Page 1

AEB.

APIRILA Literatura gonbidatua: AEB.

Egitaraua generala

Aurrez aurre

WILLIAM GIBSON PHILIP GOUREVITCH BILL KELLER CHUCK PALAHNIUK JOHN VERDON

INOCENCIO ARIAS BERNARDO ATXAGA ROSA MARÍA CALAF HANS MAGNUS ENZENSBERGER TAHAR BEN JELLOUM LINA BEN MEHNI ANTON ZEILINGER

ALMUDENA GRANDES DANIEL INNERARITY ANJEL LERTXUNDI MANUEL RIVAS

+ info: www.alhondigabilbao.com

Antolatzailea + Info

Bideoa


GUTUN ZURIAREN PROGRAMAZIOA AURRE-JAIALDIA · 2012ko APIRILA Erabateko konplexutasuna duen eta informazioz gainezka dagoen mundu batean, denbora hartu behar da erreala eta irreala dena bereizteko, denbora eta normalean eskura ez ditugun baliabide batzuk ere bai. Informazioko nahasmen horren erdian, gezurra ezari-ezarian iragazten joaten da, batzuetan ustekabean, baina beste askotan berariaz. Ia denari buruz hitz egiten da eta iritzia ematen da, horri buruz ezagutza urria izan arren, baieztapen urrunak oinarritzat hartuta, baieztapen horien egiazkotasuna inork ezin badu frogatu ere. Horrelako lur higikorretan, baldintza egokiak sortzen dira pertsonek edo taldeek beren interesen aldeko bertsioak eta zurrumurruak zabal ditzaten.

tatutakoaren atzetik sekretuak egiten du habia.

2011ko Gutun Zuriaren edizioa zabaldu zuen hamarkadari buruzko hausnarketei jarraipena emanez, aurten, sekretu eta gezur horiek gure bizitzan duten pisu ikusezina landuko dugu AlhóndigaBilbaon. Sakon ikertu nahi dugu nola markatzen duten oraina eta zenbateraino baldintza dezaketen etorkizuna. Literatura oso bide egokia da horretarako, irudipenen, anbiguotasunen eta itxuren jolasa baita haren oinarria. Izan ere, paradoxikoa izan arren, idazleek egia jakin batzuk adierazten dituzte, asmakizunak eta mozorroak erabiliz,

eta Gutun Zurian zera nahiko genuke: beraiek azal dezaten nola erakusten duen literaturak desitxuratze eta gezurren estalkiaren atzean dagoena, hau da, errealitatetzat hartzen dugun zera horren ondoan ezkutatzen dena.

Zeharkako ikuspegi hori osatze aldera, gaia aurrez aurre azalduko dugu: hedabideek duten gardentasunari buruzko egun bat sartu dugu programan. Hedabideek duten zeregin baliobiduna ikusita, aukera ona izango dugu esperientzia duten kazetariek barrutik azal ditzaten gezurrari aurre egiteko eta sekretuetan argi egiteko egon daitezkeen beste bide batzuk.

“Idazleek kontatu behar digute zein eratan den literatura egiaren eta gezurraren arteko jolas bat, zentzuaren bila doana”

Ezinbestez, zenbat eta gezur gehiago, zenbat eta erdi egia gehiago ibili hara-hona, orduan eta sekretu gehiago egongo da ondo gordeta. Izan ere, kontu batek bestea ekartzen du ondorioz. Gezurra dioenak, ezkutatu egiten du. Eta ezku-

AEB

Literatura gonbidatua

Errusiako orain-oraingo literaturara hurbildu ondoren —ohorezko gonbidatua izan baitzen Gutun Zuriaren aurreko edizioan—, aurten, mundu osoan barrena nonahi agertzen den literatura batek izango du rol nagusia. Estatu Batuak potentzia ekonomiko eta politikoa dira, eta haien kultura-industria indartsuak, batez ere herrikoia denak, erabat moldatzen ditu errealitateari buruz dugun ikuspegia, gure gustuak eta gure ohiturak. Erarik naturalenean kontsumitzen ditugu hango produktuak, eta ondo onartzen ditugu, gure eguneroko “dieta” kulturaleko zati bat balira bezala. Gaur egun Estatu Batuetan dagoen literaturarik onenaren ordezkari diren idazle asko dira, hain zuzen ere, errealitate horretaz hobeto ohartzen direnak eta sakonen lan egiten dutenak modu kritikoan ikusgai jartzeko. William Gibson, Chuck Palahniuk eta John Verdon erabat desberdinak diren ikuspegietatik abiatzen dira eta entzute handiko idazleak dira. Hiru idazle horiek dira aurten Bilbora bisita egingo digutenak, eta hirurek dute batera oso zentzu zorrotza egungo gizartean dagoen basakeriari eta zinismoari buruz, eta, bereziki -uste izatekoa denez-, AEBn dagoenari buruz. Botererako tresnak eta jendearen begiradaren aurrean agertzen duen opakutasuna dira, besteak beste, hiru idazleok oso modu berezian lantzen dituzten gaiak.

GUTUN ZURIA - BILBOKO LETREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN V. EDIZIOKO AHOLKULARIAK

2

GutunZuria

ASTELEHENA

MARIAN EGAÑA

16

ASTEARTEA

17

ZINEMALDIA

Proiekzioa: El Mar, Agustí Villaronga (2000) 16:00 h / Golem Alhóndiga zinemak

Paul Holdengräber-ek, pasa den urteko Gutun Zuria jailadian, Salman Rusdhie eta Slavoj Žižek elkarrizketatu zituen

Gai horiek zerikusi handia dute 2012ko Gutun Zuriaren edizioan izango dugun eztabaidagaiarekin, hala fikzio gisa, nola irudimenezko espekulazio modura: sekretismoa, ezkutukeria, gardentasun eza, eta, ondorioz, demokraziek konturik ez emateko egiten dituzten faltsukeriak eta asmatzen dituzten gezurrak.

