Page 1

Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina abendua 11 23.Zk www.bilbozaharra.com

23

BERBALDUN HITZA ETA MUSIKA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA PAGOETATIK


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

IKASLEEN TXOKOA

“GABONAK VENEZUELAN”

Estiren taldekideak dantzan

(Esti Caro Goiri)

Euskaltegian goizero dabil Esti lau orduko talde batean, euskara ikasten jo eta ke. Esti Venezuelan jaioa da eta Gabonetako ohituretan handik hona alde handia dagoela azaldu digu taldekideoi. Horregatik elkarrizketatxo bat egin diogu.

G

abonak Venezuelan oso alaiak izan ohi dira, Karibekoak baikara. Normalean hondartzan igarotzen ditugu, bikinia jantzita, nagusiek ron edaten eta gaitak dantzatzen… Gaitak? Zer dira? Gaitak Venezuelako Gabon-kantak dira Eta zer dute berezia Gabon-kanta horiek? Ba beno, perkusio handia daukatela, instrumentu garrantzitsuenak “furruco” du izena, gaitak egiterakoan baino ez da erabiltzen.

Eta hori da 24 eta 25ean? Nik behintzat ez dut gogoratzen 25ean festa handirik , 24an bai, noski, gogoan daukat oraindik zein afari ederrak antolatzen genituen etxean! Eta Gabon zaharrean? Baita ere, afari eder bat prestatzen genuen. Han Kanpaiak jotzeak “El cañonazo” deitzen dira. Dirudienez, antzina kañoi batekin ohartarazten zieten herritarrei urte berria zela. Eta badago tradizio berezi bat : kanpaiak jo ondoren jendea kaleratzen da maleta batekin. Nork bere maletarekin etxearen inguruan buelta bat eman behar du, hori bidaiak egiteko. Dirua lortzeko beste kontu bat da: gure eraztun bat kopa barruan bota behar dugu.

Eta barruko arropak horiak edo gorriak izan behar dira zorte ona edukitzeko. Eta maleta hutsik daude? Bai, zorionez bai. Bestela bidaiak egin ordez traumatologoarengana joan behar izango genuke!! Eta janariaren aldetik? Guk 12 Mahatsak ere jaten ditugu Gabon zaharrean . Janariaren aldetik desberdintasun handia dago hemengoarekin. Han prestatzen dugunak “hallacas” du izena. Konparazio txarra eginez esango dut Txinako “rollito de primavera” bezalakoak direla… baina irina, arto irina da, bigun geratzen da eta “rollito” barruan haragia, okarana, tomateak…hainbat gauza sartzen ditugu, hori

Hori musika aldetik, eta letra aldetik? Orokorrean ez daukate zer ikusirik jaiotzarekin, ezta Jainkoarekin ere . Egon badaude batzuk, baina ezagunenak dira amodioari buruz hitz egiten dutenak, gai politikoak aipatzen dituztenak. Beste batzuek Venezuelako edertasuna ere goratzen dute . Hori da lehenengo aldaketa, musika, eta zer gehiago? Hemen familiarekin igarotzen dira Gabonak, Venezuelan, ordea, bai familiarekin, bai auzokideekin eta lagunekin ospatzen dira. Orduan festa izugarri bat izan ohi da. Kalean edo etxean? Bai, kalean ere. Nik adibidez Karakasen jaio nintzen eta nire jaioterria, zoritzarrez, oso handia eta arriskutsua da, horren ondorioz ba jendea ez da hainbeste kaleratzen, baina herri txikietan jendeak kalean ospatzen ditu Gabonak zarata handiarekin! 2

Esti Caro Goiri


23. Buletina

egin ondoren palmondoaren hostoarekin bildu behar da eta egostean zapore berezi bat ematen du hostoak! Baina, kontuz ibili, hostoak ez dira jaten, baizik eta barrukoa! Bai Eguberri gauean eta bai Gabon zaharrean? Bai. Gabonetan zehar jaten ditugu “Hallacas”, bai Eguberrian, bai Gabon zaharrean. Baina nire ustez “hallacas” jatea ez da garrantzitsuena. Nik uste dut garrantzitsuena dela “hallacas” prestatzeko giroa, familia osoa elkartu eta bakoitza bere lanaren arduraduna da, adibidez amama janaria egiten, ni haragia botatzen, izeko azenarioak ipintzen, ama hostoarekin biltzen… katea bezala. Auzokideek ere parte har dezakete eta “hallacas” egiten dugun bitartean gaitak entzuten ditugu eta kriston giroa sortzen da.

“Gabonak Venezuelan oso alaiak izan ohi dira, Karibekoak baikara.” “Hallacas” elkarbanatzen dira familia eta auzokideen artean hemen loteriarekin egiten dugun moduan. Eta Errege egunean? Guk ez daukagu erregerik, errepublika bat da eta! Je, je, je! Nik Erregeak Bilbora etortzean ezagutu nituen, baina egia esan, Venezuelako pesebreetan bazeuden hiruren irudiak, pertsonaiak bazeuden, baina ez dute oparirik egiten. Orduan ez dago oparirik?? Bai, bai, badaude opariak, baina “El niño Jesus” da opariak ekartzen dizkiguna . Beraz, eguberrian baino ez? Bai, azken denboraldi honetan Ipar Amerikatik etorrita Papa Noel pertsonaia daukagu, eta orain orokorrean Papa Noelek egiten dizkigu opariak, baina “San Nicolasen” izenaren azpian.

Gabonetarako afaria.

