Issuu on Google+

a en ili m ak rtz Fa an ha Pl r ne ba di tu

GABONAK

BILBON

Gozatu Gabonak bizi ditugun moduarekin


PU 14 2012


AURKIBIDEA Aurkezpena

3

Informazio Erabilgarria

4

Ezinbestekoa

5

Tradizioak

11

Bilbo Lehorretik, Itsasotik eta Airetik

14

Kutxabank Mendi Film Festival Bilbao

16

Kultura-Agenda

18

• Merkatuak eta Azokak

18

• Erakusketak

18

• Kontzertuak

22

• Jazza

24

• Musika Klasikoa

25

• Opera eta Zarzuela

27

• Dantza

28

• Euskal Dantzak eta Bertsolariak

29

• Antzerkia, Musikalak eta Zirkua 29 • Txotxongiloak

32

• Kirolak

33

Kotilioiak eta Gaua Bilbon

34

Bizkaia

35

Gabon Kantak

36

3


4


GABONAK

BILBON!

Bilbok ahalegin guztia egin du abenduan eta Gabonetan zure egonaldia, aisialdia eta familiarteko uneak zorionez beteta egon daitezen. Zatoz Bilbo Zoriontsu harrigarri eta liluragarri honekin gozatzera, historiaz gainezka dauden kale eta bulebar modernoen artean babestuko zaitu, eta bere tradizioak eta Eguberriaren enbaxadorerik onena ezagutzera gonbidatzen zaitu: Olentzero, alegia.

Izan zoriontsu Bilbon, elkartzeko, topa egiteko, itxaropena izateko eta asmo onetarako une hauetan. Bisitatu Gabonetako azokak, murgildu gure kulturan txikito bat eta pintxo bat hartuz, adiskidetasunaz gozatuz, sukaldaritza bikainarekin, konfiantzazko merkataritzarekin, gure ohiturekin... Aurtengo Gabonetan, Bilbo Zoriontsua opa dizugu!

5


INFORMAZIO ERABILGARRIA Turismo-Bulegoen Ordutegiak Zabalguneko Bulegoa Lanegunak: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:30 Asteburuak eta jaiegunak: itxita Abenduaren 24a eta 31: 9:00 - 14:00 Guggenheimeko Bulegoa (Museoaren ondoan) Asteartetik ostiralera: 11:00 -18:00 Larunbatak: 11:00 -19:00 Igandeak: 11:00 -15:00 Abenduaren 6tik 9ra: 11:00 -19:00 Astelehen guztietan eta abenduaren 25etik urtarrilaren 1era: ITXITA Arriaga Bulegoa (Arriaga Antzokiaren Beheko solairua) Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:30 Larunbatak: 9:30 - 14:00 eta 17:00 - 19:30 Igandeak: 9:30 - 14:00 Abenduaren 6tik 9ra: 9:30 14:00 eta 16:00 - 19:30 Abenduaren 24an eta 31n: 11:00 -14:00 Abenduaren 25an eta 1ean: ITXITA

6

1, 2 edo 3 eguneko Bilbao Card txartela aukera dezakezu. Salgai dago Bilbao Turismoren bulegoetan eta web orri honetan: www.bilbao.net/bilbaoturismo

Erreserba Zentrala bilbaoreservas.com Bilbao Turismok hirian edozein zerbitzu turistiko erreserbatzeko eskaintzen duen zerbitzu ofiziala da. www.bilbaoreservas.com Tel.: 902 877 298

Ordutegi Komertzialak Gabonak Bilboko merkataritzarentzat urteko sasoirik lanpetuenetako bat dira. Bizkaiko hiriburuak produkturik onenak eskaintzen ditu bere erakusleiho bikainetan, bizitzea merezi duen inguru atsegin eta bizia sortzen. Bilbora hurbiltzen direnek hiriko merkataritzarekin goza eta pasea dezakete 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, establezimenduen arabera. Gabonetan, abenduaren 25etik urtarrilaren 1era, establezimendu gehienak itxita egoten dira.

www.bilbao.net/bilbaoturismo Tel. 94 479 57 60

Telefono Erabilgarriak

Bilbao Card

Udaltzaingoa: 092

Bilbao Card txartelarekin, hiriko garraio publikoa erabili ahalko duzu. Gainera, deskontu garrantzitsuak lortuko dituzu hiriko bisita gidatuetarako, autobus turistikoetarako, museoetarako, aisialdiko establezimenduetarako, dendetarako, jatetxeetarako, ikuskizunetarako eta beste hainbat zerbitzutarako.

Bilboko Nazioarteko Aireportua: 902 404 704

Ertzaintza. SOS-Deiak: 112

Familiarentzat planak

***Liburuxka honetako jarduera guztiek izan ditzakete aldaketak***


EZIN

-BESTEKOA J a r ra i t u g u re gomendioak eta deskubritu Bilbok abendurako eta Gabonetarako prestatu dizkizun gauza guztiak. Hiriaren historia, ohiturak eta arkitektura ezagutzeko jarduerak, erakusketa bikainak eta erakargarriak, musika, dantza… Hemen Bilbon zoriontsu izateko “ezinbestekoak” aurkituko dituzu.

Gabonetako “Argia” Bilbo argiz beteta, distiratsu eta xarmagarri topatuko duzu Gabonek uneoro ingura eta besarka zaitzaten. Hiriaren kaleak azken belaunaldiko 498.480 ledekin, mikro-lanparazko 25.000 metro girlandarekin eta 306 irudi argiztaturekin apainduta egongo dira. Ez galdu Gabonetako argien artean paseatzeko aukera (hori bai, % 100 kontsumo txikikoak dira).

Gabonetako Azokak Argiak txoko guztietan, artisaulanak, Gabon-kantak, bertako produktuak eta kalean erostearen gozamena. Horixe eskaintzen digute Gabonetako azokek. Bilboko azokarik tradizionalena Santo Tomas Azoka da. Milaka pertsona erakartzen ditu abenduaren 21ean, eta bertako gastronomiaren eta jai-giroaren inguruan biltzen dira. Plaza Barrian eta Areatzaren inguruan egiten da azoka hau XIX. mendetik. Gainera, Gabonetan beste bi erreferentzia garrantzitsu aurki daitezke Bilbon: Bilboko Artisautza Azoka eta Gabonetako Azoka Txikia. 7


Gabonetako Erosketen Azoka hau produktu-sorta zabal Xarma • Artisautza Azoka

batean dago espezializatuta: zeramika, margolanak, bitxiak, beirazko eta zilarrezko apaingarriak, larrua, kristala, egur zizelkatua, arropa, jostailuak... Gainera, paraleloki, tailer interesgarriak eskaintzen dira: arropa-diseinua, kartoi birziklatuzko altzariak, beira-lanketa eta zeta gaineko pintura. Azoka osoan zehar, esparruaren barruan eta kanpoan, musika-ikuskizunak egongo dira.