“AEBko herri-kulturak erabat moldatzen ditu errealitateari buruz dugun ikuspegia, gure gustuak eta gure ohiturak”

Mendebaldeko demokraziek gardentasuna aipatu ohi dute, iritzi publikoaren aurrean legezkotasuna izateko, eta, era berean, beren burua definitzeko ezinbesteko bereizgarri gisa. Hala ere, gardentasuna, kontzeptu ederra izateaz gain, benetako ekintzetan hezurmamitzen denean, berehala azaldu ohi dira ustez ezin gaindituzkoak diren muga batzuk (Wikileaks kasuan ikusi dugunez). Nork finkatzen ditu muga horiek? Instituzioen funtzionamendua eta biziraupena bera zein neurritaraino daude beren opakutasunaren mende? Demokraziak askatasun pertsonalen nolabaiteko kontrola onartzen baldin badu, taldeko segurtasuna bermatze aldera, orduan, zein neurritaraino izan daiteke informazioa

Rosa Ferré

Filologoa eta arteko komisarioa. Edukien aholkularia da, eta erakusketa eta argitalpeneko proiektuak kudeatzen ditu arte- eta kulturaarloko hainbat instituziotarako. Bere oraintsuko lanetan arreta berezia egin dio XX. mendeko kultura errusiarrari, eta, denen artean, erakusketa hau nabarmentzen da: La caballería roja. Creación y poder en la Rusia soviética de 1917 a 1945 (La Casa Encendida, Madril).

kontraesankorra xede horiekin? Nork du segurtasunaren kontrola eta nola erabakitzen du ezartzea? Noren eskuetan dago nazioarteko segurtasunaren diskurtsoa?

Oinarrizko askatasunei begira hain eragin zuzena duten gai horiek eztabaidatzeko, nazioarteko kultura eta kazetaritzako pertsona entzutetsuak izango ditugu gure artean. Bill Keller The New York Times egunkariko argitaratzaile burua izan da orain dela gutxi arte, eta zuzenean bizi izan du informazio-arloko interesen artean azken hamarkadan izan den gatazka. Philip Gourevitch oso ezaguna da Ruandako genozidioari buruz egin zituen ikerketa ausartengatik, eta, orain dela gutxi, Abu Ghraibeko espetxeari buruz egin dituen lanengatik; ederki daki zein harreman zaila dagoen indarkeriaren eta egiaren artean. “Udaberri arabiar” arinak -guretzat hain nahasgarria denak- izan duen bilakaera aztertzeko, Tahar Ben Jelloun idazle marokoarra izango dugu gure artean, eta solasean arituko da Lina Ben Mhennirekin; eskubide zibilen ekintzailea eta atunisiangirl blog ausartaren sortzailea da Lina. Bestetik, Hans Magnus Enzensberger kultura- eta politika-arloko pentsalari buruargia eta gaur egungo fisikaririk ospetsuenetako bat den Anton Zeilinger solasean arituko dira zientziak eta literaturako sormen-lanek batera izan dezaketen gauzei buruz (edo ez dutenari buruz), munduko errealitatea hautemateko dituzten ikuspegi desberdinetatik abiatuta. •

Iñaki Esteban

Liburu hauen egilea da: El efecto Guggenheim, Libertad y sentido en las sociedades democráticas (Miguel Unamuno Saiakera Saria) eta Diccionario de la existencia. El Correo -EHUren Kazetaritzako Masterreko irakaslea da, El Correo egunkariko kazetaria da, eta literaturari buruzko kultura-argitalpen eta irrati-saio batzuetan aritzen da lankide gisa. 2002. urtean, urteko artikulugilerik onenari emandako Atlántida Saria jaso zuen.

“Apurka-apurka, leun-leunki, Gutun Zuria jaialdia gure bizitzan sartzen joan da”

Izaera ireki horretatik datorkio izena, Gutun Zuria: gutun zuri bat, zuri dagoen orri bat, gonbidatutako egile bakoitzak bertan azal ditzan bere ideiak eta sentimenduak, bizi izan dituen errealitateak, edo haren ustez sekula kontatu izan diren edo berak irudikatu dituen istoriorik harrigarrienak, ederrenak edo latzenak.

Apurka-apurka, leun-leunki, Gutun Zuria jaialdia gure bizitzan sartzen joan da. Egile eta pentsalari asko etorri dira Bilbora, beren hausnarketen eta fikzioen berri ematera, hala nola, Cees Nooteboom, Ismail Kadaré, Elena Poniatowska, Jorge Semprún, Catherine Millet, Slavoj Žižek, Eric Hobsbawm eta Hanif Kureishi. Pribilegio eta atsegin handia izan da.

Jaialdiak aurrera jarraitzen du, dinamismo handiz beti, eta edizio honetan, aisialdi eta kultura zentroaren hormak gainditu, eta atal berriak zabalduko ditu, esate baterako, Aurre-jaialdia. Izan dezagun Gutun Zuria urte askotarako! •

ASTEAZKENA

18

4 € 3€

ESPETXETIK

AURREZ AURRE

Manuel Rivas Basauriko Espetxeko presoekin

Manuel Rivasek aurkeztua Todo es silencio 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta Sarrera dohainik (*)

MAHAI-INGURUA: ZINEMARA EGINDAKO LITERATURAKO EGOKITZAPENAK

Enrique Urbizu, Agustí Villaronga, Jorge Gerricaechevarría eta Fernando Marías 20:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Sarrera dohainik (*)

AURREZ AURRE

Almudena Grandesek aurkeztua El lector de Julio Verne 20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta Sarrera dohainik (*)

AURREZ AURRE

AURREZ AURRE

Anjel Lertxundik aurkeztua Etxeko hautsa Parte-hartzailea: Inazio Mujik 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta Sarrera dohainik (*)

