Issuu on Google+

gida berdea: Kontsumo arduratsurako finantzazio-ideia, -aholku eta -proposamenak.

Kutxabank Kreditu Arduratsuak


Kreditua arduratsua da honako hauek bermatzen dituen kudeaketa pertsonalizatuaren emaitza denean:

Kreditu bat arduratsua izan daiteke?

p  rofil bakoitzerako egokitutako konponbideak neurrirako kuotekin. gardentasuna bezeroari helarazten zaion informazioan. a  holku-talde espezializatua eta kontaktatzeko erraza. Arau hauek gure konpromisoaren parte dira, Kreditua gardentasun eta arduraz aukeratu dezazun.

Mailegu Berdeari buruzko informazioa eskatu zure bulegoan. Izan ere, ingurumenarekin arduratsua den finantzazioa da ondoren aipatuko diren arrazoiengatik: g  arapen iraunkorra sustatzen du. b  alore ekologikoak defendatzen dituzten produktuak saritzen ditu. bezeroek etxebizitzetan eta autoa gidatzean energia aurreztea sustatzen duten neurriei buruz aholkatzen du.

Kutxabanken Kreditu Arduratsuek gainera, iraunkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen dute.


Mailegu berdea: Abantailez beteriko baldintzak Aholkularitza profesionala eta informazio guztia aldez aurretik: gastu guztiak era argian eskuragarri izango dituzu kontratatu baino lehen. Egokitutako kuotak: gaur eguneko aukerei egokitutako kuota-plana diseinatuko dizugu etorkizunean arduratu ez zaitezen. Gizarte-konpromisoa: gure ingurumenaren garapen iraunkorra babesten dugu.

Mailegu berdea definitzeko gakoak Mailegu Berdea hiru erosketa-mota finantzatzeko pentsatua dago:

auto ekologikoak. kontsumo urrikoak edo efizienteak diren etxetresna elektrikoak.

Azkar eta eroso: finantzazio azkarra eta paper artean denbora galdu gabe. Hobariarekin: mailegua zabaltzeagatiko komisioa %0,5 gutxiagokoa izango da produktu iraunkorra finantzatzen baduzu.

energia aurrezten lagunduko duten etxebizitzako berriztapenak.

Kutxabankeko Kreditu Berdea eskatu nahi baduzu, zure proiektuek bete behar dituzten oinarrizko ezaugarri teknikoak zehaztuko dizkizugu.


1 Auto ekologikoak Mailegu Berde baten bidez 3.500 kg baino gutxiagoko BGM (baimendutako gehienezko masa) duen auto bat erosi ahal duzu, betiere ondorengo baldintzetatik gutxienez bat betetzen baldin badu: Auto elektrikoak eta hibridoak: entxufatu daitezkeen edo autonomia handitua duten (maila hedatzailearekin) hibrido elektrikoak, M1 eta N1 kategoriakoak; betiere honako hauek betetzen badituzte: baterien bidez %100eko trakzio elektrikoa dutenean, 120 g CO2/km baino gutxiagoko isurketak, bateriak kanpoan kargatu ditzaketenak eta era elektrikoan gutxienez 20 km-ko autonomia dutenak. guztiz elektrikoak: berriz kargatu ahal diren baterien bidez bakarrik kargatzen direnak. motozikleta eta ziklomotore elektrikoak.

hibridoak: energia gordetzeko sistema bikoitza eta motorizazio bikoitza (termikoa eta elektrikoa) dutenak, betiere baterien bidez trakzio elektrikoko gaitasuna %100ekoa denean (ez bakarrik abioan), eta 110g CO2/ km-ko baino gutxiagoko isurketak dituenean. Erregai alternatiboen bidez dabiltzan autoak: E-85eko malguak, erregai-tanga bakarrarekin eta gasolina eta bioetanol nahasketekin funtzionatzeko gai direnak, gutxienez azken bioerregai honen %85 jasaten duenean. biodiesel B-3, gasolio eta biodiesela nahastuz funtzionatu dezaketenak gutxienez bioerregaiko %30arekin. PGL (petrolio-gas likidotua), 140 g CO2/km baino gutxiagoko isurketa eta erregai bakoitzarentzako tanga bat dituena.

gas naturala, 140 g CO2/km baino gutxiagoko isurketa duena. hidrogenoa, errekuntza zuzenekoa edo erregai-pilakoa. Errekuntza zuzenaren kasuan bi edo erregai anitzeko ibilgailuak onartuko dira.

Eta gainera, Kutxabankeko Auto Maileguak gehitutako abantailak ditu: –Iraupenik gabe: nahi duzunean kreditua erabat edo kredituaren zati bat amortizatu ahal izateko. –Jabari erreserbarik gabe: ahaztu ezazu gastu gehigarri hori eta horrek dakartzan gastu gehigarriak (kontsultatu Finantzazio Aholkuen atalean). –Arazorik gabe. Ez duzulako ez tramite ez paper asko egin beharko.