Gabonetan Bilbon “erosketak egitea” bereziki erakargarria da. Erakusleihoak kontuz eta arreta handiz apaintzen dira, eta merkataritza-eremu nagusietan egun hauetako animazio tipikoa bizi ohi da. Bilboko 7.000 establezimenduk baino gehiagok prestatzen dituzte promozio esklusiboak Eguberrietarako, eta arreta berezia eskaintzen zaie Bizkaiko hiriburutik oroitzapen Eguna: abenduaren 19tik urtarri- pertsonal eder batekin eta gustu oneko opari batekin joan nahi laren 6ra dutenei. Gainera, hiriko merkatariLekua: Arriaga Antzokiaren elkarteek hainbat jarduera antolaondoan tzen dituzte Gabonetako espiritua Ordutegiak: 11:00 - 14:00 eta hurbildu eta konpartitzeko. 17:00 - 21:00 Informazio gehiago: Abenduaren 25etik urtarrilaren www.bilbaodendak.net 1era: ITXITA

Urtarrilaren 6a: 11:00 - 14:00 • Gabonetako Azoka Txikia Azoka txiki hau 40 etxolak baino gehiagok osatzen dute, eta urteko sasoi honekin lotutako produktuak eskaintzen dituzte: Gabonetako apaingarriak, artisau-lan txikiak, opariak, osagarriak, ... Eguna: abenduaren 8tik urtarrilaren 6ra Lekua: Bailén Ordua: 9:00 etatik 23etara Abenduaren 23an eta urtarrilaren 5ean: 9:00etatik 02:00etara

Jaiotza-Erakusketak Bilbon Gabonetako Jaiotzek tradizio luzea dute Bilbon. Aurtengo Eguberrietan jaiotzen aberastasunaz eta originaltasunaz gozatzeko aukera izango dugu hiriko hainbat lekutan: • Bariko San Nikolas Elizako elizatea: Jaiotza-erakusketa. Eguna: abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra • Santiago Katedralaren Klaustroa: Jaiotza-erakusketa. Eguna: abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra • Otxarkoaga Txurdinaga Gizarteetxea: Eguna: abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra • Eleiz Museoa: Museoaren klaustroan bisita daiteke “Munduko Jaiotzak” erakusketa. Eguna: azaroaren 25etik urtarrilaren 5era. • Pasio-Irudien Museoa: Jaiotzaerakusketa, Bizkaiko Belenzaleen Elkartearen eta Bilboko Penitentzia Kofradien Ermandadearen eskutik. Eguna: abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra

Gabonak eta Urteberri Eguna: ITXITA

8


OLENTZEROREN ETA ERREGE MAGOEN DESFILEAK Aurten ere, Olentzero eta Errege Magoak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar gure hirira etorriko dira ilusio-mordoa ekartzera. Gainera, aurtengo Gabonetan, Ekialdeko Errege Magoek eta gure Olentzero kutunak nobedade eta ezusteko ugari agindu dizkigute.

Abenduaren 24a. Olentzerok Arriaga Antzokian hartuko ditu umeak, 11:00etatik 14:00etara. Atseden hartu eta indarberritu ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik goizean Arriaga antzokira joango diren neska-mutilen nahi eta eskaera guztiak jasoko dituzte. Gero, arratsaldean, Bilboko auzoetara joango dira ilusioa banatzera.

Hitzordu hauek ez dira inoiz galdu behar, eta are gutxiago aurten.

Olentzero Abenduaren 23a. Olentzero Bilbora dator. Olentzero, Euskal Herriko etxeetara opariak ekartzen dituen pertsonaia magikoa, Bizkaiko hiriburura Pottoka erraldoi baten gainean iritsiko da, bere segizioarekin batera: Mari Domingi eta Basajaun antzara handi baten gainean eta Lamia eta galtzagorriak triziklo erraldoi batean etorriko dira. Olentzero magikoki agertuko da Bilboko Kale Nagusian, 19:00etan, eta Arriaga Antzokiraino joango da, han igaroko baitu gaua. 9


Errege Magoen Desfile Bikaina

Ded Moroz eta Snegutchka Errusiatik, Dun Che Lao Ben Txinatik, Apalpador Galiziatik eta Osaba Nadal Kataluniatik. I単aki Urtarrilaren 5a Azkuna Bilboko alkateak egin18:00: Desfilea Kale Nagusia eta go die harrera. Gainera, txikiek Maria Diaz Haroko kalea gu- Gabonetako gutunak entregarutzatzen diren tokian hasiko da. tuko dizkiete Alhondiga Bilbao-n. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Bilbora iritsiko dira argiz, soinuz eta kolorez betetako des- Gabonetako Haur-Parkea file ikusgarri batean. Aurten, Bilbao Exhibition Centre-ko pabiErrege Magoak Kale Nagusitik lioiak oporrak entretenimenduz Udaletxeraino joango dira. beteko ditu Gabonetako Haur20:15: umeen harrera Gela Arabiarrean. Txikienak hurbildu ahalko dira beren eskakizun eta ilusioez betetako gutunak entregatzera.

Gabonetako Lehen Batzarra

parke tradizionalarekin. Bertan, jarduerak barne hartzen dituen aisialdiko eta entretenimenduzko programa osatu bat eskainiko da. Aurtengo edizioan, jolas, kirol-jarduera, tailer eta barraka tradizionalen eskaintza bikainaz gozatzeko aukera egongo da.

Eguna: Abenduaren 15etik urtaAbenduaren 14an eta 15ean rrilaren 5era Gabonetako Lehen Batzarra egingo da Bilbon, eta bertan izango dira jai hauetako mundu osoko protagonistak. Egun hauetan, Olentzerok eta Mari Domingik iritsiko dira gainerako protagonistak Bizkaiko hiriburura: Ekialdeko Errege Magoak, Santa Klaus eta Klaus andrea Ipar Polotik, San Nikolas erdialdeko Europatik, Befana Sogina Italiatik,

10


Izotz-Pista

Abesbatzak

Aurtengo Gabonetan, La Casilla Pabilioia izotz-pista bihurtu da, patinatuz gozatzeko.

Abenduaren 14an eta 15ean, ostirala eta larunbata, Bilboko ingururik komertzialenetan abesbatzen zuzeneko ikuskizunez gozatu ahalko da. Euskadin tradizio luzea duten dozena bat abesbatzak eta flauta, txistu, alboka eta trikiti taldeek kaleak alaituko dituzte Bizkaiko hiriburuan erosketak egiteko paseoa are atseginago egiteko.

Eguna: Urtarrilaren 5etik 13ra. Lekua: La Casillako pabilioia. Ordutegiak: Abenduaren 5etik 9ra. Abenduaren 14tik 16ra Abenduaren 20tik 23ra Abenduaren 26tik 30era Urtarrilaren 2tik 6ra Urtarrilaren 11tik 13ra 10:00 - 14:00 eta 15:30 - 22:30 Abenduaren 10etik 13ra Abenduaren 17tik 19ra Urtarrilaren 7tik 10era 17:00 - 21:00 Abenduak 24 eta 31a 10:00 - 14:00 eta 15:30 - 19:30 Abenduaren 25a 10:00 - 15:00 eta 17:00 - 22:00 Urtarrilaren 1a 17:00 - 22:00

Urteberri Eguneko Kontzertua Urtero Vienan izaten den musika-hitzorduan oinarrituta, aurreko edizioen ostean, berriro ere egingo da Urteberri Eguneko Kontzertua, Johann Strauss musikari austriarraren bals, polka eta martxarik onenen sorta erakargarri batekin.

Dantza Plazetan 2012 Programa Bilboko kultura-programarik tradizionalenetako bat da. Bere helburua euskal herri-folklorea sustatzea da, erromerien, dantzaalardeen eta kalejiren bitartez. • Beti Jai Alai taldea

Eguna: Abenduaren 24a Lekua: Aita Donosti Plaza Ordua: 19:00 • Salbatzaile Dantza Taldea Eguna: Abenduaren 29a Lekua: Santiago Plaza Ordua: 20:00 • Ondalan Erraldoien Konpartsa Eguna: Abenduaren 31 Lekua: Luzarra (Erraldoien kalejira) Ordua: 11:30

Strauss Festival Orchestrak lan ezagun ugari interpretatuko ditu, hala nola, Napoleon, Loreen Festa, Klipp Klapp, Enperadorearen Balsa, Champagne, etab. Eta, jakina, ez da faltako egilearen balsik ezagunena, Danubio Urdina ederra, ezta Radetzky Martxa ere, ikusleen txaloen erritmoan emango amaiera kontzertuari.