Daniel Innerarityk aurkeztua La democracia del conocimiento Parte-hartzaileak: Iñaki Gabilondo, Pedro M.ª Etxenike eta José Antonio Marina 20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta Sarrera dohainik (*)

SOLASEAN

SOLASEAN

IRAKURLEAREN ORDUA

NAZIOARTEKO POLITIKARI BURUZ SOLASEAN

LIBURUAK SINATZEA

SOLASEAN

LIBURUAK SINATZEA

SOLASEAN

SOLASEAN

IRAKURLEAREN ORDUA

BERTSO-SAIOA

SOLASEAN

SOLASEAN

Manuel Rivas Batxilergoko eta DBHko 2. zikloko ikasleak 11:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Zuzenean parte hartu ahal izango da hó-ren streaming kanalaren bidez, edo facebook eta twitter-en bidez

LIBURUAK SINATZEA

Almudena Grandes El Lector de Julio Verne eleberriaren aurkezpena amaitu ondoren Auditoriumeko halla / -1. solairua

JAIALDIA · 2012ko APIRILA OSTEGUNA

19

OSTIRALA

20

LARUNBATA

21

IGANDEA

22

Paul Holdengräber

2004. urtetik hona, elkarrizketa, eztabaida eta performanceei buruzko Live programa handinahia eta probokatzailea zuzentzen du New Yorkeko liburutegi publikoan. Komisario-lana egin du gaurkotasuneko gaiei buruzko 200 programatan baino gehiagotan, eta elkarrizketa egin die hainbat pertsona ospetsuri, besteak beste, MargaretAtwood, Norman Mailer, Werner Herzog, Umberto Eco eta Jay-Zri. Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Zaldun izendatu du, eta Austriako Zientzien eta Artearen Ohorezko Gurutzea ere jaso du.

Proiekzioa: La vida mancha, Enrique Urbizu (2002) 18:00 h / Golem Alhóndiga zinemak

4 € 3€

ERANTZUN, AUSARTZEN BAZARA Aurten, Gutun Zuria — Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren edizioa izango da. Gutun Zuria AlhóndigaBilbaok ateak zabaldu aurretik gauzatu zen. 2006. urtean, Euskadiko liburu-azoken koordinatzailea zen Asier Muniategi, Iñaki Esteban kazetaria eta ni neu bildu ginen AlhóndigaBilbaok Autonomia kalean zituen behin-behineko bulegoetan, solasean aritzeko, literaturako jaialdi bat egin nahi baikenuen Bilbon, hiriak munduko beste literatura batzuen berri jaso ahal izan zezan, egileen eskuetatik zuzenean. Hala, erabaki genuen zabalik egon behar zuela genero, estilo eta gai desberdinetara —AlhóndigaBilbao gisa—, baina kosmopolitismo horrek ez zuela ezkutatu behar zein zen abiaburua: Bilbao, Euskal Herria, euskara…

ZINEMALDIA

Bill Keller Iñaki Gabilondorekin Literatura gonbidatua: Estatu Batuak 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

Inocencio Arias, Rosa María Calaf eta Philip Gourevitch 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

John Verdon, Hans Magnus Enzensberger eta Philip Gourevitch 12:30 h / Kulturen Ataria Sarrera dohainik

Bilera William Gibsonekin 22:00 h / Auditoriumeko atartea -1. solairua. Sarrera dohainik, hitzaldira joaten diren lagunentzat bakarrik Tahar Ben Jelloun eta Lina Ben Mhenni Ana Aizpirirekin 12:30 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

Chuck Palahniuk Javier Calvorekin Literatura gonbidatua: Estatu Batuak 20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€ Chuck Palahniuk 19:30 h / Fnac Bilbao Sarrera dohainik

Anton Zeilinger eta Hans Magnus Enzensberger 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

Bilera Chuck Palahniukekin 22:00 h / Auditoriumeko atartea -1. solairua / Sarrera dohainik, hitzaldira joaten diren lagunentzat bakarrik John Verdon Paul Holdengräberrekin Literatura gonbidatua: Estatu Batuak 20:30 / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

IRAKURLEAREN ORDUA

Bilera John Verdonekin 22:00 h / Auditoriumeko atartea -1. solairua / Sarrera dohainik, hitzaldira joaten diren lagunentzat bakarrik

William Gibson Rodrigo Fresánekin Literatura gonbidatua: Estatu Batuak 20:30 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga 22:00 h / Kulturen Ataria Jende guztiari zuzenduta Sarrera dohainik Bernardo Atxaga Àngels Barcelórekin 19:00 h / Auditoriuma / -1. solairua Jende guztiari zuzenduta 2€

IRAKURLEAREN ORDUA

Bilera Bernardo Atxagarekin 20:30 h / Auditoriumeko atartea -1. solairua / Sarrera dohainik, hitzaldira joaten diren lagunentzat bakarrik

Irudiak Gutun Zuria 2011

SARRERAK SALGAI EGONGO DIRA MARTXOAREN 1ETIK AURRERA, INFOPUNTUAN ETA TICKET BOXEN

Salman Rushdie

Karmele Jaio eta Soledad Puértolas

Auditoriuma jaialdian

(*) Sarrera dohainik, gonbidapena izanez gero, eserleku guztiak bete arte. Gonbidapena jasotzeko, hó txartela eduki behar da (gonbidapen bat banatuko da lagun bakoitzeko)

Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

3


SOLASEAN

Gutun Zuria jaialdian, ezinbestekoa da eztabaida zuzenean egitea. Hargatik, solasean aritzeko gune batzuk antolatu ditugu, entzuleek aukera izan dezaten gonbidatutakoek ahots goran egindako hausnarketak jarraitzeko. Eta benetako elkarrizketa egon dadin, dagokien arloan adituak diren komunikatzaile

Eguna: larunbata, apirilaren 21a Ordua: 20:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: ingelesa*

