu eta tokiko entitateen parte hartzearekin..

> Laborantza ekologikoaren zabalpena eta industria eraldatzaileari babesa ematea xede, nekazaritza ekologikotik eratorritako produktuen merkaturatzea sustatu. > Euskal Herriko hazien sarearen aldeko apustua. > Prezio publikoen behatokiaren funtzionamenduaren jarraipena eta neurrigabeko bitartekaritza monopolistaren jazarpena. Tokiko merkataritza eta azoken sustapena zein baratze ekologiko komunalena. > AHT, golf zelaiak, harrobiak... bezalako proiektuek eragindako landa-zelaien galeraren aurkako jarrera > Nekazaritzarako erregaien babes eta sustapenerako politika errefusatu eta biomasaren ustiapena ingurugiroarekiko errespetuaren menpe. > Sektorea gaztetu gazteen mantentzea bultzatuz eta gazte talde berrien berrezarpena sustatuz, horretarako behar den arreta teknikoa eta epe luzeko mailegu eskuragarriak bideratuz. > Gaur egun Erriberan zein Nafarroako erdialdean ureztatzeko erabiltzen diren sistemak, nekazaritzan aritzen diren familia askoren euskarria dira. Hala ere, berritu eta egungo sistemetara egokitzen ez badira, lehiakortasuna galduko dute. Kanalak berritu eta sustatzearen aldekoak gara, egokiak eta jasangarriak izanen diren partzela-kontzentrazioak eginez, nekazarientzako ekonomikoki bideragarriak, zonaldeko behar eta errealitateari egokitutakoak, etab.c. > Unibertsitate eta nekazaritzako elikagai-enpresekin elkarlanean, nekazariei eta oro har Nafarroako nekazaritza elikagaien industriari aukera berriak zabalduko dizkion produktuen ikerketa, berrikuntza eta esperimentazio ildo berriak ezarriko dira. > Etiketek ematen duten informazioan bereziki eraginez, produktuen trazabilitatea bermatu.

> Tokiko arraza eta barietateen berreskurapena sustatu, baita paisaien dibertsifikazioa ere. Azken hau egonkortasuna, autoarautzeko gaitasuna eta nekazal ekosistemen ekoizpen biologikoa maximizatzeko. Jatorrizko izendapenaren sustapena eta babesa zein tokiko arraza eta haziena.

> Belaunaldi aldaketa sustatu eta erraztu. Baita emakumearen sarrera nekazaritzaren kudeaketa eta ekoizpenean.

> Tokiko komunitate eta ingurugiroaren arteko loturak indartu eta tokiko ekonomia giza ikuspegi ekologikoz berreraikitzeko asmoz, lurralde eta kultura bakoitzeko ekimen sozial kolektiboen dinamizazioa.

> Laborarien irudi soziala hobetu.

> Egun nekazaritzan bizi den krisia gainditzeko, plan estrategikoa osatu.

> Diru-laguntzak ematerako garaian, ebazpenak osatzeko azkartasuna ahalbidetzeko neurriak


16

17

sozioekonomia

bildunafarroa

sozioekonomia

bildunafarroa

hartu.

osatzeko garaian, etab.

> ATP delako nekazari eta abeltzainentzako laguntza zehatzak.

> Mejora del sistema de pensiones y dignificación de los salarios.

> Ingurugiroa eta lurra zaintzen duten nekazari eta abeltzainentzako laguntza bereziak.

> Planes precisos para la protección de la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras. Control sindical en su aplicación. Responsabilidades personales y sociales ante su vulneración.

> Argia eta erregaien prezioen igoera berrien aurrean, beren ekoizpenetan energia berriztagarrien alde egiten duten nekazari eta abeltzainak diruz lagunduko ditugus. > Gainbeheran dauden landa eremuetan inbertsioak. • Nafarroako dibertsitate biologikoaren erabilera jasangarria eta mantentzerako estrategia zehazten duen dokumentu berritua. Babestutako eremu eta korridore ekologikoen sistema egokia ezarri eta dibertsitate biologikoaren ikerketa eta ezagutza sustatu.

> Participación sindical y social en el diseño de las políticas públicas económicas, sociales y en la elaboración de planes industriales, tecnológicos y de I+D, de formación profesional. > Fomento y apoyo a la economía social y cooperativa, a las redes directas de producción-consumo y a la pequeña empresa.

> Erabilera eta kudeaketa planak jasoko dituen babestutako natur eremuentzako araudi berria osatu tokiko entitate eta Nafarroako Gobernuaren artean.

> Igualdad salarial real. Ninguna discriminación laboral por razón de sexo. Denuncia y persecución del acoso sexual en el trabajo. Medidas para la conciliación de la vida laboral y personal/familiar.

> Bardeetako tiro-eremuaren eraispena eta berau babestutako gainontzeko eremuetako kudeaketa sistemaren bidez kudeatu.

> Ekonomia sozial eta kooperatiboa sustatu eta babestu, baita ekoizpen-kontsumo sare zuzenak eta enpresa txikiak ere.

> Anbizio handiko basotze plana osatu.

> Soldata berdintasuna. Sexu arrazoiengatik bereizketarik ez. Lanean ematen diren eraso sexualak salatu eta jazarri. Bizitza laborala eta pertsonala uztartzeko neurriak.

• Lan-baldintzei dagozkion neurriak: Nafarroako Gobernuaren politika ekonomikoa garapen industrialean oinarritu da nagusiki, multinazionalen menpe eta estuki loturik gainera. Dibertsitate ekonomikoa ahalbidetuko duen bertako ekintzarako ohiturarik ez dago, botere publikoek ez dute tokiko sare enpresariala sustatu eta azken urteotan gainera, krisiaren eraginez, langabeziak gora egin du etengabe (40000 langabetu inguru) eta Sakana edo Bortziriak bezalako zonaldeetan gainbehera oso nabarmena izan . > PSOEk bultzatutako eta Nafarroan UPN-PSNk aurrera eramandako lan-erreforma errefusatzen dugu. Lan-eskubide eta sindikaletan murrizketarik ez. > Jarduera gainbeheran doan zonaldeetarako industralizazio planak onartu: Sakana, Bortziriak, Erribera... > Aprobación de Planes de Urgente Reindustrialización para aquellas zonas con la actividad fuertemente deteriorada: Sakana, Bortziriak, Ribera alta, etc. > Diskriminazio eta bazterketarik ez hainbat sindikatuei (ELA, LAB...). Sindikatzeko askatasuna eta greba eskubidea bermatu eta sindikatuen pribilegioekin (diru-laguntzak, karguak...) amaitu. > Industria behatokia sortu, Nafarroako industria politikan sindikatuen parte hartzea bermatuz.. > Ordu extrak kasu berezietan soilik, lanaldiaren murrizketa, pentsioen sistemaren hobekuntza eta soldatak duin bihurtu. Langileen osasuna eta bizitza babesteko plan zehatzak. > Etxeko-lan eta zaintza lanak lan produktibo bezala aintzat hartu eta dagozkion eskubide eta prestazio sozialak bideratu. Etxeko-langileen lana, lan gisa hartuko da zentzu guztietan: gizarte segurantza, lanaldia, oporrak, etab > Sindikatuen parte hartzea bermatu politika ekonomiko eta sozialetan eta industria-planak

> Ingurugiroa, biomedikuntza, jasangarritasuna eta berriztagarrien aldeko apustua. > Zerbitzuen sektoreari bultzada eman, bereziki menpekotasunari dagozkion gaiekin lotutako eremuak. > Langileen prestakuntza iraunkorra bermatu. Benetako lanbide heziketa sortuz eta unibertsitate publikoaren alde eginez. • Bertako finantza sistema publikoa sortu. Aurrezki kutxak pribatizatzeko prozesuak errefusatu eta zehazki, NAKri dagokiona. Bere estatutuen erabateko demokratizazioa. • Zerbitzu sozialen hobekuntza nabarmena: > Plan estrategiko baten garapena epe motz eta ertainean estrategia sozialak definituko dituena. Abiapuntu gisa errealitatearen diagnostikoa aintzat hartuz eta etorkizuneko proiekzioak egitea bermatuko duena, helburuak, lan lerroak, kronograma, beharrezko aurrekontuak eta ebaluazio sistemak zehaztuz. > Zerbitzu sozialen Karguaren berformulazioa, bermatutako laguntza berriak barneratuz herritarren behar erreal eta legeari dagokion moldaketena arabera.. > Lurralde osoan Lehen mailako oinarrizko programen ezartzea (arreta eta orientazio soziala, bere kabuz bizitzeko zailtasunak dituzten pertsonen arreta komunitarioa, arreta komunitarioan jasotze soziala eta haurtzaro eta familiari arreta).. > Nafarroako Gobernua eta lekuan lekuko entitateen arteko konpetentzien berrantolaketa, hauen arabera finantziazio portzentajeen banaketa berria, arreta nahikoa eta kalitatezkoa bermatze bidean..


18

19

sozioekonomia

bildunafarroa

> Jendarte zerbitzuetara bideratutako laguntzari Barne Produktu Gordinaren gaineko portzentajea ezarri, urtero aurrekontu orokorretan errespetatu beharko dena. > Egun pribatizatuak edota kontzertatuak dauden zerbitzuen erreskaterako plan iraunkorra eta ondoren kudeaketa publikoaren gain gelditzea bitarteko propioen bidez > Etxeko arreta zerbitzuan ratioen zabaltzea, arreten eta egungo laguntzen berregokipena, helburu honen lorpenerako beharrezkoak diren baliabide material eta pertsonalka egokituz. > Kudeaketa publikoko zentroak ezarri (erresidentziak, tutelatutako etxebizitzak, bizileku komunitarioak…) ezintasun arazoak, bere kabuz bizitzeko gai ez direnen, bakardadea… duten pertsonen beharrei arreta bideratu ahal izateko.

bildunafarroa

Nafarroako estadistika istitutuak egindako aurreikuspenen arabera 2022. urterako, %20 ingurukoa izanen da 64 urtetik gorako biztanleriaren kopurua.

> Zerbitzu komunitario publiko nahikoak eta doakoak ezarri (jantoki sozialak, haur eskolak, ikuztegiak…) familia, lan eta norbanakoaren bizitza adiskidetzekoa. > Egun dauden laguntza guztien berrikusketa eta plan baten zehaztapena, progresiboki hauek zerbitzuen laguntzengatik ordezkatuz eta zerbitzuak eskaintzeko ezintasun egoeretara murriztuz. > Soldata soziala ezarri baldintza zehatzetan pertsona baten oinarrizko beharren arretarako nahikoa, soldata hau inoiz ez da S.M.I baino gutxiagokoa. > Gobernuak aurrekontu nahikoak ezarriko ditu pentsio minimoen osagarritzerako. Pentsioen kudeaketan subiranotasuna lortzeko mekanismoak zehaztu bitarte.