Eguna: Urtarrilaren 1ean Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00etan

11


Guggenheim Bilbao Museoa. “Egon Schiele”. “Claus Oldenburg. Hirurogeiko hamarkada” Guggenheim Museoak “Egon Schiele” erakusketa aurkezten du. Espresionista austriarraren unibertsorako hurbilketa osatu bat da, Vienako Albertinako marrazki eta akuarelen bitartez. Erakusketan artistaren bilakaera estilistikoa islatzen duten ehun lan inguru ikus daitezke.

instalazioen funtsezko ordezkaria da, eta, gainera, bere eskala handiko proiektuek eragin izugarria izan dute eremu publikoetarako artean.

Arte Ederren Museoa. Fernando Botero “Fernando Botero. Ospakizuna” izenburupean, Arte Ederren Museoak artista kolonbiarraren erakusketa antologiko bat aurkezten du. Erakusketak azken 65 urteotan egindako 80 lan biltzen ditu, gehienak bere bilduma pribatukoak. Konposizio indartsuak dira, Botero maisuaren margolanen ikuspegi berezia ospatzen duten forma handi eta kolore oparoekin.

Euskal Literatura eta Musikaren 47. azoka Durangon

“Claus Oldenburg. Hirurogeiko hamarkada”. Claes Oldenburgek egin zuen lan aitzindari eta enblematiko goiztiarraren inguruko erakusketarik handiena da. Oldenburg berrogeita hamarreko hamarkadatik artearen garapeneko sortzailerik garrantzitsuenetako bat izan zen. Oldenburg pop artearen, performancearen eta 12

Durangoko azoka, doakoa eta orotariko hartzaileei zuzendua, euskal kulturaren erreferentea da. Hitzordu honek euskarazko lanak edo euskal gaiak beste edozein hizkuntzatan jorratzen dituzten lanak plazaratzen dituzten argitaletxe, banatzaile, disko-etxe, erakunde eta kultura-eragileak barne hartzen ditu.

Eguna: 2012ko abenduaren 6tik 9ra Lekua: Durangoko Landako Erakustazoka Ordutegia: 10:30 - 20:00


GABONETAKO

-OHITURAK

Gabonak neguko solstizioaren errituen garaian ospatzen dira. Denbora joan ahala, ohitura batzuek hasieran zuten eginkizuna galdu dute; baina, gaur egun, erritu batzuk bizirik mantentzen dira, hori bai, egungo garaira egokituta.

Ogiaren Erritua

Gabon Gaueko afarian, abenduaren 24an, etxe batzuetan oraindik “ogiaren erritua” egiten da, hau da, jaki hori bedeinkatu egiten da labanaz gurutzearen seinalea eginez. Gero, zati bat moztu eta norbere burua zeinatzen da. Ogi-koskor hori hurrengo urtera arte gordetzen da. Askok uste dute ezaugarri onuragarriak dituela. Afarian Gabon-kantak abesten dira, baiOlentzero ta beste abesti batzuk ere, hala Olentzero Euskadiko Gabonetako nola, “Hator, hator”, “Horra Mari irudi eztabaidaezina da. Bere ize- Domingi”, “Mesias sarritan”, eta na “Onen zaro”tik dator, hau da, kartetan jokatzen da. garai ona edo gauza onen aroa. Urtero, neguan, gizon tripontzi eta bizardun hau menditik jaisten da Bilboko neska-mutilek gutunetan eskatu dizkioten opariak ekartzera. Gaur egun, Olentzero bere adiskide Mari Domingirekin eta euskal mitologiako hainbat izakirekin etortzen da; lamiarekin eta galtzagorriekin, besteak beste. Olentzeroren segizioak Bilboko kaleak eta plazak zeharkatuko ditu, azken gutunak Gabon-kanta tradizionalen erritmoan bilduz. 13


Gabon Zahar Gaueko Kantua

• Txorizero freskozko Bizkaiko erako platerak barraskiloekin edo iparraldeko bakailaoekin.

Abenduaren 31an eta urtarri- • Saltsa berdeak legatzaren edolaren 1ean. urte batetik bestera zein mozketatarako, Kokotxeigarotzea ospatzeko egiten den tatik buztanera. afarian, antzinako kantu bat • Ortuko loreak: azaloreak eta abesten da: azak San Martingo hilketaren Urte barri barri dekonak ez dekonari Nik ez dekot eta niri Ezpabere txarri belarri

Gorbeiako Igoera

oroitzapenekin. • Itsaskiak, betiere itsasoko uretan egosita. • Gabonetako eta Natibitateko Zopa, itsasoko saldak eta baserriko saldak. • Santo Tomaseko kapoia eskarola mingotsezko entsaladarekin.

Urtarrilaren 1ean, txokolatea gosaldu ohi da. Duela hainbat urtetik, era berean, Bizkaian jen- “Soconuscoko Turroia” de asko igotzen da Gorbeiara Batez ere txokolatea, praline zuria, praline txigortua, truUrteberri goizean.

Gabonetako Ohiko Plater eta Postreak Antzinatean, Gabonetan jaten ziren elikagai gehienak baserrikoak ziren, hala nola, txerrikia, zezina, arrautzak, hegaztiak, intxaurrak, eztia, labeko ogia eta barazkiak, aza adibidez... Gainera, beti egiten ziren erosten ziren jaki bereziak jaiegun horietan, funtsean arraina eta gozokiak, baserritik ez zetozen elikagaiak, alegia. Plater tipiko batzuk aza olioarekin, bakailaoa, bisigua eta barraskiloak tomate-saltsan ziren, bijilia-egunetan jan zitezkeen gauzak, hain zuzen. Postreei dagokienez, intxaursaltsa eta sagar konpota ziren gozoki nagusiak. Gaur egun, produktu horiez gain zapore modernoagoa duten beste plater batzuk ere jaten dira, eta postrean turroiak, polboroiak eta mazapanak sartzen dira. Gaur egungo menuetan, konposizio zaporetsuak topa ditzakegu, adibidez:

14

fa eta txokolatezko estaldura. Oinarrizko osagai horiekin prestatzen da, modu artisauan, “Soconuscoko Turroia”. Turroi honen jatorriak historia eta kondaira nahasten ditu. Guri iritsi zaigun bertsioaren arabera, XVII. mendearen hasieran, Iñigo Urrutia izeneko bizkaitar bat Mundu Berrirako bidean itsasoratu zen, aberastasunaren eta “El Dorado” mitikoaren bila, baina bere bidaian askoz gauza gozoago bat aurkitu zuen: kakao-arbola. Urrutiak, gizon azkarra zenez, negozioaukera on bat zela pentsatu zuen, eta hainbat probintzia zeharkatu ondoren, Santa Ana de Soconuscora, Mexiko eta Paraguay arteko mugan, iritsi zen. Han, inguru horretako kakaoa ezagutu zuen, eta hori da bere familiak Bilbon zeukan gozotegira eraman zuen txokolatea.


Santo Tomas Azoka

Erriberako Merkatua

Abenduaren 21ean, Plaza Berriko eta Areatzako inguruak bertako nekazaritza eta abeltzaintza produktuen erakusleihorik onena izango dira. Milaka pertsona elkartuko dira lurreko produktuak dastatzeko, talo eta txorizo tradizionala eta txakolina, batik bat. Funtsezko beste osagai bat jaia da, kaleko animazioaren eskutik, baita euskal musika ere.

Jaki gozoak lortzeko beste toki saihestezin bat Erriberako Merkatua da, Ibaiaren ondoan dagoen gastronomia-tenplu bat da, duela gutxi zaharberritua. Bizkaia osorako erreferentzia komertziala. Gabonak iristen direnean, milaka pertsona hurbiltzen dira erosketak egitera, produkturik onenen arteko onena lortuko dutela jakinda.