WILLIAM GIBSON

Zergatik da beti orain? Etorkizuna irudikatzen. Solasean arituko da Rodrigo Fresán idazlearekin

© Michael O’Shea

Literatura gonbidatua: Estatu Batuak

BILL KELLER

Literatura gonbidatua: Estatu Batuak

JOHN VERDON

Literatura gonbidatua: Estatu Batuak

4

GutunZuria

ospetsuak egongo dira gonbidatu bakoitzaren ondoan, erantzun pizgarria emate aldera. Gero, bertaratutako entzuleek aukera izango dute elkarrizketan ekarpena egiteko. Informazioko askatasuna eta askatasun horrek etorkizunari begira dituen aukerak, literaturari eta zientziari buruz

Estatu Batuetako idazle honek fikzio zientifikoko edo hiri-surrealismoko eleberriak idatzi ditu. Bere lehenbiziko eleberri arrakastatsua Neuromante (1984) izan zen. Bertan, “zibe respazio” hitza sortu zuen, eta ziberpunkaren hastapentzat hartzen da liburua. Herri-kultura garaikideetan eragin izugarria izan duen zientzia-fikzioaren aldaera bat da ziberpunka. Hauxe da erabiltzen duen metodoa: teknologiaren dekonstrukzio poetikoa egiten du, kontakizun iragarle distopikoetan. Bere mintzaira hiriko azpikulturetan erabiltzen dena da, slang eta neologismoz betea. Bere eleberri iragarleetan, Gibsonek argi aurreratu zuen Internet eta errealitate birtualak geroago izango zituzten hedapena eta eragina, masa-gertakari bilakatu aurretik. Gidoilari-lanetan aritu da, eta bere eleberri asko zinemaratu dira, edo filmen oinarria izan dira. Eguna: osteguna, apirilaren 19a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: ingelesa* Sekretuak argitzen. Solasean arituko da Iñaki Gabilondo kazetariarekin

The New York Times egunkariko zuzendaria izan zen 2003. eta 2011. urteen artean, eta garai horiek asalduzko sasoiak izan ziren Estatu Batuetan, asaldatuenetakoak: Irailaren 11ko ajea, George W. Bush neokontserbadorearen goren aldia, Irakeko gerra eta 2008. urtean lehertu zen finantza-krisia. Moskuko berriemailea izan zen 1986tik 1991ra arte, hau da, SESB desegin zen arte. Errusiako hiriburuan egin zuen lanari esker, Pulitzer saria irabazi zuen 1989. urtean. Gaur egun, lankidetzan jarraitzen du The New York Times egunkariarekin, iritzi-artikuluak idazten baititu bertan. Eguna: ostirala, apirilaren 20a Ordua: 20:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: ingelesa*

dauden ikuspegi desberdinak, botereek erabilitako politika anbiguoa, gezurraren balio pertsonala eta soziala, gardentasuna (edo gardentasun eza) eta ezkutukeria izango dira, besteak beste, gure gonbidatuek aztertuko dituzten gaietako batzuk. Ikusiko dugu zein ondorio ateratzen duten, hain ikuspegi

PHILIP GOUREVITCH

Literatura gonbidatua: Estatu Batuak

CHUCK PALAHNIUK

Literatura gonbidatua: Estatu Batuak

desberdinetatik abiatuta, hau da, fikziotik, kazetaritzatik, zientziatik eta umo-retik abiatuta. Edo, beharbada, ikuspegi horietako batzuk bateratzean ateratzen diren ondorioak ikusiko ditugu. •

Gardentasuna nazioarteko politikan. Solasean arituko da Inocencio Ariasekin eta Rosa Calafekin

Estatu Batuetako idazle eta kazetari hau The Paris Review aldizkariko argitaratzailea izan zen (2005-2010), eta maiz aritzen da lankidetzan The New Yorker aldizkariarekin. Era askotako gaietan jardun da ikertzen; adibidez, Afrikako, Europako eta Asiako gatazka etnikoak, ustelkeria politikoa edo musika aztertu ditu. Sari ugari jaso ditu Ruandako genozidioari buruz 1994. urtean egin zuen kronika bikainari esker: We Wish To Inform You That Tomorroiw We Will Be Killed With Our Families (Aditzera eman nahi dizugu bihar hilko gaituztela gure senideekin batera, 1998). The Ballad of Abu Ghraib (Abu Ghraibeko balada, 2008) argitaratu du, Errol Morris dokumental-egilearekin batera, Irakeko espetxeko argazki zitalak atera zituzten edo haietan parte hartu zuten soldaduei egindako elkarrizketetan oinarrituta. Eguna: osteguna, apirilaren 19a Ordua: 20:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: ingelesa* Gezur txikiak egia handi bat aurkitzeko bide gisa, umorea tragedia bat irudikatzeko modu gisa. Solasean arituko da Javier Calvo idazlearekin

ROSA MARÍA CALAF

BERNARDO ATXAGA

Estatu Batuetan igarotako egunak. Solasean arituko da Àngels Barceló kazetariarekin

Eguna: ostirala, apirilaren 20a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: gaztelania* Gardentasuna nazioarteko politikan. Solasean arituko da Inocencio Ariasekin eta Philip Gourevitchekin

Gabriel Aresti poetaren jarraitzaile honek ageriagerian jarri du euskal literatura, Anjel Lertxundi eta Ramon Saizarbitoria bezalako beste idazle batzuekin batera. Ziutateaz liburuarekin egin zuen debuta, eta 26 hizkuntzatara itzulia izan den Obabakoak lanarekin irabazi zuen 1989. urtean Narratibako Sari Nazionala. Horrez gain, beste lan batzuk eman ditu argitara, esate baterako, Gizona bere bakardadean, Zeru horiek, Soinujolearen semea eta Zazpi etxe Frantzian. Gaur egun Nevadako egunak izeneko lana prestatzen ari da, Estatu Batuetan izandako bizipenen berri emateko. Euskaltzaina da.