2 Etxetresna elektrikoak eta etxebizitza eraberritzea Mailegu berdea eskatu dezakezu kontsumo gutxiko etxetresna elektrikoak erosteko. Etxetresna elektriko hauek A etiketa energetikoa edo handiagoa dute, beraz, eraginkorragoak dira eta beren funtzioa betetzen dute energia kontsumo gutxiagoarekin. Hasieran inbertsio handiagoa egin behar bada ere, kontsumoan asko aurreztea ekartzen du. Etiketatu energetikoak salgai aurkituko dituzun etxetresna elektriko guztiak sailkatzen ditu. Etiketatu hau 1989tik Europa osoan aplikatzen den informazioa da eta etxetresna elektrikoak A+++ mailatik G-ra sailkatzen ditu beraien energia kontsumoaren arabera. Mailegu Berdea honakoak erosteko eskatu dezakezu: garbigailuak, lehorgailuak, hozkailuak, labeak, ontzigarbigailuak, izozkailuak, aire egokitu-sistemak...

Leihoak berritu nahi badituzu, eguzki-energia sistemak instalatu edo berogailuaren galdara aldatu nahi baduzu ere, Mailegu Berdea eskatu dezakezu. Informatu zaitez ia berrikuntza hauetariko batek ingurumenarekiko errespetu-baldintzak betetzen dituen: Leihoak aldatzea kristal bikoitza eta aire-ganbara dituzten leihoak. Metal-arotzerien kasuan, zubi termikoaren hausturamekanismoekin, markoaren barruko eta kanpoko parteen artean material-isolatzailea duena. CE markaketa eta transmisio termikoarekin (gaitasun isolatzailea edo U balorea) 2,4W/m2 baino txikiagoa edo berdina Bizkaian dauden etxebizitzetarako. kanpoaldera ematen duten leihoak, etxebizitzaren barrualdera ematen dutenak ezin direlako finantzatu. Galdarak kondentsazioko galdarak 70kW edo gutxiagoko potentzia dutenak 5. Motatako Nox isurketekin.

Herri-erakundeek diru-laguntzak eta zergalaguntzak eskaintzen dituzte zure etxea berriztatzeko. Hauek hobeto ezagutzeko berriztatzeko proiektuari ekin baino lehen, erakunde hauetariko batekin kontaktatzeko gomendatzen dizugu: Bizkaiko Foru Aldundia: www.bizkaia.net Tel: 901 50 2000 Gipuzkoako Foru Aldundia: www.gipuzkoa.net Tel.: 902 100 040 Arabako Foru Ogasuna: www.alava.net Tel.: 945 181 555 Nafarroako Foru Ogasuna: www.navarra.es Tel.: 948 505 152 Estatuko Zerga Agentzia: www.agenciatributaria.es Tel.: 901 335 533


muga jarri. Aurrekontua kontuan 1 Aurrekontuari izan, zure zorpetze maila zein den kalkulatzeko eta

10 atera zeure auto berriaren finantzazioan

Ibilgailua erosteko mailegua kontratatzerakoan, gomendio hauek jarraitu. Ezustekoak saihestuko dituzu eta zure beharretara hobeto egokitzen den aukera hartu ahal izango duzu.

mailegua bueltatzeko gaitasuna jakiteko.

2

Hainbat aukera konparatu. Finantzazioa kontzesionarioan bertan eskatu dezakezu, derrigorrezkoa ez den arren. Banku-erakunde batean ibilgailuak ordaintzeko finantzazio berezia aurkitu dezakezu. Aukera hau hartzen baduzu, ziurtatu eskarmentua duen erakundea dela eta edozer galdetu ahal izateko bulegoak dituela.

3 Kontu argiak eskatu. Kredituari buruz zehaztasun

guztiak azalduko dizkizun aholkularitza profesionala bilatu (interes-tasak, ordainketa-motak...).

4 Maileguaren guztirako zenbatekoa konprobatu.

Erabili ezazu amortizazio-taula kuotak nola geratuko liratekeen ikusteko eta konprobatu ordainketa guztiak dituela (ikasketa-komisioak, irekitze-komisioak, ITN...) zordundutako zenbatekoa guztira zein den jakiteko.

komisioetan adi egon. UTBa eskaintzak 5 Gehitutako konparatzeko adierazgarri onena den arren, eskatu komisio guztien banakapena, finantzazio-aukerak konparatzeko.

eskudirutan galdetu. Konparatu eskudirutan 6 Prezioa ordaindutako prezioa, finantzatzekotan guztira ordaindu beharko zenukeenarekin. Sarrera ematea

garrantzitsua da, izan ere, horrela ez duzu erosketaren %100 finantzatu behar eta kredituaren amortizazioepea murriztu zein interes gutxiago ordainduko duzu.

