Page 21

Proiektu garrantzitsuenetako bat izan da Hondarribirako eta Irunerako turismoa dinamizatzeko plana diseinatzen hastea. Plan horrek definituko du gure plan operatiboa gure posizionamendu turistikoa hobetzeko, dauden produktuak indartzeko edo lehiakortasuna bultzatzeko turismo produktu berriak sortzeko. Lanean jarraitu dugu lankidetza publiko-pribatuko jarduerak egiten turismo mahaien, mahai azpisektorialen eta produktua garatzekoen bidez. Basquetour-ekin lanean jarraitu dugu definitutako produktu lineetan; surfing, enogastronomia, Euskal Kostaldea... eta sortu diren beste linea berri batzuetan, esate baterako, Dog Friendly, Family Friendly edo Industria turismoaren ibilbidea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik turismo mahaietan parte hartu dugu, bai eta Gipuzkoako turismo plan estrategikoaren garapenean ere. Aurten jarduera garrantzitsuetako bat izan da www.bidasoaturismo.com webgunea berritzea. Ekintza hori garapen fasean dago. Irunen Pirinioetako Burdinaren Ibilbideari atxikitzea onartu da. Irungo kasuan Irugurutzetako Meatze Gunea eta Oiasso bultzatuko dira. Era berean, Irun Berdea app-a eta eremuan dauden seinaleak hobetu dira. Sortu berri den Atlantikoko Erromatar Hirien Sareak bultzada emango digu sarean lan egiteko eta erromatar ondarea sustatzeko.

Hondarribian Erdi Aroko Sarea sustatzeko ekintzak bultzatzen jarraitu dugu web orriaren bidez, bai eta nazioarteko pintxo lehiaketa ere. Era berean, sektore nautikoarekiko komunikazio kanpaina egin da eta gastronomia landu da tokiko produktuaren astearekin. Eskualdeko turismo sektorearen lehiakortasunari dagokionean, Jardunbide Egokien programa bultzatzen jarraitu dugu eta IKTen Jardunbide egokien programari ekin zaio. Hitzarmen bat sinatu da Film Commissionekin, eskualdean ikusentzunezkoen filmaketak antolatzea sustatzeko eta, horrela, ikusentzunezkoen industriak berekin dakartzan aberastasuna, enplegua eta kanpo proiekzioa lortzeko.

Profile for Bidasoa Activa - Agencia de desarrollo del Bidasoa.

Jardueren Memoria 2018. Urteko Txostena. Datu Sozioekonomikoak  

Beste urte batez, 2018an, elkarlana eta berrikuntza izan dira lan ardatz nagusiak Bidasoa bizirik-ek, Irungo eta Hondarribiko udalek emandak...

Jardueren Memoria 2018. Urteko Txostena. Datu Sozioekonomikoak  

Beste urte batez, 2018an, elkarlana eta berrikuntza izan dira lan ardatz nagusiak Bidasoa bizirik-ek, Irungo eta Hondarribiko udalek emandak...

Advertisement