Page 1

Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina abendua 12 25.Zk www.bilbozaharra.com

25

BERBALDUN HITZA ETA MUSIKA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA PAGOETATIK


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

25. Buletina

Carlaren ikaskideak

IKASLEEN TXOKOA

M

“MUNDUAREN AMAIERA”

Munduaren amaiera, munduaren bukaera eta munduaren akabera ere deitua, mundua, gizateria atxikitzen duen errealitatea alegia, edo Lurra bera, bizia atxikitzen planeta moduan, suntsituko duten gertakarien multzoa da. Historian zehar erlijiotik aztertu den gaia izan da, eskatologia izeneko arloaren baitan, eta maiz profezia zehatzak egin dira mundu amaieraren data jakin bati buruz, orain arte bete ez direnak. Berrikitan munduaren amaiera zientziatik ere aztertu da, ingurumena erasotzen duten aldaketa klimatikoaren edo bestelako hondamendi global baten bitartez. Aldi berean, herri kulturan maiz agertzen den gaia da, maiz egiten diren profezia, mundu amaierari buruzko film eta zientzia fikziozko eleberriei esker.

ZER EGINGO ZENUKE ABENDUAREN 21EAN MUNDUA BUKATUKO BALITZ?

H

asteko, munduan zehar bidaiatzea gustatuko litzaidake. Egia esanda, betidanik izan dut inguratzen gaituzten gauzak ulertzeko eta ezagutzeko gogoa, eta askotan etorri zait burura itsasoaren bestaldean edota nigandik milaka kilometrora bizi diren pertsonen kultura eta ohiturak nolakoak diren jakiteko kuriositatea. Beraz, nire ametsetako bidaia martxan jarriko nuke abentura berrien bila, gizakiak inoiz ikusi izan dituen gauza miresgarrienak eta ederrenak ezagutzeko asmoz.

“munduan zehar bidaitzea gustatuko litzaidake”

Egia esanda, askotan pertsona horiei, betiko gugandik hurbil egongo direlakoan, ez diegu gogorarazten guretzat ezinbesteko oinarria direla, ezta eskainitako laguntzagatik eginiko esfortzua eskertzen ere. Horrek erakusten digu ezin izango dugula inoiz jakin etorkizunak zer ekarriko digun eta, hori dela eta, bizitzari ahalik eta atarramendu handiena ateratzen saiatu behar dugula.

Carla

unduaren azken egunak pasatzeko milaka gauza egingo nituzke. Hasteko, daukadan diru guztia gastatuko nuke nire familia eta lagunekin disfrutatzen. Benetan, leku exotiko batean bizitzea gustatuko litzaidake, film eta liburuetan agertzen diren leku liluragarri horietako batean: hondartza amaigabeak, hondar zuria eta dirdiratsua, eta ur urdin-urdin eta gardenak dituena. Hala ere, imajinatzen dut, munduaren amaiera benetan izango balitz, maite dudan jendearekin pasatzea gustatuko litzaidakeela, eta gustuko ditudan gauzak egitea, hau da, bazkariak egitea, edatea, festetara joatea… ondo pasatzea, azken finean. Dena dela, munduaren amaieraren ideia bera ez zait batere gustatzen; beraz, ez nuke biziko amaiera tragiko horretan pentsatzen. Kontua da gizartean bizi garela, eta horren ondorioz gizarteak sortzen dituen fenomeno guztien biktima bilakatu ahal garela. Esaterako, egoera apokaliptiko hau ikustean suposa daiteke “histeria kolektiboa” sortzeko aukera handiak daudela: supermerkatuak hustuko lirateke, jendea bere etxeetan giltzapetuko litzateke…egoera apokaliptikoak horrelakoak dira azken finean, eta horrelakoak gerta daitezke. Baina pentsatu ahal genuke, konspirazioaren teorietan sinetsiz gero, multinazionalen mundu mailako plana izan ahal dela kontsumoa biderkatzeko. Pentsatzekoa da zenbat eta zenbat produktuen erosketa handituko litzatekeela. Azkenean ziur nago abenduaren 21ean Ronald MacDonald agertuko litzatekeela iragarki batean esaten AEBek mundua salbatuko dutela. Lasai, beraz!

Nire bizitzako abenturarik ikaragarriena izango litzatekeen esperientzia berri horretan orain arte egitera ausartu ez naizen guztia egingo nuke, hala nola, Karibeko arrain koloretsuekin batera igeri egitea, Afrikako fauna bere ingurune naturalean ikustea, globo aerostatikoan bidaiatzea, arrisku kirolak praktikatzea…

Iraia

“daukadan diru guztia gastatuko nuke nire familia eta lagunekin disfrutatzen”

Horiek guztiak betetzeaz edo amets horiek egia bihurtzeaz gai, ezinbestekoak zaizkidan pertsonekin egotea gustatuko litzaidake betiko loan murgildu baino lehen. Maite duzun orori agurra ematea oso zaila izan daiteke eta, zer esanik ez, munduaren amaiera zerk eragingo duen ez dakizunean. Horri lotuta, azpimarra dezaket besteenganako sentimenduak azaltzearen garrantzia. 2

ZER EGINGO ZENUKE ABENDUAREN 21EAN MUNDUA BUKATUKO BALITZ?

AZKEN EGUNAK Asko dira Etorkizuna iragartzen aritu izan direnak: Nostradamus, San Malaquias, Rasputín, besteak beste. Horiek guztiek munduan gertatu ziren eta diren gauzarik garrantzitsuenak aurreikusi omen zituzten. Egun hauetan famatu bihurtu dira Mayek egindako 7 aurreikuspenak. Horietan 2012ko abenduaren 21ean aldaketa garrantzitsua gertatuko dela adierazten da nonbait. Askok aldaketa hori kataklismoarekin edo munduaren bukaerarekin lotu dute. 3


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

25. Buletina

Gabonetako oparirik ederrena.