Azoka honen jatorria XIX. men- www.mercadodelaribera.net dean datza. Garai hartan, Bizkaiko baserrien errentariak Bilbora joaten ziren abenduaren 21ean, baserrien jabeei urteko errentak ematera (normalean hirian bizi ziren). Diruaz gain, baserritarrek lantzen zuten lurreko produkturik preziatuenak eskaintzen zituzten: baratzeko produktuak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, animaliak, landareak eta loreak.

15


BILBO

Lehorretik, Itsasotik eta Airetik Zuk aukeratzen duzu zein den Bilbo ezagutzeko modurik onena. Hiria miatzeko eta bere muinera eta memoriara hurbiltzeko hainbat plan proposatzen dizkizugu. Lurretik, itsasotik eta airetik, historiaz eta argazkiak egiteko moduko txokoz betetako Bilbo baten prisma desberdinak eta ikusgarriak topatuko dituzu.

Bisita Gidatuak Oinez Ezagutu Bilbo eta bere Gabonetako ohiturak gidari profesionalekin batera bi ibilbide adierazgarri hauen bitartez: Zazpi Kaleak eta Zabalgunea - Abandoibarra.

Larunbatak eta igandeak: Zazpi Kaleak 10:00etan eta Zabalgunea-Abandoibarra 12:00etan. Abenduaren 6tik 9ra, egunero: Zazpi Kaleak 10:00etan eta Zabalgunea-Abandoibarra 12:00etan. Abenduaren 26a eta 28a: Zabalgunea-Abandoibarran 12:00etan. Abenduaren 27a: Zazpi Kaleak 10:00etan. Urtarrilaren 6a: ez da bisitarik egongo. Informazio gehiago eta tarifak kontsultatzeko, deitu 94 479 57 60 zenbakira.

16


Bisitak Udaletxera eta Ibaigane Jauregira Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia, Athletic Club de Bilbaoren egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikusi ahalko dituzu, hala nola, Areto Arabiar ikusgarria eta Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera emango dizu.

Bisitak igandero egiten dira, abenduan, 11:00etan. Sarrerak Bilbao Turismoren Bulegoetan saltzen dira, Arriaga Antzokiko beheko solairuan. Informazio gehiago eta tarifak kontsultatzeko, deitu 94 479 57 60 zenbakira.

Bus Turistikoa Hiriaren gaineko begirada erosoa eta desberdina. Bilbao Tour Bus Turistikoak hiriaren panoramika pribilegiatua eta osatua eskaintzen dizu.

Autobus turistikoa abenduaren 31ra arte egongo da martxan, ordutegi honetan: Abenduaren 6a, 7a eta 8a: 11:00 12:00 - 13:00 - 15:00 eta 16:00 Hileko gainerako egunak: 11:00 12:00 eta 13:00 Astearteak, asteko atseden-eguna Irteera: Alameda Mazarredo (67 zkiaren aurrean) www.busturistikoa.com

Egunero irteerak 15 minutuz behin 7:15tik 22:00era Igande eta jaiegunetako zerbitzuaren hasiera-ordutegia: 8:15 Abenduaren 24an eta 31n gaueko azken funikularra 21:00etan Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko ordutegia: 9:15 - 14:30 eta 16:30 - 22:00

Bilbon Nabigatzen Ezagutu Bilboren historia ibaian itsas paseo kultural bat eginez. Ikuspuntu desberdin batetik eta uraren ondo-ondoan, itsasontzi moderno batean txango eder batez gozatu ahalko duzu. Tel.: 94 642 41 57 - 644 442 055 Egunero: Bilbon Nabigatzen (ordubete) Irteerak: 13:00 - 16:00 - 17:30 Larunbata eta igandea: Itsasora Nabigantzen (2 orduko iraupena) Irteera: 10:30 Jaiegunak: abenduaren 24a, 25a eta 31 eta urtarrilaren 1a eta 6a. www.bilboats.com

Hiriaren Ikuspegi Panoramikoa Bilboren panoramikarik onenetako bat Artxanda mendian aurkituko dugu. 1915etik martxan dagoen funikular historikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren puntu arkitektoniko garrantzitsu guztiak ikus ditzakegu, eta ibaiaren bihurguneak beha ditzakegu. Gainera, gune berdeez gozatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater tradizionalak dastatzeko toki aparta da.

17


KUTXABANK MENDI

FILM FESTIVAL BILBAO Kutxabank Mendi Film Festival Bilbao

zen urtarriletik filmatu diren pelikularik eta ikus-entzunezkorik onenak eskainiko dira publikoari.

Abenduaren 14tik 23ra

Baina jaialdiak, gainera, jarduera paraleloak barne hartuko ditu: ikus-entzunezkoen inguruko ikastaroak: argazkilaritza, erakusketa, antzerki bertikala, slack line, mendi-martxa Pagasarrira eta zuhaitz-landaketa.

Mendiari buruzko V. edizioa Kutxabank Mendi Film Festival zinema-jaialdia; aukera bikaina izango da mendiaren inguruko filmik onenez gozatu ahal izateko. Kutxabank Mendi Film Festivalek mendiaren kultura ezagutzera ematearen alde egiten du apustu, gaia hainbat alderditatik jorratzeko: zinema, literatura, argazkilaritza eta musika ingurumenarekiko errespetuaren baloreekin eta hobetzeko eta taldeko lanaren espirituarekin. Nazioarteko jaialdi hau mundu mailan erreferentea eta topalekua da jarduera hauekin lotutako sortzaile, zuzendari eta protagonistarik onenentzat: alpinismoa, eskia, eskalada, etnografia, muturreko kirola... Aste honetan, joan

18

Bilbo mendiko kulturaren hiriburu bihurtuko da. Parte hartu erronka honetan. Prestatutako jardueren inguruko informazio gehiago hemen:

www.medifilmfestival.com


Pagasarri Gabonak datozela-eta, mendizaleek hitzordu bat dute tradizioarekin. Urtero bezala, ibilaldia egingo da Pagasarrira. Aurten, Bilboko “txapela�rekin egindako hitzordua abenduaren 23an da. Milaka pertsonak gozatzen dute mendiko erromesaldi honetan naturaz eta Bizkaiko hiribururako balkoi honek eskaintzen dituen ikuspegi bikainez.

19


KULTURA

AGENDA Zure aisialdirako nahi duzuna aurkituko duzu. Informazioa, datak, ordutegia... hilabete honetarako eta Gabonetarako prestatu diren kultura eta kirol jarduera guztiak.

AZOKAK ETA MERKATUAK

“Desembalaje� Antzinako Gauzen XXVI. Azoka Altzariak, margolanak, eskulturak, lanparak, bitxiak, imitaziozko apaingarriak, portzelana, bildumetarako elementuak, arropa, makilak, landako tresnak, erlojuak... Hori bai, 40 urtetik gorako antzinatasuna dutenak.