JUBILATUAK ETA PENTSIONISTAK 2007ko Urtarrilaren 1ean Nafarroan populazioa 605.876 biztanlekoa zen hauetatik, 105.720 65 urte gorako pertsonak ziren. Bizi itxaropena emakumezkoen kasuan batez beste 84,7urtekoa da eta 78,8koa gizonezkoen kasuan. Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera 2022 urterako, 64 urte gorakoen populazioa igoko da, populazioaren %20a suposatuz. Nafarroako Ongizate Zerbitzuak 2020an %21a izanen dela ondorioztatzen du. Igoera hau bereziki, 85 urte gorakoen pertsonengan emango da, %69ko igoera izanen duelarik, 222.521 pertsona. 2010ean 118.717 pertsonek pentsioa jasotzen dute. Honek ez du esan nahi pertsona jubilatu orok pentsioa jasotzen duenik eta bereziki, emakumeen kasuan.. Horretxegatik, behin eta berriz pentsioen pobreziaren feminizazioaz hitz egin behar dugu: alargunak, etxeko langileak... 71 urtetik gorakoen artean egoera honetan dagoen gehiengoa emakumea da. Gehienak ezkonduak eta hauen ondotik alargun gelditutakoak. Eremu honetan gaixotasunak areagotzen dira askok tratamendu iraunkorrak behar dituzte ekonomikoki zein eguneroko beharretan duen ondorio guztiekin. Aldiz, medikamentuetan murrizketa handiak ematen dira hauetako batzuk doakotasunetik ateraz. Ohikoa izan da, pertsona nagusien zaintzan emazteak, alabak edota arrebak aritu izana. Baina bizi itxaropenaren igoera, emakumea lan formalean aritzean eta bestelako ezaugarrien ondorioz formula hau aldatzen ari da eta erresidentzietan plazen eskaerak zein zaintza profesionalizatuen eskaerak gora egin du. Nafarroan plazak hiru erresidentzia motatan sailkatuak daude. 72 erresidentzia egonik, 27k titularitate publikoa dute, 32k pribatu-soziala eta irabazteko asmoz diren 13 zahar etxe daude. Proposatzen ditugun neurriak honakoak lirateke: • 1200 euroko pentsio minimoa. • Erresidentzia/zahar etxe publikoak eta kalitatezkoak. Erresidentzia publikoen kopurua handitzea, pertsona aukeratutako tokiari lehentasuna ematea, bai ohiko bizitokia duelako edota senideak dituelako beti pertsonaren ingurune sozio afektiboa mantentzea. Nafarroan erresidentzia sarea osatzea pertsona nagusien beharrak asetzeko.na.


20

21

bildunafarroa

• Kontzertuen erregimenaren erabateko aldaketa beharrezkoa da. • Etxez etxeko asistentzia publikoa eta kalitatezkoa. Helburu honetarako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak sortzea eta garatzea. • Komunitatean garatuko diren babes pisuak sortzea, norbanako bakoitzak bere beharrak bereganatzeko eta garatzeko • Hirigintzan, komuneko espazioetan, eraikinetan...egokitzapenak egin, sarbidea guztiontzako izan dadin. • Osasungintza publikoa inolako murrizketarik gabe bermatzea, bizitzaren fase honetan osasun asistentzia eta medikamenduen eskaera handiagoa izanik hauek indartzea. • Pentsionistak kontsumitzen ditugun lehen mailako produktuak gehiengoa izanik eta hauek BEZ eta KPIaren igoera erreala izan dutenez eroste ahalmenaren mantentzea. • Gure bizitza era duinean, autonomiaz, autogestioaz eta erabakiz garatzeko laguntzak bideratzea , ez limosnarik ez adabakirik. • Aisialdi guneak sortzea, gune parte hartzaileak eta aktiboak ez soilik asistentzialak. Pertsonak gara, subjektuak. Espazioa hauek bilgune eta geure buruen antolakuntzarako garatzea. • Pertsona nagusientzako zerbitzu sozialen handitzea. Eguneroko beharrak eta bereziki, menpekotasun egoerak asetzeko. • Berezko Gizarte segurantza beharrezkoa eta egingarria da.

bildunafarroa

4 . Euskara eta hizkuntza politika • Ofizialtasunaren lege berria indarrean jarri, eskubide indibidualak eta kolektiboak aitortuko dituena: : > Eskubide indibidualen babes eraginkorra emateko egitura sortzea. Eskubide indibidualen babesa gauzatzea eskubide kolektiboen dimentsioa bermatuz. Eskubide kolektiboen defentsan tinkotasun politikoa erakustea. > Euskara Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ofiziala eta lehentasunezkoa da Nafarroa osoan. Ofizialtasun horrek neurri babesle eta sustatzaileak gauzatu nahi ditu • Jendartearen euskalduntasuna. Belaunaldi berrien euskalduntzea bermatzea. > Eskolak eta lan-bide eskolak: hatapenetik (0-3 urte) ikasle berri guztien euskalduntasuna indartu eta bermatuko dute eta lanbide heziketako eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea eta bere euskalduntze progresiboa bermatuko dira. Irakasle eta langile berri guztiak euskal eleaniztunak izango dira. Ikasle bakoitzari ziurtatuko zaio kalitatezko ingurune soziolinguistiko aberatsa euskaraz. > Helduen euskalduntze eta alfabetatzea: Nafarroaren kohesio soziala bermatze aldera eta etorkinei bertakotzen laguntzeko, herritar ororen euskalduntze alfabetatzea dohainik izango da, asistentzia eta aprobetxamenduaren arabera. • Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra lantzea, bizigune euskaldunak bermatuz. Herritar euskaldunak % 70tik gora dituzten Nafarroako udalerri eta eskualde guztiak dira udalerri edo gune euskaldunak. Bertan euskararen lurraldetasun printzipioa indarrean jarriko da. Bizigune euskalduna izendatzeak esan nahi du izendatutako herri edo eskualde horren euskalduntasuna babestea eta garapen iraunkorra bultzatzea euskal hizkuntza eta kultura bermatuz. Horretarako, babes neurri egokiak eta neurri sozio-ekonomiko eraginkorrak bideratzea. • Administrazio eta zerbitzu publikoen euskalduntzea. Ezinbestekoa da euskararen parekidetasuna eta berreskurapen osoa hurrenez hurren bermatzea ezagupena eta erabileraren aldetik. Hau da, ordezkari politiko guztiak epe motzean edo ertainean euskaldunak izateko bidean, hautes-zerrendetan gutxieneko euskaldun kopurua egoera soziolingüistikoaren arabera ezartzea, eta euskararen gutxieneko erabilera derrigorrez finkatzea administrazio bakoitzerako. Horrek, edozein administrazioan lanera sartuko diren langile guztiek lan egiteko euskara ezagutzea eskatzen du. Administrazio osoaren eta zerbitzu publikoen lan hizkuntza euskara izango da, beharrezkoa denean, espainieraz ere egiteko kaltetan izan gabe. Helburu horretara iristeko, lan-hizkuntzaren derrigorrezko erabilera kuotak ezarriko zaizkio zerbitzu, udal, foru edo gobernu administrazio bakoitzari. Administraziorako politikariak - administrazioari ezarritako kuotaren arabera - eta langile eta funtzionario berri guztiak euskal eleaniztunak izango dira. • Lan mundua, enpresa pribatuak: entitate bakoitzak bere euskara plana indarrean jar dezan eskatzea eta lortzea: : > Erabilera publikoak, errotulazioa, produktuen informazioa, etiketak. > Harremanetan, bezeroen eta hornitzaileen hizkuntz aukera errespetatzea.


22

23

euskarahizkuntzapolitika

bildunafarroa

bildunafarroa

> Jarduera oro, euskararen menpetasunezko baldintzarik gabe garatzea. • Hedabideetan eta kultur produkzioan euskara lehenestea Eskualde historikoetan multimediak sortzea: egunkaria, irratia, telebista. Herrialde eremuko hedadura duten eta diruz laguntzen diren komunikabideen jarduera, herrialdeko euskaldunen ehunekoaren adinakoa euskaraz izan dadin eskatzea eta lortzea. • Beharrezkoak diren baliabideak -ekonomikoak eta azpiegitura mailakoak- bermatzea. > Azpiegiturak: euskara zabaltzeko azpiegitura teknikoa indartzea eskualde historikoetan. Euskararen normalizaziorako Zerbitzuak. > Elkarlana euskalgintzako erakundeekin. > Diru laguntzak: euskalgintzara zuzendutako diru laguntza politika indartzea. > Koordinazioa: udalerri bakoitzak Jarraipen Batzorde zabala eta askotarikoa eratzea. Erakundearteko Jarraipen Batzorde zabala eta askotarikoa sortzea udalerrien, eskualdeen eta herrialdearen politikak eta programak koordinatzeko. > Aurrekontua: Nafarroako erakunde orok aurrekontuen %2 gutxienez erabiltzea bultzatuko da, urtero, aipatutako euskarazko hizkuntza komunitatea berrosatzeko inflexio puntuaren zazpi ildo hauek burutzeko. • Hizkuntza-paisaia. Euskarak errotulazioan lehentasunezko trataera izanen du.

5. LURRALDE ANTOLAKETA iraunkortasuna eta luralde oreka, desarrollismoa, espekulazioa eta nazionalismo euskaldunfobikoak Nafarroa gainontzeko euskal lurraldeetatik bereizteko obsesioaren aurrean.

• Egun indarrean dagoen Lurralde Antolaketa Estrategiarekiko alternatiboa izanen dena osatu. Lurraldearen kohesioa bilatuko duena eta ez lehiakortasunean eta desorekan oinarritua egonen dena; gure ekintzaren jasangarritasunean eta ez gaineko garapenean; baliabideen erabileran eta kontsumoaren arrazionalizazioa eta ez haien ustiatzean; kontsumo energetikoaren kontrola, hau energia berriztagarriengatik ordezkatua izan behar da eta ez dibertsifikatu kontsumoaren areagotze eta kontrol ezarako; inguruko espazioekin harreman logiko eta naturala; bereziki Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekin eta ez urruntze artifizial eta interesduna. • Dokumentu honen ondotik zonaldeetako estrategiak osatuko dira. Estrategia hauek batetik, legeari dagokion atal zehatza eta bestetik, egingo diren inbertsioen eta berauen finantziazioari dagokion kuantifikazio ekonomikoa barnebildu beharko dute. • Lur jota dauden zonaldeen dinamismo soziala berreskuratzeko plana. Desorekak, lurralde antolaketari dagokionez hartutako erabaki zehatzen emaitza da. Hortaz, plan zehatzez gain edota plan zehatzetatik haratago, balorazio estrategikoaren dokumentuetan bultzatu duten lehiakortasunetik kanpo gelditu diren zonaldeen garrantzia azpimarratzea ezinbestekoa da. Zonalde hauetan bigarren etxebizitza kokatzearen bultzadak aukera gisa deskalabrua izan da, zonaldeko etxebizitzaren prezioa garestitzea suposatu duelarik. Aldizkatzea: etxebizitza sozialaren eskaintza oso eskuragarria eta aldizkatze ekonomiko endogenoei lotua. Zonalde hauen berpiztea ekartzeko, zonaldeko gaitasunak(bereziki ingurugirokoak) kontutan hartzea ezinbestean eta ez betiko menpean. • Basotze plan iraunkorra Nafarroako Gobernuarekin koordinatuz, utzitako landak berreskuratzeko, mendien hobekuntzarako eta hiri guneetan zuhaitzen presentzia areagotzeko.


24

25

lurraldeantolaketa

bildunafarroa

lurraldeantolaketa

bildunafarroa

INGURUGIROA ETA AURRERAPEN JASANGARRIA • Garapen eta aurrerapena helburu egonkor eta jasangarritasun irizpideen araberakoak, oreka eta ingurugiroaren errespetua, jendarte ongizatea, gardentasuna eta parte hartze herritarraren kontzeptu gisa.. • Lurralde Antolaketa departamentuaren reformulazioa, departamentu honetan Ekologia barneratuz eta berezko konpetentziak zeharlerro gisa ulertuta gainontzeko Administraziopeko departamentuetan. • Plan energetiko baten osatzea, eremu guztietan kontsumoa gutxiagotzeko premisen gaineko plana, garraioaren arrazionalizazioa sortze eta kontsumoa hurbilduz, kontsumo energiak berriztagarrietan bilakatu eta energia nuklearra eta bioerregaiaren errefusatzea. • Kastejoneko zentral termikoen berrikuspena. Berau zabaltzeko egiten den bestelako proiektuarekiko luzamendua. Zentral termikoa itxi egiteko epe zehatza. • Lizarraldeako autopista elektrikoaren proiektua bertan behera utzi eta baita ere Tafallako zabortegia eta errauskailua egiteko proiektuak. • Ingurugiroari lotutako lege fiskala ezarpen progresiboarekin (jarduera ez kutsakorren kasuan desgrabazio eta pizgarriak bermatuz), enpresa eta norbanakoen jarreak zuzendu asmoz. • Enpresetan ingurugiroari lotutako ikuskapenak burutu legez kanpoko jarduerak hauteman eta eragin asmoz. • Teknologia eta sistema energetiko bakoitzak ingurugiroan duen eraginari buruzko informazio osoa eta zehatza herritarrei iristen zaiela ziurtatu. • Uraren politika berri baterako oinarriak. Uraren politika printzipio berien arabera eraiki behar dugu: eraginkortasuna, zentzuzko erabilera, ingurugiroarekiko errespetua, eskaeraren kontrola, gastuen azterketa... gure ibai eta bestelako sistemak aberastasunez betetako eta gure historia eta ondarearen parte direla aintzat hartuz, eta ez soilik ikuspegi merkantilista batetik ikusita. • Nafarroako Gobernuak uraren aferan eskuduntzak eskuratu eta Ebro eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoekin koordinatuko den Departamentua sortzea proposatzen dugu. • Uraren legea bultzatu. Araztatutako uraren berrerabilera bultzatu eta ureztatzeko baliagarria den urarena. • Plan hidrologikoa eta Nafarroako ubidearen bigarren adarraren proiektua bertan behera uztea. Plan honek kudeaketa, kontrol eta ur erabileran garatu beharreko lana zehaztuko du. Barnebilduko dituen irizpideak: uretako ekosistemen berreskuratzea, aurreztea eta uraren erabilera eraginkorra.. • Itoitzeko urtegiaren hustutzea eta ganorazko ikerketa zorrotza, Administrazioak gonbidatutako teknikarien eta Itoitz bailarako bizilagunen parte hartzearekin. Elkarrekin urtegiaren segurtasun egoera ebaluatu ahal izateko. Ikerketa honek eraikuntzan arriskuak ondorioztatuko balitu berriro ez betetzea suposatuko lukeelarik • Ibai eszeniko eta basatien legea onartu.

