Page 1

www.bbk.es


Ikusentzunezko komunikazioaren tailerra

• Ikusentzunezkoak eta Hezkuntza

• Br iñaseko Egotetx ea

• Gur e egitasmoa

• Beste argibide batzuk


IKUSENTZUNEZKOAREN GARRANTZIA

Kontuan izanik gaur egun komunikazioaren fenomenoak, oro har, eta, bereziki, informazioaren eta ikusentzunezkoen teknologia berriek duten garrantzia, gauzarik logikoena da hezkuntzako jendea kezkatzea, eta arlo hauek ere sartzen dute euren egitasmoetan eta kurrikulumetan. Ikusentzunezko hedabideei dagokienez, jarrera babesle eta ebaluatzaileak landu ohi dituen hezkuntza tradizionalaren aurrean, gaur egun komunikazioprozesuetan ekoiztu eta parte hartzeko ikuspegia agertzen da, ikusentzunezkoen testuen eta ikusentzunezko ekoizpen edo produkzio modu nagusien interpretazio kritiko batekin konprometaturiko sortze eta ekoizte jarrerak datxezkiolarik. Irudiaren eta soinuaren analisia eransteak, trebetasun teknikoa ikasteaz gain, gaitasun kritikoa garatzea eta komunikazioarekikoa modu desmitifikatuago eta arrazionalagoz azter tzea ditu helburu.

E R R E F O R M A E TA I K U S E N T Z U N E Z K O A K

LOGSEk (Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea), Erreformaren oinarrizko araua denak, bere hitzaurrean bultzatzen du, “ikastetxeen modernotzea beraien inguruan,... gertatzen diren aurrerapenak erantsiz, irakaskuntzaren kalitatea ziurtatzeko modu bat bezala...�


Lege horrexetan, baita ikus dezakegu ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaz ari delarik, dioela, ziklo horrek “edukiko duela helburutzat, ikasle guztiei kulturaren funtsezko elementuak transmititzea, euren betebeharrak bereganatu eta euren eskubideak baliatzeko hezitzea eta bizitza aktibora eransteko edo erdiko mailako lanbide-heziketara edo batxilergora sartzeko prestatzea”, eta horretarako, derrigorrezko ezagutza-arloez gain, hautazko arlo batzuk ezartzen ditu, berauek hautatu eta zehazteko autonomia handia dutelarik ikastetxeek. Hezkuntza Saileko lege hau Pedagogi Eraberriketarako Zuzendaritzaren bidez garatuz, zenbait ebazpen argitaratu ditu hautazko arlo horietako kurrikulumak garatzen dutenak. Horretara, 1996ko uztailaren 24koan proposatzen du, orientagarri gisa, ikusentzunezko komunikazio-tailer baten kurrikuluma, ikasleengan, besteak beste, hurrengo gaitasun hauek garatzeko xedearekin: • Ikusentzunezkoen kontsumoarekiko ohitura pertsonalen, erabileren eta jokabideen aurrean jarrera gogoetatsua har tzea. • Zenbait komunikazio-asmo ezberdindun ikusentzunezko mezuak manipulatu, birprestatu eta ekoiztea. • Ikusentzunezko ekoizpenaren kodeei buruzko ezagutzak, ikusentzunezko gertaera eta produktuak ikuspegi pertsonaletik aztertu eta interpretatzeko erabiltzea. • Lankidetasunez eta solidarioki parte hartzea ikusentzunezko ekoizpen kolektiboak egiteko egitasmoetan. • Kurrikulumeko beste arlo batzuetan hartutako ezagutzak eta trebetasunak, komunikazio-testuinguruak identifikatu eta interpretatzeko aplikatzea. • Ikusentzunezko lengoaiek gaur egun gizartean duten eragina ulertzea. Nahiz eta aipatutako arauak esaten duen, hau eskaintza ez-derrigorrezko hautazko arloa izatean, esandakoak “ikastetxeek eskaintza orekatua eta nahikoa egin dezaten orientatzeko” balio behar duela, ez dago zalantzarik, hark abiapuntua eta nahitaezko erreferentzia izan behar duela gurea bezalako edozein ikusentzunezko egitasmorentzat.


IKUSENTZUNEZKOAK

E TA

EGONALDIA

Erreforma garatu eta finkatu ahala, eta aurreko lerroaldean komentatu dugunagatik, argi dago arlo hau Bigarren Hezkuntzaren mailan kokatu behar dela. Baina errealitatea da, honelako ezaugarriak dituen egitasmo bati ekiteko, baliabide tekniko eta material oso espezifikoak eta garestiak behar direla, ikastetxeen eskumenean beti egoten ez direnak, hain zuzen, eta halaber kultura horretan sartutako irakasleak edo profesionalak behar direla ere.