7

 itapen-gastuei buruz informatu. Hauek bezeroak K mailegua aldez aurretik ezeztatzen badu bankuak ezartzen dion komisioa da. Bezeroak maileguagatik zor duena beste erakunde batean berriro ez finantzatzeko jartzen dira.

betebeharrak saihestu. Batzuetan, 8 Gehitutako finantzazio-baldintza hobeagoak eskaintzeko

ibilgailurako asegurua, ordainketen babesa-asegurua

edo beste gainerako produktuak kontratatzea eskatzen da. Produktu hauek beti aukerakoak dira. gabe. Auto berriaren 9 “Jabari-erreserbarik� finantzazioak ekarri ahal duen gehitutako karga da

eta gainera finantza-erakunde batzuek kreditu guztia ordaintzerakoan berme gisa eskatu ahal dizutena, hipoteka baten antzekoa. Kontzeptu honek gehitutako kostu eta tramiteak ekar ditzake auto saltzerako orduan.

laguntzarik duzun galdetu. Kontzesionario 10 Estatuko asko PIVE Planera gehitu dira. Autoa edo beste

ibilgailu bat aukeratu baino lehen komenigarria izaten da marka eta aukeratutako modeloa plan honen barruan dagoen eta aurretik dugun autoa Planera gehitzeko balio duen galdetzea.


Energia aurrezteko aholku praktikoak Urrats erraz hauek zure eguneroko bizitzan jarraitu. Poltsikoan nabarituko duzu aurrezten zaudela eta energia era iraunkor eta zentzudunean erabiliko duzu.

Etxean energia aurreztu

Elektrizitatea Amatatu argiak gelan ez zaudenean. Gailu elektriko eta elektronikoak stand-by moduan ustea saihestu. Kargadoreak erabiltzen ez dituzunean kendu. Kontsumo gutxiko argiak erabili. Ura era zentzudunean erabili Galdara egokitu uraren tenperatura egokia lortzeko. Barazkiak garbitzeko erabilitako ura landareak ureztatzeko erabili. Dutxatzea bainatzea baino askoz hobea da.

Berokuntza eta klimatizazioa Tenperatura egokitu: neguan 20ยบ, udan 25ยบ eta ur beroa 35ยบ gradutan. Berokuntza- eta klimatizazio-sistemak berrikusi funtzionamendu egokia bermatzeko. Aldi aldian garbitzeak energia aurrezten du. Gelak 10 minututan aireztatzearekin nahiko da. Etxebizitzen leihoen isolamendu termiko ona izateak berotzearen galera murrizten du eta erosotasuna handitzen du. Erabiltzen ez dituzun gelen ateak itxi. Etxetresna elektrikoak A motatako energia edo maila handiagoko etxetresna elektrikoak aukeratu, gutxien kontsumitzen dutenak direlako. Hozkailua eta izozkailua aldian aldian garbitu.

 arbigailuaren programa laburrak edo karga erdikoak G erabili eta ahal duzun guztietan ur hotzarekin garbitu. Ontzi-garbigailua erabili guztiz beteta dagoenean. Era efizientean sukaldatu Presio-lapikoa erabili, energia erdia kontsumitzen duelako. Saiatu zaitez lapikoak sutea baino diametro handiagokoa izaten. Egosten ari zaren bitartean lapikoak estali, energia gutxiago kontsumitzen dute eta. Sukalde elektrikoen hondar-beroa aprobetxatu (indukzioetan ez ezik): janaria prestatzen bukatu baino 5 minutu arinago amatatu. Janari kopuru txikiak berotzeko mikrouhina erabili ezazu. Labea ezinbestekoa denean baino ez erabili eta funtzionatzen dagoenean saiatu atea ez irekitzen.

Birziklatu

 aborra banatu hondakinak eduki-ontzira eramaten Z dituzunean. Hondakinak saihesteko berriro kargatu daitezkeen pilak erabili.

Gidatzen zaudela

 idatze efizientearen teknikak aplikatu: martxa luzeetan G eta bira (erreboluzio) txikietan ibili. Pneumatikoen presioa aldian aldian konprobatu. Ez ezazu beharrezkoak ez diren pisurik garraiatu. Aire girotua neurrian erabili. Abiadura jaitsi: erregaia aurreztuko duzu eta segurtasuna irabazi.


Kutxabank bulegoan informatu zaitez, 901 33 55 66 telefonoan edo gure webgunetan.

Erakunde mailegu-emailea: Kutxabank, SA, Kale Nagusia 30-32, Bilbo, IFK. A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanda. Tomoa: 5226; Liburua: 0; Orria: BI-58729; Folioa: 1; Inskripzioa: 1.


Kutxabank - Gida Berdea