Page 1

Uztaila 2010 Zuekin berriro ere. Oraingo honetan, Agoizko sare sozio-ekonomikoaren egoeraren berri emateko zuengana jotzen dugu. Era berean, Euskal Herrian zabaldu den eszenatoki berriaren inguruko zenbait zertzelada emanen dizkizuegu. Horretaz gainera, herri mailako berriak datozkizue, hala nola, Diaz Etxearen gaine-

an izandako zenbait mugimendu eta www.agoitzgorria.info web-orrian jorratutako berriak. Festetan ikusiko dugu elkar. Azken batean, kalean topatzeko aukera paregabea dugu. Baita festetan egon ezin direnekin gogoratzeko ere. Joxepa, Andoni eta gainerako presoak askatu!

O

ndoko azala, Cederna Garalur elkarteak bi hilabetekaria den argitaraturiko aldizkariaren 39 zenbakiari dagokio. Joan zen udakoa da, beraz, juxtu orain dela urte bete kaleratua. Bertan, plubli-erreportai gisara eta elkarrizketa baten bitartez, era ezberdinetako aferak aztertzen dira: sozialak, ekonomikoak, kulturalak,... Den dena ongi doakigu Agoitzen. Atsegintasunean guztiz murgilduak gaude, eta noski, kudeaketa ezin hobearen ondorioa da. Aipaturiko artikuluxkan jorratutako kontuak zorroztasun eta seriotasun minimoarekin aztertuz gero, erantzungarriak eta Ăąabargarriak gertatzen dira, eta aski erraza da guztiak iraultzea. Alimaleko itxurakeria, eta pairatzen ari garen egoera tamalgarriarengatik ez balitz, irrigarri izatera helduko zen. Eta adibide gisa, portadaren izenburua. Gure alkatea zer puntutaraino errealitatetik aldendua dagoen erakusten ahal digu, eta bertzetik, agoizkoen inteligentzia gutxiesten duela ematen du. “Aoiz una localidad prepirenaica en plena revoluciĂłn industrialâ€?. Esaldiaren lehenbiziko zatia ukaezina da, gutxiren esku gelditzen den intelektualitate erakustaldi ikaragarriaren ondorioa dena. Bigarrena aldiz, gezur hutsa da. Paroan ia 200 lagunekin, herri erdia ERE-n, eta Gamesarena gaur egun iruzur hutsa delarik, iraingarria da. Nork sinisten ahal du?

G

ustoko genuke datu positiboagoez informatzea, baina ezin da errealitatea saihestu. Bertzetik, konponbide miragarririk ez diren heinean, gure ahalbide eta lanerako dugun gaitasunarekin jokatu behar dugu. Funtsean hau da hurrengo artikuluan transmititu nahi dizueguna.

P

ortzierto, momentu honetan eskuak poltsikotan izatea ez da egoerari aurre egiteko modurik onena.


Egoera ENPLEGUA AGOITZEN: INDUSTRIALDEA Miguel Sanz-ek (0805-14): "Es una zona que ha sufrido recientemente el cierre de alguna empresa, como es el caso de Solano, y el Gobierno de Navarra considera imprescindible que

Ondoko grafikoan hagitz ongi adierazi egiten da. 2007ko abendua eta 2010eko ekainaren arteko aldea izugarria da Agoizko enpresetan dauden langileen kopuruari dagokionez. Azken bi urte eta erdi honetan 126 lanpostu galdu egin dira Agoizko Industrialdean. tejido industrial cre- 3 enpresa handien itxierari (SOLANO, PROPITEX eta TAINSA) lotuta dago lanpostu jaitsiera hau, hiru enpresa hauetan 118 lanpostu galdu baitira.

Aoiz renueve su

ando empleo y sustituya sectores

Egoera latz honi, zenbait enpresetan Erregulazio Espedienteak ezarri izana gehitu beharko diogu, hala nola:

maduros por secto-

• ILPEA: 2011ko maiatza arte, langile guztiei ezarria 44 egunekoa.

res estratégicos"

• COTALSA: 2010.eko ekaina arte, 48 langileri ezarritakoa. • NEINSA-NAVY: 6 langileri ezarritakoa.