Erriberako Merkatuko 117an euskara ikasten

Gabonak ate-joka ditugu: Afariak, bazkariak, senitarteko harremanak, erosketa eroak…eta, nola ez, OPARIAK! Zein da, zure ustez, OPARIRIK EDERRENA Gabon Gauerako? Eta opari egoki hori nori egingo zenioke? Zergatik?

Begoña euskaltegiko ikaslea da eta Erriberako Merkatuan egiten du lan. Begoñak urdaitegi txiki bat dauka, 117. postuan, hain zuen ere. Zer moduz zaude euskera ikasten? Pozik al zaude klaseko ikaskideekin? Oso gustura nago klasean. Klasean oso ondo pasatzen dugu. Gainera, nire ikaskideak oso atseginak dira.

tinez

Silvia Mar

maria

Sara Santa

Carla

NEW YORKERAKO BIDAIA

FAMILIA

Nire ustez, oparirik ederrena gauza materiala ez den zerbait izango litzateke. Esate baterako, New York-erako bidaia bat. Bertan, hiria ezagutzeko aurea izango nuke. Guztatuko litzaidakeen beste opari bat, oparitutako pertsona nitaz pentsatuz egindako detailetxoa izango litzateke; hala nola, liburu bat, pelikula bat, belarritakoak...

Elurra mara-mara, negu osoko egunik hotzena, kale ixilak... horrela gogoratzen dut egun hura. Txikia nintzela, gabonen berezko magia horrek txundituta, edozer iruditzen zitzaidan liluragarria. Familia osoa jakirik gozoenen inguruan elkartzeko momentua heltzear zegoen. Bat-batean, nire inguruko irriei begiratuta, Gabonen zentzua ulertu nuen: familia da izan dezakegun oparirik politena.

GARRANTZI HANDIA EMATEN DIOGU DIRUARI Zein den oparirik ederrena jakitea oso zaila da. Zer da garantzitsuena? Jasotzen duenaren gustukoa izatea ala oparitzen duenaren gustukoa? Era berean, beste arazo bat egoten da; adibidez, gizarte kontsumista honetan, garrantzi handia ematen diogu diruari, horregatik, oparirik garestienak ederrenak direla dirudi; honekin esan nahi dut detailea, ilusioa... ahaztu egiten zaigula.

Non dago zure denda? Nik Merkatuan urdaitegi txiki bat dauka. Nire denda txikia da baina polita bezain txukuna. Nire denda lehenengo solairuan dago. Eskailera mekanikoen ondoan. Erraza da aurkitzea, sartu bezain laster ikusten delako. Zer saltzen duzu? Txerrikiak saltzen ditut. Txorizoa, txistorra, urdaiazpikoa, odolosteak …

a

n Leire Sola

Idoia

AMAREN GUTUNA

IRABIAGALUA EROSTEA ERE!!

OPARIRIK EDERRENA OPARIRIK EZ

Abenduaren 24a, arratsaldeko bostak dira eta etxeko guztiok azken prestaketak egiten ari gara: etxea apaintzen, afarirako janariak prestatzen, azken erosketak (beti falta da zerbait). Gaueko 12ak, Olentzeroren ordua da! Opari banaketa hasten da eta opari polit asko daude guztiontzat, baina niretzat ez dago ezer. Harrituta nago. Azkenean amak gutun bat eman dit: “hau ikustean, zuretzat prestatu ditugun opariak biharko gorde ditugu”. Gutuna hartu dut: Etxebiderena da!

Gabonetako opariak noizean behin oso arriskutsuak dira, batez ere senar batzuekin. Zerbait erosi nahi dute, baina emazteari zer gustatzen zaion ez dakitenez, gauza errazenaren bila joaten dira. Erosten dituzte opariak ilusioz beteta, eta emazteek Gabonetako oparia zabaltzen dutenean, ez dakite zergatik aldatzen diren haien aurpegiak, eta bat-batean eztabaidatzen hasten dira. Irabiagailua erostea ere!! Hori ez da ez munduko oparirik ederrena… Noiz ikasiko dute beste gauza batzuk gustatzen zaizkigula?

Nire ustez oprairik ederrena oparirik ez izatea izango litzateke. Orain dela asko erabaki nuen oparirik ez erostea Gabonetan, garrantzitsuena lagunen artean eta familian egotea da eta. Aurten zein izango litzateke oparirik politena? Geurekoiak izateari uztea eta gorriak ikusten ari derenei laguntzea!

ELKARREKIN EGOTEA

MUNDUKO ERLIJIO GUZTIAK DESAGERTUKO BALIRA...

Jesus

Munduko erlijio guztiak desagertuko balira, jende askorentzat opari ona izango litzateke. Batez ere pobreentzat

Lupe

4

Ez zait gustatzen opariak erostea, dendak jendez beteta daude eta. Beraz, hemendik aurrera nire oparirik ederrena elkarrekin egotea izango da, eta batez ere pozik egotea, eztabaidarik gabe. Amak esaten duenez, hori da ederrena, eta arrazoia dauka. Opari bat edozein momentutan eros dezakezu, ez da beharrezkoa Gabonak izatea.

Paskual, kaleko abeslaria. Gehienok ezagutzen dugu aspaldidanik Korreo kalean aritu baita. Gineakoa izanik gaztelaniaz ederto egiten du eta euskaraz ere saiatzen da. Urteak eman ditu Bilbon abesten eta dirudienez soldatatxoa irabazteko adina poltsikoratzen du. Afrikarra da baina bilbotarra ere bai, nahiz eta

Zein da gehien saltzen duzuna? Gezurra badirudi ere, gehien saltzen duguna indiolarra da.

Zornotzan bizi. Edo, behintzat, atlhetic zalea. Galdeiozue bestela Josu gure lankideari. Aste-

Zure lanean, zer da gehien gustatzen zaizuna? Jendearekin lan egitea. Jende askori ez zaio gustatzen, baina niri izugarri gustatzen zait. Merkatura jende asko etortzen da eta batzuetan, neketsua da baina ondo eramaten dut.

lehenero eduki ohi dute giputz eta bizkaitarren arteko iskanbilak (edota “bazileak”). Zeinek irabazi, halako txantxak besteari.

