Issuu on Google+


Ni izurdea banintz ‌

Ni izurdea banintz, uretan ibiliko nintzateke. Uretan ibiliko banintz, jende gehiago ezagutuko nuke. Jende gehiago ezagutuko banu, lagun gehiago edukiko nuke. Lagun gehiago edukiko banu, pozago egongo nintzateke. Pozago egongo banintz, bizitza hobea izango nuke.

Udane


Ni txakurra banintz ‌

Ni txakurra banintz, txori asko harrapatuko nituzke. Txori asko harrapatuko banu, txakur ona izango nintzateke. Txakur ona izango banintz, ehiztaria txarra izango litzateke. Ehiztaria txarra balitz, txori gutxi egongo lirateke. Txori gutxi egongo balitz, ezin izango litzateke txoririk hil.

Amets


Ni kotxea banintz ‌

Ni kotxea banintz, dendan egongo nintzateke. Dendan egongo banintz, jendeak ikusi egingo ninduke. Jendeak ikusiko banindu, erosi egingo niduke. Erosiko banindute, bidaiak egingo nituzke.

Aitor


Ni txoria banintz ‌

Ni txoria izango banintz, hegan egingo nuke. Hegan egingo banu, beste txori batzuk ezagutuko nituzke. Beste txori batzuk ezagutuko banitu, jolastu egingo nuke. Jolastuko banu, arinago egingo nuke hegan. Hegan arinago egingo banu, karrerak egingo nituzke. Irati


Ni txakurra banintz ‌

Ni txakurra banintz, lau hanka izango nituzke. Lau hanka banitu, lasterka oso azkar egingo nuke. Lasterka oso azkar egingo banu, ondu pasatuko nuke. Ondo pasatuko banu, nekatu egingo nintzateke. Nekatuko banintz, jabeak jaten emango lidake.

Peio


Ni kangurua banintz ‌

Ni kangurua banintz, salto asko egingo nuke. Salto asko egingo banu, nekatu egingo nintzateke. Nekatuko banintz, logurea etorriko litzaidake. Logura izango banu, lo egingo nuke. Lo egingo banu, amets onak izango nituzke.

Patxi

Ni zizarea banintz ‌


Ni zizarea banintz, lur azpian ibiliko nintzateke. Lur azpian ibiliko banintz, ilunetan biziko nintzateke. Ilunetan biziko banintz, askotan txoke egingo nuke. Askotan txoke egingo banu, txintxoiak edukiko nituzke. Txintxoiak baneuzka, burua handitu egingo litzaidake.

Ekaitz


Ni txakurra banintz ‌

Txakurra banintz, paseatzea eramango nindukete. Paseatzera eramango banindute, kaka egingo nuke. Kaka egingo banu, jabeak jasoko luke. Jabeak jasoko balu, zakarrontzira botako luke.

Ugaitz


Ni hegazkina banintz ‌

Ni hegazkina banintz, hegan egingo nuke. Hegan egingo banu, jende asko eramango nuke. Jende asko eramango banu, pisu handia eramango nuke. Pisu handia eramango banu, ni erori egingo nintzateke. Ni eroriko banintz, min handia hartuko nuke. Min handia hartuko banu, anbulantziak eramango ninduke.

Goiatz


Ni txoria banintz‌

Ni txoria banintz, kabia egingo nuke. Kabia egingo banu, txoritxoak edukiko nituzke. Txoriak edukiko banitu, zizareak jango genituzke. Zizareak jango bagenitu, indartsu egongo ginateke. Indartsu egongo bagina, kabia erorikolitzateke.

Haizea


Ni loroa banintz ‌

Ni loroa banintz, asko hitz egingo nuke. Asko hitz egingo banu, lagunak egingo nituzke. Lagunak egingo banitu, abesten erakutsiko lidateke. Abesten ikasiko banu, famatua egingo nintzateke. Famatua izango banintz, saritua izango nintzateke.

Iker


Nik diru asko edukiko banu‌

Nik diru asko edukiko banu, mundu guztian zehar bidaiatuko nuke. Mundu guztian zehar bidaiatuko banu, etxe bat erosiko nuke leku politenean. Leku politenean etxe bat erosiko banu, nire lagunak gonbidatuko nituzke nirekin uda pasatzera.

Naia


Ni txoria banintz ‌

Ni txoria banintz, hegan jakingo nuke. Hegan jakingo banu, herri askotan egongo nintzateke. Herri askotan egongo banintz, jende asko ezagutuko nuke. Jende asko ezagutuko banu, lagun asko edukiko nituzke. Lagun asko edukiko banitu, hizkuntza asko jakingo nituzke. Hizkuntza asko jakingo banitu, mundu guztian ibiliko nintzateke. Mara


Ni txakurra banintz ‌

Ni txakurra banintz, txori asko harrapatuko nituzke. Txori asko harrapatuko banitu, nire jabeak txori asko edukiko lituzke. Jabeak txori asko edukiko balitu, janari asko edukiko luke. Janari asko balu, jende asko joango litzateke jatea.

Markel


Ni hegazkina banintz ‌

Ni hegazkina banintz, hegan egingo nuke. Hegan egingo banu, altura handia hartuko nuke. Altura handia hartuko banu, beldurra edukiko nuke. Beldurra edukiko banu, erori egingo nintzateke. Eroriko banintz, ez nindukete erabiliko.

Hodei


Ni autoa banintz ‌

Ni autoa banintz, gurpilekin ibiliko nintzateke. Gurpilekin ibiliko banintz, mugitu egingo nintzateke. Mugituko banintz, joan egingo nintzateke. Joango banintz, galdu egingo nintzateke. Galduko banintz, norbaitek lagunduko lidake.

Danel


Ni txakurra banintz ‌

Ni txakurra banintz, pertsonekin jolastuko nuke, zaunka egingo nuke, maitemindu egingo nintzateke, ehizan egingo nuke eta txoriak harrapatuko nituzke, txoriak eskura eramango nituzke, eta denetarik jango nuke.

Unai


Ni ... banintz, ...