HANS MAGNUS ENZENSBERGER

TVEko berriemaileen arteko kiderik helduena da. Bere ibilbidean, kalitatea, ardura eta egindako lanaren garrantzia nabarmentzen dira. Era berean, mundu osoan barrena bete dituen zazpi berriemaile-postuak nabarmentzeko modukoak dira, Afganistango kanpaina edo Indonesiako tsunamia bezalako gertakarien jarraipena egin baitu. Ikerketako kazetaritza zorrotzaren eta informatzeko seriotasunaren ordezkaria izanik, sari ugari jaso ditu, esate baterako, Nazio Batuen Women Together saria 2007an.

TAHAR BEN JELLOUN

Kazetaritzan lizentziaduna da. 1996. urtean Fight Club lana eman zuen argitara; best-seller bilakatu zen berehala, eta arrakasta handiz zinemaratu zuten. Tabuak hausten dituen idazle menderaezin honen istorioak politikoki ezzuzena den eremuan sartzen dira gogotik, eta haien ardatza gure usteen eta zurtasunen faltsutasuna agerian uztea da, psikoanalitikoki makurra den era politiko batean. Hona hemen bere lanik garrantzitsuenetako batzuen izenburuak: Invisible Monsters (1999), Choke (2000), Lullaby (2002), Diary (2003), Haunted (2005), Rant (2007), Snuff (2008) eta Pygmy (2009). Palahniukek espainierara itzuli den bere azken eleberria aurkeztuko du, Al desnudo izenekoa (Tell-All), eta oraintsu atera berri duen azken liburuaz ere hitz egingo digu (Damned).

Eguna: igandea, apirilaren 22a Ordua: 12:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: arabiera* Udaberri arabiarra: isiltasunaren aurkako borroka. Solasean arituko da Lina Ben Mhenni blogariarekin eta Ana Aizpiri kazetariarekin Fezen jaiotako idazle honek Filosofia ikasi zuen Rabaten, baina ikasketak eten behar izan zituen 1966an, diziplinako eremu batean sartu baitzuen, erregimenaren aurkako manifestazioetan parte hartzeaz susmagarria izatea leporatuta. 1971. urtean, Parisera joan zen, beka bati esker, eta hor garatu du literatura-arloan egin duen jarduera osoa. 1987an, Goncourt saria irabazi zuen, La Nuit sacrée (Gau sakratua) eleberriaren bidez. Egin dituen azken lanak Au Pays (Itzulera) eta L’étincelle. Révolte dans les pays arabes (Udaberri arabiarra) dira, eta, bertan, gertakari sozial eta politiko horri buruz egin dituen hausnarketak azaltzen ditu.

ANTON ZEILINGER

*Hitzaldi guztietan aldi bereko interpretazio-zerbitzua egongo da, euskarara edota gaztelaniara

Gardentasuna nazioarteko politikan. Solasean arituko da Philip Gourevitchekin eta Rosa Mª Calafekin

Eguna: igandea, apirilaren 22a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: gaztelania*

Lanbide-arloko esperientzia zabala eta askotarikoa izateaz gain, ibilbide diplomatiko garrantzitsua ere egin du, eta, besteak beste, Espainiako enbaxadore-kargua bete izan du Nazio Batuetan. Bere iritzi biribilak, ezin eztabaidatuzkoak, ez dira beti izan berak ordezkatzen zituen gobernu espainiarren gogokoak, eta, azken batean, bere soslai independentea zehaztu dute. Nazioarteko harremanei buruzko saiakerak eman ditu argitara, hala nola, hauek: Confesiones de un diplomático: del 11-S al 11-M (2006) edo La trastienda de la diplomacia: de Eva Perón a Barack Obama, 25 encuentros que cambiaron nuestra historia (2010).

Eguna: ostirala, apirilaren 20a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: ingelesa*

Esaten ditugun gezurrak eta ordaintzen dugun prezioa. Solasean arituko da Paul Holdengräberrekin

John Verdon polizia-eleberriaren generoan izan dugun azken izarra da, bere azken eleberriaren gaztelerazko argitalpenak (Sé lo que estáis pensando izenekoak) 200.000 ale baino gehiago saldu baititu. Eleberri horretako pertsonaia nagusia, hau da, Dave Gurney polizia newyorktar erretiratua, bigarren eleberriko ardatz nagusia da. No abras los ojos da bigarren eleberriaren izenburua, eta, aurrekoa bezala, arrakasta handia izaten ari da. Manhattaneko publizitateindustriako profesional erretiratua da Verdon, eta, maiz, genero poliziakoko Michael Connell, Harlan Coben eta Thomas Harris bezalako idazleekin lotu izan daidazten baititu bertan.

INOCENCIO ARIAS

Eguna: ostirala, apirilaren 20a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: gaztelania*

© Isolde Ohlbaum

SOLASEAN

Eguna: larunbata, apirilaren 21a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: alemana* Teoria zientifikoa eta mitologia: fisikak, kontakizunak eta poesiak batera (ez) dutena. Solasean arituko da Hans Magnus Enzensbergerekin

The New Statesman egunkari britainiarrak fisikari austriar hau aukeratu zuen 2005. urtean, mundua alda zezaketen hamar pertsonen artean sartzeko. Teoria kuantikoan dagoen fisikari eta pentsalari garrantzitsuenetakoa da. Gaur egun, Zientzietako Akademia Austriarraren Optika Kuantiko eta Informazio Kuantikoko Institutua zuzentzen du, eta Zientzia eta Teknologiako Institutu Austriarreko lehendakariordea eta sustatzaile nagusia da.