Zenbat ordu lan egiten duzu? Normalean zortzi ordu , baina egunaren arabera, askotan hamar ordu egoten gara.

Nire arrebetako batek Paskual aipatu zuen bat. “Playback” egiten zuela zioen. Hau da, ez

Zenbat langile zarete? Bi neska gara.

Ana

Mikelen Txokoa

zuela benetan kantatzen. Musika zein ahotsa

Merkatuaren berrikuntzak eragin al dizu? Hobekuntza nabaritu da? Denda dagoen lekua ona da, sartu bezain laster ikusten delako. Bigarren pisura igotzeko eskailerak ondoan daude. Hala ere, daukagun pasabidea nahiko estua da eta postuen arteko tartea ez da oso handia. Hori dela eta, jendeak erosteko orduan leku gutxi dauka, eta hori saltzeko orduan nabaritzen da.

grabatuta zeuzkala. Baina zin dagizuet Paskualek bene-benetan kantatzen duela, gaur egun mikrofonoa erabili arren. Jakina, Nino Bravoren ahots-erakustaldiak utzi behar izan zituen; batik bat kale gorrian.

Bezeroek, zer esaten dute? Bezeroek esaten dute merkatua oso polita dagoela, baina erosteko orduan nahiko deserosoa dela aipatzen dute.

Horretaz gain Paskualek halako “pub”etan edo baditu bere saiotxoak eta Baltasar errege bihurtzen da urtean behin.

Merkatuaren berrikuntza dela eta, salmentak igo edo hobeto dira? Zalantza barik, ez. Krisia leku guztietan nabaritzen da eta diru gutxi dago gastatzeko. Jende asko etortzen da egunero, baina ez da lehen bezala saltzen.

Gizon jatorra nik dakidala, baina kontuz! Behin neska lagunarekin Donostian nengoela hara non topatu nuen gizon beltz kantari erraldoia! Dirudienez ordu estrak egiten ditu Bilbotik

“Nire denda txikia bezain polita da”

kanpoko zenbait jaietan. Ni ikustean kantaldia eten eta hala bota zidan: “Aupa potxolo!”. Ze uste izan ote zuen neska lagunak lehen unean? Badaezpada ere berehala azaldu nion nor zen Paskual. Bilboko xelebreetako bat zela, telebistan ere agertzen zela. Badaezpada. Eskerrak ez zela Pascuala! Aupa Paskual. Segi aurrera.

Begoña eta Natalia 5


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

25. Buletina

“Fernando Botero”

J

ardunean diren artista latinoamerikar guztietatik, Fernando Botero (Medellín, Kolonbia, 1932) da XX. mendearen bigarren erdialdeko artistarik ezagunena. Bere jaiotzaren 80. urteurrenarekin bat etorriz, erakusketa honek omenaldia egiten dio estilo bereizgarri eta propioa garatu ahal izan duen margolari, marrazkilari eta eskultorearen ibilbideari; gainera, artista honek bizitzan sakon sustraitutako errealitatea ospatzen du, bolumenaren eta kolorearen gorespenaren bitartez. Fernando Boterok 1948an ekin zion bere ibilbide profesionalari, ilustratzaile gisa lan eginez bere jaioterriko El Colombiano egunkarian. Hiru urte geroago, Bogotára joan zen, eta hantxe egin zuen bere lehenengo erakusketa indibiduala. Prestakuntza autodidakta izan zuen batez ere, eta, 1952an, Artista Kolonbiarren Urteroko Aretoko bigarren saria jaso zuen. Urte hartan bertan Madrilera joan zen; bertan, San Fernandoko Arte Ederren

Artistaren lanak Bilbon

Akademian ikasi zuen, eta maiz bisitatu zuen Pradoko Museoa. Hurrengo urteetan Frantziatik eta Italiatik bidaiatu zuen, eta, Florentzian zela, Errenazimentuko pintura freskoarekiko interesa piztu zitzaion. 1955ean bueltatu zen Bogotára, eta, handik gutxira, Mexikora bidaiatu zuen. Han, Diego Rivera eta José Clemente Orozco horma-irudigile mexikar handien lana ezagutu zuen, bai eta Rufino Tamayo eta José Luis Cuevasen lan berritzailea ere. 1960an New Yorkera joan zen bizitzera, eta, han, Leonardo, Rubens edo Velázquez bezalako maisuei eskainitako serie piktorikoa hasi zuen. Apurka-apurka, Botero estilo pertsonal eta figuratiboa osatuz joan zen, korrontearen kontra beti. Bere lanetan, bolumena goresten du eta bizizaletasun burlatia darabil, beti giza izatearen inguruan aritzen diren gaiak islatu nahian: Kolonbiako bizimodu tradizionala,

pertsonaia historikoak, natura hilak, bizimodu burgesa, zirkua eta tauromakia… Hirurogeiko urteen hasieran, betiko alboratu zuen garai hartako joera artistikoen eragina, eta pinturari buruz zeukan ikuspegi berezia osatuz joan zen. Pintzelkada fina erabiliz, materia desagertu egiten da, eta konposizioak erabateko formaz eta kolore biziz betetzen dira. Figuren monumentaltasuna eta nahita egindako proportzio eza gizakiak eta animaliak irudikatzen dituzten eskulturetan ere agertzen diren ezaugarriak dira. Hain zuzen ere, 1973an hasi zen mota horretako eskulturak egiten, Parisera joan zenean bizitzera. Une hartatik aurrera, bere lana mundu osoan egin zen ezagun, eta askotan jarri izan da jendaurrean. Erakusketa ospetsu horietako batzuk dira, esate baterako, Parisko Champs-Élyséesen 1992an jarritako eskultura monumentalekin egindakoa, eta, 1993an, New York, Buenos Aires eta Madrilen egindako erakusketak.

