Page 1

Eskiatu Paul de la Cuestarekin SNOW ETA ALPETAR ESKIA ASTUNEN Astuneko pistak Gaztedi Plana / Kontuaren titularrentzat irekitzen dira, laguntzaile berezi batekin: Paul de la Cuesta. Olinpiar eskiatzaileak pista eta ezagutza partekatuko ditu gure promesa gazteekin. ADINA 9 eta 17 urte bitartekoentzat. DATAK Abenduaren 26tik 30era. GEHIENEZ 40 lagun. PREZIOA 420 â‚Ź. Hurrengoak barne hartzen ditu: garraioa, mantenu osoa, eskiklaseak, erremonteak eta bidaiako asistentzia-asegurua.

MATERIALAREN ALOKAIRUA 35â‚Ź. Botak, oholak, makilak eta kaskoa alokatzea barne. IRTEERA 7:00etan Donostiatik. (Autobus Geltokia, Pio XII). OSTATUA Mur Hotela * *. Santa Orosia, 1. Jaca. BEGIRALEAK 4 begiralek taldea lagunduko dute bidaia osoan, eta gainerako denboran haiekin batera egongo dira. IZENA EMATEKO Interneten bitartez www.kutxa.net webgunean azaroaren 15etik 30era.


Gailetak apaintzeko tailerra Gabonak ongi pasa nahi al dituzu? Ore onetik, ogi ona. Zure sormena landu galletak dekoratuz. Tailer dibertigarri honetan irudimen eta sormen osoa erabiltzeko aukera izango duzu. Gailetak apaintzen, orea prestatzen, fondant delako estaldura lantzen eta pintzelak erabiltzen ikasiko duzu. Lau egun oso dibertigarriak, apaintzeko teknika desberdinak ikasi bitartean. ADINA 6 eta 14 urte bitartekoentzat. DATAK Abenduaren 23, 24, 26 eta 27an. 2013ko abenduaren 30 eta 31n eta 2014ko urtarrilaren 02 eta 03an.

TXANDAK Goizetan: 10:00etatik 13:00etara Arratsaldeetan: 15:00etatik 18.00etara. TOKIA SAN JOSE IKASTETXEA. Prim, 33. Donostia. GEHIENEZ 15 lagun talde bakoitzeko. Gutxienez 10 lagun. PREZIOA 85â‚Ź. IZENA EMATEKO Interneten bitartez www.kutxa.net webgunean azaroaren 15etik 30era.


Xake ikastaroa Jarri ezazu arreta! Zatoz gurekin kirol konplexu hau praktikatzera eta ikasi itzazu jokatzeko taktikarik onenak benetako txapeldunen eskutik. Jokoak, estrategiak eta lehia maite badituzu... atsegingo duzu. HIZKUNTZAK Eskolak euskaraz eta gaztelaniaz. ADINA 6 eta 17 urte bitartekoentzat. DATAK 1. Txanda: abenduaren 23, 24, 26 eta 27an. 2. Txanda: 2013ko abenduaren 30ean eta 31n eta 2014ko urtarrilaren 02an eta 03an. ORDUTEGIA 10:30-12:00. PREZIOA 35â‚Ź.

GEHIENEZ 15 lagun talde bakoitzeko. Gutxienez 8 lagun. BEGIRALEAK Gros Xake Taldeko kideak. IKASTAROAREN METODOLOGIA -Ariketak eta edukia talde bakoitzeko ezagutza-mailaren arabera. -Txapelketa parte-hartzaile guztientzako sariekin antolatu da. -Ikastaroan parte hartuko dutenei egiaztagiria emango zaie. MAILAK Hastapena eta hobekuntza (dagoeneko ikastaroren bat eginda dutenentzat edota jokatzen dakitenentzat). LEKUA KARMELO BALDA FRONTOIA. Anoeta hiribidea, 20. Donostia. IZENA EMATEKO Interneten bitartez www.kutxa.net webgunean azaroaren 15etik 30era.


Asteroide eta Kometa Tailerra Tailer honetan, besteak beste, izotzez, gatz eta gailetaz kometa bat sortuko dugu, haurrek oso maite duten izozkia. Kometa eta asteroideen arteko desberdintasuna ikasteko beste modu berri bat da.

PREZIOA Gaztedi Prezioa 12 â‚Ź.

ADINA 8 eta 12 urte bitartekoentzat.

LEKUA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA. Mikeletegi hiribidea 43-45. Miramoneko Parke Teknologikoa. 20009 Donostia.

DATAK 2013ko azaroak 23 larunbata edo azaroak 30 larunbata.