> Ibai ertzeetan presak egiteko proiektuen luzamendua edo moratoria. > Sarriako presak bota Arga ibaian Garesen.

• Hondakinen plana ondoko premisen araberakoa: Nafarroa osorako Gobernuaren baitako azpiegitura teknikoa tresna eta pertsonalari dagokionez, homogeneotasun handiagoa duten zonaldeekiko (landa eremukoak, hiri barrutikoa, industri guneak, nekazal eremuak, mendiak…) trataera ez zentralizatua errealitate bakoitzari trataera egokien eskainiz. Hondakinen ekoizpena gutxiagotu, ahal denaren berrerabiltzea eta gainontzekoaren birziklatzea, gaikako hondakin-bilketa. Hau, konposta egiteko gai organikoetan bereziki garrantzitsua da, eraginkorra ikusten den lekuetan atez ateko sistema ezartzea aztertuko beharko litzateke. Errausketa bertan behera utzi. Ekoizle eta hondakin baztergarria kantitate handietan duten produktuen banatzaile handiekiko presioa eragin eta birziklatzen zailtasunak edo ezintasuna duten gaien debekua. • Zaborren plan bateratua bermatu, baina zaborren bilketa eta tratamendua zonalde bakoitzaren ezaugarrien arabera burutu dadila. • Zaborren ekoizpenaren murriztapenerako programak sustatu. . • Atez ateko zabor bilketa selektiboa bultzatu, konposta eta hezkuntza oinarri.


26

27

lurraldeantolaketa

bildunafarroa

lurraldeantolaketa

bildunafarroa

AZPIEGITURAK ETA MUGIKORTASUNA • Eraiki nahi den edozein azpiegitura handik informazio prozesu bat, eztabaida soziala eta kontsulta barne bildu beharko ditu, jendartearen iritziaren inguruan zalantzarik geratu ez dadin. Horrek aipatutako proiektuak beste alternatiba edo enfokatzeko beste modu batzuekin kontrastatzeko aukera irekitzen du. • Azpiegitura eta mugikortasunaren Plan Orokorra eta jasangarria garatu. Ingurugiroan kalteak txikituz, isurketak, erregaien kontsumoa eta istripuak, garraio publikoa sustatuz: erabilera sozialeko tranbidea eta Iruñerrian tranbia ezartzeko azterketa, txirrindula... Horrelako neurriak laguntzeko diru-laguntza iraunkorra egonen da.

• Bideko segurtasuna hobetu: > Puntu beltzak zuzentzeko epeak eta inbertsioak egin. > Informazioa, hezkuntza eta sentsibilizazio programak garatu. > Eraikuntza berrietan segurtasunari lotutako ikuskapenak gehitu.

• Trafiko eta trenbide sarea lantzeko departamentuak sortu. • Garraio publikoaren aldeko konpromisoa: hirian zein hiritik kanpo, finantzaketa handituz, eraginkorragoa eta erosoagoa izan dadin bilatuz. Iruñerrian auto pribatuarekin lehiatuko den mugikortasun sistema osatzeko Iruñeko udalarekin elkarlana. > Garraio publikoaren txartela sortu Foru Ogasunaren kontura, egindako gastua batu eta PFEZ desgrabatzeko baliagarria izan dadin (%80 berreskuratzeko aukerarekin, beti ere errentaren arabera). • Erabilera soziala izanen duen tren sare baten aldeko hautua egiten dugu, bidaiari eta merkantziak garraiatzeko aukerarekin eta lehenik gure lurraldea eta bere ingurua elkarlotuko dituena eta ondoren Europako tren sareekin lotuko gaituena. Aipatu sarea egun dagoenaren gainean eraiki beharko da, bere erreforma, hobetze eta modernizazioa planteatuz, beti ere ingurugiroarekiko errespetuz. Aurretik aipatutakoa oinarri izanda eta egungo krisi ekonomikoa kontutan izanda eta burutu beharreko inbertsioen leheneste batetatik, AHTaren egungo Nafarrorako proiektua berrikusi behar da. • Nafarroa osorako mugikortasun plana. Dauden sare eta mugikortasunaren beharrak diseinatu, koordinatu eta elkar laguntza inter-instituzionala zein garraio publikoa bultzatuko duen organo baten sorrera. Zonalde ezberdinak hiriburuarekin lotzeko, inter-komarkala eta intra-komarkala. Aipatu planean zerbitzu publikoetarako (osasungintza, hezkuntza, administratiboak…), garraioa beharrezko egiten duten ekimenetarako (lana, komertzioa, kulturalak, jaiak…) beharrak aztertuko dira eskaintza publiko erakargarri bat eman aldera, garraio pribatua ekidin asmoz. > Errepide bidez Iruñea, Pirinioak, Donibane Garazi eta Pau arteko komunikazioak hobetu. Errepideak bikoiztuz eta Ibañeta, Mezkiritz eta Erroko tunelen bidez. Erronkari, Zaraitzu eta Baztan arteko komunikazioak hobetzeko azterketa burutu. Bidai-sariak kendu eta Iruñea-Tutera autobidea permeabilizatu. • Tokiko Mugikortasun Plan bereziak ezarri, mugikortasun sareak diseinatu eta koordinatzeko (garraio publikoa, txirrindula, oinezkoak,…). Egungo zein etorkizuneko hiri/herri espazioaren gainean ondorioak izango dituen garraio hierarkia bat ezarri beharko da. Garraio publikoa oinarrizko sistema bilakatu behar da garraio pribatuarekin erosotasunean, dirutan eta bizkortasunean lehiatzeko aukera izan beharko duelarik. Modalitate ezberdinak osagarritu beharko dira, garraio sistema bakarraren gainean mugikortasunaren portzentai osoa jartzea akatsa baita. Periferian ezarri beharreko aparkaleku disuasorioek garraio pribatua publikoarekin lotzen dute, modu berean, zonalde batzuk txirrindulaz egin eta gero garraio publikoan jarraitzeko aukera egon beharko litzateke. • Noaingo aireportuaren kudeaketa Nafarroako Gobernuaren eskuduntza bilakatu. • Udaletxeetako bideen mantentze lanak Nafarroako Gobernuaren esku gera daitezela.

PARTE HARTZE HERRITARRA ETA ARDURA EKOLOGIKOA • Ingurugiroarekin zerikusia duten gaiekin jendartean kontzientzia kritikoa eta arduratsua bultzatu. Horretarako informazioa, eztabaida eta erabakitzeko guneak sortu. Horrekin batera, herritarrek maila pertsonalean jasangarritasun eta ingurugiroarekiko errespetua oinarri izanen duten irizpideetan oinarritutako jarrera izatea beharrezkoa da. Hori horrela izan dadin, administrazio publikoa aitzindari izan behar du eta proposamen berriak aintzat hartzea ere beharrezkoa izanen da. • Ingurugiroari dagozkion gaietan parte hartze herritarra bultzatzeko plan zehatza. . • Ingurugiroa eta klima aldaketaren kontseilua: talde ekologista eta sozialekin hitzartutako funtzionamendu eta parte hartzea oinarri. • Ingurugiroarekiko sentsibilizazio eta hezkuntza politika garatu hezkuntza eta prestakuntzaren bidez, modu honetan herritar kritiko eta arduratsuak sortuz ingurugiroari dagozkion gaietan. • Oinarri zientifikoak dituen informazio zuzena bermatu bai administrazio publikoaren aldetik zein enpresa pribatuen kasuan. Horretarako iragarki engainagarria kontrolatu.. • Administrazio publikoan ingurugiroarekiko ardura sustatu erosketak egiterakoan, energiari dagokionez, kontsumoa, garraioa, teknologia berrien erabilera eta funtzionarioen prestakuntzaren bidez. • Enpresetan ingurugiroarekiko errespetuan oinarritutako politikak bultzatu.


28

29

lurraldeantolaketa

bildunafarroa

lurraldeantolaketa

bildunafarroa

ETXEBIZITZA: sarbidea, aldaketa soziala eta espekulaziorik ez • Etxebizitza eskuratu ahal izateko eskubidearen adierazpen formala. Izaera legala izanen luke eta baldintza zehatzetan Administrazio publikoaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea izanen genuke. • Espekulazioa, iruzurra eta etxe hutsen Kontrolerako Nafarroako Agentzia: de la especulación, el fraude y las viviendas vacías. > Eraikuntza eta etxebizitza hutsen edo erabili gabekoen erroldak osatu, baita hobekuntzak edo berrikuntzak behar dituztenenak ere. Errolda hauek politika sozialak garatzea ahalbidetuko lukeen informazio kualitatiboa jaso beharko luke. • Eskualde guztietan etxebizitza bulegoen sarea sortu. Etxe hutsen, alokairuaren, iruzurraren ikuskapenaren edo promozio publikoen kudeaketaz arduratuko lirateke. Nafarroako Gobernuaren menpe leudeke, bere esku geratuko litzatekeelarik bere egitura eta politiken finantzaketa, baina kudeaketa tokiko entitateen esku geratuko litzateke helburu zehatzen gaineko hitzarmenak medio. • Izaera sozialeko etxebizitza publikoa egiteko lursorua interes orokorreko ondare gisa legalki izendatu. Lorzoru hauetatik hirigintza bideratzeko itxaropenak kendu eta interes orokorra duten azpiegiturak eraikitzeko baldintza berdinak har ditzan planteatu. Modu honetan, espekulazioa desagertuko litzateke. • Alokairuzko etxebizitza publikoaren sustapena, prezioen kontrolarekin. Etxebizitza publikoen udal parkeak osatu. > Babestutako Etxebizitza Ofizialaren azterketa eta alokairura bideratu merkatua eta promozioak. > Mailegua duten etxebizitza pribatuak alokairuzko etxebizitza publikoa bilakatzeko aukera. > Alokairurako laguntzak. Alokairu publikoak familiaren errentaren araberako prezioa izanen du tramo ezberdinekin. Lehen tramoan, sozialena, prezioak ezin izanen du errentaren %20 gainditu. - Emantzipatzeko errenta: diru-sarrera nahikoa ez duten 22 eta 30 urte bitarteko emantzipatutako gazteek alokairua ordaintzeko laguntzak. Hileroko laguntza lau urtez gehienez. Fidantza ordaintzeko mailegua eta abala beharrezkoa izatekotan, laguntza. • Diru-sarrera txikiak (<2,5 IPREM) dituztenentzako laguntzak: 35 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek lehentasuna izanen dute, baita ere gurasobakarreko familiak, genero indarkeria pairatu duten emakumeek edo elbarritasunen bat duten pertsonak.. • Programa para la puesta en el mercado de alquiler de las viviendas vacías. > Fórmulas en positivo para incentivar que la propiedad rehabilite la vivienda y la ponga en el mercado de alquiler mediante el aseguramiento en la percepción de la renta y el pago de las reparaciones necesarias al cambio de inquilino. > Fórmulas económicas y fiscales destinadas a penalizar la vivienda vacía: una tasa sobre el valor catastral que se irá incrementando año tras año hasta alcanzar el 15% de su valor. La expropiación temporal o permanente de las viviendas vacías que lleven más de 18 meses sin haber puesto medios para alquilarla.