Elkarrizketak Dakizuenez, euskaltegiko zenbait ikasle-irakasle Bilboko Arte Ederren Museora joan dira Boteroren erakusketa ikustera. Haietako batzuei erakusketari buruz galdetu eta hona zer erantzun diguten. 1. Zer iruditu zaizu erakusketa? 2. Boteroren lanak iradokitakoa, bi hitzetan... 3. Gustukoen izan duzun margoa zein izan da? Zergatik?

era

Ana Nogu

1. Fernando Boteroren erakusketa ez galtzeko modukoa da. Aurten, Bilbon, oso aukera ona daukagu gaur eguneko pintorerik ezagunenetakoaren laurogei margolaneko bilduma ikusteko. 2. Loditasuna ez da existitzen, bolumena baizik. 3. Bilduma honetan gehien gustatzen zaidana da Boteroren zaldia. Nahiz eta margolana ez izan, eskultura honek esanahi handia dauka berarentzat, bere 80. urtebetetzea gogoratzen baitu. Horrexegatik, zalditzar hau bere azken lana (80.a) da bilduma honetan. Gainera, artelan hau Boterok lanean jarraitzen duen seinale da.

1. Oso interesgarria iruditu zait. Margoek alaitasuna transmititu didate beren koloreekin. Horretaz aparte, Boteroren formak bakarrak dira. Eta emakumeek ez daukate ez mitxelinik ez zelulitisik! 2. Kolorea eta bizia. 3. Boteroren dantzari klasikoa gustatu zait. Bakarrik Degasen dantzariak ikusi ditut gai honetaz, eta Boteroren margoak hunkitu egin nau.

Arturo

1. Boteroren margolanen erakusgai esanguratsua da. Hitz bakar batean: zoragarria. Gaiak eta koadroak ondo aukeratuta, Boterok bizitza nola ikusten duen erakutsiz, nahiz eta sentimendu adierazpenik ez azaldu. 2. Kolorea, bolumena, atsegina. 3. “Bainua” izenekoa. Emakume bat biluzik agertzen da. Bainuan. Zergatik? Emakume horren bolumenak liluragarriak baitira.

Leti

1. Ederra iruditu zait Boteroren erakusketa. Alde batetik, koadroek daukaten koloreagatik, eta beste aldetik, margotzen duen moduagatik, koadroak errazak dira ikusten, baita ulertzen ere. 2. Ume bezala sentitzen naiz. 3. Zirkoarenak asko gustatu zaizkit, koloretsuak eta dibertigarriak iruditu zaizkidalako. Horietaz aparte, dantza lekua islatzen dutenak ere gustatu zaizkit. Patricia

ntero

Juanjo Mo

1. Oso gidari ona izan gnuen, beraz azalpenak interesgarriak eta irakasbide handikoak izan ziren. Boteroren lanaren ikuspuntutik, badakit berak estilo propioa daukala, baina oro har ez da nire gustukoa. Pentsatzen dut artelanek zer edo zer gehiago esan behar dutela, ez bakarrik „plazer bisuala“ ematea. 2. Beharbada poza, koloreen aldetik. 3. Torturari buruzko triptikoa. Lehen esan dudanez, koadroren atzetik beste esanahi bat duelako, salaketa egiten duelako Boterok.

draka

Gorka An

1. Ospakizuna deritzonez, jai bat iruditzen zait, biziaren festa. Boteroren margoetan sartu eta gero, zoriontsuagoak eta bizidunak sentituko gara. Eta hori, gauzak eta mundua dauden moduan, ez da gutxi. 2. Bizitza ospakizuna da. 3. Boteroren aita eta ama zelaian etzanda daudena. Bakea, lasaitasuna, plazerra, amodioa, maitetasuna, argitasuna eta erraztasuna helarazten dizkigu.

1. Primeran pasatu nuen. Azalpenak jasotzeaz gain, artelan guztiak gustatu zitzaizkidan mordo bat. Lehengo margoek harritu ninduten forma eta koloreengatik. 2. Izugarria eta ahaztezina 3. Komuna, emakumearen irudi hori betidanik gustuko dut eta pinturaren xehetasunak Txus

Carlos

1.Interesgarria, dibertigarria, eta gainera azalpenak ulertzen ditut. Horrelako txango edota erakusketa gehiago ikustea gustatuko litzaidake. 2. Kritika eta lasaitasuna. 3. Detalleak edozein margolanetan gustatzen zaizkit, baina nire gustukoena da emuke lodia biluzik dagoen margolana, ezaguna delako, eta, gainera, etxean daukat. Mª Mar

6

7

1. Boteroren erakusketari dibertigarria deritzot. Izan ere, margo guztiak alaiak eta ironikoak ziren, nahiz eta margotutako egoerak ez ziren hain alaiak. 2. Bizitzaren atal baikorra. 3. Margotutako hiru landare zeuzkan margoa. Batez ere, landareekin koloreak margotzeari oso zaila deritzodalako. Izan ere, kolore tonu asko zegoen.


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

25. Buletina

“Bakoitzak badaki zein arazo duen janariarekin.”

Elkarrizketak Nutrizionista

Eta digestioa egiteko? Batzuei letxugak digestio astuna ematen die gauean jaten badute, eta beste batzuei ez. Bakoitzak badaki zein arazo duen janariarekin. Gabonetan normala izaten da astuna izatea denerik jaten dugulako. Jaiak dira baina zerbait egin dezakegu. Oreka da inportanteena. Ez dago denoi kalte egiten digun janari konkreturik. Kantitatea ez da inportantea, elikagaien kalitatea baizik, eta zelan prestatzen dugun. Batzuetan jendeak gutxi eta txarto jaten du, pikoteoa adibidez. Gabonetan oso zaila da ondo jatea baina, egunero ondo egiten badugu, ez dauka inportantzia handirik Gabonetan txarto jateak. Badaude elikagai batzuk bakarrik noizean behin jatekoak: gozokiak, enbutidoa orokorrean… Baina denak ez dira berdinak.

AnaSilva GABONAK Gabonetan, familian elkartu eta neurririk gabe jateko usadioa dago Euskal Herrian. Zeri erreparatu beharko genioke? Zeintzuk dira ohitura osasungarriak? Gure aurreiritziak zuzenak al dira beti?

Gazta freskoa jan daiteke?