Beste alde batetik, ikusten dugu, gure inguruan maila horretara berenberegi zuzenduriko egitasmodun egonaldien eskaintza urria dela, seguruenez gai hau konplexua, berria eta kostu handikoa delako.

Abiaburu horiek guztiek bultzatu gaituzte Bri単aseko egotetxea Bizkaiko Hezkuntza Sareaen zerbitzuan jartzera. Horretarako, asteko egonaldiak prestatu ditugu, hezkuntza arauak, erreferentziak eta irizpideak kontuan hartuta, Bizkaiko bigarren hezkuntzako umeak ikusentzunezko lan bat gara dezaten, horrelako egonaldi batek dakartzan jolasa eta elkarbizitza alboratu gabe.


B R I Ă‘ A S E K O

E G O T E T X E A

BriĂąaseko Haur Egotetxea BBKren Gizarte Ekintzetako bat da eta 1974an inauguratu zen. Han 1989rarte OHO (2.etik 6.era) ematen zen 200 ikaslerentzat; urte hartan amaitu zen jarduera hori. Udetan Udalekuak antolatzen dira 1.500 bat umerentzat; jarduera horrek indar osoan dirau gaur egun. Bigarren Hezkuntzaren Erreforma abian dagoela eta erreferentziako kurrikuluak aintzat hartuta, 1997-98 ikasturtean hasitako bideari eutsi nahi diogu. Gure helburua, berriro ere, gure egotetxea Bizkaiko Hezkuntza Sareko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren (DBH) laguntza ekipamendu gisa erabiltzea da.

E G O T E T X E A R E N

D E S K R I B A P E N A

Finkak dituen 255.000 m2 horietan, honako hauek nabarmendu behar dira: Egotetxea: bertan daude bideo aretoa, jantokiak, sukaldea, logelak, gelak, ekitaldi aretoa zinema-tramoia, giro-musika, erabilera anitzeko gelak, tailerrak, irakasleen gela, begiraleen gela, begiraleentzako gelak, erizaintza gela, barruko patioak, batzar gela. Jolas-kiroletarako instalazioak: jolas gela, futbol zelaiak, kirol zelaiak, gimnasioa mountain bike, zalditegia, igeritokia (azken hirurak ezin dira erabili neguan). Urbanizazioa: finka osoa urbanizatuta dago eta lorategi handia du aurrealdean. Kantabriar mendizerrak ToloĂąo mendia bertan dago babesten du. Umeak: egotetxea derrigorrezko eskolatze garaian dauden umeentzat hornitu eta egokitu da.


“Zinema Astea BBKrekin” Ikusentzunezko Komikazioaren Tailerraren hezkuntza-balioa ez datza trebetasun teknikoak ikaste hutsean, edo komunikaziorako eraginkortasun bat lortzean, alderantziz, bilatzen duena da, ikasleei aukera ematea, sortze eta ekoizte jarduera, errealitatean dauden ekoizpen-moduen interpretazio kritiko batekin konprometaturikoa, eskatzen d u e n k o m u n i k a z i o - m o d u b a t e k i n e s p e r i m e n t a t u d e z a t e n.

E

R

T

A

N

D

A

T

Z

EGITASMOAREN EGITURAK 3 ARDATZ DITU

1

I. EGITASMO ZENTRALA Ikustentzunezko adierazpena eta komunikazioa.

2

II. JARDUERA OSAGARRIAK: Irudiaren azterketa eta interpretazioa, egitasmo nagusia laguntzeko tailerrak

3

III. JOLAS ETA ELKARBIZITZA JARDUERAK

A

¿

Z


1

E G I T A S M O

Z E N T R A L A

Atal honetan, ikusentzunezko lengoaiaren adierazpen-elementuen oinarrizko ezagutzatik abiatuta, asmoa da, ikasleak mugitzen den irudizko, ikusentzunezko produktu bat, “filmea” (bideo-euskarrian), egitearen hasimasietan sartzea. Ikusentzunezko mezu hori egiteko, ikasleak hala aurrekoizpen edo aurreprodukzio prozesuak eta transkodetze-lana, zelan ikusentzunezko ekoizpen eta post-produkzio prozedurak ezagutu beharko ditu. A) KONTZEPTUZKO EDUKIAK 1. Kode teknologikoak,ikusentzunezkoak, eta espaziodenbora artikulazioa. 1.1. Ikuste eta narrazio kodeak: planoa, eszena, sekuentzia. • Kameraren mugimenduak:travelling, zooming. • Kontaketa-denboraren eta istorioaren denboraren arteko erlazioak: elipsia, kontaketaren jarraikortasuna. • Kontaketaren jarraikor tasuna. 1.2 Soinu-kodeak (soinu-banda, off-eko ahotsa, pertsonaiak eta aktoreak). 1.3 Kode grafikoak (izenburuak, zeinu grafikoak). 2. Ikusentzunezko ekoizpen-prozesuaren faseak. 2.1 Aurreprodukzioa eta transkodetze-lana: • Argumentua • Gidoi literarioa • Story Board • Planifikazioa • Gidoi teknikoa. 2.2 Ekoizpena eta ikusentzunezko errealizazioa • Interpretazioa • Eszenaratzea • Errodaia. 2.3 Postprodukzioa • Edizioa • Muntaketa 2.4 Ikusentzunezko produktuak lankidetza eta lan kolektiboaren koordinazio lana dira. 3. Irudi elektronikoa 3.1 Bideo-kamera: sistema optikoa eta prozesaketa elektronikoa. 3.2 Bideoa, esperimentazioaren eta narrazioaren artean.