• Etxebizitza hutsak merkaturatzeko programa martxan jarri neurri pizgarrien bidez: etxebizitzak berritzeko laguntzak, errenta jasotzeko bermeak eskaini jabeei eta beharrezko konponketak ordainduz inkilino aldaketa ematen denean. Etxe hutsak zigortu neurri ekonomiko eta fiskalen bidez, horien artean %15 arte ezarri beharreko tasa handitzen joan urtetik urtera etxebizitzak hutsik jarraitzen badu, behin-behineko desjabetzeak 18 hilabetetik gora alokairuan jartzeko bitartekoak jarri ez badituzte... • Bigarren etxebizitzentzako zerga berezia. • Etxebizitza erosketagatik desgrabazioak berrikusi. • Babes ofizialeko etxebizitzaren salmentaren, bere modalitate guztietan, funtzioa argitzeko ikerketa serioa. • Udal planetan jasota ez dauden promozio erresidentzialetarako moratoria eta aurreikuspen erresidentzial desproportzionatua duten Udal Planen gelditzea (Egues esaterako).


30

31

bildunafarroa

6. Politika

feminista • Mugimendu feministak 2007. urtean emakumeon mundu martxa igaro zenean osatutako Euskal Herriko Emakumoen Eskubideen Kartarekin bat egiten dugu. Bertan jasotzen diren eskubideak bermatzeko, jarraian zehaztutako neurriak hartzea proposatzen dugu: • Genero-aurrekontuak bermatzeko aukera aztertzea: Politika feminista integrala gauzatu ahal izateko, gai honek aurrekontuetan bere lekua izan beharko du. Genero-aurrekontuen helburua aurrekontu publikoen baitan kokaturik dauden politika publikoek emakume eta gizonengan duten eragina aztertzean datza. Nahiz eta, normalean, aurrekontua generoarekiko neutroa den tresnatzat hartu, finantza-agregatuetan aurkezten delako, eta emakume eta gizonen aipamen zuzenik egiten ez duelako, nazioarte mailan egindako analisiek erakutsi digute, neutraltasun hori ez dela erreala, itxurakeria besterik ez dela eta, gehienetan, emakumearen kaltetan eragiten duela. Ekintza positiboak funtsezkoak izan arren, gehienetan oso pisu txikia izaten dute instituzioen aurrekontuetan. Gainerako politikak, aldiz, batzuetan zeharka eta bestetan zuzenean, emakume eta gizonen artean dauden desoreka egoeran eragina dute. Neurri batzuek emakume eta gizonen arteko disparekotasunak murrizten laguntzen dute, beste batzuek, ordea, desberdintasun horiek mantendu edo berdin manten ditzakete. Lotura hori da genero-aurrekontuen azterketen helburua, hots, emakume eta gizonengan baliabide publikoen eragina zein den ezagutzea. Ezagutza horrek ateak zabalduko ditu arlo sektorialetan berdintasunaren aldeko urratsak emateko beharrezkoak eta komenigarriak ikusten diren aldaketak sartzeko. Beraz, horrelako azterketa egitea guztiz beharrezkoa da udal politikek berdintasunaren bidean egiten duten ekarpena eta sartu beharreko aldaketak zehazterako orduan. Genero-aurrekontuak aurrera eramateko bete beharreko gutxieneko baldintzak honakoak dira: Adierazgarriak diren datu guztiak sexuz bereizi behar dira eta era sistematiko batean bildu, eta bereziki, herrian denboraren erabilera nola banatzen den gizon eta emakumeen artean zehaztuko duten ikerketak aldiro egin behar dira. Neurri politikoen onuradunen ezaugarriak ezagutzeko asmoz, neurri guztien emaitzak sexuen arabera bildu eta aztertu beharko dira. • Berdintasun plana: Berdintasun planak, erakunde publikoek eratutako tresnak dira berdintasun formala erreal bilakatzearren. Diagnostiko batetik abiatu, helburuak zehaztu eta ekintza konkretuak bultzatu behar dituzte, gero ekintza horien ebaluazio lana egin ahal izateko. > Berdintasunerako planak osatzeko, lehenbiziko erronka Nafarroako emakumeen egoera agertuko duen azterketa soziologikoa egitea izango da eta azterketa horretan emakumeek zuzenean parte hartzea. > Azterketa horretan oinarrituko da, diskriminazio eta aukera berdintasun ezarekin bukatzeko osatu beharko den berdintasunerako plana. > Emakume eta emakume taldeen parte hartzea ezinbestekoa da planaren diseinua egiteko eta aurrera eramaten ari den bitartean segimendua eta ebaluazioa egiteko. > Aurrekontu propioa behar du..

politikafeminista

bildunafarroa

> Planaren definizioarekin batera, ebaluazio iraunkorra egiteko mekanismoak zehaztuta egon behar dute. > Mekanismo behartzaileak jaso behar ditu, legez ez ezik beste modu batzuetan ere eragin baitaiteke. (diru laguntzak kenduz,…) > Administrazioan eragiteaz gain, eremu pribatuan eragiteko bideak asmatu behar dira. > Integrala izan behar da, eremu guztiak ukituz. > Emakume eta emakume taldeekiko komunikazio iraunkorra izateko mekanismoak sortu beharko ditu. > Planak definitu eta aurrera eramateko orduan Berdintasun Teknikariak egotea ezinbestekotzat jotzen dugu. > Parlamentuko hierarkian ze postutan kokatzen den estrategikoa da. • Nafarroako emakumeen kontseilua: Gaur egun Berdintasun Kontseilua izenarekin ezagutzen da eta izaera kontsultibo hutsa du. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Nafarroako emakumeen elkarteen zein sindikatuetako emakumeen sailen ordezkari diren zazpi bokalek osatzen dute. Ez da organo parte hartzailea eta ez da hurbiltzen Nafarroako emakumeen problematika errealera. > Kontseiluaren helburua, Nafarroako emakumeon egoera eta beharrak ezagutu eta emakumeen parte hartzea bultzatzea izango dira. > Kontseiluak, Berdintasun Planaren ebaluazioa eta jarraipena egin behar du. > Kontseiluak, autonomia ideologikoa eta eragiteko gaitasuna izan behar du. Horrekin batera autonomia ekonomikoa izatea ere ezinbestekoa izango da. > Loteslea izan behar du, ez kontsultarako soilik.. > Parte hartzailea izan behar du, hau da, organu eraginkorra izanen bada, bertan mugimendu feminista eta emakume taldeen parte hartzea ezinbestekoa da. Horrekin batera, sindikatueen emakumearen arloetako ordezkarien parte hartzea sustatu behar da. •Nafarroako Berdintasun Institutua (INAI): > Nafarroako Emakumeontzako Institutu izatetik, Nafarroako Berdintasun Institutua izatera pasa da. Izen aldaketak instituzio honek zuzentzen dituen baliabideen norabide aldaketa ekarri du. Emakumeoi soilik zuzendurik egotetik, gizonak ere barnebiltzera pasa da, gaur egun herritarrak bere osotasunean garelarik onuradun. > 2006. urtean Emakume eta Gizonen arteko aukera berdintasunerako lehen plana onartu zenetik, ezer gutxi aurreratu da. Bere garaian itxurakeria besterik izan zela baieztatu dezakegu. Hori dela eta, aukera berdintasun plan berria osatzea proposatzen dugu.


32

33

politikafeminista

bildunafarroa

> Organo honek emakume enpresariei laguntza eta dirua bideratu dien bitartean, bestelako hamaika proiektu inolako laguntzarik gabe geratu dira. • Emakumeon kontrako indarkeria: Emakumeen kontrako indarkeriak oraindik ere bere horretan dirau eta begibitakoa da orain arte Nafarroan martxan jarri diren neurri urriak ez direla nahikoak eta eraginkorrak izan emakumeen aurkako indarkeria errotik desagerrarazteko. Nafarroako instituzioek gai honen inguruan aspaldian mantentzen duten jokabidea kanpora begirako itxurakeria besterik ez da. Emakumeon kontrako indarkeria, indarkeria patriarkarra, emakume eta gizonengan eragiten duten baldintza sozio-kulturalen ondorioz, emakumea gizonarekiko menpekotasun maila batean kokatuz, emakumeok sufritzen dugun indarkeria bezala definitzen dugu. Emakumeok sufritzen dugun indarkeria, jendartearen eremu guztietan sufritzen dugun diskriminazioaren eta bereizkeriaren ondorio latzena da, jendarte patriarkarraren oinarrian dagoen botere erlazioen adierazle latzena izanik. Beraz, genero indarkeria gizon eta emakumeon arteko harreman hierarkikoetan du jatorria eta jendarte honek eragiten dituen diskriminazio egoera guztietan du oinarria. Emakumeon kontrako indarkeria emakumeok jendartean sufritzen dugun gutxiestetik eratortzen da. Egiturazko arazoa izanik, jendartearen eraldaketa sozialean aurkitzen da bere gaindipenerako gakoa.

politikafeminista

bildunafarroa

NEURRI ARINGARRIAK • Indarkeriari aurre egiteko akordio inter-istituzionalak. • Erasotua den emakumeari: • Begirako 24 orduko asistentzia bermatzea.. • Begirako urgentziazko diru laguntzak eskaintzea. Nahikoak diren diru-iturriak berehala eta iraunkorki. • Emakumearen babesa bermatuko duten baliabide eta babeserako agindua. • Laguntza psikologikoa lehen momentutik eta prozesu osoan zehar. Lan-munduan barneratzeko programak: babestutako lanpostua, koordinazioa eta datu-basea.

> Argi gorriak piztu eta neurri minimoak exijitu behar dizkiegu horretarako eskumenak dituzten administrazio eta botere publikoei.

• Izaera publikoa duten etxebizitza promozioetan lehentasuna.

> Horrekin batera, herritarrei gai honen inguruan parte hartzeko eta babesa artikulatzeko bide eman behar zaie, sare oso bat horretarako artikulatuz: enpresetan, eskoletan, auzokideekin,…

• Emakumea bere jatorria edo egoera administratiboa dena delakoa ere, baliabide guztiak erabil ditzakeela bermatu. - Erasotzaileei begirako jarraipen mekanismoak ezarri, bai juridikoak bai sozialak. - Emakumeen aurkako indarkeria kasuak lantzen dituzten profesionalentzako prestakuntza.

NEURRI PREBENTIBOAK • Genero ikuspegia duten sentsibilizazio kanpainen bidez herritarren kontzientziazioa sustatu.

• Genero indarkeria kontzeptuaren berrikuspena eta zabalpena. Diskriminazio, desberdintasun egoera eta gizonek emakumeengan duten botere harremanaren ondorioz, emakumeenganako edozein indarkeria mota aintzat hartu dadila, aldez aurretik bikote edo harreman afektiboa egon bada edo egon ez bada.

• Emakumeon aurkako indarkeria agenda politikoan kokatu eta dagokion garrantzia eman, ez landu bigarren mailako arazo gisa.

• Medikuen aldetik bateratutako protokoloa martxan jarri, medikuntzan aritzen diren profesionalei zuzendutako prestakuntza jasoko duena eta tratu txarren hautematea ahalbidetuko duten adierazleak barneratuz.

• Emakumeon aurkako indarkeriaren egiturazko izaera onartu eta baita ere dituen alderdi ezberdinak, biolentzia psikologia barne.

