__MAIN_TEXT__

Page 1

BERMEON ZER? 2 0 21E KO U R TA R R I L A

Urtarrilaren 8an

Antzerkia:

Erlauntza Urtarrilaren 15ean

Umeentzako txotxongiloak:

Kotondarrak Urtarrilaren 23an

Kontzertua:

Xsakara


2

2021eko 2020ko 2020ko martxoa urtarrila otsaila


3

5

Domekea Udal Azokaren kanpokaldean 17:00etatik 20:00etara

Martitzena Artza frontoian

ERREGE MAGOEN POSTARIARI GUTUNA EMOTEA Erregeen postariak batuko dauz gutunak eta mapa baten helbideak markatuko dauz. Antolatzaileak: Bermeoko Udala eta Budek Oharrak: Ilara bat egingo da eta ezin dira 6 laguneko multzoak gainditu. Gagozan egoera kontuan hartuz, pilaketak ekidin behar doguz, eta behin ilaran egonda ahalik eta arinen egitea eskatzen dogu, inor ez geratzeko gutuna emon barik. Ekimena eginda ez geratu inguruetan mesedez eta antolatzaileei kasu egin uneoro. *Ezin bazara etorri edo ez badozu gura, Errege Magoen buzoia Gizarte eta Kultura etxean egongo da abenduaren 28tik aurrera.

ANTZERKI LABURRA:

HIRU ERREGE MAGOEI HARRERA

*Saioen ordutegia Udaleko hedabideetan emongo da jakitera (facebook, www.bermeo.eus... ) 15 minutuko antzerki labur bat izango da saioko. Umeak harmailetan jesarrita egongo dira ikuskizuna ikusten eta ez da inongo kontakturik egongo ez Erregeakaz, ez Postariagaz. Gonbidapenak Gizarte eta Kultura Etxean abenduaren 30etik aurrera. Goizeko 9:00etatik aurrera, sarrerak agortu arte. Oharra: umeei zuzendutako ekintza bat izango danez, heldu bakotxak gehienez 4 gonbidapen hartu ahal izango dauz (heldu 1 + 3 ume gehienez). Pertsona bakotxak multzo bakar bat erosi ahal dau. Behin ikuskizuna amaituta, arren eskatzen da frontoiaren aurrekaldea libre ixtea beste txandako umeak sartu daitezan eta alkarren arteko distantzia mantentzea uneoro. Antolatzaileei kasu egin uneoro *Erregeak etxeetara joan orduko portuko sirena joko dabe, segurienik gabaz‌Ez ikaratu Antolatzailea: Bermeoko Udala

Bermeon zer?

3


8

4

Barikua Bermeoko Kafe Antzokian 19:00etan

ANTZERKIA

ERLAUNTZA / VAIVEN PRODUCCIONES

Sarrerea: 10 € / 7,5 € deskontudunak. Salgai abenduaren 28tik aurrera Gizarte eta Kultura etxean. Telekan eta www.kutxabank.es webgunean. Agortu arte Gehienez 4 sarrera laguneko Zuzendaria: Mireia Gabilondo Testua: Kepa Errasti Aktoresak: Sara Cozar, Vito Rogado, Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Naiara Arnedo Sinopsia: Malkoak eta irriak baimen barik nahasten diran komedia mikatza. Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ostera ez dira alferrik pasatzen eta alkarren arteko lotura estua sentidu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zana, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan bako gauzak, esandakoak, alkohola, drogea eta erlauntz bat. Esaten da erleak dirala animalien erreinuan ondoen komunikatzen diran izakiak. Eta dantzan komunikatzen ei dira… Antolatzailea: Bermeoko Udala eta Musika Bulegoa

2021eko urtarrila


15

Barikua Bermeoko Kafe Antzokian 18:00etan

16

Barikua Bermeoko Kafe Antzokian 19:00etan

Bermeon zer?