Uste dut antzekoak direla osasunerako. Poltsikorako beste gauza bat da. Garestiena ez da beti onena.

Zenbat eta onduagoa izan gazta, kaloria gehiago dauka. Ezin da jan egunero tarrina bat. Gauza guztiak neurrian jan behar dira. Gazta ez da ona edo txarra. Adibidez, fruta oso ona da baina kilo bat sagar kolpean oso txarra da azukre asko daukalako.

Ez da txarra ume txikiek mariskoa eta fruta lehorrak jatea?

Egia da oliba olioa oso ona dela kolesterolerako?

Orokorrean, kontuz ibili behar dugu ume txikiek zer jaten duten, urte biko umeek adibidez. Adina oso garrantzitsua da. Mariskoak alergiak ematen ditu, eta bakoitzak bere arazoak ikusi behar ditu.

Oliba olioaren koipea oso ona da bihotzerako. Girasol olioa oso ona da, baina oliba olioa hobea. Zenbat eta lortzeko prozesu gutxiago pasatu, hobea da.

Zer da hobea, txanpaina ala kaba?

Batzuei, mariskoa jaten dutenean, markak agertzen zaizkie. Zergatik? Izan daiteke gatzagatik agertzea? Ez dut uste. Normalean berdin da zelan jaten den mariskoa (egosita, plantxan…) beti gertatzen zaie. Baina alergiak beti ez dira berdin agertzen. Mariskoari kontserbanteak ipintzen dizkiote ez iluntzeko. Eta kontserbante hauek ematen dituzte alergiak.

Ana eta taldekideak

Eta soja? Soja lekari ona da proteina asko daukalako. Eta proteina hauek okelarenen antzekoak dira. Begetarianoentzat ona da okelarik jaten ez dutelako. Soja Asiatik ekarri genuen, han oso zahar hiltzen zirelako. Eta orain moda daukagu hemen.

Soja esnea? Guk esnea hartzeko ohitura daukagu. Batzuei kalte egiten die esneak eta beste batzuek zerbait naturala nahi dute. Horregatik hartzen dute soja esnea. Baina ez da esnea. Beste esne asko ere badago: oloea, arroza, laktosa gabeko esnea…

Barazkiek ere bai? Supermerkatuan edo plazan frutak ikustean, oso politak dira, brilloa daukate (zera ematen dietelako), berdinak (transgenikoak direlako). Erostean, itxura oso inportantea izaten da. Fruta naturalak nahi ditugu, baina sagar batean zuloa ikusten badugu, ez dugu erosiko. Barazkiek ez daukate hainbeste, baina barietateak ereitean kontuan edukitzen dute itxura zaporearen gainetik. Orain jendea produktu naturalak erosten hasi da. Gero eta gehiago.

Esnekiak beharrezkoak dira? Elikagaiek bere ezaugarriak dauzkate. Nutrienteak dira beharrezkoak. Bat hartzen ez badugu, beste leku batetik hartu behar dugu.

Gabonetarako zein menu proposatzen duzu?

Arrainak izozteko ohitura daukagu. Ona da? Orain beharrezkoa da arraina izoztea anisakisarengatik. Ezaugarriak ez dira aldatzen, izozten badugu. Zaporea agian bai, baina ez dena. Arraina orain ez dago hain garesti, gero…

Gabonetan orokorrean asko jaten dugu. Ona da nahastea okela eta arraina, proteinak eta hidratoak…? Egia da elikagaien konpatibilitatea? Leienda urbana da. Garrantzitsuena kaloriak kontrolatzea da, ez zelan nahasten ditugun. Ez da ezer gertatzen nahasteagatik, kaloriek loditzen dute. Eguerdian gehiago jan behar dugu gauean baino. 8

Pikatzeko, esparraguak, langostinoak, urdaiazpikoa. Lehenengo platera, arrain zopa. Bigarren platera, indioilarra edo arraina labean erreta. Eta postrerako, piña eta turroi pixka bat. Limoi sorbetea.

Sorbetea digestiboa da? Hotzak laguntzen du digestioa egiten. Alkoholak kaloria hutsak ematen ditu. Bakarrik balio du loditzeko. Zenbat eta gradu gehiago, txarrago.

Zer falta da? Ardo pixka bat. Egunero hartzea baso bete ardo ona da. 9


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

25. Buletina

OBABAKOAK 25 URTE, “PAISAIAREN ADIERA”. BILBO ZAHARRA FORUMek OBABAKOAK liburuaren gaineko jardunaldiak aurkeztu ditu bere lehen hiruhileko egitarauaren barnean. 2013ko ekainean, hogeita bost urte beteko dira, Obabakoak argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleontzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan. Horiek horrela, Bilbo Zaharra Forum kulturguneak ahalegin berezia egingo du urteurrena gogorazteko. Honela gogoratzen du Atxagak Obaba izenaren sorrera: “Bilbon bizi nintzen, hemengo apopilo-etxe batean, eta etxe horretako ugazaba-andrea Zeanurikoa zen, eta gainera zen Deustuko karamelu saltzailea. Ni bere etxean egoten nintzen apopilo, esan dudan bezala, eta halako batean magnetofoi bat erosi nuen eta, probatzearren edo, esan nion andre horri, alegia, zerbait kanta zezala. Nik espero nuen berak halako kanta arrunten bat edo ezagunen bat kantatuko zidala; eta hor non andre hori hasi zen Obabatxue, Obabatxue sehaska-kanta kantatzen.”