B) PROZEDURAZKO EDUKIAK 1. Asmo berriemaile, dokumental, fikziozko, adierazkor eta bestedun ikusentzunezko komunikazio-egitasmoen gertakuntzaren proposamena eta parte hartzea… 2. Bideoaren erabilpena, haren osagaiak, haren kontrolak eta erregisto-funtzioak maneiatzea, irudi eta soinuen biltegiratzea eta berregintza. 3. Adierazpen-helburu ezberdindun ikusentzunezko ekoizpenak egitea. 4.Tresna elektronikoen (telebista, magnetoskopioak, bideokamerak,…) konexioa egitea eta sintonizazioa. C) JARRERAZKO EDUKIAK 1. Norbanakoka eta talde-lankidetzazko antolaketa-jarrerak hartzea. 2. Koordinazio eta integrazio gaitasunak garatzea “filme” aren produkzio-prozesuan, lankidetasunjarrerak eta erantzunkizunak bereganatzeko jarrerak hartuz, betetzen duten eginkizunaren arabera,alegia. 1. Lanean eta ikusentzunezko material eta bitartekoen zaintzan higiene, zorroztasun eta zehaztasun ohiturak hartzea.


LEHENENGO EGUNA, ASTELEHENA AURKEZPENA

KODE TEKNOLOGIKOAK

AURREKOIZPENA

SARRERA

Ikastaroaren edukien laburpena eta egitasmoaren azalpena.

ERABILIKO DEN MATERIALAREN ERABILERA

• Kamara • Tripodea • Mikrofonoa • Foruak

KAMARAREN ERABILERA

• Plano motak • Kamararen mugimenduak • Angeluazioak

GIDOIA

• Zertan datzan, zertarako den • Gidoiaren atalak

GIDOIA SORTZEKO BIDEA

• Argumentu sekuentziatua • Literatur gidoia • Gidoi teknikoa • Story Board

LITERATUR GIDOIA EGITEA

Irudi eta soinuaren deskribapen xehekatua.

GIDOI TEKNIKOA EGITEA

Literatur gidoia ikusentzunezkoen lengoaiara aldatzea (plano motak, kamararen mugimenduak…).

STORY BOARD

Gidoi teknikoaren tresna osagarria. Filmearen planoak komiki bat bailitzan marraztea.

BIGARREN EGUNA, ASTEARTEA LOKALIZAZIOAK

• Gidoia oinarritzat hartuta, grabaketa non egingo den zehaztea. • Ikasleek aukeratu beharko dituzte tokiak.

GRABAKETA PRAKTIKAK AURREKOIZPENA

EKOIZPENA

DEKORATUAK ETA JANTZIAK

Dekoratuak eta jantziak lokalizazioen eta pertsonaien karakterizazioen arabera prestatzea.

GRABATZEKO PLANGINTZA

• Planoak zein ordenatan grabatuko diren zehaztea • Grabatzeko materiala eta atrezzoa

INTERPRETAZIOA

• Interpretatzeko oinarrizko arauak • Pertsonaien definizioa • Aktoreak hautatzea eta planoak entseiatzea

GRABAKETA


HIRUGARREN EGUNA, ASTEAZKENA

EKOIZPENA

GRABAKETA

Lan plangintzan erabakitako jarraibideen arabera, filma grabatzea, hartutako ezagupenak nahiz materiala eta tailerretan egindako elementuak erabiliz.