Gainera aipatu zuen ere: "Aoiz ha

Langabezia egoeran izan diren batzuek beste tokitan aurkitu dute lana. Gehienak, ordea, langabe bihurtu dira.

sabido estar ahí,

GAMESA

como diría un ilus-

Aurreko taulan ez dira agertu Gamesaren datuak. Orain dela bi urte, Nafarroako Gobernuak (UPN) eta Agoizko Udalak (AIA) , zalaparta handiz, Agoizko industrialdean aipaturiko enpresaren instalazioa iragarri zuten. Beraien iragarpenetan, horrek ekarriko lukeen lanpostuen sorrera ikaragarriari esker, langabeziaren arazoa eta industrialdearen okupaziorik eza alde batera utziko lirateke.

tre paisano en momentos que ha sido necesario el apoyo político y local para impulsar proyectos de desarrollo, como es el caso de la construcción de Itoiz y Canal de Navarra".

Zorioneko prentsaurreko hartan, 2013. urterako Gamesak, denboraz tartekaturik eta enpresaren planaren baitako 500 lanpostu berri sortuko lituzkeela plazaratu zuten. Alkateak berak adierazi zuen gisan 2008ko maiatzaren 14an,:“va a tener que venir mano de obra de fuera”, dirudienez, dagoena aski ez delako. Esan gabe doa iragarpen honek Agoitzen izan zuen oihartzuna ez zen makala izan eta hasiera-hasieratik begi-bistakoak ziruditen, onurak, adibidez, herri mailako dinamika suspertzeko mesedegarria izango zen,


sozio-ekonomikoa baita itxaropena pizteko arrazoia gazte, emakume zein 40 urtetik gorako langabetuentzat ere. Hala ere, usteak erdi ustel. Zarata mediatikoa ikaragarria sortu arren, 4 agoizko baino ez dira gaur egun Gamesan lanean. Zein da UPN eta AIA-ren partez hitza bete ez izanaren arrazoia? Non daude egindako promesak? Bi urte pasa ondoren, hitza jan dute. Gezurretan aritu dira nahita?

ENPLEGUA AGOITZEN: ZERBITZUAK 3 urtetan langa-

Herriko ekonomiaz ari bagara, industrialdea izateaz gain, herriak bestelako garrantzi handiko sektoreak eta lanpostuak ditu, ondoko koadroan ikusten den legez. Hiru administrazioetan (Tokiko administrazioa, Foru administrazioa eta Administrazio zentralean) 169 lanpostu dira. Jendearentzako zerbitzuek , ordea, 144 langile dituzte.

betuen kopurua %79 igo da, denera 198 izateDenera adm + serb Agoitz: 313

ra helduz

LANGABEZIA AGOITZEN Gaur egun ia 200 langabetu dira Agoitzen, inoiz izan den tasarik altuenetariko bat. Egoera honen larritasuna eta okertze joera ondoko taulan ikusgai dago. Hiru urtetan %79an igo egin da langabetuen kopurua Agoitzen.

Langabetuen kopurua 2007 Maiatza: 111 2008 Maiatza:124 2009 Maiatza: 203 2010 Maiatza: 198 ONDORIOAK Langabetu kopuru igoera honen ondorioz, Agoitzen dagoen egoera ekonomikoak okerrera jo du. Eta gauzak larriagotu egin daitezke, langabezi prestazioak batzuei agortu ari zaizkie eta. Epe laburrean, gainera, ez dira baikorrak agertzeko arrazoirik ikusten.