KOKA KOLA ZERO Hasierako Maki Sushi prestatuko dugu. Gure sukaldaria Yatsuhiro Matsumoto Japoniatik etorriko da soilik gure janaria prestatzeko. Beste aukera bat emango dizugu hasierarako: txilez eta okelaz egindako “burrito”ak Lehen platera: Caprese entsalada, (dieta mediterraneoa bultzatzeko) tomatea, mozzarella eta albaka freskoa; dena olioz eta Modenako ozpinez maneatuta. Bigarren platera: Tandoori oilaskoa Curry saltsan ( pikante apur batekin) Postrea: Gazta , intxaurrak , irasagarra, kafea, kopa eta puroa. Txakolina, Errioxako ardoa eta “koka kola zero” edateko. Borja Ibarra eta Nuria Martinez

GARRANTZITSUA SENIDEAREKIN Nire Gabonetako menu ideala hainbat izan daitezke, garrantzitsua senidearekin,eta osasunez,ospatzea da. Baina, adibidez, nire amak egiten dituen galeperrak, zopa, angula, urdaiazpikoa eta solomoa beste janarien artean. Zainzuriak ere prestatzen ditu, solomoa frijitzen du. Mahai gainean ura eta ardoa daude. Bazkaldu eta gero, guztion artean laguntzen diogu amari harrikoa egiten. Gehienetan janari asko geratzen da soberan, baina hurrengo egunetan jaten dugu. Ahaztu zaidana da turroiak eta polboroiak, nahiz eta janari hauek edozein momentutan jaten ditugun etxean. Iñaki Etxebarri

EZETZ BEREZIAGORIK! Denok dakigu Gabonetan asko jaten dugula eta janari berezia prestatzen dugula. Baina seguru aski guk baino bereziagoa ezin duzue prestatu! Irakurri eta gero, inbidia badaukazue gure bazkarira gonbidatuko zaituztegu. Hasteko, zizka-mizka batzuk ipiniko ditugu: bakailoz betetako piperrak, ahate-foie tostadekin, kabralezko kroketak, Hanka beltza urdaiazpikoa,langostinoak. Eta gehiago nahi baduzue, joan zaitezte hozkailura! Lehenengo platera, galizia salda edo arrain zopa. Bigarren platera, solomilloa “roquefor” eta patata frijituekin, edo bakailoa pil-pil erara. Janari hau digeritzeko mandarina sorbetea. Bukatzeko, gazta tarta, koko flana eta,nola ez, turroiak egongo dira. Oharra: Edateko ardoa, ura eta txanpaina Laura Andrades eta Leire Urrutia

GOZOZALEA Betidanik gozozalea izan naizenez, nire platerik gustukoena postreak izaten dira. Horregatik beti afarian lekua uzten diot postreari. Adibidez, niri hurrengoak gustatzen zaizkit: Sarrera: Foie marmeladarekin, itsaski batzuk (nekorak…), zainzuriak Lehenengo platera: Zopa Bigarren platera: Legatza saltsan, bakailoa bizkaitar erara. Postreak: Arroz pastel eta txokolate tarta handia Nahiz eta janari asko izan, niri ez zait asko jatea gustatzen, eta horregatik, biharamunean ziur korrika egitera joango naizela. Aurtengo Gabonetan espero dut horrelako menua edukitzea eta nire familiarekin egotea. Nik uste dut Gabonetako afarietan janaria ez dela garrantzitsuena, gure familiarekin ospatzea baizik. Ibon Valdivielso

3


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Gabonetarako afaria.

Gabonak ate-joka ditugu: Opariak, bazkariak, senitarteko harremanak, erosketa eroak…eta, nola ez, AFARIA! Zein da, zure ustez, afari egokia Gabon Gauerako? Eta afari egoki hori norekin egingo zenuke? Zergatik?

FINA ETA GARESTIA Nire Gabonetako menu ideala menu fina eta garestia da. Gustatuko litzaidake janari ez arrunta dastatzea, janari exotikoa edo arraroa. Horretaz aparte, menua osatzeko leku berezia behar dut, adibidez, paradisuko hondartza batean hemendik oso urrun edo hiri erromantiko batean. Baina niretzat inportanteena familiarekin egotea da. Inoiz ezin izaten naiz senide guztiekin egon eta nire ametsa jai hori denekin ospatzea izango litzateke.

Ainara

Ruth Herrador

basolo

Begoña A

Lucrecia INDIGNATUEN MENUA Krisia dela eta, protesta modura, abenduaren 24an denok kale gorrira indignatuen menua dastatzera. Janari merke- merkea Arriagako plazan elkarren artean partekatzeko. Hasteko, entremes batzuk: Frankfurteko saltxitxak, paketeko olibak eta “la piara” tapa beltza. Ondoren, aurtengo plater nagusia, arrautza puskatuak patata frijituekin ( estresatuta dagoenak terapia gisa, lapikoaren kontra puska ditzake bere arrautzak). Gorringoan bustitzeko, aurreko eguneko ogia izango dugu lagun. Edateko, Bilboko iturriko ura edo “Don Simon”ardoa, hori norberaren gustura. Eta amaitzeko, polboroien ordez, betiko Maria gailetak postrerako. Anima zaitez gabonetan ere indignatuekin bat egitera. Ez, ez ez… otarrainxkarik ez! Oharra: Aulkia eta mahai-tresnak norberak eraman ditzala etxetik.

AMAK ETA AITAK URTERO EGITEN DUTENA Nire Gabonetako menu ideala nire amak eta aitak urtero egiten dutena da. Sarreran zizka-mizkak: odoloskia, gazta, olibak, zainzuriak, bokartak ozpin olioaz eta kardoak maionesaz. Lehen platerean itsaski zopa prestatzen dute gorputza berotzeko. Horren ondoren beti plater berezi batzuk prestatzen dituzte haien artean nahi duzuna aukeratzeko (edo denetarik jateko):legatza txirlekin, arkumea barazkiekin egosita, bakailoa pil-pilean, txipiroiak bere tintan eta nahi duenak txuleta. Postrerako bi postre gutxienez: txokolatezko tarta, flana eta nola ez, polboroiak eta turroiak ere jaten ditugu. Seme-alabok urtero esaten diegu janari gehiegi dela, baina ez dezakete gutxiago prestatu!

