Page 1

1. alea Apirilaren 6tik ekainaren 6ra

BERRIKUNTZEKIN HEZIZ

Agirre Agirre, Itxaso Aparicio Telleria, Maialen Azcue Arregui, Irune Ferrero Bengoetxea, Elizabeth


Berrikuntzekin heziz

Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak Heziketa Berezia 3. maila 2010-2011 ikasturtea

1


Berrikuntzekin heziz

AURKIBIDEA Sarrera....................................................................................................3.or Eskola eta teknologia berriak……………………………………….…………….…..….3.or o Web 2.0…………………………………………………………………………..….……5.or o Eskola 2.0…………………………………………………….………………….……….5.or o Ikasys……………………………………………………………………………………….6.or Teknologia berriak eta heziketa berezia………………………………….….………8.or Elkarrizketa…………………………………………………………………………….………..11.or Bibliografia………………………………………………………………………….……………16.or

2


Berrikuntzekin heziz

teknologiko ezberdinen erabilera. Horretarako, atzera begiratu besterik ez da egin behar. Gogoratzen al duzu zure eskola garaian zein baliabidea erabiltzen ziren? Ziurrenik, gogora etorri zaizun lehena informatika gela izan dela, izan ere, kasu gehienetan teknologiaren mundua gela honetara mugatzen zen.

T

eknologia berrien eragina gizarte osoaren etorkizuna ari da baldintzatzen. Teknologia berriek sorraraziko dituzten aldaketei estu lotutako birmoldaketa prozesu berriak gure lanbide-etorkizunean eragin handia izango du. Gure lanbidean aldaketa sakonak gertatzen hasiak dira. Aldaketa horiek irakaskuntzaren baliabideetan, materialetan eta bitartekoetan ez ezik, eskolaren beraren kontzeptuan, irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta zuzenean irakaskuntzaren rolean ere dute eragina.

Gaur egungo ikastetxeetan aldiz, baliabideak ugariagoak dira eta baita hauen erabilera ere. Lehen ez bezala, baliabideen erabilera, informatika saioetan erabiltzetik, gainontzeko arloetan erabiltzera pasatu da. Kontutan izan behar dugu, gela arruntean ere, egunerokotasunean erabiltzen direla.

Eskola eta teknologia berriak

Hau guztia aurrera eraman ahal izateko, ikastola ereduaren araberako IKT plan propio diseinatu

Urteak aurrera egin ahala, geroz eta ohikoagoa da irakaskuntzaikaskuntza prozesuan baliabide 3


Berrikuntzekin heziz

eta aurrera eraman beharko da. Labur esanda, IKTaren helburu orokorrak honako hauek izango lirateke:

Dakigun bezala, irakaskuntzaikaskuntza efikaza izan dadin, irakasle batek honako konpetentzia hauek izatea komeni da:

a) Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektu eta Proiektu Kurrikularrean integratzea. b) Ikasleek IKT tresnak autonomiaz erabil ditzaten alfabetatzea. c) IKTen ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatzea eta inplementatzea d) Giza baliabideen egokitzapena antolaketa berriaren arabera, IKTak ahalbideratzen dituzten lan eredu berrietara egokituz. e) Baliabide materialen (azpiegitura, espazioak, errekurtso teknologikoak, ...) antolaketa ereduen aldaketak proposatu aprendizaia eredu desberdinetara egoki daitezen. f) Ikastolaren partaide desberdinen arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduen ezarpena.

 Ikasleei irakasteko gai izatea.  Ikasleengan gauza berriak ikasteko nahia piztea eta hauek motibatzea.  Ikasgela behar den bezala antolatzeko gai izatea bertako ikasle guztiak ikasi ahal izateko.  Ikasleen garapen emozional eta sozialak kontutan hartuz, bizikidetzarako giro lasai eta berdinduak sortzea.  Taldeka eta komunean lan egitea.  Familiekin lan egitea.

