Page 1

VITAL-KUTXA-BBK TXARTELEN SUSTAPEN KANPAINA: “KUTXABANK 2012KO MAIATZA” Kutxabankek jaulkitako txartelen sustapen kanpaina egin nahi du KUTXABANK SAk. Ondoko puntuetan zehazten den kanpaina honen sustapen-pizgarria zozketa bat izango da, eskuz aterata eta ausaz eginda: 1- Kanpaina hau arautzen duten arauak Oinarri hauetan jasota daude eta bezeroei ezagutarazi egingo zaizkie. Osorik irakurri ahal izango dituzte Kutxabanken bulegoetan eta ondoren aipatzen diren webguneetan: www.cajavital.es, www.kutxa.net y www.bbk.es. 2.- Sustapen honek honako sariak izango ditu:  500 sari, sustapen honetako txartelekin 2012ko maiatzaren 1etik 31ra bitartean ordaintzen diren erosketen zenbatekoak bueltatzeko, gehienez 500 euroko mugarekin sari bakoitzeko. Saritutako pertsona bakoitzak saritutako aukeran adierazitako txartelarekin egindako erosketen itzulketa soilik jasoko du. Itzulketa hauek sariei dagozkien izaera fiskala izango dute, eta hala behar izanez gero, dagozkien atxikipen fiskalak ezarriko zaizkie. 3.- Kanpainak 2012ko maiatzaren 1etik 31ra iraungo du, biak barne, eta zozketa 2012ko ekainaren 15ean egingo da. 4.- Sustapen honetan Kutxabankeko bezero izanik adin nagusikoak diren pertsona fisiko guztiek parte hartzen dute, betiere zozketaren egunean honako baldintza guztiak betetzen baldin badituzte: - Ondoko txartel hauen artetik txartel bat gutxienez indarrean izatea: - Vital txartelak: Telecaja Vital, Telecaja Joven Vital, Telecaja Gente Vital, Visa Classic Vital, Visa Oro Vital, Vit, Mastercard e-business Vital eta Vía T Vital. - Kutxa txartelak: Gaztekutxa, Kutxa Mastercard, Dorada, Visa Electrón Kutxa, Kutxa Maestro, Visa Gazte, Visa Classic Kutxa, Visa Oro Kutxa, Real Sociedad Maestro, Real Sociedad Mastercard, Donostia Kultura, Mastercard Azul, Visa Corporate Kutxa, e-business Kutxa eta Vía T Kutxa. BBK txartelak: Mastercard/Visa BBK, Mastercard/Visa BBK26, Mastercard/Visa BBK26+, Mastercard/Visa BBK55, Mastercard Ados, Mastercard ebusiness BBK, Visa Classic BBK, Visa Oro BBK, Visa Titanio, Visa Nakar, Visa Partaide, Visa Extra eta Vía T BBK. - Baliogabetu ez den 100 €-tik gorako erosketa metatua egin izana aurreko paragrafoan aipatutako txartel baten bidez, maiatzaren 1etik 31ra. 5.- Parte-hartzaile bakoitzari “aukera” bat emango zaio sustapenaren epealdian saltokietan egindako ordainketengatik 100 € baino gehiagoko zenbatekoa metatu duen txartel bakoitzeko. “Aukerak” hurrenez hurren zenbakituko dira 1 zenbakitik hasita. 6.- Baliozkotzat joko dira sareekiko eta entitateekiko informazioaren komunikazioaren trukatze sistemen bidez Kutxabanki fitxategi informatikoak prestatzeko datan, 2012ko ekainaren 14an, jakinarazitako eragiketak.