• Emakumeen aurkako indarkeria kasuak informazio zehatzarekin landu, emakumeen intimitatea errespetatuz eta morboa eta sentsazionalismoa ekidinez..

• Estereotipo femeninoen desagerpena bultzatu eta emakumea gure jendarteko subjektu aktibo gisa aurkeztu.

ERANTZUN NEURRIAK:

• Ikastetxeetan hezkidetza landu. Horretarako, Nafarroako ikastetxe guztietan hezkidetza protokoloa indarrean jartzea lortu eta irakasle guztientzako derrigorrezko prestakuntza bermatu. Osasungintzan eta hezkuntzan hezkidetza programak garatu ere. • Eduki sexista duen publizitate oro kendu • Hizkuntza sexista zein eredu tradizional sexisten erreprodukzioa kendu..

• Eraso sexisten aurrean erantzun protokoloa zehaztu. - Emakumeen aurkako edozein indarkeria kasu salatzeko ekimen parlamentarioak. - Akusazio partikular bezala agertzea hilketa ematen den kasu guztietan. > Eskubide sexual eta erreproduktiboak: Azken urteotan eskubide sexual eta erreproduktiboei dagokionez asko izan dira Nafarroako emakumeok pairatu ditugun atzerakadak, horren adibide dugu COFES delakoak CAM bihurtu izana. Izen aldaketa horren atzean, zentro hauen funtzio eta baliabideetan aldaketa sakona eman zen. Gaur egun, prebentzioa eta hezkuntzaren gainetik, medikuntza funtzioa dago. Emakume askok Emakumeontzako Arreta Zentroetara (CAM) joateko zailtasunak dituzte, bai ezagutzagabeagatik, ordutegiak direla... eta horrek sexu-hezkuntza eta antisorgailuak eskuratzeko erraztasuna asko mugatzen du, bereziki emakume gazte eta etorkinen aldetik. > Gaur egun sexu-hezkuntzari dagokionez ez dago politika orokorrik. Nafarroako ikastetxeetan ez dago ildo iraunkor eta homogeneorik gai honen inguruan. Ikastetxeetako errealitatea oso anitza da eta askotan afera ideologikoak eragin handia du. Sexu-hezkuntzari buruzko ekimen


34

35

politikafeminista

bildunafarroa

gehienak gai honekiko irakasleek duten motibazioaren ondorioz, saio berezietan oinarritzen da. > Gaur egun Nafarroako osasungintzan ez da aborturik gauzatzen eta Nafarroako Gobernuak haurdunaldia eten nahi duten emakumeei beste herrialdeetara joan daitezen gastuak ordaintzen dizkie. PROPOSATUTAKO NEURRIAK: • Emakumeei zuzendutako arreta zentro integralak (CAIM): zentro hauek diziplina anitzekoak izan behar dute, sexu orientabidea (familia planifikazioa, antisorgailuak...), osasuna, ginekologia, psikologia, emakumeon aurkako indarkeria kasuak, etengabeko aholkularitzari... dagozkion zerbitzuak ziurtatuz. • Antisorgailuak eskuratzeko aukerak ziurtatu, bereziki larrialdietarako antisorkuntza, informazio eraginkorra eta jarraipen iraunkorra bermatuz zentro hauetatik.. • Eskubide sexual eta erreproduktiboen onarpena: eskubide hauei eta hauek jasotzeko bideak urratzeko etengabeko informazio eta sentsibilizazioa, bereziki emakume gazte eta etorkinei zuzendurik. • Diseinu kurrikularretan sexu-hezkuntza eta afektibitatea txertatu, hauek derrigorrez bete beharrekoak izanik eta Nafarroako ikastetxe guztietan jarraipena eginez. • Haurdunaldiak azkar eta eraginkortasunez eten ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak garatuko dituen araudi administratibo zabal eta zorrotza onartu. Emakumeentzako berme guztiekin eta Nafarroako osasun sare publikoetako zentroetan burutuz. > Haurdunaldiaren etetea haurdun dagoen emakumearen erabakiz eta honek eskatuta soilik burutuko da, mediku edo bestelako pertsonen aldetik esku-hartzerik gabe edota tutoretzarik gabe.

gazteria

bildunafarroa

GAZTERIA • Egungo jendartean eta egitura instituzionalean gazteriaren hitzari ez zaio inolako jaramonik egiten. Mekanismo ezberdinak erabiliz, gazteria kolektibo gisa ukatua eta isildua da. Beraz, lehentasunezko ardatza, gazteon hitza eta erabakiaren defentsa izan behar du Gazteriak egun dauden instituzio desberdinetan parte hartzeko eskubidea du. Honetaz gain, Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz eta bultzatuz, instituzioak gazteriaren zerbitzura jartzeko erantzukizuna daukagu. • Instituzioek gazteriaren parte hartze zuzena ahalbideratuz eta gazteon eskubideak oinarri bezala hartuz, gazteriaren arazoei aterabidea emango dien gazte plan integralak diseinatu eta praktikara eraman behar ditu. Gazte planak, instituzioek martxan jarritako egitasmoak izan behar dira. Gazteriak, bizi dituen arazo konkretuei aterabidea emateko, instituzioek eratutako tresnak izan behar dira.. > Gazteriaren diagnostiko batetik abiatu behar dira. > Gazteriaren errealitatea aintzat hartu behar dute. > Gazteriak egin behar du. Hau da, gazteriaren parte hartze zuzena ahalbideratu behar da. > Diagnostikoa oinarri bezala hartuta, gazteriak dituen arazo ezberdinei aterabidea eman behar die. > Plan integralak izan behar dira, eremu guztiak ukituz. > Gazteriarekiko komunikazio iraunkorra izateko mekanismoak sortu behar ditu > Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuz osatutako planak izan behar dira. > Instituzioak gazteriarekin elkarlanean arituz osatu behar ditugu plan hauek. • Gazteriaren parte hartzerako batzordea sortu. > Batzorde honen helburua, instituzioetan gazteriaren parte hartzea bultzatzea izango da. > Gazteriaren eta instituzioen artean zubi lana egin behar du. Bien arteko batzorde komuna izango da. > Gazteen eskaerak entzuteko eta beraiekin lotura zuzena mantenduko duen markoa izango da hau. > Gazteriaren hitza eta erabakia errespetatua izateko sortuko dugun batzordea da. > Batzordeak autonomia ideologikoa eta eragiteko gaitasuna izan behar du. > Batzordeak autonomia ideologikoa eta eragiteko gaitasuna izan behar du. > Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuko duen batzordea izan behar da. > Gazteriaren auto askitasuna eta auto antolaketa errespetatuko duen batzordea izan behar da. > Gazteriarekin gazte planak diseinatu eta ostean, batzorde honen bidez, gazte planak kudeatuko ditugu. • Lan duinerako eskubidea. Gazteriak egun bizi duen egoera larriari (langabezia tasa altuak, lan baldintza negargarriak, prekarietatea...) aurre egiteko, gazteon esplotaziorako sortuak diren mekanismoekin amaitu beharra dago; ETTak, praktika kontratuak eta proba-epeak besteren artean.


36

37

gazteria

bildunafarroa

> Azpikontratazioa eta behin-behinekotasunarekin bukatzeko neurriak planteatu. > Lan eskaintza publikoa defendatu instituzioetan. > Lan duina bermatuko duen lan poltsa publikoa • Jendarte Babeserako eskubidea. Egun bizi baldintza prekarioen ondorioz, gazteriaren beharrizan egoera handitu egin da, lehentasunezko lan arlo baten bilakatuz. > Aberastasunaren banaketa erreala bermatze bidean eta bizi kalitate duin bat garatzeko, gazteon emantzipazioa bermatuko duten neurriak sustatu. • Gazteek gazteei zuzenduta burututako elkartegintzaren sustapena, bereziki ikasle eskubideen defentsa: > Hezkuntzarako eskubidea

bildunafarroa

7. Migrazioak

eta aniztasuna • Subiranotasuna, berezko euskal aniztasun eta migrazio politika garatzeko. > Herri bezala subiranotasuna behar dugu berezko euskal aniztasun eta migrazio politika bat garat zeko.

> Hezkuntzaren bidez euskaldundua izateko eta euskaraz ikasteko eskubidea.

> Aniztasun eta migrazio politikak honako izaera behar du izan: nazionala eta lurraldekako; integra la eta zeharkakoa; aitortza eta elkarrekikotasunean oinarritua.

> Euskal Herriaren inguruko kulturaren, historiaren, zientzia adierazpenen, literaturaren folklorearen etab-en arabera eta bizi den ingurune zein lurrarekiko errespetu harremanetan hezteko eskubidea.

• Bi ardatz izan beharko lituzke: etorri berrien harrera eta dagoen kultur aniztasunaren elkarbizitza eta integrazioaren lanketa.

> Hezkuntza prozesuan subjektu izateko eta balore zein jarrera aurrerakoietan oinarritutako hezkuntzan hezteko eskubidea.

• Gure oinarrizko printzipioak: Euskal Herrian bizi diren etorkin pertsona eta kolektiboekin bat eginik, beste herrialde batetik etorritakoen eskubide guztiak bermatzeko eta kudeatzeko duten gaitasunaren defentsa behar du izan, baita berdintasun ezaren aurrean diskriminazio positiboa eta bere bereizgarritasunen aitortzara.

> Parekidetasunaren bidean, hezkuntza hezkidetzailea jasotzeko eskubidea. > Doako hezkuntza izateko eta ikas baldintza duinetan ikasteko eskubidea.

• Herrialde eta herri bakoitzeko errealitatearen ezagutza, informazioa, analisia eta interbentzioa: nazionala, integrala, parte hartzailea eta berariazko ikuspegitik.

> Ikastetxeetan antolatzeko, biltzeko, batzartzeko eta greba egiteko eskubidea.

• Egoeraren azterketa elkarlanean egitea.

> Kolektibo gisa jarduteko eskubidea.

• Herrialde zein udalerri mailan, Aniztasunaren Kontseilua martxan jartzea, interbentzio ekintzak zein estrategiak eztabaidatzeko, baita eskubideen defentsa egiteko.

• Etxebizitza duina izateko eskubidea. Espekulazioaren politika (prezio erraldoiak, hipoteka amaiezina, eraikitze neurrigabea...) baztertu eta alokairu publiko sozialari heldu behar zaio. > Etxe hutsen kudeaketa. Negozioan oinarritutako etxebizitzen eraikuntzari aurre egiteko, gazteriaren beharren araberako, etxe hutsen kudeaketa egokia planteatu behar du.

• Interbentzio Plana diseinatu eta baliabidez hornitu. Honetan pertsonen jatorria eta egoera legalaz gain, emakumearen egoera modu berezi batean hartuko da. • Halaber ipar Euskal Herritik etorritakoei eskubide guztiak bermatuko zaie.

> Alokairu publikoa eta merkea. Etxebizitza parke publikoaren bultzatzea.

• Harrerako, informaziorako eta babeserako gunea sortu.

> Egun etxebizitza eskuratzeko ezintasunaren aurrean, etxe hutsen okupazioa alternatiba gisa bultzatu eta babestu.

• Eskubide politiko eta herritartasuna Euskal Herrian bizi diren guztiontzat.

• Gazteentzako zentru publikoak, eta gazte taldeek kudeatuak, beren aisialdi, kultura, musika, jarduera sozialak... askatasunez garatu ahal izateko. Hau da, gazteek kudeatutako espazioak aldarrikatu eta bultzatu edo baldin badaude, babestu eta indartu.

• Okupazioaren despenalizazioa erabilera soziala eman zaien eta hutsik dauden lokalen kasuan.

> Tenemos que poner los instrumentos necesarios para que todas las personas migrantes puedan formar parte de nuestro proyecto de país y se conviertan en parte activa de este sujeto colectivo. > Euskal Herrian bizi diren guztien eskubidea erresoluzio-prozesuan parte hartzeko. > Udalen gaitasun autonomoa eta subiranoa, herrian bizi direnak erroldatzeko eskubidea bermatzeko (datuen konfidentzialtasuna, babes juridikoa eta segurtasun fisikoa babesturik).