Honela gogoratzen du Atxagak noiz eta nola amaitu zuen Obabakoak: “Liburua Euskal Herritik urrun bukatu nuen, Eskoziaren ekialdeko kostan dagoen St. Andrews izeneko lekuan. Alokatutako etxearen leiho batetik bertako kanposantu zaharra ikusten nuen; bestetik, Ipar Itxasoa… Maiatz aldera, nire karpetetan pilatutako ipuin zein beste lekuak bere tokia hartzen joan ziren, eta toki horretan lasai eta sendo gelditzen… Ekainaren hasierako egun batean, Dundee hiri aldeko argiei begira zigarro bat erretzen ari nintzela, Guridiren euskal doinuetako bat jarri zuten irratian, San Juan martxan oinarritutakoa, eta halabehar hura seinaletzat hartuz, liburua areago ez luzatzea erabaki nuen. Gera zedila zegoenean… Bukatu dut. Heldu naiz mugara.” Honela gogoratzen du, halaber, Obabakoak-en azaleko irudiaren zergatia: “Hilabete geroago edo, auto lepo betean 2.000 kilometro egin eta Asteasu nire jaioterrira itzuli nintzenean, hantxe neuzkan lagunak liburuarekin zain. Bere azalean, nik eskatu bezala, Arriaga antzokiaren marrazki bat azaltzen zen, zapuzedertu baino lehenago zeukan itxuraren arabera: keinu bat han biltzen ginen Pott Bandako adiskideei. Izan ere, nik idatzitakoa gure talde hartan planteiaturiko hainbat kezka eta larritasunei emandako erantzuna iruditzen baitzitzaidan. Ez hori bakarrik, apika; baina hori ere bai… Obabakoak erantzun bat ere izan zen; erantzun bat azalean daraman Arriaga kafeko galderei emandakoa.”

10

11


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Udazkeneko giroan murgildurik. Zizak

Sarri askotan izan dudan sentsazioa izan nuen joan den larunbat goizean perretxikotara nindoala : ez du inondik ere merezi presaka eta korrika joatea. Goizeko bedaratziak ziren Altubera iritsi nintzenean, eta, egia esateko, ez nuen espero han nire begien aurrean zegoena: hogei auto baino gehiago, nola edo hala aparkaturik errepide bazterrean, oreka zail samarrean,eta erori ez erori bat baino gehiago. Urduriak hartu ninduen eta autotik kanporatu barik hasi zitzaizkidan burura etortzen duela hiruzpalau urte Nafarroan izan ziren gorabeherak 5 mila zizazale inguru bildu baitziren Iratiko basoan perretxikotan. Harrezkeroztik onddoak ageri bezain arin zabaldu dira

25. Buletina

Alemanian ere euskaraz!

zizak batzeko udal esparruak,noski, lehen ordain lekutik pasa beharra dutenak. Dirua biltzeko asmo hutsez pentsatua da hau guztia? Onura dakar honek? Norentzat? Zerentzat? Badakigu jakin ere, zizatara joanez gero, nork bere asmoak dituena, goiz-pasa batzuk, jaki bila besteak eta inor gutxi mikologiaz dakiena zabaldu nahian. Dena dela, batzuk eta besteak zenbaturik, asteburuan milaka gara Euskal Herriko basoetara abiatzen garenok, milaka gara, beharbada, asmo onez basoko zorua zapaltzen dugunok behin eta berriro. Masifikatua den jarduerak, nire ustez, hasieran eduki lezakeen xarma galtzeko arriskua dauka. Basoko soinua nekez antzematen da eta,aitzitik, autoen burrunbada nagusitu; haizearen txistua

perretxikozaleen berbotsetan amatatzen da eta naturari entzungor, harrapaladan gabiltza saskia perretxikoz betetzeko helburu bakarraz.

zuen astirik izan loradendara joateko, antza.

azoka antolatzen baitute, beraz, giro ona gozatzeko parada izan genuen. Momentu hartan, ordu biak zirenez, tripa zorriak izaten hasi ginen eta taberna batera joatea erabaki genuen ogitartekoak jatera. Han, elkar ezagutzen jarrai genezakeen eta gorputzari atsedena eman genion sofa batean eserita etxean egongo bagina bezala.

Ez, horrela ez. Ez diot inondik inora uko egingo basoan nabilenean naturarekiko loturari,bakarrik nagoela sentitzeari eta zizatan orain arte izan dudan sentsazio ederrei, ez horixe. Horregatik,joan den larunbatean goizeko bederatzietan Altubera iritsi nintzenean, aparkatutako autoen hilara ikusita, okasio hobearen zain,etxera itzultzea deliberatu nuen, basoa beti egongo baita berlekuan. Hala bedi.

Roberto

Aranzazuk, 3. urratsean hasi berria, Alemaniatik postal eder hau bidali digu. Zuek ere, edonon zaudetela, utzi alde batera lotsa eta beldurra, eta egin euskaraz.

SAN MARTIN OSPAKIZUNA Azaroaren 11an. (Gurean 13an)

Berbaldun taldea urduñan Azaroaren hamazazpian bost lagun elkartu ginen 9:00etan San Nikolasen eliza inguruan Urduñara joateko asmoz. Beraz, ogitartekoa prestatuta, ur botila hartuta eta motxila bizkarrean Abandoko tren geltokira jo genuen. Behin Urduñarako billeteak erosita, hango kafetegi batera joan ginen gosaria hartzera; izan ere, trena handik ordu erdira irtengo zen Urduñarantz. Bidaiak berrogei minutu iraun zuen, hortaz, denbora horretan elkar ezagutzeko aukera izan genuen. Beti gertatzen den moduan, ohiko galderak egin genizkion elkarri: “Zein mailatan zabiltza?”, Zein da zure irakaslea?”, Noiztik ikasten duzu Euskara?” Ba al dakizkizu suertatuko diren loteriaren zenbakiak?”… Urduñako tren geltokira ailegatu eta, berehala, Roberto irakaslearekin elkartu ginen. Nahiko genuen arrosa sorta bat eskuan itxaron ziezagula baina, tamalez, ez

Lehendabizi, eliza zaharraren santutegirako bidea hartu genuen eta ikusi genuen lehen gauza katu bat izan zen. Eta gero beste katu bat, eta beste bat eta azkenaren lengusuak… Ematen zuen katuak zirela herriko jabeak. Handik gutxira, elizara sartu ginen Aita Gurea otoitz egiteko eta baten batek Jainkoarekin hitz egin zuela ziurtatu zuen … Batek daki zer zuen bere kafeak! Beno, elizatik irten ginen eta iturri ederra batekin topo egin genuen. Gainera, ura edateko modua oso bitxia iruditu zitzaigun; izan ere, iturriak bazeukan kopa bat, baina atzamarra ipini behar genuen koparen azpian urez bete zedin. Geroago, hango aranen arteko ibilalditxo bat egin genuen hiriraino iritsi arte. Bueltatxo bat eman genuen hirian zehar plaza nagusira heldu arte. Egia esan, zorte ona izan genuen, larunbatero kale 12

Atsedenaldi bukatuta kalera bueltatu ginen eta laurak aldera Bilborako trena hartu genuen. Bueltatzeko billeteekin arazoren bat izanda ere, bidaia lasaia baino lasaiagoa izan genuen; izan ere, nekatuta gauden guztietan fakir baten koltxoiari ere erosoa deritzogu. Oso txango atsegina izan zenez, espero dugu hurrengoan lagun gehiago anima daitezen.