LINA BEN MHENNI

Eguna: larunbata, apirilaren 21a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: alemana* Teoria zientifikoa eta mitologia: fisikak, kontakizunak eta poesiak batera (ez) dutena. Solasean arituko da Anton Zeilingerekin

Alemanian jaio zen 1929an, eta gure garaiko sortzailerik zorrotz eta garrantzitsuenetakoa da. Poeta bikaina, saiakeragile guztiz berezia, polemikoa eta engaiatua, antzezlanen egilea, errealizadorea eta itzultzailea da. Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzea Saria jaso zuen 2002an. Egin dituen lanen artean, honako hauek nabarmenduko ditugu: Politik und Verbrechen (Politika eta delitua, 1964), Der kurze Sommer der Anarchie (Anarkiaren uda laburra, 1972) edo Im Irrgarten der Intelligenz. Ein Idiotenführer (Adimenaren labirintoan: ergelentzako gida, 2007). Orain dela gutxi, Sanftes Monster Brüssel oder Die Entmündigung Europas (Bruselako munstro atsegina edo Europa babespean) eman du argitara.dako bizipenen berri emateko. Euskaltzaina da. Eguna: igandea, apirilaren 22a Ordua: 12:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: arabiera* Udaberri arabiarra: isiltasunaren aurkako borroka. Solasean arituko da Tahar Ben Jelloun idazlearekin eta Ana Aizpiri kazetariarekin

Blogari honek izugarrizko garrantzia izan zuen Tunisian Udaberri Arabiarra piztu zenean, eta, jarduera horri esker, Bakearen Nobel Saria jasotzeko izendatu zuten 2011. urtean. A Tunisian Girl izeneko blogean, Ben Aliren gobernuak egiten zuen zapalkuntza erakusten zuten argazkiak eta bideoak zintzilikatzen zituen. 2011. urtean, herrialdearen barnealdera jo zuen, militarrak ekintzaileen aurka erabiltzen ari ziren bortizkeriaren berri eman ahal izateko, zentsurarik gabe. Hizkuntzalaritzako irakaslea da unibertsitatean, eta gaur egun ere oso jarrera kritikoa du Tunisian gertatzen ari diren kontuei buruz.

*Hitzaldi guztietan aldi bereko interpretazio-zerbitzua egongo da, euskarara edota gaztelaniara Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

5


AURREZ AURRE literatura-lanei buruz, eta lana kokatzen den garaiari, egilearen bizitzari, estiloari eta antzeko gaiei buruz mintzatzen da. Gutun Zuria - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren esparruan, Aurrez Aurre programan lau egile izango di-

Eguna: asteartea, apirilaren 17a Ordua: 20:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: gaztelania*

ALMUDENA GRANDES

Aurkezten du: El lector de Julio Verne

Madrilgo idazle honek ondo asmatu du zorroztasuna eta ospea bateratzen, Atlas de geografía humana eta Los aires difíciles bezalako lanetan. Lan horiek iragan hurbilari buruz mintzo zaizkigu, orainean ere sumatzen den iraganaz. 2010. urtean argitara eman zuen Inés y la alegría lanak bihurgunea zehazten du bere ibilbidean. Benito Pérez Galdósek Episodios nacionales lanean egin zuen modura, oraintsuko historiako gertakaririk nabarmenenak azaltzen ditu, gerraondotik hasita. Gutun Zurian, El lector de Julio Verne lana aurkeztuko digu, hau da, Episodios de una guerra interminable saileko bigarren liburua.

Eguna: asteazkena, apirilaren 18a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: euskara*

ANJEL LERTXUNDI © Goizane Mendizabal

Aurkezten du: Etxeko hautsa

Euskal Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat eta lehenbiziko burua izan zen. Otto Pette: hilean bizian bezala eleberri liluragarriaren bidez, leku abantailatsua eskuratu zuen literaturaren esparruan. Horren ondoren, Azkenaz beste, Argizariaren egunak eta Ihes betea eleberriak etorri dira, besteak beste. 2010. urtean Saiakerako Sari Nazionala eskuratu zuen, Eskarmentuaren paperak lanari esker. Euskaltzaina da.

tugu, beren lanak zuzenean aurkezten. Bilera hauetara joan ahal izango dira hó txartela duten erabiltzaileak, edo gonbidapena lortzen dutenak; gonbidapenak Infopuntuan jaso ahal izango dira, eserlekuen kopurua bete arte. • Agustí Villaronga

Eguna: asteazkena, apirilaren 18a Ordua: 20:30 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: gaztelania*

DANIEL INNERARITY

Aurkezten du: La democracia del conocimiento

Daniel Innerarity, Filosofia Politiko eta Sozialean katedraduna izateaz gain, EHUko Ikerbasqueko ikertzailea eta Donostiako Gobernantza Demokratikorako Institutuko zuzendaria da. Idatzi dituen liburuen artean, Ética de la hospitalidad. La transformación de la política lana nabarmentzen da, Miguel Unamuno Saiakera saria eta Saiakerako Sari Nazionala eskuratu baitzituen. Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Kultura eta Humanitateen saria jaso du. Gutun Zurian, La democracia del conocimiento lana aurkeztuko digu, Pedro Mª Etxenike, José Antonio Marina eta Iñaki Gabilondorekin batera.

Eguna: asteartea, apirilaren 17a Ordua: 19:00 h Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Hizkuntza: gaztelania*

MANUEL RIVAS

Aurkezten du: Todo es silencio

© Paco Vilabarros

Aurten, AlhóndigaBilbaok Aurrez Aurre programa jarri du abian, kultura zentroko erabiltzaile guztiengana irakurzaletasuna hurbiltzeko eta sustatzeko, genero guztietako eta adin guztietarako egileen bitartez. Hileko bilera hauetan, iritziak partekatzen dira

ZINEMA ETA LITERATURA

Manuel Rivas gaur egungo idazle galiziarrik ezagunena eta irakurriena da. Lan hauek idatzi ditu, besteak beste: ¿Qué me queres, amor? (José Luis Cuerdaren La lengua de las mariposas filmaren oinarria den kontakizuna dago barruan) eta O lapis do carpinteiro, Anton Reixak zinemaratua eta Kritikaren Saria izan zena. Rivas izan da Galiziako letrak berritzeko eta eguneratzeko prozesuan gogotik jardun den egilerik nabarmenetako bat. Gutun Zurian, bere azken lana aurkeztuko digu: Todo é silencio.