Ez enplegua sustatzerako orduan. Ezta industrialdearen okupazioa handiagotzerako garaian ere. Familia askoren artean dauden arazo ekonomikoek kontsumitzeko gaitasunean eragin zuzena dute. Hori dela eta, ukaezinak dira herri Agoiztar guztioi mailako sare sozio-ekonomikoan diren ondorio latzak: ostalaritza, zerbitzuak, denda txikiak, proposatzen autonomoak. Negozio hauetan guztietan bideragarritasuna kolokan jartzen ari da jada.

diegu herrian

Negozioen bideragarritasunik ezak eta langabeziaren igoerak elikatzen dute elkar. Batek bestea laguntzen baitu eta alderantziz. Nola mitzeari lehenta- atera gurpil zoro honetatik? Ondotik gure proposamenak.

bertan kontsu-

suna ematea,

sektorearendako GURE PROPOSAMENA bulkatze positi- Agoitzen kontsumitu dezagun bo izanen baita Lehen erran bezala, ezin dugu ukatu Agoitz

herrian zerbitzuen sektoreak duen garrantzia. Momentu latz honetan, inoiz baino gehiago gure sostengua behar dute. Agoitz bizirik aldarrikatzen badugu, negozio (dendak, tabernak, autonomoak) hauen bideragarritasuna eta biziraupena ezinbestekotzat jo beharko genuke. Zer egin genezake, honen aurrean? Gauzak txikiak egitea gure esku dago, horrexegatik Agoitzen kontsumitzea lehentasunezko apustua deritzogu. Horrela jokatuz gero, sektoreari egunduko mesedea egingo genioke eta horrekin batera, Agoitz herria suspertuko genuke.

Bertako egileek sortutako enpresa txikietarako suspertze politikaren aldeko apostua egiten dugu

Guk, egunerokoan, badugu zeresan handia. Izan ere, gure dirua Agoitzen uzten badugu, herrian bertan aberastasuna sortzen ari gara. Bertzetik, berandu baino lehen, bide bereko inplikazio maila eskatu beharko zaio udalari.

Industrialdea berpiztu dezagun Une honetan, Agoitzen dugun industrialdea oso ongi hornitua eta gure beharrei egokitua dago. Gauzak horrela, industrialde honen okupaziorik egokienaren alde borrokatu beharrean gaude. Behin eta berriz ahoskatzen den “elkartasun� hitza errealitate bihurtzeko tenorea heldu zaio Nafarroako Gobernuari. Orain, AIAk Ebroko Ur Federakuntzaren esku gure eskualdea lotsagabeki utzi ondoren eta urtegiaren zigorrarekin kolaboratu ondoren, herriaren mesederako jokatzeko duen benetako gaitasuna ikusteke dago. Bertze aldetik, ongi etorria izan daiteke edozein enpresa Agoitzen, are gehiago enpresa

horretan aurreikusten diren lanpostuak asko badira. Hala ere, eta epe luzeari begirako hausnarketa egiten bada, enpresa hau bezalakoen etorrera ez da hain egokia izaten. Gehienetan, errentagarriak izanik ere, oso urruti hartzen diren erabakiei esker, lekuz aldatzen dira edo itxi egiten dira. Enpresa handi batek ekartzen ahal duen suspertze sozio-ekonomikoa guztizkoa izango litzateke egoera probestuko balitz beste modu batean; batetik, enpresa laguntzaileak, tailerrak eta zerbitzuen sorrerak bultzatuz edota herriko autonomo eta sustatzaileen jarduerak lagunduz. Horrela izanda, enpresa handi horri esker Agoitzen sortuko zen sare sozio-ekonomikoak luze joko luke. Arlo honetan ere Udalak badu zeresan handia, kanpoari begira egon beharrean, sutsuki lagunduko beharko lituzke agoizko ekintzaileak. Azken batean, enpresa handiek ez bezala, hauek ez dute inoiz herria utziko.

AGOITZ BIZIRIK PLATAFORMA Maiatzaren 21ean agoizko gazteak, emakumeak, ERE egoeran daudenak, jubilatuak, eta langabetuez osaturik Agoitz bizirik taldea martxan jarri zen. Hala ere, parte hartzea guztiz irekia dago nahi duenarentzat. Lan-egoera ez da inoiz baldintza izanen bertan egoteko eta Agoizko guztientzako lana izatea du helburu. Taldeak salatu zuen Agoitzen dagoen langabetu kopuru handia. Era berean, lana lortzerako garaian, gazteak, emakumeak eta 40 urtetik gorakoen artean dauden zailtasunak mahi gainean jarri zituen. Horretaz gain, Nafarroako Gobernua eta Agoizko Udalaren partez izandako utzikeria GAMESA aferaren inguruan. Bukatzeko, krisi egoerak herri mailako negozio, denda eta zerbitzu txikiei eragindako kalteengatik oso kezkaturik agertu ziren. Agoizko Ezker abertzaleak bat egiten du sortu berria den Agoitz bizirik taldearen helburuekin. Ildo berean eta lerro hauen bidez, agoizko oro animatu nahi du bertan parte hartzera eta ahal den neurrian talde honi laguntza ematera ere.