Veronica

Jayza

BASERRIKO TRADIZIOA Gu baserrian biltzen gara gabon gauan eta aspaldiko menua jateko ohitura dugu. Azalore arrautza-irinetan afariari hasiera emateko eta bigarren platera oilasko errea, sagar, tipula eta mahats-pasez betea izaten da. Bukatzeko, intxaur saltsa kazola handi bat ateratzen dugu mahai erdira gure arbasoen omenez eta etxeko txakoliñarekin egiten dugu topa. Ondoren, baserriko betiko usain eta giro tradizionalean kantuan eta kartetan aritzen gara Olentzerori merezi duen ongi etorria emateko.

TRADIZIONALA Txikitan gure menua oso tradizionala izaten zen: -Hasteko, betiko zizka-mizkak (urdaiazpikoa, kroketak, patea etab., horrelako gauzak, gainera etxean egindako gauzak ziren. - Gero, lehenengo platera, salda eta aza edukitzen genituen. - Bigarren platera, bakailoa eta gero arkumea - Azkenekoak, intxaur saltsa, sagarra edo madari erreak, turroiak, mazapanak eta polboroiak. -Bukatzeko, kafea eta kopak helduentzat, eta laranja zukua txikientzat. Nire Gabonetako menu ideala antzinakoa bezalakoa izango da, TRADIZIONALA, baina familia osoa, denok batera, BAI HORIXE!

Ines

Gontzal

MENU EXOTIKOA Kokoteraino nago gabonetan beti gauza bera jateaz. Horrexegatik, menu exotikoa proposatu nahi dizuet aurtengo gabon gauerako. Beste kulturetara zertxobait hurbil gaitezke, eta gainera, plater berriak eta jaki exotikoak dastatzeko aukera izango duzue. Hasteko, zizka-mizka batzuk: natxoak guakamolearekin lagunduta eta sushiz egindako makiak (alga, arroza eta arrain gordinez betetako rollitoak). Ondoren, plater nagusia dator, kebap-a. Era desberdinak badira ere, betikoa, originala afalduko dugu oraingoan. Honekin guztiarekin bete-bete eginda egongo zarete eta sabelak lehertzeko zorian izanez gero, utzi zertxobait Olentzerorentzat, eskertuko dizue eta. On egin, Itadakimasu, Afiyet olsun, 慢慢吃! 4


23. Buletina

Mikelen Txokoa Laura illa

Itsaso Zorr

FILMETAKO JAKIAK Egia esan, inoiz ez dut pentsatu zein den nire Gabonetako menu ideala, beti gauza bera jaten baitugu. Baina, aukeratu beharko banu, hiru film desberdinetako jakiak aukeratuko nituzke. -Lehenengo platera: Beetlejuice filmeko afarian agertzen diren GANBA BEREZIAK -Bigarren platera: “ Hook” filmean Peter Panek imaginatzen duen OTURUNTZA -Postrea: Txiki edo handi bihurtzen zaituzten ALIZIAREN GAILETAK Kontuz gaileta hauekin, ezer ez dakigulako Aliziari buruz bere mundutik atera zenetik!

ATERPETXEA Gabonak ospatzeko modurik onena aterpetxe bat alokatzea da. Familia osoa bil daiteke. Bakoitzak 10 euro jarri eta Gabonak heldu aurretik “Lagun ikusezina” egiten dugu. Horrela jaiak heldu orduko opari bana edukiko dugu. Menuari dagokionez, janaria pretatu egingo digute; horrek alde onak baino ez dauzka: alde batetik, oso ondo jango dugu, bestetik, ez dugu guk prestatu beharrik! Laura Marin

“Esnatu zenean dinosauroak bertan zirauen”. Antzeko zerbait dio munduko ipuinik laburrena omen denak. Ametsak gozoak nahiz gaiztoak izan daitezke. Ametsez betetako loa, astuna; ametsik gabeko bizitza, iluna. Oso gutxi ditut amets errepikakorrak, baina zenbaitetan karrera amaitzeko ikasgairen bat gainditu barik nengoela iratzarri naiz. Lasaialdi ederra esnatu eta gerokoa, baina nondik datozkit beldur horiek? Dirudienez ohikoa da irakasleon

Ismael

Maitane Leon

AMAMAREN ETXEAN Gure familian denok amamaren etxean elkartzen gara, eta bakoitzak zerbait prestatzen du; bestela, dena batek egiteko asko da, 28 edo elkartzen gara eta. Aukera beharko banu, honela geratuko nintzateke. Baina, afari benetan berezia imaginatzen badut, Mario Casasekin izango litzateke. Adibidez, nire etxera gonbidatuko nuke, eta menuari dagokionez, pizza jango genuke, gustukoena horixe dut eta. Mario Casas nire etxean eta pizza, zertarako gehiago?

artean ikasturte baten aurre-aurre-

an Santiesteb

tik loaldi eskasak egitea. Azkene-

MUNDUKO MENURIK ONENA! Gabonak egun bereziak dira. Etxean amak urtero menu berezia prestatzen du. Gabonak heldu baino lehen, amarekin joaten naiz erosketak egitera. Janari asko erosi behar izaten dugu, jende asko garelako etxean. Gure Gabonetako menua hurrengoa da: hasteko, gildak, urdaiazpikoa, antxoak, gambak, datilak eta frijituak. Bigarrenez, txirlak eta bakailoa. Eta bukatzeko, postrea, urtearen arabera gaztatarta edo haragi-pastela prestatzen dugu. Gutxi gorabehera horixe izaten da gure Gabonetako menua. Nola ez! Guretzat munduko menurik onena da!

