Issuu on Google+

ERAIKIN ZAHARRAK

BERRIZTATZEN

Bilbok ahalegin handia egin du eraikin historiko batzuk berroneratzeko. Instalazio berriak euren ezaugarri nagusiak gordetzeko helburuarekin pentsatu dira. Hiriak etorkizunari begiratzen dio, iraganaz harro.


Alhondiga Bilbao Ricardo Bastidak marka erdietsi zuen 1905ean, arkitektura industriala zuen eraikina Zabalgunerako diseinu dotorearekin konbinatuz. Ehun urte beranduago, Phillipe Starkek aisialdi eta kulturarako gunea asmatu du biltegi zaharretik abiatuta.


2010ean inauguratu zen konplexuak zerbitzu ezberdinak ematen dituzten hiru eraikin eta bi erdi-soto dauzka: erakusketa aretoa, zinemak, mediateka berritzailea‌ Bizkarrean kristalezko zoru garbia duen igerilekua eta solariuma daude. Denda espezializatuen gunea ere ez da falta, eta gainera, zorupea aprobetxatu egin da 900 ibilgailurentzako aparkalekua egiteko.


Alhondiga eta biltegi zaharra oso desberdinak dira, baina obrek zorrotz errespetatu zuten fatxada, bisitarien gozamenerako. Eraikinaren erdiko atarian dauden zutabeak dira Alhondiga berriaren ezaugarririk deigarrienetarikoak. Lorenzo Baraldi eszenografo italiar ospetsua da sortzailea, eta ezaugarri kultural zein lorpen historiko desberdinak irudikatzen dituzte. Baraldik materiak anitzekin egin du lana, hala nola, marmola, brontzea, zura, altzairua, adreilua, terrakota beiraztatua, zementua edota esne-harria. Hiru metro luze dituzte, eta 1,50-1,70metro bitarteko diametroa. Zutabeen pisua ere ez da berdina: altzairuzkoek 700 kilo inguru pisatzen dute eta marmolean landutakoak 7.000 kilora heltzen dira. Herritar asko hurbiltzen da biziki funtzionala den arte lan honetara, eta horretan datza bere arrakasta.


Arteria Campos Eliseos Antzokia Bertendona kalean dagoen Campos Antzokia 1902an inauguratu zen, Bilboko Zabalgunearen handitze lanetan. Proiektua hiribilduko Alfredo Acebal arkitektoak sinatu zuen, eta fatxada modernista, aldiz, Jean Baptiste Darroquy Iparraldeko arkitektoak. 2010eko martxoan berrinauguratu zen antzokia, eraikina monumentu dela aintzat hartzen zuen osoko birmoldatzearen ostean. Premia funtzionalek eta gaur egungo arauetara moldatu behar izateak eraikinaren bolumena handitzea eskatzen zuten. Horretarako, ondoko eraikineko beheko solairua anexionatu zitzaion, solairuak gehitu zitzaizkion goitik eta soto bat hondeatu zen.


Elementurik garrantzitsuena fatxada nagusia da, oso apaindua motibo naturistekin. Fatxada hori dela-eta hartzen du antzokiak “bonbonera� izena. Bertan, ate nagusietako ferra-arku handia nabarmentzen da.


Areto nagusia, ferra-arku tankerakoa, art noveau estilo frantsesaren arabera dago apainduta. Aretoko sabaia eta habe zein zutabe metalikoen apainketak gailentzen dira. Palmondo itxuran amaitzen diren sei pilarek eusten dute egitura. Areto nagusiak gaur duen estiloa balio-aniztasunerako pentsatuta dago, edozein ekitaldi mota antolatu ahal izateko. Plataforma mugikorrak eta desagerraraz daitezkeen butakak konbinatzen dituzten sistema mekanikoen bidez, eszenatoki ondoko butaka patioa modurik komenigarrienean konfigura daiteke dagokion ekitaldirako.


Casta単oseko Merkatua Itxura modernista duen eraikin hau Ricardo Bastida arkitektoak diseinatu zuen, 1905ean. Hasieran garbitoki publiko bezala erabili zen, eta birmoldatu ostean, Bilboko 2. Distrituko hiritar-zentroa da. Horrela, udaletxeak erantzuna ematen die auzokoek egiten dituzten leku eta ekipamendu publikoen eskakizunei. Birmoldatzeak jatorrizko bi solairuak berroneratzea barne hartzen du, baita gaur egungo estalkiaren gaineko kristaldun bolumena aplikatzea ere, azalera 1.627metro karratu arte handituz.


Arkeologia Museoa Situado en pleno Casco Viejo, en la Plaza Miguel Alde Zaharrean dago, Miguel de Unamuno Plazan. 1895ean dauka jatorria eraikin honek, eta hiribildua eta Asua harana arteko tren-lotura bezala erabiltzen zen. “Hildakoen Tren� izenez ezagutzen zen, 20. hamarkada arte hildakoak garraiatzen baitzituen Derioko hilerrira. Gero eta erabiltzaile gehiago zegoenez, eraikina lehenengoz handitu zuten, baina bidaiariak garraiatzeko zerbitzua emateari utzi zion 1969an. 1986an berrinauguratu zen, eta 1994 arte jarraitu zuen martxan terminalak.


Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikin enblematiko honi beste funtzio bat ematea erabaki zuen. Berroneratu eta handitu egin zuten, Bizkaiko material arkeologikoaren gordetegia eta Arkeologia Museoa izan zedin. Horretarako, nasa zaharrak zeuden lekuan, bost solairuko eraikina altxatu zen, jatorrizkotik bereizten duten material berriez egina. Kultura espazio honen eraikitze lanek 36 hilabete iraun zuten. Inbertsioa 7 milioitik gorakoa izan zen. Eraikinak bi bolumen nagusi dauka, bat geltoki zaharrean, eta bestea maldan dagoen zoruan eraikita. Zimendatze lan konplikatua izan zuen azken horrek.


Harino Panadera Harino Panadera eraikina, 1902koa, bere hormigoi armatuzko estrukturaren sendotasunagatik nabarmentzen da. 2009an, Bilboko Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitza izatera igaro zen berriro. Bertako laborategi modernoak eta garia ehotzeko makinaria zaharra dauzka gaur egun. Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen 2005ean, eta museo bezala diseinatu ez den arren, zirkuituak egin dira bisita gidatuentzat.


Makinaria zaharrak kolore bizien argiaz distiratzen du, sei solairuetan zehar doan hodi sare konplexu baten barruan. Hodi horietatik irina zihoan. Ia 4.000metro karratu zaharberritzeak eta birmoldatzeak 5,9 miloi euro balio izan zuen.


Gran Casino Bilbao Albia Koliseoa edukiera handieneko aretoa izan zen denbora luzean. Rafael Font谩n arkitektoak egin zuen proiektua, eta 1916an eraiki eta inauguratu zen, Verdiren Otello operarekin. Urteetan Bel Cantoren eta Bilboko antzerkiaren gunea izandakoa, Gran Casino Bilbao-n egoitza bilakatu egin da. Horrez gain, lau izarreko hotela edukiko du joko aretoaren gaineko solairuetan. Joko areto hori, gaur egun, lekuz aldatzen ari da Nafarroa kaletik. Albia Koliseo zaharra Inbisa Construcci贸n enpresak birmoldatu du. Barrukoa erabat bota zuen behera, baina fatxada klasikoa bere horretan mantendu zuen. Sotoak baliatu dira aparkalekuak eta saneamendu zein sute-babeserako sistemen guneak egiteko.


Fatxada birgaitzeko, garbiketa sakona eta apaingarrien artisau-birmoldaketa izan dira beharrezko. Gainera, erretxina eta zementuzko zenbait geruzarekin berrindartu da, pitzadurak ekiditeko. Hezetasunaz eta suaz babestu eta distira ematen dion lakatua dauka ere bai.


Erriberako Merkatua Erriberako Merkatua Emilio Puertas arkitektoaren proiektuarekin birmoldatu da. Pedro Ispizuaren jatorrizko proiektuari leial mantendu zaio, San Anton eliza ondoko absidea baztertu eta hortik aurrera eraikitzen hasita. Horrela agertzen da Ispizuaren 1927ko diseinuan.


1.700metro karratuko espazioa lortu da San Anton eliza eta Erriberako Merkatuaren artean. San Anton elizari duintasuna ematen dio lanak, ingurua atseginagoa baita. Merkatua eta eliza harremanetan daude, baina Bilboko ikono bi horien idiosinkrasia errespetatuz. Erriberako Merkatuak kolore gorria berreskuratzen du erreformarekin.


9,2 milioiko aurrekontuak solairuen arteko erabilerraztasuna eta saltokien estetika hobetzeko balio izan du. Gainera, saltokien zorua termikoa da eta salmentan dagoen produktu bakoitzak bere iluminazioa dauka.


Naturgasen egoitza berria Gaur egun Bilbon ematen diren joeren artean, bi agertzen dira bi urte barru Naturgas konpainiak inauguratu nahi duen egoitzan: enpresa handiek egoitza korporatiboak instalatzea edo eraikitzea eta eraikin historiko eta berezien elementuak baliatzea.


IMB arkitekto estudioak hartu du proiektu honen ardura, Tomas Bilbao eta Hilario Imaz arkitektoen lana den higiezinarena. Jatorria 1924an dauka, Concha Jenerala eta Fernandez del Campo kaleen artean zegoen hiribilduko farmazia zentroa bertan jarri behar baitzuten. Babestua izatera ere heldu zen bere balio historikoagatik eta arkitektura arrazionalistaren erakusle ere badelako. Hasieran, laborategiak eta biltegiak zeuzkan behe solairua baino ez

zen, baina ondoren, hazten hasi zen gaur egun arte. Barruko erreformaren elementu nagusia beirazko hormak dituen ataria izango da. Horma horietatik argia pasatuko da, iluminazio eta klimatizazioa hobetuz. Piramide alderantzikatu itxura duen estruktura eraikinaren erdigunean sartuta egongo da, eta higiezinak altuera hartu ahala, azalera ere handituko da.