Eguna: Abenduaren 15a eta 16a Lekua: Bilbao Exhibition Centre Ordutegia: 10:00 - 20:00

Bilboko Belenzaleen IV. Azoka

ERAKUSKETAK

Artisauek eta Bilboko belenzaleen elkarteek zure Jaiotza prestatzeko gauzak eta miniaturak Bilboren askotariko kultura-essalgai jarriko dituzte. kaintzaren barruan, nahitaez bisitatzekoak dira hiriko Museo eta Eguna: abenduaren 9ra arte. Erakusketa-aretoetako erakuskeLekua: Areatza ta bikainak. Ordutegia: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00

20


Bilboko Arte Ederren Museoa

Guggenheim Bilbao Museoa

www.museobilbao.com Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumak XIII. mendetik gaur egunera arteko lanak barne hartzen ditu; espainiar eta flandestar eskolen lan garrantzitsuak ditu, baita euskal artisten bildumarik onena ere. Martín de Vos, El Greco, Ribera, Zurbaran, Murillo, Gentileschi, Goya, Sorolla, Cassatt, Gauguin, Zuloaga, Bacon, Chillida, Tápies eta Barceló artisten lan azpimarragarriak barne hartzen ditu. Gaur egun duen eskaintza aldi baterako erakusketa hauekin dago osatuta: “Ospakizuna”, Fernando Botero artista latinoamerikarrarena, eta “Giovanni Battista Piranesi” grabatuaren maisuaren lanarekin.

www.guggenheim-bilbao.es XX. mendearen bigarren erdiko artistarik garrantzitsuenek Bilboko Guggenheim Museoan egingo dute topo, hala nola, Eduardo Chillidak, Yves Klein-ek, Willem de Kooning-ek, Robert Rauschenberg-ek, Tàpies-ek nahiz Andy Warhol-ek. Bilduma horretaz gain, une honetan behin-behineko erakusketa hauek ikus daitezke: “Egon Schiele”, “Claus Oldenburg. Hirurogeiko hamarkada” eta “Bizitako Arkitektura”. Eta gainera, Gabonetan... • Arrastoen jokoa eta marrazkiak 3 eta 12 urte arteko umeak detektibe bihurtuko dira Museoak bisitan proposatuko dien enigmajokoari esker. Gainera, aisialdirako eta marrazteko espazio batekin goza dezakete atrioan prestatutako eremuan. Eguna: abenduaren 17tik urtarrilaren 6ra. Lekua: Atrioa eta Museoko aretoak Ordutegia: 10:00 - 20:00

Alhóndiga Bilbao www.alhondigabilbao.com Ardo-biltegi zahar hau, Philippe Starck-en zuzendaritzapean birgaitu eta eraldatu ondoren, kultura eta aisialdi zentro berritzaile bihurtu da. Bisitatu alondegiko erakusketak, bere eremu ikusgarriek liluratu egingo zaituzte, zeharkatu bere erdiguneko plaza osatzen duten 43 zutabeak eta gozatu bere programazio bikainarekin. 21


• ‘Bertan Bilbao’. Argazki-era- Eleiz Museoa kusketa honetan, herritarrak www.eleizmuseoa.com Bilbo Berriaren hiri-birmoldakeEleiz Museoa bisitarientzat irekiko taren eragile gisa ikusten dira. da “Munduko Jaiotzak” erakuskeEguna: 2013ko urtarrilaren 13ra taren zortzigarren edizioan. arte Eguna: urtarrilaren 5era arte. Sarrera librea

Lekua: Museoko klaustroa

• Gabonak Arte 5 eta 12 urte arteko umeentzako jarduerak, arte desberdinak ardatz gisa hartuta (zientzia, teknologia, arkitektura, dantza, musika, zinema, etab.).

Egunak: 2012ko abenduaren 26a, 27a eta 28a, eta 2013ko urtarrilaren 2a, 3a eta 4a. Ordutegia: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 20:30

Ordua: Asteartetik zapatura: 10:30tik 13:30etara eta 16:30tik 19:00etara Domekak eta jai-egunak: 10:30tik 13:30etara Astelehenak, abenduaren 25a eta urtarrilaren 1ª: ITXITA Eta Gabonetan 5 eta 9 urte arteko umeentzako tailerrak. Abenduaren 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra 10:00etatik 13:00era. Informazio gehiago: 94 432 01 25 museo@eleizmuseoa.com

22


Arkeologi Museoa. Museo de Arqueología

Itsas Museoa www.museomaritimobilbao.org

www.bizkaia.net/arkeologimuseoa

Euskalduna ontziola zaharren Erakusketa iraunkorrak Bizkaiko dikeen inguruan, Abandoibarran, historian ibilbide bat egiten du Itsas Museoak honako egitaraua aztarnategi arkeologikoetan be- eskaintzen du: rreskuratutako materialen bitartez. • “Argizko larruaza”. “Bilbao Gu2013ko apirila arte “Euskal Herria V. ggenheim ++” erakusketa-eremendetik VIII. mendera” erakuskemuaren erdiguneko eskultura ta ere bisitatu ahalko da. Shanghaiko 2010eko Erakusketa Unibertsalean. • “R.M.S. Titanic nola eraiki eta zergatik hondoratu zen”, “Mende bat surfean” eta “José Ramón de la Ricaren oroipenak: euskal Informazio gehiago: 94 404 09 90 arkeologimuseoa@bizkaia.net konpainien itsasontziak” erakusketak ere. Euskal Museoa • Martxora arte, museoaren kaian luzeran 50 metro dituen “Mercewww.euskal-museo.org des” belaontzi holandarra bisitaBilboko Zazpi Kaleetako estilo tu ahalko da. barrokoko eraikin batean dagoen museo bat da, eta bertan aurki ditzakegun erakusketen helburua da euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala erakustea.

Tailerrak familian: Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra Gabonetako tailerrak egingo dira 11:30etik 13:00era

Berreginen Museoa www.museoreproduccionesbilbao. org

Garai guztietako eskulturarik garrantzitsuenen kopiak ditu. Gabonetan “Akropolis: Mito Biziak” erakusketa bisitatu ahalko da. Akropolian ibilbide bat egiten du sinbolo erlijioso eta mitiko gisa, museoko funtsetako eskulturen bitartez. Gainera, “Zubiz Zubi” erakusketa ere ikusi ahalko da.

23


Athletic Club Museoa www.athletic-club.net

San Mamesen bihotzean dagoen museo honek ehunetik gora urteko clubaren historian sakontzeko aukera ematen du ekipajeen, banderatxoen, argazkien, garaikurren, etab. bidez. Museoko sarreran estadioa ikusteko bisita gidatu bat ere eskaintzen da (aurrepalkoa, palkoa, prentsa-aretoa, aldagelak, aulkia eta ipar hondoa). Une honetan, “Kromoz betetako mende bat”, “2011-2012, denboraldi gogoangarria” eta “50 urte Iribarrek Athletic-en debutatu zuenetik” erakusketak daude ikusgai.

KONTZERTUAK Fito & Fitipaldisen Kontzertua Bira honetan, Fito eta Fitipaldiak giro kutunago bat eskeintzen dute. Kontzertuetan, Adolfo Cabrales, Fito, bilbotarragaitik zuzenduako taldeak, bere arrakastarik ospetsuenak jotzen dituzte, baita abesti ezezagunak ere, oraingo birarako berreskuratuak.

Eguna: abenduaren 6a, 7a eta 8a. Lekua: Euskalduna Jauregia. Ordutegiak: abenduaren 6an, 20:30ean. Abenduaren 7an eta 8an, 21:00etan.

24


Music Legends Zikloa. Jorma Kaukonen with Barry Mitterhoff JJorma Kaukonnen fingerstyle gitarraren sortzaile eta maisutzat jotzen da. Jorma-k uneko rock bizienaren, folk amerikarraren eta bluesaren tradizioaren iturritik edaten du. “Els Amics de les Arts” Eguna: abenduaren 11 Folk-pop katalanaren barruan, Lekua: BBK Aretoa bere abestiak melodia sinpleeOrdua: 20:00 kin, elektronika ukituekin, hitzjokoekin eta ironia handiarekin Mónica Molina egindako eguneroko istorioak dira. Mónica Molinak “Mar Blanca” disko berria aurkeztuko du, bere Eguna: abenduaren 13a aita Antonio Molina musika es- Lekua: Arteria Campos Eliseos painiarraren legendaren omenez Antzokia, Cupula Aretoan landua, haren heriotzaren 20. Ordua: 20:30 urteurrenean. Eguna: abenduaren 13a. Mamba Beat Lekua: Arteria Campos Eliseos MAMBA BEAT taldea Bilbon sortu Antzokia, Antzokia Aretoan zen 2006an, eta elektronikaren Ordua: 20:30 pozoi erritmikoa menperatzen du. Eguna: abenduaren 14a Lekua: AlhóndigaBilbaoko atrioa Ordua: 20:00 Sarrera librea

Musiketan Zikloa. Tom Russell Tom Russell narrazioaren maisu bat da, eta Mesabi lan berrian, kantautore honek gaur egun arte plazaratu dituen istoriorik zoragarri eta txalotuenak bildu dira.