Bestalde eta gure gaiari berriro helduz, irakasleriak prest egon beharko du aro berri honi aurre egiteko. Eta horretarako, honako konpetentzia hauek azpimarratu behar dira:  Teknologia berriei buruzko formazio edo ezagutza minimoak izatea.  Gauza berriak ikasteko prestatua egotea.  Egoera desberdinetarako prestatua egotea.  Ikasleak eta bere motibatzeko gaitasuna izatea.

Hau aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa da urtez urteko plangintza zehatzak sortzea eta lehentasunezko helburuak finkatzea.

4


Berrikuntzekin heziz

 Gauza berriak ikasteko eta zailtasunei aurre egiteko prest egotea.

Eta egia esan, Web hau sortu zenean, giro estatiko batean bizi ginen, ia eguneraketarik ez zuten eta erabiltzailearekin elkarrekintzarik ez zuten HTMLko orrialdeekin.

Egun IKT-ren aplikazio desberdinak erabiltzen dira eskoletan. Jarraian, banan-bana aztertuko ditugu:

Web 2.0 kontzeptua, Dale Doughertyk erabili zuen lehen aldiz web-en birjaiotza eta eboluzioari buruzko hitzaldi batean, eta bost ezaugarri hauek aipatu zituen:

Web 2.0 Azkenaldian, gauza ugari entzuten ditugu Web 2.0-aren inguruan. Orain arteko, web estatikoak atzean utziz, kontzeptu berri bat sortu dela esan daiteke. Hala eta guztiz ere, Web 2.0 zehazki zer den azaltzea eta kontzeptu hau definitzea ez da erraza. Baina tira, kontzeptu hau definitzen ahaleginduko gara:

1. Weba plataforma gisa ikusita. 2. Informazioa prozesadorea da. 3. Sarearen efektuak parte-hartze arkitektura batek mugitzen du. 4. Berriztapena garatzaile independenteak banatutako ezaugarrietatik sortzen da. 5. Software adopzioren zikloaren amaiera da.

“Web 2.0 jarrera bat da eta ez teknologia bat. Estatikoak ziren aplikazioetatik azken erabiltzaileari begira funtzionatzen duten aplikazioetara egon den trantsizioa da eta honen bidez, gizakikoak gauzak sortu eta konpartitu ditzakegu.”

Eskola 2.0 Ikasgelen digitalizazioaren aldeko apustua da, IKTak heziketan eragiteko beharrezko baliabideaz horniturik. Eskola 2.0 programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen dituelako. Proiektu hau Lehen Hezkuntzako ikaslei zuzenduta dago eta bertan lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:  Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

Interneten proiektu berriak sortu dituen etapa bat da eta bere helburu azken erabiltzaileak emaitza hobeak lortzea izango da. Pertsona batzuen iritziz, lehengo Internet-a berrasmatua da, baina errealitatean, gailuaren berezko eboluzioa da, gauza interesgarri gehiago eskaintzen dizkiguna.

5


Berrikuntzekin heziz

 Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea  Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea  Eten digitala murriztea  Lan dinamikoa, parte hartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea  Heziketa kalitatea hobetzea

programa bat martxan jarri nahi bada, irakasleak ikasteko prest egon behar dutela eta baita gogotsu ere.

Ikasys Gaur egun, teknologia berriek gero eta garrantzi gehiago dute gure gizartean. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu gure ohituretan, lanetan, aisialdian… garrantzi handia izanez. Horregatik jarraian, berrikuntzek hezkuntzan duten eraginez eta ekar ditzaketen edo duten garrantziaz hitz egingo dugu; gaur egungo eskola desberdinetan ikus daitezkeen proiektu desberdin batzuk aipatuz.

Dena den, proiektu hau aurrera eramateko gelak ekipatu beharko ditugu arbela digitalekin, wifiko sarbidearekin... eta irakasleak prestatu ere. Alde batetik, ezagutzen ez duten proiektu baten aurrean daudelako eta bestetik, ezagutza minimo batzuk hartzea ezinbestekoa delako. Lau hilabeteko iraupena duen ikastaroa da eta normalean prestakuntza saio hauek berritzeguneetako aholkulariek ematen dituzte. Helburua irakasleak proiektu hau aurrera eramateko gai bihurtzea da, baina horretarako ezinbestekoa izango da irakasle guztiek buru belarri jartzea euren prestakuntzan eta poliki-poliki jakintza multzo ezberdinak bereganatzen joatea. Ez dugu ahaztu behar ikastetxe batean honelako

Zer da Ikasys?

