Page 1


Alhondigaren PROIEKTUA


Hiriaren erdigunean, eraldatze prozesuaren ostean, Bilboko eraikinik adierazgarrienetariko bat berragertzen da: Alhondiga (1909), Ricardo Bastidak diseinatutako ardo biltegia AlhodigaBilbao da orain, pertsona guztientzako aktibitateez beterik dagoen lekua, aisiaren eta kulturaren motor berria bihurtzeko bokazioa duena. AlhondigaBilbao estreinatzen da ezagutza eta kulturasentsibilitatearekiko interesa pizteko aktibitateak hartu ahal izateko ilusioarekin, bizitzaren etapa desberdinetarako esperientzia positiboak ematea sustatzen dutenak edo balioak tinko ezartzearen alde lan egiten dutenak. Hori guztia 43.000metro karratutan. Ezagutzak, kulturak eta dibertsioak lekua izango dute espazio berritzaile honetan, diziplina anitzekoa, eta bizitzaz betea. Partekatu, ikasi, eta batez ere, lagun eta senideen konpainiarekin gozatzeko topalekua.


Kokalekua Abandoko distrituaren bihotzean dago zentroa. Arrikibar Plaza luxuzko atondoa da erreserbatzerik eskatzen ez duen kultura-espazioan sartzeko. Glorieta zaharrak autoak alde batera uzten ditu oinezkoari garrantzia emateko, eta bi metroko altuera hartzen du hiri-altzari berri eta lore ikusgarrietako zuhaitzekin abegi ona egiteko. Gainera, oinezkoentzako sarbideak daude Errekalde Zumardia eta Iparragirre kaleetatik. Eraikinak dituen hiru sarreretariko bi, ezinduentzako egokituta daude: Iparragirretik igogailu bidez sar daiteke, eta Arrikibar Plazatik, aldiz, arrapala batetik.


KONTZEPTUA: mens sana in corpore sano

AlhondigaBilbao aisi, kultura eta ongizatearen zentroa da, pertsonaren hazkuntza integralera bideratuta. Juvenalen aipu latinoak, “Mens sana in corpore sano�, espazio honen izpiritua eta kontzeptua laburbiltzen ditu. Horrela ulertzen da AlhondigaBilbaok xede klasikoa erdiestea ahalbidetzea: adimen eta gorputz orekatuak. Philippe Starcki eraikina birmoldatzeko proiektua enkargatu zitzaionetik, ekintza guztiak bideratu dira diziplina anitzeko espazioa sortzera, herritar guztiei irekia eta pertsonaren hazkuntza integralera eta giza-harremanak garatzera bideratua. Hori da liluragarriena. Guztiontzako espazio hau etengabe eraldatzen egongo baita.


ALHONDIGAREN HISTORIA


1905ean, Albiako zabalgunean alondegi berria eraikitzeko enkargua hartu zuen Ricardo Bastidak. Arkitekto gazteak industria eraikin handia irudikatu zuen, funtzionala eta aurreratua, ardo, likore era alkohol biltegia izango zena. Estilo modernista dauka, eta burdina, adreilua eta hormigoi armatua bezalako materialak erabiltzeagatik bereizten da. Alhondigaren historia 1909an inauguratu zen Alhondiga. Hamar urte beranduago suak eraikina kiskali zuen, eta berreskuratzeko zain geratu zen denbora luzez, beste funtzio bat hartzeko zain. 1975etik, asko izan dira Bilboko hiri-paisaiaren eta herritarren irudimenaren parte den eraikin berezi hau aprobetxatzeko proposamenak. 2002an birmoldaketarako lehen urratsak eman ziren; proiektu handi bat zegoen eraikin abandonatua erabilera anitzeko espazio integratzaile bihurtzeko. Philippe Starck, sortzaile polifazetikoa, nazioartean ezaguna, izan zen aukeratua proiektua aurrera eramateko. Hiri eta arkitektura-egokitze lanek zortzi urte iraun dute.


ALHÓNDIGABILBAO BARRUAN AlhondigaBilbaora sartzen direnak “Kulturen Ataria” hartuko ditu, 6.193metro karratuko espazioa, barruko hiru eraikinak eusten dituen 43 zutabez inguratuta.


43 zutabeak, zinema eta telebistako eszenografo den Lorenzo Baraldik diseinatuak, arkitektura estilo eta material ezberdinak oinarri hartuta eraikita daude, batez ere marmola, brontzea, zura, altzairua, adreilua, terrakota beiraztatua, zementua eta Lecce harria. “Material nobleei� egindako kontzesioa da, Bastidak eraikin originalean erabili zituen bezala –altzairua, bistako adreilua eta hormigoia-. Hasierako material horiek, birmoldatze proiektuan mantendu dira eta eraikuntzasistema garaikideekin konbinatu.


Sotoetara topaleku horretatik sartzen da (Kulturen Ataritik, alegia) aisiagunera heldu ahal izateko: zinema aretoak, erakusketa gela eta 400 ikuslerentzako auditoriuma. Horrez gain, kolofoi gisa, bisitaria “Eguzki Terrazara igo daiteke�, Alhondigako goikoaldean kokaturik.