Eguna: abenduaren 16a Lekua: BBK Aretoa Ordua: 20:00

25


JAZZA Arturo Stable 4tet Eguna: abenduaren 6a Lekua: Bilbaína Jazz Club Ordua: 22:00

Kasper Tranberg Trio Tontxu

Eguna: abenduaren 13a Lekua: Bilbaína Jazz Club Ordua: 22:00

Tontxuk, kontzertu honetan, 1997tik atera dituen 8 diskoetako Jam Session abestiak laburbiltzen ditu. Egun berezi honetan, berarekin batera Eguna: abenduaren 20a izango dira bere gaztaroko maisu Lekua: Hika Ateneoa eta adiskide batzuk. Kontzertua Ordua: 19:30 Kenpa Junkerak aurkeztuko du bere Trikiti bikainarekin. Urte Amaierako Super

Eguna: abenduaren 17a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 20:00

Mikel Urdangarín Mikel Urdangarin kantautore euskaldunak alde guztietatik udazkena darion disko bat aurkeztuko digu orain arte erabili ez duen formatu eta soinuarekin.

Eguna: urtarrilaren 6a Lekua: Arriaga Antzokia Ordua: 19:00

Niña Pastori Niña Pastori, ama izan zela-eta geldialdia egin ondoren, agertokietara itzuliko da “Ya No Quiero Ser” birarekin. Ikuskizun honetan, kantari cadiztarrak bere ibilbide diskografikoa laburbiltzen du, eta kanta berriak ere aurkeztuko ditu, hala nola, birari izena ematen diona.

Eguna: urtarrilaren 6a Lekua: Arriaga Antzokia Ordua: 19:00

26

Jam Session-a Eguna: abenduaren 26a Lekua: Bilbaína Jazz Club Ordua: 22:00

Bilborock Eliza zahar hau kultura-jarduerak gauzatzeko berreskuratu da, eta zazpi kaleen bihotzean dago. Askotariko jarduerak barne hartzen dituen programazio bat eskaintzen du, pertsona guztiei zuzenduta: kontzertuak, haurrentzako jarduerak, balleta... www.bilbao.net


MUSIKA KLASIKOA

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren GanberaKontzertua

Bilboko Udal Musika Taldea

Honako hauen lanak interpretatuko dituzte: G. Bottesini, G. Rossini eta M. Glinka.

R o b e r t o Tu r l o B e r n a u k , Yamaharen oboe bekadunak, hainbat pertsona ezagunekin jo du: Alfredo Kraus, Teresa Berganza, Plácido Domingo, Joaquín Achúcarro, Mstislav Rostropovich eta beste hainbatekin. Oraingoan, erregistroa aldatuko du eta dantza arabiarreko Nesma Sabat dantzariarekin batera arituko da agertokian Bilboko Udal Taldearen kontzertuan. Eguna: abenduaren 2a Lekua: 12:00 Ordua: Euskalduna Jauregia.

Eguna: abenduaren 10a Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00

Gabonetako Kontzertua Begoñako Basilikan Gonbidapenak Bilbao 700 Fundazioan. Ikusleentzako toki kopuru mugatua dago.

Eguna: abenduaren 14a Lekua: Begoñako Basilika Ordua: 20:00

“Händel-en Mesiasa” Kontzertu Parte-hartzailea Eguna: abenduaren 5a Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00

27


Bilboko Orkestra BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Kontzertua Sinfonikoaren Kontzertua Mateusz Borowiak pianoan eta Eguna: abenduaren 20a eta 21a Günter Neuhold batutarekin, on- Lekua: Euskalduna Jauregia dorengo lan hauek interpreta- Ordua: 20:00 tuko dituzte: W.A. Mozart, S. Rachmaninov Leioako Kantika eta W.A. Mozart. Abesbatza eta Bilboko Eguna: abenduaren 13a eta 14a Txistularien Udal Taldea

Lekua: Euskalduna Jauregia

Eguna: abenduaren 20a

Ordua: 20:00

Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00

Bilboko Udal Musika Taldea Mark Whitlock du zuzendari. Whitlock musikari ezagun bat da, eta sarritan zuzendu ditu Estatu Batuetako talderik garrantzitsuenetako batzuk.

Eguna: abenduaren 16a Lekua: Euskalduna Jauregia

Bilbo Gabonetan Kantari San Antonio de Iralabarri Abesbatzak kontzertua eskainiko du “Bilbao Canta en Navidad” zikloaren barruan.

Eguna: abenduaren 21a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 20:00

Ordua: 12:00

Bilboko Udal Taldearen Gabonetako Kontzertua Eguna: abenduaren 19a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 19:00

Gabonetako Abesbatza Kontzertuak Gabonetan, Bilboko eliza ugaritan egingo dira abesbatza kontzertu tradizionalak.

Abenduaren 14an, 19:30ean, San Anton Elizan (Zazpi Kaleak) Abenduaren 14an, 20:15ean, Enkarnazioko Elizan (Atxuri) Abenduaren 15ean, 20:30ean,

28


El Carmelo Elizan (Santutxu)

Abenduaren 20an, 20:30ean, Arrosarioko Amaren Elizan (Errekaldea) Abenduaren 21ean, 19:30ean, Bosgarren Parrokian (Abando) Abenduaren 22an, 19:30ean, Sortzez Garbiaren Elizan (Basurtu) Abenduaren 27an, 20:00etan, San Pedro Elizan (Deustu) Abenduaren 28an, 19:30ean, Aita Jesuiten Egoitza Elizan (Abando) Abenduaren 29an, 20:00etan, Salbatzailearen Elizan (Gazteleku)

OPERA ETA ZARZUELA Kr贸l Roger, K. Szymanowski Eguna: abenduaren 3a Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00

International Opera Gala Ikuskizun honetan munduko antzokirik onenetako eta garrantzitsuenetako hiru bakarlari garrantzitsuk esku hartzen dute (New York-eko Metropolitan antzokia, Veneziako Fenice Antzokia, Milango Scala, Veronako Arena), Itziar Barredo piano-jolearekin batera.

Eguna: abenduaren 22a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 20:30

Alfredo Krausen Omenezko XII. Kontzertua Alfredo Kraus tenore handiaren omenaldian parte hartuko dute Donostiako Orfeoiak eta Orfeoi Txikiak, Itziar Mart铆nez Gald贸s sopranoak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak.

Eguna: abenduaren 30a. Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 19:00

Gabonetako Ipuin Bat Abao Txiki Lau urtetik gorako umeentzako opara. Dickensen ipuin ezagunean oinarrituta, Mr. Scrooge zekenaren istorioa kontatzen du, Eguberri hotz batean gizon on eta eskuzabal bihurtuko da.

Portuko Tabernaria Zarzuela Eguna: abenduaren 14a eta 15a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 19:30

Eguna: urtarrilaren 3tik 5era Lekua: Arriaga Antzokia Ordua: abenduaren 3an eta 4an, 12:00etan eta 19:00etan Urtarrilaren 5ean, 12:00etan

Cuartito L铆rico: Musika Frantses Programa Eguna: abenduaren 17a. Lekua: Arriaga Antzokiko foyerra Ordua: 20:00

29


DANTZA Emakume Ikusezina Eguna: abenduaren 2a Lekua: La FundiciĂłn Ordua: 19:00

Zisneen Lakua

Zisneen Lakua The Crown of Russian Ballet of Moscow konpainiak lan paregabe hau interpretatuko du Tchaikovsky-ren musikaren funtsa, istorioaren edertasuna eta harmonia islatuz.