ko momentura arte ez dakigu zer egingo dugun, zein ordutegitan... Baita azken honetan lanik edukiko dugun ere ez dakigu. Neuri dagokidanez behin eta berriroko nire ametsa hauxe izan ohi da : Eskolako lehen eguna da, lau ordukoa eman behar dut, eta ez dut ezer esku artean lau ordu horietan jarduteko. Zorionez esnatu eta oraindik astebete falta dela konturatu, eta berriz hartzen dut lo (hurrengo lo etenaldira arte, egia esanda). Aurtengoa bestelakoa izan da, ordea. Klase hasierako orduan berdin nengoen ametsean: biluzik, esku hutsik. Baina esnatu naizenean hortxe zeuden ikasleak niri begira, haien artean marmarka,

Itziar io

Fede Palac

ONDO LAGUNDUTA Nire Gabonetako menu ideala, leku lasai batean eta ondo lagunduta izango litzateke. Hasteko, zerbait arina, adibidez krema edo entsalada bat, agian itsaskizkoa, afrodisiakoa dela esaten dute eta. Bigarrenerako, segur aski arrain bat , hau ere arina, gainera proteina asko dauzka-eta, badaezpada ere… Desertarako txokolatezko zerbait, itsaskiaren arrazoi beragatik. Garrantzizkoena, baina, konpainia onean egotea da. Gustatzen zaizun norbaitekin zaudenean, zer jan edo non egon berdin da.

Ainara

JAN ETA GERO... BERO-BERO! Aurtengo gabonetarako menu afrodisiakoa proposatu nahi dizuet. Hasteko, zizka-mizka moduan ostrak eta mango brotxetak har ditzakegu. Jarraitzeko, eta gorputza berotzen hasteko, marrazo hegal zopa. Bigarren platerera pasatu orduko, kanela sorbetea edango dugu. Bukatzeko, entrekota pasioaren fruituekin batera. Eta postrea… postrea zuen esku. Gehiago behar izatekotan, nahi beste txanpai har daiteke. Hori bai, kontu handiz, gehiegi edanez gero, aurreko lan guztia pikutara bidaltzeko arriskua dago eta. On egin eta gau beroa pasa. 5

purrustaka. Baina hau ere ametsa zen (kiribila kiribiltzeko) eta benetan esnatu naizenean nire ondoan ez zegoen mamurik nire ziega-kidea baizik, eta lanean barik Herrera de la Manchan nengoen. Hauxe bai lasaitu ederra! Tira, amaitzeko tribuna honek ematen didan aukera aprobetxatuta nire irakurle bakarra agurtuko dut. Aupa Ibáñez. Hi bizi haiz, hi! Hurrengora arte.


“Antonio Lopez” Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Artistaren lanak Bilbon

A

rte Ederreko Museoak artista nazionalaren erakusketa eskaintzen digu Biografía Antonio Lopez García margolari eta eskultorea Tomelloson, Ciudad Realen jaio zen 1936ko urtarrilaren 6an. Beraren osaba Antonio Lopez Torres margolari ospetsuaren eraginez, artista izateko bokazioa hartu zuen, hasieran marrazkilaritza landuz, baina azkenik, margolari bilakatuz. 1949an Madrila Joan zen San Fernandoko Akademian Arte Ederrak ikastera, eta han beste artista batzuk ezagutu zituen; Enrique Gran, Amalia Avia eta Lucio Muñoz, adibidez. Hauek Madrilgo eskola izeneko taldea edo korrontea osatu zuten. Erakusketa Gaur, azaroak 3, osteguna, Maite gure irakaslearekin joan gara Antonio Lopezen erakusketa ikustera. Hamabi eta erdietan geneukan bisita gidatua programatuta, eta Arte Ederreko Museoaren sarreran, artistaren lehenengo bi eskulturak ikusi ditugu barrura sartu baino lehen. Gauza pertsonalak sarreran utzita, barrura sartu gara den dena ikusteko asmoarekin.

Erakusketak 1941tik-2010ra egindako lanak eskaini dizkigu, baina batez ere, azkenengo bi hamarkadetan egindako lanak ikusteko dago antolatuta; horregatik artistaren lehenengo lanetik hasita, azkenengo lanetara egin dugu ibilbidea. Guztira erakusketak 130 lan eskaintzen du. Marrazkiak, pinturak eta eskulturak ikusi ditugu, artistaren ohiko gaiei buruzkoak: barruko eta kanpoko espazioen arteko harremana lantzen duten lanak, leihoak eta ateak dituen sinbologia lantzen dutenak, giza harremanak eskaintzen duen dualitatea irudikatzen dutenak, elikagaiekin egindako konposaketak eta eguneroko bizitzan agertzen diren objektuak; eta azkenik paisaia, Tomelloso eta Madril margotuz. Beti, bere inguruan dagoena, pertsonak, familia eta objektuak, baina batez ere, berak bere ikuspuntutik bizi eta esperimentatzen duen errealitatea. Errealismo teknika ia lan gehienetan erabiltzen duen arren, metafisika artearekin kutsatuta dauden lan batzuk ere ikusi ditugu erakusketan. Lan hauetan, pertsonak edo objektuak airean daude, itzalak bere kontura agertzen dira eta ametsekin pentsatzera eramaten gaituzte. Paleta iluna erabiltzen du pintura batzuetan, baina bestetan, aldiz, argia agertzen da protagonista, gehienbat paisaia lantzen duen lanetan. 6