.


Diaz etxea: berriak badira Otsailean Díaz Etxearen inguruko aldizkari monografikoa kaleratu zenetik auzi honi lotuta diren zenbait berri ditugu. Aldizkarian etxe honen egoera larria azaltzeaz gainera, arazoa konpontzeko ze pausoak eman behar ziren azaltzen zitzaion Udalari. Antza denez, gure proposamena ez da ezertan gelditu. Aldizkaria atera eta berehala, eta 5 urtez ezer gutxi egin ondoren, Udalak, guk zehazten genuen ildoari jarraituz eta Udal teknikariaren aholkuak tarteko, martxoaren 4ko udal osoko bilkuran Diaz Etxearen inguruko zenbait zehaztapen onartu egin zuen. Hona hemen, Udal osoko bilkura horretan onartutako puntuak. 1. Cursar orden de inicio inmediato de obras de reposición de cubierta del edificio, así como las estructuras de interior con protección de las fachadas, apuntalamiento interior y retirada de andamiaje y liberación de la Calle Trinkete. 2. Conceder un plazo máximo para ejecutar las citadas obras de 4 meses a contar de la fecha de notificación del presente acuerdo. 3. Comunicar a la propiedad que el incumplimiento del presente acuerdo y en consecuencia la no ejecución de las obras derivará en la declaración de oficio de la ruina del edificio y la iniciación del procedimiento para su expropiación y la instrucción del correspondiente expediente sancionador. Udalak jabeari ezarritako epea uztailaren 7an bukatu egin zen eta jabeak ez du bete Udalak eskatutakoa. Gauzak horrela, eta udalbatzan onartutakoari erreparatuz, etxearen desjabetzea ondotik dator. Atzerapenarekin helduta ere, begi onez hartzen dugu udalbatzan onarturiko proposamena. Orain gisan eta etxea salbatu nahia eutsirik, gai honekiko konpromisoa berretsi nahi dugu. Informazioa ematen jarraituko dugu.

Auzokideen ekimena abian Bien bitartean, maiatzean, Díaz Etxearen egoerak kalteturiko 20 auzokide baino gehiagok aurkeztu zuten ondoko eskabidea. 1. El inmediato cumplimiento del acuerdo adoptado por el Ayuntamiento de Aoiz en sesión celebrada el 4 de Marzo de 2010 (que incluye los anteriores tres puntos) 2. Independientemente de la iniciación de

procedimiento para su expropiación y la instrucción del correspondiente expediente sancionador, apertura inmediata de las calles, acabando así con el grave riesgo para personas, impedimentos de tránsitos y ocupación de espacio público. 3. Cumplidos los plazos previstos y de no proceder en este sentido, l@s vecin@s directamente afectad@s contemplamos la posibilidad de utilizar la vía judicial haciendo asimismo extensiva la iniciativa al resto de vecinos de Aoiz Horretaz gainera, auzokideak beraien kexak eta exijentziak plazaratzeko asmoz, azkeneko bi udalbatzetan bertaratu dira. Hantxe, Udalak erakutsi du era gordinean agoizkoen arazoen aurrean duen ezintasuna eta Alde Zaharrarekiko duen sentsibilitate falta. Egoera batere samurra ez dela garbi dugu, defendaezina dena ari dira defendatzen, lotsa izpirik gabe ezin ukatu. Hala ere, bere teilatuan egon behar den pilota ezin dute tokitara bidali. “El ayuntamiento no tiene ninguna culpa” eta antzerakoak aspaldidanik ari dira erabiltzen eta. Azken udalbatzetan alkateari entzundakoak ez du ez hanka ez buru eta zerrenda amaigabea litzateke. Gizon honek, antza, ez du ezberdintzen bankua eta udalaren arteko aldea. Eta arazoek, mozkinak sortzen ez dituztenez, besteek konpondu behar dituzte.