Eguna: abenduaren 22a Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00

“Zisneen Lakua� historiako ballet klasikorik ikusgarriena dela esan ohi da, maitasunez eta ederta- Intxaur-hauskailua sunez betea. Tchaikovsky-k sortutako ipuin oniriko iradokitzaile hau ballet Eguna: abenduaren 4a lan klasiko bihurtu da Gabonetan Lekua: Arteria Campos Eliseos nahitaezko bihurtu den hitzordu Antzokia batean. Ordua: 20:00 Eguna: abenduaren 25a

Intxaur-hauskailua Gabonetako klasiko bat. Tchaikovsky-ren lan honek fantasiazko eta irudimenezko erresuma batean murgilduko gaitu.

Eguna: abenduaren 5a eta 6a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: abenduaren 5ean, 20:00etan Abenduaren 6an, 19:00etan

30

Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 20:00

Mayumana: Racconto Ikuskizun paregabea, erritmoz, mugimenduz, poesiaz, teknologiaz eta umorez betetako narrazio honek taldeak urteak joan ahala sortu dituen gauzarik onenak bateratzen ditu.

Eguna: abenduaren 22tik 30era Lekua: Arriaga Antzokia Ordua:


Abenduaren 22, 26, 27 eta 29an: 18:00etan eta 21:00etan Abenduaren 23 eta 30an: 17:00etan eta 20:00etan Abenduaren 26an, 18:00etan eta 21:00etan Abenduaren 27an, 20:00etan

EUSKAL DANTZAK ETA BERTSOLARIAK Argia eta Juan Antonio Urbeltz: Besta Berri Ikuskizun honetan, Besta Berriko dantza tradizionalak, Lapurdiko eta Behe Nafarroako prozesiosegizioak ikusi ahalko dira, baita Jorge Oteizaren Apostoluen Aurreskua eta Turkiarrei eta Kristauei buruzko Pastoral bat ere, herri-antzerki suletinoan oinarritua.

ANTZERKIA, MUSIKALAK eta ZIRKUA Ederra eta Piztia Dekoratu ikusgarriak, arropa liluragarriak eta ipuinetako pertsonaiak egia bihurtzen dira ikuskizun paregabe honetan. Irudimenez, fantasiaz eta zirraraz betetako ikuskizun bikain honek ikuslea inoizko istoriorik erromantiko eta magikoenean murgiltzen du.

Eguna: abenduaren 7tik 19ra Lekua: Arriaga Antzokia Ordua: Abenduaren 7, 8, 14 eta 15ean, 17:00etan eta 21:00etan Abenduaren 9 eta 16an, 16:00etan eta 20:00etan Abenduaren 11, 12, 13, 18 eta 19an, 20:00etan

Eguna: abenduaren 2a Lekua: Arriaga Antzokia Ordua: 19:00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Bizi zuzenean euskal kulturan gehien errotuta dagoen tradizioetako bat. Eguna: abenduaren 15a Lekua: Bilbao Arena Ordua: 17:30

31


Txanogorritxu, Kapa Gorriaren Ipuin Musikala

San Lorenzo Martirra

Eguna: abenduaren 15a eta 16a Kasu honetan, kapa gorri baten Lekua: La Fundición. aurkikuntza da Txanogorritxu Ordua: abenduaren 15ean, ipuin ezagunaren bertsio berri 20:00etan baten abiapuntua. abenduaren 16an, 19:00etan Eguna: abenduaren 8a eta 9a www.lafundicion.org Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordutegia: abenduaren 8an, 17:00etan eta 19:30ean abenduaren 9an, 17:00etan

Gauzatu Gabeko Gabonetako Eginkizunak Betiko adiskide talde bat elkartu egiten da eta joko bat proposatzen du; egun horietan betetzea nahi duten hiru gurari idatzi beharko dituzte eta Urteberri Egunean irakurriko dituzte. Jaiegun hauetarako umorezko lan ezin hobea.

Eguna: abenduaren 23a eta 26a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: abenduaren 23an, Ipuinen Zaindaria 18:00etan Fantasiazko istorio honetan, abenduaren 26an, 20:30ean liburuzain batek gure ipuin gogokoenak arakatuko ditu maita“Gran Hermana” garri misteriotsu baten bila. Eguna: abenduaren 9a Hiru moja, komentu bat eta irabazle bakarra. Benetako “reaLekua: Arteria Campos Eliseos liti txou” honetan, hiru mojak Antzokia ahal duten guztia egingo dute Ordua: 12:30 eta 17:30 lehiaketa irabazteko eta komentuko mojarik onena izateko. Eguna: abenduaren 26a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia

Mag Lari, Irribarreak eta Magia Zer da barre eginaraztea eta aldi berean magia egitea baino hobea? Ikuskizun hau 0 eta 99 urte arteko jendeari dago zuzenduta, eta Mag Lari gure herrialdeko gure herrialdean proiekziorik handiena duen ilusionistak harritu egingo gaitu, baita barre eragin ere.

Eguna: abenduaren 27a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 17:00 eta 20:00 32


Sensormen

Peter Pan On Ice

Komedia, musika, perkusioa eta planteamendu eszeniko liluragarria. Horixe eskaintzen du Yllanaren keinu-umorearen eta Bulbul multimendia performer eta perkusio-jolearen ikuskizun erritmiko eta teknologikoak bateratzen dituen ikuskizun honek.

Punta-puntako hogei bat artistak, patinajearen nazioarteko eta Europako txapeldunekin, abeslariekin, akrobatekin eta aktoreekin batera, hazteari uko egin zion umearen abentura antzeztuko dute.

Eguna: abenduaren 28tik 30era Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: abenduaren 28an eta 29an, 20:00etan abenduaren 30a, 19:00etan

Munduko Lehen Txakurra

Eguna: abenduaren 28a, 29a eta 30a Lekua: Bilbao Arena Ordua: abenduaren 28an, 17:00etan eta 19:30ean abenduaren 29an, 17:00etan eta 19:30ean abenduaren 30ean, 18:00etan

Bizikidetzaren aldeko alegia kantatu honekin, animaliak maitatu ahal direla eta gure bihotzean har ditzakegula uste duten guztiek gozatu ahalko dute.

Eguna: urtarrilaren 2a eta 3a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 17:00

33


“El Perro del Hortelano”

TXOTXONGILOAK

Lope de Vegaren komedia hau Espainiako Urrezko Mendeko antzezlanik ezagun eta preziatuenetako bat da.

Nire Osaba Detektibea Momiaren Bila

Eguna: urtarrilaren 2a eta 3a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 20:00

“Kilimak” Kantajokoa

Pedro Holmes eta bere iloba Carlitos Watson Momia Galduaren bila abiatuko dira. Misteriozko istorio zoragarri hau 3 urtetik aurrerako umeei dago zuzenduta. Momia galduaren enigma!

“Kilimak” lanak Arkakuso Abenturazalearen ametsa kontatzen digu: barre eragitea eta mundu osora alaitasuna eramatea.