Paisaia barruko espaziotik ikusten du, horregatik dira garrantzitsuak berarentzat terrazak: hauek barruko eta kanpoko espazioa konektatzen duten espazio berezia direlako. Azkenik, barrutik kanpora joango da paisaia margotzera, formatu ertainetik formatu handira pausua aldi berean emanda, eta Tomelloso margotzetik Madril margotzera. Azken hau beti mugimendurik gabe landuko du, lasaitasuna eta denbora izoztuta bilakatzen duten lanak izango dira. Denbora bere lan guztian lantzen duen kontzeptua dela esan dezakegu, garrantzitsua bere lanak ulertzeko orduan; gainera, artistak denbora asko erabiltzen du bere lanak egiteko. Hau kontutan edukita, eta erakusketan ikusi ditugun lan batzuetakoa ikusita (Nevera Nueva 1991-94 adibidez), sorkuntzaren prozesua begi bistan uzten du, obraren parte izateko. Hau dela eta, Prozesu Artea lantzen duen artista dela esan dezakegu.. Urriaren 10etik urtarrilaren 22ra egongo da erakusketa on hau, animatu eta joan zaitezte, merezi du eta!


Gorozikan asteburua 23. Buletina

Kronika

G

orozika, Bilbotik 20 minutara, Gorozika leku ederrena ondo pasa dezagun, lagunak egin ditzagun eta, batez ere, euskaraz mintza gaitezen. Aspaldi euskaltegira joateri ekin nion eta behin baino gehiagotan ikusi nuen txartel hau: TXANGOA GOROZIKARA. Inoiz ez nion jaramonik egiten, baina aurrekoan lagun batek joatera animatu ninduen. Ekitaldi horrelakoetara joaten direnetakoa ez naiz ni, baina, azkenean, animatu egin nintzen eta, egia esan, eskerrak animatu nintzela. Ezin hobeto pasatu genuen. Lehen egunean, arratsaldeko zortziak aldera, guzti-guztiok elkartu ginen Gorozikan. Afaldu ondoren, batzuek trivialean jokatu genuen, beste batzuek kartetan eta besteek telebistaren aurrean eman zuten denbora. Hurrengo egunean, prestatuta zegoen txangoa egin genuen. Izan ere, lehenik eta

behin galdu egin ginen eta gero Foruara jo genuen. Urdaibai barnealdeko bide batetik ibili ginen eta, ibili bitartean, horko animaliak eta landareak ere ikasi genituen. Arratsaldean, bakoitzak nahi zuena egin zezakeen, baina gure artean sortu zen giroa ona zenez, guztiok batera Gernikara poteatzera joatea erabaki genuen. Itzuli bezain pronto, bertso afaria hasi zen. Behar genuena prest zegoen: afaria, bertsolaria, patxarana‌ Barre-barregarria izan zen. Azken egunean, padurak, hau da, marismak, erakutsi zizkiguten; zer dago, nor bizi, zergatik‌Nahiko bitxia eta ezin interesgarriagoa izan zen. Gero, bazkaldu, dendena batu eta elkar agurtu genuen. Aitortu behar dut irakasleak antolatutako ekintzak eta lagunak ezin hobeak izan zirela. Pentsatu baino askoz hobeto pasatu nuen. Horregatik, ez naiz damutzen joan izanaz. Eskerrik asko Leyre San Jose

7

Itziar, Pilar, Mertxe, Tere eta Rebeca Gu bertan izan ginen. Hurrengoan zuek animatu! Oso esperientzia ona izan da. Hitz egiten hasteko oso komenigarria da. Giro ona eta jende jatorra. Nahiz eta inportateena izan ez, janaria oso ona dela esan nahi dugu. Oso ondo pasatu genuen. Lekua oso atsegina da.


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Elkarrizketak

Josué Elkarrizketa (Venezuela) GABONAK Josué abuztuan etorri zen Venezuelatik Euskal Herrira. Venezuelan bizi arren, bere aitona Elgoibarkoa da eta, animatuta, Euskaltegian apuntatu da Josué, aitonaren hizkuntza arraroaa –euskara– ikasteko. Elkarrizketa bat egin diogu, Venezuelan gabonak nola ospatzen dituzten ezagutzeko.

Kaixo Josué, nongoa zara? Valenciakoa naiz. Valencia Venezuelako bigarren hiria da eta herrialde erdian dago. Autobusez, hiritik hamar minututan “La Rosa” hondartza dago.

Nolakoa da Valencia? Valencia oso handia da eta jende asko bizi da bertan. Auto asko ere badaude eta kutsadura handia da. Hirian bi zonalde daude: iparraldean jende aberatsa bizi da eta hegoaldean, berriz, langileak bizi dira. Etxeak altuak dira, baina zaharrak. Hiriko etxe handienak 27 solairu ditu. Beisbola da kirolik ezagunena eta bertako taldea “Navegantes de Magallanes” da.

Nolako eguraldia duzue gabonetan? Venezuelan ez ditugu lau urtaro, uda eta negua bakarrik ditugu. Gabonetan eguzkia egiten du eta goizetan beroa handia da: 32-34 gradu, gutxi gorabehera!

Norekin ospatzen dituzu gabonak? Gabonak Abenduaren 24an lagunekin ospatzen ditut eta gaueko hamabietan diskotekara joaten gara. Abenduaren 31n, berriz, familiarekin. Aitonaren etxean egoten gara, 20 pertsona inguru: lehengusuak, osabak, izebak, eta abar.

Zer jaten duzue? Denetarik: entsalada, errusiar entsalada, patatak, txerri izterra… “Hallaca” izeneko janari berezia ere jaten dugu gabonetan. Edateko umeek coca-cola eta pontxea dute, eta nagusiek, ardoa eta garagardoa. Afaria ez da etxe barruan egiten, etxe kanpoan egiten da.

