Page 1

HIRI

KIRURGIA Burdinazko bideak lurperatzea berebizikoa izan da hiri espazioak hobetzeko. Horri esker, Abandoibarra, Ametzola, edo duela gutxiago, Basurtuko auzotik Errekalderainoko zonaldeak garatu egin dira.


Abandoibarrako eraikin ikusgarriekin alderatuz, hain apaingarriak izan ez diren beste jarduera batzuk ere oso garrantzitsuak izan dira Bilboren eraldaketari begira, bizitzeko egokiagoa den hiria egiteko. Jakina, hiri-kirurgiaz hitz egin dezakegu, lurzorua disekzionatu egin baita mugikortasun atseginagoa erdiesteko, aisialdirako eta hiritarrak elkartzeko espazioak prestatzeko. Hiriburua hiri industriala zenean, trena hirigunetik sartzen zen. 80. hamarkadako industria krisiaren ostean, mahai gainean jarri zen hiriguneko trenbideak lurperatzearen ideia: ikusezinak, isilak eta aurretik bezain erabilgarriak. 1999ko martxoaren 3an, trena zirkulatzen hasi zen lurpeko ibilbide berritik, eta aldi berean, Do単a Casilda parkea eta La Naja geltoki arteko tartean zeuden trenbideak kentzen hasi ziren, ordurako ez baitziren erabilgarriak eta hiria Itsasadarretik banatzen zutelako.

2002ko otsailean Trenbidearen Etorbide berriko pasealekua inauguratu zen, 930metro luze eta 50 metrora heltzen den zabalerarekin, Basurtu eta Errekalde auzoak Zabalgunearekin lotzen zituena. Inbertsioa 35 milioi eurokoa izan zen. Zati baten belarrez estalita dagoen azalera gainean, auzokoek hiria zabaldu egin duen espazio berdeaz gozatzen dute. Horma zegoen lekuan, orain alfonbra dago.


Trenbidearen Etorbideko urbanizazioaren barruan, Gordoniz Glorieta(Haizearen Argia) lorpen urbanoa da, Errekalde eta Zabalgunea batzen dituena. IMB Arkitektoek Ametzolako geltokiarekin koherentzia gordez irudikatua, kabineteak nortasun markatuko espazio urbanoa asmatu zuen, eta bertan, harriak, altzairuak eta urak irudi teknologiko eta poetikoa igortzen duten osotasuna sortzen dute.


Haizearen Argia plano inklinatu bezala planteatzen da. Plano horrek, costero (granitozko pieza zimurtsuak) azaleraren gainetik doan ur-jauzia jartzea ahalbidetzen du. Efektua osatzen da ur lainoztatua botatzen duten langargailuak instalatuta, harriaren gaineko laino sentsazioa emanez.


Bi urte beranduago, 2004an, San Mameseko aldiriko tren-geltokiaren lanak amaitu ziren, baita tranbia Basurturaino eramatearenak ere. San Mamesen geltoki intermodala dago, RENFE eta Metroa lurpean, tranbia eta Termibus (autobus geltokia) azalean. Urte horretan bertan, Hirigileen Europako Kontseiluak saria eman zion Bilboko lan urbanistikoari, eta aipamen berezia egin zion Ametzola eta Trenbidearen Hego Saihesbideari. Europako hamabi herrialdetatik aurkeztutako 186 hautagairen artean aukeratua izan zen.


San Mames ondoan Basurtu auzoa dago, eta bertan, Trenbide Estuko Trenen (FEVE) linea lurperatzen ari dira. 2005eko irailaren 13an, Bilboko alkate den IĂąaki Azkunak proiektu horren lehen harria jarri zuen, Bilbao RĂ­a 2000 sozietateak bere gain hartu duen proiekturik garestiena eta teknikoki zailena. Aukera anitzeko aisialdi-gune handia izango da emaitza, Masustegi eta Basurtu arteko zonaldean. 40metro zabal eta 200metro luzeko bulebarra eraikiko da. Pasealeku handi horrek sei metro zabaleko espaloiak izango ditu, eta zirkulaziorako 3,5 metro zabaleko erreia.

Hiri-Kirurgia  

Abandoibarrako eraikin ikusgarriekin alderatuz, hain apaingarriak izan ez diren beste jarduera batzuk ere oso garrantzitsuak izan dira Bilbo...