Akatsak zuzentze aldera Aldizkarian, Alde Zaharrean zegoen azpiegitura elektrikoa negargarriaren berri eman genuen. Alde Zaharreko kaleetan zehar zulo bat irekitzerako garaian izandako aurreikuspen falta ikaragarria salatu genuen. Honekin batera, bi kable baino ez zutela sartu behar zulo horretan iragarri genuen. Baita okertu ere, azkenik kable bakarra sartu baitute, argindarrerako kablea, hain zuzen ere. Megafoniakoa sartu gabe dago. Despisteren bat akaso?

Alde Zaharrarekiko sentikortasun ezaren inguruan interpelatuaz, miserikordiak egin zirelarik Agoitz-ek hautatu zituela pisuak eta ez etxeak erantzun zuen alkateak


Ezker Abertzalea Eztabaida eta apostu politiko berria. Prozesu demokratikoa Altsasun aurkeztutako «Prozesu Demokratikoaren lehen urratsa: Ezker Abertzalearen oinarriak eta borondatea» adierazpena gehiengoz berretsi du Ezker Abertzaleko kidegoak. Euskal Herrian barrena egindako eta partehartze handia izan duen eztabaidari esker, aipatu adierazpenean azaldutako oinarriak eta borondatea apustu politiko zehatz eta argi batetan bilakatu dira. Horrek, Ezker Abertzaleari dagokionez, Euskal Estatuaren proiektua gauzatu ahal izateko egoerara iristeko Prozesu Demokratikoa ireki du. Ezker Abertzalearen eztabaidak, ondoan egindako zenbait adierazpen eta ekintza zehatz batzuekin batera, herritarren artean itxaropena sortu du azken hilabeteotan. Era berean, irekitzen ari den aro politiko berriari hauspoa emanez zenbait eragileren eskutik sortutako ekimenak ere posible egin ditu. Atxiloketak salatzeko bateratutako deialdiak (euskal gehiengo sindikala), Egunkariaren alde, Euskal Preso Politikoen eskubideen alde urtarrilan,… Baita Aberri Eguna eta ekaineko greba orokorra ere (E.Abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba) Euskal Herriko Ezker eta Abertzaleen kidegoaren batasunerako sortzen ari diren itxaropen berrien adibide argiak dira.

Estatuen inmobilismoa. Ardura politikoa Alabaina, ezin dugu ahantzi irekitzen ari garen fase berriak Estatuak eta haien kudeatzaileak tematuta diren ukapen eta eskubide zapalketa estrategia

dituela aurrez aurre. Begi-bistakoa da konfrontazio politikoaren beldur direla, eta horregatik immobilismoan eta blokeo iraunkorrean ito nahi gaituzte, errepresio estrategia areagotuz. Tranpan ez erortzea eta aldaketa politikoa itzulezina egitea da gure ardura.

Bide gidatua Prozesu Demokratikoa, borroka eta indarren bateginaz, negoziazioan eta hitzarmenean finkatu, garatu eta amaitu behar da. Prozesu hau, aro politiko berri batean aurkitzen garenean amaituko da. Aro politiko berrian non proiektu politiko guztiak baldintza berdinetan defendatuta eta gauzatuak izan ahal diren, Independentzia barne, Euskal Herritarrok horrela erabakitzen badugu. Indarren bategina eta herritar eragitea fase politiko honen garapenerako berme bakarra dira. Hau lortzeko bide bakarra estrategia politiko herrikoi batean testuinguratzea da, zeina garatzeko bide bakarrak politikoa eta demokratikoa diren. Fase politiko berri honen garapenak hitzarmen aldebiko eta aldeaniztun, taktiko eta estrategikoak beharko ditu. Euskal Herriko alderdiekin, sindikatu eta gizarte eragileekin, Komunitate Internazionalarekin eta Estatu Espaniar eta Frantsesarekin.