7.- Zozketa Notario aurrean egingo da 2012ko ekainaren 15ean. Eragin horietarako baliagarritzat joko dira zozketa egiteko prestatutako zerrenda informatikoak. Zerrenda informatiko bat prestatuko da 4. eta 5. puntuetan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten bezeroen izenekin, txartel zenbakiaren arabera ordenatuta eta txartel bakoitzari emandako "aukera" zenbakiarekin. Fitxategi hori zozketa egunetik hilabete pasa arte gordeko da, interesa dutenek egiaztatu ahal izan dezaten. 8.- Zozketa Notarioak ontzi batetik zenbaki bat aterata egingo da, 1 zenbakiaren eta esleitutako azken zenbakiaren artekoa, aurretik aipatutako 5. oinarrian adierazten den moduan. Zenbaki hori saritutako lehen aukera izango da. Saritutako hurrenez hurreneko aukerak eskuratzeko honela jokatuko da: bigarren saria erabakitzeko fitxategian dauden “aukera” guztien zenbatekoa sarien guztizko zenbatekoarekin zatituko da eta zatiduraren berdina den zenbakia Notarioak ateratako zenbakiari gehituko zaio. Hirugarren saria erabakitzeko bigarren zenbaki horri aipatutako zatidura gehituko zaio. Laugarren saria eta hurrengoak prozedura hori segituz erabakiko dira. Zatidura zenbaki osoa ez bada, beherantz borobilduko da gertuenekoa duen zenbaki oso txikiagora. Saritutako “aukerak” erabakitzerakoan fitxategiaren amaierara iritsi eta eman gabeko sariak geldituko balira, sariak esleitzeko prozesuarekin jarraituko da fitxategiko 1. ”aukera”-rekin segituz, esleipen guztiak osatu arte. Erreserbako ehun “aukera” erabakiko dira, zehaztu den prozeduraz, badaezpada saritutako “aukera" batzuen kasuan titularrek ez dituzten eskuratzen. Bigarren zenbaki bat aterako da xede honekin: zehaztu den prozeduraz 500 sariak ematen ez badira, bigarren zenbaki hori hartuko da sarien esleipen-prozedura berri baten hasiera bezala, aurreikusitako 500 sariak ematen bukatu arte. 9.- Pertsona bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du. Sustapen honi lotutako txartel bat baino gehiagoko titular izateagatik behin baino gehiagotan saria egokitzen zaionak, saritutako lehen “aukera”-ri dagokion saria bakarrik jaso ahal izango du. 10.- Saria egokitu izanaren jakinarazpena gutunez, telefonoz edo posta elektronikoz egingo zaie saritutako pertsonei. Sustapen honetako sariak inongo kasutan ezingo dira trukatu, aldatu edo konpentsatu pertsona sarituen eskariz. Saria eskuratzeak oinarri hauek onartu izana adierazten du. Edozein arrazoirengatik, zozketaren egunetik hasi eta hilabeteko epean, saritutako pertsonei zozketaren emaitzaren berri ezin bazaie eman, saria automatikoki esleituko zaie erreserbei, dagokien ordenaren arabera. Bezeroak sariari uko egin ahal izango dio. Kasu horretan saria zozketako hurrengo erreserbari eskainiko zaio. 11.- Kutxabankek sarien publizitate-erabilera egiteko eskubidea izango du baita sarien jasotzaileen irudiena ere, eta egokitzat jotzen badu eskubide hori erabili ahal izango du. 12.- Kanpaina honetako sarien ondorioz sor litekeen edozein zerga-karga saritutako pertsonen konturakoa izango da. 13.- Kexa edo erreklamazioren bat aurkeztu nahi dutenek zozketaren egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean egin ahal izango dute. 14.- Zozketetan ezingo dute saririk jaso zozketaren egunean bertan parte-hartzea ahalbidetzen dieten Vital, Kutxa edo BBK txartelak indarrean ez dituztenek edo entitateekin saldo zorduna dutenek. Bilbo, 2012ko apirilaren 1a

Vital-Kutxa-BBK Txartelen Sustapen Kanpaina  

Kutxabankek jaulkitako txartelen sustapen kanpaina egin nahi du KUTXABANK SAk. Kanpaina honen sustapen-pizgarria zozketa bat izango da, esku...