Ikasi proiektua zer den azaldu beharko bagenu hau dela esango genuke: ordenagailu bidez ikasteko sistema da, tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituena. Gainera esan dezakegu proiektu honek hiru zeregin dituela:  Trebatzeko Jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren

6


Berrikuntzekin heziz

algoritmoak, formulazioa,…

Zein prozedura erabiltzen du?

kimikaren

Zenbait prozedura ere jarraitzea gomendagarria da kasu hauetan, bai irakasleak eta bai ikasleak zer egin, zer ikasi eta nola ikasi behar duten erraztasun handiagoarekin ikasten dutelako.

 Memorizatzeko Hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

Hauek dira orokorrean beharreko prozedurak:

jarraitu

 Kontratu didaktikoa: Irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…).

 Nork berea egiteko Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

 Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak, irakasleak lanak gainbegiratzen eta laguntza ematen dion bitartean.  Dibertsifikatzea: Behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak.  Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du.

Zein helburu du?

Proiektu baten zereginak zein diren jakitea garrantzitsua da, baina honetan bete behar diren helburuak zein diren ezagutzea ere ezinbestekoa da. Ikasys-en helburu nagusia, esaterako, hau da: Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoeraproblemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

7


Berrikuntzekin heziz

Sintesia. Proiektuaren funtzionamendua ikasgelan

Teknologia berriak eta heziketa berezia

Amaitzeko, ikasys proiektuak ikasgelan duen funtzionamendua eta honen laburpen bat jartzea ona litekeela uste dugu, modu labur batean, gelan nola lantzen den eta zertarako den azaltzen delako.

Urritasunak dituzten pertsonak integratzeko traba edo desberdintasunaren aurkako borrokan baliabide eragingarria izan daiteke teknologia. Urritasunaren arabera , inguruak traba ugari jartzen dizkie pertsonei, bai eskolan, bai lanean, baita bizitzako beste arlo batzuetan ere. Traba horiek konpentsatzeko diseinatu eta ekoiztu da laguntzarako teknologia. Teknologia horren helburua bazterketa-arazoak konpontzea da.

 Ikasgela arruntean jarduteko sortu da.  Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da.  Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago; 6-12 adin bitartera.  200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).  Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira.  Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio.  Konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.  Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du.  Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal izango du.

Informazioaren teknologian egindako aurrerakuntzek aukera berria eskaintzen dute urritasunak dituzten pertsonen komunikazioa garatzeko eta horien irakaskuntza eta ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko. Baliabide teknologiko informatikoek pertsonei lagun diezaiekete, edozein dela ere duten urritasuna (sentimen, adimen edo mugimendurako gaitasuna); eta askorentzat, gainera, gauzak aditzera emateko, komunikatzeko, lan egiteko et ikasteko orain arte ezagutzen dugun modu bakarrak dira. Gaur egun uste dugu Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurren,

8


Berrikuntzekin heziz

IKUSMEN URRITASUNA

gazteen eta nagusien gaitasunak hobetzeko tresna oso baliagarriak direla ordenagailuak eta beste teknologiak.

Urritasunei buruz idatzitako materialak aztertuz gero, ziurrenik, gehien jorraatutako urritasuna ikusmenari dagokiona dela ikusiko dugu; izan ere, ONCE erakundea ezarpen zabaleko erakundea dugu gure herrian.