IZENA EMATEKO Museoaren harreran edo www.eurekamuseoa.es webgunean.

ORDUTEGIA 10:30-13:30.


Zientzia txokoa Ongi pasa Zientziarekin! Bere sekretu guztiak aurkitu nahi al dituzu gurekin? Aukera zabala dugu tailer, eskulan eta animazioan, museorako bisitak eta planetariumeko saioak, bizipen magikoak izan ditzazun. ADINA 3 eta 10 urte bitartekoentzat. DATAK 1. Txanda: 2013ko abenduaren 23, 24, 26 eta 27an. 2. Txanda: 2013ko abenduaren 30ean eta 31n eta 2014ko urtarrilaren 02an eta 03an. ORDUTEGIA Jantokirik gabe: 8:30 /9:00-13:30. Jantokia barne: 8:30 /9:00-15:00.

PREZIOA Jantokirik gabe: Gaztedi Prezioa 68 â‚Ź. Jantokia barne: Gaztedi Prezioa 108 â‚Ź. LEKUA EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA. Mikeletegi hiribidea 43-45. Miramoneko Parke Teknologikoa. 20009 Donostia. IZENA EMATEKO Museoaren harreran edo www.eurekamuseoa.es webgunean.


Zinema Matinea Zinema maite baduzu, hurrengo Eguberrian programazio eguneratuena eskainiko dizugu SADE Zinemen eskutik, Antiguo-Berrin dituen zinema-aretoetan. Jarduera berri hau Gaztedi Plana / Kontuaren titular guztiek burutu dezakete. ADINA 3 eta 17 urte bitartekoentzat. Datak eta ordutegiak Eguberriko oporraldian zehaztuko da (begiratu gure webgunean). PREZIOA 3 â‚Ź film bakoitzeko.

LEKUA Antiguo-Berriko SADE zinema-aretoak Zarautz hiribidea, 1 - Donostia IZENA EMATEKO Interneten bitartez www.kutxa.net webgunean azaroaren 15etik 30era.


Sukaldaritza Tailerra Haurrak sukaldaritzan murgiltzeko aisialdi- eta trebatzeikastaroa.

Lekua Lekua: izena ematerakoan esango da.

Adina 6 eta 14 bitartekoentzat.

IZENA EMATEKO Interneten bitartez www.kutxa.net webgunean azaroaren 15etik 30era.

Datak Abenduaren 23, 24, 26, 27, 30, 31 eta urtarrilaren 2 eta 3. Iraupena: 2 ordu. Gehieneko jende kopurua: 12 gaztetxo. Hizkuntza: elebiduna. Ordutegiak A aukera: 10:00etatik 12:00etara B aukera: 17:00etatik 19:00etara Prezioa 30 euro tailer bakoitzeko.

Mikado, txokolatezko klasikoa Mikadoak prestatzea irina eta oreekin kontaktua hartzeko era ona da. Oratzen eta forma ematen ikasiko dugu. Plastilinarekin daukaten trebezia praktikan jarri beharko dute oso beharrezkoa baita errezeta honetarako. Gainera, txokolatea dagoen guztietan arrakasta ziurtatuta dago. Gozokiak: fruta era askotara jan daiteke Era erraza eta dibertigarria txikienak frutaren munduan sartzeko. Gainera, gozokiak osasungarriak izan daitezkeela eta etxean egin ditzakegula ikasiko dugu.


Artisau ogia Dieta orekatuan ogia elikagai gomendagarrienetarikoa da. Gaur egun ogiaren kalitateaz ez garenez asko fidatzen, ikastaro honetan oratzen, forma ematen eta batez ere ogia nondik datorren ikasiko dugu. Dastamena hezteko aukera ona. Pizzak, janari erraza, osasungarria eta dibertigarria Fastfood edo janari azkarra obesitatearen eragiletariko bat izaten da, bai nagusientzat bai gaztetxoentzat. Produktu osasungarriak erabiliz janari azkarra nola prestatu eta eragiketa fisikoaren garrantzia ikasiko dugu. Pizza nahi baduzu ahalegindu beharko zara! Italiako benetako pizzagile bat izango bazina, pizza etxean egiteko orea egingo dugu. Hainbat osagai erabiliko ditugu, horrela gaztetxoek beraien gustura prestatu ahal izango

dute baina barazkiak erabiltzea azpimarratuko diegu, arrakastatsuagoak diren beste produktu batzuekin batera, adibidez, urdaiazpikoa eta gazta. Behin pizzak tokian bertan laberatuta merienda gisa jango ditugu.

Kutxa - Programa gaztedi  

Kutxa - Programa gaztedi

Advertisement