Issuu on Google+

A

R

T

E

E

D

E

R

R

E

N

M

U

S

E

O

A 1908an dauka jatorria Arte Ederren Museoak, orduan sortu baitzen ofizialki. Sei urte beranduago arte, ordea, ez ziren ateak ireki. Dena den, Museoa, gaur egun ezagutzen dugun bezala, 1945ean jaio zen, Arte Ederren bildumari Arte Modernoaren Bilboko Museoarena gehitu zitzaionean, 1924an sortu zena. 1945 hartan inauguratu zen gaur eguneko egoitza, Fernando Urrutia eta Gonzalo Cárdenas arkitektoen lana. Itxura neoklasikoko eraikin hau hiriko bizitza kulturalaren ardatz bihurtu zen segituan. Publikoak bereganatu zuen berehala, eta artistek bere kreazio gogoen eszenatokitzat hartu zuten. Aurreko bi museoak batzetik zetorren eta arte klasikoa gorde eta erakusteko dedikazioa garaikidetasun asmoarekin uztartzen zuen museoaren identitateak berak ahalbidetu egin zuen kulturaren gaineko interesa zuten bilbotarrek euren lekua aurkitzea Zabalguneko eraikinean. Manuel Losada margolaria izan zen zuzendaria hasieran, eta apurka, dohaintza pribatu eta sustatze publikoari esker, Arte Ederren Museoa Espainiako garrantzitsuenen artean kokatu zen, Estatuko bilduma sendoenetarikoarekin. Oso arin hazi zen bilduma, eta ondorioz, 1970ean handitu zen museoa lehen aldiz. Álvaro Líbano eta Ricardo Beascoa arkitektoek zuzendu zuten obra, eta lan soila egin zuten, modernista, Fernando Urrutia eta Gonzalo Cárdenasek utzitako inguru neoklasikoa errespetatzen zuena. Handitze horri Jorge de Barandiarenena gehitu zitzaion 1980an, eraikineko sotoak erabilgarri egiteko diseinatua.


1997an Guggengheim Museoa sortzearekin batera, Arte Ederren Museoaren aktibitatea eta papera ez ziren murriztu, alderantziz, handitu egin ziren; gainera, horrela aurreikusita zegoen. Hain zuzen ere, horretarako onartu ziren 1996ko erreforma eta handitzea, bertako bilduma garrantzitsua gora zihoan publiko kopuruari erakusteko pentsatua. 2001ean, hortaz, Museoa berrinauguratu zen, Luis Uriartek irudikatutako eta Borja Arana, Jos茅 Ram贸n Foraster eta Borja Pagazaurtunduak osatutako funtsezko aldaketekin (adibidez, sarrera nagusia birkokatzea). Gaur egun, Arte Ederren Museoa oinarrizko erakundea da Bilboko bizitza kulturalerako, ez bakarrik erakusketaren ikuspuntutik begiratuta, baita gordetzeko eta ikertzeko daukan nortasun horri esker ere. Urtean-urtean 200.000 bisitari inguru hartzen ditu.


Bilduma Bilboko Arte Ederren Museoak gordetzen duen bilduma iraunkorra 8.000 piezaz osatuta dago, gutxi gora behera. Lan horiek XII. mendetik gaur artekoak dira (lehenagokoak diren salbuespenak salbuespen). Espainiako eskolak eta garai guztietako euskal arteak daukate garrantzia, baina Europako pintura gordetzen duen funts garrantzitsua dauka ere bai, garai guztietakoa, eta autore handiena, erromantizismotik Barceló edo Baconeraino. Museoaren Bilduma Iraunkorra oso garrantzitsua eta anitza da, eta museoak berak aitortzen du, bere web orrian, oinarrizko ibilbide batek honako autoreen obra bereziak barne hartzen dituela: Bermejo, Benson, Mandijn, Vredeman de Vries, De Vos, Moro, Sánchez Coello, El Greco, Pourbus, Gentileschi, Ribera, Zurbarán, Van Dyck, Murillo, Arellano, Meléndez, Bellotto, Goya, Paret, Villaamil, Ribot, Zamacois, Madrazo, Gauguin, Cassatt, Sorolla, Guiard, Ensor, Regoyos, Romero de Torres, Zuloaga, Sunyer, Arteta, Gutiérrez Solana, Vázquez Díaz, Lipchitz, Delaunay, González, Gargallo, Bacon, Palazuelo, Oteiza, Chillida, Caro, Millares, Tàpies, Saura, Lüpertz, Kitaj, Blake, Arroyo eta Barceló, beste askoren artean.


Goya, MartĂ­n Zapaterren erretratua.

ZurbarĂĄn, Ama Birjina Jesus Haurrarekin eta San Joan Bataiatzailea, umea. El Greco, Deikundea.


Gentileschi, Lot eta bere alabak.

Zuloaga, Mathieu de Noailles kondesaren erretratua.

Cassatt, Emakumea eserita umea besoetan duela.

Gauguin, Latsariak Arlesen.


Erakusketen Historikoa Bilduma iraunkor inguruko erakusketekin batera, Arte Ederren Museoak aldi baterako erakusketez osatutako egutegi garrantzitsua prestatzen du urtero, bisitariak garai, genero eta ezaugarri guztietako artera hurbil daitezen. Nazioarteko arte klasiko edo garaikidearen ezaugarri ezberdinak hartzen dituzte erakusketa horiek, edo gure inguruko artista garrantzitsuenen ibilbideak hurbiltzen dizkio publikoari. Azken handitzeaz geroztik, 2001ean, berriro ireki zenetik gaur egun arte, Arte Ederren Museoak antolatutako erakusketa garrantzitsuak aipa ditzakegu adibide gisa: “Espainiako bodegoia” (1999), “Caravaggio” (1999), “Emakume Inpresionistak” (2001), “Gaur, Hemen, Orain” (2002), “Julio Romero de Torres” (2003), “Txomin Badiola” (2003), “Inoiz izan ez zen hiria” (2004), “John Davies” (2005), “París eta Surrealistak” (2005), “British Pop” (2006), “Kasimir Malévich” (2006), “Espainiako antzerkia Pradon” (2007), “Poussin eta Natura” (2008), “Peter Blake: atzera begirakoa” (2008), “Murillo gaztea” (2009), eta “Balenciaga. Mugaren diseinua” (2010).



Arte Ederren Museoa