Issuu on Google+


Bilbo, Hiri Garapen Jasangarriaren

adibide munduan Bilbo 2010eko Shangaiko Erakusketa Unibertsalean izan zen, mundu osoko 113 hiriren artean hautatua, nazioarteko adibide bezala hiri garapen jasangarriaren arloan, eta ezagutzaren sormenezko ekonomia berriari lotuta. Hiriak proposamen artistiko eta multimediaren bidez erakutsi zuen bere eraldaketa. Eskultura, pintura eta irudiak izan ziren aukeratutako elementu batzuk hiriaren esentzia aditzera emateko. Bilbok munduari erakutsi zion hiri industrialetik ezagutza eta zerbitzuen hiri izatera heltzeko bidea. “Bilbao Guggenheim ++� izena hartu zuen Shangaiko erakusketarako espazioak, eta hiriaren aldaketa sakona ezagutarazi zuen 25 urteko epealdian. Ingurugiroari dagokionean hondatutako hiria, ekoizpen sistema industriala krisian zeukana, zelan bihurtu zen Europako hiririk erakargarrienetariko azaltzen da. Bilboren pabilioia, argiak garrantzi handia duen kutxa itxi gisa eratua, proposamen artistiko bezala aurkeztu zen, hiriaren historia markatu duten hiru iraultzak irudikatuz: industriala, urbanoa eta ezagutzarena. Hiri Praktika Onenen gunean kokatuta zegoen erakusketak, Osaka eta Parisekin batera, bisitari asko hartu zituen.


Bilbok hirian gertatu diren hiru iraultzak jarri ditu ikusgai: industria-iraultza, azken 25 urteotako hiri-iraultza eta etorkizuneko ezagutzaren iraultza.

Jesus Mari Lazkanoren artea Bilbok ongi etorria eman nahi dizue pabilioirako sarreran kokatutako Jesus Mari Lazkano euskal pintorearen lan batez. Hirira irekitako leiho bat balitz bezala, neurri handiko margolan honetan, itsasadarrean zehar eraikitako lehengo, oraingo eta etorkizuneko mugarri arkitektoniko guztiak ikus daitezke, itsasadarra baita hiriaren ondoz ondoko eraldaketa guztien ardatz nagusia. Ongi etorri Bilbora.

Hiria eta hiritarrak iruditan Multimedia ibilbide batez, hiria irudi ikusgarrien bitartez aurkezten da. Pabilioiko hormak neurri handiko pantaila bihurtuta, Bilbo berria ezagutzeko aukera eskaintzen die bisitariei. Pantaila horien bitartez, Bilbo eta Shanghai denbora errealean konekta daitezke. Bi hiriek garapena eta ezaguerak partekatuko dituzte. Bitrina

Bitrina magikoak

Argi-eskultura bat sinbolo gisa Esther Pizarro artistak landutako tamaina handiko argi-eskultura bat da pabilioiaren osagai nagusia. Lanak argizarian interpretatu du Bilboren egitura. Hiriaren irakurketa bizi honek hiri-bilakaera erakusten du. Topografia hutsa eta argirik ezaren bitartez landuta dago, hiriegitura argiztatuaren aldean.

Hamalau bitrinatan, hiriaren osagai bereizgarrienetako batzuk bildu dira. Bertan dira, besteak beste, Bilbo sortu zuen On Diego Lopez Harokok emandako Hiri- Gutuna eta hiriaren ezaugarri bihurtu diren pieza batzuk, Bilbao motako baldosak kasu. Hiri- Gutuna, Kontsulatuaren Ordenantzak, Zubi Esekia, Alondegia, Zorrotzaurre, Bilboko Metroa, Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea, Pedro Arrupe zaldaina, Athletic Club taldea, sukaldaritza, Ardoaren Hiriburuen Sarea eta Bilboko betidaniko objektuak dira esparru magiko honetako protagonistak, hiriaren izaera erakusten dutenak.


BILBO MMX. Jesus Mari Lazkanoren artea Jesus Mari Lazkano euskal pintore ospetsuaren margo batek ongi etorria ematen zien bisitariei. Hirira zabalik zegoen leihoa bezala, tamaina handiko artelanak, “Bilbo MMX� izenekoa, itsasadarrean zeharreko arkitektura-lorpen garrantzitsuenak erakusten ditu, iraganekoak, gaur egungoak eta etorkizunekoak; itsasadarra delako hiriak jasan dituen eraldaketa guztien bizkarrezurra.