Eguna: abenduaren 2a Lekua: Arteria Campos Eliseos Antzokia Ordua: 13:30 eta 17:30

Eguna: urtarrilaren 4a Lekua: Euskalduna Jauregia Ordua: 16:30 eta 19:00

Munduko Itzalak

Aukera paregabea da itzalen antzerkiaren ekialdeko antzinako artera bidaiatzeko, errealitatea Eoloh! eta fantasia, argia eta itzala bateEOLOH! ezohiko zirku bat da. ratzeko gai da. Aireko koreografiak, EOLOH! Eguna: abenduaren 12a zirkuaren elur, ur, su eta aire Lekua: Arteria Campos Eliseos efektu bereziak eta bideo Antzokia proiekzio handi bat. Konpainiako Ordua: 12:30 eta 17:30 20 kideak ibilbide luzeko beste produkzio batzuetatik iritsi dira, Cirque du Soleil-etik eta Afrikatik, Blue Bird besteak beste. Hitzik gabeko abentura zirraragaEguna: urtarrilaren 6a rria Anita Maravillas konpainiaren Lekua: Euskalduna Jauregia eskutik. Hogeiko hamarkadan oinarritua, Audrey eta Dunkan Ordua: 17:00 eta 20:00 ditu protagonista, benetako neurriko egurrezko txotxongilo bi haiek bidaia luze bati ekingo diote Blue Bird txoriaren bila.

Eguna: abenduaren 23a. Lekua: Museoko Auditorioa Ordua: 18:00 Prezioa: 3 € Museoko lagunak eta 5 € gainontzekoak.

34


KIROLAK Futbola. Athletic Club

Abenduaren 23a Bizkaia Bilbao Basket – BlusensMonbus Ordua: 20:15

23 de diciembre Abenduaren 6a Bizkaia Bilbao Basket – BlusensAthletic Club – Sparta Praga (21:05) Monbus Abenduaren 9a Ordua: 12:15 Athletic Club – Zelta Lekua: Bilbao Arena (Miribillako Kirol Jauregia) Abenduaren 22a Athletic Club – Zaragoza Partiduei buruzko informazio Lekua: San Mames. Partiduei gehiago hemen eta egutegiko aldaketei buruzko www.bilbaobasket.biz informazio gehiago hemen:

www.athletic-club.net

Saskibaloia. Bizkaia Bilbao Basket Abenduaren 2a Bizkaia Bilbao Basket – Assignia Manresa Ordua: 12:15 Abenduaren 9a Bizkaia Bilbao Basket – Cajasol Ordua: 12:15 Abenduaren 12a Bizkaia Bilbao Basket – Belgacom Spirou (Eurocup) Ordua: 20:15

BESTE KIROL-EKITALDI BATZUK Abenduaren 2a Bilboko III. Mendi Martxa Abenduaren 9a Osasunaren Aldeko XVIII. Lasterketa Abenduaren 30a XVIII. Areeta-Bilbo Lasterketa

Informazio gehiago: www.eventosbhm.com

***Liburuxka honetako jarduera guztiek izan ditzakete aldaketak***

35


Kotilioiak eta

Gaua Bilbon

Bilboko zeruak urdin ilun kolorea hartu du, Guggenheim museoaren itzal bihurgunetsuak hazten hasten dira, eta hirian erritmo berri bat markatzen dute. Arratsaldean Bilbon kopa ederrez, kafearen usainaz, pintxoez eta txikitoez goza daiteke. Gozatu elkarrizketaz, gastronomiaz, zuzeneko musikarekin, egin dantza, mugi zaitez Bilboko gauean. Gustu guztietarako giroak eta eremuak aurkituko dituzu. Probatu gure Gin Tonic ezagunak. Trago hauen prestakuntza arte bat da benetan, eta ikuskizun ederra behatzen duenarentzat. Konbinaziorik sofistikatu eta berritzaileenek liluratu egingo zaituzte. Gozatu bergamota, lima, erregaliz... usainez, ondo pasa eta gozatu zentzumenetarako opari honekin. Eta, Gabonetan, ez galdu hotel eta jatetxerik garrantzitsuenek, tabernek eta diskoteken Bilbo Zoriontsu ahaztezina handitasunez ospatzeko prestatu dituzten kotiloiez! Esteka interesgarriak. www.gintonicbilbao.com Gayfriendly www.revistablue.com

36


Zubi Esekia, Hondartzak eta Labarrak Metroan.

BIZKAIA

Bizkaiak Bilbo du hiriburu, eskaintza modernoa eta berritzailea duen lurralde bat da, izaera berezikoa, eta orotariko bisitarien beharrak asetzeko dago diseinatuta.

Bilboko hirigunetik irtenez gero, Getxoko edo Sopelako hondartzetara joan daiteke atseden hartzera edo surfean aritzera, labarretan paseoak egin daitezke edo Zubi Eskia, Unescoko Munduko Ondarea. (20 min.).

Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalak. Urkiolako Parke Naturaleko erliebe karstikoan pago eta haritz basoak d a u d e e z k u ta t u ta , p a i s a i a malkartsuen artean. Inguruan, Durangoko eta Elorrioko hirigune historikoetan ondare kulturalaz Urdaibai eta Gernika. gozatzeko aukera dago. Gorbeia Urdaibaiko Biosferaren Erreserba da Bizkaiko mendirik garaiena, aparteko toki bat da, eta, ber- eta mendi-ibilien erreferentzia da tan, gizakiak itsaso, hondartza lurralde honetan. (40 min.). eta mendien paisaia bikainaren oreka errespetatu du. Gernika euskal herritarren hiri sinboloa da, herrialdearen eskubide eta askatasun historikoen oinarri eta Picassok duela 75 urte giza sarraskia salatzeko margolan batean irudikatu zuen bonbardaketaren biktima. (40 min.).

Markina, Lekeitio eta Ondarroa. Lea-Artibai Bizkaiko ekialdeko azken eskualdea da. Bere kostaldean oso herri arrantzale politak daude, esaterako, Lekeitio eta Ondarroa. Markina, zesta-puntaren sorterria, herri ederra da benetan. (45 min.).

Enkarterriak. Enkarterrien eskualdea Bizkaiko mendebaldean dago, eta oso inguru malkartsuak nahiz herri politak barne hartzen ditu, Balmaseda, besteak beste. (30min.). Karrantzako haranean Pozalaguako Kobak eta antzeko altxor geologikoak barne hartzen ditu, eta familiarekin egin daitezkeen plan dibertigarriak eskaintzen ditu, animaliak sendatzeko El KarpĂ­n zentroa, adibidez.

37


GABON KANTAK OLENTZERO Olentzero joan zaigu mendira lanera intentzioarekin ikatz egitera. Aditu duenian Jesus jaio dela lasterka etorri da berri ona ematera. Horra! Horra! Gure Olentzero! Pipa hortzetan duela eserita dago kapoiak ere baditu

arraultzatxuakin bihar meriendatzeko botila ardoakin. Inolaz ezin dugu Olentzero ase bakarrik jan dizkigu hamar txerri gazte. Saiheski ta solomo makina bat este Jesus jaio da eta alaitu zaitezte. Horra! Horra!...

HORRA MARI DOMINGI

38

Horra Mari Domingi begira horri gurekin nahi duela Belena etorri.

Hatoz, goazen, adora dezagun Belenen jaio den haur eder hori haur eder hori

Gurekin nahi baduzu Belena etorri atera beharko duzu gona zahar hori.

Irrintzi eta poza algara beti hori behar di単agu guk elkarrekin.

Hatoz! Hatoz! zure bila nenbilen ni. Hatoz! Hatoz! zure bila nenbilen ni.

Pozez adora dezagun Jesus haur hori berak eman dezagun gaur zorionik.


ESKERRAK: Bizkaiko Foru Aldundiari, Euskal Museoari, Kutxabank Mendi Film Festivali, Aitor Elizegiri eta gida turistiko hau egiten lagundu duten kultura-instituzio, elkarte eta erakunde guztiei.


tel: 94 479 57 60 www.bilbao.net/bilbaoturismo


Gabonak Bilbon Gida