Enara 13


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

25. Buletina

Gorozikan asteburua

S

an Antoneko elizaren ondoan geratu ginen arratsaldeko zazpietan Rakel, Monika, Vanessa eta laurok, Gorozikako barnetegian asteburua igarotzeko. Lehenik eta behin, kontatuko dizuet galdu egin ginela, baina, zorionez, nire senargai Dioniri esker heltzea lortu genuen. Zortzietarako heldu ginen, ia-ia afaltzeko ordua! Txantxak aparte utzita, heltzean maletak utzi genituen, lehenengo solairuan zegoen gure gela, 10 ohe zeuzkan. Biana, jakin genuenean egongela handiena hutsik zegoela, berehala joan ginen bertara zazpi neska. Maletak utzi ondoren herrixka ezagutzera joan ginen, eta denbora gutxian ikusi genuenez, Gorozikako sagardotegira hurbildu ginen pote bat hartzera, inguruetan familiarizatzeko. Ostiraleko afaria ugari eta gozoa izan zen, etxeko janariak bezalakoa zela iruditu zitzaidan. Larunbat goizean tostada-usainak esnatu gintuen; hortaz, dutxa hartu eta gosaltzera joan ginen; gosaltzen bukatutakoan, Sukarrietarantz abiatu ginen herri zoragarri hori ondo ezagutzera eta ibilbide bat ere egitera Sukarrietatik Mundakara. Sukarrietan, Parke Botanikora gerturatu ginen zuhaitz eta hegazti desberdinak ezagutzeko, gero itsasoaren

ondoan paseatu ginen Mundakaraino. Zer paisaia zoragariak dauzkagun! Mundakara heltzean Katalinako elizatik bertatik Izaro irla ikustera joan ginen, Katalinako elizan bertan hobeto ikusten baita irla. Katalinan beste hitzaldi bat izan genuen Izaro irlari buruz. Gero, herriaren erdian egon ginen pote eta pintxo batzuk batzuk hartzen; bertan giro polita zegoen, Mundakan jaia izan zen eta, beraz, jendez beteta zegoen. Arratsaldeko 14:00etan bertatik Sukarrietara bueltatu ginen autoa hartzera, barnetegian bazkaltzeko. Bazkalostean, txokora joan ginen eta ETB-1 katea ikusi genuen. Bost eta erdietan batzuk frontenisean jokatu genuen eta gainerakoak paseatzera joan ziren. Sei eta erdietan hasi ginen gynkana jolasten. Zer dibertigarria izan zen! Animatzen zaituztet gynkanan jolastera, nahiz eta nire taldea azkena geratu zen. Baina, benetan, merezi du jolastea. Afaldu aurretik, txokoan Gartxot pelikula ikusi genuen; asko gustatu zitzaigun; beraz, gomendatzen dizuet ikustea. Zeri buruzkoa den jakin nahi baduzue, ikusi egin beharko duzue.

Kronika

Igande goizean, bi aukera izan genuen, bata ukenduen tailerra eta bestea mendira joatea; hain zuzen ere, Arburuko mendira. Nik bigaren aukera hartzea erabaki nuen, mendira joatea asko gustatzen zait eta. Arburura igo ginen, ibilbide polita da, jasitsi ginenean beste ikaskide batzuk ukenduen tailerrean zeuden artean; orduan, infusio gozo-gozoa edan genuen digestioa egiteko. Hori egindakoan, bazkaldu egin genuen. Ikaskide baten urtebetetzea ere izan genuen eta bai tiramisu-tarta bai urtebetetzeko kantak… dena primerakoa! Kafea hartu eta gero, elkar agurtu eta Bilbora bueltatu ginen.

Ikusi arte! Milagros Gonzalez

Andoni Llosa Bilbo Zaharra euskaltegiko irakasle ohia

BAI, NOSKI

Afaldutakoan, zorionez, bertso afariaz gozatu genuen, une on bat pasatu genuen, bertsolariak gure aurka joan arren; oso dibertigarria izan zen. Gaueko hamabiak ingurura arte txokoan bertan ibili ginen, bai dantzatzen, bai kantatzen, bai edaten…

Datoren urtean berriro gomendatzen dizuet joatea!

TREBIÑUN ERE EUSKERAZ?

joango

gara;