L AUGARREN EGUNA, O S TEGUNA

EKOIZPENA

POSTPRODUKZIOA

GRABAKETA IZENBURUAK EDIZIO LINEALEKO MAHAIA

• Mahaiaren erabilera • Planoen arteko trantsizioa, gortinak, iraungipenak... • Efektuak

BOS TGARREN EGUNA, O S TIRALA

POSTPRODUKZIOA

ORDENADORE BIDEZKO EDIZIO MAHAIA

• Atzitzeko programa • Edizio programa • Planoen arteko trantsizioa • Efektuak

IKUSENTZUNEZKO PRODUKTUA MUNTATU ETA AZTERTZEA


2

J A R D U E R A

O S A G A R R I A K

Soinuzko eta ikusizko irudiaren azterketa eta interpretazioa. Hainbat jarduera dira eta egitasmo nagusiaren osagarritzat egiteko daude. Ematekotan, haiek ezagutu ondoren irakasle laguntzaileek euren ikasleentzat halako interes zehatz bat eduki dezaketela ikusten dutenean emango dira beti. Jarduera osagarri batzuk: • Zine-proiektore profesionala ezagutzea, bisita bat eginez geure proiekziokabinara. • Interpretazio dramatikoko tailerra (antzezleentzat pentsatua). • Adierazpen plastikoa eta ikusizkoa (diapositiba eskuz marraztuak euskarri musikal baten bitartez). • Cyanotipia.

3

JOLAS

E TA

ELKARBIZITZA

JARDUERAK

Haiekin batez ere gura duguna da, ikasleek Egotetxeko egonaldiaz goza dezaten. Nahi dugu, ikasi dezatela eta olga daitezela, eta kontutan harturik egitasmo nagusia bereziki praktikan oinarritutako metodologiarekin prestatu dela, beharrezko deritzagu ikasarloarekin lotura bako aisialdiak, dibertimendu-uneak eta tailerrak egon daitezen. Beste alde batetik, barnetegiaz baliatzen gara erantzunkizun eta lankidetza jarrerak lantzeko, hain zuzen ere, beharrezkoak guztien elkarbizitza atseginerako.


M

E

T

O

D

O

L

O

G

I

A

Gure xedea da ikasle guztien PARTE-HARTZE AKTIBOA ekarriko duen estrategia erabiltzea. Xede hori lortzeko, ikasleak gehienez 25 laguneko taldeetan banatuko ditugu, ikasle bakoitzak filmea ekoizteko prozesuan berariazko eginkizuna izan dezan, bai arlo teknikoan bai arlo artistikoan. Talde bakoitza, arloan berezituriko hezitzaile bik zuzenduko dute, baita koordinatzaile batek ere, behar diren baliabideak emateaz arduratuko delarik, zein ikastetxetik datozen, hango irakaslearekin lankidetzan.

L

A

N

T

A

L

D

E

A

Ikasgela bakoitzean irakasle bik jarduten dute. Kualifikazio ezpezifikodunak dira, ikusentzunezkoen munduan berzilari gisa ez ezik, hezitzaile eta programen dinamizatzaile gisa ere bai. Lan-talde honek koordinatzaile baten laguntza du. Lan-taldea prestatua dago programa euskaraz nahiz gaztelaniaz emateko.

E B A L U A Z I O

E R I Z P I D E A K

Ikuspegia bikoitza izango da; alde batetik, ikastetxetik datozen bai ikasleek, bai irakasleek bere osotasunean ebaluatuko dute egitasmoa (programa zentrala, jolas-jarduerak, ekipamendua eta tresneria, giza baliabideak eta baliabide materialak), eta beste alde batetik talde profesionalak, lortutako emaitzak ebaluatuko ditu (filmeen kalitatea, ikasleen parteharmena, edukien bereganatze edo asimilazioa,...).


B E S T E

A R G I B I D E

B A T Z U K

Autobusak Alderdi biek adostuko dute irteteko eta itzulitzeko ordutegia zein izango den, ikastetxearen beharrizanak kontuan hartuta. PREZIOAK Egonaldiaren kostua, garraioa eta materialak eta astean zehar sortu litezkeen beste gastu batzuk barne, 59,63 takoa da. Gaztedi Planaren titularrek 46,80 baino ez dute ordainduko.

ORDUTEGIAK 8:00 Jaiki 8:30 Gosari 9:00/13:15 Egitasmoaren garapena 13:30 Bazkaria 15:00/17:15 Egitasmoaren garapena 17:15 Askaria 18:00 Jolas jarduerak, osagarriak eta tailerrak 20:00 Afaria 21:00/22:30 Jolas-jarduerak 22:30 Atsedenaldia IZENEMATEAK

Honekin doan orria beteta.

Salida

Miranda

Bilbao

Bilbao -Vitoria

Autopista A-68

E G O T E T X E Z E I N D E N J A K I T E K O D AT U A K

Zambrana

Haro

La

ba

o

ro単

Log

Residencia de Bri単as BBK

Bri単as

sti

da

Bri単aseko Haur Egotetxea. Bastidarako Errepidea z/g. Tel. (941) 31 14 04. Faxa: (941) 31 30 73. LA RIOJA E-mail: brinnas@obsbbk.com.

Zinema Astea BBKrekin  

Ikusentzunezko Komunikazioaren Tailerra Briñaseko Ikastetxean. Ikasleei aukera eman nahi zaie, sortze eta ekoizte jarduera, errealitatean da...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you