Jarraian Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasle edo pertsonekin teknologia aldetik erabili daitezken tresnak azaldu eta argibide batzuk azalduko ditugu:

Ordenagailu bat erabiltzean itsu batek eragozpen asko izan ditzake maiz, urritasunaren izaeraren bestelakoak, alegia. Beraz programen edo teknologia berrien helburua aurkituko dituzten arazoak gutxitu edo konpontzea da. Horretarako zenbait programa edo sistema sortu dira, hauek dira ezagunenak:

ENTZUMEN URRITASUNA

Pertsona gorrek egoki idazteko et irakurtzeko arazorik ez balute, ordenagailua erabiltzeko eta internetera sartzeko arazorik ez lukete izango. Hala ere, Zeinu Hizkuntza erabileragatik edo formazio nahikoa ez izateagatik, gor askok irakurketa arazoak dituzte.

 Optacon: inprimituriko irudia ukimenezko irudi bihurtuz funtzionatzen du.  Versabraille: braillez eginiko testuak eta, komunikatzeko sistema gisa, horien aplikazioak aztertzen dituen ordenagailu pertsonala da.  Braille´n speak: informazioa perkins motako makina baten bitartez sartzen da eta irten, ostera, ahots moduan irteten da.  Eureka A4: informatikasistema eramangarria eta osoa, CP/M programetan oinarrituta. Ordenagailuan sartzeko sistemak:

Ordenagailuaren erabilera eta interneterako sarrara errazteko, egokia dirudi lexiko eta nabigazio sistema sinplea erabiltzea. Europa mailan Zeinu Hizkuntza duten web orrialde gutxi dauden arren, “ereaminta barrari” idatziak Zeinu Hizkuntzara aldarazten dituen ikono bat gehitzea soluzio egoki bat litzateke. Azkenik, entzunezko informazioa textu bidezko deskripzio alternatiboz lagundurik joan beharko litzateke edo sistema sibtitulatuak erabili beharko lirateke.

9


Berrikuntzekin heziz

MUGIMENDU URRITASUNA

 Braille Plus ahozkoa: oharrak hartzeko liburuxka elektronikoa, ordenagailuarekin konektatu daitekeen kalkulagailua.  Testua ahots bihurtzeko aparailua.  Navigator: hardwarea eta ekipo fisikoa dituen talde osoa.  Mod (SF3B/SF3C) ikusmen sistema: softwarearen eta hardwarearen arteko konbinazioa.  Braille lerroa: ordenagailua erabiltzen duten ikusmen urrituentzat, pantailan ageri den laguntza elektronikoa.  PC MASTER programa: ahozko braillea ordenagailuko teklatu bihurtzen duen programa da.  ZOOMTEX, ZOOMTEX PLUS eta Ztwin: pantaila handitzeko programak dira.  Phantom: bibrazioen bitartez, hainbat kinada eragiten dira hatz mamietan, eta horiei esker, subjektuak ibilbide birtuala egin dezake objektuen paletetan zehar.

Mugimendu urritasuna duen pertsona batzuei, teknologia berriek dezente lagundu diezaiekete, esaterako: besteekin komunikatu, aisialdiaren probetxurako, prestakuntza ikastaroak egiteko, lan giroan murgildu ahal izateko… Askotan pertsona hauen eragozpen nagusia datuak sartzea eta gordetzeko sistemak erabiltzea izaten da, baita ordenagailua piztea ere. Arazo horiek konpontzeko mota askotako kommutadoreekin lan egiten da, mugimendu txikienarekin ere hauek (konmutadoreak) aktibatu ahal izateko. Gailu hauek arazoa konpontzen dute, baina soilik sofware egokia erabiltzen bada. Beraz hau erabili ahal izateko datu hau kontuan hartu eta ordenagailuan behar diren sistema edo programak ezarri beharko ditugu. Jarraian mugimendu urritasuna duten pertsonei ordenagailuak ematen dizkieten abantailak aipatuko ditugu:  Informazioa eskurago jartzeaz gain, gizarteratzea ere sustatzen dute.  Galdutako funtzioak ordezkatzen dituzte.  Trebetasunak areagotzen dituzte.

Beste hainbat produktu edo sistema daude baina garrantzitsuenak edo erabilienak hauek direla esan genezake.

10


Berrikuntzekin heziz

eta ez erabili arreta galtzen laguntzen duten elementurik.