Enrique Urbizu

Jorge Guerricaechevarría

MAHAI-INGURUA: ZINEMARA EGINDAKO LITERATURAKO EGOKITZAPENAK Eguna: astelehena, apirilaren 16a Ordutegia: 16:00 h: Proiekzioa: El mar 18:00 h: Proiekzioa: La vida mancha 20:00 h: Mahai-ingurua Jorge Guerricaechevarría, Fernando Marías, Enrique Urbizu eta Agustí Villarongarekin Tokia: Auditoriuma. -1. solairua Prezioa: 4 ¤ /

Literaturaren eta zinemaren artean dagoen harremanari esker, inoiz idatzi diren lanik garrantzitsuenetako batzuk pantaila handira eraman ahal izan dira. Gutun Zurian, areago sakondu nahi dugu bien arteko harreman horretan, eta, horretarako, egokitutako bi film proiektatuko ditugu: Agustí Villarongaren El mar, izen bera duen Blai Boneten eleberrian oinarritutakoa, eta Enrique Urbizuren La vida mancha.

Gero, bi zinemagileek, Jorge Guerricaechevarría gidoilariarekin eta Fernando Marías idazlearekin batera, gogoeta egingo dute zinemaren eta literaturaren artean izan diren ekarpenei buruz.

BILERAK EGILEEKIN

Àngels Barceló

Kazetaria

Kazetaria

Javier Calvo

Idazlea

Idazlea

Paul Holdengräber

LIVE from the NYPLeko zuzendaria New Yorkeko liburutegi publikoan. Badu ikuskizun bat online, eta, bertan, nazioarteko kulturako idazleak eta pertsona ospetsuak elkarrizketatzen ditu: www.youtube.com/intelligentchannel

Iñaki Gabilondo

Kazetaria

6

GutunZuria

Tokia: Kulturen Ataria Prezioa: sarrera dohainik Gezurrekin eta sekretuekin errimak osatzen

Zein sekretu ezkutatzen du bertsolariak? Nondik datorkio bertsoak kantatzeko dohaina? Zein da bertsoak botatzeko sekretua?… Beharbada, gezur hutsa izango da dena! Ez al da gezur hutsa izango bertsolarien sekretua?

Eguna: asteartea, apirilak 17 Nork: ALMUDENA GRANDES Ordua: hitzaldiaren ondoren Lekua: Auditoriumeko halla. -1 solairua

Aurreko urteetan izandako ekimenari jarraiki, aurtengo Gutun Zurian aukera emango dugu egileak eta ikusleak batera elkar daitezen. “Irakurlearen ordua” izeneko atalean, zure iritziak partekatu ahal izango dituzu aurtengo jaialdian izango diren zenbait idazlerekin, kalitate handiko ardo bat dastatzen duzun bitartean, Beringer, Talleri, Marimar Estate eta Añada Real ardandegien lankidetzari esker. Chuck Palahniuk, John Verdon, William Gibson eta Bernardo Atxagaren hitzaldiak bukatu ondoren, entzuleak egile horiekin aritu ahal izango dira solasean Auditoriumeko atartean.

Bestetik, John Verdon, Hans Magnus Enzesberger, Philip Gourevitch eta Chuck Palahniuken mireslea bazara, ez ezazu galdu beren azken eleberriak sinatzeko egongo den ekitaldia; asteburuan izango da, Bilboko hainbat tokitan.

Eguna: larunbata, apirilaren 21a Nork: JOHN VERDON, HANS MAGNUS ENZENSBERGER ETA PHILIP GOUREVITCH

GOZOGINTZA AMERIKARRARI BURUZKO TAILERRA Eguna: ostirala, apirilaren 20a Ordua: 19:00 - 20:30 h eta 20:30 - 22:00 h Tokia: Yan Eskola Izena emateko: raquel.lopez@yandiola.com Prezioa: 10 ¤ /

Literatura, zinema, musika… eta gastronomia. Ipar Amerikako kultura AlhóndigaBilbaoko zoko-moko guztietara iritsiko da. Yandiolak Ipar Amerikako gozogintzari buruzko tailerra egingo du apirilaren 20an. Marti Kilpatrick eta The Glutton Clubek emango dituzte eskolak, eta, hala, aukera izango dugu beren gozopil, galleta eta era guztietako pastel ospetsuen sekretuak jakiteko. Tailerra Yan Eskolan izango da, bi txandatan, eta 16 lagun egongo dira txanda bakoitzean. Horrez gain, jaialdiak irauten duen bitartean, AEBko benetako menu bat dastatu ahal izango dugu La Florinda jatetxean, bai eta herrialde horren omenez prestatuko pintxo berezi bat jan ere, Hola Bar tabernan.

GUTUN ZURIA LIBURUDENDETAN Bizkaiko Liburu-denden Elkartea eta Euskadiko Liburuaren Ganbera lankidetzan aritzen dira AlhóndigaBilbaorekin, Gutun Zuria prestatzeko lanetan. Egun hauetan, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartuko duten egileen bibliografia zabala aurkitu ahal izango duzu elkarte horietako kide diren saltokietan.

Ordua: 12:30 h Tokia: Kulturen Ataria

IRAKURLEAREN ORDUA Eguna eta ordua: Chuck Palahniuk: osteguna, apirilaren 19a / 22:00 h John Verdon: ostirala, apirilaren 20a / 22:00 h William Gibson: larunbata, apirilaren 21a / 22:00 h Bernardo Atxaga:

GUTUN ZURIA MEDIATEKAN GUTUN ZURIA SHÓPAN Shópan, jaialdian izango ditugun egileen liburuak aurkituko dituzu, eta, hó txartela baduzu, %5eko deskontua izango duzu erosketetan.