Gi単a Dorretxea Inguratzen duten galtzada multzoan, Gi単a baserria hiribilduan dagoen dorretxe bizkaitar bakarra da. Larranburu maiorazkoaren jabeek, Martin de Arana komendadorearen ondorengoak, 1435 urte inguruan eraiki zuten dorrea, Bilbon bi alkate zeuden garaian, oinaztarrena eta ganboatarrena, hurrenez hurren. Errege aginduz zeharka ebakia 8metroko altueran, dorre zabala baserri baketsu

egin zen, eta horretarako erabili da hainbat urtez. Bere narriadura dela-eta eta Babes Bereziko Eraikin bezala sailkatu ostean, Udalak 850.000 euro jarri ditu estaltzeak, fatxadak eta eraikinaren egitura berritzeko. Udalak hiribilduko arkitektura-patrimonioa babestu eta baloratzeko daukan konpromisoaren adierazgarri da hori.


Eraikinerako erabilera guztiak zehaztu ez diren arren, bigarren solairuak badauka bat: auzoko liburutegia. Hurbil dagoen Zentro Zibikoan zegoen lehen, baina oraingoak aurreko instalazioen azalera erabilgarria hirukoizten du, 200metro karratu. Beheko solairuan, gainera, taberna instalatu da. Ohikoa egiten ari da, horri esker, jendea kafea edo freskagarria hartzen ikustea karta-jokoan ari den bitartean, hegaztiak dorretxetik hurbil zebiltzan iragan ez oso urrunarekin kontrastean.


Basurtuko Udaltegi Berria (Zankoeta) Bistako adreilua, izaera modernista hutsezko lorediseinuekin apaindutako zeramikak, etxaurre ondoan kokatutako errausketa labeko antzinako tximinia, eta kolore berde gogorreko estalki modernoa, Lego piezak gogorazten dituena, dira Basurtu Barrutiko Udal Zentro berriaren aurkezten duten elementu nagusiak. 1917an Ricardo Bastida arkitekto ospetsuak diseinatutako Antzinako Desinfekzio Udal Zentroko zaharberritzeko obrak amaitu ondoren, BasurtuZorrotza barrutiak 2.618 metro karratuko zentro berri bat dauka, guztiz berriztatua, instalaziorik modernoekin hornitua eta erabiltzaileei egokitua.


Bilbao Ria 2000 izan da Garellanoko planean hartutako zaharberritze eta atontze lanak egiteko ardura hartu duena. Hala, Bilboko eraikin berezietako bat herritarrentzat berreskuratu ahal izan da. Basurtuko Zankoeta kaleko eraikin historikoan kokatuta, Barrutiko Auzo Etxea erdiko eraikuntza zabal batez eta alboko beste batez osatuta dago, beiraztatuko bide batek elkar lotuta. Halaber, Bilboko oinezkoentzako zeharbideak gogorarazten dituzten hiri-altzariak zein lorategiak dauzka.


Terminus Eraikina Bilbao Ekintza, Bilbao Kirolak eta Udal Etxebizitzak erakundeak eraikin berean daude, uriko finantzen eta merkataritzaren erdigunean, abiadura handiko trenaren geltokia egongo den lekuaren ondo-ondoan eta metro, tren, tranbia eta autobusgeraleku askotatik ere hurbil. Plaza Biribileko BBKren eraikin zaharra Severino AchĂşcarro bilbotar arkitektoaren obra da. Bilboko Udalak 2011ko urrian erosi zuen eta 19 milioi euro ordaindu zuen. Finantziazioaari ekiteko udalak zenbait eraikin eta lursail saldu zituen eta 21 milioi eurotik gorako diru-kopurua eskuratu zuen.


Bilbao Ekintza, Bilbao Kirolak eta Udal Etxebizitzak erakundeak daudeneko eraikina orain 120 urte inauguratu zen eta Terminus hotela egon zen. Aurrerako, 1949an, eraberrituta beratan kokatu zen Bizkaiko Aurrezki Kutxaren egoitza nagusia. Guztizko azalera 4.470 metro karratukoa da eta zazpi solairu ditu. Behin Bilboko Udalak erosita, barruko esparruen eraldaketa eta egokipen sakona egin da. Lehendik egondako igeltserotza, saneamendu eta komunikazio bertikaleko elementuak desmuntatu eta haien ordez elementu berriak jarri dira. Sarbideetan ere kontuan hartu dira egun dauden irisgarritasunestandarrak. Instalazio elektrikoa, aire girotzekoa eta suteen aurkako babeserako instalazioa erabat berritu dira. Ormak eta barruko arotzeriako elementuak pintatu eta esmaltatu egin dira. Sotoa guztiz eraberri dute, biltegi eta artxibo moduan erabiltzeko.


10e