Amaitzeko aipatu behar da, ordenagailu eramangarrien prestazioak eta mahaiko ordenagailuak dituztenak oso antzerakoak direla. Beraz, esan daiteke, biak erabili daitezkeela erosotasun osoz.

Elkarrizketa Gaur egun teknologia berriak hezkuntzan nola txertatuta dauden ikusteko, eskola bateko IKT eta Eskola 2.0-ko arduradunari elkarrizketa bat egitea erabaki dugu.

ADIMEN URRITASUNA

Adimen urritasuna duten ikasleei dagokionez, informazio eta komunikazio teknologien erabilera nagusia softwarea moldatzea eta erabiltzea da, bai hardwarea aldatzeko eta bai software berezia sortzeko ere. Moldaketa horien artean, hardwarearena eta teklatuaren moldaketen <<kontzeptu teklatua>> ezagutzen ditugu. Hauen bidez ikasleak, ordenagailuarekin egin behar dituen jardueren irudikapen grafiko edo sinbolikoak erabiliko ditu.

Aukeratu dugun eskola Altzoko Imaz Bertsolaria eskola izan da. Altzo Tolosaldeako herri txiki bat da, Alegiatik 2 km-tara eta Donostiatik 32 km-tara dagoena. Gaur egun, 404 biztanle inguru ditu, beraz, bertan dagoen eskola, eskola txiki publikoa da. Ikastetxe honetan egon gara eta IKT eta Eskola 2.0 proiektuaz arduratzen den irakaslearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Elkarrizketan gai honen inguruan ditugun zalantza eta jakin minak argitu dizkigu Josebek. Jarraian, izan genuen solasaldia.

Amaitzeko aipatu behar da, ordenagailuak ematen dituen abantailetako batzuk pazientzia eta motibatzeko gaitasuna direla. baina hauek benetan erabilgarriak izateko, programak ondo diseinatu behar dira, bai ematen duten informazioaren kalitatearen aldetik, baita kantitatearen aldetik ere: argibide errazak, koloreak, kontrasteak eta forma argiak erabili,

Gu: IKTentzat pertsona espezifikorik ba al dago?

11


Berrikuntzekin heziz

Josebe: Lehen bazeuden, eta ordu espezifiko batzuk ematen ziren hori lantzeko, prestatzeko… baina orain dela bi urte ordu horiek kendu eta ahal den moduan moldatzen gara. Orain IKT-az ni (Josebe) arduratzen naiz gehien bat, 3.zikloko irakaslea tutore naizenez Eskola 2.0 proiektua bertako ikasleekin ematen dudalako… G: Zein honetan lana?

bakoitzean? J: Ordenagailu gela bakarra dago, 11 ordenagailuekin , baina bestelako geletan gutxienez 2 ordenagailu daude. zuzendaritzan 3 eta irakasle gelan beste bi daude. Aldiz, 3. ziklokoen gelan 2 ordenagailuez gain, bakoitzak bere eramangarria du (13 eramangarri), Eskola 2.0 proiektua dela eta.

da zentro IKT aren

G: Ordenagailuez gain zein beste baliabide teknologiko daude?

J: Gehien bat ordenagailuak ondo doazela ikusi, (teknokom-i abisatu arazoren bat badago, hau konpontzeko), programak instalatu, IKT eta Eskola 2.0 formazioan jasotakoa gauza baliagarriak eskolan erabili…

J: Eskolan ordenagailuez gain beste baliabide teknologiko hauek erabiltzen ditugu: proiektore bat, 3. zikloan beste proiektore bat eta arbel digitala, argazki kamara, grabagailuak, MP3ak…

G: Zenbat ordenagailu gela daude? Eta zenbat ordenagailu gela

G: Geletan material teknologikorik ba al dago? J: Lehen esan dudan bezala, badaude eta erabiltzen ditugu, esaterako: proiektoreak, arbel digitalak, ordenagailuak, argazki kamerak, grabagailuak… G: Teknologia berriak zentruko metodologian txertatuta al daude? Nola? J: Bai. Arlo gehienetan beste edozein baliabide bezala erabiltzen dira.