ARGI ESKULTURA DA IKURRA. Pabilioiko elementu zentrala argi eta materiazko eskultura zen, Esther Pizarro artistaren lana. Eskultura, Bilboko hiri-egituraren interpretazio artistikoa da. Hiriaren irakurketa bizia da, bere eboluzioa erakusten du eta bere arkitektura lanik garrantzitsuenak nabarmentzen ditu. Eskulturak, hamahiru metro luze eta zazpi metro zabalekoa, bidea ematen zien bisitariei hiriko eraldaketak bizi eta esperimentatzeko.


Organismo bizia bailitzan, multzo artistikoak bere itxura aldatzen du hiriaren aldaketa markatu duten zonaldeak nabarmenduz argiztatze desberdinekin. Erabilitako materialek Bilboko hiru iraultzak irudikatzen dituzte: industriarena metala erabiliz, industria iraganera eramaten gaituena; hiriarena argizariz estalitako metakrilatozko argidun bolumenen bidez, hiriaren nortasun aldakor eta organikoa islatzen dutenak; eta ezagutzarena argiztatze sistema konplexuaren bidez, eskulturaren itxura aldarazten duena pabilioiko hormetan proiektatutako irudien bidez.


HIRIA ETA BERE JENDEA irudietan Irudi ikusgarri batzuek hiriaren eta inguruko ibilbide multimedia egiteko aukera ematen zuten. Hormak tamaina handiko pantailak ziren, eta Shangai eta Bilbo zuzenean konektatzen zituzten irudiak proiektatzen ziren.


BEIRA-ARASA MAGIKOAK Hiriko elementu adierazgarrienetariko batzuk erakusketa osatzen zuten beira-arasetan ikusi ahal izan ziren. Bilbo fundatu zuen Diego Lopez de Haro jaunak emandako Puebla Kartatik (1300) hasita, hiria bereizten duen pieza bakarretara, hala nola, hiribilduko espaloietan dauden “Bilbo modeloko� baldosak. Espazio honetan protagonista izan ziren beste elementu batzuk: Bilboko Kontsulatuaren Ordenantzak (munduko lehen Merkataritza Kodea, 1807ko frantsesa, baino lehenagoko arau komertzialak), Bizkaiko Zubia, Alhondiga, Zorrotzaurre, Metro Bilbao, Guggenheim Museoa, Iberdrola Dorrea, Athletic Club, gastronomia eta Ardoaren Hirien Sarea, beste zenbaiten artean. Azken finean, ikusleei hiriaren esentzia erakutsi zieten hainbat osagai.


1. BEIRA-ARASA. PUEBLA KARTA. Diego Lopez de Haro jaunak, Bizkaiko Jauntxoa, Bilbo Hiribilduari eman zion fundazio Karta 1300eko ekainaren 15ean. Tokiko biztanleek errespetatu beharreko arauak biltzen zituen estatutu lokala da. 2. BEIRA-ARASA. BIZKAIKO ZUBIA Bizkaiko Zubia egitura metalikoa zuen munduko lehen zubi transbordadorea izan zen. 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen. 1892ko plano teknikoen erreprodukzio faksimilea erakusten da. 3. BEIRA-ARASA. BILBOKO KONTSULETXEKO ORDENANTZAK. Bilboko Ordenantzen bikaintasuna erreferentzia izan zen beste Merkatari Liga batzuentzat, bai Erresuman, bai Amerikako Kolonietan (Latinoamerikako hemeretzi naziotara zabalduz), bai Filipina eta Asian ere. Munduko lehen Merkatari Kode aurrekoa (1807ko frantsesa) izan zen Bilbokoa. 4. BEIRA-ARASA. ZORROTZAURRE UHARTEA. Aurki jarriko du abian Bilbok Zorrotzaurre Uhartearen proiektua, Itsasadarreko erdigunean izango den Knowledge District hain zuzen ere. Eraikin eta enpresa hondatuak dituen penintsula izatetik berrikuntzaren uharte izatera. Zorrotzaurre berria bizitzeko auzo modernoa izango da, baina hiri barruko parke teknologikorako espazioarekin. 5. BEIRA-ARASA. ALHĂ“NDIGA BILBAO. 40.000metro karratu baino gehiago ongizate, ezagutza, hezkuntza, osasun, buru-ariketa, ur, aktibitate fisiko eta abaretarako. Phillippe Starcken zigilu berritzailearekin guztia. 6. BEIRA-ARASA. METRO BILBAO. Bilboko metroak 1.000 milioi inguru bidaiariren mugikortasuna erraztu du bere inauguraziotik, 1995eko azaroaren 11n. Sir Norman Fosterrek diseinatu zuen metroa, Pritzker Arkitektura sari ospetsuaren irabazlea. 7. BEIRA-ARASA. GUGGENHEIM MUSEOA. Guggenheim Museoa, Frank O. Gehry arkitektoaren lana, XX. mendeko arkitektura-piezarik ikusgarrienetarikoa da eta arkitektura egiteko modu berri baten jaiotza..