UMEENTZAKO TXOTXONGILOAK

ANITA MARAVILLAS ETA PORTAL 71: KOTONDARRAK

Sarrerea: 4 â‚Ź Salgai urtarrilaren 11tik aurrera goizeko 9:00etan Gizarte eta Kultura Etxean, Telekan eta www.kutxabank.es webgunean agortu arte. Aforoa oso mugatua da. Ahalegindu ahalik eta nagusi gitxien eta umerik gehien etorten. Gehienez 4 sarrera laguneko. Sinopsia: Sorterriko arriskuak atzean itxita, Koton familia urira abiatuko da bizitza eta aukera barrien bila. Uriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura barriak eta arrisku ezezagunak biziko dabez. Baina, oraingoan, ez dagoz bakarrik eta gogor ekingo deutsie zoriontsu izateko nahiari. Antolatzailea: Bermeoko Udala Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintza

KONTZERTUA

ARKADA SOCIAL

Sarrerak online: 12 â‚Ź + gestio gastuak www.bermeokokafeantzokia.com Antolatzailea: Bermeoko Kafe Antzokia eta Musika Bulegoa

5


21

Eguena Arrantzaleen Museoan 18:30ean

Liburutegiko beheko solairuan 18:30 – 20:00

6 Bermeon zer?

HITZALDIA

“Los vizcaínos de la vuelta al mundo” Xabier Armendariz Gaztelaniaz Xabier Armendarizek, “Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran” erakusketaren harira, hitzaldia eskainiko dau. Sarrerea: doan, leku mugatua Erreserba derrigorrezkoa da. Urtarrilaren 7tik aurrera, mezu elektroniko bat bidalita Informazino gehiago: Tel.:946881171 E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus www.bizkaikoa.bizkaia.eus

IRAKURLEEN TXOKOA

Berbagai izango dan liburua: ‘Oaxacako egunerokoa’ – Oliver Sacks Oliver Sacks Neurologiako irakasle da Albert Einstein Medikuntza fakuldadea eta New Yorkeko Medikuntzako unibersidade-eskolan. Baina horrezaz ganera botanika zaleen Amerikako Iratze alkarteko kidea be bada, eta hain zuzen hareetako batzuekaz Mexikon dagoan Oaxacara egindako bidaiak sortu eutson zirrara azaltzen dau liburu honetan. Oaxacako bio-aniztasun ikaragarriak eta zapoteken, azteken eta maien matematika, astronomia eta arkitektura sofistikatua deskribatzen ahalegintzen da Oliver Sacks, eta baita txunditu eben beste hainbat gauza be: Tenochtitlan uriko komunikazino sare harrigarriak eta tabako, txokolate eta kakao kulturak adibidez. Antolatzailea: Bermeoko Udala

2021eko urtarrila 6


22

Barikua Udal Liburutegian

IPUIN KONTALARIAK

AMELI ETA IRATI “Horiek bai benetako heroiak” Saio bi: 17:30ean: 2 – 4 urte bitartekoentzat 18:05ean: 5 – 10 urte bitartekoentzat Saio bakotxean 10 umeko aforoa eta musukoa nahitaezkoa izango da Izena emon: Udal Liburutegian Antolatzailea: Bermeoko Udala

23

Zapatua Arrantzaleen Museoan

7 Bermeon zer?

BISITA GIDATUA

“Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran” Gazteleniaz Xabier Armendarizek, izen bereko erakusketaren inguruko bisita gidatuak eskeiniko dauz. Doan / Leku mugatua Arrantzaleen Museoan Informazino gehiago: Tl. 946881171 / E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / www.bizkaikoa. bizkaia.eus

2021eko urtarrila7


23

Zapatua Arrantzaleen Museoan 16:30ean

Bermeoko Kafe Antzokian 19:00etan

FAMILIA TAILERRA

Matxitxakoko farola

Etxeko txikienak, heldu bategaz, Matxitxakoko farola zaharra eraikiko dabe 4 urtetik gorako umeentzako, beti be nagusi batek lagunduta Doan / leku mugatua Erreserba beharrezkoa da izena emoteko. Urtarrilaren 12tik aurrera mezu elektroniko bat be bialdu ahalko da erreserba egiteko Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa Informazino gehiago: Tel.:946881171 E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus www.bizkaikoa.bizkaia.eus KONTZERTUA

XSAKARA + INSOMNIA (talde gonbidatua) Ilargiaren semea 1619 diskaren aurkezpena Sarrerea: 6 â‚Ź / 4,5 â‚Ź deskontudunak. Salgai Gizarte eta Kultura Etxean, Telekan eta www.kutxabank.es webgunean urtarrilaren 11tik aurrera. Lagun bakotxeko 4 sarrera gehienez. Agortu arte. Antolatzailea: Bermeoko Udala eta Musika Bulegoa

8

2021eko urtarrila


28

BISITA GIDATUA

29

BERBALAGUN: ARGAZKIAK ETA TERTULIA

Eguena Arrantzaleen Museoan 19:00etan

Barikua Euskal gunean 17:00 – 19:00

30

Zapatua Bermeoko Kafe Antzokian 19:00etan

Bermeon zer?

“Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran” Gaztelaniaz Xabier Armendarizek, izen bereko erakusketaren inguruko bisita gidatuak eskeiniko dauz. Doan / Leku mugatua Arrantzaleen Museoan Informazino gehiago: Tel.: 946881171 E-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Antolatzailea: Berbalagun Info +: Tel.: 607 609 580 / bermeoberba@gmail.com Info +: http://berbalagun-bermeo.blogspot.com

KONTZERTUA

JON GURRUTXAGA + URBIL ARTOLA

Sarrerak online: 8 € + gestio gastuak www.bermeokokafeantzokia.com Antolatzailea: Bermeoko Kafe Antzokia eta Musika Bulegoa

9


36 BABES OFIZIALEKO ETXEBITZITZAK SALGAI

36 VPO EN VENTA SAN MARTIN 9-11 - BERMEO • 2 ETA 3 LOGELAKOAK (70 – 90 m2) + GARAJEA ETA TRASTELEKUA • 139.053,83 €-tik 158.038,62 €-ra (%10eko BEZa barne) • Planoak, argazkiak eta datuak: www.bermeo.eus

• 2 Y 3 DORMITORIOS + GARAJE Y TRASTERO • Desde 139.053, 83 € hasta 158.038,62 € (Incluido IVA al 10%) • Planos, fotos y datos: www.bermeo.eus

Info+ nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Berualarekin: Tel.: 94 617 91 73 E-posta: beruala@bermeo.eus Bulegoa: Andramari 22

10

2021eko 2021ko urtarrila


EROSTEKO BALDINTZAK: • BERUALAn izena eman 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen. • ETXEBIDEN IZENA EMAN (Ez baduzu egin, BERUALAn egingo dugu). • ETXEBIZITZAREN BEHARRA (Ez izatea beste etxebizitza baten jabea). • DIRU SARRERAK (2019. urtekoak): 12.000 eta 39.000 euro bitartekoak.

CONDICIONES PARA LA COMPRA: • Apuntarse en BERUALA antes del 31 de enero de 2021 • ESTAR APUNTADO EN ETXEBIDE (si no lo has hecho ya, te lo hacemos en BERUALA) • NECESIDAD DE VIVIENDA (No ser propietario/a de otra vivienda). • INGRESOS (del año 2019): entre 12.000 y 39.000 euros.

EMAN IZENA BERUALAN 2021EKO URTARRILAREN 31 BAINO LEHEN APUNTATE EN BERUALA ANTES DEL 31 DE ENERO DE 2021

Para más información póngase en contacto con Beruala: Tel.: 94 617 91 73 E-mail: beruala@bermeo.eus Oficina: Andramari 22

Bermeon zer?

11


KULTUR ZERBITZUAK Gaztelekua, Ludoteka, Bekoportala eta Kultura Etxeko umeen txokoa zarratuta egongo dira.

ANTZERKI TAILERRA

Urtarrilaren 13, 20 eta 27an, Kultura Etxeko adinekoen txokoan. 19:00 – 21:00 Irakaslea: Jon Ander Urresti Antolatzailea: Bermeoko Udala

ERAKUSKETAK BERHAZ BULEGOAN Berhaz bulegoko XXXVII. erakusketea Maria Luisa Salazar “Gure zutabeak” Gure ohiturak eta gure hizkuntzak bakarrak egiten gaitu. Astelehena, eguaztena eta barikua: 08:00-15:15 Martitzena eta eguena: 08:00-14:00 eta 16:00-18:00