Ordenagailu gela

12


Berrikuntzekin heziz

Baliabide hauek curriculumean eta landu nahi dugunarekin txertatzen saiatzen gara, eta baliabide hauek beste edozein bezala erabiltzen ditugu. G: Zelako harremana umeek teknologiarekin?

erabiltzen dituztenak, baliabide gehiago dituztelako, ordenagailu gehiago…

daukate

J: Teknologia berriekin duten harremana oso ona da. Gu ez bezala hauekin jaio dira eta ondo moldatzen dira. Gure helburua erabilera onuragarri bat bideratzea da.

Arbela digitala

G: Beste material teknologikoari dagokionez, zer eta zenbat daude?

G: Zelako lanak egiten dituzte? Taldeka, banaka…?

“Teknologia berriekin

J: Lanak denetarikoak J:Lehen aipatu harremanetan, dira. Lantzen ari bezala: arbel txikitatik, haur direnaren arabera digitala, bi hezkuntzatik, jartzen jarduera edo proiektore, argazki dira.” proiektuak kamerak, bakarkakoak edo grabagailuak… taldekoak izan daitezke. Material hauek ikasleek Egia esan denetik pixka bat egiten baliabide hauek ahalik eta gehien saiatzen gara. aprobetxatu dezaten saiatzen gara; G: Ze mailako ikasleekin erabiltzen lanak aurkezteko, egiteko, dira gehien bat? informazioa bilatzeko… J: Teknologia berriekin harremanetan, txikitatik, haur hezkuntzatzik, jartzen dira (saguaren erabilera, ttantto, ordenagailuko jolasen bidez…). Ondoren, LH-an erabilera hori gero eta handiagoa da, baliabide hauek Curriculumean txertatuta baitaude. Hala ere esan dezakegu, 3. ziklokoak direla gehien

G: Eskola 2.0 programari buruz zer esan dezakezue? J: Ezarri egin digutela baina beste lehentasun batzuk ere badaudela. Onuragarria da beste baliabide bat delako, baina esan beharra dago, zenbait arazo ere sortzen dituela,

13


Berrikuntzekin heziz

esaterako; konexioan material gutxi euskarazâ&#x20AC;Ś

arazoak,

bat idazten dute bi ikastetxeek, bakoitzak bere blogean.

G: Eskolako web orririk ba al dago? Ikasleek parte hartzen al dute honen eraikuntzan?

G: Proiektu teknologikoren bat ba al duzue? (aldizkari digitala) J: Proiektu teknologikorik ez, baina lehen aipatutakoak dira lantzen ditugunak.

J: Web orririk ez dugu, baina blog-a erabiltzen dugu. Astero berritzen dugu eta bertan ikasleek egindako ekintzak, lanak eta beste hainbat gauza zintzilikatzen dituzte. (imazbertsolariaeskola.blogspot.com )

G: Ze programa mota erabiltzen dituzue? Zeri bideratuta daude? J: Word, Publiesher, Excel, power point eta movie maker erabiltzen ditugu gehien bat. Hauek azalpenak egiteko, grafikoak, testuakâ&#x20AC;Ś lantzeko eta egiteko ibiltzen ditugu. Hasieran esan dudan bezala Currriculumeko zenbait lan egiteko baliabide gisa oso erabilgarriak baitira.

G: Ikasleek, beste ikastetxeetako ikasleekin harremanik ba al dute interneten bidez? J: Aurten 3. zikloko ikasleak (Oikiako eskolarekin batera, proiektuan parte hartu ahal izateko, ikasle kopurua dela eta) eskola ibiltaria proiektuan (Almeriara doaz aste baterako Madrilgo eta Murtziako beste eskolakideekin) parte hartu behar dute. Ikasleek eta irakasleek, proiektu honetan parte hartu behar duten beste eskoletako ikasleekin harremanetan jarri dira; harreman hauek blog-en bidez mantendu ditugu.

