Issuu on Google+

Euskara ahora BERRIZ BH 2012-2013 ikasturtea

EKAINA LIBURUAREN EGUNA.

Apirilaren 23an liburuaren eguna ospatu genuen,bigarren mailakoek lehen mailakoen liburuen grabazioak entzun zituzten eta ondoren institutuko azokara joan ginen klasez klase. Liburutegian , binaka jarri eta bertan zeuden liburuetatik bat aukeratu behar izan genuen. 3. eta 4. mailakoak hirugarren saioan Amurizarengana joan ziren eta jolastoki ostean 1. eta 2.maialakoak .

Bertsolaritza. Urtero bezala, bertsolaritza taldetxo bat sortu da institutoan. Honen buru, Miren Amuriza bertsolaria dugu eta polito aritzen dira bertsotan. Aurtengo urtean, sari ugari eskuratu dituzte gaztetxoek. Saio hauek barikuero izaten dira, institutoko areto nagusian, ordu bateko iraupenarekin, Hau da: ordu bat erdietatik ordu bi terdietara. Gustura aritzen dira lanean jo ta ke, segi horrela!

GAZTEZULOKO IRABAZLEA. Martxoan egindako gaztezulo lehiaketan, Gaizka Serrano izan zen irabazlea, galdera guztiak ondo erantzun zituelako eta saria argazkian ikusten den gatibuko kamiseta izan zen.

IKASLEEN LANAK GIZA ESKUBIDEAK HIP-HOP ERRITMOAN Eskubideak ditut Elkar laztantzeko, Lagunekin kalera Lasai irtetzeko. Aizu laguntxo Entzun ahal diguzu? Gure ideia berria Zabaldu behar duzu. Ingurukoak zaindu, Bizi berria landatu Gure ondorengoei Hau irakasten saiatu.

Alternatiba argazkiak Maiatzaren 14an, goizeko 8:30etan, argazkiak ateratzera joan ginen. Lehenengo kanposantura joan ginen loreei eta paisaiari argazkiak ateratzera. Gero, bide batetik, presara joan gara.Hor hamabost minutu inguru egon ostean Mikeldiko bidetik joan gara argazkiak ateratzen. Talde bakoitzak 40 argazki inguru atera ditugu eskolara etorri aurretik.

EUSKARA BATZORDEA.

Iune Ruiz & Irati Eizaguirre

Heldu da gure batzordeari agur esateko ordua. Aurten gauza praktikoetan zentratu gara: aldizkarian, esaterako.Euskara Batzordea martxan ibili da urtean zehar , eta hainbat aldizkari atera ditugu ikasleek egindako gauzekin.

ZUMAIA Maiatzaren 29an,asteazkenean,2.mailako ikasleak Zumaiara joan ziren . Zumaiako flysch-a ikusi zuten,baina eguraldia nahiko txarra izan zen.Ibilalditxo bat egin ostean,hamaiketakoa jan eta museo bat bisitatu zuten.Horren ostean,ordu beteko denbora librea izan zuten. Batzuk hondartzara joan ziren,beste batzuk portua bisitatu zuten eta beste batzuk aldiz,Zumaia gehixeago ezagutzera joan ziren.


Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan

Txaber Altube abadiñarra eta Ekialdeko taldea suertatu dira irabazle Bizkaiko Eskolartean, helduen eta gaztetxoen mailan, hurrenez hurren. Asteazkenean jokatu zen finala El Carmen aretoan. Saio bizia izan zen. Euskal Herriko finalerako, helduetan, Txaber Altube eta Ander Gerrikaetxeberria sailkatu ziren. Umetan, Ekialdeko taldea: Beñat Bilbao, Antxon Uriguen, Iruri Altzerreka eta Bittor Altube. Finala, Orion izango da, ekainaren 22an, egun osoko jardunaldian. Umeak taldeka aritu ziren. Helduak banaka Helduak aurten ere banaka aritu dira bertsotan. Zortzi bertsolari aritu dira oholtzan: Lurdes Ondaro, Txaber Altube, Leire Amenabar, Asier Galarza, Koldo Gezuraga, Ane Alegria, Ander Gerrikaetxebarria eta Aitor Bizkarra. Buruz burukoak, Ander Gerrikaetxeberria eta Txaber Altube pasa dira eta Altubek irabazi du

BADAKIZU ZER DEN EUSKERA? Euskara, Euskal Herriko hizkuntza da. Hizkuntza ergatiboa eta isolatua da. Euskaraz mintzo direnei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxitua dago, lurralde honetan berriagoak diren gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira. Euskararen sustrairik zaharrenak Akitania osoan eta Bizkaiko golkotik Andorraraino bitarteko Pirinioen bi aldeetan agertu dira, eta Erdi Aroan behintzat Errioxan eta Burgosko ipar-ekialdean ere hitz egin zela dokumentatuta dago.

ESKOLAKO ARTELANAK Kurtso hasieran hainbat artelan ipini dira pasiloetan hauek apaintzeko. Anaren, plastikako andereñoaren, proposamena izan zen. Gure ustez, “oso politak” dira eta eskolaren dotoretasuna handitzen dute eta gure kultura maila igotzeko ere balioko dute. Hau adibidez, Wassily Kandinskyk egin zuen.

AGENDA LEHIAKETA Aurtengo lehiaketan lehen saria banatu gabe geratu zen arren, hemen, argazkietan agertzen dira saridun berriak: 2. saria, Jon Gisasola eta Gaizka Rodríguezentzat izan zen, eta sari berezia, Jinqiang Zengek eraman zuen.


Ekaina 12 13