8. BEIRA-ARASA. IBERDROLA DORREA. Cesar Pellik diseinatua, Abandoibarra zonaldea biziberritze prozesuaren lan protagonista izango da. Bilboko eraikinik altuena izango da, 165metrorekin. Negozio gune handi honek euskal jatorria duen elektrizitate konpainiaren korporazio bulegoak hartuko ditu. 9. BEIRA-ARASA. PEDRO ARRUPE PASABIDEA. Bilbo berria, Bilbo kohesionatu eta konektatua, zubi berriak eraikitzetik ere jaiotzen da. 10. BEIRA-ARASA. GASTRONOMIA. Gastronomia da Bilboko bertute baloratuenetarikoa. Ondo jatea kulturaren parte da, eta hortik dator denboraldiko produktu naturalei eta lehengai onenei eskaintzen zaien kultua. Slow Food mugimenduak ekoizpen arduratsuaren gehienezko kalitatea eta jasangarritasun ekonomikoa bermatzen ditu. 11. BEIRA-ARASA. BILBOKO ATHLETIC CLUB. Lehen Mailan jokatu duten hiru klubetariko bat, FC Bartzelona eta Real Madrilekin batera. Denboraldi berean bost bider Kopa eta Liga txapeldun. Liga trofeoa jabegoan izatea erdietsi zuen lehen taldea. 12. BEIRA-ARASA. GREAT WINE CAPITALS. BILBO-ERRIOXA. Great Wine Capitals balore ekonomiko eta kulturalak partekatzen dituzten bi hemisferioetako hirien mundu sarea da: mahasti eta ardoaren eskualdeak, nazioartean ezagunak. 13. BEIRA ARASA. BILBOKOA, BETIDANIK. Pieza bereziak, gauza bakarrak, eta esentzian, Bilbokoak direnak betidanik. Tomรกs Ondarra artistak batutakoak dira.


a i n t z a t e s p e n a k Expoak arrakasta nabarmena ekarri du hiribilduko Bilbao Guggenheim ++ standarentzat, 1.200.000 bisitari baino gehiagorekin eta erreferentzia bezala emandako zerbitzuaren kalitate eta bikaintasunari begira. Izan ere, erakusketa guneak Hiri Praktika Onenen talderik hoberenarentzako saria irabazi zuen 2010eko Shangaiko Erakusketa Unibertsalean. Aintzatespen horrek hobeto integratu diren taldeak nabarmentzen ditu. "Bilbao Guggenheim ++" espazioak honakoen bisita jaso du, beste batzuen artean: José Manuel Durão Barroso, Europako Komisioaren presidentea; José Luis Rodríguez Zapatero, Espainiako Gobernuaren presidentea; José Bono, Diputatuen Kongresuaren presidentea; baita Madril,

Bartzelona, Montreal eta Taipeiko alkateena ere. Pasa den abuztuan, Bilboko Aste Nagusia ere Shangaiko Erakusketan izan zen Fito & Fitipaldis musika taldearen eskutik. UBPA plazan doaneko kontzertua eskaini zuen taldeak, Bilboko erakusketa espazioa zegoen pabilioitik oso hurbil. "Bilbao Guggenheim ++" bat egiteko lekua izan da Bilbo eta Euskadiko enpresen ordezkari eta Txina zein Ekialde Urruneko konpainia askoren goi karguentzat. Danobat Group, Fagor, Grupo Skat, Viuda de Sainz, Bikar, Caf, Ulma Construcción, Arquiplan, DHL, Indra, FCC, BBK, Grupo Ormazabal, Cosimet, Cie Automitive eta Viscofan dira Bilboko standa bisitatu duten euskal enpresa batzuk.



Bilbao Guggenheim ++