38

39

migrazioakaniztasuna

bildunafarroa

bildunafarroa

> Asilo eta babeserako eskubidea..

kalitatezko

8. Sistema publikoa

> Estatuek inposatzen duten egoera legalaren gain, botoa emateko, aukeratu eta aukeratua izateko eskubidea. > Bere jatorrizko naziotasunaren bateragarria izango den euskal naziotasuna onartzeko eskubidea. > Herri erakundetan hartzen diren erabakietan bai era zuzen batean bai eta Aniztasunaren Kontseiluen bitartez parte hartzeko eskubidea. > Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko politika eta horretan guztiok parte hartzeko eskubidea. • Eskubide sozial eta ekonomikoak > Berdintasun eta aniztasun baldintzetan insertzioa bermatuko duen erlazio laboral, sozial, ekonomikoa eta lurralde antolaketarako marko propioa. > Osasun zerbitzua eta gizarteratzeko laguntzak jasotzeko eskubidea. Lan egiteko baldintza egokiak izateko eskubidea. Etxebizitza izateko eskubidea (metatze eta espekulazioaren aurkako neurriak hartzea). Identitate eskubideak, kulturalak eta hizkuntzakoak > Euskal identitatea eta kultura gune komun eta konpartitua izanik, bere identitate propioa onartzeko eskubidea. Euskal kultura ezagutzeko eta jatorriko kultura, ama hizkuntza eta sinesmenak mantentzeko eskubidea. > Etorkinak doan euskalduntzeko eta bere seme-alabak doako hezkuntza euskalduna jasotzeko eskubidea. > Derecho a la euskaldunización gratuita de las personas migrantes y a que sus hijos/as reciban una educación en euskera gratuita. • Jatorrizko herri zein aberriekiko harremanak > Euskal Herriaren nazioarteko harreman subiranoen dinamiketan parte hartzeko eskubidea, bereziki migratzaileen jatorrizko herri eta aberriekin. > Elkarrekikotasunean oinarritutako kooperazio politikaren diseinuan eta garapenean parte hartzeko eskubidea, bereziki migratzaileen jatorrizko herriekin. Etorkinen jatorrizko herriekin senidetze politika garatzea.

HEZKUNTZA • Hezkuntza sistema publiko eta laikoaren aldeko hautu argia. > Publikoaren kontzeptua Hezkuntza Akordioan jaso bezala (Nazio Garapenerako Biltzarra) > Sare publikoa lehenesteko apustua, eskaintza pribatua sare publikoarekiko subsidiarioa izan dadin. > Ikasle bakoitzaren familiaren egoera sozio-ekonomikoa aintzat hartuko da horretan arreta berezia jarriz ,bertako zein eskolaz kanpoko laguntza, dena delakoa, bermatu beharko da > La opción religiosa de cada persona se deberá desarrollar fuera del ámbito escolar. • Egun oraindik orain, ikastolek belaunaldi berrien euskalduntzean eta euskal kulturaren zabaltzean duten paperaz ohartuta, helburu hau gaur egun normaltasunez garatzeko ezintasuna duten ikastolei baliabideak eskaintzea. • Tokian toki hezkuntza proiektu komunak aurrera ateratzeko guneen formulazioa eta garatzea. Hezigune, hezkuntza komunitateak…parte hartzea bermatuz. • Kalitatezko hezkuntza sistema > Zerbitzu, ratioak, prestakuntza, baliabide (espazio eta denbora), pertsonala...zuzenean loturik.. > Langileen eskubideak bermatu. > Ikasle eskubideak bermatu. > Familien eskubideen bermea • Euskara eta euskal kultura. Hezkuntza sistema osoak hizkuntz eskubideetan oinarritu eta Nafarroa osoan euskaraz ikastea egi bihurtu behar da. Ezinbestean hezkuntza sistemaren baitako etapa edota hezkuntza aukerak euskaraz izan daitezen bermatu beharra da; 0-3, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH, Batxilergoa, Lanbide heziketa eta Unibertsitatea (hezkuntza formalari dagokionez). Bai eta hezkuntza ez formalari dagokionez ere, ikastaroak esaterako. • Belaunaldi berrien euskalduntze osoa bermatuko duena; tokian toki, herrian herri, auzoan auzo eta eskolan eskolaren errealitate soziolinguistikoaren araberako garapen propioa izango duena. • Euskaldun eleaniztunak garatze aldera egungo esperientzietatik abiatu eta proiektu oso bat garatu beharko litzateke, egungo esperientziak hobetze edo garatze aldera. Hezkuntza komunitateko kide ororen parte hartzea sustatuz. Gaian jantziak dauden hizkuntzalari, pedagogo, psikologo, irakasle...ek osatuta.


40

41

sistemapublikoa

bildunafarroa

sistemapublikoa

bildunafarroa

Hezkuntza eragileekin alderatuta. Honetarako Kontseiluak 2008an plazaratutako “Nafarrorako erreforma proposamena” ardatz izanik.

tako goi mailako ikasketa akademiko zientifikoak gauzatzera bideratua, herriaren beharrei erantzun egokia emango diona.

• Euskal kultura: proiektu zehatzak martxan jarriko dira eta horretarako egun dauden zein sortu daitezkeen materialak heziguneen esku egongo dira, berauek aukeratuz haien metodologia eta pedagogia irizpideekin bat egiten duena.

• NUPen beharrezko finantzazioa bermatuko da eta bere inbertsio beharrak. Opus Deik orain arte jasotako pribilegio eta diru-laguntza iraunkorrak bertan behera geratuko dira.

• Edozein hezkuntza sistemaren oinarrian curriculuma egonik, Euskal Curriculuma garatze aldera urrats praktikoak ematea beharrezkoa da, Curriculuma egun existitzen diren sare publiko, ikastolak eta sare pribatuan garatu beharko dira. Horretarako, mekanismoak zein jarraipen bitartekoak jarriz. > Euskal Curriculuma osatzen dauden eragileekin etengabeko lan mahai osatu eta planifikazioa zehaztu. • Parte hartzea. Hezkuntza komunitate osoari espazioak eman beharko zaizkio, ikastetxeetan parte hartzea eraginkorra izan dadin, erabaki eta eztabaidarako guneak sortu, eskola kontseilua esaterako. • Eskola bakoitzari berezko izaera bermatuko zaio eta maila berean autonomia maila ere. Eskolaren baitako antolaketa organoei garrantzia emanez. • Elkarbizitza, proiektuekin lagunduta. Jendartean garatutako aldaketei muzin egin gabe, egun aniztasuna ezaugarri nabaria izanik. Elkarbizitza garatzeko proiektuak garatu beharko dira, hezigunez hezigune, beharren eta errealitatearen arabera, helburu jakinen baitan, hezkuntza komunitatearen inplikazioarekin bai eta udaletxearen laguntzaren zein bestelako eragileekin. • 0-3 zikloa. Izaera hezitzailea, publikoa eta dohainekoa onartu beharra zaio eta honen araberako egituraketa zein plangintza osatu beharra dago. Honekin batera euskarako irakaskuntzak etapa honetan duen hutsa ikusita plangintza berak erantzun beharra dio. > Etapa honetan euskararen eskaintza bermatu. > Haur eskolen planifikazio berria garatu.. > 0-3ak izaera bolondresa izanik eta helburutzat, haurren garapen fisiko, afektibo, soziala eta intelektuala garatzea helburua izanik zerbitzu publikoek berau garatu beharko dute, Nafarroan dauden beharrei erreparatuz; auzo, herri zein eskualde buruetan haur eskolak sortuz. > Administrazio publikoen gain geratu behar da. Egokien den egituraketa osatuz. • Herri eskolak - Eskola ttipiak. Landa eremuan kokatutako zenbait eskola ditugu Nafarroan hauen garrantziaz ohartuta berauek bultzatu eta bitarteko egokiak eskainiko dira. Berezko antolakuntza, eskualdeko arduraduna, koordinaziorako markoak eraiki. • Nagusientzako hezkuntza. Hezkuntza ume edota gaztaroari loturiko elementua ez denez, hezkuntza sistema gainditzen duen bestelako formakuntza zabaldu beharko da. Formakuntza jarraia deritzona, edozeinen esku eta modalitate anitzak izan ditzakeenak; in situ, on-line...Hezkuntza formalaren barrutietan zein bestelako eskaintzak bereganatuz, eragile edota bestelako taldeek emanikoa. • Lanbide hezkiketa: euskaraz eta eskaintza eskualde zein herrialdeko eskaerei erantzun diezaiela.. • NUP/UPNA Unibertsitatea, parte hartze demokratikorako eremua bilakatzea, pentsamendu aske, kritiko eta zientifikorako eremua alegia. Ikaste-Irakaste eredu gogoetatsua eta kritikoa bultzatzeko garaia da. Unibertsitate eredu askea eta askatzailea nahi dugu. Ikasketa unibertsitarioak alor eta jakintza-eremu anitze-

• Eskolen errealitatea aintzat hartuz, hezkidetza planak garatu eskola bakoitzean proiektuen bidez.

OSASUNGINTZA • Osasun sistema publikoa ongizate estatuaren ardatz nagusienen artean dago eta prestazioen ekitatea desberdintasun sozialen aurkako oinarrizko bitartekoa da. Egungo politikak, boterean daudenen interes ekonomikoengatik ez ezik, gai jakin batzuek eragin dezaketen oihartzun mediatikoarengatik zehazten dira eta ez herritarron osasun beharrak asetzeko irizpideak oinarri • Aseguramendua eta prestazioak > Eskaera eta behar sozialen arabera prestazioen katalogoa berritu. > Lehentasunak definituko dituen osasungintzaren teknologien ebaluazioa.. > Diagnostiko eta prozedura terapeutikoentzako denbora tarte minimoak zehaztu. > Asistentzia sare sozio-sanitarioaren garapena deszentralizazioa eta jendarte parte-hartzea irizpide hartuta. > Botika gastuari eustea; medikamentu generikoen erabilera eta laborategi publikoak sortzea. Helburua: Botikekin multinazionalek duten mendekotasunarekin amaitzea. Horretarako, erosketa eta banaketaren kontrola zentralizatu organo ikuskatzaile baten baitan honela medikuen erabakia lehentasunezkoa izatea eragotziz. Jakina baita, botika sinadura ezberdinek, medikuengan zuzentzen duten eroskeria. Era berean, irizpideetan eraginkortasun objektiboa eta ekonomikoa gailenduz. > Osasunaren hezkuntzan eta prebentzioan lagungarriak diren espezialitate eta diziplinak, nahiz eta estuki osasunekoak (sanitarioak) ez izan, lehen mailako atentzioan barneratzea. Esaterako; dietetika-nutrizioa, fisioterapeutak, gorputz heziketa…hauek patologia ezberdinei aurre egiteko tratamendu ezberdinen aurreztea ekartzen dute aurretiaz patologiak beraiek ekidin ditzaketelako. • Osasungintzaren finantzazioa > Administrazioaren aurrekontu partidak soilik osasun publikora bideratu: pribatuekin ezinbestekoraino mugatu konbenio/kontzertuak. Nafarroan zentru publikoen ahultze prozesua garatzen ari da, Klinika Unibersitarioa indartzen ari den bitartean. Egoera horri buelta eman behar zaio. > Asistentziazko babesa, eta ez irizpide mugatukoa, bermatzen duten aurrekontu egoki eta errealak. > Aurrekontuen ikuskatzerako organoak martxan jartzea: irregulartasuna ematen den kasu oro eta zehatzari jarraibidea egiteko..