Kaixo Euskaltegiko lagunok. Aspaldiko partez elkarren berririk gabe, ezta? Hemen nago Samianoko nire etxetik, azaro amaierako egun hotz eta busti honetan. Gogoratuko duzuenez, hainbat urtetan Arabako Pagoeta herrixkan (Urizaharreko Udalean) bizi izan eta gero duela urte bi eta erdi Trebiñuko Konderriko Samianora etorri ginen. Bizimoduan aldaketarik ez, azken batean 30 bizilagun izatetik 16 izatera benetan ez dago alderik, azken batean ez batean ez bestean dendarik ez, farmaziarik ez, tabernarik ez. Klima bera ere antzekoa, nahiz eta Samiano arean baxuago egon eta horrek elurretan eta hotzetan eragin apurra izan. Goazen Samiano eta oro har Trebiñuko Konderriko xehetasun gehiago ezagutzera, nahi baduzue. Trebiñuko Konderria aski ezaguna da faktore politikoak direla eta, Burgosen menpe dagoen baina Arabaren baitan azaltzen den enklabea baita, baina ezaguna bezain ezezaguna ere bada. Esan behar da, hasteko, Trebiñuko Konderria oso udalerri zabala dela -eguraldi-mapetan erraz antzematen den bezala- zeren 220 km2 inguru baititu. Oker ez banago ez Bizkaian ez Gipuzkoan ez dago hain neurri handiko udalerririk (Bizkaiko Karrantzarekin zalantzatan nago baina hala uste dut). Bere zabalera horretan galsoroek, erkameztiek, artadiek eta herrixkek han-hemenka zipriztintzen dituzte lur arre hauek. Izan ere, Trebiñuko Konderriak Trebiñu herria bera ez ezik -hiriburua, jende gehien daukana- beste 47 herrixka batzen ditu bere baitan. Mendebaldeko herriak Argantzun udalerriaren alboan daude (Argantzun “enklabea” osatzen duen bigarren udalerria da, Trebiñuko Konderriko udalerriarekin batera) eta ekialdeko muturrean daudenak, berriz, Arabako Mendialdeko Bernedo ondoan daude. Mutur batetik bestera 30 bat kilometro inguru daude, atera kontuak. Konderriak iparraldean Gasteizko Mendien eguterak hartzen ditu. Trebiñu eta Arabako hiriburua uztartzeko bideek, derrigorrez, mendi

horiek zeharkatu beharra daukate hegotik iparrerako norabidean, batik bat bi mendate ezagunen bitartez: Zaldiarangoa eta Gasteizko Mendatea deritzoguna. Trebiñutik Gasteizera ordu laurden inguru dago autoan. Zenbait lagun benetan harritzen diren arren, Trebiñuko kultura ondarearen baitan euskara nabarmendu beharra daukagu. Izan ere, Arabako toki askotan bezalaxe, trebiñutarrek ere euskaraz hitz egin zuten mende askotan zehar. Adituen esanetan Trebiñuko mendebaldeko eremuan euskara lehenago galdu zen, XIII. mende inguruan, Gaztelaranzko bide jendetsuan izateagatik beharbada. Horren adibide garbia bertako herrien izenak dira, euskararen arrastorik gabeak gehienetan: Pangua, Burgeta, Ocilla, Grandival, Golernio... (izen bitxiak, dena den). Konderriko erdialdean mende batzuk gehiago iraun zuen euskarak, eta ipar eta ekialdeko muturretan, mendi arteko paraje zail eta bakartietan betiere, XVIII. mende inguruan euskaraz berba egiteari utzi ziotelako ustea dago. Bertako herriek, aurrekoek ez bezala, euskal izenak dituzte: Saseta, Baxauri, Obekuri, Lañu, besteak beste. Samianoko toponimia txikian, adibidez, hainbat “euskal” paraje ditugu: Murrate, Murraran, Berrostegi eta Larra, esaterako. Kontuan hartu behar dugu Bizkaiko gune batzuetan askoz zailagoa dela euskararen presentzia historikoa frogatzea Burgoseko udalerri honetan baino. Hizkuntzek eta gizonok jarritako muga geografikoek sarritan bat egiten ez dutela erakusteko, akaso?

joerarik agertzen. Trebiñuko errealitate soziodemografikoaren aldaketak zeresan handia du horretan, 10 urtetan populazioa ia bikoiztu baita -Gasteiztik oso hurbil dago, etxeak apur bat merkegago, naturan bizitzeko aukera...- eta etorritako askoak euskara baitaki. Esan daiteke, beraz, euskara bere lehengo eremu zaharrera itzuli dela, eta bertan finkatzeko itzuli ere bai. Hau guztia kontuan hartu beharko lukete Gaztela eta Leongo agintariek eta euskara inolako interpretazio politikoetatik kanpo utzi beharko lukete. Besteok ere gauza bera egin beharko genuke. Euskara Trebiñukoa ere bada, besterik ez. Arteak, erkametzak, gariak eta erromanikoa diren bezalaxe.

Iraganean ez ezik orainean ere euskarak badu presentzia hemen, geroz eta nabarmenagoa gainera, nahiz eta hizkuntza ofiziala ez den. Trebiñuko gaurko populazioaren % 22 elebiduna da. Ehuneko hau Arabako zenbait udalerritakoa baino handiagoa dela nabarmendu beharra dago. Gainera joerak goranzko bide garbia azaltzen du, zeren 2002an ehunekoa % 11 baitzen. Hamar urtetan bikoiztu egin da, beraz. Arabako udal askok, esan bezala, ez du gaur egun halako

Samianotik 14

15


Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

2013ko urtarrilaren 7tik 2013ko ekainaren 26ra.

Del 7 de enero del 2013 al 26 de junio del 2013

IKASTAROAK 1.urratsetik EGAra: 2 zein 4 orduko ikastaroak EGAtik gora: Haberen 4.maila, 4 HE... Mintzamen ikastaroak Hizkuntza eskakizunak: HE1, HE2, IVAP Desde 1º hasta EGA: Cursos de 2 ó 4 horas Post EGA: 4º nivel de HABE, PL4... Cursos específicos de oratoria Perfiles lingüísticos: HE1, HE2, IVAP...

AUTOIKASKUNTZA Zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi auskaraz, BOGA programa informatikoaren laguntzarekin. Egun osoa duzu ikasgela zabalik. Flexibilidad absoluta de horarios para aprender euskara, con el apoyo del sistema informático BOGA. Aula abierta todo el día.

GOROZIKA BARNETEGIA Naturaren erdi-erdian, Urdaibai, Gorozika Barnetegia, aste buruetan toki aparta duzu ikasten jarraitzeko. En plena naturaleza, en Urdaibai, el Barnetegi Gorozika, lugar perfecto para continuar aprendiendo los fines de semana. Gorozika auzoa, 25 48392 Muxika 946 731 338 - 658 757 834

Zure euskararik onena. Matrikula zabalik

16

Barra-barra 25  

barra-barra 25

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you