Issuu on Google+

IZARDUN HOTELAK Historikoki hotel apartak daude Bilbon: 1936ko altxamenduan, Carlton Hotela Eusko Jaurlaritzaren egoitza inprobisatua izan zen. Lopez de Haro Hotelak hiribilduaren sortzaileari zor dio izena eta Villa de Bilbao NH Hotela Kale Nagusira ateratzen da Jesusen Bihotzaren baimenarekin. Hala ere, Bilbo berriaren jaiotzak hotel gehiagoren beharra ekarri zuen, kalitatea eta arkitektura ederra ezaugarri komunak dira. Erabat desberdinak, Gran Hotel Domine Bilbaok, Meliรก Bilbaok edo Hesperia Campo Volantin Hotelak ez dute ostatu ematen bakarrik, diseinua eta abangoardia ere ematen dizkiote hiriari.


GRAN HOTEL DOMINE BILBAO Estatuko artista batek osorik diseinatutako hotel bakarra: Javier Mariscal. Ispiluekin kristaleztatutako fatxada du lehen ezaugarri, Guggenheim Museoa ispilatzen duena. Atzealdean, Zabalguneko etxebizitzen arkitektura ordenatu eta neoklasikoarekin jokatzen du Dominek.


Gran Hotel Domine Bilbao luxuzko espazioa da: mahaitxoak, izarak, moketen koloreak... Mariscalen zigilua darama guztiak, Fernando Salas barruko dekoratzailearen laguntzarekin. I単aki Aurrekoetxea arkitektoak, hasierako proiektu eta obraren zuzendaritza arduraduna, jarri dio nortasun bilbotarra.

Gizon horien lanaren emaitza luxuzko eraikina izan da, inauguraziotik sariak metatzen dituena. Ikusmenerako lehen inpaktua altzifre fosila da, atarian, 26metroko garaierarekin. Pere Casanovasen tailerrean egindako eskultura da, eta metalezko sare baten sartuta dauden harriez osatuta dago.


Logelen barruan hamaika sorpresa gordetzen dira bezeroarentzat: bainuontzia, txorrotak, kotoi egiptiarrezko izarak... eta espaziorik jendetsuenak ahaztu gabe, jakina, publikoari irekita daudenak: Metropoli Le CafĂŠa, Bauhausen omenezko kafetegia; Spalsh&Crash-a, 60. hamarkadako estiloa duen kopa-taberna; eta Beltz The Black jatetxea, harriz eta haritz-zurez eraikia. 2004an, Dominek Estatuko Hotelik Onenarentzako Saria jaso zuen.


MELIĂ BILBAO HOTELA (Sheraton zaharra) Abandoibarran dagoen hotel honek bere arkitektoaren zigilua darama xehetasun bakoitzean, Ricardo Legorreta mexikarra alegia. Barrualdeak espazio zabalak dauzka, eta atondoa tona bateko pisua duen onixezko (Mexikoko marmol mota) pilare batek presiditzen du. Italian tailatuta, zutabea lanpara bat da. Landakoa dena eta teknologiaren arteko konbinazio hori eraikineko ezarkin bakoitzean errepikatzen da.


Ricardo Legorretak hartu zuen erronka, obran bertan ideia originalaren ildoak betetzen egon ziren Eduardo Aurtenetxea eta Cristina PĂŠrez arkitekto euskaldunen laguntzaz. Kanpotik ikuspegi harrigarria eskaintzen du eraikinak, tamainagatik eta iztukuaren granate koloreagatik. Zimendatze bereziak egin ziren pantailahorma batzuekin, eta ondoren, hondeatu egin zen lursail lohitsua, ontziola zaharraren zimendatze guztien oztopoarekin. Burdinaren ohorez, metalezkoa da hotelaren eraikinaren estruktura osoa, eta 55metroko garaiera hartzen du. 1.200 tona altzairu erabili zen. Ricardo Legorretak bereziki baloratzen du material natural, noble eta manipulatu gabeak edo ez oso manipulatuak erabili izana. Horregatik hautatu zituen Brasilgo zedroa, egur aromatiko eta iraunkorra, eta sukupira, mineral kopuruarengatik bereziki gogorra den egur tropikala. MeliĂĄ Bilbao Hotela sorpresa kutxa da, puru kutxa ematen duen jatetxea bezala. Faro-dorre handia beste erreferente bat da Bilboko zeruan.


HESPERIA BILBAO HOTELA Hesperia Bilbao hotel alaia da. Leihoetako koloreek eta logeletako begiratokiek distira ematen diote Itsasadar ondoan.


Iñaki Aurrekoetxea eta Bazkideak estudioak hartu zuen eraikin klasikoz inguratuta dagoen fatxada nagusian koloretako beirak jartzeko erabaki ausarta. Koloreak ausaz aldizkatzen dira: “Sei tonu izan ziren erabakiaren oinarri, lehen mailako gorria, horia eta urdina halabeharrez, eta kolore horien osagarri batzuk: berdea, morea eta laranja”. Horrela azaltzen du Iñaki Aurrekoetxea arkitektoak.



Izardun hotelak