6 hilabete Dakizuen bezala, Agoizko ezker abertzaleak, internet hedabide gisa duen garrantziaz jabeturik, www.agoitzgorria.info izenpeko web-gunea martxan jarri zuen iaz. Bertan, Agoitz zein Euskal Herriko berriak izaten dira irakurgai. Ondotik, azken 6 hilabete hauetan izandako berri batzuen laburpena doakizue. Azken hauteskundeetako kartelak Kide bakoitzari 1.080 €-ko isun bana ezarri diote. Bi paratzeagatik egotzita, bi agoizko zigortu agoizko hauei ezarri zaien zigorra Ezker Abertzalearen ditu Iruñeako Auzitegi Probintzialak Honela zioen 2010eko apirilaren 29ko epaiak: “Nos hallamos ante un hecho, delito, flagrante, en el que los agentes que incoan las diligencias conocen perfectamente a los denunciados y su identidad, resultando así innecesaria una detención para identificación. Por otra parte, los agentes han reconocido a los acusados en el juicio como las personas que realizaron los hechos denunciados y no existe razón conocida que permita dudar de su credibilidad o acierto,...”

kideak izateari erabat lotuta dago. Jende orok badaki ere, epaileak salbu noski, Guardia Zibilaren partez egindako identifikazioa okertze galanta izan zela. Bukatzeko, epaiak epaiak idazten dituztenentzako zein salaketak egiten dituztenentzako (hauetako bat Agoitzen pasaietan sano-sano dabilen sarjentua, portzierto) oharra. Oker zabiltzate. Berdintsu jarraituko dugu: Atzo kartelak itsatsiz, gaur politika eginez, eta bihar Euskal Herria eraikiz.


abian Lehenbiziko urratsak Bruselako deklarazioa. Irtenbidea: elkarrizketa eta negoziazioa Eremu internazionalaren ekarpena ezinbestekoa da Prozesu Demokratiko honen lehenengo urratsetan. Gatazka politikoen ebazpenetan adituak diren pertsona nabarmen askoren esanek, euskal gatazka agenda internazionalean sartu du. Euskal Herrian bizi den egoeraren kezka agertuz eta ebazpen proposamen bat eginez.

Horrela, Kataluniako Statutaren sententzia berria, ustezko “erreforma” estatuarioak hasiera bereko bidai bat direlaren erreflexu fidela da. Honek kolokan jartzen du Euskal Herria – Estatuaren artean ipinitako bide faltsua (Gernikako Estatutoaren Hobekuntzak eta Foru Hobekuntza). Bide hau EAJk izandako betiko jarrera izan da. Baina

Akordio estrategikoa EA-Ezker baita azken urteotan NaBaik Nafarroan defendatu duena Abertzalea. Historiko eta itxaropentsua (orainarte jakindako oinarri politikoetan gutxienez). Indar politiko eta independentisten arteko akordio estrategiko baten oinarriak. Egindako akordioaren funtsezko oinarriak hurrengoak dira: 1) akordioak berak biltzen duen ikuspegi nazionala, egin beharreko lan bateratuari buruz. 2) zentzu estrategikoa, akordioaren helburua den Euskal Estatu bat eraikitzea hornitzen duena; eta eredu sozial alternatibo bat eraikitzearen aldeko apostua. 3) Norgehiagoka hiritarra, baketsua eta demokratikoan oinarritutako estrategia garatzeko konpromezua Estatu espainiar eta frantsesarekin.

Hausnarketa eta borondate politikoa Aurreikusten den egoera politiko berria azkeneko gertaerekin batera, bai Nafarroako eta baita gainerako Euskal Herriko mapa politikoa argitzen laguntzen ari dira. Euskal Herriko geroa eraikitzeko, ezker eta abertzale indarren bateratasuna beharrezkoa ikusten da. Gainera, posible da.