Rakel, Carmen, Maite, Giovana, Fe eta Anabe

Zerbait berezia egiten duzue? Bai, lagun sekretuak egiten ditu opariak, abenduaren 31an. Abenduaren 24an ez dugu oparirik egiten, broma bat egiten dugu. Opariaren papera bakarrik ematea, adibidez. Gainera, abenduaren 31an emakume ezkongabeek barruko kulero gorriak janzten dituzten, eta gizonek galtzontzilo horiak. Bestalde, datorren urtean zorte ona izateko dilistak botatzen dira etxe barruan. Hurrengo egunean jaso egiten dira eta kaxa batean gorde.

Fran Argentinan GABONAK Ni Mar de Platakoa naiz, Buenos Aires hegoaldean dagoen hiri batekoa. Hamalau urterekin etorri nintzen Bilbora. Argentinan Gabonak udan ospatzen dira eta, beraz, bero handia egiten du. Horregatik, jatorduak etxe kanpoan egiten dira. Han, Olentzerori Papa Noel deitzen diogu eta opariak gaueko 12etan puntuan zabaltzen ditugu. Horren ondoren, kaleetan suziriak botatzen dira eta zerua kolore ugariz argiztatzen da.

Giovana Rios Mexikon GABONAK Mexikok jai ederrak dauzka. Gabonak heldu baino lehen 9 gauetan jaiak egiten dira. Jendeak kantatu, dantzatu, edan eta jaten du. Eskoletan, lantegietan eta auzoetan jaiak daude. Eguberrian familiarekin egoten da, eta Gabon Zaharrean jendeak afaltzen du eta batzuk parrandan joaten dira. 8

Alba, Fran, Josué eta Mari Carmen


23. Buletina

Alba Gabonak Paraguain GABONAK Kaixo! Ni Alba naiz. Paraguaykoa naiz, baina Bilbon bizi naiz, Irala auzoan. Nire herrialdean gabonak familiak inguratuta ospatzen dugu. Hasteko, etxean jaiotza handi bat ipintzen dugu. Gainera, jaiotza hori urtaroko fruituez inguratzen dugu, adibidez: meloiak, angurriak, ananak, bananak, mahatsak. Han gabonak udan dira. Ohikoa da etxean kokoaren lorea izatea. Abenduan zabaldu egiten da lorea eta usain ona egoten da etxean. Benetan goxoa da kokoaren usaina. Paraguayn udan bero handia dago eta afaria etxe kanpoko patioan egiten da. Umeek gabonetako abestiak kantatzen dituzte eta bizilagunek goxokiak eta ogi goxoa (“panetone” du izena) ematen diete. Umeak zoriontsu daude gabonetan.

Alba eta Gimena

Gimena Setien Uruguain GABONAK Uruguay Hegoamerikako herri txiki bat da Brasil eta Argentinaren artean. Biztanle askok Europako jatorria daukate, eta horregatik tradizioak mantendu dituzte orain arte. Datorren hilabetean Gabonak ospatuko dituzte eta gauza berezia da: uda da. Goizean jendea hondartzara joaten da eta gauean Gabon Gaueko afaria jaten du. Janari tipikoak txerrikumea edo haragi errea dira. Etxe askok leku batzuk dauzkate haragia erretzeko eta elkarrekin jateko. Ardoa edo sagardoa edaten dute, eta turroiak edo fruitu lehorrak jaten dituzte.

Rikar Palmeiro

Portugal

GABONAK Rikar naiz, Portugalekoa naiz eta orain dela 6 urtetik Euskal Herrian bizi naiz. Portugalen, beste leku batzuetan bezala, familia-garaiak dira gabonak. Baina, noski, desberdintasun batzuk ere badaude. Portugal errepublika da, horregatik erregeak ez dira ospatzen. Ez dago ez kabalgatarik ez ikatzik ez hain kontsumismo handirik. Orduan, nork ekartzen dizkigu opariak? Bada, orain “Pai Natal” ( Papa Noel) tximiniatik jaisten da eta opariak uzten dizkigu zuhaitzaren ondoan, Europa osoan bezala. Baina, txikitan gogoratzen dut ez zegoela “Pai Natal” Jesus baizik. Beraz, beraren imajina handia zegoen zuhaitzaren ondoan eta opariak berak ekartzen zizkigula esaten ziguten. Horregatik garrantzitsuena ona izatea zen, opariak jasotzeko. Hori alde batetik, bestetik, noski, 24ko afaria garrantzitsuena da. Nire herrian, barneko aldean, txerrikia muxilekin eta ehiza-hegaztiak jaten dira. Baina kostaldean, ordea, Lisboan adibidez, tipikoena bakailoa da, baina eltzekoa bakarrik eta, horrelakorik ez zait gustatzen. Postrezale amorratua naiz: “Sorhos” (ametsak) “Nogal” (intxaurrez egindakoa)… Nahiz eta Portugaleko gabonak oso gustatzen zaizkidan, Euskal Herrian ere primeran pasatzen dut.

9


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

MUSIKA ETA HITZA, LEHEN HIRUHILEKOA. BILBO ZAHARRA FORUMek “HITZA eta MUSIKA” izeneko jardunaldiak aurkeztu ditu bere lehen hiruhileko egitarauaren barnean. Hiru hilabete joan dira, dagoeneko, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa etenik gabea egitasmoaren laugarren ekitaldia burutu zuela Arriaga antzokian. Saizarbitoriaren “Hamaika pausu”ren irakurketak egundoko arrakasta izan zuen, aurreko beste hirurak bezala. Irakurketak berak ez ezik liburuari buruzko hitzaldiek ere jendetzak bildu zituzten. Ondorioz, jendartean ikusmin handia zegoen Bilbo Zaharra Forumek udazkenean zer-nolako egitaraua aurkeztuko zuen jakiteko. Halatan, bada, beste urte batez ere, Bilbo Zaharra Forumek bere aspaldiko ohiturari jarraitu eta kultur egitarau garrantzitsua aurkeztu du 2011-12 ikasturteko lehen hiruhilerako. Bertan, era askotako artistak agertzen zaizkigu; bai idazleak (Miren Agur Meabe), bai bertsolari ospetsuak (Xabier Amuriza, Jon Maia), bai musikari peto-petoak (Joseba Tapia, Ibone Ibazeta).