42

43

sistemapublikoa

bildunafarroa

• Antolaketa eta kudeaketa > Zerbitzu sanitarioen pribatizaziorako prozesuak eten eta pribatizatuengandik kudeaketa publikorako itzultzea. Frogatua geratu da pribatizatutakoaren gehiengoa ez dela merkeagoa eta zerbitzuaren edo prestazioaren kalitatea nabarmenki jaisten dela. > Herritarren parte hartzerako komisioak osatu. Osasungintzaren kudeaketa demokratizatu: pertsonalaren eta herritar/hiritarren parte hartzearekin. > Informazioa eta erreklamaziorako prozesuak hobetu. > Profesional guztien protagonismoa bultzatu, zenbait mediku sektoreen (zerbitzu do sail buruak) boterea mugatuz. Diziplina aniztasuna eta talde lana bultzatu. > Lehen mailako atentzio sarea indartu: azpiegitura berriak, pertsonal gehiago, baliabide tekniko gehiago. Asistentzia berezia osasun zentroetara hurbildu: orain ginekologia, pediatria, psikiatria, kirurgia anbulatorioa… > Asistentzia bereziaren berrantolaketa: sailen bikoizketarekin amaitu. Eskaintza jendartearen eskaerara eta prozedura berrien aplikaziora egokitu. > Buruko osasunaren berreskuratzea eta berpiztea: pribatizazioa ekidin eta sare egonkor, zabal eta pertsonenganako hurbiltasuna izango duena berregokitu. Esku hartze hau premiazkoa da, estatistikek herritarrengan buruko gaixotasunen nagusitasuna adierazten baitute. > Sexu Orientabiderako Zentroak: sexualitatearen kontzepzio integralerako itzultzea eta ez erreprodukzio bide soil gisa. CAM delakoekin amaitu eta orientazio eta heziketa lana berreskuratu. • Lan osasuna: mutuak sistema publikoan barneratzea > Lan osasunaren atentzioa osasun sistema publikoaren baitan kokatu, Osasunbidea, eta egungo sistema pribatuaren baitako prebentzio zerbitzuen desagertzea, mutuak asistentziazko sistema gisa desagertzea eta berezko euskal segurtasun sozialaren sistema martxan jartzea:lanaren ondorioz gaixotutako edo ezindutako pertsonen eskubide sozialak handiagotuz. > Sistema publikoa, unibertsala, parekidea, parte hartzailea, bere atentzioan integrala, oinarria eta norabidea prebentzioa izanik, egungo lan baldintzek osasunarengan duten eragina aztertzeko ikerketari bultzada.

bildunafarroa

9. Parte-hartzeeta soziala herritarra

Politika Instituzionala

• Bizitza instituzionalaren demokratizazio sakona, instituzioak jendartearen parte hartzeari irekiz. Horrekin batera Administrazioaren erreforma demokratikoa garatu behar da, bere egituraketa burokratikoa murriztuz hala nola enpresa zein fundazio publikoen kopurua, zesantiak kenduz, soldatak murriztuz eta inkonpatibilitateen errejimena bai eta bere jardueraren gaineko kontrola eta gardentasuna indartuz. • Herritarren parte hartzerako legea, galdeketa keta erreferendum eskubideak arautuko dituena eta bere aplikazio eremua zabalduz. Eremu administratiboen irekiera (Plenoak, komisioak…) jendartearen parte hartzeari. Gardentasuna burutzen diren kontratu, subentzio, kontzesioen inguruan. Ustelkeriaren eta iruzurraren kontrako borroka Administrazioan eta instituzioetan kontrol soziala areagotuz. • Nafarroako funtzionamendu instituzionalaren egungo arau eta legeek udaletxeen eta kontzejuen papera diskriminatzen dituzte, herritarrengandik hurbilen direnak bestalde; entitate lokalen paper politikoa indartzea ezinbestekoa da, udalerriek politika orokorretan, azpiegitura handien, politika ekonomikoetako erabakietan parte hartzeko markoak artikulatzen. • Udaletxeen parte hartzea Nafar Gobernuak lortzen dituen diru sarreren %25ean. Banaketarako baremo baten sorrera lurralde desorekak edo/eta ekonomikoak zuzendu aldera eta gestio egokia sarituko duena. • Tokiko Administrazioaren Foru Legearen erreforma. Udaletxeetan herritarren parte hartzerako prozesuak diseinatu eta derrigortzeko, laguntza talde profesionalen babespean lehenengo urratsak emateko eta Udaletxeen zerbitzura herritarren parte hartzean teknikoak egonen direlarik, Nafarroako Gobernuaren kontura. • Udal zerbitzuen hobekuntzarako proiektua, erabaki esparruetan eragin txikia duten zerbitzuen bateratzearekin. Nafarroako zonalde naturalei entitate propioa emanen dien ikerketa udal parte hartze zuzenarekin. • Ustelkeriaren kontrako neurriak: > Hautetsiek bere funtzioagatik dituzten diru sarrerak publikoak izanen dira. Nafarroako Parlamentuko zein entitate lokalen erregistroak publikoak izango dira horien inguruan edozein pertsonak nahi duen informazioa jaso dezan. > Ustelkeriarekin edota diru publikoaren iruzurrarekin loturik ikerketa judizialak irekita dituzten pertsonak, bere karguetatik baztertuko dira, ikerketak amaitu arte behitzat. > Baliabide publikoen erabilera desegokia etekin pribatua ateratzeko edo hauen etengabeko erabilera desegokia ekimen publikoetarako, arduren eskaria suposatuko dute.. > Zerbitzu eta instalazio publikoen gestio zuzena entitate publikoen printzipio orokorra izango da, honela entitate pribatuen eta norbanakoen ongizaterako erabiliak izatea ekidingo da.


44

45

partehartzeherritarra

bildunafarroa

> Enpresa publikoen kasuan gestio gardenagoa suposatuko dutenak hartuko dira aintzat: kontratazio publikoaren legislazioa kasu guztietan izango da kontutan, modu berean, zuzendaritza karguak publizitatea eta aukera berdintasunaren oinarriek arautuko dituzte, entxufismoa ekiditen lagunduko delarik > En las contrataciones de empresas para realización de obras y servicios se utilizará de forma generalizada el concurso público. Se dará tratamiento público y transparente tanto al pliego de condiciones como al procedimiento de apertura de ofertas y mesas de contratación, incluso cuando la ley permita contrataciones menos transparentes. Se garantizará adecuadamente que los miembros de las mesas de contratación se abstengan de participar en los procedimientos de adjudicación en el momento en el que pudiera tener la mínima relación con los concursantes. > Obra publikoak eta zerbitzuak egiteko enpresen kontratazioa lehiaketa publiko bidez eginen dira modu orokorrean. Baldintzen pliegoari zein eskaintzaren irekierarako prozedimenduari trataera publikoa emanen zaie, legeak kontratazio horren gardenak ahalbideratzen dituenean ere. - Kontrataziorako mahaietako kideek lehiatzen direnekin harremanik izatekotan adjudikazio prozeduretan parte hartzea ekidingo da.

bildunafarroa

10. Besteak

kultura, turismoa, Memoria Historikoa...

> Kultura • Kultura eta Turismo Sailaren helburu zein funtzioen erabateko berregituraketa, ekimen kulturalen pribatizazioen etetea ardatz. • Udalerri eta landa eremuko zonaldeen kultur garapenerako politika:

> Edozein estamentu publiko klangileak kontratatu ahal izateko oposizio prozedura jarriko da martxan, publizitatea eta aukera berdintasuna burutu beharreko hautaketa prozesuetan bermatuko direlarik.

> Udaletxeekin kultur hitzarmenak bultzatuko dira, programa orokorrekin nagusiki edo programa zehatzekin une konkretuetan, udalerriak mantendu eta garatze bidean , hauen berrikuntzan apustu eginez.

> Publizitatea edozein pertsonak ulertu ahal izateko terminoetan emango da, instituzio bakoitzaren aurrekontuak herritarrei irekiak egonen dira edozein moldaketaren aurrean gardentasunez norabidetutako dirua zertan den jakin ahal izateko.

> Landa eremuko kultur plangintza orokorra sortzeko apustua dugu, kultur eskaintza landa eremuko zonaldeetara eramanez, maiz ahaztuak edo bigarren maila batean utzitakoak.

> Susmoen edota gardentasun faltaren aurrean, Comptos Kamararen esku hartzea eskatuko da kontuen fiskalizaziorako: herritarrek eta eragile sozialek organo fiskalizatzailearen parte hartzea bultzatzeko aukera izan dezaten bitartekoak jarriko dira.

• Auditorio eta kultur etxeekin hitzarmen iraunkorrak: > Hiriburutik at, Iruñerrian zein Nafarroako beste zonalde garrantzitsuetan kokatuak dauden auditorioen mantentze eta defentsarekin bat egiten dugu. > Gaur egungo UPNren estrategia ez dugu ulertzen, Baluarterekiko politika soila egin baitu beste auditorio egonkortuak baztertuz; Barañaingoa kasu. > Euskarazko Kultur jardunaldiak babeste eta bultzatzen ditugu Nafarroa osoan. • Musika eskolekin dauden hitzarmenen azterketa eta eguneratzea: > Musika eskoletan eta Nafarroako mapan beraien zonifikazioan sinisten dugu bai eta sinatutako lan hitzarmenen errespetuan ere. Musika eskolen biziraupenerako lan hitzarmen horiek ezinbestekoak dira, egun dauden terminoetan edo hauek hobetuta. > Euskarazko musika hezkuntza garatu eta promozionatzearen aldeko apustua egiten dugu. • Liburutegien plan orokorra: > Nafarroako udalerri guztietan zein hirigintzako garapen berrikoetan, liburutegi publikoak hurbiltzea edo ezartzea. > Nafarroan liburutegien beharra handia da, ikasle ugaritasunagatik eta herritar anitzek haien formazio edota kultur ezinegona asetze aldera zerbitzu eta espazio hauen beharra dutelako.. > Ezinbestekoa da liburutegietako fondoen handitzea eta euskarazko publikazioen harpidetzea.


46

47

bildunafarroa • Espazio arkeologikoen babes eta garapenerako plangintza orokorrak: > Indusketa guneak bilakatzeko zein egun indusketa pairatzen ari diren guneentzako hainbat urtetarako plana bultzatuko dugu. Oreka, garapena eta pertsona ororentzat sartzen errazak izango direnak, zientzietako pertsonei zein herritar guztiei irekiak. > Indusketak ezin dira gora behera ekonomikoen araberakoak izan. Aurrekontuen ezegonkortasunak, hauek kolokan jarri ditzaketelako eta ondorioz, indarrezko ebastea ekarri. • Gure ondarearen mantentzerako aurrekontukoen garapena,ikerketa eta diru-hornidura: > Nafarroan dauden ondare artistiko eta kultural guztiak mantentze, sailkatze eta berreraikitzeko Nafarroako aurrekontu orokorretatik diru partida bat egongo da. > Aldi berean gure ondarea berreskuratzeko plana garatuko da, ondare hauek indusketa arkeologikoak, kobazulo, gaztelu, erlijio monumentuak, interes artistikoa eta kulturaleko etxeak bai eta jendartearentzat interes kulturala duen edozein eraikin, Nafarroako herritar guztion ondare gisa ulertuta. > Beste erkidegoekin akordioak bultzatuko dira; kultur ekimenak ikertu eta garatzeko,kongresuak burutuko dira komuneko ondarea sailkatu eta ikertzeko eta ikerketa zein artxiboetako informazioa elkartrukatzerako.  • Gure udalerrietako kultura eta folklorearen babesa: > Folklore aberatsaren mantentzea, ikertzea eta sustapena helburua dugu; jai herrikoiak eta gure herrietako ohiturak, gure historia eta kulturarekin eta herri eta jendarte gisako bilakaerarekin erabat lotuak daude > Kultura aberastasun hau ez galtzea ezinbestekotzat jotzen dugu eta ez galtzeko berau babestu, zabaldu eta desagertzearen kontra lagunduko duen legea oinarri izatea. Hauen berri ematea garrantzitsua da herrien, eskualdeen eta hirien aberastasunean eragiten baitute. • Arte eszenikoen garapena: > Arte eszenikoak, dantza edo bestelako artearen garapena sustatu nahi dugu, kulturaren erabilera, gozamena eta sorkuntza bultzatuz. Honetarako arte eszenikoen eskolak arautuak eta dantza klasikoa zein garaikidea edota beste motatakoak, gure folklorearen ahalbideak probestuz, irakatsiko diren eskolak sortzea. • Museo eta iraupen artxiboen planak: > Museo eta artxiboen kudeaketa plana burutu eta garatzea ezinbestekoa da bai eta geure herrialdeko hiri nagusietan erakusketa mugikorrak egitea geure ondare artistikoen berri emanez eta belaunaldi berriei berezko kultura, historia eta ondare artistikoarekiko maitasuna pizteko. > Gure artxibo eta bibliografiek mantentze lan egokiak behar dituzte eta era berean herritarrei gure ondareaz ikertzeko eta gozatzeko bide eman behar zaie. >Sanferminen Museoa egiteko proiektua bertan behera utzi eta museon politikaren berrikuspen orokorra.