12

2021eko 2020ko urtarrila otsaila


ARRANTZALEEN MUSEOAN

“Akurio eta Elkano 1519-1522. Bizkaitarrak lehen munduko biran” 2021eko urriaren 3ra arte Museoko ordutegia: Martitzenetik zapatura: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00 Domeka eta jai egunak: 10:00 – 14:00 Astelehenak itxita. Munduari lehen bira emon jakonean hainbat euskaldun egon ziran postu garrantzitsuetan, bereziki bizkaitarrak eta hori MagallanesElkano espedizinoaren alderdi ezezagunenetako bat da. Espedizinoan parte hartu eben 33 euskal herritarretatik 7 Bermeokoak ziran, eta beste 14, Lekeitio, Bilbo, Portugalete eta Mungiakoak, besteak beste.

Bermeon zer?

Erakusketak nabigatzaile trebe horreen biografiari buruzko informazino guztia jasoko dau, euren ametsak eta motibazinoak, ontzian izandako karguak eta gorabehera ezagunak azalduko dauz, bai euren bizitzeari eta jatorriari buruzkoak, bai bidaian zehar izandako gertaerei buruzkoak. Elkanogaz batera munduari bira emotea lortu ebenen irudia ahaztu barik. Sarrerea orokorra: 2 €. Zapatuetan doan Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa Informazino gehiago: Tel.:946881171 e-maila: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus Web: www.bizkaikoa.bizkaia.eus

13


GIZ

EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN 2021 Eskabidea on-line egin behar da eta identifikazino elektronikoko bitartekoa beharko da Baldintzak: • EAEko udalerri batean erroldatuta egotea. • 1991. eta 1999. urteen artean jaio izana, urte biak barne • Jarduerea egingo dan herrialdean berba egiten daben nazinoarteko hizkuntzea jakitea.

‘BERMESEX’ BERMEOKO SEXOLOGIA ORIENTAZINO ZERBITZUA Hamabostero (urtarrilak 8 eta 22), 16:00etatik 17:30era, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean Doako zerbitzua. Hartzaileak: gazteak, gazteen gurasoak, gazteakaz lan egiten dabenak (irakasleak, hezitzaileak, tutoreak, begiraleak…). e-posta: bermesex@bermeo.eus Skype: orientazio.zerbitzua Tel.: 644 898 661 Facebook: Orienta Zerbitzua

Iraupena: 3 hilabete, 2021eko uztailetik urrira arte

Twitter: @sexorienta

Izen-emote epea: Zehazteke

GAZTE EGUTEGIA 2021

INFO + www.gazteaukera.euskadi.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com

14

Hartu eizue GIZen eta Kultura Etxean 2021eko hormako gazte egutegia!

2021eko urtarrila


Bermeon zer?

15


ZINEA NESTOR BASTERRETXEA ARETOAN

Astero filmeen informazinoa udalaren webgunean, Facebooken eta Twitterren zabalduko da. SARREREN PREZIOA: Zapatu eta domeketan: 5,20 € Astelehenetan, ikuslearen egunean: 4,50 € Umeen filmeetarako sarrerea: 4,20 €

Bermeon zer?

17


18

2021eko 2021ko urtarrila


2021

Urtean zehar Horario habitual

Astelehenetik-barikura De lunes a viernes

Zapatuetan Sรกbados

Domekak eta jai egunak Domingos y festivos

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra Del 1 de julio al 31 de agosto

8:00-21:30

8:00-14:00 17:00-21:30

9:00-14:00 16:30-20:00

9:00-14:00

9:00-14:00

9:00-14:00

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Urria

Azaroa

Abendua

Iraila

Kiroldegia itxita

Bermeon zer?

Kiroldegia goizez bakarrik

Udako ordutegia

19


Otsaila • Antzerki tailerra • • Antzerkia • • Kontzertua: Mikel Urdangarin •

Jarri hemen zure publizidadea Prezioa: 250€ 946 179 157 kultura@bermeo.eus

www.bermeo.eus

Lege-Gordailua: BI-3421-09 · Argitaratzailea: Bermeoko Udala, Kultura eta Hezkuntza Saila

Profile for Bermeoko Udala - Bermeo

2021/01 Bermeon Zer? Urtarrila  

2021/01 Bermeon Zer? Urtarrila  

Advertisement