“HITZA eta MUSIKA”

HITZA tradizioari lotua dago, ezinbestean. T.S. Eliot poetak zioenez, tradizioa ez da berez eta ahaleginik gabe ematen den bidea, baizik eutsi egin behar zaiona, etengabeko lana eskatzen duena, belaunez belaunekoa bihurtuko bada. Tradizio aberatsa esaten denean, ez da iraganeko zerbait aipatzen, baizik bete-betean presenteari dagokion ondare bat, edo zuzenago, presentea bera, hots, gure gaurko bizitza osatzeko ditugun hitzak, jakituria. Poeta eta idazleen hitza, irakurria ez ezik, kantatua eta entzuna izan da gure oraindik oraintsuko tradizioan, eta hala da gaur egun ere. Euskal Herriko kantariek haien hitzak, haien letrak zabaltzen dituzte; sentsibilitate modernoa adierazten duten hitzak eta letrak, alegia. Eta hala, HITZA da ekitaldiotako protagonista, errezitatzaileen eta kantarien ahotsetan. Hitza eta musika edo hitza eta kantak uztartuz ekitaldi barnerakoiak eta, batez ere, hurbilak landu ohi dituzte Bilbo Zaharra Forumen. Egitasmoak helburu zehatza du: hizlaria eta musikaria elkartu, eta harreman horretatik sortzen den giro bereziaz gozatzeko aukera eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osatua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea iragarria da. Beste batzuetan, aldiz, bikote artistikoa probokatua da eta, halakoetan, ustekabe bikainak gertatu ohi dira. 10


23. Buletina

11


Ikasleen Txokoa Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Lehen hiruhilekoa

Gorozika. Hurrengoan zuek animatu! Gorozikan

Barnetegiko txokoan

Euskaltegiak, eskolatik kanpo ere, euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako mintza-lagun taldeak, hitzaldiak, txangoak eta barnetegia izango dituzue aukeran ikasturtean zehar. Erne ibili eta eman izena garaiz.

Barra-barra egiten lagundu diguzuenoi,

eskerrik asko!!

12


23. Buletina

HITZALDIA

Azaroaren 23an, “Euskaltzaindiaren aretoan”.

Gorenlandia, kraskatzen den lurra. Historiaurretik globalizaziora hiru belaunalditan egin dute salto ekialdeko inuitek. Groenlandia, kraskatzen den lurra: “Groenlandia ekialdeko gizartea ere kraskatzen ari da. Duela ehun urte ehiztari eta arrantzale isolatuak ziren, mendebaldeko inuit kolonizatuen berririk ere ez zeukatenak. 1884an iritsi ziren esploratzaileak, eta ondoren misiolariak, merkatariak, radar estazio itzela eraiki zuten bi mila soldadu estatubatuarrak, Danimarkako ogia, etxe prefabrikatuak, Suediako altzariak, telebista, turistak, internet. Historiaurretik globalizaziora hiru belaunalditan egin dute salto ekialdeko inuitek”

SAN MARTIN OSPAKIZUNA

Azaroaren 11an.

13


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ikasleen Txokoa

Behobiatik Donostiara Behobia-Donostia lasterketa antolatzen laguntzen lan egiten dudanez (eredu matematikoak sortzen emaitzak iragartzeko), joan den igandean, hau da, azaroaren 13an, korrika egin nahi izan nuen. Beno, ez zen beharrezkoa, baina inskripzioa ordaindu zigutenez gure enpresakooi, lankideok elkarrekin egitea erabaki genuen. Hori dela eta, igandeko 8etan jaiki ginen, gosaldu, jantzi eta kalera irten ginen Donostiatik Behobiaraino trena hartzeko, gau hori Donostian eman genuen eta. Behobiako geltokira heltzean irteerarako autobusa hartu genuen, Han, irteeran, giroa itzela zen, DJ-ei eta animatzaileei esker. Nahiz eta ateratzeko luze itxaron behar izan, denbora arin zihoan eta korrikalari onenek osatutako taldeak irteeratik ateratzen ikusi genituen presarik gabe, beroketa ariketak egin bitartean, gure txanda izan arte ateratzeko. Elkarrekin irten ginen, baina bagenekien: handik mugara bakoitza bere abiaduraz. Laster bakarrik nengoen, 20.000 korrikalari eta jarraitzaile oldearen artean, errepidearen alde banatan oihuka, txaloka, korrikalariok animatzen‌ Ikusgarria zen. Zelako zaletasuna zen hori! Lehenengo 6 kilometroak oso ondo egin nituen, hurrengoak, ordea, oso gogorrak izan ziren, izan ere, Gaintxurizketa deitutako mendatea igotzerakoan baba bat atera zitzaidan , eta gainera, igoeran eguzkiak gerarazi ninduen oso bero bainintzen eta buruko mina eman baitzidan. Izan ere, eguzkiagatik laguntzaileek hainbat korrikalariri lagundu behar izan zioten. Hala ere, krisia gainditu nuenean, korrikari ekin nion, eta mugaraino astiro-astiro. Azkenean, nahiz eta baba izan, mugara iristea lortu nuen eta 20 kilometroak bete nituen. Hura esperientzia zoragarria! Izan ere, hamaika aldiz bertan behera uztea pentsatu nuen, baina jarraitzaileen oihuek bultzatu ninduten ibilbide osoan zehar. 14


23. Buletina

Objektuak Euritakoa Behin, nire ahizpak Andorratik opari bat ekarri zidan, orain dela hogeita hamar urte. Niretzat oso berezia da. Nahiz eta handia izan, beraren pisua ez da hain handia, gutxi pisatzen du. Niretzat oso polita da. Kolorea beltza du, baina txakur dalmetekin apaindua dago alde batean. Kirtena motaduna da, zortzi barilakoa da. Beraz, oso gogorra da. Nire euritakoak barila bat oker daukalako leku batera konpontzera eraman behar dut.