Bestalde, AlhóndigaBilbaoko dendan, Estatu Batuetako ardoen aukera-sorta bat aurkituko duzu, eta erosi nahi izanez gero, deskontua izango duzu. Bestalde, ardo horiek dastatu nahi badituzu, ez ezazu galdu apirilaren 19an izango den ardo-dastatzea.

igandea, apirilaren 22a / 20:30 h

Estatu Batuetako ardoak dastatzea

Tokia: Auditoriumeko atartea. -1. solairua

Ordua: 19:30 h

Hitzaldira joaten diren lagunentzat bakarrik.

*Hitzaldi guztietan aldi bereko interpretazio-zerbitzua egongo da, euskarara edota gaztelaniara

Ordua: 22:00 h

LIBURUAK SINATZEA

Tokia: Fnac Bilbao

© Jocelyn Chase

© Isabel Carroll

Kazetaria

Rodrigo Fresán

Eguna: larunbata, apirilaren 21a

Uxue Alberdi, Sustrai Colina, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga bertsolariei esker jakin ahal izango dugu hori guztia. Josu Goikoetxea arituko da gai-jartzaile.

Ordua: 19:30 h

Rosa María Calaf

BERTSO-SAIOA

Bertso-saio honetan, bertsolariak bene-benetan arituko dira. Biluztu egingo dira. Guztion agerian jarriko dituzte burua eta bihotza. Lehenbiziko aldiz, ikusgai izango ditugu aurrean sekretuak eta gezurrak. Baina, gai izango al gara begi aurrean dugun hori ikusteko?

Nork: CHUCK PALAHNIUK

Ana Aizpiri

GASTRONOMIA

Fernando Marías

Eguna: ostirala, apirilaren 20a

EGILEEKIN SOLASEAN ARITUKO DIRENAK

MUSIKA

Ardandegiak: Beringer, Talleri, Marimar Estate eta Añada Real

Eguna: osteguna, apirilaren 19a Tokia: Shópa / Kulturen Ataria Prezioa: 25 ¤ (eta, opari gisa, botila bat ardo)

ORDUTEGIA Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 22:00 h Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 -21:00 h Jaialdiak irauten duen bitartean, AlhóndigaBilbaoko Mediatekak literatura amerikarrari eskainitako gune bat prestatuko du lehen solairuan. Hemen eta orain izeneko atalean, aurtengo Gutun Zurian esku hartuko duten egile gehienen lanak aurkituko dituzu. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiko partehartzaileei buruz argibide gehiago behar baduzu, ikus ezazu gure katalogoa Mediatekan dauden kontsulta-guneetan edo web honetan: www.alhondigabilbao.com/mediateka. Estatu Batuetako literatura eta musikako lanik garrantzitsuenen aukera-sorta bikaina dugu. Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

7


INFORMAZIO ERABILGARRIA Sarrerak salgai egongo dira martxoaren 1etik aurrera, Infopuntuan eta Ticket Boxen Zinemaldia • 4 € / 3 € hó txartelarekin Liburuak sinatzea • Sarrera dohainik Mahai-ingurua • Sarrera dohainik (*) Zuzenean • Sarrera dohainik (*) Aurrez Aurre • 2 € Irakurlearen ordua • (**) Bertsolariak • Sarrera dohainik

(*) Sarrera dohainik, gonbidapena izanez gero, eserleku guztiak bete arte. Gonbidapena jasotzeko, nahitaezkoa da hó txartela izatea (gonbidapen bana emango da txartel bakoitzeko) (**) Irakurlearen ordua: Sarrera doakoa izango da hitzaldira joaten diren lagunentzat bakarrik

Jarraitu programazioa eta ikusi Gutun Zuriaren bideoa hemen

Ezin bazara hitzaldietara etorri edo sarrerarik gabe geratzen bazara, jarrai iezaguzu zuzenean hemen

GR

C IÓ N

NV

ÍA IPA RR

R OD

R IG

UE Z

AG

ELC

A NO

GA CH

PL. ARRIQUIBAR

A

EL

EU

DE AMÉZA

C ON

E

IO D

D DA

U RQ

HUR TAD O

LA

AL

IR R

ER CIL

ER

OZ A

P L . IA KA B IZ

GOR

IJO ALHÓNDIGABILBAO

FER

ND

EZ

DE

LC

AM

PO

S .F

AM AR

LA

ED

E V IL

GUIR

ÓN

MAMÉS

L DE

RR A RE

ALCA LDE UHAG

ALAMEDA SAN

ECA

IPA

GORDONIZ

AL

AR

ME

OP

GE N

GU

IA D

GR E

PL . XU AU T

Laguntzailea Colabora

IA S

RE

OA

ENC

PL. B ECHÁNIZ

Babeslea Patrocina

AR

UIR

X IM

L IC

A AL

IND

www.alhondigabilbao.com info@alhondigabilbao.com ARRIQUIBAR PLAZA, 4 944 014 014

V ÍA

U TA

PL. MOYUA

A GR

Helbidea: Arriquibar plaza 4, - 48010 BILBAO NOLA HELDU? Autobusez: Lineak 18, 76, 26, 27, 38, 48, 62, 72, 77 Metroz: Indautxuko geltokia - Urkixoko irteera Moyuako geltokia - Elcanoko irteera

AN

DIP

Laguntza teknikoren bat behar baduzu gure ekitaldietara errazago iritsi ahal izateko, edo entzumen aldeko ahalmen gehiagoz jardueraz gozatu ahal izateko, eska iezaguzu. AlhóndigaBilbao jende guztiari zabalik dagoen gunea da

EG

A

AU

TO

NO

A

PL. ZABÁLBURU

RA

NC

IS

CO

Gutun Zuria 2012 Eusk  

BILBOKO LETREN NAZIOARTEKO BOSGARREN JAIALDIA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you