bildunafarroa

> TURISMOA • Pakete turistiko gisa, Euskal Herria marka (beste aldaera batzuekin batera Nafarroako Erresuma esaterako) nazioartean bultzatzea. Marka horrek Iruñea erreferentzia-ardatz izatea. Hori bideratzeko, euskla lurraldeen arteko koordinazio-organoa sortzea, turismoaren komunikazio eta komertzializazio estrategiak sektore ezberdinen arteko hartu-emanak sustatzeko: kultura, natura, gastronomia, aisialdia, hondartzak... • Turismo sektoreko enpresa, teknikari eta langileentzako prestakuntza eskaintza hobetzea: teknologia berriak, iraunkortasun arloak, kudeaketa ekonomikoak, unibertsitateko eremuan , lanbide heziketan eta helduen etengabeko prestakuntzan. Prestakuntza turistikorako plangintza hauetan profesionalen parte hartzea bultzatzea. • Gure eskaintza turistikoaren ezaugarri azpimarragarrientzako plangintza zehatzak: > Natura proiektua gauzatze. Natura eta landa eremurako plana gauzatzea: landa ostatuen arteko koordinazioa, natur paisaien sustapena, natur eta mendi ibilbideen eta zonaldeko kultur ezaugarrien sustapena. Horretarako eskualdetako koordinazio guneak sortu.. > Prestakuntza: Turismo ikasketen baitan espezialitate bat sortu, tokian-tokiko erakundeentzat. > Natura ibilbideen sarea: zaintza eta seinaleztapena. > Aralar Parkea. Honen natura-kudeaketa zein kudeaketa turistikorako partzuergoa sortzea zonaldeko udaletxe, kolektibo eta erakundeekin elkarlanean. > Done Jakue bidea. Geure kultura perspektiba historikoz ezagutarazteko eta ikuspegi erlijioso soila gainditzeko apustu sendoa egin (kudeaketa eredua, ostatu sarea…) Bidearen antolaketa zein garapena eta ostatuen kalitatea hobetzea.. > Unibertsitate gastronomikoaren sorrerarako ikerketa abiatzea, gure gastronomiaren ikasketa, ikerketa eta zabalpena helburuarekin. Entitate honen inguruan nazioarteko izaera izango duen ekimena burutuko da. > Iruñeko Udalarekin koordinatuta, San Ferminen oihartzuna baliatuz, Ekainean diziplina anitzekoa (musika, antzerkia, dantza ) izango den apustu kultural indartsua zehaztu.. • Nafar Gobernuak, Erriberriko Paradore nazionalaren titulartasuna eta eskuduntza guztiak berreskuratzea, egun Estatuaren esku baitaude. • Turismoaren garapenerako beharrezkoak diren hobekuntzarako proiektuak finantzatzea. Batetik, hirigintzako hornidurak: seinalizazioa, lorategi-hornidurak eta hiri altzariak. Bestetik, hornidura turistikoak: informazio turistikorako bulegoak, interpretazio zentroak, museoak, ibilbideak, jaialdien babesa eta kultur ekintzak. Tokian tokiko administrazioarekin elkarlanean eta koordinatuta.. • Bikaintasun turistikoaren egitasmoak bultzatu eta garatuko dituzten proiektuak laguntzea. . • Gure ondare baliabideak zein natur baliabideei garrantzia eman eta erabilpen turistikoa sustatzeko ekintzak programatzea. Berreskuratu, babestu, mantendu, gozamenerako beharrezkoak diren elementuak eskaini eta errespetatuz.


48

49

bildunafarroa

> KIROLA • Jendartearen beste arlo guztietan bezala, kirolaren inguruko dinamika politikoak normaltasunez ikustea herritarrek. Kirolari eta zaletuen eskubideen defentsa. Kirolari eta zaletuen inplikazio masiboa behar dugu. Jendarteko sektore zabalen inplikazioa behar dugu gure kirola maila gorenera eramateko. • Euskal Herri osoko kirol eragileak dinamika komunetan inplikatuko dituzten nazio proiektuak sustatuko ditugu. Euskal Herri mailako egiturak sortu behar dira, “Kirol Federazio Nazionalak” lehentasunez. • Euskal kirolen sustapenari lehentasuna emango diogu. Euskal pilota, herri kirolak eta mendia dira horietan nagusiak. Halaber, ugari dira Euskal Herrian tradizio luzez praktikatu diren jokoak eta gaur galduta edo galbidean direnak: boloak, toka, e.a. Hauen sustapena ere garrantzi handiko zeregintzat hartzen dugu. • Euskal Herrian bezalaxe nortasun politikoa eta, ondorioz, kirol eskubideak ukatuak dituzten herriak badira nazioartean. Eskubideen aldarrikapenerako eta defentsarako elkarren arteko lankidetza sustatzea lehentasunen artean kokatzen dugun lana da. Lankidetza horren isla izan litezkeen “Nazioarteko Torneoak” antolatzea ildo horretan kokatzen diren ekimenak dira. Bestalde, Nazioarteko Kirol Federazioetan zuzen-zuzenean eragitea lehenbailehen aktibatu beharreko beste frontea dugu. • Kirolean ere gizon-emakumeen parte hartzea ez da baldintza berdinetan ematen. Garrantzitsutzat jotzen dugu emakumezkoen inplikazio zuzena suspertzea kirolaren atal guztietan, praktika nahiz zuzendaritza mailako esparruetan. . • Kirola osasunaren atal garrantzitsua da gizakiaren bizimoduan: osasun orokorrean, prebentzioan, ongizatean, alderdi psikologikoan, e.a. Eliteko kirola baztertu gabe, kirola gizakien osasun eragile nagusietako bat bezala sustatuko dugu. • Azpimarragarria da kirolak gizarteari beste hainbat arlotan egiten dion ekarpena: adin guztietako norbanakoen jendarteratzea eraginez; berdintasunean oinarritutako giza harremanak suspertuz; gizakien arteko elkartasuna bultzatuz; etorkinen, gutxiengo etnikoen, elbarrituen nahiz sektore baztertuen integrazioan; e.a. Balore hauetan oinarritutako hezkuntza sustatuko dugu kirol jardueran. • Monitore, entrenatzaile, epaile eta gainerako eragileei aurrez aipatutako baloreak suspertzeko heziketa bermatzearen aldeko gara. Beharrezko dituzten azpiegitura eta baliabideak bermatzea gure zereginen artean kokatzen dugu. • Euskal selekzioak: herritarrek euskal selekzio nazional eta ofizialen aldeko jarrera aktiboa har dezaten bultzatuko dugu. • Etorkinen eta gutxiengo etnikoen integrazioa kirol jardueraren bitartez ere azkartzea. . • Herritar guztiek izan dezatela eskura, baldintza erosotan, atsegin duten kirol motan jarduteko aukera. Helburu hori bermatuko duen instalakuntza publiko nahikoa izan dadila herrietan bultzatuko dugu. • Plan Estrategiko Orokorra nazio egituraketan eta euskal kirolen sustapenean inplikatu nahi duten herriko kirol eragileekin adostuta. . • Euskal kirolen eta jokoen historia ezagutzera eman: euskal kirolen bilakaera historikoa ezagutzeko ekimenak antolatuz. • Nafarroan kirolek eta jokoek izan duten bilakaera historikoarekin beste hainbeste egin: lortutako materialarekin liburuxkak, bideoak eta halako ekoiztuko direlarik; herrialdeko komunikabideetan (irratian, aldizka-

bildunafarroa

rian...) zati garrantzitsuenak ezagutzera emanen dira; eta abar. • Euskal selekzioen aldeko ekimenak antolatu edo babestu: nazionalak eta ofizialak izateko helburuarekin. • Zerbitzuen eskaintza euskaraz izatea bermatu eta euskararen erabilera sustatu kirol jardueratan. • Sentsibilizazio kanpainak antolatu: gizon eta emakumeen kirol jarduera baldintza berdinetan eman dadin kirol elkarteek jarrera aktiboa izan dezaten sentsibilizazio kanpainak antolatuko dituzte instituzioek urtean zehar. Elkarteek berdintasuna sustatuko duten planak egitera sustatu. . • Etorkinen integrazioa kiroletik ere sustatu: kolektibo hauekin harremanetan jarri behar dugu. • Adin guztietarako eskaintza bermatu: herritar guztiek kirola egiteko aukera egokia izan dezaten plana egingo du udalak. Plan honetan kirol elkarteen inplikazioa sustatuko du Gobernuak. • Kirol elkarteekin harremana, inbertsioa herriko kirol eragileekin adostasunez bideratua egon dadin.

> MEMORIA HISTORIKOA • Memoriarekin dugun konpromisotik, egun bizi dugun egoera ulertzeko eta egia ezagutzeko, justizia egin eta frankismoak eragindako kalteak konpontzeko, 36. urtean zein diktaduran eta trantzisioan gertatutakoaren memoria berreskuratzea beharrezkoa da. Berreskurapenaz hitz egiten dugunean, historiari buruz ari gara, gertaera ezberdinez eta beren konpromiso politikoarengatik biktima izan ziren horietaz ari gara. • Gaur egun honako eskubideak zapaldurik jarraitzen dute: biktimen eskubidea baliabide eraginkorrak izateko, egia ezagutzeko eskubidea, justiziarako eskubidea, berriz gertatuko ez delaren bermea eta konponbidea izateko eskubidea. • Nafarroako Memoria Historikoaren Institutua sortu • Familiei laguntza kolektiboa. Horrek instituzio publikoen aldetik hilobiak aurkitzeko konpromisoa eskatzen du eta baita gorpuak lurpetik ateratzeko gastuak ordaintzekoa ere. • Memoria tokien errolda udal zein herrialde mailan eta toki hauek zaindu eta mantentzeko neurriak. • Frankismo garaian errepresio ekonomikoa eta konfiskazioak jasan zituztenen errolda. • Frankismoan burututako funtzionario eta langileen kaleratzeen birgaitzea exijitu eta sustatu. • Hezkuntza eremuan gai hauen lanketa sustatu. • Artxibo guztien bilaketa, berreskurapen, mantentze, antolaketa eta egituraketarako neurriak. • Frankismo garaian hasiera eman zitzaien espediente eta sumarioen baliogabetzeak exijitu eta sustatu. • Frankismo garaiko hilketak, inpreskriptibletzat jo. • Ikur frankistak kendu: frankismoa goraipatzen duten ikur edo leku-izenak kendu.


50

51

bildunafarroa

â&#x20AC;˘ Memoriaren aldeko taldeek bultzatutako Egiaren batzordea sortu. Azterketa historiko eta konparatiboa: > Burututako genozidioaren gaineko ixiltasun eta zigorgabetasunarekin amaitzeko, beharrezkoak diren oinarri metodologiko eta prozesalak ezarri. > Eskubide osoko hiritar egoerara lehengoratu. > Nazio zein nazioarteko komunitate osoari jakinarazi eta informatu.

> IKUSENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA â&#x20AC;˘ Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Legea. Bere funtzioen artean ikus-entzunezko eremuan lizentziak emateko sortzen diren lehiaketak erregulatzea egonen da. Erakunde publikoetan adierazpen askatasuna, gure jendartearen aniztasun politiko eta kulturala eta herritarren parte hartzea bermatuko ditu. Era berean, komertzialak ez diren ikus-entzunezko zerbitzuen finantziazioa eta frekuentziak bermatuko ditu.

bildunafarroa

Programa euskaraz  

Nafarroako Parlamenturako eduki programatikoa 2011-2015

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you