Urte asko eduki arren, asko gustatzen zait nire ahizparen oparia delako. Gogoan dut euritakoa apurtu zeneko eguna ospitalean egon ginenean. Nire ama ospitaleratu zuten, eta zaindari batek eskatu zuen euritako bat, beste gaixo bat beste pabiloi batera pasatzeko. Utzi nion eta itzuli zidanean pixka bat okerturik zegoen. Eskerrak nire ama luze gabe eta ondo irten zen!

Giltzaria

Nire objektua giltzari bat da, baina ez da edozein giltzari, marigorringo peluxe bat da eta beti erabiltzen dut kotxeko giltzak eramateko. Opari bat da eta Innsbrucken (Austrian) erosia izan zen. Ez dakit zenbat balio zuen, baina ez dut uste garestiegia izango zenik. Giltzaria telazko peluxe bat da, txikia da eta oso gutxi

pisatzen du. Etxean beti beste giltzekin dago, giltzari taulan zintzilikatuak daude. Niri marigorringoak asko gustatzen zaizkit, haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dizkit gogora. Uste dut gustatzen zaidala, txikitan Karrantzan bizi nintzelako eta nire aititeren baratzean marigorringoak zeudelako.

Botak 10 urte nituelarik, aitite-amamekin Alikanteko herri batera joan nintzen oporrak pasatzera, Santa Pola herrira hain zuzen ere. Egun batean nire aititerekin paseo bat ematera joan nintzen eta berak botak erosi zizkidan, baina ez edozein bota‌ jostailuko botak baizik. Aitite Fidelek oparitu zizkidan berezitasun bat dutelako: txikitan gaixorik nengoenean berak “lambadaâ€? abestia kantatzen zidan hobeto eta pozago ipintzeko. Bota hauetan botoi bat zapaltzen baduzu abesti hori aditzen da. Horregatik erosi zituen.

Orri-bilatzailea

Txikiak eta zuriak dira eta koloretako kordoiak dauzkate. Gainera, lehen kontatu dudan bezala, abestu eta mugitu egiten dira. Opari bat denez, ez dakit zenbat balio duten, baina ez dut uste oso garestia izango zenik. Etxean nire logelan daude, ohearen aurrean dagoen apal batean, ageri-agerian. Ikusten ditudanean poztu egiten naiz, nire aitite gogora ekartzen didatelako eta zer ondo igaro nituen oporrak nire aitite-amamekin urte horretan Santa Pola herrian.

Badira 11 urte Australiako orri-bilatzaile bat daukadala. Liburuak irakurtzea gustatzen zait, baina ez betidanik. Txikitan urtebetetzero liburu bat oparitzen zidaten, baina ez ziren nire gustukoak. Liburuek orri gehiegi zeuzkaten eta oso konplikatuak ziren . Liburuak beti ziren edade gehiagoko jendearentzat. Lanean hasi nintzenean, Santurtzitik Bilbora joan-etorri trenean egiten nuen eta orduan, irakurtzen hasi nintzen 15

gustuko nituen liburuak. Jakiteko non geratu nintzen irakurketan edozein gauza erabili ohi nuen. Orain dela 11 urte Australiara joan nintzen, Xabierrekin ezkondu-bidaia zen. Denda batean koalaren irudiko orri-bilatzaile bat ikusi nuen, ez dakit zergatik, baina erosi egin nuen. Egun horretatik nire liburuetan dago. Orain ebook bat daukat eta ez dut beraren beharrik; pena handi bat, faltan ematen baitut.


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

2012ko urtarrilaren 9tik 2012ko ekainaren 26ra.

Del 9 de enero del 2012 al 26 de junio del 2012

IKASTAROAK 1.urratsetik EGAra: 2 zein 4 orduko ikastaroak EGAtik gora: Haberen 4.maila, 4 HE... Mintzamen ikastaroak Hizkuntza eskakizunak: HE1, HE2, IVAP Desde 1º hasta EGA: Cursos de 2 ó 4 horas Post EGA: 4º nivel de HABE, PL4... Cursos específicos de oratoria Perfiles lingüísticos: HE1, HE2, IVAP...

AUTOIKASKUNTZA Zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi auskaraz, BOGA programa informatikoaren laguntzarekin. Egun osoa duzu ikasgela zabalik. Flexibilidad absoluta de horarios para aprender euskara, con el apoyo del sistema informático BOGA. Aula abierta todo el día.

GOROZIKA BARNETEGIA Naturaren erdi-erdian, Urdaibai, Gorozika Barnetegia, aste buruetan toki aparta duzu ikasten jarraitzeko. En plena naturaleza, en Urdaibai, el Barnetegi Gorozika, lugar perfecto para continuar aprendiendo los fines de semana. Gorozika auzoa, 25 48392 Muxika 946 731 338 - 658 757 834

Zure euskararik onena. Matrikula zabalik

16

Barra-barra 23. alea  

Bilbo Zaharra euskaltegiaren aldizkaria dugu "barra-barra". 23. alea irakurgai duzue.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you