Gela arrunta

Honen inguruan dugun beste proiektua Haur Hezkuntzako pelutxe proiektua da. Bertan altzoko ikasleek Amezketako ikasleekin pelutxe batzuk trukatzen dituzte eta blog-ean panpina horien eguneroko

G: Heziketa Bereziko profesionalek zelako harremana daukate teknologia berriekin? J: Heziketa Bereziko profesionalek, ikastetxean lan egiten dugun beste irakasleek bezalako harremana dute. 14


Berrikuntzekin heziz

Curriculumean teknologia berriak txertatuta daude, beraz, jakin beharreko eta erabili daitekeen beste baliabide bat da. Jarduerak edo lanak hauen bidez egin behar dira, beste ikasle eta irakasleek bezala. Beraz, esan daiteke, harremana ona dela.

eta teknologia berrien erabilera (eta beste zenbait ikasgaiena ere) egokia bultzatzeko, ikasleen iritzi kritikoa garatu behar dugu.

G: Ze programak erabiltzen dituzte? J: Erabiltzen dituzten programak, lehen aipatutakoak dira: word eta power point-a batez ere. G: Irakasleak prestatuak al daude arlo honetan aritzeko? J: Prestatuak ba.. pixkanaka prestatzen ari garela esan daiteke. Gure lana ahalik eta hobekien egiten saiatzen gara, batzuetan ikasleei gauza berriak azalduz eta beste batzuetan beraiek guri gauza berriak erakutsiz. (Batzuk teknologia berrien inguruan oso abilak direla dio) G: Garrantzitsua al da zuretzat IKT proiektua? Alde onak eta txarrak aipatu. J: Garrantzitsua da, lan egiteko beste aukera bat ematen duelako eta lan hori osatzeko edo azaltzeko aukera desberdinak ematen dituelako. Baina azpimarratu nahiko nuke, ikasleei gai honi buruzko informazioa eman behar zaiela, teknologia berrien onurak eta arriskuak ezagutzeko. Horregatik,

15


Berrikuntzekin heziz

BIBLIOGRAFIA  http://www.santutxu.net/ikt/images/stories/IKT_Programa_TIC_2007-2010.pdf. Data ezezaguna. Eskola eta teknologia berriak. Euskal Herria. [web orria on line]. [sarrera 2011-3-14] 

http://jei.pangea.org/edu/tic-edu.htm. 2004.urtean. Tecnologias de la información y la comunicación. “Euskal Herria”. [web orria on line]. [sarrera data 2011-3-14]

http://Teknologiahezkuntza.blogspot.com Data ezezaguna. Teknologia eta hezkuntza. Euskal Herria. [ web orria on line]. [sarrera data 2011-3-16]

http://www.irurakoikastola.net/web/default.php 2003.urtean. Informazio eta komunikazio teknologiak. Euskal Herria. [web orria on line]. [sarrera data 2011-3-16]

http://www.ikasys.net. Data ezezaguna. Ikasys proiektua. Euskal Herria. [web orria on line]. [sarrera data 2011-0321]

http://eguiluz.wordpress.com/2009/02/02/zer-da-web-20/ Data ezezaguna. Zer da web 2.0? Euskal Herria. [web orria on line]. [sarrera data 2011-321]

http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest. 2010eko urrian. Eskola 2.0. Euskal Herria. [ web orria on line]. [sarrera data 2011-3-23]

http://urumeaikastolakoteknologia.blogspot.com/2010/10/xxi-mendeko-irakasleek-edukibeharreko.html. Data ezezaguna. XXI.mendeko irakasleek eduki beharreko IKT konpetentziak. Euskal Herria. [ web orria on line]. [sarrera data 2011-3-23]

http://issuu.com/heziketaberezia/docs/hizkuntzari_aplikaturiko_teknologia_berriak/5. 2011ko urtarrilaren 21ean. Hizkuntzari aplikaturiko teknologia berriak. Euskal Herria. [ web orria on line]. [sarrera data 2011-3-28]

Liburuak 

Correa Gorospe, J.M (2003): Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak. Bilbo: EHU Argitalpen Zerbitzua.

16


Berrikuntzekin heziz

17

Berrikuntzekin heziz  

Teknologia eta hezkuntza egun.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you