Hala bada, baiezta dezakegu, proposamen subiranista eta horizonte independentistetatik at, ez dela alternatiba bertzalerik, erregionalista baizik. Jarrera patidistak eta soilik hauteskundeetarako diren proiektuak alde batera uzteko garaia da. Momentu historiko batean gaude eta Euskal Herriaren superbizipena kolokan dago. Hori guztiagatik Ezker Abertzaleak Nafarroako ezker eta abertzale guztiak bateratzeko bere borondate finkoa berresaten du. Hau da benetako aldaketa politiko eta soziala bermatzeko bide bakarra. Eta are gehiago, beste eragileengandik borondatea egonda eta akordioek baimentzen badute, ezker eta abertzaleen espazioa Nafarroako lehenengo indar politikoa izatera heldu daiteke, lehenengo aldiz duela gutxiko historian.

agoitzgorria.info webgunean tronpatzeko mankomunitatean burutzen diren jarMobbing kasua gizarte zerbitzueta- duera profesionalak exijitzen diegu udal ordezkako mankomunitatean riei. Zentzu berean, beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatzen diegu mobbing eta antzerako Mobbing salatu duen gizarte-langilea behin- kasuak berriro gerta ez daitezen. behineko ezintasunean ibili da. Haren medikuak “sindrome de acoso laboral” deituriko diagnosia Tiroak kuartelean munduko txapeleginda, baja eman zioten. Lan Osasuna ketaren finalaren egunean Institutuaren esku-hartzearen ondorioz, erakundean Uztailaren 11an, Munduko Txapelketaren finakasu honen gainean eskura zegoen informazio guztia eskatu zitzaion Mankomunitatearen Presidentea laren egunean, Guardia Zibilaren kuartelaren inguden Francisco Enguitari. Azken batean, han ger- ruan, kontuan hartzekoak diren zenbait gertaera tatzen den guztiaren ardura berak baitu eta bere izan ziren. esku baino ez dago bertan bizi den egoera latz horri Espainiaren garaipenaren ondoren espero bezaamaiera ematea. la, Guardia Zibileko zenbait kide ospakizunetan Ezker abertzalearen partez, ozenki nahi aritu ziren algaraka. Hasieran “!Campeones!” zen dugu esan egoera guztiz jasangaitza dela, eta ez oihua, ondotik “¡Esto es España! ¡Arriba España!”


oihuak nagusitu egin ziren. Era berean, Eskariak eta galderak bozinak eta kotxe-sirenak aditzetik tiroBisita gidatuak egiteko modukoak, horrelahotsak aditzera pasatu zen, izua eta hasexe jo dugu azken aldi honetan Agoizko udarrea auzokideengan piztuz.

letxean egiten diren Udalbatzak. Hona hemen

Honako afera honek ezin garbiago uzten zorioneko bilera horiei amaiera emateko dagokuartel baterako auzokideez inguratutiko en “eskariak eta galderak� atalaren barruan entzun ohi diren alimaleko perlak. lekua hagitz desegokia dela. Guardia Zibilak behin betikoz Euskal Herritik alde egiteko aukera buruan izanik, kuartela dagoen tokia librea izatea eta herriarentzako eta auzokideek nahi bezala erabiltzea aldarrikatzen dugu. Frankoren garaiko sinbolorik ez Agoizko kaleetan presente jarraitzen zuten Frankoren garaiko sinboloak kentzeko kanpaina jarri zen martxan iaz. Honen ondorioz, ia sinbolo guztiak desagertu egin dira eta bakan batzuk ezik.

Kanpaina baino leheno Agoitzen zeuden 25 sinbolo frankistetatik bakarrik 2 gelditzen dira kendu gabe

Auzokideen laguntza estimatua dago. Bultzada txiki bat baino ez da falta oroitzapen mingarriko sinboloak Agoizko kaleetatik behin-betikoz desagerrarazteko. Izan ere, kanpaina hasi baino lehen 25 sinbolo ziren eta gaur egun 2 dira kendu gabe direnak, Irigai Auzoa, 2 eta Irigai Auzoa, 9-an daudenak hain zuzen ere.

Bidegorrian uztaila 2010  

Agoizko ezker abertzalea aldizkaria