Hauxe izango da Kulturen Atarira sartzen diren bisitariek ikusi ahal izango dutena gorantz begiratzen dutenenan, igerilekuen hondo gardenari esker.


Proiekzio pantaila handi bat dago eskegita Alhondiga Bilbao unibertsoaren erdigunean, eta bertan programazioa edota zentroaren jarduerak erakusten dira, espazioa eguzki erraldoi birtualarekin partekatuz. Eguzkia barrualdea argiztatzen duen izarra da, proiektuaren genesi perfektuarentzat beharrezkoa den energia eta beroa emateaz gain.


HIRU ERAIKINAK Hiru eraikin tematikoek ia 15.000metro karratu duen diziplina anitzeko espazioa osatzen dute, bakoitza hiru solairutan banatuta. Hauxek dira: Jarduera Fisikorako Zentrua, Mediateka eta Aktibitate Osagarrien Zentrua.


JARDUERA FISIKORAKO ZENTRUA

2.676metro karratuko oinplano eta altuera bikoitzeko bi solairu ditu, erlaxazio, osasun eta pertsonaren garapen fisikorako espazio ideala eskaintzen du. Hemendik ateratzen da goiko igerilekuetara eta aldageletara doan pasabidea. Gimnasioak ekipamendurik modernoena dauka eta perimetroko monitoreak dauzka, erabiltzaileek telebista ikus dezaten ariketa egiten ari diren bitartean. Diziplina lasaiak nahiago dituztenentzat, adimen eta gorputzaren arteko harmoniazko batasuna lortzeko aktibitateekin probatzea posible da, hala nola, tai jia, yoga eta beste batzuk, banakako aholkularitza barne. AlhondigaBilbaok edonorentzako 30 aktibitate eskaintzen ditu, eta klaseak 280 ordu baino gehiagoz astean.


MEDIATEKA ERAIKINA

4.000 metro karratu baino gehiagoko oinplanoarekin, hiru solairutan banatua, mediatekak liburutegi kontzeptu berria aurkezten du, espazio sozialerako sare bezala ulertua. Joera kulturalentzako topalekua, liburuak kontsultatzeaz gain, audiobisualez gozatzea, musika entzutea... Mediatekak diziplina anitzeko bilduma dauka, 50.000 bolumen baino gehiago alegia, area batzuetan arreta berezia jarriz: literatura, komikia, aktibitate fisikoa, osasuna, aisialdia, mundu audiobisuala eta zientzia dibulgatzea. Euskarri ezberdinetako informazio guztia librea da, eta irizpide hurbilak eta erraz antzemangarriak erabiliz ordenatuta dago.


Txikienentzako espazioa ere badauka eta haientzat egokitutako eta pentsatutako ekipamendua. Alde honetan, gurasoek irakurketa deskubritzen lagundu ahal diete txikienei, baita hazkuntzari, ume psikologiari edo beste gai batzuei buruzko informazioa aurkitu ahal izango dute ere, euren seme-alaben garapen intelektual, fisiko eta emozionala jorratzen duen guztia.


AKTIBITATE OSAGARRIEN ERAIKINA 2.200m karratuko azalera dauka, gutxi gora behera, Aktibitate Osagarrien eraikinak. Epe laburrean publikatuko da espazio honi emango zaion erabilera, betiere AlhondigaBilbaok daukan kontzeptuaren barruan.


HORMARTEAK APROBETXATZEA Kontserbatu diren hormarteak, behe solairutik hasita, beirazko fatxada jarraituaren bidez integratzen dira eraikinaren ikuspegian. Fatxada horrek, egitura originala eta jarritako metalezko errefortzua erakusten ditu. Atarira ematen duten “erakusleiho� handiak aktibitate osagarrietarako dira, erabilera nagusietatik autonomiadunak, batez ere behe solairuan; erabilera nagusiei laguntzen diete ere bai. Urkixo zumardira ematen duen hormartean, AlhondigaBilbaoko bulegoetarako sarrera eta Shopa denda daude. Shopa da AlhondigaBilbaon dagoen denda bakarra, arte eta kulturan dago espezializatuta; eta horrez gain, liburu-denda, moda, idazmahairako tresnak eta papergintza, ardo eta olio sekzioa, eta umeentzako espazioa dauzka.


Errekalde zumardiko hormartean, Mediatekarako sarbidea eta Yandiola taldearen kafetegi eta jatetxeentzako lokalak daude: Yandiola jatetxea, kafetegi-taberna bat (Hola Bar), Florinda jatetxea‌ Hormarte horretan bertan, lehen solairuan, sukaldaritza ikasgela dago (Yan Eskola) eta estalkian, Yandiolaren terraza, pribilegioko lekua Bilbori begiratzeko, eta giro aparta erlaxatu eta koktel kartaz gozatzeko.


Alhondiga Bilbao  

Hiriaren erdigunean, eraldatze prozesuaren ostean, Bilboko eraikinik adierazgarrienetariko bat berragertzen da: Alhondiga (1909), Ricardo Ba...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you